EUSKALDUNON
HISTORIAEuskal Herriaren historia ezagutzeko aldizkaria
Nafarroako ErresumaErdi Aroko euskal estatua
Euskal BidaiariakHistorian
Arrano beltzaren jatorria
Zein izan zen leheneuskal idazlea?
Gutunak
4.orr
Berriak
5.orr
DosierraNafarroako
Erresuma
7.orr
Euskal
Bidaiariak 10.orr
Galderak &
Bitxikeriak12.orr
Liburuak
14.orr
Telefonoa
943 693 7029
Maila
HelbideaEuskaldunon Historia
Mondariz kalea 16
Zarautz, Gipuzkoa
Euskal Herria
Aurkibidea
Aurkibidea
3Euskaldunon Historia
Zuzenketa eskeJuntxo Larraun
Aurreko aleko “Bikingoak Euskal He-
rrian” izeneko erreportaian aurkituriko
akats txiki batez ohartarazteko idazten
dizuet.
Izan ere, Erreportaia ilustratzeko er-
abili zenituzten irudietako pare batean
bikingoek sekula jantzi ez zuten kasko
adardunekin jarri zenituzten Iparraldeko
gizonak. Jakingo
duzuen moduan,
kaso horiek er-
romantizis-
moaren
garaian
idazle,
poeta eta
margolar-
iek asmatu-
tako
apaingarriak
baino ez dira.
Errealitatean inolako adarrik gabeko
kaskoak erabiltzen zituzten bikingoek,
gainerako herrialde guztietako sol-
daduek bezalaxe.
Bestelakoan oso interesgarria iruditu
zitzaidan erreportaia, Baionan eraiki
zuten tenplu bikingoari buruzko zatia
batez ere.
Iradokizun batGarazi Zendura
Erreportaia baterako gai bat iradok-
itzeko idazten dizuet
email hau. Lehen zen-
bakia zeinen interes-
garria izan zen ikusita,
datorren zenbakirako
Nafarroako armarri-
aren garapenari bu-
ruzko ereportaia bat
egitea proposatzen
dizuet.
Erreportaia oso bat
egiteko besteko gaia ez
bazaizue iruditzen,
agian izan daiteke gutxienez Bitxikerien
atalean sartzeko moduko zerbait.
Ez nuen ezagutzenSorpresa eder bat hartu dut gaur goizean kioskora gerturatu eta orain mahai
gainean dudan aldizkari hau ikusi dudanean. Ez nuen espero, ez nuen ezagutzen.
Ez nekien Euskal Herriaren historiari buruzko aldizkari bat bazenik ere, eta bene-
tan pozten naiz halako bat badela ikusita.
Beti pentsatu izan dut gurea bezalako herri batek, gatazka amaigabe batean bizi
den herria izanik, ezinbestekoa duela bere historia gizartearen sektore zabal bati
helaraztea, eta ez dut oraino hori lortzeko saiakera errealik ikusi.
Asko dira Euskal Herriaren historia aztertzen duten historialariak noski. Bai eu-
skaldunak, bai kanpotarrak, pilaka dira gure historia ikertu eta liburu ederretan
kontatu dutenak. Baina ederrak izanik ere, liburukote izaten jarraitzen dute, eta
gizartearen zati handi bat ez da sekula halako liburu bat irakurtzen jarriko.
Horregatik iruditzen zait
horren pozgarria dibulgazio
lan hori egiteko asmoz sortua
izan den aldizkari hau topatu
izana, orain arte euskal histo-
riagintzan aurkitu ez dudan
tresna baliagarri bat izan daite-
keelako gure arbasoen historia
benetan zein izan zen jakin
dezagun.
Ander Ziriatua
Seriotasun gehiagoAnder Lauzirika
Dezepzionatu egin ninduen lehen aleak.
Arreta deitu zidan ikusi nuenean, baina
berehala ohartu nintzen jorratzen ziren
gaiak gai “komertzialegiak” zirela.
Gainera, oso azaletik baina ez dira
lantzen, benetan gaian intere-
satuta gaudenoi aspergarri bi-
hurtzeraino. Gainera,
azalekokeria horrek eragin oso
negatibo bat izan lezake gaia
kontrolatzen ez duten
irakurleen artean, hori baino ez
irakurri eta gaiaren mamia
badakitela pentsa dezakete-
lako.
Horregatik, seriotasun gehi-
ago eskatuko nizueke nik gaak
lantzerakoan, direnak direla
ere, jakin baitakit gai komertzialak jor-
ratu behar dituela beti aldizkari batek.
Prezioaz kexuAintzane Arrozen
Interesgarria oso lehen alea, baina
aldizkari honek alde txarrik badu, hori
prezioa da. 3 euro 16 orrialdeko pan-
fleto bategatik? Baina non ikusi da ha-
lakorik?
Kobratzekotan, hori ere eztabai-
datzeko modukoa izan daiteke eta, ez
zenukete 0,5 euro baino gehiago ko-
bratu beharko. 1€ gehien gehienera,
baina hori ere gehitxo izango litzateke.
Beraz hobe duzue lehenbailen
prezioa jaisten hastea, bestela jendeak
ez ditu ale berriak erosiko. Lehenengoa
bai, probatzeko, baina hurrengoak ez
dut uste.
4
Irakurleen Gutunak
Irakurleen Gutunak
Euskaldunon Historia
Zuk ere gutun bat bidali nahi
badiguzu, bidali email bat
[email protected] helbidera,
edo posta zerbitzu klasikoa erabiliz
honako helbidera:
Euskaldunon Historia
Mondariz kalea 16
Zarautz, Gipuzkoa
Euskal Herria
Agosti Xaho omentzeko
hainbat hitzaldi antolatu
dituzte gaurko BaionanBeñat Oihartzabal, Txomin Peillen, Ana
Toledo, Xabier Kintana, Jean Haritxelhar eta
Patri Urkizu izango dira
11:30ean hartuko du hitza, eta
Aitor-en oihartzuna Hego Eu-
skal Herrian gaiaren inguruan
ariko da.
Arratsaldean beste hiru saio
izango dira. Lehenik, Xabier
Kintana Euskaltzaindiko
idazkariak Xahoren inguruko
aurkezpen bat egingo du.
17:15ean Jean Haritxelharrek
emango du hitzaldia, Euskal
Herria Xahoren begietan izenbu-
ruarekin. Amaitzeko, Patri Urk-
izuk hartuko du hitza. Xahoren
obraz eta horren eraginaz jardungo du
Urkizuk, 18:00etan.
5
Berriak
Euskaldunon Historia
Berriak
Agosti Xaho idazle, kazetari eta eu-
skaltzalea (1811, Atharratze, Zuberoa—
1858, Baiona) omenduko du gaur
Euskaltzaindiak, haren jaiotzaren bigar-
ren mendeurrenaren harira. Agosti Xaho
eta erromantizismoa Euskal Herrian
izenburupean, hainbat hitzaldi antolatu
dituzte Euskaltzaindiak Baionan duen
egoitzan.
10:00etan hasiko da omenaldia,
Beñat Oihartzabalen hitzaldiarekin.
Xahok euskal gramatikarekin izan zuen
loturaz ariko da Oihartzabal. 10:45ean
Txomin Peillenen txanda izango da, Eu-
skal iturriak Xahoren hiztegiaren hitza-
urrean hitzaldiarekin. Ana Toledok
Erromatarren garaiko
aztarnak aurkitu dituzte
Orioko elizanAurkikuntza bertan gas instalazioa jartzen
ari ziren bi lagilek egin dute nahi gabe
Erromatarren garaikoak diru-
diten hainbat gorpu aurkitu
dituzte Orioko elizaren
azpian, eliz iturriek jakitera
eman dutenez.
Bertan lanean ari ziren bi
operariok egin dute au-
rkikuntza, gasarentzako hodi
bat jartzen ari zirela, nahi
gabe erromatarren garaiko
sarkofago bat zulatu dute-
nean.
Ez da inguruan honelako
zerbait gertatzen den lehen
aldia. Duela urte batzuk antzeko zerbait
gertatu zen Zarauzko parrokiaren
azpian ere, obretan zebiltzala.
Ohiko praktika izan da historia guzt-
ian lehendik sakratuak ziren eremuetan
tenplu berriak eraikitzea, aurrekoa bo-
tata edo aurrekoaren hainbat elementu
arkitektoniko berrerabiliaz.
Dagoeneko bertan lanean ari diren
arkeologoek jakinarazi dutenez K.o. II.
mendekoak izan daitezke aurkitutako
gorpu gehienak, zaharragoak izan
daitezkeen gutxi batzuk ere topatu di-
tuzten arren.
Berriak
5 Euskaldunon Historia
Erromatarren garaiko
aztarnak aurkitu dituzte
Orioko elizanAurkikuntza bertan gas instalazioa jartzen
ari ziren bi lagilek egin dute nahi gabe
Erromatarren garaikoak diru-
diten hainbat gorpu aurkitu
dituzte Orioko elizaren
azpian, eliz iturriek jakitera
eman dutenez.
Bertan lanean ari ziren bi
operariok egin dute au-
rkikuntza, gasarentzako hodi
bat jartzen ari zirela, nahi
gabe erromatarren garaiko
sarkofago bat zulatu dute-
nean.
Ez da inguruan honelako
zerbait gertatzen den lehen
aldia. Duela urte batzuk antzeko zerbait
gertatu zen Zarauzko parrokiaren
azpian ere, obretan zebiltzala.
Ohiko praktika izan da historia guzt-
ian lehendik sakratuak ziren eremuetan
tenplu berriak eraikitzea, aurrekoa bo-
tata edo aurrekoaren hainbat elementu
arkitektoniko berrerabiliaz.
Dagoeneko bertan lanean ari diren
arkeologoek jakinarazi dutenez K.o. II.
mendekoak izan daitezke aurkitutako
gorpu gehienak, zaharragoak izan
daitezkeen gutxi batzuk ere topatu di-
tuzten arren.
Gerra zibilari buruzko
erakusketa bat antolatu
dute BilbonMemoriaren aldeko hainbat erakundek elkar-
lanean antolatu dute eta gaurtik asteazkena
bitartean Alhondigan ikusi ahal izango da
Erakusketa “Gerra zibila eu-
skadin” jardunaldien harira anto-
latu badute ere, ez da
nahitaezkoa jardunaldietara
joatea erakusketa ikusi ahal iza-
teko.
Erakusketa asteazkenera arte
egongo da Bilboko Alhondigan,
eta datorren Ostegunetik hur-
rengo astearterarte Donostiako
Kursaleko sarreran. Ondoren
Euskal Herriko herri askotan
ikusi ahal izango da: Zarautz,
Azpeitia, Eibar, Laudio, Be-
rastegi, Lizartza, Aretxabaleta eta
Tafallan, zehazki.
Gerra zibilari buruzko erakusketa bat
antolatu du Bilbon “36ko haurrak” er-
akundeak, beste hainbat erakunderekin
elkarlanean.
Bertan gerrako argazkiak, preson-
degietako bizi baldintzak azaltzen di-
tuzten panelak eta garai hartako hainbat
objektu ikus daitezke.
Joxe Agirre “36ko haurrak” erakun-
deko zuzendariak adierazi du beraien
helburua “herri honetan duela ez hor-
renbeste gertatu zen sarraskiaren memo-
ria bizirik mantentzea” dela, eta
horretarako ahaleginen bitan antolatu
dutela erakusketa hau, beste hainbat er-
akunderekin batera.
NafarroakoErresuma
Erdi Aroko euskal
estatuaren bilakaera
Antso VII. Azkarra, Orreagako San
Agustin kaperako beirate batean
Dosierra: Nafarroako Erresuma
Euskaldunon Historia 7
Mendi artean bizi zen herri bat
defendatzeko sortua, “mundua
liluratu” behar zuela utzi zuen
idatzia Shakespearek. Hona
bere historia.
Iruñeko erresuma baskoien lurralde
tradizionalean sortu zen. Izan ere, Iruñea,
Erdi Aroko erresumaren hiriburua, Ponpeio
jeneral erromatarrak gotortutako hiria
baitzen (Pompaelus latinez). Lurraldea erro-
matarrek guztiz menperatuta zeukaten K. a.
74rako, eta lehendabiziko mendeetan,
baskoiek ez zuten inolako arazorik sortu.
Are gehiago, erromatar armadan parte hartu
zuten.
Mendebaldeko Erromatar Inperioaren
gainbeherarekin ditugun datuak mur-
ritzagoak dira. Badirudi antzinako germa-
Dosierra: Nafarroako Erresuma
Euskaldunon Historia8
niarrek Pirinioak gurutzatu nahi izan zituzte-
nean, bertako nobleen multzo batek aurre
egin omen ziela. Urte batzuk geroago,
bagauda izeneko jendetza matxinatu zen V.
mendean baskoien lurraldean.
Edonola ere, erromatarren agintea de-
sagertuta, bisigodoak bilakatu ziren Iberiar
Penintsulako botere nagusia. Hainbat errege
godok baskoien aurka egin zuten borroka.
Geroagoko zenbait kroniketan irakur daiteke
errege horietako askok baskoiak menderatu
zituztela (domuit vascones), baina behin eta
berriro menderatzeko behar izateak esan
nahiko luke ez zituztela inoiz menderatzen.
Datuak urriak izanda, ez dago garbi noraino
menderatu zuten bisigodoek baskoien lur-
raldea. Iruñean bisigodoen hilerria agertu da,
eta Iruñeko apezpikua agertzen da garai
honetako Toledoko kontzilioetan.
Iparraldeari dagokionez ere, datu gutxi
ditugu. VII. mendean errege frankoek
gaskoien (iparraldeko baskoien) lurraldea
okupatu nahi izan zuten. Badirudi frankoek
agintea galdu ahala nagusitu zela
bertakoena, eta Akitanian zehar hedatu omen
ziren
VIII. mendean, frankoek agintea
hegoalderatz zabaldu zuten berriro. Karlo-
magno errege handiak Zaragozako buruzagi
arabiarrarekin akordio bat egin zuen, hark
Zaragoza hiria eman ziezaion, baina gu-
daloste frankoak hirira iristean, iruzur egin
ziotela konturatu zen. Horren ondorioz, Kar-
lomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten eta
baskoiek mendeku hartu zuten Pirinioetan,
Orreagan, segada batean soldaduak ustek-
abean harrapatuz 778ko abuztuaren 15ean.
Errolan, Karlomagnoren lotinant bat, hil zen
gudu hartan. Gertakari haietan oinarriturik,
frankoek Errolanen Kantorea, lehen gesta-
kanta, idatzi zuten. Hala ere, kanta horrek
frankoen ikuspuntua adierazi zuen: frankoen
aurkari baskoiak armada musulman gisan
agertu ziren eta Errolan printzea borroka
eginez heroi moduan hil zen gudu odoltsu
batean, eta ez segada batean harrapatuta.
Iruñeko Erresuma
Orreagako porrota gorabehera, hurrengo ur-
teetan frankoen boterea handituz joan zen
Pirinio aldean ere. Izan ere, 785ean Girona
eta 801ean Bartzelona konkistatu zituzten.
Garaiko ohiturari eutsita, konderri asko
sortu zituzten Pirinioetako ekialdean.
Mendebaldean, badirudi 806 eta 812
bitartean, Iruñea frankoen mende ze-
goela. Baina Karlomagnoren heri-
otzarekin (814) eta Ludovico Pio
semearenarekin (840) frankoen
botereak behera egin zuen nabar-
men.
Pirinioen hego-mendebaldean
beste botere bat nagusitu zen ord-
uan: Ebro ibaiaren inguruko Banu
Qasi familiarena, hain zuzen. Haiei
lotuta, 824. urtearen inguruan
Iruñean agintea lortu zuen Eneko
Aritzak, Iruñeko lehen erregetzat
hartzen denak.
Erresuma bere goren mailara Xi-
mena dinastiarekin lortu zuen, Antso
III.a errege zela: euskal lurralde guz-
tiak koroa berberaren menpe jarri zituen
X. mendean eta Iruñeko errege izateaz
gainera, Gaztelako Aragoiko, Rib-
agorzako eta Sobrarbeko konde ere izan
zen.
Ximena dinastiako azkena Antso VII.a
izan zen. Kristauekin batera, Navas de
Tolosako guduan hartu zuen parte eta bera
izan zen buruzagi musulmanaren dendara
sartzera ausartu zen errege kristau bakarra.
Nafarroako armarriaren kateek bataila hori
gogoratzen dute.
Erresuma errekonkistan, ezin izan zuen
Nafarroako Erresuma Antso VII.a
Azkarra-ren agintaldiaren hasieran
(1190-1200)
Kronograma
824
Eneko Aritza Iruñeako errege
izendatzen dute, Iruñeko er-
resuma sortuz.
905
Estatu golpe baten ondorioz,
Aritza leinua tronutik baztertu
eta Antso I.ak hartzen du
tronua, Ximena leinuari
hasiera emanez.
1004
Antso III.ak hartzen du
tronua. Berau izango da
egungo Euskal Herria osorik
bere kontrolpean izango
duen lehen erregea.
1133
Antso VI.ak Iruñeko errege
izateari utzi eta Nafarroako
errege izendatzen du bere
burua.
1200
Gaztelak Araba, Gipuzkoa
eta Durangaldea
konkistatzen ditu.
1512
Gaztela eta Aragoiko tropek
Nafarroako Erresumaren zati
penintsularra konkistatzen
dute.
1555
Joana III.a koroatzen dute,
Nafarroako erregina bakarrik
izango den azkena, ordutik
aurrerakoak Frantziako eta
Nafarroako errege izango bai
dira.
Eneko Aritza, XVIII. mendean Madrilen
eraikitako estatua batean
Dosierra: Nafarroako Erresuma
Euskaldunon Historia
Nafarroako Erresuma Antso VII.a
Azkarra-ren agintaldiaren hasieran
(1190-1200)
9
hegoalderantz hedatu, Aragoi eta Gaztelako
konkistek Nafarroari aukera hori kendu
ziotelako.
Nafar ekonomia ahul zegoen eta Araban,
Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan izan
ziren barne gerrek ahultasun politikoa ere
eman zioten. Horretaz baliatuta, Gaztela
hainbat herrialderi laguntza eskaini zien
nafar korotik aldentzeko eta Gaztelakoari
hurbiltzeko.
Euskal lurren banaketa
Targo gipuzkoarra Gipuzkoaz jabetu zen,
Gaztelako koroa onartuz 1200. urtean.
1224an, Bizkaiak independentzia lortu zuen
Gaztelaren laguntzaz. 1379an Haroko
Joanes jaun bizkaitarra Gaztelako errege bi
hurtu zen, Bizkaiko burujabetzari eutsiz.
1234an, Antso VII.a, azken errege baskoia,
hil zen eta Xanpaina familiak hartu zuen
nafar koroa. 1332an, Gaztelako tropek
Araba okupatu zutenez, errege gaztelarra
onartu behar izan zuten arabarrek. 1449an,
Frantziak Zuberoa okupatu zuen, Gaston
Foixkoaren agintepean (artean, ingelesen
menpe zegoen).
1450ean, Aiherreko itunaren ondorioz,
Frantziak Lapurdi hartu zuen, lapurtar
foruen truke. Gainera, 1451n, Frantziak
Baiona konkistatu zuen, Lapurdi oso-osoa
bereganatuz. 1463an, Frantziako Luis XI.ak
eta Gaztelako Henrike IV.ak Nafarroa
partekatzea erabaki zuten. Hala ere, 1483an,
Bearno familiako Katalina Foixekoak hartu
zuen nafar koroa.
Nafarroako konkista
1512an, Fernando Katolikoaren tropek
Nafarroako Erresuma eraso, konkistatu eta
anexionatu zuten. Hala ere, Nafarroa Gara-
iak ez zuen erresuma titulua galdu 1839 arte.
Urte hartan probintzia soil bilakatu zen.
Nafarroa Behereak erresuma indepen-
dente gisa iraun zuen, 1589. urtera arte,
Henrike III.a Nafarroako Erregea ezkontza
bitartez Frantziako koroa jaso zuen arte.
Harez geroztik, Frantziako erregeek
"Frantziako eta Nafarroako errege" titu-
lua eraman zuten.
1620an Nafarroako eta Frantziako
Luis XIII erregeak Nafarroa Frantziako
koroarekin batu zuen, horrela Nafarroako
Erresumak Nafarroa Beherea eta Bearnoa
galdu zituen.
1521eko irailetik aurrera, Donibane
Garaziko Mendiguren gaztelua Henrike
II.anen jarraitzaileen eskuetan zegoen.
1525ean gaztelarrek berriro okupatu
bazuten ere, laster galdu zuten es-
kualdearen kontrola. 1527ko irailean
Hernando Sandovalek zuzendutako es-
pedizio batek kontrola berreskuratu eta
inguruko herriei Karlos I.a enperadoreari
fideltasuna eta obedientzia eskatu zien.
1528ko uztailean Karlos I.ak herrialdea
galdutzat eman eta Henrike II.ak
berreskuratu zuen. Lurralde hauetan Na-
farroako Erresumak bere independentzia
mantendu zuen. 1589an Henrike III.a Na-
farroakoa Henrike IV.a Frantziakoa bi-
hurtu zen "Paris vaut bien une messe"
(euskaraz: "Paris baietz meza bat balio")
esanez.
1620ko urriaren 20n Luis XIII.a Frantzi-
akoak, edo Luis II.a Nafarroakoak,
"Frantziari Nafarroa eta Bearnoren batze
agiria" plazaratu eta erresuma biak lotu
zituen. Geroztik Frantziako erregeak
Frantzia eta Nafarroako erregeak izango
ziren. Inoiz bere aitaren jaioterrian izandako
errege honen erabakia ez zen nafarren gus-
tukoa, behin betiko bere eskubideak eta ohi-
turak galdu eta Frantziako eskualde bat
bihurtu zelako. 1789ko Frantziako iraultza
eta gero, erresuma desagertu zen.
Hondarribia mendean hartu ondoren, am-
nistia luzea dekretatu zuen Espainiako er-
regeak eta ihesitako galtzaile asko itzuli eta
bere ondareak berreskuratu zituzten. Ipar
Euskal Herriarekin merkataritza debekatu
eta mugetan kontrolgune zorrotzak ezarri zi-
tuzten pertsona zein salgaietarako.
Antzinako Nafarroako sistema adminis-
tratibo, judizial eta legegilearen ordez sis-
tema feudala ezarri zuten. Hala eta guztiz
ere, Karlos I.a Espainiakoak bere testamen-
tuan zalantzak azaldu zituen Nafarroan egin-
dakoa ondo zegoenentz.
Iruñea gotorleku bihurtu zen, harresiak
berreraiki eta bi aldeak kontrolatuta nahikoa
zen hiri osoa kontrolatzeko eraikitako zi-
tadela egin zuten. Espainiak 1889ra arte ez
zituen zitadelako bastoi bi bota Iruñeko
Lehen Zabalgunea eraikitzeko. Era berean
1920 arte ez zuten harresiak bota Bigarren
Zabalgunea egiteko. Ordurako Lehenengo
Mundu Gerran erabilitako teknologiak za-
harkitua zuen Aro modernoko harresiak.
Nafarroako Erresuma izena 1841era arte
mantendu zuen, hau da, Lege Hitzartua pro-
mulgatua izan zen arte. Erresuma izenarekin
batera Nafarroako erregeordeak ere de-
sagertu ziren.
1512an, Fernando Katolikoaren tropek
Nafarroako Erresuma eraso,
konkistatu eta anexionatu zuten.
Joana III Albretekoa, Nafarroako erregina
Rankinga: Euskal Bidaiariak
Euskal Bidaiariak
Beti izan dugu euskaldunok ausartfama. Ausart eta abenturazale fama,garai orotan eta mila egoera ezberdine-tan irabazia.
Gehitxo litzateke agian azken glazi-azioaren ostean euskal lurraldeetatikirten eta Europa osoan hedatu zirengizon eta emakumeak aipatzea, bainaesan daiteke horixe dela Euskal Herri-tik irtendako lehen bidaiari uholdea.Honen adierazle dira gaur egunBritainia handiko biztanleek eta EuskalHerritarrok ditugun antzekotasungenetiko nabarmenak.
Hala ere euskaldunok munduaezagutzeko dugun grina horren lehenadibide masiboak kontinente amerika-rraren aurkikuntzak eragin zuen. Askoizan ziren mundu berri huraezagutzera, esploratzera joan ziren eu-skaldunak, duela urte gutxira arte man-tendu den exodo bati hasiera emanaz,eta hego eta ertamerika abizen eu-skaldunez beteaz.
Grina horren beste adibide bat diraXVII. mendean, garai hartako egur-rezko ontzi kaxkar haietan sartu etaTernuaraino joaten ziren arrantzaleakere. Euskal Herriko portuetan ontzi-ratu, eta hilabeteak irauten zuen bidaiabortitzari aurre egiten zioten arrantzalehaiek, itzuliko ziren ziur jakin ezinda.Kontutan hartu behar da atlantikoaalderik alde zeharkatzen zutela, bideanpairatu behar izaten zituzten ekaitzbasati eta guzti, Ternuako mortuhotzera iristeko. Garai haietakoa denpoema batek dioen moduan, “urak nonbermarik ez du, ez haizeak nondik lotu,ontziak ez zimendurik, han ez da salba-
mendurik”. Hauen lekuko dira gaur egun bertan
dauden Port des Basques bezalako lekuizenak, edo joan den mendera arteoraindik euskaraz hitz gutxi batzukegiteko gai ziren bertako tribu aborige-nak, “Zer moduz?” galdetuta,“Apaizak hobeto” erantzuteko gai zire-nak.
Badira ordea bategatik edo bestea-gatik bereziki deigarriak diren kasuak.Lau bildu ditugu hemen: Bigarren mil-urtekoaren hasieran Tuteratik irten zenjudua, Munduari lehen bira eman zionespedizioaren buru izan zen itsasgi-zona, Japoniara kristautasuna eramatenlehena izan zen misiolaria eta gizonezjantzita Amerikako hainbat lurraldetangerran jardun zuen emakumea. Honaberen historiak.
Juan Sebastian ElkanoMagallanes esploratzaile portugaldarrak
prestatutako espedizioan parte hartu zuen
33 urterekin. 1519ko abuztuaren 10ean
Sanlucar de Barramedatik (Sevilla) irten
zen espedizioa. Concepción untziko kapi-
tain zela, Atlantiar Ozeanotik Ozeano
Barera heldu ziren, gaur egun Magallanes
itsas-artea deritzona aurkitu eta igaroz.
Fili-pinetara iristerakoan bost ontzietatik
bi besterik ez zitzaizkien geratzen eta es-
pedizioko kide asko gaixotasunen ondo-
rioz hil ziren. Mactan irlako erasoan
Magallanes hilik suertatu zen eta Elkanok
Victoria ontziko eta espedizio osoko agin-
tea hartu zuen. Moluka uharteetara iritsi
eta ontzi bat bertan deseginda geratu
arren, bestea espeziez kargatu eta itzulera
antolatu zuten.
Hiru urte behar izan zituzten Sanlucar
de Barramedara itzultzeko baina azke-
nean, eta irten ziren 265 gizonetatik 18
bakarrik itzuliz, 1522ko ekainaren 6an
bueltatu ziren. Karlos V.a erregeak Elkano
Valladoliden hartu zuen eta bere arma-
rrian munduaren irudi bat ezartzeko
baimena eman zion honako esaldi hau ipi-
niz: "primus circumdedisti me".
10 Euskaldunon Historia
Asko dira historian EuskalHerrian jaio baina munduaezagutzera irtendako gizon-emakumeak, zein baino zeinbereziagoak
Rankinga: Euskal Bidaiariak
Katalina ErausoKatalina Erauso (Donostia, 1585 - Cuitlaxtla, Mexiko,
1650) moja eta soldadu izan zen.
1592an jaio zen Donostian, Migel Erauso eta Maria
Perez Galarragaren alaba. Oso gazte Antiguoko komen-
tuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso
egokia, eta, beste moja bat astindu ondoren, 15
urterekin ihes egin zuen, baserritar jantzita. Urtetan her-
riz herri ibili zen, beti gizonezkoaren itxura eta izena
zituela, Amerikara joan zen arte. Perun soldadu sartu
zen.
1619an, Txileko iparraldean borrokatu zen, ausart
eta trebe, emakumea zela adierazi gabe. Hainbat bor-
rokatan hartu zuen parte, garaiko soldaduen moduan.
1623an borroka batean gizon bat hiltzeagatik atx-
ilotu zuten: exekuzioa saihesteko, apezpikuari
emakumea zela eta komentu batean
egona zela esan zion. Aztertu
eta emakumea zela baieztatu
zen; hala, bada,
apezpikuak babestu eta
Espainiara bidali zuen.
Han Filipe IV.a er-
regearekin bildu zen.
Haren abenturen his-
toria Europan zabaldu
zen eta Aita Santua
bisitatu zuen.
Esan daiteke beraz
hala izateko aita santu-
aren baimena lortu zuen
lehen trabestia izan zela
Katalina Erauso.
Benjamin TuterakoaBerari buruz gauza handirik ez dakigun arren, bere
liburu bakarrean deskripzio baliotsuak egin zituen
komunitate juduetaz eta orduko lekuetaz eta biz-
imoduaz.
1160 inguruan abiatu zen Nafarroatik, Antso VI.a
errege zela, eta 1170ean itzuli. Guztira, 190 herrialde
ezagutu zituen Europan eta Ekialde Hurbil eta Er-
tainean.
Tuteratik irtenda, pirineoak zeharkatu eta piri-
neoez bestaldeko mediterranear kostaldean barrena
jarraitu zuen, Erromatik igaroaz. Behin Italia
hegoaldraino iritsia greziara igaro zen itxasontziz,
eta handik Konstantinoplara egin zuen. Anatoliako
penintsula zeharkatu eta Damascoraino iritsi zen, eta
kosta mediterraniarrari jarraitzen berriz ere, Alexan-
driaraino eraman zuen Tuterarra bere bidaiak.
Han itxasontzi bat hartu eta Siziliaraino joan zen,
eta bertatik beste itxasontzi bat hartuta Iberiar pen-
intsulara itzuli zen berriz ere, handik lurrez Tuterara,
bere jaioterrira, itzultzeko.
Bere bidaia 1543an Konstantinoplan argitaratuko
zen “Sefer
Maasaot”
(Bidaien libu-
rua) izeneko
liburu batean
idatzi zuen
idatzia.
11
Frantzisko Xabier Jatsu AzpilikuetaFrantzisko Xabierkoa bezala ezagunagoa, 1506ko Apirilaren 17an
jaio zen Nafarroako Xabier herrian dagoen Xabierko gazteluan.
Familia noblekoa izanik, Parisen egin ahal izan zituen
ikasketak. Han ikasketak egiten jardun ondoren, eta aurrez
erromatik pasata, Lisboara joaten da 1540an, bere bizitzako
aldirik garrantzitsuenari hasiera emateko: misiolariarena.
Bidaia horretarako, aita santuak Frantzisko Itsaso Gorria,
Persiar Golkoa eta Ozeaniako, eta Gangesko bi ibai-ertze-
tako ordezkari izendatu zuen.
Lisboatik irten eta MOzanbiken egiten dute lehen gel-
dialdia, 1542etik 1542ra bitartekoa. Handik Indiara jotzen
du, eta bertan hiru urte eman ondoren malaca-ko irlara
joaten da. Handik Cantonera bideratzen da, eta urte berean
handik Japoniarako jauzia egiten du. Han dela, bertako jaun
baten baimena jasotzen du pedikatzeko, eta hala bertakoen
artean talde katoliko bat sortzen du.
Handik Shangaira joan zen, Txinan hezkutuan sartu eta
han ere predikatzen jarduteko asmoz, baina sartzeko auker-
aren zain zegoela hil zen. Bere gorpua Goan ehortzi zuten.
Euskaldunon Historia
12
Galderak eta Bitxikeriak
G. Zein izan zen ezagutzen
dugun lehen idazle Euskal
Herritarra?Jontxu Bergaretxe, e-posta bitartez
zelarik musulmanek preso hartueta islamera bilakatu zuten. Eu-skal jatorrikoa zela dakigu, IbnGharsiya-k Gartziaren semeaesan nahi bai du, eta al-Bashqunsi-k euskalduna.
Hala ere, egun dakigunarenarabera euskaraz idatzi zuen leheneuskal idazlea Bernard Etxepareda, Linguae Vasconum Primi-tiae liburuaren idazlea. NafarroaBehereko Garaziko eskualdekoazen. Sarasketan jaio zela usteda, XV. mendearen azkenhamarkadetan (1480an),eta bizitza gehiena ereGarazi aldean eman zuen,Eiheralarreko erretoreeta DonibaneGaraziko bikarioizan baitzen.Gartzelan ereizan zen, zerga-tia oso garbiere ez dagoenarren.
E. Euskal Herrian jaio eta bereidatziren bat dugun lehen idazlea1070ean Tuteran jaiotako YehudahHalevi poeta Judua da, baina oso gaz-terik egin zuen alde Tuteratik eta ez zengehiago euskal lurretara itzuli.Jerusalemi buruzko poemak idatzi ohizituen. Hebraieraz idazten zuen, etaezin jakin dezakegu ziur euskaldunazenik. 1141Ean hil zen Jerusalemen.
Euskal lurraldeetan jaio eta hil etaidatziren bat utzi duen idazlerik zahar-rena aldiz Abraham Ben Meir IbnEzra izan zen, mediku, poeta, gra-matiko, matematikari, filosofo, kabal-ista, astronomo eta bidaiaria. 1092anTuteran jaioa, hainbat lan idatzi zituen,guztiak hebraieraz, eta Ingalaterra,Frantzia, Italia, Afrika eta Palestinarabidaiatu zuen. 1167An hil zen Kalagorri(egun Calahorra) herrian.
Ia ziurtasun osoz euskalduna izanzen lehen idazlea Abu Amir AhmadIbn Gharsiya al-Bashqunsi da. Ezdakigu noiz jaio zen, baina bai euskalfamilia kristau batean jaio zela. Haur
G.Noraino iritsi zen Euskal Herrian musul-
manen konkista?Ander Goikoetxea, ohiko postaz
Galderak eta Bitxikeriak
Goian, Bernard Etxepareren Linguae Vasconum
Primitiae liburuaren lehen orrialdea. Ezkerraldean,
Yehudah Halevi idazlearen Israelgo estatua bat.
E. Arabiarren iberiar penintsularenkonkistaren urteetan Frankoen GoikoMarka deritzoten eskualdeko konde bat,Qasi izenekoa, Siriara joan omen zen.Bidaia haren helburua kondeaDamaskoko kalifa zen al-Walid-i beremenpekotasuna pertsonalki aldar-rikatzea eta zin egitea izan zen. Datu in-teresgarri hau Ibn al-Quiiya-k berrestendu, esaten zuenean Musa Ibn Musarenarbaso batek al- Walid kalifarekin beze-
rotasun loturak hartu zituela Islama berebabespean onartu zuelako.
Hortik sortu zen Tuterako Banu Qasisendia. Banu Qasikoek, kanpotik in-posatutako baino, bertoko erregimenmusulman sortu zuten, eta oraindik erdipaganoak ziren iparraldeko Nafarroakoeuskaldunekin zituzten harremanak nor-malean adiskidetsuak izan ziren mendebitan zehar.
Are gehiago, Iruñeko erresumaren
sorreran zeresan handia izan zuten BanuQasi sendikoek, bertako lehen erregeizan zen Eneko Aritza eta garaiko MusaIbn Musa buruzagi Banu Qasia sasi-anaiak ziren, biak Onekaren semeak baiziren.
Bi agintari sendiak are gehiago lotuziren Musa Ibn Musa Eneko Aritzarenalaba zen Assonarekin ezkondu zenean,Assona izatez bere iloba ere bazenarren.
Euskaldunon Historia
13
Galderak eta Bitxikeriak
Ba al zenekien Euskaldunon his-
torian beren ontzi eta tripulazio
propioa izan duten bi kapitain pi-
rata izan direla gutxienez?
Iñaki Egaña historialaren lanetan irakur
daitekeenez, badira aztarnak utzi di-
tuzten bi kapitain pirata euskaldun.
Joan Peritz Derratzou da bat, 1664an
Donibane Lohitzuneko Moleressenea
baserrian jaioa. Basquine ontzi pirata
gidatu zuen, eta bi ontzi ingeles eta
Donostiar bat atzeman zituen. Ontzi
hauek Sokoara gidatzen zituen gero.
Lisboa atxilotu zuten azkenean Ingele-
sek.
Beste kapitain pirata Martin Goiti-
solo bizkaitarra da. Magallanesek
munduari bira eman asmoz antolatutako
espedizioko kide zen Goitisolo, arik eta
38. egunean beste kide batzuekin matxi-
natu ziren arte. Behin ontzi baten kon-
trola lortuta, espedizioa utzi eta
piraterian jardun zuten ondorengo bost
urteetan.
Oker oso zabalduak
Arrano Beltza Nafarroako Erresumako bandera zen GEZURRA
werwerwer
ARRANO BELTZA, askok kontrakoa
uste badute ere, ez zen sekula Nafar-
roako Erresumako bandera
izan. Izan ere, garai
hartako erresumek ez
zuten egun bandera
deitzen diogunaren
moduko ezer izaten,
erregearen edo haren
leinuaren ikurra zen es-
tandarteak ziren egun
banderak balira bezala ulertzen ditugu-
nak.
Horrez gain, Nafarroako Erresumako
errege bakar batek erabili zuen Arrano
Beltza bere ikurtzat: Antso VII.a
Azkarra-k. Bere aurreko zein ondoren-
goek oraingo diseinuaren jatorria den
karbunkluaren ikurra erabili zuten beren
ikurtzat, ezkerraldean ikus daitekeen
Antso VI.a Jakintsua-ren zigiluan ikus
daitekeen bezala. Antza denez, Antso
VII.ak bere ikurtzat hartutako arra-
noaren jatorria bere amona zen Mar-
garita L’Aguile-koaren leinuaren
armarria dela.
Hala ere, Antso VII.ak erabilitako
arranoak ez du gaur egun Arrano Beltza
izenarekin ezgutzen dugun ikurraren
antz handiegirik. Jator-
rizko arranoa askoz
txikiagoa zen, ondoko
irudian ikus daitekeen
bezala, naiz eta bertsio
modernoan ageri diren
hiru marra zuriak badituen,
eta biak alde berera begira dauden.
Ikurraren koloreari dagokionean, his-
torialariak ez dira ados jartzen. Ez dago
dudarik arranoak beltza behar zuela
izan, baina ez dago garbi ikurraren in-
gurua horia ala gorria zen. Badirudi
zentzuzkoena gorria izango zela
pentsatzea dela, ordura arteko eta
handik aurrerako erregeen ikurren hon-
doko kolorea ala izan zelako.
Teoria hori onartzen badugu, Teles-
foro Monzonek joan den mendean di-
seinatutako hondo horia duen bertsioa
akats historiografiko baten emaitza
izango litzateke, eta ez Gaztelarren
aurka egiteko Almohadeekin aliatu ze-
lako 1198an Aita Santuak eskomikatu
zuen Antso VII.ak, besteak
beste, Navas de Tolosako
guduan ikurtzat erabili-
tako estandartea.
Antso VI.aren zigilua
Euskaldunon Historia
Ba al zenekien...?
Ez dakigu nolakoak ziren bi pirata hauen banderak.
Irudian, Henry Every piratak erabilitako bandera.
Galdera laburra
G. Egia al da erromatar-
rek ez zutela Euskal Her-
ria konkistatu?
E. Halakoak askotan esan izan diren
arren, ez da egia erromatarrak Euskal
Herria konkistatu ez zutela dioen
kondaira. Honen adibide da Estrabonek
Ponpelon edo Ponpeios Polis deritzon
Iruñearen kasua, baita Euskal Herriko
hainbat tokitan ustiatu zituzten
mehatzeak ere.
Egia da ordea sekula ez zutela lu-
rraldea guztiz kontrolpean izatea lortu,
V. mendearen amaiera aldera euskal
nekazariek Erromatarrek ezarri zizki-
eten agintari Bisigodoen aurka egin
zuten bagaudak (garai hartako Galia eta
Hispaniako matxinaden izena) er-
akusten digun moduan. Hura izan zen
II. mendeaz geroztik noizean behin
Galia eta Hispanian izaten ziren matxi-
naden artean indartsuena, ondorengo
mendeetan euskaldun eta bisigodoek
izango zituzten borroken aurrekaria.
14
Liburuak
Liburuak
Euskaldunon Historia
Egile asko
“Nafarroa mira-
garri izanen da
munduarentzat”
idatzi zuen
Shakespearek
Love´s labour´s
lost lanean
(1594), bere
lehen komedi-
etako bat da,
gure herrian
garatu zen poesia eta parodia dibertigar-
ria.
Nafarroak ospe handia zuen garai
hartan. Errege-etxeetatik hona etortzen
ziren ezkontzera, hitzarmen eta itunak
moldatzera, tradizio handiko erresuma
baitzen. Indarkeriaz gailentzen ziren
gobernuen gainetik zegoen herritarren
nahia eta borondatea. Adierazpen
askatasuna zuen; errefuxiatuentzat ater-
petxe zen; beste kulturekin (arabiarrak,
juduak...) tolerantea zen; Europako erre-
suma zaharrenetako bat zen, historia
luzekoa, gorte jantzia zuen, aurreratua,
eta txikia izan arren (edo hargatik hain
justu) aberatsa zen, estatu handi eta
xahutzaileak ez bezala. Nafarroa eredu
zen bere garaian.
Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen
su eta gar. Bulda faltsu eta iruzurrekin.
1512.a gorrotoaren eta legez kontrako
biolentziaren data historikoa da, eta
baita eguzkia sartzen ez zen inperio
genozida baten hastapena ere.
Ikerketa arke-
ologikoen aur-
rerapenak duela
ez gehiegi arte
dudan jartzen
zena egiaz-
tatzen ari dira,
eta azken urte-
otan hainbat
herritan aurkitu-
tako aztarnate-
giek argi erakusten duten Erromatarren
presentzia uste zena baino garrantzit-
suagoa izan zela euskal lurraldeetan.
Forua, Gernikatik gertu; Oiasso,
Irunen; Flaviobriga, Castro Urdialesen;
Sollube mendiaren magalean aurkitu
diren estelak, Mungia ondoan, eta beste
hainbat aztarnategi ehendik ere fama-
Alberto Pérez de Laborda
tuak ziren Kalagorri, Iruñea eta gainer-
akoei batu zaizkie, eta guztien azterke-
tak zortzi urte iraun zuen
erromanizazioaz taxuz jarduteko aukera
ematen dute.
Aipatzekoak dira besteak beste Bida-
soako portua, Vaskoi eta Barduloen
arteko harremana, lurralde hauetan
egindako txanponak, duela bi mila urte
zeuden komunikazio bideak eta libu-
ruak jasotzen dituen beste hainbat
kontu.
II. Karlistaldia
modu erraz eta
atseginean er-
akusteko, 1872
eta 1876
bitarteko 300
bat argazki jaso
dituzte Juan
Pardok eta
Juantxo Egañak
Historia fo-
tográfica de la última Guerra Carlista
argazki liburuan (Txertoa). Haien hel-
burua ez da karlistaldien historiaren
liburu akademiko bat egitea, irakurlea
irudien bidez II. Karlistaldira gertu-
ratzea baizik.
Hamar bat urtez 1.000 argazki baino
gehiago bildu dituzte, eta haietatik 300
hautatu libururako. Egañak, batez ere,
alderdi estetikoa izan du kontuan
argazkiak aukeratzeko orduan; Pardok,
berriz, historiari dagozkion alderdiak
edo dokumentalak aztertu ditu. Dena
den, hasieratik garbi izan dute biek
lanaren abiapuntua. Ez dute neutral
jokatu: karlisten ikuspegitik osatu dute
liburua. Argazki gehienetan, beraz,
karlisten taldeko pertsonak agertzen
dira. Baina badaude liberalak agertzen
diren zenbait argazki ere.
Horrez gain, bada kontuan izan
duten beste elementu bat argazkiak auk-
eratzean: kanpoko eta taldeko argazkiei
eman diete lehentasuna. Hala ere, II.
Karlistaldian poseko argazkiak dira na-
gusi eta, ondorioz, baita Historia fo-
tográfica de la última Guerra Carlista
liburuan ere. Horietako protagonista na-
gusia Karlos VII.a da.
Juan Pardo / Juantxo Egaña
Azken Karlistadan ateratako argazki bat, Historia fotográfica de la última Guerra Carlista liburutik hartua
15
Liburuak
Euskaldunon Historia
Ambrosio Huici
arabistak lan ze-
haro berritzaile
bat aurkeztu
zuen 1912an
Nafarroako
Foru Diputazi-
oak Navas de
Tolosako
batailaren 500.
urteurrena ospa-
tzeko antolatutako lehiaketara.
Huiciren liburua asko goratu zuten
arren, epaimahaikoek saria eman gabe
uztea erabaki zuten: Huartearraren iker-
keta historiko zorrotzak ia ezerezean
uzten zuen Antso VII.ak “birkonkista”
deitu izan denaren bataila garrantzit-
suenetako batean izan ei zuen gar-
rantzia. Nafarroako erregea Navas de
tolosara 200 zaldunekin baino ez zela
agertu frogatzen du liburuan Huicik, eta
horren ondorioz nafarren papera oso es-
kasa izan zela bertan.
Liburu hau onartezina zen garaiko
Nafarroako agintarientzat, Nafarroako
kateen mitoa hausten bai zuten. Gezur-
rezko mito honen arabera, nafarroako
armarriko kateak Santso VII.ak bataila
horretan etsaien buruzagia babesten
zuten kateak moztu izanetik datoz.
Auzolana antzi-
nako garaietatik
iritsi zaigun lan-
sistema da, ko-
munitate bateko
kideen arteko
elkarlanean
oinarrituta da-
goena. Lan-sis-
tema baino,
herriak ekiteko,
antolatzeko eta bere burua eratzeko
duen modua da.
Azterketa historikoaren eta hausnar-
ketaren bidez, liburu honek gure herrian
auzolana zer izan den eta zer den azaldu
nahi du. Euskal herri-izaeraren ondare
gisa, duen balioa aitortu nahi dio, erlikia
historikotzat hartu beharrean, orainaren
lanabesa eta etorkizunaren giltza dela
frogatuz.
Auzolana ez da beraz lana banatzeko
sistema huts bat, gure herriaren izaeran
zeharo sustraituta dagoen gizarte
funtzionamentu mota bat baizik, elkar-
tasunen oinarrituta.
“Oinarri his-
torikorik
gabea”, “en-
telekia”, “as-
makizuna”,
“iruzurra”…
2000. urtetik
gaur egun arte
Euskal Herria
kontzeptuari
egin zaion aur-
rekaririk gabeko erasoaren lekuko izan
gara: “Euskal Herriko historia Nafar-
roarekin batera kontatzen duten eskolak
jazarri eta zigortu behar ditugu”, esan
zuen Miguel Sanz Nafarroako Gober-
nuko presidenteak, 2003an. “Euskal
Herria iruzur bat da”, berretsi zuen Jose
Maria Aznarrek, 2008ko urtarrilean.
“Zapaterok bi hilabeteko epea eman du
Euskal Herria terminoa euskal eskole-
tako Curriculumetik ezabatzeko”, irakur
zitekeen El Correo kazetan (08.VI.26).
Liburu honek mila mapa baino gehi-
ago biltzen ditu, lau edo zazpi euskal
probintziak jasotzen dituen eta azken
mendeetan editatu den kartografia. Hal-
aber, euskaldunen herriaren izenaren
historia aztertzen du mundu osoko liter-
aturan, entziklopedietan, bidaiarien gi-
daliburuetan, bando ofizialetan… Izen
bat, lurralde bat, historia bat.
Ambrosio Huici Miranda
Jasone Mitxeltorena
Jose Mari Esparza
Antso VII.a Navas de Tolosako batailan etsaiaren kateak hausten