Google Albisteak eta Alertak ikastaroa KZguneakegina Creative Commons lizentziapean dago. HainzuzenAitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0
C BY-NC-SA 3.0)
GOOGLE ALBISTEAK ETA ALERTAK
Ikastaroaren indizea
1.SARRERA.............................................................................................31.1. Aurkezpena..................................................................................................................3
2.GOOGLE ALBISTEAK............................................................................42.1. Zer da Google Albisteak?................................................................................................4
3.GOOGLE ALBISTEAK ORRIALDEAN ERREGISTRATZEA.........................53.1. Nola eman izena?..........................................................................................................5
4.BERRIAK BILATU...............................................................................124.1. Ikasi nahi duzun hori bilatzen........................................................................................12
5.EDITATZEA........................................................................................165.1. Google albisteak ataleko aukera gehiago.........................................................................16
5.1.1 Orrialdea................................................................................................16
5.1.2 Atala......................................................................................................28
6.GOOGLE ALERTAK.............................................................................336.1. Zer da Google Alertak?.................................................................................................33
7.JOLASTU ALERTEKIN.........................................................................347.1. Alertak sortu, aldatu eta ezabatu...................................................................................34
Google Albisteak eta Alertak
1. SARRERA
1.1. AURKEZPENA
Gustatuko al litzaizuke Interneten albisteak azkar eta erraz topatzea?
Imajina al dezakezu orrialdea pertsonalizatu ahal izatea interesatzen zaizkizun
gaiak gehitu edo kenduta?
Eta beste herrialdeetako albisteak ezagutu ahal izango bazenitu?
Zer irudituko litzaizuke gaia aukeratu eta horri buruzko albisteak zuzenean posta
elektronikoan jaso ahal izatea?
Imajina al dezakezu hori guztia zure etxetik egin ahal izatea?
Hori guztia egin dezakezu Google Albisteak eta Alertak aukeraren bidez
Google Albisteak eta Alertak
Outlook Express es un curso acerca del manejo de gestores de correo que nos ayudara a saber utilizar correctamente nuestro correo electrónico.
2. GOOGLE ALBISTEAK
2.1. ZER DA GOOGLE ALBISTEAK?
Automatikoki sortutako albiste-bilatzailea da. On lineko komunikabide nagusietan
etengabe arakatzen du informazioa. Antzeko artikuluak bildu eta irakurle
bakoitzaren interes pertsonalizatuen arabera aurkezten ditu.
Google Albisteak orrialdearen eskualdekako edizio ugari daude hainbat
hizkuntzatan, eta edizio horietako bakoitza dagokion herrialdeko irakurleei bereziki
egokituta dago. Horrez gain, etengabe eguneratzen da.
Google Albisteak eta Alertak
3. GOOGLE ALBISTEAK ORRIALDEAN ERREGISTRATZEA
3.1. NOLA EMAN IZENA?
Google Albisteak erabili ahal izateko ez duzu erregistratutako erabiltzailea izan
beharrik, baina Google-n kontua sortzen baduzu, abantailak izango dituzu:
• Albiste kopurua ordenatzea edo aldatzea gunera sartzean
• Zure historiala kontsultatzea, gehien bilatutako albisteak dataren arabera
ordenatuta
• Eskuragarri dauden albisteen zerrendara sartzea titularren edo irudien bidez
Google Albisteak orrialdean erregistratzeko hemen sartu behar duzu:
http://news.google.com. Aukeratu “Saioa Hasi” esteka eta sakatu “Sortu kontua
orain” botoia.
Google Albisteak eta Alertak
Helbide honetatik heltzen da Google Albisteak orrialdera: http://news.google.com
Google-ko kontutik sartzeko "Saioa Hasi" esteka sakatu
Google Albisteak orrialdera sartzeko Google-ko kontua izan behar duzu
Konturik ez baduzu, sortu “Kontua sortu orain” sakatuz
Google Albisteak eta Alertak
Eskatutako datuak bete.
Aukeratutako pasahitzaren segurtasun maila adieraziko dizu Google-k.
Pasahitza berriro idatzi errore tipografikorik ez dagoela ziurtatzeko.
Google Albisteak eta Alertak
Ekintza hori lehenespenez aktibatuta dago eta desaktibatu egin dugu ikastaro
honetako xedea ez delako.
Egiaztatzeko hitza sartu.
“Hurrengo urrats" sakatuko dugu
Google Albisteak eta Alertak
Orain, zure posta elektronikora alta-prozesua amaitzeko igorritako helbidea
egiaztatuko duzu. Horretarako, sartu hemen: www.kzgunea.net
Helbide elektronikoan sartzeko aukera egokia sakatu
Google Albisteak eta Alertak
Erabiltzaile-izena eta gakoa bete
“Saioa hasi” botoia sakatu
Google Albisteak eta Alertak
Google-ko mezua zabalduko dugu
Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoko helbidea egiaztatzeko estekan klikatu
Zorionak! Orain badakizu nola erregistratu
Google Albisteak eta Alertak
4. BERRIAK BILATU
4.1. IKASI NAHI DUZUN HORI BILATZEN
Google Albisteak orrialdean albiste bakoitzak hainbat artikulutarako estekak
eskaintzen ditu, horrela, lehenik eta behin, interesatzen zaizun gaia aukera
dezakezu eta, ondoren, argitalpena aukera dezakezu. Titularra aukeratuz gero,
zuzenean sartuko zara informazioa argitaratutako gunera.
Besteak beste albistea agertutako maiztasuna eta agertutako tokiak ebaluatzen
dituen informatizatutako sistemaren bidez aukeratu eta sailkatzen dira artikuluak.
Google Albisteak orrialdeak neutraltasuna bermatzen du albisteak aukeratzean;
izan ere, albisteak ideologia edo ikuspuntu politikoa albo batera utzita hautatzen
dira eta gertakari berari buruzko ikuspegi zabalaren artean aukera daiteke.
Gure kasuan, Google Albisteak orrialdean sartzeko posta elektronikoa eta pasahitza
idatziko ditugu
Google Albisteak eta Alertak
“Saioa Hasi” botoia sakatu
Identifikatutakoan, aukeratutako izena orrialdeko goiko eremuan agertuko da
Albisteak bilatzeko ezkerreko menua edo bilatzailea erabil daiteke
Hemen albisteak atalka agertzen dira. Google Albisteak orrialdean sailkapen hori
lehenetsita dago
Ataletara zuzenean sar daiteke. Horretarako, estekaren batean sakatu behar da
esaterako, “Ikuskizunak” estekan
Google Albisteak eta Alertak
Gai horrekin lotutako albiste guztiak agertuko dira
Albisteak bilatzeko beste modua bilatzailearen bidez da. Gai zehatza bilatu nahi
bada erabiltzen da. Horretarako, bilatu nahi duguna definitzen duten hitz gakoak
sartu behar dira
Adibidez, “KZgunea” idatziko dugu
Google Albisteak eta Alertak
Orain, bi botoietako bat aukeratzen da, bilatu nahi denaren arabera; albisteak soilik
ala KZguneari buruz webean agertzen den guztia, albisteak eta albisteak ez direnak
Kasu horretan, “Bilatu” botoia sakatuko dugu.
Google Albisteak eta Alertak
Bilatutako gaiari buruzko estekak agertuko dira
Zorionak! Orain badakizu albisteak nola bilatu
5. EDITATZEA
5.1. GOOGLE ALBISTEAK ATALEKO AUKERA GEHIAGO
5.1.1 Orrialdea
Google Albisteak orrialdeak norberaren orrialdea azkar eta erraz pertsonalizatzeko
aukera ematen du.
Ia ezinezkoa da egunean argitaratzen diren albiste guztiak irakurtzea, beraz, zure
orrialdea konfiguratuz gero, gehien interesatzen zaizun informazioa besterik ez da
agertuko.
Horrez gain, pertsonalizatutako atalak gehitu eta antolatzen badituzu, errazagoa
izango zaizu nahi duzuna aurkitzea.
Google Albisteak eta Alertak
Google Albisteak orrialdera sartu ondoren, orrialdea erraz editatu ahal izango duzu
Horretarako, aukeratu “Doiketak” esteka
Google-k lehentasunez antolatuta dituen atalak agertzen dira, baina gehitu,
ezabatu eta ordenatu egin daitezke
Atal estandarrak aurrez Google-n daude eta hemen eta ezkerreko menuan agertzen
dira.
Atal horiek gaika sailkatuta daude eta berrantolatu eta berriak gehi daitezke
Atal estandarra gehitzeko egin klik estekan
Google Albisteak eta Alertak
Herrialde zehatzaren edizioa aukera daiteke
Kasu horretan dagoen moduan utziko dugu edizioko atal estandar guztiak agertzen
Google Albisteak eta Alertak
Gomendatutako atalean zure aurreko bilaketen arabera gomendatutako albisteak
agertzen dira. Zenbat eta bilaketa gehiago egin, orduan eta albiste gehiago
agertuko dira atal horretan
Orain gomendatutako atala gehituko dugu
Google Albisteak eta Alertak
“Aukera aurreratuak” botoia sakatu egin behar da
“Atala gehitu” botoia sakatu besterik ez da egin behar
Google Albisteak eta Alertak
Orrialdea aldatu denez, Google-k egindako aldaketak ezabatzeko aukera ematen
du, baina kasu horretan bere horretan utziko ditugu
“Gomendatua” atala hemen agertzen dela egiaztatu eta bertan klikatuko dugu
sartzeko
Google Albisteak eta Alertak
Google Albisteak orrialdeak automatikoki betetzen du atala zure aurreko bilaketen
arabera gomendatutako albisteekin.
Orrialde nagusira itzuliko gara
Google Albisteak eta Alertak
“Doiketak” aukera sakatuko dugu konfigurazioa aldatzen jarraitzeko
“Aukera aurreratuak” aukera sakatuko dugu konfigurazioa aldatzen jarraitzeko
Pertsonalizatutako atalak Google Albisteak orrialdeko ataria aldatzeko aukera
emango dizu zure intereseko albisteak gehituz
Google Albisteak eta Alertak
“Atal pertsonalizatua gehitu” aukera sakatuko dugu
Adierazitako hitz gakoak dituzten albisteetara zuzenean sartzeko aukera ematen
duen atala gehituko dugu
Adibidez, “Zineko estreinaldiak” idatziko dugu
Google Albisteak eta Alertak
Amaitzeko, “Sortu” botoia sakatu
“Zineko estreinaldiak" atala gehitu dela egiaztatu eta egin klik estekan
Gaiarekin lotutako albisteak agertuko dira
Orrialde nagusira itzuliko gara
Google Albisteak eta Alertak
Orain orrialdea nola berrantolatu ikusiko dugu
“Doiketak” estekan sakatu
Google Albisteak eta Alertak
“Lehenetsitako orrialdea berrezarri” esteka aukeratuz gero, Google-n hasieran
zegoen antolaketa aterako da eta ez dira orrialdean egindako aldaketak gordeko.
Kasu horretan, egindako aldaketak utziko ditugu
Atala kokapen egokian jartzeko, saguarekin gainean klikatu eta arrastatu besterik
ez da egin behar.
Amaitzeko, “Gorde” botoia sakatu
Google Albisteak eta Alertak
Orain “Zineko estreinaldiak” aukeratutako tokian agertuko da
Zorionak! Orain badakizu orrialdea nola editatu
5.1.2 Atala
Google Albisteak ataletan antolatuta dago eta atal horiek albisteak sailkatzen
dituzten gaiak dira.
Lehenetsita, Google-ko orrialdean atal jakinak daude, baina zure lehentasunen
arabera editatu ahal izango dituzu.
Herrialdea aukeratzen baduzu, esaterako, han gertatzen diren albisteak ikusi ahal
izango dituzu. Gainera, atal bakoitzean zenbat albiste agertzea nahi duzun aukera
dezakezu.
Google Albisteak eta Alertak
Google Albisteak orrialdera sartu ondoren, atala erraz editatu ahal izango duzu
Horretarako, editatu nahi den atalean kokatu besterik ez da egin behar
Adibidez, “Kirolak” hautatuko dugu
Google Albisteak eta Alertak
“Editatu” estekan klikatu
Hemendik atala alda daiteke agertzen diren eremuak aldatuz
Gaztelaniazko kirolen atala frantsesezko edizioarekin ordezkatuko dugu
Google Albisteak eta Alertak
Goitibeherako menuan herrialdea aukeratuko dugu
Adibidez, “France” hautatuko dugu
Google Albisteak eta Alertak
Agertzen den ataletako bat aukeratuko dugu
Amaitzeko, “Sortu” botoia sakatu
Kirolen atala aldatu dela ikusiko dugu
Google Albisteak eta Alertak
“Sports (France)” esteka aukeratuko dugu
Atal horretan Frantziako kiroletako albisteak agertuko dira
Zorionak! Orain badakizu atala nola editatu
6. GOOGLE ALERTAK
6.1. ZER DA GOOGLE ALERTAK?
Google-ko alertak zehaztutako gaiekin bat egiten duten on lineko albisteak dituzten
artikuluak agertzen direnean automatikoki posta elektroniko bidez igortzen diren
mezuak dira. Alertak astero, egunero edo zure intereseko edozein gairekin lotutako
albisteak gertatzen direnean jaso ditzakezu.
Edozein gai izan daiteke albiste-alertaren xede. Albiste-alerta asko helburu
hauetarako defini daitezke:
• Garapenean dagoen albistea jarraitzeko
• Lehiatzaileari edo sektore jakinari buruzko informazioa jasotzeko
Google Albisteak eta Alertak
• Aurrerapen medikoen jarraipena egiteko
• Pertsona ospetsuari edo kirol taldeari buruzko azken albisteak lortzeko
Gainera, erregistratuz gero, sortutako alerta guztiak kudeatu ahal izango dituzu.
7. JOLASTU ALERTEKIN
7.1. ALERTAK SORTU, ALDATU ETA EZABATU
Alerta sortzea, aldatzea eta ezabatzea oso erraza da. Horretarako, sartu hemen eta
erregistratu: http://www.google.com/alerts . Aurretik Google-n kontua baldin
baduzu, identifikatu besterik ez duzu egin behar.
Alerta sortzen duzunean, horrekin lotutako albisteak egunean behin, astean behin
edo sortzen direnean jaso nahi dituzun aukera dezakezu.
Horrez gain, alerta mota hauek aukera ditzakezu: albisteak, blogak, web orrialdeak,
zehatza eta taldeak.
Alerta sortu ondoren, aldatu eta ezabatu egin daiteke.
Google Alertak orrialdera zuzenean sar daiteke http://www.google.com/alerts
helbidetik
Alerta hemendik sor daiteke, identifikatu beharrik gabe. Eremu horiek bete eta
“Alerta sortu” botoia sakatu behar duzu, besterik ez.
Ondoren, postara sartu behar duzu alerta-eskaera baieztatzeko, eta prest egongo
zara zure posta elektronikoan albisteak jasotzeko
Hala ere, Google-ko kontuaren bidez ere sor daiteke alerta
Google Albisteak eta Alertak
Kasu horretan, sortutako kontua dagoenez, “Saioa Hasi” estekan klikatuta sar
daiteke
Google Albisteak eta Alertak
Horretarako, posta elektronikoa eta pasahitza idatzi behar dituzu
“Saioa Hasi” botoia sakatu.
Google Albisteak eta Alertak
Alertak kudeatu ahal izateko orrialdea agertuko da
Alerta sortzeko “alerta sortu” estekan klikatu
Bete beharreko eremuak agertuko dira . Lehenik eta behin, erabiliko diren gako-
hitzak sartuko dira. Hurrengo egunetako eguraldia ezagutu nahi denez,
“Metereologia” idatziko dugu
Google Albisteak eta Alertak
Hedatzen den menuan, bilaketa-aukera hautatuko ditugu:
• “Frekuentzia”: Momentuan, gehienez egunean behin eta gehienez astean
behin.
• Iturriak: Automatikoa, Albisteak, Blogak, web, bideoa, libururak, dbeate
foroak.
• Hizkuntzak: Betse hedagarri luze bat.
• Zonaldea: Zonalde guztiak
• Kantitatea: Soilik emaitzik onenak edota emaitza guztiak.
• Bidali: nahi duzun helbidera edo RSS bidez.
Eredurako, “gehienez egunean behin”, “Albisteak” iturria, “espainiera” hizkuntza,
“zonalde guztietan”, soilik emaitzik onenak eta bidali dezatela gure kontua
Google Albisteak eta Alertak
Amaitzeko, “Alerta berria sortu” botoia sakatu.
Alerta sortu da. Orain, postara sartu Google-k alerta igorri duela egiaztatzeko.
Horretarako, sartu hemen: www.kzgunea.net.
Baliteke igorpena sortu bezain pronto ez heltzea, baina eguna igaro ondoren,
metereologiari buruzko albisteak jasoko dira.
Postan sartu ondoren, Google-ko alerta-mezua zabaldu
Google Albisteak eta Alertak
Mezuan albisteetarako estekak agertuko dira
Alerta sortu ondoren, aldatu egin dezakegu
Google Albisteak eta Alertak
Horretarako, dagokion alertako “Aldatu” esteka hautatu (alertaren ondoan dagoen
arkatz itxurako botoiaren gainean).
Amaitzeko, “Gorde” botoia sakatu
Aldaketa egiaztatu Orain mezuak astean behin iritsiko dira
Alerta oso erraz ezabatu ere egin daiteke. Nahikoa da ezabatu nahi den alertari
dagokion laukia hautatzea.
Google Albisteak eta Alertak
Alerta automatikoki ezabatuko da
Zorionak! Orain badakizu alerta nola sortu, aldatu eta ezabatu
Google Albisteak eta Alertak