GARAPEN NAHASTE OROKORTUAN DAUDEN
HAURREN EZAUGARRIAK ETA BEHARRAK
Arreta Goiztiarra
Mondragon UnibertsitateaHumanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea1.7 materia
GARAPEN NAHASTE OROKORTUA
Garapen neurologikoan ematen den nahastea da eta horrek hurrengo arloetan du eragina: hizkuntzaren erabileran (komunikazioan), gizarte trebetasunetan eta jokabideetan (elkarrekintza sozialean) eta irudimenean.
Arlo hauetan berezitasunak dituzten pertsonak Garapen Nahaste Orokortuaren edo Autista espektroaren baitan diagnostikatzen dira.
GARAPEN NAHASTE OROKORTUAK
Garapen Nahaste Orokortuak bere baitan hartzen ditu:AutismoaRettAspergerdesintegratiboa
AUTISMO TIPIKOA Elkarrekintza sozialetan nahasteak: isolamendua, besteekiko
indiferentzia edo bat-bateko elkarrekintza eza. Onartzen dituzte hurbilpenak eta haiek haien erara bilatzen dituzte kasu batzuetan.
Komunikazioan anomaliak: Besteekin komunikazio eza, beharretara zuzenduta bakarrik, edo zentzu gabeko hizkera edo elkarrekintza bilatzen ez duen hizkera.
Ulermen sozialean zailtasunak: Imitaziorik ez, edo imitazioa bai baina zentzu gabekoa, rolak modu esteriotipatuan hartzen dituzte eta enpatia barik
Interesak oso mugatuak
Jokabide errepikakorrak
ASPERGER NAHASTEA
Harreman sozialean zailtasunak Interes eta jarduerak errepikakorrak Garapen motorean arazorik ez baina apur bat
traketsak izan daitezke. Bere garapen kognitiboa normala edo oso ona Kasu honetan ez da hizkuntza arazorik
agertzen, oso maila ona daukate Ez-hitzezko komunikaziorako eta enpatiarako
zailtasunak
RETT SINDROMEA Emakumezkoek daukate Mutazio Genetikoa da Behin betiko diagnostikorik ez da egiten 4-5 urte bete
arte Endekapenezko (degeneratiboa) nahastea da eta bere
bilakaerak honelako ezaugarriak izaten ditu:.- Garapen arrunta haurdunaldian eta jaio eta gero hilabete batzuetan
.- Buru hezurraren hazkuntza geldotu egiten da 5 hilabetetik aurrera
.- Komunikazio eta harremanetan zailtasunak agertzen dira 6 hilabetetik aurrera
.- Eskuak eta oinak txikiak. Mugimendu esteriotipatuak eskuetan ( txaloak, garbitzearena,igurtzi …)
.- Atzerapen psikomotorea
Haurtzaroko Nahaste Desintegratzailea
Bi urtetik aurrera ematen da Lehenengo urteetan garapen arrunta Gero galtzen du eskuratutako
trebetasunak: komunikazioan, garapen psikomotorea eta harreman sozialean
Esteriotipiak
Rivière-ren ikerketa (2000). 100 kasu. Behatutako adierazleakHaurraren
adinaFamilien % Behatutako jokabideak
Lehenengo urtean
• %3 (0-6 hilabete)•%22 (6-12 hilabete)
•Pasibotasuna•Komunikazio eza•Elkarrekintzan erantzun espresiborik ez•esterotipiak
Bigarren urtean
•Familien %57 behatutako •Deiei erantzunik ez (gorreria paradoxikoa)•Hizkuntzaren garapenik ez
• Protoinperatborik ez (eskaerarik ez)
• Protodeklaratiborik ez (partekatzeko eskaerarik ez)
•Deskonekzioa edo lotura eza
Garapen arrunta Garapen Nahaste Orokortuarekin alderatuta
0-9 hilabete Baliabide komunikatiboak GNO-ren patroia
Ama-haurraren arteko elkarrekintza
Lehen mailako intersubjetibitatea: besteen egoera emozionalekin bat egitea
•Aurpegiz aurpegiko elkarrekintza
•Atxikimendu jokabideak
•imitazioa
•Antzaz normalitatea
•Lasaitasun espresiboa
Garapen arrunta Garapen Nahaste Orokortuarekin alderatuta
9-18 hilabete Baliabide komunikatiboak GNO-ren patroia
Elkarrekintza triadikoa:ez da bakarrik amarekin, testuinguruko objektu eta gertaeretan ere du interesa
Bigarren mailako intersubjetibitatea:beste batzuen intentzioetaz ohartzen da
•Arreta bateratua: aldi berean zerbaiti edo norbaiti kasu egiten dieten bi pertsona.
•Erreferentzia soziala: helduaren erreferentzia bilatzen da egoera desberdinetan nola jokatu jakiteko.
•Ekintza bateratua: besteen arreta gidatzeko , keinuak eta jokabideak ikasten ditu, helduaren erantzunak behatuz arreta eskatzen duenean, laguntza eskatuz eta lortuz
•Nahita eskatzeko edo norberaren esperientzia partekatzeko komunikazio eza
Garapen arrunta Garapen Nahaste Orokortuarekin alderatuta
18-36 hilabete Baliabide komunikatiboak GNO-ren patroia
Irudikapenezko adimena
•Haurrak bere burua hartzen du testuinguruarekiko eragile moduan
•Harrotasuna eta lotsa bezalako emozioak ditu.
Hizkuntzaren garapenean zailtasunak
Gorra ematen du, ez du behintzat espresiorik
Jokamolde sozialetan akatsak
18-36 urte bitartean autismoaren ohiko indikatzaileak
Gortasun paradoxikoa, hau da, deitzerakoan eta zerbait erakusterakoan
erantzunik ez.
Ez du arreta unerik partekatzen.
Ez du begietara begiratzeko joera azaltzen.
Interesatzen edo arrotzak egiten zaizkion egoerak ulertzeko ez ditu bere
atxikimendu irudiak begiratzen.
Pertsonek egiten dutena ez dute begiratzen.
Ez dituzte pertsonak begiratzen.
Berarekin komunikatzeko harresi bat gainditu behar da, aurrez aurre jarri
beharra dago eta keinu oso argi eta zuzenak egin.
Ingurukoekin ez du ematen konplizitaterik dagoenik, nahiz eta
beraienganako afektua izan.
18-36 urte bitartean autismoaren ohiko indikatzaileak
Ez du fikziozko jolasik egiten; ez ditu egoerak irudikatzen objektuekin, ezta
objekturik gabe.
Ematen du ez duela ulertzen, edota soilik bere interesekoa dena.
Jolasa errepikakorra egiten du edo antolatzeko erritualak.
Arropa, elikadura, ibilbide edo egoerak aldatzeko erresistentzia du.
Bat bateko edo aurreikusi ezin dituen egoeren aurrean asko aztoratzen da.
Nobedadeak atsekabetzen dute.
Bideo pelikula berberak ikusten ditu behin eta berriz obsesiboki.
Aldaketa egoeretan kasketak hartzen ditu.
Bere adineko haurrei ez die kasurik egiten.
Ez du beste umeekin jolas egiten.
Zaila da berarekin jarduerak partekatzea.
18-36 urte bitartean autismoaren ohiko indikatzaileak
Ez du atzamarrekin seinalatzen esperientziak partekatzeko.
Ez du atzamarrekin seinalatzen eskatzeko.
Askotan pertsonen ingurutik dabil egongo ez balira moduan.
Berak ez du helduekin elkarrekintza hasten.
Ez du hizkuntzarik eta dutenen kasuan ez dute modu funtzionalean
erabiltzen edo modu ekolalikoan erabiltzen dute.
Gauzak, egoerak edo jarduerak eskatzerakoan eskutik eramaten zaitu.