Download pdf - Herria 2970

Transcript
Page 1: Herria 2970

Agorrileko Andredena Marietan uda sasoina goreneanizaiten dela, hori da betiko errana. Betikoa edoaspaldikoa segurik ba. Hemendik goiti, sasoin horiburuz beheiti joanen da beraz... Aurtengoaz zer erran ditake? Goixko da oraino kon-duen xuxen ateratzeko bainan hauxe da gehienikaditzen, sasoina ez dela batere arraroa. Uztaileanjende gutiago, aise gutiago diote batzuek, eta jendeasosaren aldetik biziki kasu eginez ari, bizia polliki ka-riotu dela-eta... Agorrilean, udatiar gehiago segurbainan ez naski usaiakoa eta beti arrangura ber-tsuak... Aroa ere aldakor azen ontzeko!Mugimendu gutiago beraz oro har? Baditake. Bizki-tartean, ezantza polliki kariotua bada ere, beha zon-bat auto badabilan jo harat eta jo hunat eta zoin nekeden Kostalde hortan bereziki aparkaleku batenkausitzea. Gutien ustean, ikaragarriko galkadurak etazernahi denbora galdu behar! Alta, toki askotan, indarberezi bat, aintzineko urtetan baino gehiagokoa, egi-ten delarik ez hainbeste auto sartzeko hiri barnetarat,autobus joan-jinkari eta gaineratiko... Eta jendeak sosari kasu egiten diola, kantu hori be-

renaz ez da oraikoa. Badu hogoi urte segurikaditzen dugula! Salbu hara, aurten ezagun dahalere zerbait kanbiatu dela, diruaren xuhurtzebat badela aintzineko urtetan baino gehixagosenditzen dena. Gero, behar da ikusi zernahibesta, ikusgarri eta ausagailu badela, mota guzi-etarik eta bazter guzietan. Urtetik urterat geroeta gehiago! Musikaldi, kantaldi, dantzaldi, pilotapartida, indar-joko, behi laster, zezen laster, zaldilaster, atun-besta, xardina-besta, ahate-besta,talo-besta, espartin-besta eta nik dakita zer,egun guziz bada hitzordu ainitz. Harritzekoa oteda baitezpada ez balinbada beti denetarat jendeaburrustan johan? Beste gauza bat dena, ainitzek azpimarratzendutena, jatetxetan ere jende gutiago ikustendela. Iduri du udatiar frangok, gutiago xahutunahiz, bakandu dituztela ostatuetako bazkari etaafariak. Hori ere orai arte jadanik entzuten gi-nuen kantua. Bainan hori ere aurten naskigehixago ezagun dena...

Udatiar asko heldu dira goxoan pausatzerat. Frangok, gero eta gehiagok naski, eta hobesegur, nahi dute ere zerbait ikasi gure kulturaz eta gure nortasuna egiten duten berezita-sunez. Bainan beti badira ainitz, dela Donibane Lohizunen, dela Kostalde guzian, orozgainetik jiten direnak itsasoan mainatzeko eta hondartzetan iguzkitarat egoiteko...

2008-ko Abuztuaren 14-ekoa14 Août 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2970

Jende pobreen haurrak xahartuakdira sortu orduko.

(Arieh Eckstein)

DENA ESPANTU!Olinpi-Joko famatu horiek hasi zaizkiguberaz Xinako hiri-nagusian. Duela lau urteGrezian izanak, hemendik lau urterenburuan Londresen beharrak, Parisek erenahiko zituelarik, aurten arrunt besteeskualde batean ditugu, mundu guzikojendetzearen % 20-a baino gehixago berakdaukan herrialde handian. Olinpi-Jokoak,sail guziz miresgarria batzuentzat, bazterguzietako kirolari hoberenak elga-rretaratzen dituen besta erraldoia,bakezko eta elkartasunezko mezu azkarbat zabaltzen ere duena... Beste fran-gorentzat, diru eta droga ixtorioek histenduten hitzordua, gainerat etzena Xinariutzi beharko, hango gobernuak ez duenosegurik giza-eskubideetaz axola gehixa-go... Duela zazpi urte hitzeman zenaXinako agintarieri, karkulatuz horren gatikhein bat zentzatuko zirela orobat, oraidenek ikusten haatik ez direla biziki hor-tarik ari!Estreinaldia handizki baino handizkiagomuntatua zuten, Xinatarrek baitute berenurgulua, eta ez entraalekoa! Ikusgarri xo-ragarria, dena kolore, kantu eta dantza,itzal guziak estali edo ahantz-arazi nahizasmatua ez da dudarik! Mundu bat haratbildua, ehun mila lagunez goiti, denenaintzinean hamar mila kirolari, berrehunbat herrialdetarik etorriak, eta lauetan-hogoi estatuburu edo gobernuburu, Bush,Putin, Sarkozy eta beste, bakoitxak berehura gogoan bainan han nunbaitik! Bu-rrunba ikaragarria segur eta zonbatespantu! Sobera denen buru, aise soberahola aintzinetik egiteko, lehiaketak untsahasi ere gabe... Frantsesak ez segur azke-nak alde bat dena kukuruku eta kukurukuartzeko! Atenasen 33 medaila irabazizituztela eta hor baduketela 40-en mentu-ra... Nork atxik gu, frantses oilarrak kuku-rusta beti harro harroa!Espantuak egitekotan ondotik beharlitazke egin, gisa hartako emaitzak segur-tatu-eta. Eta ez oraindanik...Hau besterik da bainan erran behar duthalere: joanden asteko “HERRIA”-n”irakurtu duzketzue Euskal-Herriko egoerazez dakit nungo eiharazainaren gogoetaguziz argiak. Aspaldian ez nuen norbaitentzuna gure arrangura eta buru-haustezhoin sanoki, hoin lañoki eta hoin xuxenmintzo. Denek burutan untsa hartu beharginuzkeen solasak. Olinpi-Jokoen burrun-ba doi bat ahantziz berdin...

J-B D

HERRIA ez da agertukoabuztuaren 21ean eta 28an

(urteko pausaldia)

Goraintzi eta laster arte gure irakurle guzieri !

Urteak iragaiten ikustearekin oinarrizko aldaketabatzu gertatzen dira. Hala nola lehenago euskal fami-lietan giroa kantu herrikoiez betetzen zuten haurrek,orain kasik desagertua da kantua familietan, komu-nione, eztei edo gertakari arraroez aparte, eta lehenkoplako lehen lerrotik aitzina lalala nagusitzen dagehienetan ! Gure hizkuntza gibelera ari delakomarka. Hona non Jaurlaritzaren eraginez laugarrenaldikotz ikertu dela euskararen heina gure jendartean.Lehenbiziko hiruen bidetik datoz aldi honetan ereemaitzak. Hots, euskara gibelera ari da iparraldean,aldi honetan hori handizki ezagun da Baxenabarre etaXiberoan. Baina ez da dena galdua. Pierre Narbaitzzenaren teoria segituz erran daiteke euskara ez delagora baina beti hor dela. Ikerleek gure mintzairarenapalena 1976-an estimatzen dute, ordutik geroz sor-tuen artean euskararen heina berriz goiti abiatzenbaita. Ez dago beraz hala beharrik, elkarrekin hortzezeta haginez lotuz patarrean goiti pusatzen lagundubehar dugu Europako hizkuntzarik zaharrena.Gogoeta horren inguruan ari da solasean HERRIAErramun Osa hizkuntzalariarekin, honek orratzetikharira lerroz lerro aztertu ondoan laugarren ikerketalinguiztiko hori.

H : Iparraldearen hizkuntza argazkia nolakoa da 1991-koikerketarekin alderatu eta ?E.O. : 1991 tik hona hiztunen kopurua apaldu da iparraldean.Zenbakien zorrotza hor dago : elebidunak murriztu dira etafrantsesez baizik ari ez direnak haiek emendatu. Kontutanatxiki behar da 91-ko elebidunak adinean aitzina joan direlaedo zendu, eta ondokoetan ez ditugu erreberritu. Badituzu bibide elebidun berriak irabazteko, eskola haurrentzat eta gau-eskolak helduentzat. Horretaz aparte iparraldean beste feno-meno bat gertatu dela agertzen da. Barneko aldean euskarabeheiti joaten da eta segituko du maldan behera oraindik den-bora batez, aldiz kostaldean beheitiko joera gelditua da.Lapurdi parte gehienean, BAMen salbu, hiztun berriak ira-

bazten hasiak gara. Horrek ez du kentzen euskara daki-tenek, kostaldean jende erdaldun ainitz delako, guremintzairaren erabiltzeko parada gutiago dutela. H : Esplika ezazu ondorio perbertso hori ?E.O. : Elebidunen kopurua emendatzeko eskoletatik hasibehar da. Lehen etapa horretatik iragaiten direnek guremintzairaren gaitasuna badute, baina behar zaizkieeuskaraz artzeko errextasunak ekarri edo sortu, hiztunaeroso ibil dadin. Iparraldearen kasuan ohartu gara2006an 2001-ean baino parada gutiago dutela elebidu-nek gure mintzairaren erabiltzeko. Xinpleki jendarteakopuruz emendatu delarik euskal hiztunen kopuruabeheititu da, beraz gure mintzairan artzeko paradak erematematikoki apaldu dira. Horri gehitzen badiozu euska-ra haurrean ikasten duten gehienek familiako harrema-nak erdaraz eramaiten ohituratuak direla, eta jendartea-ren parte arras ttipia osatzen dutela oraino, konprenitukoda euskara ez dela zinez goiti ari iparraldean.H : Zein dira beraz esperantza elementuak ikerketahorretan ?E.O. : Euskararen presentzia eskoletan emendatu behargorria dago, funtsezko tresna baita gure mintzairarenerabiltzeko gaitasuna duten gizaldi gazteak moldatzeko.Gaitasun horrek ekarriko die euskaraz mintzatzekoerrextasun gehiago, erran nahi dut gure mintzaira erabiliahalko dutela beren buruari hilkako indarrik ezarri gabe.Eta bortxatu gabe euskaraz mintzatzeko ohitura eskolanhartzen badute, biziko beste aktibitateetan ere gaitasunhori erakusteko paradak bilatu behar dituzte. H : Eta jendartetik ez direa ere seinale azkarrakerakutsi behar euskararen alde ?E.O. : Dudarik gabe. Eskola baitezpadakoa baldin badagure mintzairaren berreskuratzeko ez da horrekin aski.Behar zaizkio erabiltzeko paradak sortu eta azkartueskolatik kanpo. Ilustrapen ttipi ttipienak baztertu gabe.Erakunde publikoen mundutik ere atxikimendua jinbehar zaio euskarari, mundu horretan hiztunak irabazteabaitezpadakoa delakotz. Hizkuntzak irabaz ditzakeenozka guztiak garaitu behar dituzte iparraldetarrek, direnttipi ttipienetatik hasita. Ariz baita mugimendua agertzen.

Indar berri

bat eman behar

euskarari

Indar berri

bat eman behar

euskarari

NOLAKO SASOINA DENEN BURU?NOLAKO SASOINA DENEN BURU?

Erramun Osa hizkuntzalaria

Page 2: Herria 2970

• Pekin hiri kapitalean abuztu honen 8an haundienean hasirik, bete betean diraorain mundu osoko Olinpi Jokoak. Horra hororotako 10.600 jokolari, 205 naziotarik etorriak302 urrezko medailaren ondotik dabiltzanak 28kiroletan, 900 medaila direlarik denetarajokoan. Izan da eztabada ederrik bazterretan,joan behar zenetz ala ez Pekinerat, hainbertzepresondegi eta sofrikario ta injustizia duen herrihortarat, baina bakea lehen eta kiroletako hatsonaren hautua nausitu da halere eta zinezkobesta igurikatzen du munduak hor, egin dita-keen haundiena agian auzi guzien gainetik.Horiek hola, zinez ederki egin da Jokoen sa-rrerako besta : 4 orenez milaka jokolari-dantzari,ehun bat hurbil naziotako lehendakari, 80 milaikusle, gure Sarkozy ere han. Haatik kontrakomanifestaldiak ere bai asko naziotako hiribu-ruetan, Xinak berak bere barnean dituengizonari buruzko tratamenduak salatuz, etaTibet herrialdearen aldekoak.•Soljenitzin errespetagarriari lurra eman dioErrusia herriak bere gizon paregabea izan zuenomenez : Moskun, Donskoi fraidetxeko kate-dralean zuen zernahi jende bere familiareninguruan, bere emaztea, haur eta haurren hau-rrak kartsutasun haundian zituela bilduak, kutxaidekia beren aitzinean zutela, Alexisartxapezpikua bera predikari, eta gizon koroakantari miresgarri. Dmitri Medvedev presidentabera ere hor, bixtan dena.• Afrikar Mauritanian Sidi Cheik Abdalla presi-denta eta Yahia Uld Ahmed Waghf lehen mi-nistroa arrastatu dituzte Nuackchott kapitaleannehork uste etzuelarik. Jeneral bat da estadukolpe horren egilea, Uld Abdel Aziz armadareneta presidentziaren aitzindari zena baina goizhartan berean bere karguetarik kendua beste bijeneralekin. Indarka hori egin da, hain zuzenuste zelarik demokrazia bidea hartzera zoalaSidi Abdalla presidenta, bainan aldekoak erebazituen jazarleak deputatu ganbaran berezikiislamistak sobera leku hartzen ari zirela etaholako.•1960 urtean hartua zuen berebertasuna Mau-ritania horrek, aitzinean frantses kolonia izanik.Ez baita ordea errexa berebergoan nahasmen-durik gabe irautea, horra laugarren estadu kol-pea dutela jasan oraiko hori, gehienetan milita-rrak direlarik holakoetan mugitzen. Halereerran behar da bozen bidez zela, demokratikoki

beraz, hautatua izana orai baztertuduten Ult Cheik Abdalla hori, ez baita

maiz hola.• Errusia ere lanetan da berea daukan lu-rraldearen osotasuna ezin zainduz Georgiahortan. Lehengo sobietar eremu zabaladeseginez geroz, betiko ametsak ez oraino gal-duak, ez diro begi onez ikus Georgia hori Euro-pear Batasunari buruz itzulia izaitea. Eta Geor-gia hortan horra Ozetia lurralde ttipia, hau bed-eren ez aise laxatzen Errusiak, Georgiak Tbilisibere kapitalarekin independentzia ardietsibazuen ere. Zorigaitzez, hauxe da txarrena, etaezin ukatua, badirela hor gaindi 1.400 hile-taraino izanak guduka latzetan. Azen ontzeko,eta hunek ere ez ditu gauzak guti mintzen,petrolio hodioen pasaia ere izanki gune hori-etan. Haundien aztaparra ere hor da, ez urrun :batetik Ozetia ttipia polliki perekatzen du Errusi-ak, eta Georgiak berriz bere alde Amerika.• Europear batasuna ere ez da aise ari Geor-gia eta Ozetia ttipiaren horietan. Denekin bizibehar, Errusiaren kontra ere ezin joan, GeorgiaEuroparen alde dagolarik, Errusiako gazarenbeharra baitu Europak, horra mila arrazoinSarkozy eta besteek ahantzi behar ezdituztenak, beste aldetik Amerika ere hor baitabaina hau kenka txarrean da beste aldetik,presidentaren bozak norat joanen diren nehorkez jakin alabainan.• Pakistanen ere ez da bakerik taliban terroris-tek herri hortako hiru arduradun hil ondoan,Islamabadek oldarketa bat egina zuten beretikhor gaindi eta ez entraalekoa, gudu hortanizanak zirelarik 130 hil eta heietan 94 talibanpreseski.• Somalian bortizkeria ez da eztitzen batere,gobernuak sinatua gatik ere zerbait tratu berekontrako islamistekin. Batean bonba Mogadi-xion, bestean eztabada presidentaren eta lehenministroaren artean, eta gosetea herrian ororengainetik, hango jendetzaren hiruetarik bat kan-potikako janari laguntzen menturan baitira.• Aljerian hilak eta kolpatuak egin ditu bereburua bonbaz jauzarazi duen batek jandarme-ria batean.• Bolivian Evo Morales presidentak bi urte taerdi buruzagitzaren ondoan irriskuak ditu erre-ferendun bozekin, eta kontrarioekin. Zortziegunen buruan dira jakinen ondorioak.

BERANTXAGOParisetik Xinaraino joan etahan hamabi oren egon baka-

rrik, hori ez da nornahik egitenduen balentria bat! BainanNicolas Sarkozy presidentakegin duena! Olinpi-Jokoenestreinan izan da eta berehalaetxerat itzuli! Doi-doia behakobat emanik lehiaketa handihorietako muntadureri, agur-turik Frantziak harat igorri hiruehun kirolariak eta apur bategonik hango agintarinagusiekin... Untsa itzulilaburra beraz, aintzinetikeztabadabide zena etaondotik ere hala dena...Hainbestenarekin, dalai-lamaTibetiarren buruzagi ezagutuaFrantzian baita hamar bategunentzat, jakin da NicolasSarkozy-k ez duela ikusiko...Eta badakizue zergatik ezduen ikusiko? Dalai-lamakberak hori hola galdeturikomen, orai ez dela hain keinka

egokia... Negoziaketa batzubadirela hasiak han nunbaiteta ez direla beraz trabatubehar xinatar buruzagierigaitzitzen ahal zaioten zer-baitekin... Haatik, berantxago,Urtats aintzin naski, dalai-lama berriz jinik Pariserat, or-duan elgar ikusten etamintzatzen ahalko omen dutegoxoan... Eta gisa guziz, ago-rril huntan berean ere, dalai-lamak Montpellier-ko aldeanestreinatu beharra baitu budis-ten biltoki eder bat, NicolasSarkozy ez da bera han iza-nen bainan bere emaztea,Carla Bruni, harat joiatekoa dasegurki... Hots, afera guziakezin hobeki doatzi eta bazternahasle batzu izan behar diragauzak ez dituztenak hoineder eta hoin garbi ikusten...

OZKA BAT GORAGOUdako berri onetarik duguhauxe: elektrika eta hirikogasa berriz kariotzen direlaozka on batez. Egun hotanjakinen xuxen zonbatez.Erakusterat emana izandenaren arabera, argia % 2-ez, gasa % 5-ez. EDF eta Gazde France etxe puxanteknahiko zuten goratze handixa-go bat. Gobernuak, jendexeheaz duen axola handi-arekin, ez diote haatikbaimenik eman galdetzenzuten heineko kariotzea-rentzat. Gisa hortan, gober-nuko diruzain nagusiarenarabera, goratze hori ez danunbait han hilabetean bosteuro baizik gostako familiabakoitx eta hori banabestebatean. Askorentzat gutiagoberdin... Nor behar da beste-naz arizan dena arrangurabost euro xoilentzat?Eskualde hortarik ere beraz,

denak untsa doatzi. Kasik ezinhobeki...

SALTSA GAITZAAspaldiko ixtorioa da, duelakasik hogoi urte hasia, orainobururatzekoa... Denboranberaz, Frantziak gerlako seiitsas-untzi saldu zituen Taiwanherrialdeari. Tratu emankorra,baitzen hiru miliar dolarrenaez arras... Salbu hara, nolaz-pait jakin zen ondotik tratuhorrekin bazela ere saltsa batederra, norbaitek, dena juku-tria, azpiz hunkia zuela kariahortarat gaitzeko diru-aldea,batzuen ustez oraiko bostehun miliun euro edo holakozerbaiten heina! Norentzat soshoriek denak? Ainitz gauzaerran da eta erraiten bainangarbitasunik ez da bateredenen buru! Kondatu da Mi-tterrand president zenareninguruko batzu barne zitaz-keela afera hortan, gauzabera haatik eskuindar politikarizonbaitentzat ere... Gauzabat ezin ukatua, saltsa hortazikerketak egin dituzten jujeektraba ainitz kausitu dutela. 17urte huntan, gauzak ez direlaberaz argitu bainan izaitekotzilundu, eta arte hortan gober-nuak, izan eskuineko ala ez-kerreko, ez direla idurizsegurik biziki bermatu egiafinkatua izaiteko gisan... Orai,afera horren konduko diru-alde pollita badelarik oraino“blokatua” edo izoztuaSuisako banko batean,Parisetik jakin da Frantziakoauzitegiek alde bat zerratukodituztela beren ikertzeak, etsibat harturik bezala, hoinbestedenboraren buruan ere neho-rat ezin finkatuz xuxen zergertatu zen...

J-B D

2

PNV-EAJ-ren kontrako atentatuak egiteko prest ETA ?Okerrenaren egiteko gai dela ETAren belaunaldi berria uste du IñigoUrkullu jeltzaleen buruzagiak. Bere alderdia, erakunde armatuaren jomu-gan dela dio Urkulluk, ezker abertzalearen eta mundu guzi horrenzinezko etsaia PNV-EAJ izanez.Auzitegi Konstituzionalak urriaren 25-erako egitekoa den galdeketadebekatzen badu, EAJ-PNVk ardurarekin eta zuhurki jokatuko duelagaineratu du buruzagi jeltzaleak, beti euskal herritarren onetan.

Aldaketa politikoaren aldeko manifestazioa DonostianSalbuespen egoera salatzeko eta aldaketa politikoaren alde, ezkerabertzaleak deitu manifestaldian 4000 bat lagunek parte hartu duteDonostian, aste nagusiaren abiatzea kari. Autodeterminazioaren esku-bidea aldarrikatu badute, Eusko Jaurlaritzak proposatu galdeketa kri-tikatu du Agustin Rodriguez, Donostian ANVren zerrendaburu izan-dakoak.EAJ-PNVren kontrako eta burujabetasunaren aldeko oihuak entzun dira.Manifestatzaleen artean, Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusiohia, Arantza Urkaregi eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko agintariak.

Herriko etxeko zergen boikota Ondarroan Bizkaiko diputazioak bere gain hartuko ditu Ondarroako herriko etxearifalta zaizkion 2,3 milioi euroak. Zor horren iturria : ezker abertzaleak he-rriko zergen ordaintzearen boikota antolatua duela, zeren ezker abertza-learen arabera, herriko etxearen kudeantza ez baita demokratikoa,ANVk beharko lukeelako kudeatu. Boikot kanpainak eragin kaltegarriakizan ditu herriko aferetan. Herriko etxeak 20 mila euro gastatu behar izanditu “Ondarroa zikin ezazu” kanpainaren ondorioak garbitzeko. Orotara200 bat familiak parte hartua lukete boikot kanpainan. Auzo zenbaitetan,auzokideen arteko aharrak eta kalapitak piztuak ditu kanpainak.

ETAko presoen gehiengoa indarkeriari uko egitearenalde ? Hori diote poliza iturriek EFE informazio bulegoari egin deklarazioan. Itu-rri hoien arabera, ETAk berak egina luke galdeketa presoen artean,2007-ko ekainean su etena hautsi ondoan, Garikoitz Azpiazu “Txeroki”adar militarreko ustezko zuzendariaren baimenarekin. Presoen, hoienfamilien eta ezker abertzaleko sektore zenbaiten presioak luke inkestaeragina. Preso gehienen nahia liteke, indarkeriari uko egin eta presonde-gitik ateratzeko negoziaketak abiatzea.Preso den Jose Luis Alvarez Santacristina “ Txelis”, zuzendari ohia,ETA-tik kanporatua izan zen 1998-an, gutun baten bidez ETA-ri armakuztea galdaturik. Iragan abenduan Txelis eta Pikabea euskal presoenelkartetik botaiak izan ziren erakundearen diziplina ez errespetatzeagatik. Erakunde armatuko 593 preso badira Espainiar estatuko 53presondegietan.

Donostiako bestak Gasteizen ondotik, Donostiaren aldi. Aste nagusiarekin Gipuzkoako hirinagusia besta giroan sartua da bete betean larunbateko estreinaldiarenondotik. Ondoko astean Bilboko aste nagusiaren aldi. Baliteke autobusgarraio konpainiako langileek greba egitea besta hoien karietara, nahizeta ez den oraino erabaki fermurik.

Spanair aire garraio konpainiak Bilbotik bi hegaldiezabatuko ditu Palman egoitza duen konpainiak Bilbo-Malaga eta Bilbo-Jerez hegaldiakgeldituko ditu urriaren 25etik harat. Uztailaren 27an azken hegaldia eginzuen Madril-Donostia artean. Lotura horiek iragan martxoaren 25ean jarriziren martxan. Spanairrek 112 langile ditu EAEn : 105 Bilbon eta zazpiHondarribiako aireportuan. Enpresak adierazi duenez, Bilboko operazio-basea desagertuko da, bainan horrek ez du erran nahi lantokia desager-tuko dela. Oraino ez du konpainiak zehaztu zenbat langilek lana galdukoduten.

Jose Mari Kortari omenaldia 2000. urteko agorrilaren 8-an, ETA-k Joxe Mari Korta hil zuen, bereautoaren ondoan aparkaturik zegoen autoa zartaraziz. Joxe MariKortaren familia eta lagunek elkarretaratze ixila egin dute Zumaian.Omenaldia Kortaren enpresaren aintzinean egin dute, haren oroimenezeraiki orroitharriaren aitzinean.

Berriozarren Casanovari omenaldia Duela zortzi urte, ETA-k Francisco Casanova armadako karguduna hilzuen bere etxeko garajan tiroz Berriozarren (Nafarroa). Zortzi urte geroa-go Berriozarreko bizilagunek omenaldia egin diote, lore-eskaintza etameza egin dute haren oroimenez. Ekitaldiak terrorismoaren kontrakomanifestaldia egiteko balio izan du. Besteak beste, Miguel Sanz Nafa-rroako Gobernuko presidenta, Roberto Jimenez PSN-ko idazkari nagu-sia, Jose Andres Burguete CDN-ko presidenta eta Rosa Diez UpyD-kodiputatuak parte hartu dute omenaldian, Berriozarreko herriko etxekoUPN, PSN eta CDN-ko kargudunekin.

Espainiako Gobernuak ANV eta EHAK legez kanpouztea eskatu duEstatuko prokuradoreak, ANV eta EHAK alderdiak “ETAren menpe”daudela uste du eta Batasunaren segida hartu dutela. Espainiako Gober-nuak ANV eta EHAK legez kanporatzea eskatu du beraz. EHAKrenkasuan, Batasunarekin finantzazio-kutxa bakarra dutela dio prokuradore-ak eta Eusko Legebiltzarrean Batasunaren lana egiten segitzen duela.Dagoeneko ANV eta EHAK-ren aktibitate politikoa gelditua da, BaltasarGarzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.

Samuel Sanchez, Euskaltel Euskadiko txirrindulariaurrez Beijinen Beijing-eko joko olinpikoetan urrezko medaila lortu du Samuel SanchezEuskaltel-Euskadi taldeko asturiarrak bideko lasterketa irabaziz.Ezusteko haundia eman du Asturiarrak faboritoei nagusituz. 26euskaldun bestalde baditugu joko olinpikoetan parte hartzen dutenak.

Dalai-Lama Frantziarat jina hamar bat egunentzat

Joko askotan ari dira euskaldunak. Hala nolabadmintonean. Sailhortan arras ohorezkiheldu Yoana Martinez donostiarra, mail gore-nerat ez bada erehupatu…

Page 3: Herria 2970

ERAKUSKETA GAITZAZiburun, aintzineko urtetan bezala, gaitzekoerakusketa ederra muntatua dute Bordagain-eko dorrean. Larunbat arte irautekoa du. E-dergintzako gaietan jakintsun eta trebe denRobert Poulou hazpandarrak lagunduz,zinezko altxorra bildua dute, Iparraldeko 19herriko etxek beren margo ederrenetarik zon-bait prestaturik. Gaia hori baita preseski,“Udaletxetako altxorrak”. Nehork uste bainogauza ederragoak badira gure herriko etxebatzuetan, ez ditugunak aski ezagutzen ez etaberaz aski preziatzen. Denbora berean ikus-gai, Ziburuko poteria famatuetarik andana bat.

ZARPAI-BANDA-REKINHendaian, Zarpai-Banda elkarteak atera dubere zazpigarren diska. Airosa hau ere, eta he-rrikoia, aintzinekoen ildo beretik segur bainangauza berriak ere sartuz. Ondoko egunetan ere ez dira lo egoitekoak,elkarteak bere 40 urteak kartsuki ospatu beha-rrak baititu 2010-ean.

ARGITASUNAK EUSKARAZDonibane Lohizunen, iragan udaberrian idekizen berriz baratze botanikoa, Artxiloako ezpon-den aldean, eta estreinatu han berean landa-reen etxea. Toki hortaz argitasun guziak

ukaiteko idekia da uebgune berezi bat Internetsarean. Eta hor xehetasun guziak euskaraz ereukan ditazke. Uebgunerat sartzean, ikusten daikurriña bat eta hartarik aise idekitzen ahal daeuskarazko saila, arras polliki egina.Helbidea: www.jardinbotaniquelittoral-saintjean-deluz.org

PAUSUKO ELIZANUrruñan, organo berri bat laster ukanen duteelizan, Gers eskualdean muntatzen ari dutena.Bainan organo xaharra, frango ttipia bada ere,oraino baliatzen ahal dela doi bat xaharberri-turik, karkulatua dute Pausuko elizan ezartzenahalko dela eta gainerat ohartu dira han balu-keela toki bat guziz asurtia. Gisa hartako e-rabakia hartua dute beraz eta dei bat zabalduada biltzea gatik hortarako behar den dirua.

MUNDU BAT!Donibane Lohizunen, agorrileko Xardina-bestak ukan du ikaragarriko arrakasta!Aroa ere gisa hartakoa, mundu bat bildu da, laumila lagunez goiti eta denak omore onean, kan-potiar eta hemengo bereko! Mochicas taldeaeta David Olaizola kantaria han ziren bazterrenaintzina airosteko...

3

Doinua : Sorlekua

Besta antolatzaileeri buruz doa gogoetaEuskal herria euskaldun begiratzeko da-etaHerriko bestek ukan dezaten euskal kutsutik gainezkaPilota, bertsu, dantza ta kantuz ditzagun bada lorezta !

Lehengo batez lorioski gertatu gira AintzilenArrosagaraiz oroituz, muntatzaileeri goresmenMeza bera zen guziz kartsua hartze lukena aipamenEuskara hutsez burutik buru, kasikan zeruan ginen !

Bazkal ondoan bertsuak egunaren apaintzekoSei bertsulari baginen elkarren zirikatzekoEuskarak duen distira hori bazen gozamen gaitzekoGure hizkuntza ez ote dugu “hobeki elkar maitatzeko?”

Koblari gazteak datoz gaur egunean trumilkaZaharren sekretu on bat dute bidean aurki-taGaur badakite literaturak baduela bere musikaGuziz eder da gazte multxo bat horrela dadien finka !

Bertzalde gertatzen bada entzuleen urritasunaEdo “komite burua” dagoela erdalduna.....Arrazoin askoz egoera bat trabagarria zaigunaPentsa ba militantzia gabe zer laiken gaur euskalduna ?

Bultzatzeko dugu beti militanteen errotaBatzuentzat kezkabide badago ere “pilota”Herriko bestek atxik bezate euskaldungoaren notaHerri-bihotzak eskertuko du, ta zerk du gehio inporta ? Fermin

HERRIKO BESTAK ETA MILITANTZIA >

Donibane Lohizunen, beti mainatzale frango hondartzaren bazter hortan....

Telefono errepikagailuak ingurutarrek hastiro

Antena ttipiakSozietateek ahalik eta leku gehienetan ezartzen dituzte antena ttipiak,gehienetan partikularrekin negoziatuz, edo ke bide punta batean, edotelebista hagaren parean, edo eremu punta batean zutik ezartzen denhaga baten kaskoan. Kasu horietan telefono etxeek zuzenean negozi-atzen dute partikularrekin, lekuko herriko etxeak inoiz abisatu gabe. Halanola begi xorrotxez begiratzen badiegu Baionako ospitaleko bastizetakohegazteiei ohartuko gara aise ainitz antena badakartzatela.Kasu horretan sartzen dira erdiz erdi Hiriburuko ikastola eta xaharretxetikhirurogei metrotan paratuak diren bi telefono antenen dozierak. Orangek2001-ekotzat paratua du antena bat hamar metroko haga baten puntan.SFR etxeak gauza bera egin du 2007an, herriko etxea abisatu gabe, iku-siz eta partikularren ontasun batean dela eta deklaratzerik behar ez dengoratasunean, hamabi metro baino apaltxagoko hagaren gainean.Geroztik gerla irekia da telefono marken eta Hiriburuko herriko etxearenartean, eta gauza kuriosa, momentu berean bat eman dira sei hilabetekoepean, ikastola eta zahar etxetik hurbil diren telefono antenak lekuzaldaratzeko. Lekuz aldaratzearen printzipioa onartua izan da joan denuztailaren 2ko bilkuran, hor zirelarik antenen doziereko partaide guziak :Hiriburuko Herriko Etxea aditu independiente batekin, Orange eta SFR,ikastolako burrasoak eta suprefeta bera. Orange eta SFR akort agertudira ikastola eta xaharretxe ondotik urruntzeko, sei hilabeteko epea har-tuko dute alternatibak ikertzeko.Antena handiakBaina, SFR eta Orange sakelako telefono sozietateak behartuak dira nonedo non indar handiagoko errepikagailuak ezartzera, beste gisara par-tikularren etxetan paratuak dituzten errepikagailu ttipien artean loturaegokiaren segurtatzeko, beti ere lekuaren arabera. Horretarako behartuakdira Herriko Etxei deklaratzera hamabi metro baino goragoko errepika-gailuak ezarri beharrean aurkitzen direlarik. Lapurdin ezarri nahi dituztenhiru telefono errepikagailu suspenditu dituzte herriko etxeek, ingurutarreksortu dituzten defentsa elkarteen eraginez gutiz gehienetan. Lerro horre-tan ditugu Donibane Akotzeko proiektua, haga zutik ezarri ondoangelditua dena, Bidartekoa herriko etxearen manuz gelditua, eta BaionaSantespietakoa Herriko Etxeak geldiarazia duena. Desberdintasun han-diak baldin badira ere hiru dozieren artean, defentsa elkartek bat eginzuten joan den ekain erditsutan Baionan burutu zuten manifestaldian, tele-fono errepikagailu proiektuak salatzeko.Hiru proiektuak suspendituak baldin badira momento honetan, alternati-ben bila ari dira SFR eta Orange etxeak. Antenen uhain mañetikoakGorago aipatu dugun uztailaren 2-ko bilkura horretan Hiriburun, betebetean hitz egin dute antenen uhain mañetikoez. Duda franko badaude :herriko etxeak OMS munduko osagarri erakundean bermatuz dio 41 boltmetroko kantitatean hedatzen diren uhainak jasangarri direla. Hiriburukoikastolako burrasoek aldiz diote Frantzian hiru bolt/metroko dela legezonartua den hedapen gorena. Bilkura hartan mintzatu ziren aditu des-berdinek eman dituzten zifretan telefono antenetatik ikastolaraino heltzendiren uhainen neurria 0,5 eta 1,5 bolt/metrokoa da. Iduri luke edozeinbizitegitan mikro uhain eta neon argiak diren gela baten barnean gehiagouhain mañetiko badabilela. Horrek ekartzen gaitu osagarriari sortzen ahallituzketen kaltez hitz egitera.Antenen osagarri arriskuakAitzineko igandeko “ Le Monde ” egunkarian zientifikoen azken ikerketenpuntua eskaintzen dute osagarriari sakelako telefonoek ekar ditzaketenkalte posiblez. “Interphone” deitzen den ikerketan parte hartu duten 50zientifikoak hiru partetan banatzen dira, Europako hamaika estatutanhogeitabimila jenden artean burutu ikerketak analizatzerakoan. Herenbatek pentsatzen du tumoreen emendioa sakelako telefonoenerabilpenaren ondorioa dela. Bigarren herenak uste du tumore kasuemendio hori tekniko hutsa dela gehiago jende ikertua izan delako.Hirugarren herenak uste du goizegi dela treinkatzeko beste bi ikusmoldehorien artean.

BAIONANEhun data zigilu berri karriketanEhun data zigilu (horodateur) hasiak dituzte ezartzen Baionako karrike-tan joan den asteaz geroztik. Autoa aparkatu nahi delarik data zigilupagahaga berri horietara hurbildu beharko da. Orain artinokoak, 92anezarriak, zaharkituak zirela eman du argumentu Herriko Etxeak berrienezarrarazteko Schlumberger izeneko multinazionalari. Baionakoaparkalekuen prezioak emendatuak dira agorrilaren lehenaz geroz,filosofia honekin : hirian barnago eta aparkalekua kariago ; etaaparkalekuetan baino kariago karriketan aparkatzea. Data zigilu paga-haga horietan pagatzeko eros daiteke “carte ville” berezi bat, sakelakososez arrakarga daitekeena, horrekin baizik ez da lehen oren erdia urririk izanen. Azken Baionakokontseilu bilkuran ezkerreko zortzi hautetsiek aparkaleku prezioen emendio horien kontra bozkatudute.

Sakelako telefono sozietateen artean gerla irekia da, zeinek nonezarriko dituen errepikagailu egokienak beze-roak, enpresa ala partikularrak kalitaterikhoberenean zerbitzatzeko. Nola tresna horiekberak baliatzen ahal diren orain telebista edointernet ukaiteko, zerbitzu horren eskaintzeakeskatzen ditu oraino beste errepikagailubatzu. Lehiaketa horren barnean kokatzen daerrepikagailuen bilaketa lana. Gerla berri horrilotzen zaizkio adituen arteko bi eztabaida,zenbat uhain elektromañetiko hedatzen dutenantena horiek eta jende biziaren osagarria zenbatetaraino kaltetzenduten.

Akotzeko protestariak

Joanden ortziralean, goizeko lauak irian, gauak gau beraz, norbaitek Paueko su-hiltzaleak abisatu ditubost tokitan bazirela lehergailu batzu pausatuak.Denen buru, hiru lekutan kausitu da zerbait zartagailu, Arrangoitzen, “Pierre et Vacances” udalekuaneta turismo bulegoaren aintzinean, bai eta Landesetan, Ondresen, burdin-bidean. Aldiz, deusik ezdelako deian aipatu beste toki batzuetan, Miarritzeko kasinoan, Angeluko VVF egoitzan eta BidarraikoOstape jatetxe famatuan.Atxeman dituzten lehergailuak indar gutikoak ziren eta biga segurik zerbait gisaz ez zartatzeko gisanezarriak.Makurrik ez da izan bainan halere mugimendu eta trakasu frango. Zonbait orenez, trein bihi bat ez daalabainan ibili Bordele eta mugaren arte hortan. Bestalde Arrangoitzen eta Bidarten udalekuak huts-arazi dituzte, zer gerta ere, jende guziak iratzar-arizirik; gela batzuetan aterbea segurtatuz. Angelunkonparazione, kongresuen egoitza ideki zaiote, etziten kanpoan egon, eta herriko etxeak goizekoaskaria eskaini diote VVF egoitzatik kanporatu sei ehun laguneri, horien artean haur asko…Nork zituen lehergailuak pausatuak, guk lerro hauk idaztean segurik, nehork ez du holakorik bere gainhartua.

Iguzkia agertzen den pondutik,hondartzak beti badu arrakastagaitza. Udatiar ainitzek hortakotzdute funtsean gure eskualdeahautatzen. Angelutik Hendaiarat,Miarritze eta Donibane Lo-hizunen gaindi, hondartza ede-rrak badirela. Gainerat, itsasoanmainatzea urririk bixtan da etaiguzkitarat egoitea ere ba...Kasu egin behar haatik, zaindu-ak diren tokietan egonez etahondartza-zainen deiakentzunez artoski. Artetan, e-rrekontruak gertatzen halere.Hala nola joanden den larun-batean 28 urteko bretoin gaztebat ito den Angelun, zainduaden gunetik doi bat urrunduazena...

HONDARTZAK BETI BA ARRRAKASTA

LEHERGAILU BATZU HIRU TOKITAN

Page 4: Herria 2970

4

ITSASUSortze

Uztailaren 21ean sortu da Kattin ITZAINA, Xalbat Itzaina eta Arantxa EYHE-RABIDEren bigarren neska. Miren-ek beraz ahizpa ttipi bat badu. Peruskenian bizi dafamilia hau orainokoan, baina laster Panekau auzo huntan kokatuko da : alabainanetxea egiten hasia dute Panekau auzo hortan.

Artzain xakur lehiaketaMurtutsunekoak pozik zeuden larunbat aratsean Atharrirat hurbildu den jendalde ede-rra ikusiz, 550 sartze helduetan, haurrak bertzalde. Eta ikusgarria bera ere ederra izanda. Jean Paul Iriquin da, Xintxo xakurrarekin, orori nagusitu, bertze artzain eta xaku-rrek ere zituztela beren ofizio probak ahal bezain hobekienik betetzen.

SENPEREJubilaua

Ganden larunbatean Uztaritzeko seroren komentuan izan da serora multxo batenelgarretaratzea. Hor ospatu dute duela 50 urte beren botuen egitearen urtemuga edoJubilaua. Horietan bat gure parropiakoa zen. Aspaldiko urtetan gure eliza barnekoharat hunat guziez arduratzen den Michele Azcoitia andere serora. Hemengo jendeekongi ezagutzen dugun presuna horri beren atxikimendua eta aspalditik duten estimuaerakutsi nahiz gure parropiatik gizon eta emazte andana ederra jaun erretora barneaurkitu da zeremonia hortan. Bertzalde erran behar dugu eritasunez artategian ibilirikbere ahizparen etxean dagola pausuan zonbeit denbora hautan. Desiratzen diogubere osagarria berriz kausiturik gure artean lehen bai lehen ikustea hoin atxikia denbere elizako aldarearen inguruan.

GazteekinPilotako Aste Handi huntan baditugu arras gazteak diren xixterariak eta esku huskari-ak finalerat helduak.-Xixteraz errebotean edo luzeko jokoan kadet gazteak : Laurent Tapia, Andoni Iciaga,Dominique Jaureguiberry xixteraz, marran Peio Nemery, eta botari Maxime Lucu.Jadanik asteartean egina izanen dute beren partida Baigorriren kontra Salisen.-Esku huska : gaztetxoetan Mathieu Estaynou eta Jon Tellechea ari dire Iholdin ortze-gun huntan Goizeko Izarraren kontra.Xantza on desiratzen diotegu gazte horier.

Larrungo oihartzunak-Goizean alferxko, egunaz bortitz, hordugu orai jaun Agorril, bere bortizke-riekin, nahiz naski hemen nihor ez duenhil… Badu adixkide, zeren herrialdekolau hegaletarik trumilka heldu da jendea.Labur izanen da zeren ia goizetan sentida larrazken hats zerbait. Bide horietan,zorigaitzez, ixtripu asko da gertatzen etaarta etxe horiek badute lan.Arrangura frango entzuten ditugu, zerenbaitezpada behar da odola jende zau-rituaren moldatzeko, eta erresalbua arida xuhurtzen. Gazte odol bero, xoriburuainitz errekontru deitoragarrien ondoriozbehar dire odolez berritu. Mediku horiekdire kexatzen, zeren gazte askok murrix-ki eskaintzen dute beren odol baliosa…Herabe ote dire ? Alta odol ematean,xixtuli edo armiarmo xixtakoak berdintsudire, ez bortitzago…-Arta etxetan badire herritar zenbeit mol-datzerat hurbilduak… Gure goraintzisamurrenak diozkategu igortzen. Agianlaster ikusiko ditugu pizkorturik herriratitzuliak. Erilagun ximenak beroki ditugueskertzen egiten duten lan baliosaren-gatik.-Gure jaun erretor izan den apez batientzun diot aipatzen bere parropian hiruheriotze lerroan kasik lege gisa zela…Hala gertatu da egun hautan Saran :Hauciartz Rene 71 urte, BerazateguiJ.P. 73 urte, Zubilibia Françoise 85 urte.Doluminezko agur beroak famil iaguzieri.

P.D.

Urrezko ezteiDuela 50 urte, uztailaren 2an, MaialenETCHEVERRY eta Louis DAGORRETesposatu ziren Mugerreko elizan. Aurten-go uztailaren 2an, urrezko ezteiak ospatudituzte Frantsiskano seroren etxean etagero uztailaren 12an, besta eder bat biziizan dute, haur, iloba, haurride eta adixki-de ainitzen artean. Agian berriz, osaga-rriak lagundurik, holako besta goxoa erre-berrituko da 10 urteren buruan.

SOUFFLES D’ETE FESTIBALA11garren aldikotz antolatua da musika festi-bala hau. Bere helburua da musika klasikokontzertu batzuen proposatzea gure he-rrietan. Eta horra aurtengo egitaraua : abuz-tuaren 19an, asteartez, 21etan, Zuraidekoelizan, François Dumont piano joilea entzu-ten ahalko da ; abuztuaren 21ean, ortzegu-nez, 21etan, Luhusoko elizan, FrançoiseMasset soprano kantaria ariko da ChristineIcart harpa joilearekin ; abuztuaren 22an,ortziralez, 21etan, Ezpeletan,“Le Quintetteà Vent“ taldeak kontzertu bat eskainiko du.Azken kontzertua izanen da Kanbon, Arna-ga etxean, Emmanuelle SANGLAR-OLI-VAR Kanboar piano joilea entzunen da LizaKEROB arrabita joilearekin. Sartzea : 13€

kontzertu bakotxarentzat edo 40€ lau kon-tzertuentzat (abonamendua), 5€ ikasle etalangabezian direnentzat.

UZTARITZEHeriotze

Azken egun hotan beren azken egoitzarat segituak izan dira hiru emazte : MoniqueDuhalde, Marie Jo Elissalde eta Christine Senderain. Doluminak eskaintzen ditugudenen familieri.

EzkontzaJoanden larunbatean Bixintxo elizan herritar Aurelie Brienne andere gazteak hartu duezkontzako sakramenduaz bizilagun Mathieu Hirigoyen baionesa. Orai Bardozen ja-rriko den bikote berriari bizi luze eta zoriontsu bat nahi diogu desiratu.

PilotaUrteak bat bertzearen ondotik doaz bainan ez dira halere berdinak. Joanden igandeanBilgune pilota plaza mukurru beteak ikusi du jokatzen pilotako aste handiarentzat hel-duetan lehen mailekoen finala. Kapito Harri-ko jokolariak ziren Pabeko taldearenaurka. Orroituko dira 2005ean talde bereko jokolarier gureak nausitu zirela errexki.Aurten alderantziz, gure gizonek galdu dute 11 eta 13 bainan burua gora egoiten ahaldira hiru oren eta erdi pasaturik iraun duen partida miresgarri horren ondotik. Uzta-ritzeko taldea 5 gizon hotaz osatua zen : Eneko Pelletrat, Pantxoa Saint Esteben,Eneko Sarratia, Mattin Castanchoa eta Eric Migeltorena. Egia erran aurka zutenBiarnes talde hori ez zen segur nola nahikoa eta xapela merezi dute. Bukaeran azpi-marratua izan den bezala Pabe-ko taldeak 54 urte bazuen ez zuela mail hortan xape-lik irabazi. Uztariztarrentzat kontsolamendu bat izanen da behar bada helduden igan-dean, luzean hor ere, helduetan bigarren mailekoek jokatuko baitute finala HazparnenDonapaleuren kontra. Luzeko bi finala horiek dira aurten Kapito-Harri-k jokatuko ditue-nak aste handi huntan, bertze sail guzietan kanporatuak izan baitira. Bainan utz deza-gun gerokoa geroko. Xantza on helduden igandekoeri.

AHETZEEzkontza : Larunbatean ezkondu diraJarina Thierry Miarritzekoa eta Dupain EveMarie aheztarra. Gure zorionik beroenakfamilia berri horri. Ezkontzeko xedetan diraGarcia Raymond eta Etchegaray Gracy.Biak Ahetzen bizi dira eta ondoko egune-tan esposatzekoak dira.Ogi jotzea : Larunbatean egun goxoapasatu dugu Ahetzen : ogi jotzea, PantxoMoleres-n ohoretan. Jende ainitz bildu datrinketeko zelaian. Ogi jotzeko tresnalehengo bapur-tresna batek abiaraztenzuena, ondoan zirelarik bi behi gorri ede-rrak atalan, orga ogiaren karreatzeko.Ondotik Primadera taldeko dantzarigazteak eta gero belar segariak. Aperitifaaintzin Bidarteko Alegera klikak jo zituenaire eder batzu eta gero Pantxo Moleresomendu du, herriko etxeak, ondotik hiru-garren adineko taldeak eta TxominEsponde-k eskaini dio kuadro bat berakegin pertsu ederrekin. Afaria giro ederreanpasatu dugu Errexil eta Esponde pertsu-lariekin, trikitilariak soinu emaiteko. Ahe-tzeko bestetako elkarte gazteak burutikburu egun eder hau antolatu du eta egunabururatzeko gure Pantxo maiteari eskainidiote oroit-harri bat bere etxearen

izenarekin. Mathieu Alzuri gazteak aurres-kua dantzatu dio. Memento hunkigarria,Pantxok mikroa hartu duelarik erraitekonola xoratua zen eskaini dioten egunaren-dako eta galdegin du gazte guzieri holasegitzeko luzaz eta ez Euskal Herriko u-saiak galtzeko. Nere partetik erretreta onPantxo eta luzaz elgarrekin izaiteko ;baitakit hor izanen zirela gure laguntzekoeta kontseilu emaiteko. Milesker Pantxo.Kermeza : Ahetzeko eta Arbonako ker-meza izanen dugu abuztuaren 24eanAhetzen. 10.30tan meza Ahetzeko elizan,Jarraiki kantorea gurekin izanen da.11.45etan aperitifa euskal dantza etakantuekin. 13.00etan bazkaria eskolakogerizaren azpian. Bazkaria 20 euro, jatekoizanen delarik : biperrada xingarrarekin,zikiroa ilarrekin, entsalada, ardi gasna,herri bixkotxa, kafea ondokoarekin, arnoa(gorria eta beltza) barne. Bazkal denboran,Celine eta Bruno hor izanen dira berenakordeonarekin jendea kantuz eta dantzanartzeko. Bazkal ondoan zozketarentiratzeak. Kermezako bazkarian partehartzeko izenak eman jaun erretorari edoegun horren muntatzen ari den bati.Milesker. Panpili

HAZPARNEHazparne Kostako Pestak : Orok ezagu-tzen dugu Hazparne eta Bastida arteanden auzoa, Kosta deitzen duguna etabidearen bi aldeak bi herritakoak dituenak.Izan diten Bastidarrak ala Hazpandarrak,elgarrekin, egun beretan, ospatzen dituztepesta egunak eta bizitzen auzoen artekogertakariak. Agorrilaren 29an hasiko diraberaz Kostako pestak. Lehen egun horta-ko, LOTO haundi bat antolatzen dute,ainitz sarirekin. Lehen saria sorpresa batizanen dela hitzemaiten dute. Bigarrensaria aldiz, bi presunentzat pidaia bat,hirugarrena asteburu amensgarri bat etahorrelako bertze 27 sari partikatuak izanendira gau hortan. Aratseko 8 ak eta erdietanhasiko da gertakari hau. Larunbateanagorrilaren 30an, aratsaldeko 7 ak etaerdietarik aintzina aperitifak eta ondotik 9ak eta erdietan xuxen zikiro jatea 16€ tan.“Baionan Kantuz” hor izanen da alaitasu-naren sortzeko eta iraupenean beiratzeko.Gauean dantzaldia dohainik. Igandeanagorrilaren 31n azken eguna: goizeko 11etan meza oihalezko aterbe azpian etaondotik aperitifa. Aratseko 8ak eta erdietan“Gras double” arroltzemoleta eta artekiajanari 13€ tan eta oro ederki bukatzekodantzaldia urririk EBATSIK taldearekin.

Marie-Lou Uhart dugu pesta antolatzailelendakari berria eta hats berri bat emaitekogogoarekin bermatzen da pesta hauek etaauzoen arteko adixkidetasuna beiratzekoeta azkartzeko. Pesta on deneri!Asteko hitzorduak : Uda betean gira etabada nun zer ikus bazterretan. Aste undarhuntako egitarauan 6 hitzordu ditugu Haz-parne huntan. Agorrilaren 14 an, aratseko9 tan Haritz-Barnen izanen da dantzasoinu eta kantu gau bat. Tokian kausitukodituzue jan edanak. Sartzea dohainik iza-nen da. Agorrilaren 15an, “ petanka ” lehi-aketa Xapitaleko gunean, aratsaldeko 2tan hasiko dena. Agorrilaren 16 an, birlalehiaketa Eihartzeko baratzean, ara-tsaldeko 3 tan hasiko dena. Igandeandugu egitarau kargatuena: Pilotako astehaundiaren bukaera, B mailean, luzekofinala, hau 10,30 tan eta aratsaldeanlauak eta erdietan hasirik, eskuhuskako bipartida, behin gazteak eta ondotik heldu-ak, A maileko finala. Bertzalde egun hor-tan berean izanen dira bertze bi gertakari:aratsaldeko 3 tan bigarren birla lehiaketa,Eihartzeko gunean eta aratsaldeko 6 tan,behi lasterrak karriketan. Astelehenean,agorrilaren 18 an, euskal indar jokoak,“Joko Plaza” gunean. Hau aratseko 9,30tan izan beharra da.

LUHUSOHerriko Pestak : 14ean ortzeguna, zikiro jatea plazan. 15ean ostirala, AndredenaMariko meza nagusia 10.30etan. Aratsaldean pilota partida : J.P. Benesse-T. Itoiz /J.C. Aguerre-P. St Esteben. Ondotik Polliki taldearen ikusgarria. Mutxikoakdenentzat. 7 orenetan kantaldia Otxalderekin eta trinketean afaria denentzat. 16anlarunbata, plazan egun guzian, merkatua lekuko mozkin eta eskulan erakusketarekin.Mendialdean balltrap eta zikiro jatea. Aratsadean jokoak haurrentzat eta raftingatseden gunean. 8etan afaria trinketean eta Robinson Crusoe gaualdia.

MAKEA - LEKORNESortze

Bigarren haurñoa sortu da Basoita Zeluan, deitu dutena Xan. Lorietan daude aitamagazteak eta ere Nahia gehiena. Bixtan da erne beharko dutela egon ama Maider etaRamuntxo aitak ! Dena den, handi dadila gure Xan Amestoy ttipia zorionean etaeuskaldunki.

Gora 50 urtez leial egon diren 3 serorak !Bai, zorionak serora argituak zeren serioski iragan biziaren lekukotasuna agerianezarri baituzue gu denen aitzinean. Bixtan da ez zireztela hein hortarat heldu zonbaitgora behera jasan gabe ! Hiru bide desberdin hartu dituzue : Monika sukaldaritzan,Cecile erakaskuntzan, Marie erizaingoan.Lehena Euskal Herri eder huntan egon dena, herria maitez ! Bigarrena Afrikan barnaibilia ! Hemen ginuen Paul Ouedraogo, Burkina Faso alde hortan, Fada eskualdean,apezpiku dena. Gizon bat sanoa, ongi etorria euskaraz egin daukuna ! HirugarrenaFrantzian barna ibilia da ospitalez ospitale !Gora beraz Makea Antxururiko Monika eta Cecile Larre, eta Lekorne Penauteko MarieUrruty ! Ez adiorik eta egon pixkor, eta segi otoitz eginez gu guzientzat.

AiretikNola agorrilaren 31n baititugu ospatzen Airetiken 20 urteak eta Herria astekaria opo-rretan ! Huna 2 argazki zonbait gogoeten egiteko ! Eta milesker Herria astekaria mol-datzen duten guzier, eta iragan oren eta egun goxoak ! Argazkian diren 2 andereñohauk ezkonduak dire eta neri bizarra xuritua eta nerekin solasean den gazte hunekzer ote du gogoan ? Airetiken 20 urteak eta segida nola izanen da ! Ona, ona, etagure ezkerpareta itxura ederrean ezarria eta plekariak segur fleitean ; segur egun

goxo bat iraganen dugula orok Jainkoak nahi due-lakotz.Agorrilaren 31n meza Makean, 10.30etan ezker-paretan. Ongi etorri guzier !

P.I.

KANBO

SARA

Kosta auzoko pesta antolatzaileak. Lehenlerroan eskuin kokoritxo : Marie Lou Uhartpesta antolatzaile lendakari berria.

EZKIA IKASTOLAKO SARTZEAEzkia ikastolako erakasleek jakinaraztendute eskola sartzea iraganen dela iraila-ren 2an, asteartea, goizeko 8.30tan.Bestalde izenen emaiteko edo xehetasunzenbaiten jakiteko, erakasleak ikastolanizanen dira, goizez agorrilaren 25etik29a arte eta irailaren 1ean egun osoan.Xehetasunentzat: 0559291418

Page 5: Herria 2970

5

EzkontzeAgorrilaren 8an ezkondu dira herriko etxean Jean Marc Daraspe eta LeciagueçaharMaureen. Izturiztar berri hauek Jeloseko auzoan eraikia dute etxea. Goresmenak !Zorionean bizi ditela luzaz elgarrekin.Agorrilaren 9an aldiz Cécile Etchart Xurtxurietako alabak du biziko lagun hartu Nico-las Lafitte Urruñarra. Herriko etxean bete dute legezko urratsa Xexilen aitarenaitzinean, hunek bere mintzaldi ttipian azpimarratu du bi gazte hauen engaiamenduakirol eta musika elkarteetan, bakotxak bere herrian. Ondotik Izturitzeko elizan bildudira ahaide eta adixkide, Xipri Arbelbide apezaren inguruan, Aiherrako kantariek etaXexilen lagunek alegeratu duten espos meza ederrarentzat. Herriko gelan eta ondokobaratzean iragan dira gaineratikoak giro beroan biharamun goiz arte. Hendaian bizikodiren gazte haueri goresmenak, bizitza goxo eta zoriontsu baten agiantzekin ! Iztu-ritzeko bidea ez ahantz.

IZTURITZEDolu

Joanden asteartean, autobusez eta auto ttipietan joanik, jendalde ederrak parte hartudu Christophe Corbin-en ehorzketetan, Gers departamenduko Beaucaire sur Baïse he-rrian. Sabine Hargain, Urdoz Jauregiko alabaren senarra eta bi haurren aita, zonbaithilabetez kuraia haundirekin, gogor borrokatu da minbiziari gaina hartu nahiz, bainanhunek ereman du 39 urte zituela. Han iragan den zeremonia hunkigarria izan dalagunen lekukotasunekin. Hemengoek ere ekartzen zutela adixkidantza, sustengu etasoleitze familiaren bihotz minean. Doluzko agur beroenak eskaintzen ditugu Sabineemazteari, Elorri eta Miren alaberi bai eta Hargain, Oronos eta Corbin familieri.

KantaldiOrtzegun huntan, agorrilaren 14ean, arratseko 20.30tan elizan Izpurako Kantuz taldeakkontzertua emanen du Jesus Aured gidari, sartzea urririk. Agorrilaren 21ean, ortze-gunarekin, Arraga, Kanboko abesbatzaren aldi izanen da elizan arratseko 21.00tan.Duela hamazazpi urte Mattin Zubietak sortu zuen, gizon eta emazte, berrogoi bat kan-tarik osatzen duten talde hau, xedetzat zutela euskal kantua ezagurataztea bere des-berdintasunean, bai elizako, bai plazetako kantu zaharrekin. Bide beretik segituz, duelahiru urte, Christelle Noblia gure herritarrak hartu du taldearen kudeantza. Ez da dudarik,hemen nahiko dutela agertu eremaiten duten lan ederra. Sartzea : 8 euro, urririk 12urtez petikakoentzat. “ Bakeari ” CD-a izanen dute salgai.

SortzeLaugarren haurra sortu da Gehexinaneko Popol eta Xilvi Cherbero-ren ohantzean. Ka-ttalin, Maika eta Gilen-ek segur ongi inguratuko dutela Extebe ttipia. Zorionean etaosagarrian haundi dadila sortu berria eta goresmenak aitama uroseri.

AusagailuakAstekari hau bi astez ez agertuz, huna hilabete ondar huntako ausagailuak. Agorri-laren 15ean Gara zaharraren ondoan, arratsaldeko 17.00tan behi lasterrak, kabalahauekin egiten diren jokoak eta zaldizkoen erakustaldiak. Agorrilaren 17an feria egunguzian. Usaian bezala, lekuko mozkinak : gasna, ezti, xingar, kontserba, ahate gibel,bixkotx… eta eskulanak : larru, eltze, muble, espartin, joiak… Arratsaldean, plaza nagu-sian 16.00tan pilota, joko garbian. Agorrilaren 19an eta 23an ezker paretan, Eki tor-neoa 20.30tan esku huska eta 21.30tan joko garbian. Agorrilaren 24ean Gara zaha-rraren bazterrean : “ Acrobatic motor Show ”, “ cascadeur ”-ek autoekin egiten ahaldituzten balentrien erakustaldia. Buruilaren 6 eta 7an gaineko karrikako bestak.

BAIGORRI

Agorrilaren 30ean, besta berezi bat : Morgan zenari omenaldiDuela zonbeit aste, Morgan Oger gaztea zendu baitzen 27 urte baizik ez zituelarik,herriko bestak ezeztatuak izan ziren. Ondorioz pesta komiteak egun berezi bat anto-latzen du, agorrilaren 30ean, Morgan-en ohoretan.Egun berezi hau, 10ak 1/2tan hasiko da meza batekin elizan. Ondotik bazkari alaitua.Paella eta beste jaten ahalko da. Bazkari osoa 15 eurotan. Izenak eman behar diraaintzinetik, Julien Etcheverry deituz 06 78 11 34 36ra, agorrilaren 15eko berantenaz.Arratsaldean pilota partida esku huska plazan : Sebastien GONZALES eta StephaneLEMOUNO, Beñat MAITIA eta Manu ETCHEMENDY-ren aurka. Arratsean, dantzaldi.

Berri laburrakHerriko Etxea bi astez hetsia da agorrilaren 15tik goiti.Ez ahantz, Union Basque batasunak esku huskako finalak Aiherran antolatzen dituelabi egunez : agorrilaren 23an eta 24ean. Hutsegin beharko ez diren egunak !

AIHERRA

Kontzertu xoragarriaJendea kopuru pollitan hurbildu da elizara joanden astean, Vocanti koroak eskainiduen kontzertura, elizaren beheralde guzia nunbaitan betetzeraino. Eta ez zaio dolu-tu, hain dira Vocantiko 15 emazteak eta 9 gizonak kantari xoragarriak, PhilippeMendes-ek talendu handiz gidaturik. Oren bat eterdiz loriaturik atxiki gaituzte. “Orgueen Baigorry” elkarteko Mixel Oronos-ek, antolatzaileen izenean, eskertu ditu kantari-ak, elizan zagon entzulegoa, auzapeza ere Bidarraiko herriak elkarteari eskaini diondiru-laguntzarentzat, eta Leon Oxarango apeza, elizaren ateak hitzordu eder ho-rrentzat idekirik.

BIDARRAI

AZKARATEKO JAUREGIANEuskosare-k antolaturik, Concordia elkartearen partaidetzarekin, munduko lauhegaletarik etorritako 15 bat gazte ariko dira agorril huntan Azkarateko jauregianlanean, euskal diasporaren egoitza hor finkatzekoa baita. Gazte horietan,Hegoaldeko euskaldun batzu, bai eta ere madrildar, italiano, japones… Ez denakeuskaradunak bainan euskal diasporaren fagoretan prest halere eskukaldi onbaten emaiteko, urririk ! Eta beren egonaldia ezin hobeki hasia dute, joanden ibi-akoitzean eskainia izan zaioten kontzertuarekin : Naia Robles, Beñat Achiary,Samir, Maialen Errotabehere, Mixu Mixelena, Xabaltx, Sergio Eguzkiza Perukoeuskalduna… Bazen segurki giro !

AZKARATE

EzkontzaEgun hauetan izan ditugu bi ezkontza. Helene Bonetbelche Harrietako alabak hartudu bizi laguntzat Jean Pierre Challet Armendaritze Suhartekoa. Hunen laborantzaetxe ederrean bizitzeko. Zorion eta bizi goxo bat desiratzen diotegu espos berrieri.Goresmenak helaraziz bien familieri.Larunbatean bi herritar. Bidartean bizitzeko, Pascale Bidart eta Bruno Sallaberrikeman dute elgarri baia - sanoki - denek gogoan zutela bertze mundutik beha ahalzagon andere esposaren aita Dominique lagun ona. Bizi zoriontsu bat desiratuzespos gazteri, familiek onhar ditzala gure bihotzetikako goresmen beroenak. A.A.

DONOZTIRI

BestakHasten dira Andredena Maria egunean 10.30-ko mezarekin, Lagunak klika eta kan-tariekin. Zintzur bustitzea plazako ostatuan. Aratsaldean 4etan Trial ikusgarria. 6orenetan Hel-eta xapelketa joko berriko finalerdiak, talo ta xingar eta dantza ikusga-rria Elgar Oinka taldearekin.Larunbata 10.30etan meza Bixintxo kaperan, ondotik zintzur bustitzea kazernakoostatuan. Aratseko 8 orenetan zikiroa Egungoak taldeak alaiturik. Dantzaldia Kiki Bor-datxorekin. Igandean zintzur bustitzea Madarietako ostatuetan. Aratsaldean haurrenikusgarria. Kantaldia Elgarrekin eta Bostgehio taldeekin. 7 orenetan Hel-eta trofeokofinala eta dantzaldia Denentzat taldeak alaiturik.

MezakOrtzegun aratsean 9 orenetan Armendaritzen, ortziralean 9etan Mehainen, 10.30etanHeletan, larunbat aratsean 8.30etan Iholdin. Igandean 9 orenetan Landibarre Marti-nen, 11 orenetan Armendaritzen. Herritarra

HELETA

HeriotzeMarguerite Elgart, Zaharguneneko etxe-kandere xaharra, sortzez UrepeleMaltxoinekoa, zendu da 99 urtetan.Penetan gelditzen diren guzieri dolumi-nak eskaintzen ditugu.

KausitzeHuna aurtengo etsaminetan erreusituduten urepeldar gazteen zerrenda :• BEPC delakoa : Bidart Linda Mendi-aldekoa, Etchebarren Eloise Arran-bidekoa, Etchepare Sebastien Baxtan-darrainekoa, Etcheverry Aline Xen-darinekoa, Ospital Mathieu Bixta-Ede-rrekoa, Glaise Andrea Arrainteikoa• BEP Service aux Personnes delakoa :Elissalde Izarne Bihurtabuxtangoa,Etchepare Aurelie Baxtandarrainekoa• BEPA delakoa : Arretche OliviaLantzirikoa• BEP mekanika : Guidon Damien Inara-bikoa• CAP hosteleria : Alfaro Maika Ttipi-ttoinekoa, Jorajuria Laeticia Venta Baz-tanbea• BAC orokorra : Bidart Nadia Mendi-aldekoa, Etcheverry Karine Xen-darainekoa• BAC laborantza : Monaco Elixabet Ila-rragorrikoa

Herriko bestakAurten urepeldar gazteriak muntatu duenprograma dautzuet emaiten. Beraz he-

rriko bestak iraganen dira aurten agorri-laren 15etik 19rat. Huna egitaraua :• Ostirala 15an, 10.30tan meza nagusiaklikarekin. 12tan Etxe Xuria ostatuanzintzur bustitzean bertsu eta bazkaria.Izenak eman fagorez aintzinetik0559375790erat deituz. 17.00etan xakurlehiaketa lekukoekin. 20.0etan angirajatea Koseinea ostatuan eta ondotikdantzaldia.• Larunbata 16an, 20.00etan, Lafitteostatuan zikiroa ogitartean, Panpi Portu-gal eta Imanol Ugaldek alaiturik. Ondotikdantzaldia Ketxo taldearekin.• Igandea 17an, 10.30etan meza nagu-sia. 12etan zintzur bustitzea Etxe Xuriaostatuan eta 17.00etan pilota partida.Neskak frontenisean (Etxeleku-Pochelu/Caset-Moresmo) eta ondotikesku huska (Sorhuet-Etcheto/Ibarrola-Oçafrain). 19etan herrien arteko jokoak.20etan talo ta xingar eta ondotik dantzal-dia.• Astelehena 18an herritarren eguna.• Asteartea 19an, 20etan, zikiro bestaherriko plazan Kantuz-ek alaiturik etaondotik dantzaldi famatua Orotztaldearekin.

Herritar, auzo herritar etabar, orori komi-ta bero bat zabaldua zauzue. Mileskeraintzinetik Urepeleko gazteriari egindituzten urrats eta funts guziendako.

UREPELE

BUNUZE INTXAUZETAKO SOLASALDIAKAgorrilaren 29an

Hor dugu Bunuzekourteroko udako hitzor-dua, Jean Luc Berho-kantolaturik. Aurtengohau 29garrena, agorri-laren 29an, osti-ralarekin, 14.30etikharat. Egitarauan : -14:30-18:30 : Erre-publikako lege handi-ak, xantza bat etxebi-zitzarentzat ! Ongi eto-rria Eric IthurraldeBunuzeko auzapezakeginik. Christine

Boutin etxebizitzaren oraiko ministroa eta Louis Besson ministro ohia mintzala-rien artean beharrak dira. Eta ere Xavier Emmanuelli ministro ohia, behardunenaloiamenduaz arduratzen dena.-18:30-20:00 : Lur antolaketa Euskal Herrian, Jean Baptiste Etcheto GarapenKontseilukoa eta Jean Jacques Lasserre EPFL egiturako presidenta.-20:00 : Irulegiko arnoa eta ardi gasnaren jastaketa.-21:30 : Musikaldia - Koldo Amestoy, Jean Christian Irigoien, Patrick Auzier,Christophe Dumont (sartzea urririk).

Jazko solasaldietan…

LUZAIDEHeriotze

Joanden ortzegunean lagundu dugu bere azken egoitzarat Mari Etxeberri, sortzezMaitia, Ezterenzubitarra, Ondarrola Zeztauko etxekandere ohia, lau seme-alabenama, Gexan senarra zendua duela zonbeit urte. Mari-k zonbait denbora huntanmendratia zien osagarria, azkenian Donapaleuko eritetxe batean pausatu da.Doluminak nahigabetan den familiari. A.A.

IHOLDIHeriotze

Iragan astean bere azken egoitzarat segitu dugu Maia Lopez ainitz urtez Iholdinegona zena. Barkatzen ez duen eritasun batek ereman du 49 urte zituela doi-doia etabi haur ttipi uzten dituela. Xarlex bere lagunari, Nicole eta Cedric-i, Angelique etaElorri-ri, gure dolumin bizienak eta zuretzat Maia huna Xalbador zenaren bertsuhunkigarri bat.

Etziren gure arrazakoak mendian galdu direnakJainko jaunaren bixtan ordea, anaiak girade denakKolorez beltzak izana gatik, heiek ere ama banakBertzek bezala sofriturikan, mundu huntarat emanak

Kuraia on guzieri.Goresmenak

Uztaritzeko komentutik etorri zauku berria, bi iholdiartsek ospatu dutela berenseroragoaren 50garren urtemuga. Horiek dira Anne Marie Arrangoitz Ilharreko seroraeta Cécile Uhalde Barnetxeko serora. Gure goresmen beroenak jubilaua horrentzateta otoi barkatu ez balinbada horrela deitzen seroren sailean. Eskerrik beroenak,ixilean, zuen xokoetan egin otoitz eta lanentzat eta agian luzaz, Jainkoarenlaguntzarekin eta herritarren otoitzarekin.Gaur egun zuen sailean jarraikitzeko gazte guti agertzen bada ere, jakin zazue gurebelaunaldiarentzat etsenplu bat izango zireztela. Zorionak bihotzez.

Page 6: Herria 2970

Noiz Andre Dena Mariabezpera huntan baino hobekiaipatzen ahal da Lurde ?Zointan usaian baino orainononbre handiagoan bildukobaitira milaka eta milaka beilariMassabielle-ko harpearenaitzinean. Azken aldian, errannuen segituko nuela, duela 50urte, Eskualdun Gazteriarenbeilarekin, oroitaraziz zer zionorduan Beñat AhamendaburukEskualdun Gazteriaz.Geroztik zer erran dutenbertze batzuek, azkenean lotu-ra bat eginez, JMJ-en kari-etarat Australian, bainan erebertze ainitz lekutan, hala nolaLurden 100 milaka bildu direngaztez.Huna beraz zer zion Beñatek :“ Eskualdun Gazteria da JAC-a, hura baita gazte batzuekegiten duten batasun handia,lanean ari direnak geroari bu-ruz eta bere gazte lagunenonetan, beti Jainkoa hartuz e-tsenplu eta nausi lehen. Bata-sun horrek laguntzen gaituoraidanik, eta geroxago, gurebizian kausituko ditugun trabaguzien garaitzen guhaurhobeago bilakaraziz. Mugi-mendu horri esker, galduak,trixterik, deskuraiatuakzagotzin gazteak ateratzendira burua gora, konfiantxa etaesperantza handi bat berenbaitan, lagun batzuenpentsatzeko manera eta kon-tseilu batzuer esker.Soldadoen laguntzea ere Es-kualdun Gazteriaren lana da.(Orduan Aljeriako gerla beteanzen) Laguntzen ahal ditugu,lehenik adrezak bilduz, geroheieri igorriz “ Gazte ” eta“ Herria ” kasetak. Ainitz herri-etako gaztek biltzen dute eresosa paketa batzuen i-gortzeko. Bertze lan bat ere :gazten formakuntza berenofizioari eta geroari buruz ;plazer da ikustea herrietako

ainitz eskoletan, EAC horietaneta zentro handiagogoetangazteak direla erakasle. Hitzbatez Eskualdun Gazteria oku-patzen da gazten harat hunatguziez. Gure JAC-a ari dalanean, bainan guri dagoharen emendatzea,ezagutaraztea, hartaz denenbaliaraztea.”Gero Beñatek, xeheki erraitenzuen nola ziren organizatuak,herrietako eta eskualdetakobiltzarrak beren omonier etaerretorrekin.Zer izan dira Eskualdun Gaz-teriaren lanak lehen-bizikoetarik orai arte ? Betigure biltzarretan lekuko edomementoko problemak gi-nintuen aipatzen. Sindikalis-moaren sortzea bere adarguziekin : mutualak, koperati-bak, dirukutxak, horietan dene-tan barne ziren orduko gaztezonbait. Geroxagoko jene-razionea ohartu zen ura,bideak, eletrika ez zirelaoraino jinak Eskual-Herrirainoeta hemendik hirietarat joangazteak ohartuak hirianbazirela horiek guziak ! Zer-tako ez hemen ? Orduan ereengaiatu ziren ainitz lan horienbaikortzeko eta obratzeko.Geroxago edo kasik betantsuhasi ziren laborantzaren kanbi-amendu handiak ; lehen trak-turrak sartzen hasi, heiekdenetan sartu eta, ohartuheientzat eremuak xuhurzirela… eta lur berrien egiteakhasi. Bainan ez dira hortan de-nak bururatuak eta egun atzobezala eta sekulan bezenbatarrangura sortzen gureofizioan eta Herrian !!Artetik nahi nuke eman bertzelekukotasun bat ildo beretikdoana 15 bat urte berantxago.Duela zonbait egun lekuko

kaseta batek galdezkatzenzuen Michel Berhocoirigoin.“ Nola jin zira sindikalismorat ?“ Ene lehen urhatsak egin ditutJAC edo Eskualdun Gazterian.Ene engaiamenduaren lehenurteak ziren eta begiak ide-kitzen ginintuen laborantza etabaserri munduari. JAC-a izanda enetzat formakuntza eskolabat eta logika beretik engaiatuniz sindikalismoan. FDSEAnsartu nintzan, 1970eko urtetansindikat bakarra baitzenbainan ene desmartxa izan dabeti kolektiboa ene lagunensahetsean. Sindikat hortanatxeman ditut 5-6 urte eneaitzinean JAC etik pasatuakzirenak eta heiekin adostasunbat aurkiturik laborantza etasindikalismoaz, ikasi dut go-goeta eta egintza batzuensortzen.Joanden mendeko lekukota-sun horietan hasirik,oraikoekin segituz, ez dea e-rretx JMJ-etako gaztenbiltzarre handiaz akabatzea ?Ez ote da orduan eta orai izpir-itu bera alhan gazten baitan ?Lehentxago, beti JMJ batean,Joanes Paulo bigarrenak, ziongazter : “ Ez izan beldurrik ”.Atzo Benedikto XVI garrenakzion, beti gazteri : ” Ez ahantzsekulan, Eliza eta zuen ingu-ruko gizatasuna bera, bihargazteen, zuen beha dagola.Zuen baitan duzuelakotzAitaren dohainik baliosena, Je-susen Izpiritua ; guhauren in-darrez huts egiten dugularik,Izpirituak bestelakatzen gaitu,eta nahi du, bereziki zueri,gazteeri esker, munduan a-rrapiztu Mendekoste berri ba-ten haize eta sua ”.Pitz bekigu deneri, Krixto zuresu hori. Gauden aitak iduri,fededun laborari. Orhoitzireztea ? Orhoitzen girea ?

Marcel Recalde

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Aspaldiko ohidura da jendearen bahitzea dirutan ordaintzeko.Oroit gaiten François lehena, Frantziako erregea preso egon zelaMadrilen eta haren libratzeko eman zituztela, ez bakarrik dirua, bainanere erregearen haurrak. Cervantes ere egon zen bahiturik eta Mertzedari-oei esker askatua izan zen. Horri esker literatura unibertsalak dauka “DonQuijote de la Mancha”. Batzuk zioten bahitzea zela salbaien ekintza. Halabalinbada XXI. mende hau salbaien mende bat da.

***C’dans l’air : Egunero, salbu larunbat eta igandetan, zabaldua da delakoemankizuna, interesgarria gehienetan, aratsaldeko seiak laurden gutitan,bosgarren gatean.Joanden ortziralean aipatzen zituzten Olinpi jokoak, hain zuzen ofizialkizabaltzen edo idekitzen ziren garaian. Hona non ikus zitekeen zuzenkifrantses kirolariek kirolzelaietan sartzen eta zuzenki ere kasetariak ziolaziztuak entzuten zirela haien kontra.Emankizunean ziren jendeek adierazi dute senditzen zuten tristezia ho-lako joka-molde baten aitzinean eta Txina ezagutzen duen emazte batekzion txinatar gobernuak beharrezkoa zuela etsai bat eta Japoniaren on-dotik heldu zela Frantzia. Geroxago aipatu du Sarkozy erranez bazuelaizen goiti bat Txinan, txinatarrek emana : “Banoa, ez noa” ; erakutsiz al-dakorra dela. Aratsean entzun ditut berriak frantses hiru gatetan (France2, France 3, LCI) eta ez dituzte aipatu ziztuak. Bietarik bat : edo “C’ dansl’air” emankizunean Txinatik zuzenki jinikako berria gezurra zen, edo guretelebixtariei jakinarazi zaie hobe zela ixilik egoitea.

***Zaluago, gorago, azkarrago : Hauxe da Olinpi jokoen lema. Ez dakigunola jokatuko diren frantsesak. 33 eta 40 arteko medaila kopurua bere-ganatuko dutela omen, Bachelot eta Laporte ministroek diotenez. Ikusikohamabortz egunen buruan.

***Dalai Lama : Tibeteko nagusi espirituala Frantzian egonen da abuztuan.Ez da Eliseoko jauregira joanen ez baitu Sarkozy-ren gomitarik. Hor ere,dirudienez, Txinak eza adierazi du eta Txinarekin ez dugu samurtu behar,omen. Orduan, Carlita joanen zaio ikustera eta agurtzera. Frantseslehendakariak baliatzen ditu emazteak : Cecilia bulgariar erizainenaskatzeko, Carlita Dalai Lama-ren agurtzeko.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Lurde 1858 – 2008

UDAN LASAIKIENTZUTEKO

MMX

Hiru hizkiek Mixu, Maialeneta Xabaltx kantariak e-rakusten dituzte. Disko poe-tiko batean elkartzen dira1970/80 urtetan aireratudiren kantuak eskaintzeko.Orduko kantutegiarekinoraindik amets egiten duenpublikoak aise errepikaditzake MMXek kan-tatzearekin ; Laboaren“Hegoak”, Leteren “Ni naiz”eta Manex Pagolaren “Lanikgabe” kantuen hitzak berrizgogoratzeko parada itzaleankonpakdiskoa entzunez.

Naiaren “Estitasuna”

Hamabost kantu lerrokatzenditu Naia Robles-ek, denakere duela hamabost urteutzi gaituen Estitxu zenare-nak. Kantu eztiak nola ez,egin zireneko molde berrihura bizi bizirik atxikitzendutenak Naiaren bozarekin.Orkeztrazio profezionala, ix-torioak, sentimentuak eta i-rriak pizten dituztenak.

Elaudiren denborarena

Bidaia bat egin zuten behinMaroka aldeetara “Elaudi”taldekideek. Eta gogoahango airez beterik itzulieta, hogeitalau kantu le-rrokatu dituzte disko bateanateratzeko gisan. Atseginhorrekin ez bakarrik egonnahian, San Antoniko kape-ran, Muskildin, publikoarenaitzinean eman zituzten joanden agorrileko 25 eta 26an.Bi dotzena kantu horiek bil-durik daude Elaudiren“Denborarena” diskoan.Euskara klasikoaren xarma,musika biziaren mitxa etaestilo harroa bildurik daudeobra horretan.

Agorila etxeak plazaratzen dituen hiru konpakdisko lerrokatzen dituHERRIAk aste honetan, irakurleari utziz horietatik baten hautatzekolana, atsulutuki hautatu beharrean denarentzat, bestela hiruek estiloarrunt desberdinetan beharria xarmaturik uzten baitute.

APEZ IZENDATZEAKPhilippe Haristoy doa Donibane Lohizunetik Maulera. Se-bastien Ihidoy Mauletik Kanbora. Bernard Fourgs Hiriburu-tik Baiona Doneztebera. Jean René Predaigne Angelu San-ta Mariatik Hiriburura. Pierre Boyer Gurmençon-etik Baio-nako Diosesa Etxera. Gabriel Barneix Castetis-etikDonibane Lohizunera. Gabriel Pecastaings Salies-etikBaionako katedralera, kalonje. Michel Garat Miarritze SanMartingo apez arduraduna ACIko omonier ere izendatua da.Lionel Landart Angelu San Leondik Bidartera. RobertMendiburu Bordeleko Seminariotik Baiona Doneztebera.Jacques Amestoy Salbaterratik Hazparnera. Laurent Oil-larburu Bidartetik Angelura.

SANT ANTONIKO BEILA, MUSKILDINAgorrilaren 17an

Igandean beharra da Sant Antoniko beila, aspaldidanik udaoroz errepikatzen dena. 1385ean eraikitako kapera horideitua da ere Bakearen kapera. Eta mundu hau, segur, bakegose da, bakearen behar gorrian da. Igande huntan, lehenmeza 7etan goiztiarrentzat, meza nagusia 10.30etan, eskeronezko kantuak 14.30etan...

Page 7: Herria 2970

“HIBRIDO” GAIETIKSORKUNTZAEZBERDINAK

IZURANHaize Berri kulturetxeak apailatu uda-erakusketak

iraunen du abuztuaren 24-eraino. Joanden aldian aipatunizuen Aitor Ruiz de Eguino eta Nane plastikalariarenartea… Tokiz toki ibiliko naiz aldi hontan artista bakoitzaizendatuz laburzki.

Elizan, altxatzen da Jacques Bosquet-en zur etaburdinezko eskultura gotorra : zurezkoa, lehun eta airos,burdin egituran sendoki tinkatu du ; goxo eta garratzarenaldarteetan garamatza.

Trinketean, Pette Etxebarriaren bideo muntaketaabsurdoa, ikonoklasta kutsua dauka. Ausarta da ere gelaberean Christian Saint Marc margolariaren bilduma zora-garria, birjabetzen da botatzeko gauzez eta libratzen ma-rrazkian eta koloreen kaldan. Zabortegitik salbatu ditu ereGuanes Tchegaray-ek bere eraikinaren ekaiak : betona bur-dinez josi plastikozko boteilak eta ontziak sortu duen “famili-atxo” berezia ikustera emaiteko… Pekoineko etxaitzinean,zintzilikatzen da, gure ustegaberako, Josette da CostaBray-ren lore sorta pintatua.

Nahasi dira, Armañakeneko barrukian, Maia Curutcheteta Aitziber Akerreta-ren marrazki, pintura eta itsasketak,zeinek zer du egin ? Ez dute hortaz axola, bien arteko har-monia-osmosia baitute bilatu. Celine Mirailh Arrossagaray-en margolanak Ametzaenean ageri dira, haren besoainitzeko “emazte hibridoa” xuri ta beltzez egina, gogogoibelez beltzatu lan Goya-tarra da. Kurutxezko bidejuntanZoe Bray-k bildu eraketan, landare egarria, jende itxurazizelandu bonetaduna eta herioaren seaska latza harre-manean sartu ditu doluaren eta damuaren egoitzan. Badazer ikus aurtengo Izurako ibilbidean. Ikusle bakoitzak hardezala onena zaiona. Erakusketa aratsaldero idekia da,astelehenez ezik, 15etarik 19etara, denei eta kitorik. Ez hu-tsegin !

P. Errekarte

7

ERRABOTEAN PAUE LUZEKO XAPELDUN

PILOTAREN ASTE HAUNDIANLEGEZKO ABISU

Paue . . . . . . . . . . . . . . . . . 13Uztaritze . . . . . . . . . . . . . . 11O. Laberdesque, Y La-berdesque, R. Bondet, O.Landagaray, C. Muscarditz,horra 2008 urteko xapeldunak.Bazuen 54 urte xapel horigabe zaudela Paueko jokolari-ak. Orduko xapeldunen izenakez ditugu ahantziak, bederenzenbaitek, Baigorrin, Saran,Hazparnen, DonibaneLohizunen. Baziren 1500ikusle Uztaritzeko plazanigande goizean. Eta badagoberaz joko eder horrenarrakasta haundia bere betikogorabeherekin.A. Inchauspe - Salaberry 30Olçomendy - Olhagaray . 22Eta badago ere esku huska,bereziki gazte hoietan. Juniorgazte hauk pilotari ederrakdira jadanik, eta laurak pilotariarrazakoak, denak berdinsanoak eta denak euskaldundaudenak, ohidura zainduz.Partida ederra egin dute,20etaraino Baigorriko pareak,eta biek, eskuak xahutuartean. Hauk ziren Euskal Li-gako xapeldun izanak partidaberean. Astelehen hortan ereaitzinean abiatuak, eskuekzirauteno baina 15etan berdinabantsu oren baten buruan.Gero erakutsi duteNoizbaitekoek ere badutelabeso, jeinu eta borondate.Haatik Inchauspe ezkerrakbeharko du eskuin hori azkar-tu, gorenean aritzeko, bainanbego, hori aitak ere erranenbaitako.Arambel - Palomes . . . . . 30Sasco - Etcheveste . . . . . 22Bigarren maileko seniorfinalan haatik Baigorriko ba-xenabartarrek joan diete LauHerriko lapurtarreri beren ahalhaundiekin baina huts batzuere artetan : hor zituzten-etabaten esperientzia etaPalomes gaztearen besoa.Baina biga behar partidaonak, arras pare gustagarriaere egiten dute arbonarrak etaarrangoiztarrak, eta biakeuskaran trebe hauk ere.Ederki !Larrechea - Ducassou . . 40Bielle - Waltari . . . . . . . . . 34Xubero Larrainek 5. urtekotzjadanik ukan du Betzüla trin-ketean bere pilotaren bestapilotari berri batzu ereBerezkoen artean arraraziz,Bielle, Ducassou eta Lamberteta Waltari 13 bote eta 10.Partida bizia izan du finalahunek, beste partidak ereizanak ziren bezala.Monce - Arbeletche. . . . . 30Etchevers - Ducassou . . 29Biba Izpura, Lambert pilotariauzapezaren herria, partidahau xutik ezarri baitu JondoniLaurendiren bestetako,ikusleeri arras gustatu zaiena.Atxik ohidurak, lehengo Dorrezenaren azken herrian.Aguirre - Jeannots . . . . . 50Alfaro - Lazcano . . . . . . . 36Hau Garateneko partida zen,astelehenean. Ala ez ote dute

soberaxko partida pilotaribatzuek sasoin bete huntan.

ASTE HANDIKO BESTEEMAITZAK

Palaz, Oloruen, senior Amailan, St Martin deSeignanx-eko David Basterot-Herve Belestin 40, SebastienLafont-Sebastien Choy biarriz-tarrak 29 ; senior B mailan,Cestas-eko Michel Harguin-deguy-Christophe Michaluc40, Olorueko Michel Bassi-gnana-Marc Organbide 25.Paleta jokoan, larruzkopilotarekin, Capbreton-en,juniorretan, Tarbeko parea 35,Reunion ugartekoa 33 ; seniorB mailan, Goizeko IzarrakoClement Milhet-XavierAhamendaburu 35, Reunionugarteko parea 20.Xixtera handian, Bidarten,seniorretan, Olharroa 1 nagusiOlharroa 2ri, 40-38.

IGANDEAN DONAPALEURATBURURATZEKO

Hor eginen da Aste Handiarenazkena. Goizean luzeko biga-rren maileko finala 10.30etan,uztariztarren eta amikuztarrenartean. Aratsaldean esku-huskako finalak kadetagazteak lehenik, Lehuntze etaIrisarriren artean. Senioradinekoetan gero : Dona-paleuko Amulet-Lucu batetiketa Aguerre-Saint Estebenitsasuarrak bestetik.

HEGOALDEAN ERE AINITZPARTIDA

Koka - Begino . . . . . . . . . 22Berasaluze VIII - Otxando18

Mendizabal I - Argote . . . 22Arretxe II - Eskudero. . . . 21

Beloki II . . . . . . . . . . . . . . 16Belloso . . . . . . . . . . . . . . . . 8Zarautzen jokatuak horiekhiruak.Irujo - Nalda . . . . . . . . . . . 22Eugi - Lasa. . . . . . . . . . . . 20

Apezetxea - Arruti . . . . . . 22Ongay - Harizmendi . . . . 10Agoizen, Nafarroan, jokatuakhoik hiruak Eugiren despei-darako, hunek oraino freskodelarik uzten baitu gorenekomaila, 17 urtez hor jokaturiketa 7 xapel irabazirik : Arretxe,Elkoro, Beloki, Errasti, Erran-donea, Nagore Azkaraterenkontra.Capellan - Merino . . . . . . 22M. Goñi - Apeztegia. . . . . 17

Xala - Goñi III . . . . . . . . . . 22Titin - Pascual . . . . . . . . . 19Eskarain jokatu partidak.J. Retegi - Zearra. . . . . . . 22Olaizola I - Peña . . . . . . . 20

Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . 22Diaz. . . . . . . . . . . . . . . . . . 12Labastidan jokatu partidak.

Bego

CHANGEMENT DE REGIME« Suivant acte reçu par Maître PierreFAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DELUZ, le 08 Août 2008,Monsieur Raphaël SANCHEZ, retraité,et Madame Avelina ROBLES PRIETO,sans profession, son épouse, demeu-rant ensemble à HENDAYE (64700),Résidence Irandatzeko Gainean Bâti-ment A1, rue Marcel Paul,Nés savoir :Monsieur SANCHEZ à VILLOTTE-SUR-OURCE (21400), le 14 octobre 1932,Madame ROBLES PRIETO à FUENTE-GUINALDO (ESPAGNE)le 30 juin 1942Mariés sous le régime légal de la com-munauté de biens à défaut de contratde mariage préalable à leur union célé-brée à la mairie de FUENTEGUINALDO(Province de Salamanque-Espagne), le06 septembre 1963 ont adopté pour l’a-venir le régime de la communauté uni-verselle avec clause d’attribution inté-grale au conjoint survivant. »« Les oppositions pourront être faitesdans un délai de trois mois et devrontêtre notifiées, par lettre recommandéeavec demande d’avis de réception oupar acte d’huissier de justice à MaîtrePierre FAGOAGA, notaire à SAINTJEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en cecas, les époux pourront demanderl’homologation de ce changement autribunal de grande instance. »

SCP BERNARD GOUFFRANT ET JEROME GOUFFRANT

NOTAIRES ASSOCIES A64430 SAINT-ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTIONAux termes d’un acte reçu par Me Jérô-me GOUFFRANT, Notaire à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 2 JUILLET2008, a été constitué un groupementfoncier agricole ayant les caractéris-tiques suivantes :Dénomination : « GROUPEMENT FON-CIER AGRICOLE DE LARRALDIA ».Siège : SAINT-JUST IBARRE (Pyrénées-Atlantiques-64120), Maison Larraldia.Durée : 99 ans.Objet : La propriété et l’administrationpar dation à bail uniquement de tous lesimmeubles et droits immobiliers à desti-nation agricole composant son patri-moine.Et généralement toutes opérations pou-vant se rattacher directement ou indi-rectement à l’objet ci-dessus défini,pourvu qu’elles ne modifient pas lecaractère civil de la société et soientconformes à la législation régissant lesgroupements fonciers agricoles.Capital social : TROIS CENT QUATREVINGT DIX HUIT MILLE SEPT CENTSEURO (398.700 €€), constitué d’apportsen nature.Gérant : Madame RECA, demeurant àSAINT-JUST IBARRE, maison Larraldia,sans limitation de durée.La Société sera immatriculée au RCS deBAYONNE. Pour AVIS ET MENTION

Me Jérôme GOUFFRANT

“A TABLE”Société à Responsabilité Limitée

Capital social : 8000 €urosSiège de liquidation : Maison Goporra

Mitxadoy64220 Ispoure

RCS BAYONNE 393363536AVIS DE CLOTURE DE LIQUIDATION

Suivant délibération en date du 11 août2008 àIspoure, la collectivité des asso-ciés, après avoir entendule rapport de M Jean-Guy LOUSTAU,liquidateur, demeurant à Ispoure, aapprouvé les comptes de liquidation,a donné quitus au liquidateur et l’adéchargé de son mandat et a prononcéla clôture des opérations deliquidation.Les comptes de liquidation serontdéposés au Greffe du Tribunal deCommerce de Bayonne.

Pour avis, LE LIQUIDATEUR

AVIS DE DISSOLUTIONCRC DISTRIBUTION

SARL au capital de 12 000 eurosSiège social : 56 rue de Jouanicot

64600 ANGLET428 697 676 RCS BAYONNE

Aux termes du procès verbal en datedu 28 Juillet 2008, l’Assemblée Géné-rale Extraordinaire a décidé :- la dissolution anticipée de la sociétéà compter du 01 Août 2008- de fixer l’adresse de la liquidationpour la correspondance au 56 rue deJouanicot 64600 Anglet,- et de désigner en qualité de liquida-teur : Madame Catherine Cormorèche56 rue de Jouanicot 64600 AngletL’inscription modificative sera portéeau RCS de BAYONNE.

Le Liquidateur

SEASKA elkarteak, Lartzabalen duenManex Erdozaintzi Etxart kolegioa-

rentzat ZUZENDARI bat bilatzen du :Misio orokorrak:- Ikastetxearen eskola eremuarenkudeaketa segurtatu.- Irakasle taldearen animazioa segurtatu - Ikastetxearen buxetaren segipenasegurtatu - Administrazio saileko dosierrak eta Bor-deleko errektoretzarekiko harremanaksegitu - Seaskako zuzendari taldearen kon-tseiluaren segipena.- Ikastetxearen administrazio kontseilu-aren lanaren sustengatzeaLanerako egitura nagusiak :- Ikastetxearen irakasle taldea- Seaskako zuzendari taldearen kon-tseilua- Kolegioko administrazio kontseilua Beharrezko baldintzak :- Baxoa + 3 urte + 5 urteko esperientziairakasle gisa edo hezkuntza / formatzailelangile gisa Beharrezko gaitasunak : - Elebiduna, euskara/frantsesa - Euskaraz eta frantsesez idazteko gaita-sun ona - Talde kudeaketan aditua - Animatzaile eta erregulatzaile gaita-sunak Laneko baldintzak :- 2008ko irailaren 1ean lanean hasteko- Denbora osoa (irakaskuntzako ordubatzuen hartzeko aukerarekin kandidatu-aren arabera)- Mugagabeko kontratua - Soldata : Kontratu pean diren Ikastetxepribatuen konbenioaren arabera.Interesatuak direnak :- C.V. bat + motibapen gutun bat igorribehar dute “ Carrières et Insertion ” kabi-netari : Helbidea : Carrières et insertion - 7 ZAC Parme Lot7 - 64 600 [email protected] eman behar den erreferentzia :AM 28Kandidaturen biltzeko epea : 2008koagorrilaren 20a

LAN ESKAINTZA

EDERGINTZA ESKOLA BERRI BATBaiona, Angelu eta Miarritzeelgartzen dituen herri-erkidegoakmuntaturik, mail gorako edergintzaeskola bat idekiko da Miarritzen,Rocailles auzoaldean. Lehiaketaberezi baten bidez berexiko diraikastegi hortan sartzeko gai direnak.Lehiaketa hori eginen da irailaren 9-tik 11-rat. Izenak hartzen dituzte hi-labete hunen 22-a arte. Xehetasungehiagorentzat deitu 05 59 59 63 02edo idatz [email protected]

MIARRITZEKO

MEDIATEKAN

MINTZALDI“Euskal kultura ezagutu”sailaren kondu, Miarritzekohiriak proposaturik, EuskalKultur erakundearen par-taidetzarekin, huna bi hi-tzordu : -agorrilaren 14ean, ostegunaratsaldez (18:00-19:00),Jean Haritschelhar-enmintzaldia : “Pastorala :Xiberoan egiten den antzer-ki berezia”.-agorrilaren 21ean, ostegunaratsaldez (18:00-19:00),Marikita Tambourin-enmintzaldia : “Euskara :lehen, orain eta gero”.

Arrakasta handiz iragan da joanden igandean Larrungo lasterkaldia(13 km), 455 lasterkarirekin, Azkaingo plazatik abiaturik. Hunaemaitza ohargarrienak : 1°. Didier Zago biarnesa (1:05:11), 2°. PatxiIratzoqui nafartarra (1:06:29), 3°. Benjamin Bellamy, Foix-koa(1:06:40). Bidarraiko Baztandarrak elkarteko 3 lasterkari sartzen dirahamar lehenetan : 7°. Xan Latxague (1:11), 8°. Jean ChristophePechberty (1:12), 10°. Xiril Alvarez (1:13). Artetik sartzen dela ereLapurdiko Jatsuko Benoit Cori (9°). Lehen azkaindarrak, 14°. TxominSarabando (1:15) eta 16°. Jerome Camacho (1:16). Emazteetan, 1°.Cindy Bregnias biarnesa (1:25), 2°. Amandine Edel paristarra (1:27),3°. Victoria Talek jazko emazte hoberena (1:28).

LARRUNGO LASTERKALDIA

IXTRIPULATZA

Astelehen goizean izigarrike-ria gertatu da Muskildin. 16urteko Thomas Teillagorryurdiñarbetarra trakturrarekinari zen lanean bereamatxiren etxaldean, etazoritxarrez trakturra uzkailizaio gainera, gazte doha-kabea lehertuz. Sokorritza-ileek ez dute deusik eginahal izan. Bazter guziak ina-rrosi dituen ixtripua, mutikogaztea gainera pilotaria izan-ki, Mauleko pilota elkartekokide, duela guti Euskal He-rriko finala bat ere jokatua.

EZ AHANTZ LAXOA ERE BADELA !Pilota jokoetan, hor dugu ere aspaldiko laxoa, Baztan aldeanbereziki beti begiratu dutena. Hain xuxen, uda huntan ere,aintzineko urte horietan bezala, tokiño bat eginen zaio Ipa-rraldean. Ziburuko plazan bi partida jokatuko dira bi ara-tsaldez, ortziralarekin, agorrilaren 22an eta 29an. Baztandarhoberenetarik zonbait ere hor beharrak dira.

Page 8: Herria 2970

8

-Larunbat arte, Kanbon, Arnaga-koantzerki festibala.-Larunbat arte, Hendaian, StadeHendayais rugbilari elkarteakospatzen bere ehun urteak.-Asteburu guzian, herriko bestakAinhoan, Azkainen, Luhuson,Lekuinen, Ahurtin, Bidarten, Mon-torin, Bardozen, Donibane Garazin,Burgue-Iriberrin, Ainhiza-Mon-jolosen, Erangon, Urepelen,Gabadin, Aruen eta Zugarramurdin.-Asteburu guzian, Miarritzen, zahar-ki-feria Bellevue egoitzan.-Ortzegunean (18.00), Miarritzen,Jean Haritschelhar-en mintzaldiaMediatekan Xuberoko pastoralaz.-Ortzegunean (19.00), Getarian,talo-besta.- Ortzegunean, Donazaharren feriaeguna.-Ortzegunean (20.00), Hazparnen,Haritz-Barne gelan, kantu etadantza Jeunes Basques elkar-tearekin.-Ortzegunean (20.00-24.00), Hen-daian, gaualdeko merkatua hon-dartza handiaren bazterrez-bazter.-Ortzegunean (20.30), Uztaritzen,Xardina-besta.-Ortzegunean (21.00), Ezpeletan,herriko plazan, euskal-dantzakEzpela taldearekin.-Ortzegunean (21.00), Sarakokiroldegian, Espainiako dantzak,Fabiana bere lagunekin.-Ortzegunean (21.00), Garindainen,Kantarien biltzarra.-Ortzegunean (21.30), Miarritzen,Santa Eugenia elizan, Oldarra abes-batza.-Ortzegunean (21.30), DonibaneLohizuneko elizan, Goraki abes-batza.-Ortzegunean (21.30), Senperen,herriko plazan, indar-jokoak.-Ortziralean, Ezpeletan, Idoki-renferia eguna.

-Ortziralean (09.30), ZokoatikDonibane Lohizunerat, igerikariakzoin-lehenka.-Ortziralean (11.15), Ziburun,Lannes plazan, Espainiako dantzak,Maina Coronado bere lagunekin.-Ortziralean, Maulen, Espartinarenbesta.-Ortziralean (11.00 eta 18.00), Baio-nan, zezen-lasterrak.-Ortziralean (19.00), gaualdekomerkatuak Angelun, Amodio-Gelako auzoaldean, eta Bastidan.-Ortziralean (21.00), Armendaritzen,Zuentzat salan, Pantzo Hirigaray-en“Basategikoak” antzerkia.-Ortziralean (22.30), Miarritzekohondartza handian, suzko-ziriengaualdi miresgarria.-Larunbatean, Atharratzen,Pariseko euskaldunen elga-rretaratzea.-Larunbatean (18.00), Ziburun,Untxin auzoaldeko besta. Aratsean,Jondoni Bixintxo elizan, Arin elka-rteko kantariak eta Unama taldea.-Larunbatean (21.00), Sarakoharpeetan, Anne Etchegoyen kan-tari.-Larunbatean (21.00), DonibaneLohizunen, Dukonteneko antzokiidekian, Michel Etcheverry kantari.-Igandean, Baigorrin, feria eguna,jateko, edateko eta ederlan.-Igandean (11.15), Ziburun, Lannesplazan, Espainiako dantzak, Fabi-ana bere lagunekin.-Igandean (11.30), Angelun,mutxikoak Bost-Kantoineko plazan.-Igandean (15.00), Donapaleun,indar-jokoen besta handia.-Igandean (18.00), Samatzeko-elizan, “L’île de Merlin” opera.-Igandean (18.00), Hazparnen, behilasterrak karriketan.-Igandean (21.15), Miarritzen, indar-jokoak Mazon parkean.

ETXEKOZ ETXEKOJende gutiago aurten Baionako bestetan. Alta uztailean bazen espantu aipatzenzutela miliun bat jende bilduko zela bortz egun horietan, erran nahi baita sekulanbaino gehiago.Jende gutiago aurten eta, beraz, mozkor gutiago, gazte gutiago ere ospitalera ere-manak hobeki artatzeko, neska bortxatzerik ez da aipatu, hots, etxekoz etxeko ho-rretan denek gozatu dituzte eskainiak ziren ikusgaiak gauaz ala egunaz.Azken gauean izan da zanpakoa CRS-ekin. Besta ederrak, beraz, Euskaldun zaha-rrak zion bezala. Gehexan Pontto

BRETAINIAN GAINDIKONK-KERNE BERE “HIRI ZERRATUAREKIN”...

Beroan bero, segitzendugu eta bururatzen Bre-tainian gaindiko gure itzu-liñoa Konk Kerne hiriangeldialdi bat eginez.Konk Kerne bretoinez,Concarneau frantsesez,portu ezagutua da, arran-tzarentzat Frantzia guzikolaugarren sailkatzendena. Nahiz hor ere,denetan bezala, arrantza-rekin badiren arazo piz-korrak eta nahiko buru-hausteak...Konk Kerne izen horinehork ez daki xuxenerraiteko nundik helduden. Hiria, orduan herrix-ka bat zena, Konk deituazen Erdi-Arokotzat. Ba-tzuk diote hola deitzenahal direla, bretoinetik ariz,itsas-hegiko badia aterbetu batzu. Beste askoren arabera, herria sortu zen zazpigarrenmende ondarrean tokiaz aski gustatu zen Concar deitu erregetxo baten manuz, bereizena ere emaiten ziola.Gauza bat segura, lehen etxe andana eraiki zen kasik ugarte bat bezala den eremuttobatean, ugarte hori leihorretik biziki hurbil, beti zubi gisa baliatzen den lur mutur hertxibatek egiten nolazpait lotura. Eremu hori da Conk Kerne herriaren bihotza, luzaz hortikkanpo etzen kasik batere etxerik. Mendeak jin, mendeak joan, hiria hedatu da ondohetan eta gainerat iragan mendean bereganatu ditu auzoko bi herri frango gotorrak,heiek bien artean ba zazpi mila biztanle. Orai badira orotarat hogoi mila jende gauzaguti eskas, 19.170 alabainan jaz egin kondaketaren arabera.

ASPALDIKO HARRASIAK

“Hiri zerratuak“ ez du izen hori - “Ville close” frantsesez - uste-gabetarik bildua. Delakougarte hori hobeki gerizatua izaiteko, 13. mendekotzat harrasiz inguratu zuten. 15.mendean harrasiak aintzina goratu eta azkartu. Ez aski oraino Vauban famatuaren gos-tuko! Hau etorri zen bazterikuska 1680-ean eta era-baki harrasien arramolda-keta pizkor bat. 1694-eanbururatu ziren gisa harta-ko obrak. Geroztik “Hirizerratuko” karrika nagu-siak Vauban-en izenadauka. Mundu bat ibiltzenda hor gaindi. Karrikaluzea da, ugartearen buru-tik buru, 380 metro nun-bait han. Dena saltegi etajatetxe. Denak kanpotia-rrentzat eginak. Osokiturismotik bizi den karrri-ka. Kasik sobera beharba-da... Holako toki batek ezote du bere arimatik zer-bait galtzen hein batetarikharat segurik arrunt etaalde bat turismo xoilariemanez geroz?

“ARRAIN BAT EMAITEN BADIOK...”

“Hiri zerratu” hortarik kanpo, ikusteko diren gauza aipagarrienetan, horra arrantzarenmuseo edo erakustegia. Biziki aberatsa. Mundu guziko arrantzaz bada hor zer ikus etazer ikas. Eta Euskal-Herrikoa ez dute ahantzi, balea ihiztari eta gaineratiko... Zer ikasere itsas-untzigintzaz eta arrain kontserbutegiez. Artetik erraiteko, duela mende bat, 30kontserbutegi baziren herrian berean, bi mila langilerekin orotarat. Sail hortan ere, gau-zak nola ez dira aldatu!Erakustegiko atean, ongietorri gisa; hau irakurditake, Xinako erranzahar bat omen dena:“arrain bat emaitenbadiok norbaiti, ukanendik egun baten jatekoa.Erakusten badiok nolaartzen den arrantzan,ukanen dik egun guzizjatekoa”.Bada ere beste erakuste-gi bat, Marinarium deituadutena, itsasoa zer onda-re paregabea den ederkiargitan ezartzen duena.Itsasoko abere eta landa-reez zernahi argitasunbadauka. Ikusgarri bestalde bixtanda, “Hiri zerratuaren” bialdetan diren bi portuak:bat arrantzaleena, hirue-tan-hogoi bat untzi denetarat, bestea deskantsuko untziena, gero eta gehiago handitzenari... Muslaria

”Hiri zerraturat” sartzea....

Arrantza-portua

Deskantsu portua

“AXERI BODA” DANTZA IKUSGARRIADONIBANE GARAZIN

Donibane Garaziko besten bete betean, “Axeri boda” dantza ikusgarria eskainikoda agorrilaren 16an, ibiakoitz aratseko 9etan, Jai Alaian. “Axeriaren ezteiakospatzen dira euria eta iguzkia elkartzen direnean” : Euskal Herriko erran zaharhori -Japoniako ohiduretan ere aurkitzen dena erran molde bertsuan- hartu duJuan Antonio Urbeltz koreografak abiapuntutzat bere dantza ikuskizun berriasortzerakoan, huntan kurutzarazten dituela japones eta euskal kulturak. 12dantza, 42 dantzarik emanik, Donostiako Argia, Iruñeako Duguna, ElgoibarrekoHaritz eta Eibarreko Kezka taldekoek. Bazterretik 9 musikari, Marian Arregikzuzendurik. Jantzien kreatzailea aldiz, Claude Iruretagoyena. Hitzordu eder bat,Garazikus elkarteak eta Donibane Garaziko besta komiteak proposaturik. Sartzea13 eurotan (prezio apalagoak Garazikus-eko kide, langabe eta gazteentzat).