GURASOEK
SEME-ALABEKIN
IRAKURTZEN DUTE
GOGORATZEN ZARA?
-Gizarte alfabetizatuan bizi gara eta berean irakurtzen eta
idazten jakitea oso garrantzitsua da. Horregatik neska
mutilen aurrean heldu alfabetizatuak bezala, irakurri eta
idatzi behar dugu.
-Neska-mutilek eskolatik kanpo irakurri eta idatzi behar
dute.
-Helduek erakutsi arte,neska-mutilek ez dute itxaroten.Beti
eta leku guztietan ikasten dute.
- Irakurtzea idazkiak ulertu eta interpretatzea da.
-Sentsu eta aurre asmo batekin hitzak ekoiztea, idaztea da.
-Neska-mutilek ekoizten dituzten idazkiak,nahiz eta ez izan
zuzenki, baloratu eta errespetatu behar ditugu.Era honetan
beraien hizkuntz idatzia hobetzen lagunduko diegu.
Aholku hauek aurrera eramaten badituzue,zuen seme-
alabaei hizkuntz idatziarekin erlazio baikorra lortzen eta
bere autoikasketa hobetzen lagunduko diezue.
1. ZUEN SEME-ALABEKIN HITZ EGIN ETA ENTZUN
IEZAIOZUE.
• ZUEN SEME-ALABEKIN HITZ EGIN ETA ENTZUN
IEZAIOZUE.
Zenbat eta hitz gehiago entzun, zenbat eta gehiago
ezagutuko dute eta beraien eguneroko elkarrizketan hitz
gehiago erabiliko dituzte.
• ZUEN SEME EDO ALABARI ENTZUN IEZAIOZUE.
Zenbat eta gehiago hitz egin hobeto, eta esaten duena
estimatu behar zaio,horrela hizkuntz molde egokiak hobeto
garatuko ditu.
• HAIEK HIZTEGIA ABERASTEN LAGUNDU
IEZAIEZUE.
Inguruko gai guztietaz galdetzera bultza itzazue.Ondoren
erantzun iezaiezue.
2. ZUEN SEME-ALABEKIN IRAKUR EZAZUE.
• Zuen haurrak direla eta ,IRAKURKETAZ hitz egiten
hasteko, idei orokor garrantzitsu batetik abiatu behar
dugu
ESKOLATIK KANPO ERE IRAKURTZEAREN BEHARRA
• Irakurketaren ikasketan seme-alabei laguntzeko
garaian famili giroa oso faktore garrantzitsua da.
Zuen seme-alaben irakurketaren eboluzio positiboa
bultzatzeko, gurasoek sortutako giroak lagun dezake.
1.Haur txikienekin, marrazkietako haur liburuak ikusi eta
baita ipuinak konta iezazkiezue.Garai bakoitzean gogoko
dutena kontutan izan, horretaz hitz egingo dieten liburuak
eskeini.
2.Liburu bat irakurri ondoren, elkarrekin horretaz hitz
egizue.Haurra kontura dadin zuentzat ere liburua oso
gauza garrantzitsua dela,berarentzat izango den bezala.
3. Irakurtzen diozuen bakoitzean liburuekiko eta
irakurtzearekiko estima garatzen eta baita hizkuntz landu
bat ezagutzera ematen ari zarete, azken hau bere garapen
intelektualerako tresna egokia izango delarik.
4. Zuek ere irakurtzean gozatzen duzuela ikus dezaten
zuek ere irakurri:liburuak,aldizkariak.egunkariak.Haurrek ez
dute irakurtzea estimatzen beste haurrek hala egiten
dutelako, baizik eta familian hori bizitzen dutelako,horretan
ere gurasoak lehenengo eredua direlarik.
5. Zuen alaba edo semearekin egunero irakur ezazue, 15
minutu behintzat, egunero. Eta une horiek komunikazio eta
dibertsiorako erabili,inoiz ez egin behar gorrotagarri bat
bezala.
6.Haurrak oheratzeko momentua aprobetxa ezazue
beraiekin ipuinak edo istorioak irakurtzeko.Gauero minutu
batzu irakurtzera ohitu daitezen.
7.Txisteak eta komikiak ez itzazue mespretxa.Horiek haurra
imagina eta hitzaren mundura hurbiltzen bait dute eta
ondorioz irakurketaren atseginera.
ZER EGIN HONETARAKO LAGUNGARRI IZAN
DAITEZKEEN ERREKURTSOAK:
• Irakurri ipuin bat eta ondoren izenburua asma dezatela
eskatu.
• Ipuin bat irakurri ondoren gehien gustatu zaien atala
komenta dezatela.
• Ipuinaren amaiera ez irakurri eta amaiera berri bat
asma dezatela eskatu.
• Eskutitzaren bat jasotzen baduzue lagunena edo
iragarkiena irakurri iezaiezue eta baita ere noizbehinka
beraiek irakur dezatela eskatu.Ondoren irakurritakoa
denon artean komentatu.
• Zuen txango eta ibilbidietan iragarki txartelak kaleko
eta dendetakoak izenak eta beraiekin irakur itzazue.
• Interesa sortarazten dieten edo eskolatik eskatzen
zaien gaiei buruz idatzizko idazkietan
(liburuak,enziklopediak,egunkariak,aldizkariak…)
informazioa bilatzen lagundu.
• Eskolatik bidaltzen diren oharrak beraiekin irakurri.
3. NAHIZ ETA NOIZ-BEHINKA IZAN EGUNKARIA EROSI
Zuen seme-alabek zuek egunkaria irakurtzen eta
komentatzen ikustea garrantzitsua da.Ekintza hau biharko
egunean heldu on alfabetizatuak bihurtzeko lagungarria
izan daiteke.
Irakurtzeko liburu bezala erabil dezakezue:
• Atal desberdinetan artikulu edo berri zehatzak bilatzea
eskatu.
• Eskatzen dituzten berriak edo atalak eman, horrela
denon artean irakur dezakezue.
• Gaur eguneko gaiei buruz egunkarietan informazioa
bilatzen lagundu eta adore eman.
• Komikiaren marrazkiak moztu eta ordenean jartzen
jolastu.
• Agertzen diren denbora pasak burutzen.
4. ZUEN SEME-ALABEKIN IRAKURKETA
INTERESGARRIAK BILATU
• Irakurtzen hasten denean, liburu interesgarriak
aukeratzen lagundu itzazue eta irakurtzen ari direnean
zuen laguntza eman iezaiezue:
- Irakasleei
- Liburu-saltzaileei
- Herriko liburutegian
• Herriko liburutegia zuen seme-alabekin bisita
ezazue.Liburuak nondik eta nola jaso behar dituen
azaldu iezaiezue. Nahiz eta hizkiak oraindik ez
ezagutu denbora eman liburuak ikus eta irakur
ditzaten.
5. EKINTZAK EGITEKO ESPAZIO BEREZI BAT
Ahal den neurrian umeak espazio bat (telebistatik urrun)
edukitzea oso garrantzitsua da.
6. IDATZI ZUEN SEME-ALABEKIN
Zuen seme-alabekin idazten duzuen bakoitzean
alfabetizaziorako prozesuaren oinarrizko bi edukiak
jasotzeko aukera ematen diezue.
1. Beraiekin dauden helduek idatziaren bidez informazio
baliogarria eta beharrezkoa egunerako bizitzarako jasotzen
dute.
2 .Beraien ekoizpenak esangura dauzkate.Helduekin
komunikazioa eta interakzioa bideratzen dute nahiz eta
helduen bezalakoa ez izan.
Zuen seme-alabeekin idazteko lagungarri diren zenbait
aholku:
• Gizarte komunikazioa helburu duen edozein
idazkiaren ekoizpena baloratu.
• Idazketari buruz egiten dituzten galderak
pazentziarekin eta interesarekin erantzun.
• Haien berezko idazki batzuk gorde eta denon artean
konparatu, aurrerapenak baloratu eta ospatu.
• Helduak gizarte komunikazio egoeratan (eskolako
oharrak,eskutitzak instantziak…)idazten ikustea
ziurtatu.
• Izenak eta marrazkiekin eta pertsonekin elkartu
dezatela eskatu.
• Pertsonen, herrien,gauzen…izenak idatzi eta erabili
hitz berriak sortzeko,izenen amaierak eta hasierak
konparatzeko, luzeenak eta laburrenak…
• Sendiaren egutegi baten,non jasoko eta mantenduko
dira eguneratuta zenbait etxeko
ekintzak(jaiak,urtebetetxea,bidaiak,txangoak…)erantz
uleak egin.
• Ordenagailu eta idazteko makina edukiko
bazenute,izenak, eskutitzak eta beste zenbait gauza
idazteko erabil dezaten aukera ema iezaiezue.
• Aldizkarietan argazkiak bilatu eta moztu ondoren
izenburuak jartzea eskatu.
• Egunkarietako eta aldizkarietako argazkiak moztu eta
argazki oina edo albiste bat idatz dezakete.
• Bidai bat egin baino arinago eraman behar diren
gauzeen zerrenda idazten edo mapak begiratzen
neska-mutilek lagundu dezatela bideratu.
• Supermerkatura zoaztenean zuen seme-alabekin
erosketen zerrenda egin eta ondoren ea dena erosi
den begiratu.
• Etxera heltzen diren eskutitzak erantzun.
• Eskolara bidaliko diren oharrak edo eskolako ariketak
beraiekin idatzi.Haiek idatz dezatela eta ez badute era
konbentzionalean egiten transkribitu egindakoa.