2
Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más crueles para con nuestros semejantes y más idiotas en sentido original, ya que idiotés nombra en griego clásico a quien delega indefinidamente en otros la gestión de aquello común, y por tanto suyo.
Antonio Escohotado
3
AURKIBIDEA
Aurkezpena 4
Sarrera 6
Datuen azterketa
1. Zerbitzua jaso duen pertsona kopurua 8
2. Adinak 10
3. Ai Laket!! zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera 13
4. Kontsumoen prebalentziak 17
5. Polikontsumoa 21
6. Alkoholemia-frogak 23
7. Eskuragarritasunari eta arriskuari buruzko ustea 25
8. Banatu den informazioa 29
9. Analisi zerbitzua 36
10. Analizatutako substantzien konposizioa 41
Ondorioak 52
Eskerrak 56
Bibliografia 56
4
Aurkezpena Ai Laket!! irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta bere lanaren eta
eskaintzaren helburua da legezko eta legez kontrako substantziek sortutako
ondorio kaltegarrienetako batzuk gutxitzea. 1998an kolektibo gisa sortu zen eta
irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa 2002an osatu zen.
Elkartearen helburuak hauek dira: drogen erabilera arduratsurako ereduak
inplementatzea, arriskuak gutxitzea eta gozamena kudeatzea, eta droga-
hartzaileen eskubideak defendatzea eta, orobat, drogen legeztatzearen inguruko
eztabaida soziala sustatzea.
Ai Laket!! elkartearen metodologia droga-hartzaileen kolektiboarenganako
hurbiltasunetik abiatzen da eta haien eskaera eta beharrak jasotzen saiatzen da.
Elkartea droga-hartzaile eta hartzaile ohiek osatzen dute, hainbat esparrutan
aritutakoek, eta horrek haren proiektua garatzen laguntzen du, izan ere, hartzaile
potentzialen konfiantza eza gutxitzen du eta buruz buruko komunikazioa errazten
du. Faktore hori erabakigarria da mota honetako ekimenek arrakasta izan dezaten.
Ai Laket!! elkarteak, gaur egun, lau proiektu kudeatzen ditu. Drogen kontsumoari
lotutako arriskuak gutxitzeko esku-hartze prebentiboen ingurukoak dira lau
proiektuak.
Testing Programak (garai batean, gauzatzen zen lurraldearen arabera eta, beraz,
finantzatzen zuen entitatearen arabera funtzionatzen zuenez, Mugaz haraindikoa
eta Testing Gunea ere deitua), olgeta-guneetan esku-hartze prebentiboak garatzen
ditu, nerabe eta gazteen atsegin hartzeko droga-kontsumoari lotutako arriskuak
gutxitzeko asmoz. Esku-hartzeen oinarria da gaueko aisialdi-guneetan (txosna,
taberna, diskoteka, jai herrikoi, kontzertu, jaialdi eta abarrean) informazioa ematen
eta drogak analizatzen dituen zerbitzu mugikor bat. Horrela, kontsumitzen den une
eta toki potentzialetan bertan iristen da droga-hartzaileen kolektibora, arriskuen
gutxitzea jai-girotik bertatik landuz. Programa lekuan bertan garatzen da, modu
ibiltarian, laborategi mugikor erara egokituta dagoen eta karpa eratxikia duen
autokarabana batekin. Karparen barrualdea informazio- eta atseden-gune erara
prestatzen da, musikaz giroturik, eta, bertan, askotariko material grafikoak eta
kontsumogaiak eskaintzen dira.
5
Beste programa bat Gune Finkoa da. Baliabide jarraitu eta iraunkorra da. Bere
jarduera urteko ostiral guztietan garatzen du, arratsaldez, 19:00etatik 22:00etara,
oro har, kontsumoaren aurretik. Informazioa ematea eta drogak analizatzea da
esku-hartzearen oinarria, eta hori elkartearen lokalean egiten da, Gasteizko
Errementari kaleko 88. zenbakian. Gasteizko aisia-gune batean dagoenez,
programa garatzeko leku aproposa da. Ohiko lan-bulegoaren barrualdea pertsona
hartzaileen arretarako gune bihurtzen da. Informazio- eta analisi-eremu gisa
prestatzen da, musikaz giroturik eta espazio erakargarri erara egokituta, bertan,
material grafikoak eta kontsumogaiak eskaintzen dira, analisi- eta informazio-
zerbitzuez gain.
Lonja Laket!! 2009tik Euskadiko lonjetan eta etxabeetan garatzen den proiektua
da. Arestian aipatutako programen helburuak ditu, baina haren berezitasuna da
gazte taldeek haien aisia kudeatzeko erabiltzen dituzten lonjetan edo etxabeetan
egiten duela esku-hartzea. Drogen kontsumoak eta aisi-gune pribatu bat
erabiltzeak dituen arriskuen inguruan informatzea eta sentsibilizatzea da Lonja
Laket!! proiektuaren helburua.
Bestalde, Ai Laket!! elkartea, Gasteizen, Gauekoak federazioaren partaide da (Udal
Programa Kudeatzeko Elkarteen Federazioa). Informazio- eta sentsibilizazio-
jarduerak eta, orobat, arriskuak eta gozamenak kudeatzeko bitartekarien
prestakuntza-jarduerak egiten ditu haren barruan. Substantziak hartzeak dituen
arriskuen inguruko informazioa helaraztea eta kontsumogaiak banatzea da
berariazko proiektu honen helburu estrategikoa, halako saioetan parte hartzen
dutenen kultura aniztasuna ahaztu gabe.
Programa horiek guztiak 16 urtetik gorakoei eta adin-nagusitasun juridikoa duten
pertsonei zuzentzen zaizkiela nabarmendu behar da, haien aisi-ohituretako bat
substantzia psikoaktiboak hartzea den droga hartzaileei edo hartzaileak ez direnei
eta haien inguru hurbilenean drogekin kontaktua dutenei edo/eta izan dutenei, hain
zuzen. Xede-populazioaren barruan sartzen ditugu, halaber, haien lanbidea dela eta
(hezitzaileak, elkarteetako kideak,…), proiektuaren inguruan, bereziki, edo
arriskuen gutxitzearen inguruan, oro har, informazioa behar duten pertsonak.
6
Sarrera
2002 urtetik 2010eko ekainera arte, EAEko aisialdi-guneetan batik bat, Ai Laket!!
elkarteak egindako programa prebentibo ezberdinetan gure zerbitzua jaso duten
pertsonengandik lortutako emaitzak biltzen eta aztertzen ditu lan honek. Eusko
Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak, EAEko zenbait Foru Aldundik eta
Udalek eta, kasu zehatzetan, Eskualde Garapeneko Eskualde Funtsak (EGEF)
finantzatu dituzte jarduera horiek.
Azken 8 urteotan, drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak ezagutzeko
populazioak duen interesa esker onez ikusi dugu, baita horiek ekiditeko metodoak
ere. Horrela, droga-hartzaileen profil ezberdinak eskuratu ahal izateko hainbat datu
soziologiko bildu ahal izan ditugu: adina, sexua, kontsumo-ohiturak,
polikontsumoa, irisgarritasun-aukerak, arriskuei buruzko usteak …
Droga-hartzaileen kolektiboaren eta haien kontsumo-patroien deskribapen
errealista eta zehatza eman nahi die ikerketak gizarte zerbitzuetako langileei, esku-
hartze prebentiboaren eremuan beharrezko informazioa baita. Horrez gain, droga-
mendekotasunen esparruan lan egiten duten beste profesional eta elkarte
batzuentzat, pertsona hartzaileentzat, komunikabideentzat … ere tresna baliagarria
izan daiteke.
Etorkizuneko esku-hartze prebentiboak tokian tokiko errealitatera egokitzeko
bitarteko bat ere izan daiteke, eta, halaber, udal-programen eta Ai Laket!!
elkartearenak bezalako programen artean, sarean lan egiteko bidea zabal dezake,
Komunitatearen Behaketa-Sistemetan egiten den moduan.
Jasotako substantzien analisien emaitzetatik lortutako informazioa da nabarmendu
beharreko beste alderdi bat. Kontsumitzaileen kolektiboaren eskuetara iristen diren
substantzien konposizio errealaren, purutasun-portzentajeen, aizuntze ohikoenen
eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa.
Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau, kalean
benetan kontsumitzen dena ezagutzeko oso eraginkorra baita. Izan ere, poliziak
konfiskatutako kontrabandoko drogen analisia, eskuarki, antzeko konposizioa duten
unitate errepikatuak dira, droga hartzaile batek aurkitzen duena benetan ezagutu
gabe. Horrez gain, laginketa kontsumorako gune potentzialetan egiten denez,
7
hartzailearen eskuetara iristen diren produktuek izan ohi duten aizuntze-maila
erreala egiazta daiteke.
Era berean, nabarmendu nahi dugu elkarteko kideen artean droga-hartzaileak
egoteak mesede egiten diola berdinen arteko konfiantza eta lan giroa sortzeari.
Horregatik, uste dugu Ai Laket!!-en zerbitzua jasotzen duten droga-hartzaileek
lortutako informazioa hausnarketa zintzoen ondorio dela. Helburu hori nekez lor
daiteke konfiantzan oinarritu beharrean, inkesten metodologian oinarritutako beste
bide batzuen bitartez.
8
1. Zerbitzua jaso duen pertsona kopurua
Egindako proiektu eta jarduera desberdinetan iritsi garen pertsona-kopuruaren
eragina jasotzen da atal honetan. Gure edozein programatan parte hartu duten
pertsona guztiak modu askean eta beren borondatez egin dute.
Informazio- eta analisi-programen ezaugarriei esker, kontaktatutako pertsonak,
gure zerbitzua jaso duten pertsonak eta substantziak analizatu dituzten pertsonak,
eta, orobat, hitzaldiak, tailerrak eta lege-aholkularitza jaso dituztenak bereiz
ditzakegu.
Grafiko honek erakusten digu guztira zenbat pertsonengana iritsi garen drogen
arriskuak murrizteko informazioa emateko xedez.
1. grafikoa. Ai laket!!-en zerbitzu ezberdinak jaso duten pertsonen kopurua
62.911
41.056
12.486
1.0180
10.000
20.000
30.000
40.000
50.000
60.000
70.000
Kontaktatutakopertsonak
Zerbitzua jaso dutenpertsonak
Analisiak egindituzten pertsonak
Beste batzuk
Landa-lana outreach-a eginez hasten da. Ekintza horrekin, programako langileak
kontsumo-eremuetan barna ibiltzen dira hartzaile potentzialei zerbitzuaren berri
emanez eta non ematen den esanez, baita, interesgarria dela jotzen denean,
informazio-materiala banatuz ere. Ekintza hori, batik bat “Testing”, “Mugaz
haraindikoa” eta “Testing Gunea” jardueretan egiten da. Horien bitartez, azken 8
urteetan gutxi gorabehera 63.000 pertsonekin jarri gara harremanetan. Kopuru hori
handiagoa izan daitekeela uste dugu, izan ere, udalek, aldez aurretik, kartelen eta
prentsaren bidez eta/edo irratiz iragartzen baitute aipatutako zerbitzua, pertsona
ezagunen artean egiten den ahoz ahokoaz gain.
Bigarren pausua, zerbitzu-gunera hurbiltzen den jendeari karpan harrera egitea da.
Guztira 40.000 pertsonek jaso dute Ai laket!!-en zerbitzu ezbedinak. Haei guztiei
drogen kontsumoaren arriskuen gutxitzearekin erlazionatutako informazioa eta/edo
kontsumogaiak eman zaizkie. Datu horrek erakusten digu aurretiazko oultrech-lana
arrakastaz burutzen dela, izan ere, zerbitzuaren berri eman zaien pertsonen %65
9
hurbiltzen da. Oro har, substantziaren inguruan aritzen gara: haren konposizioa,
propietateak eta eraginak, dosiaren inguruan kontuan hartu beharreko alderdiak
(pisua, hartzeko moduak, nahasketak…), aztertutako substantziaren arrisku
nagusiak (bero-kolpea, deshidratazioa, tentsio jaitsierak…), eta erabilera
seguruagoa egiteko oinarrizko jarraibideak.
Arestian aipatu bezala, eskaintzen den beste jardueretako bat substantzia
ezberdinen testak dira. Analisi horien bidez, hartzailearekin harreman hurbilagoa
izateko aukera dugu, ingurune isolatuago batean, kontsulta pertsonalizatuagoak
egin daitezkeen leku batean. Guztira 12.486 pertsonek erabaki dute konfiantza
izatea eta beren aisialdiaren minutu batzuk eskaintzea kontsumituko dituzten
substantzien konposizioa ezagutzeari, baita epe labur, ertain eta luzeko eraginak,
dosifikazioa, interakzioak, arriskuak murrizteko jarraibideak … ezagutzeari ere,
modu horretan, kontsumoari lotutako arrisku posibleak gutxituz. Izan ere, karpan
gure zerbitzua jaso duten pertsonen %22k analisiren bat egitea erabaki du.
Azkenik, 1000 pertsonek baino gehiagok elkartearen beste jarduera batzuetan
parte hartu duela nabarmendu behar da, hala nola hitzaldietan, tailerretan eta lege-
aholkularitzan.
Testing programakoak dira azterketa honek biltzen dituen pertsona gehienak,
gehiago irauten baitu eta jarduera kopuru handiagoa baitu, 2 urteko iraupena duten
gainerako programekin konparatuz.
2. grafikoa. Zerbitzua jaso duten pertsonak, proiektuka.
39.723
739323
271
Testing Gune FinkoaLonja Laket!!Gauekoak
Pertsona horien inguruan jasotako datuek jarraian ikusiko ditugun adierazleak
ebaluatzeko informazioa eskaintzen digute.
10
2. Adinak
Adinari dagokionez, ikus dezakegu garatzen diren hainbat motatako jardueretan
oso adin ezberdinak nahasten direla. Horri esker 13-14 urteko adingabeen zein 70
urteko pertsonen gaineko informazioa dugu. Kalean gertatzen denaren isla bat da
hori, bertan adin eta kontsumo oso ezberdinetako pertsonak modu naturalean
nahasten baitira.
Hurrengo grafikoak islatzen du, azken hiru urteetako Testing esku-hartzeetan
arreta jaso duten pertsonen batez besteko adina, egin duten zerbitzuen
erabileraren arabera.
3. grafikoa. Testing zerbitzuan erregistratutakoen batezbesteko adina
18 18 18
23 23 24
0
5
10
15
20
25
30
Testing 2007 Testing 2008 Testing 2009
Gunean Analisian
Karpan gure zerbitzua jaso duten pertsonen adina modari dagokiona da, hau da,
espazio honetan gehien errepikatutako adin tartea. Horrela jasotzen da, informazio
gune honetara maizen doan populazioa zein den ezagutzeko nahiarekin. Informazio
hau gazteriari informazio jakin bat hurbildu nahi dioten udal instituzioentzako
erabilgarria da (udalak). Sentsibilizazio kanpainak informazio gehigarriaz hornitzeko
udalerri batzuen ekimenak, adibidez; hala nola genero indarkeria, sexu segurua,
bide-hezkuntza e.a.
Karparen kasuan, moda 18 urtetan egonkortua ageri da, arrazoi ezberdinengatik:
batetik, esku-hartzea egiten dugun lekuetan gehienak gazteak baitira. Bestetik,
legez kontrako droga batzuekin lehenbiziko kontaktuak adin horretan hasten
baitira; horregatik, esku-hartze hauek erakargarriak suertatzen dira publiko
horrentzako, bai informazio-materialengatik, baita banatzen diren
kontsumogaiengatik ere.
Beraz, ezinbestekoa ikusten dugu gazteen kolektiboaren beharrei erantzungo dien
etengabeko prebentzio lana egitea. Lan horren ardatzak, batik bat, izan behar du
11
substantzien inguruko mitoak desaktibatzea eta kolektibo horretan drogen
kontsumo ludikoarekin lotutako babes-faktoreak sustatzeari lehentasuna ematea,
hartara norbere arduraren eta erabakiak hartzeko gaitasunaren inguruan hausnar
dezaten. Kontsumitzen ez den egoeretan, argudioek erabaki honen errefortzura
bideratuak izan behar dute.
Bestalde, analizatzera sartzen diren pertsonen adinetan ezberdintasunak antzeman
daitezke. Oro har, helduak dira eta batez besteko adina 23 eta 24 urte bitartekoa
izan ohi da.
Urte gehien dituztenen populazioari gai hauek interesatzen zaizkio gehien:
printzipio aktibo ezberdinen inguruko zalantzak argitzea, nola erabili eta zer
kontsumitzen ari diren jakitea, epe ertain/luzerako efektuak ezagutzea eta /edo
osasuna nola mantentzea. Izan ere, legez kontrako substantzien osasun kontrolik
ez dagoenez, gurea da emaitzak eskaintzeko aukera ematen duen toki bakarra, eta
epaituak izan gabe galdetu dezakete bertan.
Haien droga kontsumoari lotutako arazo bat sumatzen hasten diren pertsonentzat,
hasiera bat izan daiteke, laborategiaren barrualdean sortzen den konfiantza giroan,
horixe onartzea. Pertsona horientzat, erabil dezaketen baliabide eskuragarrien
zerrenda bat dago. Lehenik eta behin, droga-mendekotasunen prebentzioaz
arduratzen diren oinarrizko udal-zerbitzuei buruz hitz egiten dugu, baita Eusko
Jaurlaritzaren zerbitzua erabiltzeari buruz ere (DEITU).
Elkartearen askotariko zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen adinean ere
ezberdintasunak antzeman dira.
4. grafikoa. Jarduera ezberdinetan erregistratutakoen batezbesteko adina
18
32
2016
24
32
20
0
5
10
15
20
25
30
35
Testing Gune Finkoa Lonja laket!! Gauekoak
Gunean Analisian
12
Arreta deitzen du Gune Finkoko erabiltzaileek batez beste 32 urte izatea.
Normalean, ohiko droga-hartzaileak etortzen dira zerbitzua jasotzera, zenbaitetan
urte asko daramatzatenak kontsumitzen, eta baliagarri ikusten dutenak substantzia
psikoaktiboak hartzearekin lotuta sortuz doazen zalantzak argitzeko zerbitzu bat.
Jatorri, itxura edo eragin susmagarriak dituzten substantziak analizatzeko aukera
ematen die zerbitzu horrek, eta plazerrak eta arriskuak hobeto kudeatzeko bidean,
galdera zehatzagoei erantzun ahal izateko giro bat aurki dezakete.
Jarduera horretako parte-hartzaileen adinak adierazten digu, urteek aurrera egin
ahala handitzen doala kontsumoari lotutako arriskuen hautematea. Horrekin batera,
euren buruarenganako ziurtasuna handitzen doa, politika debekuzaleetan
oinarrituta gizarteak sortutako aurreiritziak alde batera utziz. Horregatik, analisi-
zerbitzua erabiltzeko erabakia errazago hartzen dute.
Lonja Laket!! zerbitzuan, aldiz, adina baxuagoa dela ikusten dugu, 20 urte. Hala ere
tartea aski zabalagoa da eta gure arreta 14 urteko zein 30 urteko pertsonetara
iristen da. Zentzuzkoa den bezala, lonja bakoitzeko parte-hartzaileek antzeko adina
dute, adin bertsuko lagun taldetan banatzen baitira.
Azkenik, Gauekoak ekimeneko esku-hartzeak nerabeei eta gazteei zuzenduak
daude; horregatik, logikoki, egiten ditugun jarduera guztien artetik, horko parte-
hartzaileenak dira adinik baxuenak; batez beste, 16 urte. Droga-kontsumorik
onartzen ez den guneak dira, beraz, ez da analisirik egiten.
13
3. Ai Laket!! zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
Hainbat motatako jarduerak egiten diren guneetan neskak eta mutilak elkarrekin
bizi dira. Populazio osoari zuzendutako programak izan arren, haiek diseinatzean
eta gauzatzean kontuan hartzen dira bi sexuen behar, baldintza eta egoera
ezberdinak, generoa ardatz, kontsumoak ezberdinak direlako eta arrisku
espezifikoak daudelako. Horrela, informazio bereizia jasotzen dugu, talde
bakoitzarentzat kontsumogai zehatzak banatzen ditugu eta esku-hartze taldeak
mistoak dira. Arreta berezia jartzen dugu hizkuntzaren eta irudien erabilera ez
sexista izan dadin, material grafikoan zein komunikazio prebentiboan. Diagnosian,
planifikazioan eta proiektuen ebaluazioan ere berdin aplikatzen dira irizpide horiek.
Sexuaren arabera jasotako datuei dagokienez, gizonezkoen parte-hartzea
emakumezkoena baino handiagoa da, jarduera guztietan. Horrela adierazten du
hurrengo grafikoak. Ikusten denez, gure zerbitzua jaso duten pertsonen %66,9
gizonak dira eta herena bakarrik dira emakumeak.
5. grafikoa. Zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
66,9%
33,1%
Hombres Mujeres
Droga-mendekotasunaren Euskal Behatokiaren estatistikek diote emakumeek legez
kontrako droga gutxiago kontsumitzen dituztela (%20 emakumeek, %80 gizonek),
kontsumo horri lotutako arriskuen hautemate handiagoa dutela eta baita arriskuen
aurrean kontrol-gaitasun handiagoa dutela ere. Horregatik, 5. grafikotik atera diren
portzentajeak Euskadi eta Drogak txostenetatik lortutakoekin aldera daitezke.
Portaera hori egiten diren jarduera guztietan mantentzen da eta batzuetan
besteetan baino nabarmenagoa da. Hurrengo grafikoak adierazten du, sexuaren
arabera, jarduera desberdinetan gure zerbitzua jaso duten pertsonak.
14
6. grafikoa. Jarduera desberdinetan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
66,6%77,8%
69,0%80,5%
68,0%
33,4%22,2%
31,0%19,5%
32,0%
0%
20%
40%
60%
80%
100%
Testing Gunea Testing Analisia Punto Fijo Lonja laket!! Gauekoak
Gizonak Emakumeak
Alor honetan, Testing Programa azpimarratzekoa da. Karpan zerbitzua jaso duten
mutilen %44 analisi-zerbitzutik ere pasatzen da, nesken kasuan, berriz, %23,6.
Beraz, esku-hartzean bilatzen eta erabiltzen duten jarduerari dagokionez, gizon eta
emakumeen artean jokaera ezberdina antzematen da. Emakumeak gutxiago doaz
drogak analizatzera, baina banatzen ditugun material grafikoak eta kontsumogaiak
ezagutu eta erabiltzeko interes handia agertzen dute .
Testing-gunearen atzetik, emakumezkoen parte-hartze handiena Gune Finkoa
programan ikus daiteke; izan ere, zerbitzua jaso duten pertsonen herena
emakumeak izan dira. Gunea diskretua eta lasaia da eta tratu pertsonalizatua
ematen da; hori izan daiteke arrazoia. Era berean, eragina izan dezakete
anonimotasunak eta kontsumoaren aurretik informazioa jasotzeko aukerak.
Parte-hartzeari dagokion ezberdintasun hori are nabarmenagoa da Lonja laket!!
zerbitzuan. Gune horietan gazte taldeak elkartzen dira eta gehienak gizonezkoak
dira, oso gutxitan dira mistoak.
Azken urteetan gure zerbitzua jaso duten pertsonen bilakaeraren sexuaren
araberako datuak ere jaso dira. Deigarria da, gizon eta emakumeen proportzioei
dagokienez, analizatu diren kasu guztietan aldaketa handiegirik egon ez izana, balio
horiek nahiko egonkor mantendu izana.
Hala ere, jardueraren arabera joera ezberdinak antzematen dira. Testing-ari
dagokionez, karpan eta analisi-zerbitzuan jokaera ezberdinak ikusten dira. Gunean,
emakumezkoen parte-hartzeak gora egiteko joera arina duen bitartean, testak
egiteari dagokionez, kontrakoa gertatzen da, %15 bakarrik dira emakumezkoak.
15
7.grafikoa. Testing-ean zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
*2004 eta 2005 urteetako Testing esku-hartzeetan, gunean zerbitzua jaso zuten pertsonen atalean, ez
ziren sexuari dagozkion datuak jaso.
Askotan, analizatzera sartzen diren emakumeak adiskide batek lagunduta edo bere
bikotearekin sartzen dira. Entzuteko eta informatzeko asmoarekin egiten dute,
analizatu nahi dituzten substantziak kontsumitzen ez dituztela adieraziz. Jarrera
horrek, askotan, ematen zaien zaintzaile eta babesle rolarekin du harremana.
Bestalde, analizatzeko zerbitzua erabiltzen duten emakumeak helduagoak izan ohi
dira, batez besteko adina baino nagusiagoak.
Hurrengo grafikoan, joera hori deskribatzen da, Gune Finko eta Gauekoak
zerbitzuetan. Lehenengo kasuan, emakumezkoen parte-hartzearen igoera
nabarmena ikus daiteke. Gauekoak-en, aldiz, kontrakoa gertatzen da eta 2008tik
nesken portzentajea 13 puntu jaitsi da.
Karpan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
63%
37%
67%66%67%61%
84%77%
33%34%33%39%16%23%
0%20%40%60%80%
100%
Testing2002
Testing2003
Testing2006
Testing2007
Testing2008
Testing2009
Testing2010
Gizonak Emakumeak
Analisi-zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
85%
15%
86%81%80%77%75%74%79%
14%19%20%23%25%26%21%
0%20%40%60%80%
100%
Testing2003
Testing2004
Testing2005
Testing2006
Testing2007
Testing2008
Testing2009
Testing2010
Gizonak Emakumeak
16
8.grafikoa. Beste jarduera batzuetan zerbitzua jaso duten pertsonak,
sexuaren arabera
*2003 urtetik 2009 urtera ez zen Gune Finkoa zerbitzua eskaini.
2003-2008 urteen artean, leku aldaketaren eraginez, eta arreta- eta kokapen-
baldintzen hobekuntza dela eta, Gune Finkoan zerbitzua jaso duten emakumeen
kopuruak progresiboki gora egin du.
Gauekoak programaren barruan, jarduera bakar batek grafikoan ikus daitekeen
joera markatu dezake. Zehazki, gizonezkoen kopurua nabarmenki handiagoa den
gune eta ordutegietan, edo eskaini den jardueragatik, mutilen presentzia handiagoa
denean.
Gune Finkoan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
66%
34%
79%68%
32%21%
0%
20%
40%
60%
80%
100%
2003 2009 2010
GizonakEmakumeak
Gauekoak ekimenetan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera
73%
27%
60%65%
40%35%
0%
20%
40%
60%
80%
100%
2008 2009 2010
GizonakEmakumeak
17
4. Kontsumoen prebalentziak
Elkarteak askotariko jardueretan jaso duen beste datu bat, kontsumoen
prebalentziei buruzkoa da. Droga-kontsumoa aisia-guneetan egiten da batez ere,
non droga ilegalen erabileraren igoera antzeman baitaiteke. Batik bat kontsumo
bakanduak direnez, kontsumoa esperimentala eta noizbehinkakoa da gehienetan.
Hala ere, kontsumo horiek ludikoak ez diren beste momentu batzuetara zabaltzea
gerta daiteke, ohiko kontsumo bilakatuz eta, ondorioz, arriskuak handituz.
Bi jardueratan jaso dira datuak: Testing eta Gune Finkoa jardueratan. 9. eta 10.
grafikoetan hainbat motatako kontsumo-ereduak ikusten dira.
9.grafikoa. Kontsumoen prebalentziak Testing 2004-2005
2004 eta 2005 urteetan Testing programaren analisi-zerbitzuan jasotako datuak
islatzen ditu aurreko grafikoak, hainbat motatako substantzia-kontsumo nagusien
inguruan. Esku-hartzearen momentuan kontsumitzen ari zenari dagokionez, %94k
alkohola edaten zuen, %83k tabakoa erretzen zuen eta %74k baino gehiagok
kalamua kontsumitzen zuela adierazi zuen.
Pertsonen laurdenak baino gehiagok, azken hilabetean, kokaina kontsumitu izana
baieztatu dute, anfetamina %17k eta estasia %14k. Kalamuaren eta ketaminaren
Gaur
83,0%
94,0%
74,5%
30,5%
44,0%
14,5%
3,5%
0%
20%
40%
60%
80%
100%
Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina
Azken hilabetean
5,0% 4,5%6,5%
26,5%
17,0%14,5%
6,5%
0%
5%
10%
15%
20%
25%
30%
Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina
Bizitzean behin
7,5%
1,5%
9,0%
14,0%
21,5%
36,0%
21,0%
0%
5%
10%
15%
20%
25%
30%
35%
40%
Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina
Inoiz ez
4,5%0,0%
10,0%
29,0%
17,5%
35,0%
69,0%
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina
18
kasua deigarria da, izan ere, bi kasuetan, gure zerbitzua jaso duten pertsonen
%6,5ek azken hilabetean kontsumitu dutela adierazi dute.
Kontsumo esperimentalari dagozkion kasuetan, estasia nabarmentzen da,
pertsonen %36rekin; haren atzetik speed-a eta ketamina daude. Aipagarria da
alkohola bizitza osoan noiz edo noiz bakarrik kontsumitu izana adierazten duten
pertsonen portzentaje txikia, %1,5.
Inoiz kontsumitu ez diren substantziei dagokienez, nabarmentzekoa da alkoholaren
kasua: galdetu zitzaien pertsona guztiek noizbait kontsumitu zuten.
Izan ere, Droga-menpekotasunaren Euskal Behatokiaren 9. txostenak dionaren
arabera, alkohola da, oraindik ere, EAEn gehien kontsumitzen den eta orokortuen
dagoen substantzia. 15 eta 74 urte bitarteko pertsonen %91,7k, bere bizitzan
zehar, edari alkoholdunen bat probatu du.
Bestalde, 10. grafikoak Gune Finkoa zerbitzura heldu diren pertsonen kontsumo
nagusia adierazten du. Batez ere droga-hartzaileengandik jasotzen diren datuak
direla gogoratu beharra dago. Askotan, kontsumitzen eta hainbat motatako
drogekin esperimentatzen urte asko daramaten pertsonak dira, euren osasunerako
arrisku handiago edo txikiagoarekin.
Datuak jasotzen egon garen bi urte hauetan 229 pertsonari egin diegu inkesta eta
horietatik 154 (% 67) gizonak ziren eta 75 (% 33) emakumeak.
Zerbitzuaren erabiltzaileen profila izateko, inoiz kontsumitu ez dutenen kopurua
nabarmendu nahi dugu, kontsumitu dutenen aurrean.
Inoiz kontsumitu ez duten pertsonak
Substantzia Portzentajea Pertsonak
Alkohola 7% 15 Tabakoa 10% 24 Anfetamina 12% 27 Kannabisa 14% 33
Kokaina 18% 41 Estasia 20% 46
Haluzinogenoak 29% 66
19
Ketamina 55% 127
Psikofarmakoak 66% 152
Heroina 79% 182
Alkohola, tabakoa eta anfetamina inoiz probatu ez izana ziurtatzen duen pertsona
kopuru eskasak arreta deitzen du. Portzentajea handiagoa bada ere, aipatzekoak
dira ere ketamina, psikofarmakoak eta heroina substantzien inguruko datuak.
10.grafikoan zerbitzua jaso duten pertsonen kontsumoari buruzko datuak jasotzen
dira, sexuaren arabera.
10.grafikoa. Kontsumo nagusiak Gune Finkoa 2009-2010
Erabiltzaileen portzentajeari dagokionez, oro har, elkarren artean oso ezberdinak
diren bi bloke ikus ditzakegu asteroko edo eguneroko kontsumoan. Lehenengo
kasuan islatzen da asteroko edo eguneroko tabako-alkohol-kalamuaren eta
anfetaminaren kontsumo handiagoa. Gainontzeko substantziek ez dute
protagonismorik. Azken 30 egunetan egindako kontsumoen artean anfetamina
gailentzen da %35tik gorako hartzaile kopuruarekin. Azken 12 hilabeteetan
egindako kontsumoetan, aldiz, kokaina eta estasia gailentzen dira. Beste
substantzia batzuk, hala nola ketamina eta haluzinogenoak, kontsumo
esperimentaletan dira nagusiagoak.
Bizitzean behin
4% 7%16%
33% 33%
68%
49%
8% 8%18%
8% 7%19%
6% 10%24%
35% 35%
49%
20%
0%10%20%30%40%50%60%70%80%
Taba
koa
Alko
hola
Kann
abisa
Anfe
tam
ina
Koka
ina
Esta
siaKe
tam
ina
Haluc
inog
enoa
k
Hero
ínaPs
ikofa
rmak
oak
Azken 12 hilabeteetan
1%
20%
35%
15%
1%5%
1% 3%
15%
31%
4%4%11%
25%
9%15%
29%
8%12%
6%
0%5%
10%15%20%25%30%35%40%
Taba
koa
Alko
hola
Kann
abisa
Anfe
tam
ina
Koka
ina
Esta
siaKe
tam
ina
Halu
cinog
enoa
k
Heroína
Psiko
farm
akoa
k
EmakumeakGizonak
Azken 30 egunetan
3%
27%
16% 16%
1%7%6%
25%
6% 8%12%
0%4%
35%
18%12% 14%
2% 4%
35%
0%5%
10%15%20%25%30%35%40%
Taba
koa
Alko
hola
Kann
abisa
Anfe
tam
ina
Koka
ina
Esta
siaKe
tam
ina
Haluc
inog
enoa
k
Heroína
Psikofar
mak
oak
Egunero/ Astero
79%
52%
0% 0% 0% 0% 3%
66%
29%
4%1%
16%
56%
4%2%3%1%2%
53%
74%
0%10%20%30%40%50%60%70%80%90%
Taba
koa
Alko
hola
Kann
abisa
Anfeta
mina
Koka
ina
Esta
siaKe
tam
ina
Halu
cinog
enoa
k
Hero
ínaPs
ikofa
rmak
oak
20
Emakumeei dagokienez, ikus dezakegu portzentaje handi batek, % 50ek baino
gehiagok, adierazten duela haien asteroko edo eguneroko kontsumo-substantzia
nagusia tabakoa dela, eta ondoren alkohola eta kalamua, antzeko portzentajeetan.
Heren batek azken 30 egunetan anfetamina kontsumitu izana baieztatzen du eta
kokaina azken 12 hilabeteetan. Ketamina %68k probatu arren, azpimarratu beharra
dago haietatik oso portzentaje txiki batek kontsumitzen duela berriz.
Gizonen %18-20k heroina eta/edo psikofarmakoak probatu ditu gutxienez bizitzan
behin. Azken 30 egunetan gehien kontsumitutako substantzia kokaina da, hain
zuzen laurden batek adierazten du hura hartu izana. Eguneroko edo asteroko
anfetamina-kontsumoa esanguratsua da.
Kokainaren kasuan, emakumeek azken urtean kontsumitu izan dute batez ere.
Gizonek, aldiz, gehiagotan egiten dute. Tabakoa da egunero edo astero
emakumeek gizonek baina gehiago kontsumitzen duten substantzia bakarra.
Bestalde, gizonek, behin harekin esperimentatuta, gehiago kontsumitzen dute
ketamina. Tabakoa eta haluzinogenoak bizitzan inoiz kontsumitzen dutenen
portzentajea eta kalamua egunero edo astero kontsumitzen dutenen portzentajea
berdina dela ikus daiteke gizon eta emakumeen artean.
Garrantzitsua da datu hau azpimarratzea: EAEko kontsumo esperimentalaren tasa
Europakoa baino handiagoa da, eta, horrez gain, kalamua probatu dutenen artean,
kontsumitzen jarraitzen dutenen portzentajea ere handiagoa da. Lotura hori ez da
herrialde guztietan ematen.
21
5. Polikontsumoa
Lehenengo esku-hartzeetatik gaur egunera arte ikusi dugu, droga-hartzaileen
kolektiboan EAEn egonkor mantentzen den faktore bat: gauean zehar edo jai-
giroan hainbat motatako substantziak nahastea. Substantzia horiek antzeko edo
kontrako eraginak izan ditzakete, eta arriskuak handitu daitezke, bai
gaindosifikazioagatik bai substantzien arteko elkarrekintzengatik.
Polikontsumoa oso normalizatua dago. Zaila da substantzia bakar bat hartzen duen
pertsona bat aurkitzea. Hori lan handia da arriskuen murrizketan lan egiten duten
teknikarientzat. Horregatik, polikontsumoari lotuta egon daitezkeen arriskuak
uneoro azpimarratu beharrean daude.
Polikontsumoaren ondorioak ezberdinak dira, nahasketan erabiltzen diren
substantzien arabera. Polikontsumo batzuk beste batzuk baino arriskutsuagoak
dira, substantzien, norbanakoaren eta hartzen diren testuinguruaren arabera. Horri
ezarritako kontsumo-patroia ere gehitzen zaio.
Hurrengo grafikoetan 2009ko Testing esku-hartzeetan 938 pertsonen
polikontsumoaren inguruan jaso diren datuak ikus ditzakegu.
11. grafikoa. Polikontsumoa Testing 2009
0% 5% 10% 15% 20% 25% 30% 35% 40% 45%
Substantzia bakarra kontsumitzen dute
Alkohola + Kannabisa
Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak
Alkohola + Bizigarriak
Kannabisa + Bizigarriak
Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak + Bestelakoak
Alkohola + Bestelakoak
Kannabisa + Bestelakoak
Bizigarriak + Bestelakoak
Konbinazio erabiliena, alde handiarekin, alkohola gehi kalamua da, 387 pertsona
(%41). Jarraian, alkohol, kalamu eta bizigarri konbinazioa. Horietan, bizigarri bat
depresore batekin eta enteogeno batekin nahasten da. Pertsonen %17k nahiago du
substantzia bakarra hartu eta %11k alkohola gehi bizigarriren bat. Aipatzekoa da
%5ek adierazten duela lau substantzia edo gehiago nahasten dituela.
22
12. grafikoan, sexu bakoitzak egiten dituen substantzia-konbinazio ezberdinak
zehazten dira. Konbinazio ohikoena, alkohola gehi kalamua, gizon eta
emakumeetan antzekoa izateak arreta deitzen du. Droga-menpekotasunen Euskal
Behatokiaren datuekin bat dator hori, zeinak adierazten baitu polikontsumo mota
horiek asteroko kalamu-kontsumitzaileen artean eta asteburuko arriskuko
edaleetan nagusitzen direla.
12. grafikoa. Polikontsumoa Testing 2009, sexuaren arabera
0% 5% 10% 15% 20% 25% 30% 35% 40% 45%
Substantzia bakarra kontsumitzen dute
Alkohola + Kannabisa
Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak
Alkohola + Bizigarriak
Kannabisa + Bizigarriak
Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak + Bestelakoak
Alkohola + Bestelakoak
Kannabisa + Bestelakoak
Bizigarriak + Bestelakoak
Emakumeak Gizonak
Emakumeek nahiago dute substantzia bakarra hartu, arriskuko portaerak
kontrolatzeko gaitasun handiagoa baitute. Gizonezkoek, aldiz, 2-3 edo substantzia
desberdin gehiago konbinatzeko joera handiagoa dute.
Ai laket!!-etik hartzaile-kolektiboari substantziaren bat hartzekotan, bakarra
hartzea hobe dela adierazten diogu, gauean zehar substantzien arteko elkarrekintza
posibleak eta nahi ez diren ondorioak ekiditeko. Horrela, aukeratu den
substantziaren eraginak indartzen dira eta arriskuak printzipio aktibo bakarrarenak
izatea lortzen da. Hala ere, jakin badakigu pertsonek substantziak hainbat
motatako xederekin konbinatzen dituztela; hori dela eta, kontsumo-patroi horretan
arriskuak gutxitzeko helburuarekin, arrisku gehien duten nahasketak zein diren
jakinarazten dugu.
23
6. Alkoholemia frogak
Gidatzeari lotutako alkohol-kontsumoari buruzko informazio espazifikoa osatzeko,
Testing zerbitzuan alkoholimetro bat dugu. Horri esker, nahi duten gidariek
alkoholemia-test bat egin dezakete eta errepidera joan aurretik euren egoera
ezagutu, istripu eta arau-hauste posibleak ekiditeko.
Pisua, sexua eta kontsumitu diren edari-unitateen arabera, gutxi gorabeherako
alkoholemia maila kalkulatzeko erregletak ere banatzen dira. Eusko Jaurlaritzako
Droga-menpekotasunaren sailak eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu dituzte
erregleta horiek.
25 mg/l-tik gorako aireko alkohol-maila eman duten pertsonen datuak agertzen
ditu 13. grafikoak, 2006-2009 artekoak.
13. grafikoa. 25 mg/l -tik gorako alkoholemia tasak
83%79% 84% 78%
0%10%20%30%40%50%60%70%80%90%
100%
Testing 2006 Testing 2007 Testing 2008 Testing 2009
25 mg/l bainoalkohol tasahandiagoa
1700 pertsonak baino gehiagok alkoholemia-froga kuantitatiboak egin dituzte.
Horietatik % 19k bakarrik zuen gidatzeko baimendutakoa baino maila txikiagoa.
Gainontzekoei aholku aproposak eman zitzaizkien, kotxea hartzekotan itxaronaldi
luze bat egin zezaten aholkatuz eta erabilera bakarreko alkoholimetroez baliatzeko
esanez, euren maila kontrolatzeko.
Nork bere gidatzeko gaitasuna kontrolatzeko bitartekoak dira. Alkoholimetroa
lekuan bertan esku-hartzeko tresna egokiak direlakoan gaude. Horrela, alkohol-
hartzaileei duten arriskuez ohartarazten zaie, mozkortuta errepidera irten ez
daitezen. Modu horretan indar polizialen ohiko kontrol-gune prebentiboei aurrea
hartzen zaie, zeinek arau-hausle posibleak dagoeneko errepidean daudenean
bakarrik har baitezakete esku.
24
Alkoholemia frogak egitera edo alkoholari buruzko kontsultaren bat egitera datozen
pertsonei, alkohola-gidatzea binomioaren arriskuen inguruan oharpen berezia
egiten diegu. Garrantzitsua da azpimarratzea nerbio-sistema zentralean eragiten
duen substantzia depresore bat dela. Orobat, garrantzitsua da gogoraraztea,
garunean ondorioak eragiteaz gain, koordinazioa, arreta edo oroimena bezalako
funtzio batzuk ere aldarazten dituela.
Euskal lurraldean barna horren hedatua eta sustraitua dagoen substantzia batek
horrenbeste arrisku izatea nekez antzeman daiteke. Horiek azpimarratzen ditugu,
gaueko jai-giroan alkohola gehi beste substantzia batzuk kontsumitzen dituen
jendea aurkitzea ohikoa delako.
2009an erregistratutako 97 alkoholemietatik % 64 gizonenak dira, eta % 36
emakumeenak, 17-61 urte bitartekoenak.
14. grafikoa. Testing 2009-an erregistratutako alkoholemia tasa
1,4
1,63 1,641,82
0
1,351,49
0,8
1,411,49
1,571,65
00,20,40,60,8
11,21,41,61,8
2
14-18 urte 19-24 urte 25-30 urte >30 urte
mg/
l Gizonak
Emakumeak
Batez bestekoa
Gizonetan alkoholemia-maila handiagoa ikusten da, batez ere, 30 urtetik gorakoen
artean. Gizonetan zenbat eta nagusiagoak izan, orduan eta maila handiagoa
ematen den bitartean, emakumeetan 30 urtetik gora maila hau nabarmen jaisten
dela azpimarratu beharra dago. Gidatu behar zutela baieztatzen zuten pertsonen %
16,5ek bakarrik ematen zuen legez baimendutako maila edo hura baino txikiagoa.
25
7. Eskuragarritasunari eta arriskuei buruzko ustea
Gune Finkoa zerbitzuak beste jarduera batzuetan lortzen zailagoak diren datuak
eskuratzea ahalbidetzen digu. Batetik, erabiltzaileak jasotzeko denbora mugagabea
baitugu, eta, bestetik, jaian bertan ez daudenez, pertsona horiek lasaiago baitaude
eta hitz egiteko egoera errazagoa baita.
Jasotzen dugun datuetako bat da, pertsona bakoitzak duen ustea substantzien
eskuragarritasunaren inguruan eta euren arriskuen inguruan. Puntuatzeko modua
1etik 5erakoa da: 1 “eskuratzeko oso zaila” eta “arrisku oso gutxikoa” da, 2
“eskuratzeko zaila” eta “arrisku gutxikoa” da, eta horrela, ondoz ondo, 5 arte, zeina
“oso eskuragarria” eta “oso arriskutsua” baita.
15. eta 16. grafikoek, batetik, gizon eta emakumeen artean eskuragarritasunean
eta arriskuetan dauden ezberdintasunak islatzen dituzte. Bestetik, adinaren arabera
dauden ezberdintasunak islatzen dituzte; izan ere, pertsona bakoitzak askotariko
drogak lortzeko izan ditzakeen erraztasun edo zailtasunek kontsumoan erangin
dezakete.
Substantziaren arabera ezberdintasun nabarmenak ikus daitezke
eskuragarritasunean. Hartzaile-kolektiboarentzat eskuragarrienak dira, zalantzarik
gabe, substantzia legalak (tabakoa eta alkohola). Hurrengoa kalamua da (4 puntu
baino gehiago); ez da harritzekoa, bere kontsumoa EAEn barna oso hedatua
baitago. Arreta deitzen dute anfetamina eta kokainaren emaitzek (3,5 puntu baino
gehiago), psikofarmakoen aurretik (3 puntutik gora dituzte). Jaso diren datuen
arabera, eskuragarritasun txikien duten substantziak, estasia, ketamina,
haluzinogenoak eta heroina dira. Azken hori da puntuaziorik txikiena duena (2
baino txikiagoa).
Aipagarria da, eskuragarritasunari buruzko ustean, gizonen eta emakumeen artean
ia ezberdintasunik ez egotea. Hala ere, tabakoa, alkohola eta psikofarmakoak
eskuragarriagotzat jotzen dituzte emakumeek gizonek baino. Azken horientzat,
legez kontrako drogak dira eskuragarriagoak.
26
15. grafikoa. Substantzien eskuragarritasunari eta arriskugarritasunari
buruzko ustea, sexuaren arabera
Arriskugarritasunari buruzko ustearen grafikoak erakusten digu, hartzaile-
kolektiboaren arabera, substantzia arriskutsuena heroina dela, ketamina ondoren.
Atzetik kokaina dago, eta harrigarria da tabakoa, alkohola eta psikofarmakoak
harengatik ez hain hurrun egotea. Aipagarria da hartzaileen ustez arrisku gutxien
duten lau substantziak anfetamina, estasia, haluzinogenoak eta, azkenik, kalamua
izatea.
Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunei dagokienez, ikus daiteke
arriskugarritasunari buruzko ustean ezberdintasun handiena ketaminan ematen
dela. Gainontzeko substantzietan, arriskugarritasunari buruzko ustea antzekoa da
edo pixka bat handiagoa emakumeetan gizonetan baino, tabakoan, alkoholan eta
psikofarmakoetan salbu.
Substantzia ezberdinen eskuragarritasunari buruzko ustea
0,00,51,01,52,02,53,03,54,04,55,0
Taba
koa
Alco
hola
Kann
abisa
Anfe
tam
ina
Koka
ina
Esta
sia
Keta
min
aHa
luzin
ogen
oak
Hero
ína
Psik
ofar
mak
oak
Gizonak Emakumeak
Substantzia ezberdinen arriskugarritasunari buruzko ustea
0,00,51,01,52,02,53,03,54,04,55,0
Taba
koa
Alco
hola
Kann
abisa
Anfe
tam
ina
Koka
ina
Esta
sia
Keta
min
aHa
luzin
ogen
oak
Hero
ína
Psik
ofar
mak
oak
Gizonak Emakumeak
27
16. grafikoak erakusten digu, zein den hartzaileen eskuragarritasunari eta
arriskugarritasunari buruzko ustea, adin-tarteka.
16. grafikoa. Substantzien eskuragarritasunari eta arriskugarritasunari
buruzko ustea, adin-tarteka.
Eskuragarritasunari dagokionez, tabakoa eta alkoholaren artean ezberdintasunik ia
ez dagoela ikusten dugu adin ezberdineko pertsonen artean. Psikofarmakoetan,
anfetaminan eta heroinan, aldiz, pertsona zenbat eta helduagoa izan, orduan eta
eskuragarriagoak direla uste du. Kalamuari dagokionez, gazteenak dira
eskuragarritasun handiena hautematen dutenak.
24-29 urte arteko adin-tartea da, oro har, substantziak eskuragarritasun handiagoz
hautematen dituena. Azpimarragarria da 40 urtetik gorakoen ustez
eskuragarritasun handiagoa dutela anfetaminak, heroinak eta psikofarmakoek.
Arriskugarritasunari dagokionez, gazteak dira gehien hautematen dutenak, legez
kontrako substantzietan batik bat, kokainaren kasuan izan ezik. Legezko drogetan,
Substantzien eskuragarritasun pertzepzioa adin tarteka
0,0
1,02,03,0
4,05,0
15-18 urte 4,8 4,8 4,5 3,4 3,4 2,4 2,1 2,4 1,5 1,3
19-23 urte 5,0 5,0 4,2 3,6 3,3 2,4 2,5 2,4 1,4 3,0
24-29 urte 5,0 5,0 4,3 3,9 3,9 3,0 3,1 2,9 1,7 3,2
30-39 urte 5,0 5,0 4,1 3,7 3,5 2,7 2,3 2,5 1,8 3,2
>40 urte 4,9 4,9 4,4 4,2 3,4 2,7 2,3 2,1 2,1 3,7
Tabakoa Alcohola KannabisaAnfetamin
aKokaina Estasia Ketamina
Haluzinogenoak
HeroínaPsikofarm
akoak
Substantzien arriskugarritasun pertzepzioa adin tarteka
0,0
1,0
2,0
3,0
4,0
5,0
15-18 urte 3,5 2,6 3,0 4,0 3,8 4,0 4,8 4,0 5,0 4,8
19-23 urte 3,7 3,7 2,7 3,8 4,4 4,0 4,4 3,7 4,9 3,9
24-29 urte 3,1 3,1 2,3 3,2 3,9 3,6 4,2 3,5 4,5 3,6
30-39 urte 3,9 3,6 2,5 3,2 3,8 3,2 4,0 3,2 4,4 3,8
>40 urte 4,4 4,6 2,9 3,6 4,2 3,6 4,5 3,6 4,5 4,6
Tabakoa Alcohola KannabisaAnfetamin
aKokaina Estasia Ketamina
Haluzinogenoak
HeroínaPsikofarm
akoak
28
aldiz, 40 urtetik gorakoak dira arriskugarritasunari buruzko hautemate handiena
dutenak. Azpimarratzekoa da gazteenak izatea alkoholari arrisku txikiena ikusten
diotenak.
Bi adierazleei erreparatuta ikusten dugu 24 eta 29 urte bitarteko hartzaileak direla
substantzien eskuragarritasun handiena eta arrisku txikiena hautematen dutenak.
8. Banatu den informazioa
29
Hainbat motatako ekintzen eta hartzaile bakoitzaren beharren arabera, edozein
droga-kontsumotan arrisku orokorrak gutxitzeko, kontuan izan beharreko
jarraibideak zabaldu eta eskaintzen ditu Ai Laket!!-ek.
17. grafikoak islatzen duen moduan, Testing zerbitzuan, gainontzeko programetan
bezala, substantziei buruzkoa izan da gehien eskatu den informazioa. Jendeak
eskatzen duen beste gaietako bat dosifikazioari buruzkoa da, izan ere, substantzien
konposizioan izan daitekeen aldakortasun handiaz kontziente izanik, kontsumoa
kudeatzeko modu baten inguruko interesa dute. Droga-kontsumoarekin
erlazionatutako arriskuak ezagutzeko interesa ere erakutsi du jendeak eta modu
seguruan nola hartu ere bai. Mendekotasuna, alkohola-gidatzea binomioa eta sexu
segurua izan dira landu diren beste gai batzuk.
17. grafikoa. Banatu den informazioa
27,8%24,4%
20,6%18,3%
4,1%
0,5%
4,3%
0%
5%
10%
15%
20%
25%
30%
Substantzieninformazioa
Dozifikazioa Erabilpen segurua Arriskuak M enpekotasuna Sexu segurua Alkohola + Gidatu
Pertsonei informazioa helarazteko material grafikoak banatzen dira hainbat
motatako eduki eta formatutan eta hainbat hizkuntzatan.
Flyer orokor batzuk eskaintzen ditugu eta bertan, zerbitzuen ezaugarri nagusiak
laburtzen dira eta oinarrizko informazioa ematen da erabaki arduratsuak hartzea
sustatzeko. Hori da jardueretan gehien banatzen den materialetako bat.
30
Era berean, drogei buruzko informazio espezifikoa presente dago komiki
monografikoetan, modu labur eta arinean eta, baita substantziei buruzko
liburuxketan ere, zeinak zabalagoak eta zehatzagoak baitira.
Guztira, hainbat gairen inguruko 21.331 dibulgazio-material grafiko banatu dira.
Aipatzekoa da komiki monografikoak eta substantziei buruzko orriak izan direla
gehien eskatu direnak.
11,98%
9,10%
12,05%
8,35%
8,96%
6,55%
9,50%
6,52%
6,60%
4,88%
8,15%
7,32%
0%
5%
10%
15%
20%
25%
Kannabisa Alkohola Anfetamina Kokaina Estasia Ketamina
18 grafikoa. 2008 eta 2009an banatu diren komikiak
Gaztelania Euskera
Grafiko honek erakusten digu, substantzia bakoitzari buruz banatu diren komikiak,
euskaraz zein gaztelaniaz. Gehien eskatu diren substantziak kalamua eta alkohola
izan dira, ondoren, kokaina eta ketamina.
31
Gure lanarekin bat datorren beste material grafikoetako bat eta esku-hartzeetan
eskatzen denean banatzen dena, substantziei buruzko orriak dira. Monografiko
tolesgarriak dira eta substantzia bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa dute.
Formatua modernoa da, erakargarria eta irudiz betea, horregatik, asko banatzen
dira. Gehien banatzen diren substantzia-orriak kalamua eta kokainari buruzkoak
direla esan dezakegu.
2005ean Ai Laket!! web orria martxan jarri zen; bertan, populazioaren eskura
jartzen da informazioa lortzeko beste modu bat. 19. grafikoan orrialde bisitatuenak
32
zehazten dira eta, ondorioz, jendearen artean jakin-min gehien pizten duten
substantziak zeintzuk diren.
0
500
1000
1500
2000
2500
Alko
hola
Taba
koa
Kann
abis
a
Koka
ina
Anfe
tam
ina
Esta
sia
Keta
min
a
Kafe
ina
Ond
doak
Her
oína
GH
B
LSD
Met
anfe
tam
ina
19. grafikoa. Ai Laket!! web orrian substantzia bakoitzari eginako bisitak
Gaztelania
Euskera
Internet bidez gehien eskatu den informazioa kalamuari buruzkoa da, material
grafikoen zuzeneko banaketan gertatu bezala. Aitzitik, ezberdintasun handiak
aurkitzen ditugu, izan ere, bide horren bitartez estasiaren, LSDaren, onddoen,
anfetaminaren eta metanfetaminaren inguruko informazio zehatzagoak eskatzen
dira. Gutxiago alkoholaren eta tabakoaren inguruan, gizartearentzako
eskuragarriagoak baitira beste esparru batzuetan
33
Material grafikoen bidez edo webetik deskargatuz informazioa zabaltzeaz gain,
kartel-erakusketa mugikor bat dugu, zeina esku-hartze bakoitzean paratzen
baitugu eta, horrez gain, etengabe baitago Gune Finkoa zerbitzuan. Hartara,
zerbitzua jasotzeko itxaronaldian, pertsonek Ai Laket!!etik bidaltzen diren mezuak
jaso ditzakete.
Esku-hartze guztietan, eskatzen denerako eskaintzen dugun beste materialetako
bat kontsumogaiak dira. Material horien bidez, hainbat arrisku gutxitzea da
asmoa, baita hartzaile potentzialen arreta erakartzea ere.
Gehien banatzen diren kontsumogaiak preserbatiboak dira, gizonezkoenak nahiz
emakumezkoenak. Programak burutu diren 8 urte hauetan zehar banatu den
kopuruaren zifra zehatza ematea zaila da. 50.000 unitatetik gora direla baiezta
dezakegu.
Turutoak eskaintzen ditugu behar duten pertsonek eskatzean. Erabilera bakarreko
esnifagailuak dira. Billetea erabiltzeak eta partekatzeko ohiturak dakartzaten
arriskuak ekiditeko xedea dute, hartara gaixotasun infekziosoak kutsatzea
saihesteko. Duela gutxi diseinua berritu da. 40.000 ale banatuko direla kalkulatzen
dugu. Turutoekin batera serum fisiologikoa eskaintzen dugu esnifatu ondoren
garbiketa egiteko xedez eta sudur-hobietan kalte posibleak saihesteko. Dagoeneko
20.000 aletik gora banatu dira.
34
Erabilera bakarreko alkoholimetroak ere eskaintzen ditugu. Alkohol-maila gidatzeko
baimenduta dagoena baino handiagoa den detektatzen dute kontsumogai horiek.
Haien eraginkortasuna mugatua da, logikoki; hala ere, asko eskatzen da eta
alkoholaren eta gidatzearen aurrean pertsonek hartu beharreko erabakian
sentsibilitatea eta ardura indartzen ditu. Gutxi gorabehera 20.000 ale banatu dira.
Belarrientzako tapoien banaketa ere azpimarratzekoa da. Belarriak altuegi dagoen
musikatik babestea da asmoa, batez ere diskoteketan, jaialdietan… Guztira 12.000
ale banatu dira.
Badira bi urte erretzeko kotoizko iragazkiak ere banatzen direla. Kalamua eta
tabakoari dagokienez, arnastuko den kea iragaztea komeni da. 18.000 ale banatu
direla kalkulatzen dugu.
35
Aurkeztu ditugun materialez gain, ohikoa da beste elkarte batzuekin sare-lana
egitea, eta haien materiala ere banatzen dugu; adibidez Arabako eta Bizkaiko
Hiesaren Kontrako Batzordeen materiala, edota genero bortxakeria, alkohola, sexu
bidezko gaixotasunak… lantzen dituzten instituzio-kanpainen berariazko materialak
(Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, udalak,…).
36
9. Analisi-zerbitzua
Ai Laket!!ek bere jardueretan egiten duen analisi zerbitzua da doako aukera
bakarra hartzaileek kontsumitzen dutenaren konposizio erreala ezagutu dezaten.
Oso baliabide erabilgarria da, erakartzeaz gain, hartzaileei legez kontrako
substantziak analizatzea ahalbidetzen dielako, informazioa zabaldu eta haien
kontsumoak hobeto kudeatzeko helburuarekin.
20. grafikoak lehen aldiz analizatzen zuten pertsonen sarrerak erakusten ditu.
Zerbitzua behin eta berriz erabiltzen duen pertsona kopurua ezagutu dezakegu
horrela. Hartara, jarraibideak barneratzen dituzten jakin dezakegu, baita esku-
hartzeen eragina zenbatekoa den ere.
20. grafikoa. Lehen aldiz analizatzen duten pertsonak
27,8%
72,2%
Ez
Bai
Analizatzen duten pertsonei dagokienez, % 72,2k lehen aldiz egiten dute. Modu
horretan, lehenago erabili ez duten gune prebentibo bat erabiltzen dute eta
kontsumorako momentu potentzialetan dauden arrisku eta gozamenen gaineko
kontzientzia hartzeko informazioa eskuratzen dute.
Horrek gure esku-hartzeen egokitasuna egiaztatzen du; izan ere, oraindik bada
populazioaren portzentaje handi bat gune prebentibo honetara joan ez dena.
21. grafikoan islatzen den beste kontu adierazgarri bat da urtero errepikatzen duen
pertsona kopuruaren bilakaera.
37
21. grafikoa. Lehenago ere analizatu duten pertsonen jarraikortasuna
34,3%
21,2%24,3%
32,3%
29,2%
0%
5%
10%
15%
20%
25%
30%
35%
40%
2005 2006 2007 2008 2009
Analisi-zerbitzuan errepikatzen duen pertsona kopurua, azken 5 urteetan 13 puntu
baino gehiago igo dela ikusten dugu. Datu horrek, epe ertainean, erreferentziak
eskaintzen dizkigu, xede-populazioaren kontsumo eran zerbitzu mota honek izan
dezakeen eraginaren inguruan. Bestalde, dagoen jarduera honen eskaria bermatzen
du, izan ere, jendeak urtez urte errepikatzen badu, jasotzen duen informazioa
erabilgarria eta interesgarria dela uste duelako da, noski. Ondo zaindutako
programa jarrai batek hartzaile kolektiboaren zati baten fideltasuna lor dezakeela
erakusten digu, hain zuzen, interesatuen dauden pertsonena eta informazioaren
erabilera egokiena egingo dutenena. Zerbitzuaren kokapena gorabehera, bertaraino
joan eta baliabide hau erabiltzen duen populazio talde bat badagoela egiazta
dezakegu.
Egin diren analisietan arreta jarriz, 8.139 test egin dira guztira. Haxixa izan da
aztertzeko gehien eman den substantzia (2.936 lagin), anfetamina ondoren, (1.938
analisi). Gehien analizatu den hirugarren substantzia kokaina izan da (1.403), eta
marihuana ondoren (987). Estasia, bosgarren (695 lagin) eta ketamina eta beste
substantzia batzuk, heroina edo haluzinogenoak kasu, gutxien.
38
22. grafikoa. Analizatu diren substantziak
36%
12%
17%
24%
9%
1%
1%
0% 5% 10% 15% 20% 25% 30% 35% 40%
Hachis
Marihuana
Cocaína
Anfetamina
Éxtasis
Ketamina
Otros
Lehenago aipatu bezala, elkarteak gaur egun garatzen dituen mota askotako
jarduerak hainbat populazio talderengana iristen dira. Horietan, hurrengo grafikoak
erakusten duen bezala, askotariko analisiak egiten dira. Lonjetan kalamua gehiago
analizatzen dela ikusten da. Gune Finkoan, berriz, anfetamina eta “besteak” delako
taldeari dagozkion substantziak (research chemikal, haluzinogenoak eta opiodun
substantziak) analizatu dira gehien. Estasiaren analisiaren igoera ikusi da zerbitzu
honetan, 2009an egon zen iruzur kopuru handiagatik eta MDMAren eskasiagatik
ziur asko. Testing programan haxixa, anfetamina eta kokaina izan dira gehien
analizatu diren substantziak.
23 grafikoa. Analizatu diren substantziak, proiektuka
0%5%
10%15%20%25%30%35%40%45% Testing
Gune Finkoa
Lonja Laket!!
Testing 36,7% 11,6% 17,7% 23,5% 8,5% 1,3% 0,7%
Gune Finkoa 16,2% 13,3% 9,4% 38,1% 11,1% 0,4% 11,5%
Lonja Laket!! 43,2% 42,1% 4,5% 4,5% 1,2% 4,5% 0%
Haxixa Marihuana Kokaina Anfetamina Estasia KetaminaBeste batzuk
Droga-kontsumoa, eskuarki, jai giroarekin lotuta dago. Bertan jendeak ongi
pasatzea bilatzen du, sozializatzea, errutinak etetea… , baina jakin badakigu hori ez
dela drogak kontsumitzen diren une eta leku bakarra.
Horrek erakusten digu, prebentzio-guneak ezin direla soilik gaueko aisialdi-
esparrura mugatu. Droga-kontsumo handiena bertan egiten bada ere, beste leku
39
batzuetan ere kontsumitzen da eta, ondorioz, hari lotutako arrisku batzuk ere
badaude.
Hurrengo atalak azken 8 urteetan analizatu diren substantzien joera deskribatzen
du:
Haxixaren eta marihuanaren analisia
41%
30%
39% 37%41%
33% 35%30%
34%
8%4% 5% 7%
9%
18% 18%23% 21%
0%
10%
20%
30%
40%
50%
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
Haxix Marihuana
Kokainaren, anfetaminaren eta estasiaren analisia
12%
21%23%
21%18%
16% 15%12%
10%
25% 26%23% 24% 23% 23% 24% 25%
21%
12%
18%
8% 9% 8% 8%6% 5%
7%
0%
5%
10%
15%
20%
25%
30%
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
Kokaina Anfetamina Estasia
Ketaminaren eta beste droga batzuen analisia
2%
4%
2%
3%
0,4%1%
0,6%
2%2%
0,6%0%
0,6%1%
0,4% 0% 0%
3%
1,4%
0%
1%
2%
3%
4%
5%
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
Ketamina Beste batzuk
40
Kalamudun substantziei dagokienez, 2007tik aldaketa bat ikusten dugu. Haxixaren
analisi-portzentajea jaitsi egin da eta marihuanarena modu esanguratsuan igo da.
Jarrera hori, ziur asko, hartzaile askok beste pertsona batzuek emandako haxixaren
erretxinaz uste onik ez dutelako da, psikoaktibitate oso baxuko produktuak izan
daitezkeelakoan. Horregatik nork berea lantzeko aukera egiten dute, prozesu
horretan, hartzaileak berak lantzen ditu marihuana landareak eta haien egoera
uneoro kontrolatzen du.
Hainbat suspergarriren analisi-portzentajeen beherakada ikusten da, anfetamina,
kokaina eta estasiarena adibidez. Anfetaminak ez du aldaketa askorik izan.
Kokainaren analisi portzentajea, aldiz, progresiboki jaitsiz joan da, azken 6
urteetan, % 13ko jaitsiera izatera iritsi da. Estasiari dagokionez, 2003an egin ziren
testen portzentajean igoera nabarmena ikusten da, urte hartan Mugaz Gaindiko
proiektuarekin diskoteketara joaten baikinen.
Azpimarratzekoa da, ketaminaren eta beste substantzia batzuen analisi kopuruaren
igoera proportzionala eta esanguratsua. Testing zerbitzuaren bidez zaila da droga
horietara iristea, testuinguru horietan oso gutxi kontsumitzen delako. 2008an
ematen da igoera handiena eta Lonja Laket!! eta Gune Finkoa zerbitzuak martxan
jartzearekin batera gertatzen da.
41
10. Analizatu diren substantzien konposizioa
Hainbat urtetan zehar EHUko Jose Mari Korta Zentroko Kimika Organikoko
laborategira bidaltzeko laginak jasotzen aritu ondoren, asko dira eskuratu ditugun
datuak. 1.198 lagin izan dira guztira, zer kontsumitzen duten jakiteko asmoarekin
laginok ematea onartu duten pertsonena.
Datu horiek datu-base batean jaso eta ordenatu ditugu, eta horri esker drogen
konposizioaren ikerketa bat egin dezakegu. Iruzur posibleak eta giza kontsumorako
substantzia toxikoak hauteman ahal izan ditugu lan horretan, baita purutasun
joerak egin eta substantzia bakoitzaren batez besteko kontzentrazioa atera ere.
Analisian antzemandako substantziak 5 talde ezberdinetan sailkatzen ditugu, euren
funtzioaren arabera. Batetik, printzipio aktiboa dago, organismo bizi batean
ondorioak eragin ditzakeen substantzia kimikoa. Kasu honetan, ondorio
psikoaktiboen inguruan ari gara. Bestetik, aizuntzaileak ditugu, farmakologiari
dagokionez, aktiboak diren konposatuak. Jarraian aizuntzaileak ditugu.
Farmakologiari dagokionez konposatu aktiboak dira eta printzipio aktiboaren
ezaugarri fisiko eta/edo kimiko antzekoak dituzte. Honi gehituta bere eraginetako
batzuk imitatzen dituzte aizuntzaileek eta, batzutan, ordezkatzera ere hel daitezke.
Beste talde bat disolbatzaileena da. Jarduerarik gabeak dira eta eszipiente gisa
erabiltzen dira printzipio aktiboa errazago xurgatzeko. Kasu horretan, hala ere,
ohikoagoa da karga-funtzioa izatea laginaren pisua handitzeko eta, ondorioz, etekin
ekonomikoak areagotzeko. Ezpurutasun-erreakzioak dira erabili den lehengaian edo
egin den sintesi kimikoan jatorria duten azpiproduktuak. Azkenik, kantitate oso
txikitan, agertzen diren materiak daude; horiek besteak taldean sartzen ditugu eta,
batzuetan, kutsadurak dira.
Kokaina
Guztira 295 lagin analizatu dira eta substantzia-aniztasun handia antzeman da.
Laborategian analizatzeko eman diren substantzien artean bigarrena da kopuruan.
Hauts zuri eta kristal-eran aurkezten da eta, jende askok hala uste arren, haren
purutasuna ez da hain baxua eta laguntzen duten osagaiak ez dira hain toxikoak.
Kokainarik gabeko laginak 3 baino ez ziren.
42
25. grafikoa. Kokainaren purutasunaren joera
0102030405060708090
100
1 14 27 40 53 66 79 92 105 118 131 144 157 170 183 196 209 222 235 248 261 274 287
Gaur egun purutasun-maila ertaina/handia mantentzen duen substantzietako bat
izanik ere, purutasun horrek jaisteko joera duela erakusten digu aurreko grafikoak.
% 93koa zen 2000an eta % 60koa 2010ean. Azpimarratzekoa da, halaber, lagin
gehienak % 65-95 artekoak direla, eta gutxi dira % 20tik beherako purutasuna
dutenak.
26. grafikoak islatzen du kokaina-laginen batez besteko konposizioa zein den.
Printzipio aktiboaren batez bestekoa % 66,9koa da. Gainontzeko osagaien % 13
aizuntzaileak dira, % 8 disolbatzaileak eta % 10 ezpurutasunak. % 1,26 besteak
taldeari dagokio eta bertan taldekatzen ditugu, gutxien edo kontzentrazio oso
txikitan agertzen diren substantziak. Batzuetan, kutsadurak ere izan daitezke.
26. grafikoa. Kokainaren batez besteko konposizioa
66,90%
13,40%
8,41%
10,03%
1,26%
Kokaina
Aizuntzaileak
Disolbatzaileak
Ezpurutasunak
Beste batzuk
Aizuntzaileen artean eragin ezberdineko substantziak aurkitzen ditugu, zeinak
kokainaren berezko ondorioak imitatzen ahalegintzen baitira. Batetik, analgesikoak
aurkitzen ditugu. Horien artean parazetamola antzematen hasi zen eta 2006 urte
aldera fenazetina agertzen hasi zen. Anestesikoak dira beste aizuntzaile batzuk eta,
erabilienak benzokaina eta lidokaina dira, hurrenez hurren. Batzuetan kafeina ere
43
antzeman da, zeina kafearen, guaranaren eta tearen gisako landareetatik
eskuratzen den bizigarri bat baita.
Disolbatzaileen artean aurkitzen ditugu azukreak, hala nola laktosa eta manitola,
eta disolbaezinak, hala nola kaltzio-sulfatoa. 2002 urtearen erdialdera beste
substantzia batzuk antzematen hasi ziren, ezpurutasunak. Landare-jatorrikoak
landarearen beraren hondarrak dira, ekgonina benzoatoa esaterako. Bestalde,
kokaina kloro-hidratoaren sintesi jatorriko hondarrak daude, butanola, esaterako.
Energy Control edo Toxikologiaren Institutu Nazionala gisako erakundeek egin
dituzten hainbat analisirekin bat datoz datu horiek. Analisi horien emaitzek kokaina
dosi batek osagai hauek dituela adierazten dute: kokaina kloro-hidratoa % 60,
analgesikoak % 20, anestesikoak % 8, kafeina % 8 eta kopuru txikiagoan agertzen
diren beste substantzia batzuk % 4.
Anfetamina
587 anfetamina-lagin analizatu dira guztira. Horietatik, % 98k baino gehiagok zuten
anfetamina eta % 86 kafeinarekin aizunduta zeuden.
27. grafikoa. Anfetamina eta kafeina portzentajearen joera
0
20
40
60
80
100
1 31 61 91 121 151 181 211 241 271 301 331 361 391 421 451 481 511 541 571
Anfetamina Kafeina Lineal (Anfetamina) Lineal (Kafeina)
27. grafikoan anfetaminaren purutasunaren joera islatzen da eta, horrekin batera,
lagin bakoitzaren kafeina-proportzioaren joera. Izan ere, aurretik aipatu bezala,
analisien % 85ek baino gehiagok kafeina agertzen du. Urteen buruan anfetamina-
proportzioa jaitsiz doala argi ikusten da, kafeinarena igotzen den bitartean, 2007tik
batez ere. Urte hartan, anfetaminaren batez besteko purutasuna % 49koa izatera
heltzen zen eta kafeinaren proportzioa, berriz, % 31koa zen. 2010ean kafeinaren
proportzioak (% 57) anfetaminarena bikoiztu egiten du (% 27).
2000-2007 2008 2009 2010
44
Hurrengo grafikoak erakusten duen bezala, kafeinaz gain anfetamina-laginek beste
konposatu batzuk ere badituzte.
28. grafikoa. Anfetaminaren batez besteko konposizioa
31,1%
49,8%
16,9%
0,6%
1,6%
Anfetamina
Aizuntzaileak
Disolbatzaileak
Ezpurutasunak
Beste batzuk
Kafeina, antzeko ezaugarri fisiko eta kimikoak dituenez eta merkea denez, era
masiboan erabiltzen da etekin ekonomikoak lortzeko. Gutxiagotan, parazetamola
antzeman da, eragin analgesikoak dituen aizuntzailea.
Disolbatzaileen artean, disolbaezinak dira erabilienak, kaltzio-sulfatoa, azido
borikoa edo kaltzio-karbonatoa, adibidez. Horiez gain azukreak kantitate handitan
aurkitzen dira, manitola edo laktosa, adibidez. Produktu horiek kontsumitzeak ez du
arrisku handirik eragiten, izan ere, industria farmazeutikoan erabili ohi dira,
medikamentuen eszipiente gisa.
% 0,6 ezpurutasunak dira eta, anfetaminaren kasuan, sintesiaren beraren
hondarrak izan ohi dira, adibidez metanola (% 0,2-23 artean agertu da). Alkohol
toxiko bat da metanola eta 2008an antzematen hasi zen.
Besteak atalean substantzia aniztasun handia taldekatu da. Haien kantitate eskasa
dela eta, kutsadurak direlakoan gaude, baita koloranteak ere. Substantziari kolorea
ematea da horien xedea, hartara hartzaileek ezagut ditzaten.
Azpimarratzen dugun alderdietako bat da, substantzia honen purutasunean
aurkitzen dugun aldakortasun handia. Izan ere, herri berean % 4ko eta % 85eko
purutasuna duten laginak aurkitu ditugu. Ondorioz, substantziak gutxi gorabehera
zer purutasun duen ez jakiteak dosifikazioa zailagoa egiten du eta gaindosifikazio
aukerak handitzen ditu.
45
Estasia
200 lagin analizatu dira guztira. Estasia substantzia berezia da konposizioari
dagokionez. Izan ere, bi modutan aurkezten da eta horrek laborategiko emaitzak
elkarren artean ezberdinak izatea eragiten du. Laginen purutasunean ezberdintasun
handia dago aurkezteko moduaren arabera; horrela “kristalak” % 98tik gorako
purutasuna izan ohi du, pilulek, aldiz, purutasun txikiagoa izan ohi dute eta
disolbatzaile kopuru handiagoa. Azken horiek substantzia trinkotzen dute edo
eszipiente gisa funtzionatzen dute.
29. grafikoan argi eta garbi ikusten da lehenengo 5 urteetan analizatu ziren laginek
% 20 eta % 90 bitarteko purutasuna zutela. 2006an agertzen dira lehenbiziko
kristal laginak, % 98tik gorako purutasunarekin. 2009an MDMA eskasiak gertakari
kezkagarri bat eragin zuen: laginen emaitzek % 98ko purutasuna zuten edo % 0ko
printzipio aktiboa. Izan ere, urte hartan jasotako laginen % 34k ez zuen MDMArik,
bai ordea, hainbat albo-ondorio eragiten zuten antzeko substantzia batzuk,
adibidez, MCPP-a, DXM-a –eztulkontrako xarabeetan erabilitako opio-deribatua–,
edo azukreak bere osotasunean. 2010ean analisien emaitzak normalizatu egiten
dira berriz ere. “Kristal”-laginen kopuruaren igoera nabari da gainera, purutasuna
ere % 59ra igoz.
46
29. grafikoa. Estasiaren purutasunaren joera
Batez besteko estasi-konposizioak agertzen du, 2009ko iruzurrak alde batera
utzita, analizatutako estasi-lagin guztien batez besteko purutasuna % 63koa dela.
% 26 baino gehiago disolbatzaileak dira, kaltzio-sulfatoa, laktosa edo azido borikoa,
esaterako. Kasu zehatzetan aizuntzaileak aurkitu dira, adibidez, kafeina,
parazetamola, anfetamina eta fenazetina. Beste substantzietan ez bezala,
aizuntzaileak ez dira era deigarrian erabiltzen estasian. Substantzia sintetiko bat
denez, ez da landare-jatorriko ezpurutasunik antzematen, bai ordea, sintesitik
beratik datozen substantziak, fenetilamina, esaterako. Substantzia horretatik,
ondoren, askotariko bizigarriak lortzen dira, kasu honetan, estasia. Besteak
atalean, kasu zehatzetan, beste substantzia batzuk agertu dira GBH, MDA eta PCP,
esaterako. Substantzia psikoaktiboak dira eta, agertzen direnean, kantitate
handitan agertzen dira eta kontsumitzaileari arriskuak areagotzen dizkio.
Estasiaren purutasunaren joera, 2000-2005
0102030405060708090
100
1 3 5 7 9 11 13 15 17 19 21 23 25 27 29 31 33 35 37 39 41 43 45 47 49 51 53
Estasiaren purutasunaren joera, 2006-2010
0102030405060708090
100
1 8 15 22 29 36 43 50 57 64 71 78 85 92 99 106 113 120 127 134 141
47
30.grafikoa. Estasiaren batez besteko konposizioa
63,1%5,3%
26,8%
1,2%
3,6%
MDMA
Aizuntzaileak
Disolbatzaileak
Ezpurutasunak
Beste batzuk
Ketamina
Azken 8 urteetan 47 ketamina-lagin analizatu dira guztira. Urtez urte analisiak
areagotu egin dira: 2002an 2 besterik ez ziren, 2007an 7ra igo ziren eta 12 ziren
2010eko lehenengo 7 hilabeteetan. Hasieratik % 80tik gorako purutasunak
aurkitzen ziren, baina grafikoak adierazi bezala, ketaminaren purutasunak gora
egiteko joera du eta jaso diren lagin gehienetan % 98tik gorakoa izatera heltzen
da.
31. grafikoa. Ketaminaren purutasunaren joera
70
75
80
85
90
95
100
1 3 5 7 9 11 13 15 17 19 21 23 25 27 29 31 33 35 37 39 41 43 45 47
31. grafikoak azken urteetako ketaminaren batez besteko konposizioa erakusten
digu. Konposizio ia guztia ketamina-klorhidratoa da, nahiz eta kasu zehatzetan,
beste substantzia batzuk aurkitu, hala nola kafeina, manitola edo kaltzio-
karbonatoa, % 1 baino kantitate txikiagotan.
48
32. grafikoa. Ketaminaren batez besteko konposizioa
98,2%
0,5%
1,3%
Ketamina
Aizuntzaileak
Disolbatzaileak
Horren arrazoia da, prestatzen denetik kontsumora heltzen den arte ez dela esku
askotatik pasatzen. Batzuetan, hartzailea bera da substantzia bera prestatzen
duena, gero, gertuko jendearekin edo lagun taldearekin kontsumitzeko.
Purutasunean aldagarritasunik ia ez duenez, hartzaileek errazago kudea ditzakete
ketaminak eragindako gozamenak eta arriskuak. Hala ere, purutasun-mailaren
ezjakintasunak nahi ez diren gertaerak sor ditzake, dosifikazioaren arabera oso
ondorio ezberdinak eragiten dituelako.
Hurrengo taula beste grafikoen osagarri gisa gehitu dugu. Bertan urtez urte,
anfetaminaren, kokainaren eta estasiaren batez besteko purutasuna laburtzen da.
Estasiari dagokionez kristal- eta pilula-laginak hartzen dira kontuan; horregatik,
purutasunaren batez besteko emaitza aldatu egiten da, analizatzen den formatu
bakoitzeko lagin kopuruaren arabera.
Batez besteko kontzentrazioa Urtea anfetamina kokaina estasia
2000 10% 93% 40% 2002 25% 83% 51% 2004 30% 72% 56% 2005 34% 77% 72% 2006 35% 78% 67% 2007 49% 63% 82% 2008 33% 63% 81% 2009 26% 60% 46% 2010 27% 60% 59%
49
Beste substantzia batzuk
Atal honetan sartzen ditugu, laborategiko analisietan gutxien agertzen diren
substantziak. Izan ere, horien kontsumoa mugatua da, gure lagin hautaketari
dagokionez eta esku-hartzeak egiten ditugun testuinguruetan.
Hainbat substantziren 69 lagin analizatu dira guztira, eta horien artean badira
eragin psikoaktiborik ez dutenak. Substantzia horien analisien igoera ikusi da 2009
urtean eta Gune Finkoa zabaltzearekin bat egiten du. Testing zerbitzuarekin iristen
garen gaueko aisia-guneetan aurkitzen zailak diren substantziak jasotzeko aukera
eman digu zerbitzu horrek. Izan ere, substantzia horien % 70 2009 eta 2010 artean
jaso dira. Droga horiek kontsumo mugatua izan arren, uste dugu garrantzitsua dela
hartzaile horiekin harremana izatea eta haiekin batera jarraipena egitea, beste
edozein substantziak bezala, honek ere arriskuak baitakartza.
20 substantzia desberdin baino gehiago analizatu dira eta taldeka sailkatu dira,
ondorioen edo familien arabera.
33.grafikoa. Beste substantzia miunoritario batzuk
9
1316
10
2 1 2
16
02468
1012141618
Opiaz
eoak
Haluzin
ogen
oak
Rese
arch
chem
icals
Bizig
arria
k
Este
roidea
k
Taba
koa
Psikofar
mak
oak
Printzipio akt
ibor
ik g
abe
Orain gutxi arte ezezaguna zen substantzia talde bat jasotzeko eta analizatzeko
aukera eman digu Gune Finkoa zerbitzuak. Research chemicals direlakoak dira
(RC´s), substantzia sintetikoak eta psikoaktiboak. Horietatik batzuk, gaur egun,
mundu mailan fiskalizatu gabe daude eta Internet bidez lan egiten duten
hornitzaileek saltzen dituzte, batez ere. 12 substantzia desberdinen 16 lagin
analizatu dira guztira, nahiz eta beste erakunde batzuek egindako azterketen
arabera, ehundik gora konposatu desberdin dauden. Aipagarria da analizatutako 16
substantzietatik 9k % 98tik gorako purutasuna dutela, eta beste batek % 94tik
gorakoa. Printzipio aktiboaren portzentaje txikiko laginak ere antzeman dira,
zelulosa euskarri batek lagunduta zeudelako. Oso ohikoa ez den arren, beste droga
batzuetan gertatu bezala, printzipio aktiborik ez zuten bi lagin aurkitu dira, horren
50
ordez, batean % 98 zelulosa zen eta, beste batean % 98 boraxa zen. RC´s-en
konposizioan substantzia hauek ere antzeman dira: azido borikoa, benzokaina eta
kaltzio-karbonatoa. Zenbaitetan horien portzentajea % 88 ingurukoa zen.
Analizatu diren laginetatik 13 haluzinogenoak ziren, mongiak, meskalina edo LSDa,
esaterako. 6 onddo edo mongi analizatu dira eta horietan psikozibina
kontzentrazioa % 0,13-2,44 bitartekoa izan da. Freskoa edo lehorra izateak
kontzentrazio hori aldatu egiten du. Konposizioaren gainerako zatia landare-
jatorriko ezpurutasun organikoek osatzen dute.
Meskalina zuten 3 lagin antzeman dira. Meskalina indar haluzinogeno handiko
kaktus baten printzipio aktiboa da. Horietatik bi, haien aurkezpen era naturalarekin
analizatu ziren: batek % 1eko printzipio aktiboa zuen eta, besteak, landare
jatorriko ezpurutasunak zituen, besterik ez. Hirugarren laginaren aurkezpenak
arreta deitu zigun. Hauts marroia zen eta % 30eko meskalina portzentajea zuen,
azido borikoarekin eta sakarosarekin batera. Eduki haluzinogeno handia du
prestakin horrek eta hartzaile mota zehatz bati zuzendua dagoela ondorioztatzen
dugu.
Guztira 4 laginek zuten LSDa eta substantzia hori psilocibina baino 100 aldiz
indartsuagoa da. Haien kontzentrazioak % 2 ingurukoak ziren eta gainontzekoa
zelulosa zen. Zelulosa printzipio aktiboz bustitzen da kontsumitzeko. Azido
lisergikorik ez zuen LSD-lagin batek deitzen du arreta; aitzitik, anfetamina eta
kafeina antzeman ziren, kutsadura posible batengatik.
Hirugarren lekuan bizigarriak ditugu, metanfetamina batez ere. Anfetamina baino
bizigarri indartsuagoa da eta kasuen % 77k % 90etik gorako purutasuna zuen.
Horietatik hirutan beste substantzia batzuk antzeman dira, kaltzio-sulfatoa eta
kaltzio-karbonatoa adibidez, eta horietako batean % 95etik gora kafeina. Aurten
substantzia berri bat aurkitu da, fentermina. Anfetamina bailitzan erosi zen bizigarri
hori eta hartzaileak haren ondorio arraroengatik ekarri zuen analizatzera.
Substantzia hark kaltzio-sulfatoa ere bazuen.
Opiodun substantziek osatzen dute beste talde bat. 8 heroina-lagin eta opiotik
ateratako erretxin bat analizatu dira guztira. Heroina da, zalantzarik gabe, kalean
dagoen drogarik aizunduena. Egin diren analisien arabera, purutasunaren batez
bestekoa ez da % 11ra iristen. Aizuntzaileek, hala nola kafeinak edo
parazetamolak, aldiz, kontzentrazioaren %30 gainditzen dute. Antzeman diren
gainerako substantziak landare-jatorrikoak, disolbaezinak eta azukreak izan dira.
Analizatu den opioak bere ohiko osagaiak zituen.
51
Datu-baseak beste substantzia batzuk ere jasotzen ditu, anabolizatzaileak,
psikofarmakoak eta tabakoa, adibidez. Horiek, ustez, osasun-kontrola daramate eta
ez zen bestelako printzipio aktiborik aurkitu.
Printzipio aktiborik ez duten substantziak eta iruzurrak biltzen ditu azken taldeak.
Horietako piluletako batzuk bitamina-konplexuak edo analgesikoak dira. Beste
batzuk % 100 azukrea edo harea dira. Beste substantzia batzuek, aldiz, kafeina edo
MCPP portzentaje handia dute, ondorio psikoaktibodun beste osagairik gabe.
52
Ondorioak
Prebentzioaren arloan zortzi urtetako lanaren ondoren eta datu hauek guztiak
ikusita, ondoriozta daiteke, ez dagoela droga-hartzaile profil bakarra. Ai Laket!!-en
hainbat motatako programen bidez egiaztatu ahal izan da pertsonen eta kontsumo-
ereduen profilak askotarikoak izan daitezkeela, berariazko ezaugarri eta beharrekin.
Gaueko aisia-guneetako esku-hartzeetan jasotako profil gehienek ezaugarri hauek
dituzte: gazteak, gizonezkoak gehienak, substantzia bat baino gehiago hartzen
dutenak gauean zehar eta haien kontsumoaren zati handiena asteburuetan egiten
dutenak. Publiko hori bestelako gune pribatuetan ere aurkitzen dugu, lonjetan,
alegia, eta beste jarduera eta kontsumo mota bat egiten dute han. Alkohol- eta
kalamu kontsumoa izan ohi da, bai astean zehar baita asteburuetan ere. Bestalde,
gune egonkor batean egindako esku-hartzeak, Gune Finkoa zerbitzuan egindakoak
adibidez, publiko helduagoa jasotzen du, ohiko kontsumoa eta, batzuetan,
intentsiboa egiten duena, eta horrez gain, emakumezkoek gehiago hartzen dute
parte zerbitzu mota horretan. Bestalde, kontsumorako ez diren gune publikoetan
programatutako jardueretan nagusitzen den publikoa askoz gazteagoa da. Drogekin
lehenbiziko esperientziak izaten hasten den publikoa da eta haiei loturiko arriskuen
aurrean ahulagoa.
Hartzaileengana iritsiko diren esku-hartze eraginkorrak egiteko, beharrezkoa da
aurretiko esperientzia horiek kontuan izatea. Gune, ordutegi, material, diskurtso
eta helburu batzuetara egokituko dira esku-hartze prebentiboak. Erabiltzaileen
ezaugarriei egokitutako talde bat ere egongo da, zeinak aintzat hartuko baititu
erabiltzaileen adina, sexua, kontsumo mota, eskuragarritasunari eta arriskuari
buruzko ustea e.a.
Testingean preserbatiboak, kontsumogaiak eta kotoizko iragazkiak banatzeak
gazteak erakartzen laguntzen digu. Eskaintzen diren substantzien analisiek, aldiz,
publiko helduagoa erakartzen dute. Eskaintzen dena nagusiki analisia bada, drogei
buruzko informazio zehatzagoarekin, gure zerbitzua jaso duten pertsonen adina igo
egiten da. Gune Finkoa zerbitzuaren kasua da hori, zeinak kontsumoaren aurretiko
esku-hartzea ahalbidetzen baitu.
53
Gure programetara etortzen den jendea nagusiki gizonezkoa den bitartean, Gune
Finkoan emakumeen igoera progresiboa ikusten dugu. Lokalak, egokitua dagoen
moduagatik, aisia-lokal baten antza du eta arreta pertsonalizatua eskaintzen du
denbora mugarik gabe eta giro lasaian, musika, edari eta zizka-mizkez lagunduta.
Horrela, bestelako jarduera batzuen bidez nekez iritsiko ginatekeen publiko
batengana iristen gara, 25 eta 40 urte bitarteko emakumeengana kasu.
Gune Finkora doazen pertsonak helduenak izateaz gain, droga sintetikoen
kontsumo ugariagoa egiten dutenak dira. Anfetamina nagusitzen da nabarmen eta
astero edo egunero kontsumitzen den laugarren substantzia izatera heldu da. Izan
ere, aizunketa-mailaz eta purutasunaren aldakortasunaz kontziente izanik,
anfetamina-hartzaileak dira analisi-zerbitzua erabiltzen interes handiena dutenak.
Ondorioz, osasun-eragile gisa, hartzaile horien parte-hartzea sustatzeko beharra
ikusten dugu, baita kalteen gutxitzearen gaineko ezagutzak indartzeko beharra ere,
arreta-zerbitzua ematen duten pertsonen artean.
Substantziak kontsumitzeko maiztasunaz gain, jarduerak hasi zirenetik errepikatzen
den faktore bat behatu dugu: polikontsumoa. Beharrezkoa da polikontsumoaren
praktikari erreparatzea, bai ezagunak diren hainbat motatako arriskuei buruzko
informazioa banatzen, baita informazio berria eta haren ondorioak biltzen eta
erregistratzen ere. Informazio hori erakundeen artean modu azkar eta errazean
partekatzeak aurrerapen handia ekarriko luke polikontsumoak barne hartzen dituen
alor desberdinetan; izan ere, eremu honetan ez dago ikerketa eztabaidaezinik.
Burutzen ditugun jardueren bitartez pertsona kopuru jakin batera iristen gara, batik
bat 25 urtetik gorakoengana, zeinek alkoholaren gehiegizko kontsumoa egiten
baitute eta ez baitira horren kontziente, ondorioz haien osasunerako arriskuak
hartuz. Horretaz gain, alkoholemien gainean jasotako datuek islatzen dute,
alkoholaren eraginpean gidatzen jarraitzen dela. Horregatik, uste dugu
garrantzitsua dela prebentzio-kanpainen konstantzia, eta, orobat, haiek hobetzea,
batik bat adin-tarte honetako pertsonengan duten eraginari dagokionez.
Droga-hartzaileentzat garrantzitsua da era berean, substantzia batzuen
legezkotasunik ezari eta haien ondorioei buruz informatzea. Alderdi horri
54
dagokionez, 24 eta 29 urte bitarteko adinak dira drogen eskuragarritasunari buruz
pertzepzio handiena dutenak. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela
legezkotasunari buruzko informazio-kanpainak zuzentzea adin-tarte zehatz horri.
Arriskugarritasunari buruzko usteei dagokienez, drogak arriskutsuen ikusten dituen
adin-tartea 15 eta 18 urte bitartekoa da, kokaina alde batera utzita. Adin-tarte hori
eta 30 eta 39 urte bitartekoa dira kokainaren arriskuei buruz pertzepzio gutxien
dutenak. Horregatik, komenigarria dela uste dugu bi talde horiei zuzendutako
informazio-lan bereizi bat egitea, kokaina hartzeak dituen arriskuei buruzkoa.
Oso garrantzitsua da informazio-materialak xede-publikoari egokitzea. Pertsona
gazteenentzat materialek bereziki erakargarriak eta ikusgarriak behar dute izan,
genero baldintzatzaileak kontuan hartuta, aldarte kritikoa eta kontzeptuak oso ongi
irudikatuko dituzten irudiak ahaztu gabe.
Pertsona helduentzat material horiek, edukiei dagokienez, berritzaileak behar dute
izan. Material praktikoagoak, baina batik bat, euren kontsumoei hobeto egokitutako
edukiekin, azken finean, beste bide batzuetatik lortzen zaila den informazioarekin.
Bestalde, sare sozialak informazioa zabaltzeko tresna bat dira. Informazioaren
irismena areagotu dezakete, berdinen artean mugitzeko duten berezko
konfigurazioagatik. Gaur egun errealitate hori gutxiegi erabiltzen da instituzioen
kanpaina prebentiboetan.
Informazio-material objektibo eta egiazko bat eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da
kalitatezko analisi bat izatea, legez kontrako substantzien egiazko konposizioa
ezagutzea ahalbidetuko duen kalitatezko analisia eta, horrez gain, aizuntzaileak edo
ezpurutasun bereziki arriskutsuak antzemango dituena.
Hain ohikoak ez diren substantzien analisi kopurua, “besteak” atalean sailkatuak,
azken bi urteetan sei aldiz biderkatu da. Horregatik, interesgarria litzateke,
55
substantzia horien kontsumoan sakontzeko ikerketak egitea eta sustatzea, hartara
esku-hartze prebentiboak droga eta kontsumo berrietara egokitzeko.
Marihuana-analisiak nabarmen igo dira eta haxix-analisiak proportzionalki jaitsi
dira. Nork berea hazteko joera igo da, kalitate handiagoko substantziak lortzeko
bitarteko gisa. Horrek eragin dezake, merkatu beltzean saltzen den haxixaren
psikoaktibitatea igotzea.
EHUko Jose Mari Korta zentroko Kimika Organikoaren departamentuan egin diren
analisietan ikus daiteke substantzia batzuek purutasun altua mantentzen dutela,
beste batzuena era progresiboan jaisten dela, eta beste batzuek, berriz, nahi den
printzipio aktiborik ere ez dutela. Analisi horien balioa adierazi nahi dugu, legez
kontrako substantziek osasun-kontrola izateko metodo bakar gisa. Drogen
purutasun- eta aizunketa-proportzioen benetako konposizioari buruzko ezagutza
izateak eta horiek zabaltzeak, batetik, zeharkako eragina du legez kontrako
merkatuan, eta, bestetik, kontzientzia harrarazten du kontsumitzen denari buruz
eta, ondorioz, osasunerako arriskuei buruz.
Gaur egun, eta 40.000 pertsonek gure zerbitzua jaso ondoren, uste dugu
beharrezko dela programa ibiltarien (Testing edo Lonja Laket!!, adibidez) aldeko
apustua egitea, baita hartzaileentzako zerbitzu egonkor eta eskuragarrien aldeko
apustua egitea ere (Gune Finkoa, esaterako). Pertsona kopuru handiagoari arreta-
zerbitzua eskaintzea lortuko da: batetik, haien kontsumoa utzi nahi ez dutenei
begira, gozamenak eta arriskuak hobeto kudeatzen laguntzeko, eta, bestetik,
kontsumoa utzi ezin dutenengana iritsiko gara, zeinei arriskuei, kalteei eta
existitzen diren beste baliabide batzuei buruzko informazioa emango baitiegu.
Ikerketa hau kalean bertan jasotako datuetan oinarritzen da eta hartzaileen parte-
hartze boluntarioari esker egin da. Haiei eta haien kontsumoari buruzko ikuspegi
gertuagoa ematea du helburu, neurri prebentiboak hobetzeko eta ezagutzaren
kudeaketa hobetzen laguntzeko. Zentzu horretan, etorkizunean laguntza gehiago
izatea espero dugu, alde guztien artean sarean lan egitea, azken finean.
56
Eskerrak
Eskerrak eman nahi dizkiegu 8 urte hauetan zehar Ai Laket!! elkartearen
programetan parte hartu duten pertsona guztiei, era boluntarioan eman diguten
informazioagatik; elkartean lagundu duten pertsona guztiei, euren lanagatik; gure
jardueretan era aktiboan lagundu duten elkarteei eta gure lana babestu dutenei eta
babesten dutenei; eta, orobat, parte-hartu duten udaletako lantalde teknikoei eta
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari, proiektuetan izan duten
konfiantzagatik.
Bibliografia
*Ai Laket!! elkartearen datu-basea
- Askotariko programetan egin diren esku-hartzeetako memoriak
- 2004 eta 2005 urteetan Testing-zerbitzuan egin diren inkestak
- Elkartearen beste jarduera batzuetan jaso diren datuak (hitzaldiak, tailerrak,
lege-aholkularitza,…)
- “Estudios sobre la composición de las muestras recogidas desde el 2002
hasta el 2008”. 2008. Ai Laket!! elkartea.
- “Análisis de las muestras recogidas durante el año 2009”. 2009. Ai laket!!
Elkartea.
* “Informe 9 del Observatorio Vasco de Drogodependencias”.2010. Enplegu eta
Gizarte Gaietako saila.
* “Gestionando las drogas. Conferencia de consenso sobre reducción de daños
relacionados con las drogas: cooperación e interdisciplinariedad”.2000. Bartzelona.
* “VII Encuentros Municipales sobre Drogodependencias. Consumos recreativos
juveniles de drogas ilegales.” 2004. Bilboko Udala