Transcript
Page 1: Bilbao Imanol Bematua PI A

Bilbao

Imanol BematuaXabier Gereño

A HANZKORRAK gara. Gizakiei da- gokigun ezaugarria da hori. Aspaldi igaro zaizkigun gertaerak ahaztu egi­ten zaizkigu, ezagutu ditugun pertso-

nak iraganeko hodeien artean galdu egiten ditu- »u. Baina, hala ere, noizean behin ona da atzera jegiratu eta gure iraganeko historia laburra go- »ora ekartea. Horretarako, zer hobeagorik etxe- co zokondoetan gordeta ditugun paper zaha- rrak berraztertzea baino?

Hori ^ ite n hasi eta hara non aurkitu dudan Imanol Berriatua-n Jerusalem-dik bidali zidan postal bat. Hori hartu eta handik gutxira jakin nuen haren heriotzaren berri. Han nil zen, Jeru- salen-en, hiri hartako eliza batean, egunero be­zala meza ematera joan zenean.

Imanol Berriatua, frantzizkotarra eta euskal- tzale sutsua. Pertsona ona, onik badago. Heldu- tasun osoan hil zen. Ez zen zaharra, itxuraz

behintzat osasuntsu agertzen zitzaigun, eta ke- men handiko gizona zen.

Sekulako lana ^ i n zuen «Anaitasuna» aldiz­kari zuzentzen. Bere Ian paregabeari esker iraun zuen bizirik aldizkari hark, eta euskara ba- tua aurrera ateratzen dezisiboa izan zen «Anai­tasuna».

Imanol ez zen geldi egoteko gizona. Izaeraz bizia eta buruz argia, Bermeo-ko arrantzaleekin joaten zen kapelau bezala Afrika-ko kostaldera, eta heriotza etorri zitzaion urruneko lurretan, han, Jerusalem-en, hebraieraren ikasketak noia egiten ari ziren ikusten, gero sistima horiek he- men aplikatzeko euskararen irakaskuntzan.

«Euskalduntzen» liburuak famatuak izan zi­ren garai hartan, euskararen irakaskuntzan. Tal- de batek prestatu zituen, Imanol-en gidaritzape- an.

Asko zor dio euskarak Imanol Berriatua-ri eta bidezkoa da tarteka marteka gaurko bidea zabaldu zutenei ohore egitea.

Jerusalem-en hil nahi zuen, eta Han dago bere hilobia

Imanol Berriatua-k

idatzitako testu bat, hil

baino zerbait aurretik

tu 24m. IIt jOttUA-K.

‘WCh.'wUä.* « %».9ÍUÍ ajyLk^- j

o’nnn -ktd hktb .np’jiyn*««*1,»«, Tttmx *«* ^8CMTtiN w*u. SKN moM M7 OF oitvn «9̂

«•U S M JC » t .« n x r f w TfM M Ji « U * o a n N i M .COU» » « » . OU M O H t DCS O L!V *et»

....

snsi

Bilbao; hoyNati Falagán Fernández

A l g u n o s autores de la antigüedad como Plutarco, Tito Livio, Salustio, Agrippa, Pomponio Mela y Plinio el Viejo nos cuentan cómo los romanos

organizaron el pueblo vasco: los vascones de­penderían de Caesar Augusta (Cantabria), los otros grupos vasco-occidentales de Clunia (Bur­gos). Hoy en día, muchas familias no sabemos si descendemos de los vascones y siguiendo una memoria genética se han instalado en Castro y alrededores.

Las cercanías de Cantabria se han convertido en ciudades dormitorio de muchos bilbaínos. Lo que sí se ha transformado es la configuración fa­miliar. Seguimos con la historia: durante el neo­

lítico y paleolítico, los pueblos vascos formaban grupos de familias recoiectoras y cazadoras. A fi­nales del neolítico y la edad deí bronce, pastori­les. Desde la edad del hierro hasta la alta edad media, familias gentilicias. De aquí se pasó a la familia tradicional que se inicia a mediados del XIX hasta nuestros días en los que parejas de ni­vel cultural medio con trabajo incierto conviven sin casarse. Sin rebaño que cuidar ni huerta que recolectar, la desaparición paulatina de la indus­tria y nuevos valores como e! ecologismo, se ale­jan de la contaminada ciudad. La religión muy arraigada en el pueblo vasco, muda su forma pe­ro permanece. Todos los bilbainos rezan a diario. Para que no se acabe su contrato, las autovías si­gan siendo gratuitas, y que no siga subiendo !a gasolina. Bilbao, hoy.

PI

«Txarridunak», 1991n sortuta, txerrikiaren dohaiak d efen d a tzen ditu

Txerrí jaun agurgama, Bflbok barkamena eskalzen dizuTxema Azkona

B ILBON orain dela sei urte adierazpe- nak entzuten ziren: ez jan txerrikirik! Ez jan txorizorik ezta odolosterik

ereí Mundu honetako haragi- rik kaltegarria txerrikia da! Ematen zuen, 1991n, txerrikiak jatea bekatua zela.

Duela bost urte Bilboko eus­kal talde batek, nahikoa zela! esan eta «Academia del Cerdo- Txarriduna» sortzea deliberatu zuen, 1991ko urtarrilak 17 egun zituenean, San Antón egunean hain zuzen ere. Egun hau auke- ratu zen San Antón zelako ani- malien zaindaria, eta, batez ere, bere oinen ondoan txerrikume batekin agertzen baita.

Izan ere, txerrikiaren dohaiei eta kontsumitzeari buruzko hainbeste lelokeri entzuteaz egonik, «Txarriduna» eratu zu- ten. Harrezkero euren asmoa txerrikien dohaiak, kontsumoa eta txerriaren aldeko errituak defensatzea izan da.

Gaur egun hogei txerrizainez »ain txerrizain-urgazleak ere >adira. La Granja kafetegia du­te egoitzatzat. Une honetan Txerriaren Akademia hogeita sei besaulki ditu txerrizain ba- koitzaren izendapena txerria­ren zati batekin zerikusia du. Besteak beste: txorizoa, solo- moa, urdaia, hirugiharra...

Halaber, Mideldia hartu dute ikurtzat izan ere, Mikeldia his- toriaurreko txerriaren irudia baita eta Durangon aurkitua.

Jenzkerari dagokionez, antzi- nako tratularien erara jazten dira. Hau da: brusa beltz luzea, zorro handia, koratiio bizia eta praka ilunak.

Txerrizainak aldi batean bil­tzen dira, San Antón egunean hasi eta Aratustetan amaitu. Bildu biltzen diren denetan txerrikia jaten dute, jakina. Be- no, beti beti ez, San Antón egu­nean izan ezik, angulak eta dí- siguak jaten baitute egun ho- rretan eta.

Hala berean, neguan zehar ekimen batzuk burutzen dituz-

te eta hauen artean behinena «Txerriaren Zozketa» deritzo- na. Ekimen hau 1831n «L^ Santa Casa de la Misericordia» erakundea antolatzen hasi zen. 1981 geroztik eta 10 urtez ez zen zozketarik egin. 1992an, aingoikoz, «Txamdunak» eta Erriberako Merkatuko saltzai- leek berreskuratu zuten ohitu- ra zahar hau. Aurten «Tiberio V»-a zozketatuko dute.

Txartelen banaketa Erribe- rako Merkatuan burutzen dute, batez ere. Joan den urriaren l ln San Martin egunean hasi eta urtarrilaren 17an bukatuko da. Saridun txartela agertzen ez bada Aratusteko eguen zurian, otsailak 6an, «Txeiriki Oparia» ospatuko da txorizoa dohan banatuz.

Modu berean, urriaren l ln «Bizkaiko Odolosten Mundu­ko Txapelketa» antolatzen du­te. Aurtengo bigarren ekitaldia izan da. Amaia Madariaga, Loiuko Zamarripas baserrikoa irabazle atera da. Lehiakideek honako osagaiez egin behar di- tuzte odolosteak: txerri-odola, gantza, porrua, tipula gorria, arroza ehuneko bosta ingurua eta espezieak. Azken txapelke­ta honetan 68 odoloste aurkez- tu ziren.

Beste ekimen batzuk ere egi­ten dituzte «Txarriduna» elkar- tekoek. Kasurako: «Biergar- ten» (Garagardoaren Lorate- gia) Bilboko Aste Nagusian «Ensanche» aretoan txozna bat jariz. Bertan txerrikiak eta Ale- maniako garagardoa jan-edan daiteke.

Honetaz aparte, eta txerri­kiaren dohaiak defendatzen ja- rraitzeko asmotan, «Txerri Kontuak Aztertu eta Gozatze- ko Institutua» sortu nahi dute.

Akaso, Udalari proposatuko diote Txerriari íCale bat es- keintzea, Bremenen antzera; izan ere, Alemaniako hiri ho­netako kale nagusiak «Soges- trasse» (Txerrien kalea) izena dauka.

Edozein egunetan aho bete hezur utziko gaituzte txerrizai- nek. Esperoan gara.