ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 768. ZENBAKIA OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A
Besoak luze, sustraiak sendo,
txoriak bertan ondo baino hobeto.
Zer ote da?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Zuhaitza.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDER
EIBAR
m a n t a n g o r r i2 OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A berria
Urtebetetzeak ospatzen jarraitzen dugu! Oraingoan Beñat Barberenak izandira. Martxoaren 26an bete zituen, eta gosari goxoa ekarri zigun. Guk koroa oparitu
diogu, eta marrazkia ere egin diogu. Aunitz urtez katu gelakoen partez, kirolari alaia!!!
Kuku, lagunok!
GoiuriaBilbao naiz, 6 urteko
elgoibartarra.
MANTANGORRI
gehigarriaren
jarraitzailea naiz,
eta hura
apaintzeko
marrazkia
egin dut.
Zorionagurrak argitaratu ahalizateko, gogoanizan mezuakasteartearratsaldeabaino lehen jasobehar ditugula.Asteartetikaurrerajasotzen direnmezu guztiakhurrengoastekozenbakianargitaratukoditugu.
Gaur, Iraunen etxera goaz bazkaltzera, bere
urtebetetzea ospatzera. Lehenengo, aitonarekin
joango da frontoira, pilota partida bat biek
jokatzera. Gero, futbolera; handik, parkera,
sokan saltatzera, goxokiak jatera. Bazkaldu
ondoren, kartetan jolastera. Urte askoan,
Iraun, aitona-amonen, izeben, Eiharreneta Kairen partetik. Muxu pilo-pilo bat!!!
Zorionak, Miphuong! Zure eguna ondo-ondo ospatu. Dagoeneko 8 urte!! Gu konturatu
gabe handitzen ari zaigu etxeko txikia. Muxu
handi bat. Sara, Xabat, Ainhoa, Josu, Axi,
Antton, Jokin, Nora, Kattalin eta Xun.
Kaixo, kaixo,
adiskideok!
AmaiurZoroza naiz.
Pirritx,
Porrotx eta
Marimotots
asko gustatzen
zaizkit, eta
beraien
marrazkia
egin dut
MANTANGORRIrako.
ZORiON AGURRAK
m a n t a n g o r r i 3berria OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTANGORRIko
lagunok! MalenAstigarragaVitoria naiz, eta 4urte ditut. Marrazkitxo
hau egin dut. Nire neba
Joanes eta biok
agertzen gara.
Kaixo, MANTANGORRI!
Inge Beristainnaiz, eta marrazki bat
egin dut MANTANGORRI
gehigarrirako. Astero
ikusten dut, eta asko
gustatzen zait!
Martxoaren
25ean Nafarroako Herri
Kirol Jokoetako finala
jokatu zen
Oronoz-Mugairiko
frontoian. Basaburuataldea txapelduna izan
da. Zorionak Basaburua
taldeko kide guziei. Aupa
Ekiñe eta Ane, heldu den
urtean ere jarraitu
entrenatzen. Katu
gelakook zuen zaleak
izango gara!
Martxoaren 16an, Ziburuko Piarres Larzabal kolegiokolaugarren mailako ikasleek Jon Arretxe idazlea errezibitu dute,
euskaraz irakurritako obrari buruz mintzatzeko: Beti iparralderantz.
Arretxek egindako aurkezpenari esker, ikasleek obran aurkitzen
ziren pertsonaiak eta lekuak berritz kokatzeko parada ukan dute.
Jon Arretxek Senegaldik ekarritako argazkiei esker, bertan luzaz
murgildu ondoren, truke interesgarria eta aberatsa izan da
denentzat!
m a n t a n g o r r i4 OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A berria
MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA
MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA
Singapurreko harria
CHAR-SIU
Asiako hainbat herrialdetan ohikoak dira osagai asko nahasturi-ko ontzu edo adoboak. Adibidez, Char-siu izeneko prestaketan,Hoisin saltsa eta 5 espezia txinatar deritzon nahasketak erabil-tzen dira. Biak etxean egin ditzakegun arren, gaur, bide erraze-na hartuta, dendara joan gara egindakoen bila. Bide batez, arro-za ere erosi dugu, prestatuko dugun haragiarekin batera zerbi-tzatzeko.
Andereño Eugenikemandako lanarenbigarren zatia amariirakurtzen ari daIzaro. Pentsatu duamak arrazoi duela
eta hiriaren historia amaitu ondo-ren nahikoa izango dela esatea:«eta orain, amaitzeko Singapurre-ko istorio bat kontatuko dizuet»,eta besterik gabe Singapurrekoharriaren kontua kontatu.Singapurreko harria, hareharriz-
ko lauza handi bat, hiriko ibaiaren
Egiteko modua:
1 Adoboa edo ontzua prestatuko dugu. Osagaiguztiak ontzi batean botako ditugu txerrikiaizan ezik, eta ongi nahasiko ditugu.Haragia zati ederretan moztueta nahasketan sartu. Eskuak
sartu eta haragi zatiei masajeaeman, adoboarekin ongi ontzutu daite-zen. Ontzia estali eta hozkailuan utzi, 2 orduz gu-
txienez.
2 Labea 200ºC tan berotu. Labeko erre-tiluaren gainean parrila jarri, eta horrengainean haragi zatiak zabaldu. Labean
sartu, eta 10 minutu geroago atera, haragizatiei kontuz buelta eman, pintzelarekin ontzikosaltsaz ongi busti eta labera sartu beste 10 minu-tuz. Horren ondoren, labea itzali, eta bertan utzi 5
minutuz, atseden har dezan.
3 Bitartean, saltsa bukatu-ko dugu: ontzian dugun sal-
tsa zartaginean bota eta suan ja-rri, irakin eta murriztu dadin, saltsa lo-diagoa geratu arte.
4 Saltsa katilu edo poto txiki bateanzerbitzatu. Haragi zatiak xerra-tan moztu, eta aurrera, busti ha-ragia saltsan! On egin!
Osagaiakd 1 kg txerri burualde(beste edozein atalerabili daiteke)d 5 koilarakada Hoisinsaltsad 4 koilarakada arrozardo txinatar (jerezardoa erabilidezakegu)d 2 koilarakadaazukre beltzd 5 koilarakada sojasaltsad 3 koilarakada eztid 1 koilarakada 5espezia txinatar d 1 koilarakadapiperbeltz zuri hauts
5
1819. urtean, basoa garbitzen ari zirela hainbat langilekSingapurreko harria aurkitu zutenean, harridura handiasortu zuen bertakoen artean, batez ere aurrez Badangerraldoiaren kondaira ezaguna zutelako han inguruan.Horregatik jende asko joan ohi zen harri hura ikustera, baitaEuropako ikertzaileak ere, inoiz itzultzea lortu ez denidatziak zituelako harri horrek, hizkuntza eta idazkeraezezagun batean idatziak.
1843. urtean Singapurren agintari ziren britainiarrekSingapurreko ibai-ahoa garbitu eta zabaltzeko eta harriazegoen inguruan gotorleku eta kuartela egiteko asmoazuten. Inongo begirunerik gabe, dinamitaz zartatu zuten.Hori astakeria!
Zenbait zati gorde zituzten, eta haietako batSingapurreko Museo Nazionalean dago.
Badang hori sekulako indarrakzituen erraldoi bat zen, arrantza-lea ogibidez, eta egun bateanarrainak harrapatzeko nasak ja-sotzera joan zenean, ikusi zuenizaki itsusi bat arrainak lapurtzenari zitzaiola. Gehiago pentsatugabe, harengana joan eta se-kulako ukabilkada eman zionjuxtu urdail parean. Izakihark oka egin eta janzituen guztiakbota zituenitsasertzeko
hondarretan, eta gehiago gabeihesi joan zen Badangen indarrare-kin ikaratuta. Badangek, bitartean, izaki hark
oka egindakoak jan zituen.–Jesus, neska, hori zerrikeria! –
esan dio amak–. Nondik atera di-tun horrelako kontuak!–Kondairak horrelaxe dio, ama,
ez zaitez milindrina izan! Badang erraldoiari arraina lapur-
tzera etorritako izakia uretako jei-nu gaizto bat omen zen, eta harenurdailetik irtendako gonbitoak jan-dakoan arrantzale hura lehen bai-no askoz indartsuagoa bilakatuomen zen. Badangek sekulako balentriak
egin omen zituen, eta hurbilekonahiz urrutiko jendea joaten omenzen harengana: haren indarrakikusteko asmoz, batzuk, eta hare-kin lehian egiteko beste batzuk.Behin, Indiako gizon indartsuena,Wadi Bijaya, iritsi omen zen, etadesafioa bota zion Badangi. Arike-
ta ugari jarri zizkieten bi indartsueilehiarako, baina beti Badang ira-bazle. Orduan, amorruz beterik,Wadi Bijayak harri handi bat hartueta altxatu nahi izan zuen, bere in-darra erakusteko denei, baina be-launen pareraino bakarrik altxatuahal izan zuen. Badangek, ordea,harri hori hartu, eta burugainetikgora altxatuta bota zuen urrutira.Ia kilometro erdiko bidean joanomen zen airean harri hori, eta Sin-gapurreko ibaiaren ertzean gera-tu, justu harlauza aurkitu zutenleku horretantxe!–Euskal Herrian ere bada antze-
ko kondaira bat –esan zion amak–.Ba omen zen jentilen bat, edo ezdakit ez ote zen Sanson indartsuabera, habailarekin harri bat bota-tzen hasi, behi-gorotz batean la-baindu, eta hala ere sekulako bide-an harri handi bat bota zuena. Ika-siko dut hobeto kondaira, erdiahaztua baitaukat.–Eta, gero, kontatuko didazu?–Nola ez, bada, nire pottoka. Za-
toz hona musu bat eman nahi di-zut eta…
berria OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A m a n t a n g o r r i
ertzean aurkitu zuten, eta XIII.mendekoa, edo beharbada zaha-rragokoa zen. Harri horrek bazi-tuen idazki batzuk…–Zer jartzen zuen? –galdetu dio
amak Izarori.Baina Izarok «ez dakit» soil bat
erantzun eta bere paperak irakur-tzen jarraitu du.Ibaiaren bokalean lanean ari zi-
ren langile batzuek aurkitu zuten1819. urtean, eta Singapurreko jen-deak berehala lotu zuten Badangerraldoiaren kondairarekin.
m a n t a n g o r r i6 OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A berria
DENBORA-PASAK
1. Kopiatu laukiz lauki. Amaiak bazkaria jarri berridio Pintto katuari. Bere marrazkiaren kopiaegingo al zenuke?
2. Nor ote da? Ur eta Hodeiizebaren lantokiko armairuan
dabiltza kuxkuxean. Zein dabere ogibidea?
m a n t a n g o r r i 7berria OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A
Erantzunak: 2.-Zapataria.
Alfonso BañeresIDAZLEA
«Inperfekzioarenaldeko aldarriada istorioa»
Nor da Erika?Erika triku afrikarra da. Dendabatean erosi zuten. Denboranaurrera, zauri bat egin zitzaionhankan. Hari batekin egindakoada, gure ustez; lotuta eduki zuten,eta hanka hil egin zitzaion. Minazeukanez, laztantzen hastenzitzaizkionean bola bat bihurtzenzen. Jada ez zen hain maitagarriaeta perfektua beraientzat.Horregatik abandonatu zuten.Basati Albaitari Elkarteak jasozuen, eta, ebakuntza eginondoren, adoptatu egin genuen.Istorioak benetako gertaera horidu abiapuntu.Zer animalia ezagutuko ditu?Erikak basoko animalia guztiakezagutuko ditu: saia topatuko dulehenik, eta okila gero. Sugearekinere aurkituko da. Kuadrilla osoxelebrea ezagutuko du.Zer irakatsiko diote basokolagunek protagonistari?Erika ohartuko da inor ez delaperfektua. Ikasiko du bakoitzakbere akatsak eta bertuteakdituela. Guztiok ditugu gureindarguneak eta ahulguneak.Lortuko al du Erikak berrirozoriontsu izatea?Jakina baietz! Ipuinak amaieraalaia dauka. Bi pertsonakaurkituko dute, istorio batenprotagonista izango den animaliaperfektu baten bila dabiltzanak.Erika ikustean, ohartuko dira beradela istoriorako animaliaperfektua. Etxera eramango dute,eta bizitza berria izango du.Animalien argazkiekin osatuduzue liburua.Marrazkien ordez, benetako
animalien argazkiak ditu. Ikusigenuen istorioa bera aukeraederra zela Euskal Herriko basofaunaren aberastasunaerakusteko. Alfredo Piedrafitaargazkilariaren lan bikainarenemaitza da. Nolakoa izan da sormen lana?Alfredok eta biok aspalditikezagutzen dugu elkar. Harenirudiak ikustean beti pentsatzennuen ipuinetarako argazkiak zirela.Erika iritsi zitzaigunean sortuzitzaidan proiektua egiteko ideia.Aurrera begira, ipuin sorta batosatzeko asmoa dugu. BasatiAlbaitari Elkarteak milaka kasujasotzen ditu egunero, eta besteanimalia batzuen istorioakkontatzeko aprobetxatu nahiditugu. Erein argitaletxeak gusturaonartu du proposamena. Inperfekzioa duzue gai.Bai, istorioa inperfekzioarenaldeko aldarria da. Edonorentzakomodukoa da, guztiok baikarahorren biktima. Euskal Herrikobaso fauna ezagutzera ematekotresna ere bada liburua. Jendeakez ditu ezagutzen, esaterako,katajinetak edo urubiak. Halaber,saguzarra edo sugea ez dira osoanimalia maitatuak; ospe txarraeduki dute betidanik. Haien irudiagarbitzea ere nahi dugu.
AZOKALIBURUA
d Izenburua: ‘Erika, ez naiz
perfektua’.
d Testua: Alfonso Bañeres.
d Argazkiak: Alfredo Piedrafita.
d Orrialde kopurua: 56 orrialde,
koloretan.
d Prezioa: 15 euro.
d Adina: 4-10 urte.
d Argitaratzailea: Erein
argitaletxea.
3. Labirintoa. Nekanek erlojua galdu dueskolara bidean. Lagunduko aldiozu ordularia bilatzen?
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA OSTIRALA, 2018KO MARTXOAREN 30A
JOLASA
1Eskailerak aukeratu behardira, eta maila bakoitzean
izen bana jarri: itsasoa, lurra,hodeiak, zerua, ilargia eta eguz-kia. Baliteke eskailera kopurua-ren arabera hitzak gehitu (iza-rrak, planetak…) edo kendu beharizatea.
2Hastea egokitu zaionakharria lehendabiziko eskai-
lera mailara botako du (itsasora).Maila honen gainetik salto egingodu eta beste maila guztiak hankabaten gainean goraka eta behe-raka pasatuko ditu. Jaisterakoan,
harria dagoen mailara iristendenean, oinarekin joko du harriaeta maila horretatik kanpo bota-ko du.
3Jolasak berdin jarraitukodu beste maila guztiekin.
Bigarren txandan, harria bigarrenmailara botako du (lurra), etagora eta behera pasatuko ditueskailerak, txingoka. Goialderajoatean, ezingo du harria dagoen
maila zapaldu, eta gainetik saltoegin beharko du. Behera jaistera-koan, ordea, harria dagoen maila-ra iristerakoan, oinarekin jobeharko du, mailaz maila behe-raino iritsi arte.
4Jokalari batek maila guz-tiak huts egin gabe pasa-
tzen baditu, maila guztiekinaurreko puntuetan azaldutakoaegiten badu, aukera izango du
maila bati bere izena jartzeko.Horretarako, harria nahi duenmailara botako du, eta bereizena idatziko du maila horrengainean. Hortik aurrera, besteinork ezingo du bere mailazapaldu.
5Maila guztiei izena jartzenzaienean bukatuko da
jolasa. Mailei dagozkien izenakaldatu egin daitezke: astekoegunak erabil daitezke, edo pla-neten izenak, hilabeteak…
Eskaileretantxingoka
DATUAKPartaide kopurua:
Gutxienez bi.Baliabideak: Harritxo bat.Espazioa: Eskailerak.Iturria: Euskal Jolasen
Bilduma (Urtxintxa).Webgunea:
www.urtxintxa.eus