9. ZENBAKIA
EKAINA
KURKULUXETAN KURKULUXETAN KURKULUXETAN ALDIZKARIAALDIZKARIAALDIZKARIA
ANTZERKI
TOPAKETAK
ANTZERKI EGUNAK ES-
KOLETAN
ESKOLETAKO
KRONIKA
ZAPARRADA
HERRI KALEJIRA
HITZ ETA PITZ
UDALEKUAK
BEHINOLA 2.0
ZIRKUITATZEN
ARI GAREN
ANTZEZLANAK
ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN ANTZERKI EGUNAK ESKOLETAN Topaketez gain, gure artistek beraien eskoletan ere
antzeztuko dute. Irakasleen eta ikaskideen aurrean
egitea oso garrantzitsua da haiek kritiko zintzoenak
direlako. Gainera, horrela beste ikaskideek hurrengo
urteotan ikasiko dutena ikusi ahal izango duten. Beraz azken egun hauetan ikastetxeak erreginez, tximeletaz, sorginez eta munstroz beteta
egongo dira. Kurtso amaiera bueltan daukagu eta
antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea daukate
udako hasiera ospatzeko. Itxi ahoa, ireki begiak eta
belarriak antzerkia hasiko da eta. Txalo bero bat!
Poliki poliki urtea aurrera joan da eta konturatu gabe berriro hemen gaude, Kafe
Antzokiko eszenatokiaren gainean. Haur eta gazte antzerki topaketak heldu dira!
Lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, horiek guztiak ikusten ari gara egun hauetan eta
umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak, deabruak, piratak, aingeruak, erregeak baita
lapurrak ere badira. Fokoen argiari esker eta magia apur batekin gure eguneroko
ume horiek, kaleetatik ikusten ditugunak edota klaseetan formal formal daudenak errege
bihurtu dira. Baina ez daude bakarrik, haien gurasoak, aiton-amonak baita beraien
izeko osabak ere badaude. Publikoan daude jesarrita eta esan behar da haien presentzia
ezinbestekoa dela antzerkia ez delako ezer publikorik gabe. Ez da inor falta
haien irakasleak ere hurbiltzen direlako antzerki mundu honetan parte hartzeko;
aktoreak eta publikoa, publikoa eta aktoreak betiko eta betirako bikotea.
Urduritasuna nabaritzen da, azkarrago hitz egiten dugu, baina amaieran primeran pasatzen
dugu urte osoko lana plazaratzen dugulako. Eta argi dago: hurrengo kurtsoan ere
hementxe egongo gara ilusioz beterik!
2 KURKULUXETAN
DRAMATIZAZIOA EUSKAL UNIBERTSITATEKO IRAKASLE ESKOLANDRAMATIZAZIOA EUSKAL UNIBERTSITATEKO IRAKASLE ESKOLANDRAMATIZAZIOA EUSKAL UNIBERTSITATEKO IRAKASLE ESKOLAN
Ikasturte honetan zehar “Kurkuluxetan” antzerki
eskolak Leioako Unibertsitateko Irakasle Eskolako
lehenengo mailako ikasleei Dramatizazio ikastaro
trinko bat eskaini die. Beraien ikasketa planaren
barruan gai hau txertatuta ez zegoenez, aukera
eman genien hilabete batzuetan zenbait kontzeptu
aztertzeko eta sakontzeko. Alde praktikoa eta
teorikoa jorratu genituen unibertsitateko instalazioetan
eta aurrerantzean gurekin batera, gu gauden zenbait
ikastetxetan praktikak egiteko aukera emango diegu.
Datu gisa esan beharra dago ikasle guztiak neska
zirela. Ikastaroa amaitutakoan zenbait galdera egin
genien eta hona hemen erantzunak:
1.- Ikastaroan emandako edukiak interesgarriak izan dira? Bai, ikastetxean dramatizazioa nola landu ikastea espero genuen eta ikastaro honek truko eta baliabideak
eskaini dizkigu etorkizun batean horrelako ekintzak burutzeko. Teoria eta praktika landu ditugu oso era
dibertigarrian.
2.- Beste batzuei gomendatuko zeniekete ikastaro hau egitea? Dudarik gabe, bai. Irakaskuntzaren alorrean jende gehiago behar da formazio mota hau edo
“txip” hau edukiko duena, nolabait, hezkuntzaren eraldatzeko bidean. Irakaslez gain, haurrekin dabiltzan
hezitzaile eta profesional guztiek hau bezalako ikastaro bat egin beharko lukete.
3.- Gustatuko litzaizueke dramatizazio klaseak ematea ikastetxe batean?
Bai, uste dugulako lagungarria dela umeak lotsa galtzeko eta klasean parte hartzeko. Gainera, haien artean
hobeto ezagutzeko eta klaseko giroa hobea izateko oso aproposa da. Dena dela, aurretik, guk geuk formazio
gehiago beharko genuke eta gure buruarekin seguru egon, ondoren umeei konfiantza transmititzeko.
Hementxe ga i tuzue berr iro
gogoratzeko datorren E K A I N A R E N 1 4 a n g o i z e k o
1 2 e t a n H A U R K A L E J I R A
ERRALDOIA izango dugula
Bi lboko Alde Zaharret ik . Ka le j i ra a la i tzeko eta denok
ondo pasatzeko gurekin
egongo dira :
SAMBA ESKOLAKOAK,
ARRIGORRIAGAKO TRIKITILARIAK,
LAUDIOKO BURUHANDIAK,
ANE MONNA, OSKOLA ETA
KARRAMARROI,
MADDI PIRATA
eta nola ez XUNE. ! !
3 KURKULUXETAN ALDIZKARIA
Hitz eta Hitz eta Hitz eta pitpitpitz: MUSIKANTZERKILARIAz: MUSIKANTZERKILARIAz: MUSIKANTZERKILARIA
Intxixu Valbuena.
Musikantzerkilaria
Denon ezaguna da gure gustukoa den gauza bat ikasten dugunean,
erraztasuna daukagula barneratzeko. Gainera, modu ludikoan ikasten
badugu formularik hoberena izango da. Musika eta Antzerkia egiten ari
garenean gure gorputzaren milaka gauza ezberdin ipintzen dira
martxan; gure burmuineko neuronaren konexioak sortzen dira, psiko-
motrizitate potoloa erabiltzen dugu, eta fin lantzen dugu; gure
sentimenduen adierazpena eta ulermena garatzen ditugu, gure
denbora eta espazioaren perzepzioa aldatzen da. Hau guztiak
gure bizitzaren hautematea eragiten du. Ahaztu gabe, normalean
norbaiti erakusteko gisa lantzen dugunez eta edertasunaren xedearen
atzean gabiltzanez, sozializatzeko modurik onena da hain zuzen.
Ildoari jarraituz, norberaren autoestima garatzeko, zapuzketa
maila, autokritika eta kritikaren gaitasuna lantzeko, hain zuzen ere,
nortzuk garen onartzeko baliabide on bat da. Ondo pasatzea eta bide
batez ikastea, gauza gomendagarria da. Beraz, arrazoi tentagarri bat
hauxe da artearen diziplina batean sartzeko, batez ere musika eta antzerki
munduan murgiltzeko.
Antzerki udalekuakAntzerki udalekuakAntzerki udalekuak
6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendu-
ta daude antzerki udalekuak. Antzerkia oso aproposa
da gaztetxoek euskaraz komunikatzeko, sentimenduak
eta nahi duten guztia adierazteko, baita mundu horrek
eskaintzen digun aukera sorta oparoa erakusteko ere.
Ondorengo ekintzak jarriko dira praktikan udaleku hauetan:
Antzez-jolasak, Mozorratze eta makillajea, Txotxongilo
antzezlanak, Lip dub-a sortzea...
Antzerki munduan karakterizazioa oso garrantzitsua da, eta
tailer honetan 12 eta 16 urte bitarteko gazteek
hainbat kontu ikasi ahalko dituzte uda honetan,
Bilbo erdian eta euskara hutsez: maki l la jea ,
tatuajea, mozorroak…
Karakterizazio tailerraKarakterizazio tailerraKarakterizazio tailerra
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu gure bulegora (Done Bikendi, 2. 4.solairua 48001 Bilbo),
idatzi [email protected] helbidera edo telefono honetara deitu: 944 237 591.
Behinola 2.0 antzezlan berria martxan dago. Oraingoan be antzezlan
berri honetan umeek parte hartuko dute ipuinetan. Bi ipuinez osaturiko
antzezlan interaktiboa sortzen ari gara. Kasu honetan lamien mundu
zoragarrian murgilduko gara eta beraien ohiturak ezagutuko ditugu.
Ipuinak entzuten ditugun bitartean, hitz magiko batzuen bitartez, bidaia asko
egingo ditugu eta leku zoragarriak ezagutu ere bai.
Txoko berriak eta Euskal Herriko ohitura zaharrak ezagutzea
da antzezlan berri honen helburua.
Lamiak, animaliak, pertsonaia maltzurrak, magia ...Hau guztia
Behinola 2.0 antzezlan berrian ikusi ahal izango duzue.
LASTER BEHINOLA 2.0!!!!!
BEHINOLA 2.0 ANTZEZLAN BERRIABEHINOLA 2.0 ANTZEZLAN BERRIABEHINOLA 2.0 ANTZEZLAN BERRIA
UDARAKO ESKAINTZA!!!UDARAKO ESKAINTZA!!!UDARAKO ESKAINTZA!!!
KURKULUXETAN
hona hemen zirkuitatzen ari diren antzezlanak!hona hemen zirkuitatzen ari diren antzezlanak!hona hemen zirkuitatzen ari diren antzezlanak!
Maddi kostaldeko neska alai bat zen eta bere
familiarekin oso pozik bizi zen, baina egun
batean Miss Cauliflower erregina gaiztakeriak
egiten, Txerriface kapitainaren laguntzaz,
dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen
hasi zen.
Asko zen jokoan zegoena: Maddiren ametsak, bere
ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna.
Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat
hartu behar izan zuen:
Pirata bihurtzea!
Oskolak mezu bat jasotzen du Kubatik,
bere lehengusina Pepitak laguntza
eskatzen dio bere herria birpizteko.
Beraz Karramarroirekin batera hara
joango da hor pozoinduta dagoen
guzt ia sendatzeko…baina nola
egingo dute?
Liburu magiko batekin!
Ipuin kontalari tradizionalen tekniketatik abiatuta
jauzi bat eman nahi izan diegu ipuin kontaldiei,
askoz hurbilago eta parte hartzaileak izan daitezen.
Alde batetik, aukeratutako ipuinak, tradizionalak,
euskal mitologiakoak, herri ezberdinetakoak eta
asmatutakoak dira.
Eta bestetik, ipuina kontatzerakoan bertan
agertzen diren pertsonaiak bai txotxongiloen
bidez zein publikoko haurrez baliaturik kontatzen
ditugu.
Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika
lanean oinarritutako antzezlana aurkez-
ten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko
musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko
antzezlan bat aurkezten dizuegu.
Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren
arteko uztardura egiten dugu antzezlan
honetan, haurren ilusioa eta irudimena
zabaldu nahian. Izan ere, urtaro bakoitzaren
agerpena eta ezaugarriak azalduko dira.
Tel: 662 472 746
www.kurkuluxetan.org
Done Bikendi, 2-4.
48001 Bilbao (Bizkaia)
www.kurkuluxetan.orgwww.kurkuluxetan.orgwww.kurkuluxetan.org