Arkitektura eta Abangoardia
Errepasoa
Sarrera
• XX. mendearen bitartean abangoardiako mugimendu batzuk haien espresioa izan zuten arkitekturan.
• Orokorki estilo hauek Bauhaus-aren eragina izan zuten edo honen garaikideak izan ziren.
• Abangoardia arkitektoniko hauek estilo hauei lotuta daude– De Stijl edo Neoplastizismoa (Herbeheretan)
– Errusiar Konstruktibismoa.
De Stijl
• Irudi garrantzitsuei lotuta: – Piet Mondrian eta Theo van Doesburg pintoreak eta – Gerrit Rietveld arkitektoa eta altzarien
diseinatzegilea.
• De Stijl (edo “estiloa”) lehenengo aldiz garatua izan zen Mondrian-en pintura post-kubistekin, lerro horizontal eta bertikalen hausturatik sortua.
• Lan hauek konposaketa geometriko zabalagoetara eraman zuten, elementu ortogonalez lehen mailako kolorekin margotuak zelai zuri batean.
De Stijl
• 1917, Rietveld-ek “Aulkia Gorri/urdina” sortu zuen, Neoplastizismoko estetika hiru dimentsioetan irudikatzen.
• Van Doesburg Bauhauseko irakaslea izan zen garai batean eta zabaldu zuen De Stijl-eko erabina beste artisten artean, El Lizzitzky errusiarra bezala eta honen eraginez irudi axonometrikoak egiten hasi zen, arkitektura hipotetikoak izango zirenak.
• Eraikuntza hauek elementu asimetrikoen konbinaketa bat dira non elementu lauak zintzilik daude erdi bolumetriko batetik.
De Stijl-eko arkitektura: Ezaugarriak
• Arkitektura honetako ezaugarriak van Doesburg-ek definitu zituen: – Formak ez du beste estilorik imitatzen; – Arreta berezia elementu plastikoetan, eta baita
funtzioa, masa, azalera, denbora, espazioa, argia, kolorea eta materiala;
– Arkitektura merkea eta funtzionala da; – Ez dago estilo finkoa honen atzetik eta eraikuntzak
ez dira monumentalak, leihoz beteriko espaziora irekitzen den forma bat baizik;
– Oinplanoa esentziala da baina honetan hormak ez dira ixten, eraikuntza sustengatzeko badira ere;
De Stijl-eko arkitektura: Ezaugarriak
– Arkitektura irekia da non espazioa eta denbora kontuan hartzen diren;
– Kubikoaren aurkakoa da eta azalerak jarraiak dira mugimendu zentrifugo batekin, aldi berean simetria eta errepikapena eliminatzen dira;
– Ez dago eraikuntzako aurreko parte garbi bat eta kolorea erabiltzen da balio plastikoz baina, orokorrean, ez da dekoraturiko arkitektura eta ez du helburu bezala Neo-plastizismoko sintesi bat izatea
– Mondrianen pinturetan agertzen diren lehen mailako kolore berdinak erabiltzen ditu.
De Stijl
• De Stijl-eko joera unibertsalizatzaileak laster utzi zuen espazioa mugimendu modernoko kezka zehatzagorako.
• De Stijl-eko proiektua, bilakaera baten ondoren, kezka sozialez bete zen ere.
• Jendearentzat arkitektura sortzeko desioak ekoizpeneko medioaz baliaturik eta ez arkitekturako kezka estetikoak jarraituz, Europako Modernitateko oihu bat bihurtu zen.
Errusiar Konstruktibismoa
• Errusiar Konstruktibismoa 1913 eta 1940ko hamarkada bitartean aktiboa egon zen mugimendu bat da.
• Errusiar abangoardiak sortua, laster zabaldu zen kontinente osoan zehar.
• Arte konstruktibista abstrakzioa osatu nahi zuen modernitatearekiko debozioz eta gaiak normalean geometrikoak dira, esperimentalak eta ez emozionalak.
• Forma objetiboak esannahi unibertsala dutela, mugimendurako erabilgarriagoak ziren forma subjektiboak baino.
Errusiar Konstruktibismoa
• Konstruktibismoaren gaiak minimalistat dira, eta artelana oinarrizko elementuetan hausten da.
• Metodo berriak erabiltzen ziren lan hauetako sorkuntzan, eta honek arteko estilo baten agerpena posible egin zuten.
• Ordena irudikatzen zuen arte mota bat beharrezkoa zen Lehen Mundu Gerra bitartean desordena nagusitzen zenean eta honek inplikatzen zuen batasuna eta pakea ulertzea.
Errusiar Konstruktibismoa
• Konstruktibismoko artista famatuak dira Vladimir Tatlin, Kasimir Malevich, Alexandra Exter, Robert Adams, eta El Lissitzky.
• Tatlin-en lanarik famatuena Hirugarren Internazionaleko monumentua da (1919-20, Moscu), burdinezko armazoi bat zilindro bat, kubo bat eta kono baten inguruan, dena kristalez egina eta eskala masiboan diseinatua.
Errusiar Konstruktibismoa
• 1917ko iraultzaren ondoren, Tatlin (konstruktibismoko aitatzat hartua) Sobieteko Hezkuntzako Komisariadorako lan egin zuen eta artea irakatsi zuen publikoa hezitzeko.
• Garai honetan, arte ofiziala garatu zuen eta honetan material errealak espazio errealean erabiltzen zuen.
• Bere proiektua Hirugarren Internazionaleko monumenturako Errusiar abangoardiako eta nazioarteko modarnitateko sinboloa bilakatu da.
Recommended