Download pdf - Herria 2979

Transcript
Page 1: Herria 2979

2008-ko Urriaren 30-ekoa30 Octobre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2979

GORA BIHOTZAK !

Omiasainduko astebururat helduak gira.Larunbatean sainduen eguna, igandeanhilen eguna. Gure hilerriak egiazko baratzebilakatuko dira, lore eguzkitsuz apaindurik.Harrigarri da zenbat jende gurutzatzen denkari hortara baratze berezi horietan. Sines-dun ez denak ere itzuliño bat egiten dubere hurbileko baten hilobi aitzineraino.Zenbaitzuk aldiz, mendia, oihana ala itsasbazterra ukanen dute jomuga, gune horiekdirelarik gero-eta jende gehiagorenpausaleku, beren hautsak toki horietan lauhaizetara barreatuak izanik. Dena den,dadila hilerrietan ala bertze nun nahi,gutartetik airatuak direnekin ixtant batezbederen egonen gira bihotzez batasunean,tristezia haizaturik, halako bake batean.

Bitxikeri batzu aurkitzen dira haatik zen-bait aldiz hilerrietan. Gogoan dut berezikijoanden ekainean ikusitakoa. Pirinio Garai-etako Val Louron eskualdean, adiskidemultxo batekin menditik jaustean, Genos-Loudenvielleko hilerriaren ondotik iraganginen. Eta hilerri erdian, burdinezko monu-mentu bitxi bat ikusi ginuen, frango han-dia, zernahi tresnez apaindua : aitzur, haix-tur, zizel, trukes, pitxer, gatina, zapeta,kaska, soka, gatelu eta nik dakita zeroraino... Harriturik gelditu ginen ! Segur ezlukeela holako batek tokirik gure hilarribiribilen ondoan ! Alain Guillemdebat poe-taren hilobia da, hilartitz edo epitafio haudaukala zizelkaturik : “Tresnen indarrak zubaitan susta beza maitatzeko grazia”.Hitzak pollitagoak ginauzkan monumentuabera baino !

Bainan, den bitxienari, den itsusienari, dengaixtoenari poeta begiz behatzen baginion,ez litaikea uste dugun baino pollitagoa,uste dugun baino hobea ? Zendu berriaden Emmanuelle Serorak maite zuen Scia-bistari pertsiar poetaren hitzakerrepikatzea : “Idek ezazu gizonarenbihotza, aurkituko duzu eguzki bat”. Etagure Iratzeder handiak zein polliki etzuenba zizelkatu pertsu hau : “Gizonak mai-tatzen balaki / Gozoki lezake aurki / Zoinden bizia olerki”. Belokeko olerkariakardura zion bezala : “Gora bihotzak !”

P.J.

Koral kantuak erreberritzeko helburuarekin abiatuak dira zortzi gizon koro elka-rrekin eta agertzen dira lau urtetarik behin publikoaren aitzinean. Euskal koraletanhautua badago eta zortzi hauek argi eta garbi jokoa mahai gainean ezartzen dute.Gizon koroak dira eta hala hala segitu nahi dute. Kantuak ere gisa hartara hautatu-ak dira, gizonen bozari bere hoberena emanarazteko ideiarekin.

Emazteak berinatik sartzenZortzi gizon koro aipu ditugu : Adiskideak (Arrangoitze), Argileak (Baiona), Arin(Donibane Lohizune), Biez bat (Basusarri), Bihotzez (Getaria), Errobi kanta(Baiona), Gaztelu Zahar (Hendaia) eta Oldarra (Miarritze). Horietatik bitan bederen(Argileak eta Oldarra) gizon eta emazteak nahasizko esperientzia horretan utzirikari dira deplauki gizonen artean kantuz, nahiz bizi lagunek usu segitzen dituzten,kantaldi ondoan elkarrekin afaltzeko. Gizonkiak beraz kantuz ari direnak oro, bainaemaztek ez ohizko moldeak aurkitu dituzte gizonek bakarrik osatu talde horietansartzeko hala ere. Hala nola aitzineko larunbat gaueko Miarritzeko kantaldian,zortzi koroetatik lauetan emazteak ziren kantuen gidari. Horrela ezagutu ditugu :Maite Duboué (Biezbat), Denise Cocoynacq (Bihotzez), Céline Ladeveze (Errobikanta) eta Patrica Arhancet (Argileak).Kantore berriakBeti kantu berak emaiten dituztela koro horiek entzuten da maiz, koro kantaldietarabakan hurbiltzen direnen artean gehienik. Larunbat arratsean zortzi koroek bederakantu berri eskaini dute. Kantu berrien egileen izenak taula gainetik omenduakizan direlarik. Patxi Oroz Arizkurenen obra berriak hautatu dituzte lau korotan,René Zugaramurdi Hendaiarraren biga ; Idoia Azurmendi eta Luis Elizalde izandirelarik Arinen eta Oldarraren kantu berrien egileak. Publikoak esku zartak ez dituekonomiatu, Hendaiako Gaztelu Zaharren zaintsua eta Arinen bertutea ongi sentituditu publikoak, besteen balore jarraikiarekin betan.

Lehen lerroan ezkerrretik haste : Patricia Arhancet, Celine Ladeveze, Denise Cocoynacq, Henri Daguerre,Iñaki Diegez, Andoni Zubeldia, Pierre Wojtiniack eta Iñaki Urtizberea.

KORAL KANTARIAK OPAROKI OMENDUAK MIARRITZEN

Ikusi behar da sinesteko zoinarrakastatsua izaiten denEzpeletako Biper-Besta etanolako mundua biltzen denkaria hortarat! Larunbatean etaigandean egundainokotan askiederki frogatu den bezala! Aroaarrunt alde erran behar da,udazkeneko egun goxoenetarikzinez! “Bi hilatetez alde batotoitzean arizanak ere gira!”erran dauku ezpeletar batek.Baditake, baditake... Dena den,iguzki eder batekin iragan dabesta. Biper ekoizleak, Biper-Kofradia, herriko etxea, salte-giak, ostatuak eta elkarte asko,denak eskuz-esku plantatuakziren urri ondarreko hitzorduhori handizki joan zadien!Denen artean, egitarau batnasaia eta herrikoia ezarriazuten pikoan eta badakite gai-nerat deneri ongi etorri hobere-naren egiten! Horrek berakainitz munta du bixtan da.Igandean, meza kartsu baten ondotik, kofradiak, orotarat hogoita-hamar bat segurik, karriketan ibili dira airoski, klika laguntzaile, etaBiper-Kofradiaren biltzar nagusia giro arraro batean joan da burutikburu herriko jauregi zaharraren sahetsean... Michel Darraidou-k agur-tu ditu guziak bere betiko talendu argiarekin.Urte guziz herritar bat ohoratzen baita, ainitz mereximendu baduennorbait, aldi huntan saristatua izan da Luixa Ithurralde, parropian alanun nahi zerbitzu ainitz egin eta egiten duena. Gero, Biper-Kofradiakbere ohorezko kide bezala goretsi ditu hamar bat lagun. Alde batetik,beste kofradia batzuetako adixkide zonbait, hala nola RobertJuanicotena Miarritzeko kofradiaren kudeatzaile suharra. Bestetik,beren sailean lan ederra akulatzen duten batzu: euskal kulturaren zer-bitzari xintxo bezala Xabi Soubelet, idazle, bertsuzale eta artixta eza-gutua, Donibane Lohizunen bizi dena, usu Baztan aldean ibiltzen...Laurent Etchepare sukaldari guziz jeinutsua, Angelun plantatua, sor-

tzez xuberotarra... FrantxixCarricart pilotari ohia etapilotaren mundu hortan era-gin handia duen gizon balio-sa, Michel Bidegain,Baionako Aviron taldean denfutbolari arraroa, bere erroakZuraiden eta Ezpeletan ditue-na... Eta azkenik, Biper-Sarinagusia hartzen zuela Tarbealde hortako kirolari paregabebat, Nicolas Lopez, ezpata-jokoetan balentria gaitzakegin berriak dituena, berezikiXinan, Olinpi-Jokoen karieta-rat, urrezko medaila ere iraba-zirik.Bai, aurtengo Biper-Besta erebiziki ederra izan da! “Hori dahori feria gaitza, ez baitaguti!”, horra zer daukun oihu-katu, bihotza pilpil, ezpeletaradixkide batek...

Mundu bat Biper-kofradiaren biltzar nagusian!

Luixa Ithurralde ez da ohore gose bainan merexi zuen segur ohoratua izaitea!

Frantxix Carricart ere “biperzale” argien lerroan Goresmenak Xabi Soubelet euskalzale kartsu eta artixtarentzat.

Nehork ez daki zer izaiten ahal denitsasoaren zolan ez eta norbaiten bihotzarenbarne-barnean

(Juduen erran zaharra)

Biper-besta Ezpeletangaitzeko feria ederra !Biper-besta Ezpeletangaitzeko feria ederra !

Page 2: Herria 2979

• Irakian, herri hortako gobernamen-dua minberatzen hasia da beren lurre-an okupazionez dituen amerikanotroperi buruz, alde hortarako akordiobatzuz ere gutiziatzen hasiak dituelarik. Joan-den otsailean holakoeri buruz abiatuak,bazuten zerbaitetarat heltzeko ustea uda hor-tako, bainan luzamenak badira tratu horietan.Hor dira alabaina 150.000 soldado okupatza-ileak abendo hunen 31ko joan zitazkeenakONUko nazioneen arabera ere. Bainan ezdoatzi tratuak uste bezain laster. Gero ta gehia-go ari da indartzen Irakia beraren nausitasunabere lurrean, eta hau ere ez da ahanztekoa :amerikano tropez asetzen ari dela hangobereko jendea Irakian. Eta ezin erran, politikakere norat eginen duen ondoko egunetanAmerikako bozen ondotik, hori gero ageriko.• Errusian berriz politikarat itzuli zaie bozenbidez Roman Abramovics ainitz miliardun abe-rats okitua bere herrian Tchukotba probintziarenpresident pasatu dena Errusiako Iguzkialdeburuan. Lehen ere kargu hortan berean izanazen 7 urtez bere probintziaren gobernadore.• Erromako katakunbak deitzen diren lurpekohiltegietan aurkikuntza ohargarriak egin dituzte,hiru lau mila gorputz, gizon eta andre, hanehortziak izan zirenenak. Lan haundiak izanendira ondoko urteetan gorputz horien historia etagertakizunak zer izan ziren jakitearentzat.Lehenik, Jesu-Kristo baino 80, 132 urtegeroagokoak izan zitazkeela erakusten duteoraiko ikermolde berrienek, ez ordea giristinomartirenak izan zirelakorik, iduriz, zauri etatratamendu bortitzegirik ez baitute erakustenseinaleek. Presan bezala ehortzi zitazkeelakoseinaleak badira, eritasun-izurrite edo holakodenboretan ehortziak. Bestalde, doi bat aberatsedo ontsa zirenen ondarkinak izan ditazke,urrezko hari, eraztun balioko eta holaxekoakere baitituzte.• Sakharov saria mereziturik Hu Jia xinatarrahautatua izan da europear parlamentuan liber-tatearen aldeko bere lan eta gudu baliosarensaristatzeko. Egia erran, saristatu berri hori hiruurte ta erdiren presondegia gazitzen ari da bereherrian eta bixtan da protesta haundiak egindituela Xinak, erranez zein den lanjerosa gizonhori, han sinets-arazi nahi dutenaz. Gizon horida Tibetar Budismorat konbertitua eta ainitzbermatua, ekologista, sida-hiesa eta besteholako eritasun frangoren kontra ainitz egina,eta ez da beraz Xinako gobernu komunistazkanpo beste nehor hori kondenatzen duenik.Sakarov sari horrek hogei urte ditu eta ez danornahiri emaiten.• Duisburg herrian estrenatu da igande huntanAlemaniak duen Islamaren moskeo berria bere34 metra gorako dorrearekin, mahometanoenotoitzarendako hau, erlisione hortako ainitz

langile baliatu dituen aleman lurre-an, bixtan dena, hori zuten turkiar

gizonek galdegina.• Mediterraneo itsasoko Malte ugartean

egin da, ortziraletik astezken artean mundutiaremigratuen biltzar nagusia, hamabigarrenaaurtengoa. Izan dira hor 35 naziotako 300ordezkari nausi, elgarren arteko lokarriakarraberritu dituztenak, mundu horrenhegoaldeko herri beharduneri behako etalaguntza hobeak gogoan.• Washingtonen egin beharra da heldudenazaroaren 15 ean, munduko hogei naziolehenen goi-biltzarra mundu guziko diruarenkrisiari bekoz beko behatzeko eta jadanikbatzuek eta besteek egin proposamenduenikertzeko denena gogoan. Hor ikertu beharluzkete elgarrekin zein diren erreformatze taneurri baitezpadakoenak beste krisia bat jinbaino lehen hartu beharko direnak.• Palestinak eta Jordaniak futboleko jokaldi bategin dute, onez onezkoa Fayçal Hussein kirolzelaian, biak berdinean ados geldituz 1 eta 1,

jendeketa haundi baten aitzinean. Jakin beharda Palestinan jokaleku hori dela lehena neurriofizialetan egina eta beraz nazioarteko partidahaundienentzat onargarria. Horra hor urrats batpalestinar nazio batentzat iguzkialde hurbil hor-tan bizi direnentzat zerbait balioko duenageroari buruz.• Sirian amerikano helikopteroz tirokatze bategina izan delako berria zabaldu du Siria hor-tako berriketari batek, xehetasunak eta oroemanez gainera : 9 hil eta 14 kolpatu izan diraetxe egiten ari ziren langile enpresa batean. • Israelen deputatu boz aitzinatuen eguna hur-biltzen ari ditake gero-ta-gehiago Tzipi Liwnianderearekin, otsailaren 17ko menturaz, hauezinezko lanean izanez beste gisan gobernubaten xutik emaiteko, Jerusaleme taPalestinaren auzi hortan.

UZKURBada bazterretan halako uzkurtasun pisu batdenetarat hedatua dena edo hedatzen ari...Joanden astean aipu gintuen bankoen dirus-tatzeko gobernuak hartu neurri bereziak.Gogoetatuak ginauden askiko ote zirenetzekonomia hein bat azkar atxikitzeko...Geroztik, giroa ez da ontu. Alta, gobernua plan-tatua da bestalde ere lagundu beharrez berekgisa hartako indarra egiten duten enpresa etalantegiak. Zerga batzuen arintzea ere hitzemai-ten diote besteak beste helduden urteko...Eta bizkitartean, bazterrak beti berdin uzkur,iduri nagusi ainitzek nahiago dutela ikusizarizan, gauzak nola itzulikatuko diren ondokohilabetetan...

Lantegi ttipixko frangotan badutela tirahalakorda, etxe handiak ez doatzi hobeki. Renaultautogintzako etxe famatuak jadanik errana zuenlangile andana bat kanpo ezarri beharko duela,horra nun erabaki duen ere bere lantegi guziakzerratzea aste bat edo bi, auto-saltzeak ttipitudirelakotz. Peugeot etxea ere hortaratua da.Bordele alde hortako Ford lantegia orainomakurrago doa: bi hilabeterentzat zerratua dute,urtarrilaren 5-a arte! Eta arrunt beste gisako sail batean,Kronenbourg garagarno egile famatua ere ezdoa hain untsa, berrehun bat langile kanpo-ratzekoak ditu bi urte barne, arte huntan ezbada berri hoberik...

ETA GERO?Nicolas Sarkozy presidentak berak galdeturik,xutik ezarri da batzorde berezi bat funtsez etaxeheki aztertzeko herri, departamendu eta lu-rraldeak nola jarri behar diren geroari buruz,ahantzi gabe arte hortan diren erkidego eta

gaineratiko egiturak. Bakoitxak hobeki jakindezan eta argiago ikus nun zoin duen bere saila.Urteak jin eta urteak joan, gauza batzu soberanahasi direla eta garbitasun gehixago on lita-keela... Bainan zer jalgiko da ikerketa berezihortarik? Jadanik batzu arrangura dira bat-zordea bera ez dela hain plantan muntatua, lur-raldeburu bihi bat ez barne, auzapezik ere ez,hori ez dela batere xuxen...

ETA BESTERIK?Igandean, tenorea kanbiatu zauku. Negukoarijarri behar. Gisa hortan, eta urte guziz kantubera errepikatzen daukute, argi gutiago erretzenomen dugu. Gaurko egunean, horrek ere ainitzmunta duela, indargaiaz axola handia behardela-eta... Ez dira denak ados arrazoinamendugisa horrekin, denen buru ez dela espantuhorien araberako abantailik. Bestalde, tenorezkanbiatze horrek jende asko nahasten duelazonbait egunez, haurrentzat bereziki ez delabatere gauza ona...

Beste kanbiatzerik dute gogoan alderdietan.François Bayrou “erdikoak” bere aldeko bi milalagun bildu ditu Parisen. “Jendea lehen eta ezdirua”, horra oihukatu duen mezua, azkarki jo-rratuz banko batzuen jokamoldea, okerra bainookerragoa daukana. Eta sozialixtak beren alde-tik dena apailu, azaro erditsutan beharra dutenbiltzar nagusia gogoan. Martine Aubry Lille-koauzapezak segitzen du bere “Frantziako Itzulia”,alderdiburu jartzeko menturan, nahiz itxurenarabera Bertrand Delanoë Pariseko auzapezakduen joko hoberena bere esku. SégolèneRoyal urruntxago bainan berea gogoan...Zernahi gisaz, Frantzia guzian, biltzar nagusiaaitzin, azaroaren 6-an, sozialixt alderdikotaldeek egin beharra dute lehen hautu bat...Ageriko zer emanen duen...

J-B D

2

Herri kontsultaren aldeko elgarretaratzeak

Euskal Autonomia Erkideko legebiltzarrak iragan ekainean bere biztan-leak kontsultatzeko printzipioa bozkatu zuen, euskal gatazka politikoariaterabide bat bilatzeko. Kontsulta hori urri honen 25ean iragan beharrazen, bainan Auzitegi Konstituzionalak konstituzioz kanpokotzat jo zuenkontsulta hori eta kontsultaren egitea debekatu. Euskal gobernuaosatzen duten hiru alderdiek (EAJ, EA, EB) eta Aralarrek dei eginik,elgarretaratzeak egin dira joanden larunbatean, Gasteizen, Zornotzan,Durangon, Urkiolan, Legution eta Gernikan, “Bai Euskal Herriari, baibakeari, bai elkarrizketa politikoari eta bai erabakitzeko eskubideari,indarkeriari aldiz ez” lema pean. 20.000 lagun baino gehiago bildu dirakari hortara.Ber-denboran, Bilbon, duela 29 urte sortutako Gernikako Estatutuaren“gaurkotasuna” aldarrikatu dute sozialistek ; ezker abertzaleak aldiz,Donostian, bi blokeen arteko “iruzurra” du salatu.Egun hortan haatik istilu batzu ere izan dira, hala nola Gasteizen, ezkerabertzale eta falangisten artean. Kale borroka ekintzak ere, berezikiBerrizen eta Zornotzan, Euskotrenaren geltokien kontra. Istiluak ere baiHernanin, bost gazte direla auzipetu kari hortara...

Zortzi enpresaburu auzipetuakGarzon jujeak auzipetu ditu 24 lagun, ustez ETAren iraultza zerga sareanzerikusirik luketelakotz. Tartean zortzi enpresaburu, hala nola Azkoyenenpresako sei lagun eta Irungo Faisan ostatuko jabea, Joseba ImanolElosua. Gaineratikoen artean, Ramon Sagarzazu Txenpela, Jean PierreHaroçarene, Kristina Larrañaga...

Euskararen ofizialtasuna eskatu dute Nafarroa osorakoEuskaltzale multzo batek aurkeztu du euskararen ofizialtasunaren aldekomanifestua, Iruñean, “Euskaraz bizitzeko eskubidea” lematzat harturik.Manifestu horren izenpetzailetan, Estitxu Arozena, Iñaki Perurena,Sagrario Aleman, Patxi Salaberri... Eta manifestaldi handi batera deitudute, Iruñean egin laikeena azaroaren 22an.

Mendiexpo azokan milaka lagunJoanden asteburuan iragan da Mendiexpo erakusketaren bosgarren edi-zioa. Edizio jendetsuena, milaka eta milaka lagun iragan direlarik IrungoFicoba azokagunetik. Bertzeak bertze, Alberto Iñurategi eta EdurnePasaban goimendizaleen lekukotasunek ikusmin handia sustatu dute,jakinez bereziki Edurne Pasabanek 8000 metroz gorako 11 mendi dituelajadanik igoak Himalaian eta gelditzen zitzaizkion hiruak bi urte barne nahidituela igan.

Kultur egunak ArantzanUrriaren 31tik azaroaren 2raino iraunen du aurtengo kulturaldiakArantzan, ortziraletik igandera beraz. Larunbateko egunak behar lukehaatik jendetsuena gertatu, egun hortan antolatua den arrakasta handiko“Baserritarren eguna” dela-eta. Herriko pilota plazan aurkituko diraeskualde hortako baserritarrak, beren kabalak, etxe mozkinak, lan tres-nak eta eskulanekin, bertsu afari batekin delarik eguna bukatuko, moldealaian.

Nafarroako euskal kantu txapelketa bideanEuskal kantuzaleen elkarteak antolaturik, laster hasiko da aurtengoEuskal Kantu Txapelketa Nafarroan. Lehenbiziko saioa Altsasun beharrada azaroaren 8an, bigarrena Elizondon azaroaren 15ean, Lur aretoan(18:00), finala aldiz azaroaren 22an Burlatako kulturetxean.

Xabier Leteren poema liburua DurangonBost asteren buruan dugu Durangoko azoka, abenduaren 5etik 8ra. Etaazoka hortarako jadanik liburu berri frangoren mentura bada. Zenbaitzuidazle ezagutu batzurenak, Joan Mari Irigoien, Xabier Montoia, KirmenUribe, Agustin Arrieta, Joseba Sarrionaindia, Joseba Aurkenerena, Aure-lia Arkotxa, Tere Irastorza, Jon Kortazar, Koldo Zuazo… Bertze frango,idazle ez hain ezagutuneak. Arrakasta handia - beharbada handiena -ukan behar lukeen liburua, haatik, dugu Xabier Leteren “Egunsentiarenesku izoztuak” poema liburua.

Igor Elortza Zeanurin,Oihana Bartra MuskizenBizkaiko bertsularien xapelketa aitzina doa. Aitzin hortan ja idatzia ginuenEneko Abasolo zela nagusitu Mendexako lehen kanporaketan, EñautIntxaurraga-ren aitzinean. Bigarrenean, Zeanurin, Igor Elortzak du ArrateIllaro-ri aitzina hartu. Eta hirugarrenean, Muskizen, joanden larunbatean,Oihana Bartra da lehenik sailkatu, Jabier Olibares bigarren. Beste bi kan-poraketa badira oraino finalaurrekoak aitzin, azaroaren 2an Larrabetzuneta azaroaren 9an Zaldibarren.

Gasteizko ekitaldian, larunbatean, Iñigo Urkullu eta Juan Jose Ibarretxeren inguruan

Page 3: Herria 2979

3

KANTUZ, BETI KANTUZ...

Kostaldeko Kantu Festibala ederki ha-

sia da. Azken hitzorduak egun hotan.Lehenik, topaketa batzu ortzegunhuntan, Donibane Lohizunen. Goizeko11-etan, Jondoni Joanes Batixta elizan,entzuten ahalko dira Errenteriako haurbatzu kantari, Orereta abesbatza osa-tzen duten haurrak. Aratsaldean, 6-etan,hitzaldi eta elkarrizketa herriko etxean,Georgiako ohidurak eta bereziki hangokantuak gogoan, Mzetamze koroarenzuzendaria partzuer, Filipe Oihanburuere ba.Ortziralean, aratseko 9-etan, Azkaingoelizan, lehenik Beñat Achiary eta JesusAured ; ondotik oraintxe aipatu Mze-tamze abesbatza.

POLIZATEGI BERRI BAT

Donibane Lohizunen, aspaldixkoanbazen holako zerbaiten xedea eta lastergauzatuko da: polizategia handitukodute, etxe berri bat eraikiz oraikoarengibelaldean eta oraiko hori dena xahar-berrituz. Obran hasiak dira zimenduenateratzen. Badute nunbait han urte bate-na. Egoitza berriaren egiteko lur peza batkendu diote ondoko aparkalekuari, ospi-talea eta ikastolaren artekoaparkalekuari.

PAREKATZE BATI BURUZ

Donibane Lohizune ainitzaipatuko da aste huntan gu-zian Probentza eskualdekoSaint-Rémy hirian, han biziden donibandar bati esker,gisa hartako harremanak sus-tatu baititu. Han agertuko diraeuskaldun artixta batzuen e-derlanak eta bereziki MichelHacala-renak. Izanen dira ereospakizun bereziak, kantaldieta beste, parada bestalde hanezagutarazteko hemengogauza on asko, ardi-gasna,xingar, biper, xokolet, arno,

kontserbuki eta gaineratiko... Bi herrikoetxeak ere partzuer, bi hirien artekoparekatze bat pikoan ezartzeko xedezerbaitekin...

AUTOBUSAREN AZPIAN

Miarritzeko ondo hortan, autobidean,guardek geldi-arazi dute Marokatik helduzen autobus bat ikusteko barnean zirenjende guziek paperak xuxen zituztenetzeta ez dira guti harritu autobusaren azpi-tik jalgi baita han nolazpait gordeazagon mutiko bat, 14 urte doi-doia,Tanger hirian igana omen eta kasik milakilometroren egiteko denboran ahalbezala etzanik egona! Arrunt ezinduaere zena bixtan da ..! Ixtorio harrigarria,kasik ezin sinetsia! Sozial maileko zer-bitzu berezi batek hartu du mutikoa beregain, ikusi arte burasoak nor nun ditueneta Frantzian egoiten ahalko den alaez...

KASU EGIN BEHAR

Ziburun, herriko etxea ere partzuer, Pi-arres-Larzabal kolegioan bai eta itsas-ikastegian, bilkura batzu egin dira gaz-texoeri erakusteko kasu egin behar delabai telefono mugikorrekin bai eta Inter-net sarea baliatuz ukaiten ahal diren ha-rremanekin. Piarres-Larzabal kolegioanbilkura bat izan da ere gai beraz bura-soentzat eta berrogoi bat lagun bildu diraargitasun galdez. Telefono mugikorrakaltekor izan ditakeela sobera luzaz era-biltzen bada, hori erran da alde batetik.Ez dela ere hola eta hola fidatu behardeiak badirelarik ez jakin xuxen norenganik heldu diren... Eta bestetik gaztetxobat lanjerean gerta ditakeela ezagutzenez duen norbaitekin harremanetan sartuzInternet-en, baitira sare hortan jendeenenganatzea eta bide txarrerat lerrarazteabaizik ez baitute gogoan! Kasu eginezbehar dela jokatu, beti erne egonez. Gaihorietan aditua den bat, Pierre Perez,arizan da kontseilu on emaiten baigaztetxoeri eta bai aitameri.

Georgiatik etorri kantariak... Mzetamze abesbatza

Mugikor eta Internet, tresna onak untsa baliatzen badira bainan biziki kasu egin behar...

Arrakasta handiz iragan da xapelgoko biga-rren kanporaketa, Luhuson, joanden ibia-koitzean. Eta lehian ziren sei bertsulariekinbatera, zer giro goxoa, herriko gelako jarlekuguziak 300 bat bertsuzalez beterik, gazteandana pollita barne ! Kanporaketa hau“Amets Arzallus eta bertzeak” izanen zelauste bazuten batzuk, ez da holakorik izan,ondarrean hendaiarrak alde ederra aterabadu ere bertzeeri. Saioa frango orekatuaaurkitu dugu, batzuk eta bertzeak luzazelgarren bete, gure uste apalean, poto batedo bertze entzun bada ere. Gaiak oso polli-tak ziren, Joana Itzaina itsasuar gazteakargiki emanik, gai seriosak zenbaitzuk, ari-nagoak bertzeak, kartzelakoa hauxe zute-larik : “Aspaldian ikusi etzinuen argazki horihartu duzu esku artean”. Eta ez badira eregai guziak denak berdin sakondu, bertsualdiguzia bikaina aurkitu dugu, gozatuz xurgatudugu.Ondarrerat sailkapena hauxe izan da : 1°Amets Arzallus 344,5 puntu, 2° KarlosAizpurua 316,5 (bi lehenak finalerako dira),3° Odei Barroso 315 (hau datorren igandeanberriz ariko da, Urdiñarbeko saioan), 4°Mixel Xalbador 302,5 p, 5° Patxi Iriart 302 p,6° Mizel Mateo 294 p. Txalotuena ez dabaitezpada irabazlea izan, bainan MixelXalbador urepeldarra, gazte horien arteangogotik arizanik, Amets Arzallusek ondarpertsuan goresten zuela Mixel artzaina :“Milesker zuri Mixel bihotzez, bertsularilagun mina… segi ezazu aitzina !”.Helduden igandean hirugarren kanporaketaberaz, Urdiñarben, herriko gelan, ara-tsaldeko 5etan : Ekhi Erremundegi, MirenArtetxe, Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia,Kristiñe Txoperena eta Odei Barroso.

Amets Arzallus, Luhusoko irabazlea

Mixel Xalbadorri txalo ederrak zitzaizkio bihurtu

ASTEBURU GOZOA UREPELENEz bada ere mun-dua bildu Urepeleniragan asteburuan,han zirenek gaingainetik gozatu di-tuzte eskainiakzitzaizkioten ekitaldidesberdinak, fran-gok han berean loeginik. Larunbataratsean, Hego-aldeko lagun gehia-go bazagon Ipa-rraldeko baino Pan-txoa eta Peiorenkontzertuan, etahan ziren batzueksegurik errandaukute zer atseginhandiz gozatu dutenkantaldi hori Xal-badorren herrian. Biharamun goizean,aro ederra lagun, multxo pollit bat damendian gora joan, Xalbadorreneaitzinetik iraganez, Urepeleko artzainarenetxolaraino. Zer toki miresgarriak gainhartan, inguruz inguru begien bete, Ixter-begi, Ahadi eta beste mendi eta alhapideguziak larrazkeneko kolore ederrenetan !

Eta gozamena arehandiagoa, Patarra-munhoko zelaian,Xalbadorren etxo-laren gainekaldean,Mutriku eta Onda-rroako lagunek ate-ratu dituztelarik ja-nari-edariak, mole-tan freitu arrainkitiketa arno beltzhoberenetik !Eguerditan Ure-peleko plazan, le-henik omenaldibero bat egin zaioXalbadorri berehilobi aitzinean, E-rramun Martikorenakantari. Ondotik,giro herrikoia, Mutri-

ku eta Donazaharreren arteko indarjokoekin. Eta bazkaria bururatu orduko,hau ere Erramun Martikorenak airos-turik, bertsu saioaren tenorea zen eto-rria, Uxue Alberdi, Jon Enbeita, TxominEzponda eta Andoni Egañarekin, Koxe-mari Iriondok lanean ariarazirik, hangoentzule guzien atseginerako.

Erramun Martikorena, Xalbadorren hilobi aitzinean (Arg. P.E.)

Mendizale multzoa, sei euskal lurraldetako jendez osatua, Xalbadorren etxolaren gainekaldean

EUSKAL UDAZKENLORIAGARRIA

BORDELEN“ Euskal udazkena Bordelen ” ekitaldiabukaturik, Eskual Etxeko kideak loriatuakdira. Bai, loriatuak gituzue BordelekoEuskal Etxeko kideak, dela ekitaldia an-tolatu edota parte hartu ginuenak, delakontzertuetara edota beste ekintzetara jindirenak. Ekitaldi hori Batzorde Nagusikokideen nahiaren islada zen : Eskual Etxe-an kalitateko ekintzak, edo ekintzabereziak, egin. Gero suerteak, menturakekarri zaukun nahi horren betetzeko aha-la. Hola, ondoko ekintzen egiteko paradaukan ginuen :

- Ondarearen Egunak ekitaldiaren ide-

kitzeko kontzertua : Bordeleko Herriko E-txeak proposaturik, euskal abestiakeman ginituen, 250 bat jende Saint-An-dré katedralera gure entzutera jinik,- Batekmila erakusketa : 1700 jende 17egunez eta horren inguruko animazioak,zoinetan parte hartu baiginuen, EKEren

lagun ; Behauzeko koruarekilakokontzertu goxo-goxoa : 400 bat jendeSaint-Pierre elizan. Eta ez ahantzi M. Du-vert-en konferentzia, interesgarria etaparegabea kasik 100 bat jende adi-adizaudela.- Literatura gaualdia : “Lettres dumonde” elkartearen proposamenez itzalhaundiko hiru artista errezibitu ginituenEskual Etxean, 100 bat jende jin zitzauz-kun, eta balio zuen, B. Atxagak, I. Bordaketa K. Junkerak ikuskizun goxo-goxoaeman baitzuten, oroz gainetik azken biekbikote ederra egin zuten lehenairakurtzen bestea musikan lagun.Loriatuak ere horrelako ekitaldiaren egi-teko gai izan ginelakotz, bolon-dresendako alimaleko lana delarik, delaantolaketan arizan direnendako, dela ani-mazioetan parte hartu dutenendako.Adibidez, Bestalariak-eko abeslariek eki-

taldiko animazioetan bai eta ohikoetanere parte hartu zuten bazterrak alaituz. Dinamika horren bultzatzailetarik batJean-Marc GOYHENECHE dugu : biurtez presidente egonik, bere karguautzia du, denbora gutxiago ukanen due-lakotz heldu diren hilabetetan. Mileskerhari eta aupa eman duen lanagatik !

Jean-Marc-ek bere postua utzirikan,Biltzar Nagusiaren ondotik, urriaren21eko Batzorde Nagusiko bilkuran presi-dente berria hautatu ginuen. Kidebultzatzaileetarikoa izan behar zen bistanda, hola Mixel SALAGOITY dugu orain“ Lehendakari ” Bordeleko Eskual Etxe-an. Dudarik ez harekin ere, azken urtetanhasirikako lanari jarraikiz aitzina joanendela Bordeleko Eskual Etxea !

David Mugica

IPARRALDEKOBERTSULARIX A P E L G O A

Page 4: Herria 2979

4

BIPER-BESTA IGUZKITSU BAT! Bi egu-nez segidan herriak hartu du harroaldi batgaitza, lehen orrialdean ere azpimarratzendugun bezala! Ikusteko auto lerroak bazi-ren eta karrikan ikaragarriko mundua goi-zetik arats! Zernahi gauza on salgai, biper-ra lehen bixtan da, bainan bestalde arnoeta edari, gasna eta erreximeta, xingar etaxixtor, kontserbuki eta fruitu, talo eta bix-kotxa, arropa eta oinetako, margo etaedergailu, eta nik dakita zer oraino! Gaitzazen ere ostatuetako giroa!

EZPELETA

Hilgela berriakJamattit eta Mayi Dabbadie jaunandereek Hazketako lantegi guneanzaukaten hilgela aldatu dute lekuz.Isabelle eta Benoit beren seme alabekgune berri bat eraiki dute FrancisJammes karrikan, bidetik barnago,aparkatoki haundi baten buruan. Hilgelahorrek sartze zabal bat dauka, 5 ganbera,pausuko gela haundi bat eta lore alahilarrietako gauza batzuen saltegi bat.

Joanden larunbat goizean zabaldu dutegune hori. Isabelle eta Benoit Dabbadieanai arrebek segurtatzen dituzte hilge-laren beharretan izanen direnak, eraikitzehunen aitzineko prezio beretan arikodirela eta zerbitzu berak eskainikodituztela geroan ere. Adibidez, hilak etxe-tan atxiki nahi dituztenek jakin behar duteorain artinoko laguntza bera kausitukodutela Dabbadie anai-arreben ganik.Isabelle-k formakuntza berezia egina duofizio hortan artzeko, 2 urte Baionan eta 5Ingalaterran. Heriotze baten ondorioaklatzak dira eta familiak laguntza eskatzendu, sokorri eta sustengu bertzen ganik.“Dolutan direnek kausituko dute hilgelahunen arduradunetarik, behar dutenlaguntza eta bihotz berotasun osoa” dioteIsabelle eta Benoit Dabbadie-k.

ObrakUrriaren 29tik azaroaren 14a arte bideobrak izanen dira. Paxkoeneko auzoan,ostatutik Arrokateko bide junta arte bideaberrituko dute, Zaliondoko lantegigunekoa berdin eta Jauetxeko etxe-guneko bidea ere. Obra hauen gatikbide horietan ibiltzeko abiadurak neurtu-ak izanen dira 30 km oreneko heinerat.Bertzalde obra toki horietan aparkatzeaez da haizuko. Paxkoenetik hasiko diraobra horiek urriaren 29an.Haritz-Barne zinema gelarat heltzekobidexka sentsu batean baizik ez dahaizuko : goitikoa behereko bidexkatiketa ateratzea suhiltzaleen etxe sahe-tsean den bidexkatik. Pano bat ezarriadute argibide hortarako.

Azaroaren 11Aurten 14-eko gerla bukaeraren 90urteak ospatuak izanen dira orotan. Haz-parnen ere, Ttotte Bonnet UNC gerlariohien lendakariak deitzen du ospakizunberezi hortarat. Erakusketa bat izanen dagai hortaz Mediatekan. Urteburukoegunean, gerlan hil direnen oroit harri-aren aurrean elgarretaratzerat deitua daHazparneko jendea eta ere nahi dute-nentzat Xilbendea jatetxean izanen denbazkarirat. Hortarako deitu behar duzuetelefono zenbaki hauetarat : Ttotte Bo-nnet jateko orduetan, 05-59-29-13-87edo 05-59-29-61-34.

Mendi XolaUrkoiko “Mendi Xola” kantari elkarteakbere sorkuntzaren 10 urteak ospatukoditu azaroaren 8an Hazparneko Misio-nesten Kaperan. Egun hortan eskainikodigute 15 kantuz osatua den CD berria,joanden ekainean Lekuineko elizan gra-batua. Kantu berri asko daukate berenegitarauan. Denak gomit gira urtemu-gako kontzertu hortarat.

HAZPARNE

Sortze- Urriaren 19an, Nolann GOMIS, PascalGOMIS eta Stéphanie OSPITAL-en mu-ttiko ttipia, Irigointtipi auzoan bizi dabikote hau.- Urriaren 20an, Xeline MACHICOTE, StMartin MACHICOTE eta MaritxuETCHEGOYEN-en hirugarren haurra,neska ttipi bat bi mutikoen ondotik.Familia hau bizi da Teilerian - Xapatakoauzoan. Ongi etorri bi sortu-berrieri etazorionak familieri.

Gaualdi bat Sanoki gelan Ostegunean, urriaren 30an, arratseko 8akt’erditan, Sanoki gelan.Lehen partean: Brasileko INHAPIMeskualdetik jin laborari batzu entzutenahalko ditugu. Ezpeletako biperrarensindikatarekin eraman elkarlana aurkez-tuko daukute. Bigarren partean, aipagaia:Brasileko hirietako baztertuak. Hemen iza-nen dugu Sao Pauloko azpi munduetanibili den Jon ITCAINAren lekukotasuna.Sartzea urririk.

ITSASU

Zone 10 saltegia hetsiHERRIA agertzen den egun honetanhesten ditu ateak Angeluko “Zone 10”saltegiak. Horren jabe partikularrak deli-beratu zuen ez ziola aski diru ekartzeneta besterik gabe hestea erabaki du,lanik gabe utziz hogeitazazpi langile.CFDT sindikatuak eta Herriko Etxeakgaitzeko lana ibili dute lizentziatu langi-leen alde. Hala nola kutxa bat sortzekosei hilabetez formakuntza pagatua eskai-niko zuena langabetuak beste ofizio batiburuz egokitzeko. Saltegiko jabe partiku-larrak ukatu du bere partearen ekartzeahorrelako kutxari, haren partea baitezpa-dakoa zelarik botere publikoen partearenbiltzeko. Urriaren 16ko kontseilu bilkuranherriko etxeak oroitarazi ditu egin dituenurratsak eta kutxa horren ez sortzeakpizten duen hasarrea.

PLU aldaketa horretan utziaIrail ondarrean bururatu den inkestapublikoaren ondotik, PLU aldaketarenkomisarioak ezezko iduripena eman du.Herriko Etxeak onartu ditu haren argu-mentuak eta erreforma horretan utzi du.Programa horretan sei gune geografiko,guziak partikularren ontasunak,“emplacements réservés” bezala eka-rriak ziren. Partikularrak behartuak zirenHerriko Etxeari saltzera, sekulan eta on-tasun horiek saldu nahi baldin bazituz-ten. Badirudi puntu horretan komisarioakez duela herriko etxearen xedea segitunahi izan. Herriko etxeak gibelera egiten du dozierhorretan, nahiz proposatuko duen BAMhiri elkargoak ere delibera dezan erai-kuntza proiektu pribatuen kasuan ehune-ko hogeitamar egoitza sozialak izanendirela. Beste gisan aldaketa horretako

puntu nagusiak itzuliko direla PLU oso-aren erreformaren karietara hitzemaitendu herriko etxeak. Erreforma nagusi ho-rren bururaino eramaiteko urte pare batbeharko da hain segur.

France telecom bastiza sozial zerbitzuentzat

Hona puntu bat non eskuina eta ezkerrabat ziren aspaldidanik. Marion karrikanBAB errepide ezkinan den France Tele-com bastizaren erosteko aitzineko auza-pezak egin urratsen segidan oraingoakerospena burutu du, milioi bat eta berre-hun mila eurotan. Bastiza horrek Angelu-ko eta departamenduko zerbitzu sozialakaterbetuko ditu.

Kintauko haurtzaindegia aldaratzenKintau, hots Angelu erdi erdian zenhaurtzaindegia, Montoriko unibertsitateabaino urruntxago den Evariste Galloiseskolara eramaitea deliberatua izan daazken kontseiluan. Paradaz balia hama-hiru leku gehiago proposatuko dira. He-rriko Etxeak sartze berexa eraikiko du,baitezpadakoa ainitz auto badabilenerrepidea gurutzatu beharko baitute bu-rrasoek haurren heltzera edo xeka jiteko.

Suhiltzaileen egoitzaren gaineko antenen lanak geldituak

Kezka eta arrangura sortu da herritarrenartean, telefono konpainiek antena be-rriak kokatu behar zituztela jakin delarik“Butte aux cailles” ko su-hiltzaileen dorrekaskoan. Herriko Etxeak konzertazio bategin nahi du, denen arteko adostasunbatera heltzeko, eta lanjerik ez delasegurtatzeko. Antenen kontrako elkarte,telefonia operatzaile eta herriko etxea bil-duko dira beraz, bakoitzak dituen kezkakargitu-eta aterabide baten atxemaiteko.Anartean, lan guziak geldituak dira.

ANGELU

HeriotzeJanamari HirigaraiEtxeberribordakoakutzi du mundu hau 106urtetan. Azken urteakKanboko pausa lekuaniragan ditu, burua betixuxen atxikiz. Bai,emazte langile osobaten seinalea hedatudu bere inguruan, labo-rantxan, etxean eta erejoste eta zerbitzari lei-hal asko etxetan. Bix-tan da zeruko alor

berorat iragan dela !Ezkontza

Jada zonbait urte hautan aintzildar gaztelaborari erne baten ganat joana ginuenFlorence Noblia Basoita Altzuetakoa. Etahuna finkatu duten gutartean, ba herriko

etxean eta ba elizan, beren ezkontza.Biba zuek, eta zuen bi haurñoak handiditela zorionean eta batasunean.

SortzeChristelle eta Nicolas Pagesek egin dioteongi etorri Amandine neska muñuñari.Gure azken jina handi dadila zorioneaneta euskaldunki Basoita Mendixolan !Goresmenak aitameri eta gora Basoita !

OmiasainduzElizkizunen tenoreak : Gerezietan 9etan,Lekornen 10.30etan eta Makean15.30etan. Bestalde bixkotxa saltzea iza-nen da mezatik landa Ikastolaren fagore-tan ! Milesker eta goazen beti aitzina !

Herriko Etxetik abisuMakeako Herriko Etxea hetsia izanen daurriaren 27tik azaroaren 24a arte ! Goai-ta, goaita !

P.I.

MAKEA - LEKORNE

DoluOrai, usuxko joiten dauku hil ezkilak. Aldihuntan beraz, Marie Duhart-endako ziren.Doi doia hiru egun ospitalean zela etapausatu da 82 urtetan. Emazte langile etaomore oneko baten orroitzapena utzikodauku. Dolumin bizienak familia guziari.

Omia SainduOmia Sainduko meza nagusia izanen dalarunbatean, 10.30etan.

MusaMux txapelketa bat izanen da Luhusokotrinketean, hazilaren 16ean, egun guzianiraganen dena. 600 euro lehen irabazleeri,300 euro bertze ekipari ! 15garren urteada egiten dela hori eta gero-eta arrakastagehiago du. Hortakotz izenak eman lehenbai lehen 0559933254 zenbakira deituz.Parte hartzea, bazkaria barne : 34 euro.

LUHUSO

Agosti Xaho omendua bere hilarrianBerrogeitamar bat lagun bildu dira larun-bat arratsaldean Baionako hilerri xaha-rrean Agosti Xahoren hilarriaren aitzinean.Atarraztar pentsalari eta eragile poli-tikoaren heriotzeko 150 urteak markatunahi izan dituzte. Oroipen bat xinplea,etxekoz etxeko bezalaxe, hain segur erexiberotar hura ez baitzen kuadro hertsibaten barnean zahartzen ahal zen hai-etatik, eta ondorioz kapera bihi batek ezbaitu sekulan osoki beretzat hartu ahalizan. Jean Louis Davant historilaria, JeanMixel Bedaxagar kantaria, biak ere xibero-tarrak Agosti Xaho bezalaxe, hor zirenomenaldi egileen lehen lerroan.

BAIONA

HERRIKO DANTZAK elkartearen eus-kal dantza eta kantu kurtsoak

Laster hasiko dira HERRIKO DANTZAKelkarteak antolatzen dituen dantza etakantu kurtsoak helduentzat. Urtero bezalaOmiasainduko bakantzetarik landa eginendira izenen hartzeak eta kurtsoenhasteak. Horra nola banatuak izanendiren aurtengo kurtsoak : astelehenetan,20etan, bigarren urtea, joanden urteanhasi ikasleentzat ; beti astelehenetanbainan 21etan, hirugarren urtea, aitzinekourteetako ikasleentzat ; asteazkenetan,20.30etan, lehen urtea, aurten ikastenhasten direnentzat ; ortziraletan,20.30etan, kantu kurtsoak. Mutxikoak,Lantzeko Ihauteria eta Axuri Beltza era-kutsiak dira lehen urtean ; Fandangoa,bigarren urtean ; Larrain Dantza eta Ka-drillak, hirugarren urtean. Ortzirale aratse-tan, euskal kantu xahar eta berriak ema-nen dira. Kurtso horiek guziak hasten diraazaroaren 10etik landa eta iragaiten diraSuhiltzaileen kaserna ohian, Denentzatetxean. Izenen emaitea egiten da tokianberean, kurtso tenoretan. Xehetasungehiagorentzat deitzen ahal da telefonozenbaki hau : 06 75 19 50 72.

OmiasainduHorra elizkizunen tenoreak San MixelGarikoitz parropiako herrietan. Omia-saindu bezperan, ortzirale aratsean,19etan mezak izanen dira Kanbo eta Ain-hoan. Omiasaindu egunean, larunbatean,mezak emanak izanen dira Kanbo, Ezpe-leta, Itsasu eta Luhuson, goizeko10.30etan. Omiasaindu egunean betibainan aratsaldean, izanen da meza batZuraiden, 16etan. Eta Kanbon, Omia-sainduko bezperak izanen dira 15.30etan,elizan, eta ondotik proosionea eginen dahilarrietaraino. Omiasaindu biharamune-an, Ainhoako 10.30etako meza zabalduaizanen da Euskal Irratietan.

KANBO

Partidak jokatuko dira ortzegun aratsetan, ortzirale aratsalde eta aratsetan, larunbat aratsetan, jokolarien hautuaren arabera.

TXISTULARIO S T A T U A KIIttssaassuunn bere 2244.. mus xapelgoa

Izenak eman behar dira azaroaren 16a aitzin (15 € bakotxarentzat).Tel. 05.59.29.75.09Sari ederrak irabazteko.– 1200 € xapeldunentzat– Asteburu bat Cauterets-ko Sacca hotelean (4 presuna) finalaren

galtzaileentzat.– 100 euroko erosgaia, finala ttipiko irabazle eta galtzale

bakotxarentzat. – Sartze bat eta bazkari bat Moderne trinketean

(Masters 2009) finalerdietako jokolarientzat.– Bazkari bat Ainhoako Ur Hegian ostatuan, final laurdenetako

galtzaileentzat.– Xare berezi bat final zortzigarrenetako galtzaileentzat

Lehen partidakazaroaren 21-ean

Hilgela berria, 41 Francis Jammes karrikan

Biper-Saria Nicolas Lopezkirolari famatuarentzat!

Michel Bidegain herritarfutbolariak ere ukan du txalo frango!

BiltzarkideguzieriMathieudantzarigazteakeskainiaurreskualegera!

BiltzarkideguzieriMathieudantzarigazteakeskainiaurreskualegera!

Page 5: Herria 2979

5

IGANDEKO KONTALARIETAZJendea pozik zen igandeko kontalarien bestarenondotik. Koldo Amestoy arrutarrak xoratu gaitu bereemankizunekin. Euskara errex, laño, lasai bateanhazi ditu bere kondairak. Kartsuki, bizitasun handiz,ginderamatzan irudizko mundu batzuetan. Ahots,kantu, pandereta, jestu, deika behatzalei, baza-kien nola molda bere entzulea liluratzeko eta lori-etan ezartzeko. Egiazko artista !Maite Dunat, Menane Oxandabaratz, Janine Urrutieta Kattalin Salaberrik Mari Bisos taldea osatzendute. Berek idatzia, beren jantzi bereziak, berenkoregrafia, berak taula gainean, badute errekesta,

hau heien 12. emanaldia baitzuten. Zer den gaia, Euskal Herriko emazteen biziaazken 50 urteotan ! Hor ohartzen gira Euskal Herriko emazteen egoerak nola kan-biatu diren. Zer iraultza ! Iraultza ixila bainan zenbateraino barnetikakoa. Ez uste izangai seriosa izana gatik, irriak eta txaloak falta zirenik. Emankizuna labur…, laburregiagertzen dela, hori bai ; agian ezarriko dizkiote beste zenbait estai gehiago !Milesker Amikuze Kantuz-eko kantarieri, hauek kantuz ararazten baitzituzten horierihurbiltzen zirenak.

“OHIDÜRA ETA SORKUNTZAZUBEROAN” JARDUNALDIA

Azaroaren 8an, neskenegünez (9:45 - 17:00), Barkoxeko Denen Etxean, EuskoIkaskuntzak antolatütik. 9:45 Honki jin oroer : Jean Marc Baranthol Barkoxeko mera,Jean Claude Larronde eta Jean Michel Larrasquet Eusko Ikaskuntzakoak. 10:00Ohidüra maskaraden üngürüan : Jean Mixel Bedaxagar eta Nicole Lougarot. 11:00kafea. 11:30 Xiberoko dantza saileko edo üngürüko sorkuntzak : Patrick Queheille etaAmaren Alabak. 12:30 bazkaria. 14:30 Etxebarre filma, Mixel Etchecopar-ekin. 15:30kafea. 16:00 Eztabada : Zer da ohidüra ? Zer da sorkuntza ? 17:00 urrentzea.Izenak eman azaroaren 3a baino lehenago Eusko Ikaskuntzari (tel. 0559598290 [email protected]).

XABIER ANAIAXabier Diharce-Iratzeder apez beneditar zenaz gauza franko erranen da bazterretan,salbu aipatzera noana, berri zaharra baita, gutik zakitena, eta haiek ahantzia nik uste.Duela berrogei urte laster, 1969an, Aita Xabierrek Enbatako abertzale bat, orduangizon gaztea, Belokeko fraide etxera deitu zuen.Itzuli-mitzulirik gabe, bere arranguren berri eman zion. Olde berriko ihesliarrakhegoaldetik burrustan zetozkigun, eta haien laguntzeko burutziarik ezin egin. SegurkiBelokeko fraidetegiak hegoaldetik ihes etorritako haurrideak beti aterpetu zituen, 36-eko udan hasirik. Haatik 1969 urte horretan, ezin heldua zuten Beloken. Beraz AitaXabierrek gizon gazte horri erran zion deplauki laikoek zerbait antolatu behar zutelaihesliarren aterpetzen laguntzeko. Arartekari horrek mezua Enbatako lagunei eremanzien. Hortik joan zen Piarres Larzabal apeza enbatakidearen eskura, eta honek Teles-foro Monzonekin sortu zuen oraino dirauen Anai Artea elkartea.Mezulariak ez du merezirik, hor lan egin eta egiten dutenek ordea bai, handia. Bainalehenik ideia ukan zuen Xabier Diharce-Iratzeder anaiak. Eskerrak zor dizkiogu. Goianbego, Jainkoaren bakean dagola betiereko bizian.

AIZIRITZE

PilotaHuna urriaren 18an iragan finalenberri, Irisarriko Joko-Berri palantxakolehiaketan.Nesketan : Urruty-Urruty 50 ; Eihera-mounho-Cazenave 28Gizonetan : 3. maila A : Duhalde-Sal-laberry 50 ; Darrieumerlou-Arricau 46.3. maila B : Etchechury-Jonquet 50 ;Pochelu-Chapelet 47. 2. maila : Duta-ret-Çuburu 50 ; Landaburu-Goros-tiague 46. 1. maila : Berria-Bibens50 ; Ospital-Irastorza 46Bestalde, Plaza gizon saria izan dute

Gorostiague/Landaburu-k, Jean-Michel Gorostiague 22. aldikotz ari zelarik Irisarrin.Ez ote dea hori sari ederrena ? Plazerrarendako jokatzea ! Biharamunean, Irisartarrakpilota batasunaren biltzar nagusia ginuen, orokorki jendalde pollitaren aitzinean. J.Michel Guichandut lehendakariak azpimaratu du bakotxaren indarra eta lekua pilota-ren laguntzeko Irisarrin…Laburbilduz, esku-huska izan dira urteko emaitza ederrenak. Lehen mailan, (Etche-vers-Arbeletche) Ligako finala jokatuz eta gazteek (Guichandut-Idiart) Frantziakoxapelgoa eskuratuz. Eskerrak zueri ! Orroitarazia izan da ere, 20 bat neskek partehartzen dutela trinketeko xapelgoan, eta udaren alaitzeko bi lehiaketa antolatuak izandirela. Esku huska plaza laxoan, 25 ekipekin eta palantxan Joko-Berrin, 90 ekipekin.Diru mailan, gure diruzaina ez da sobera kexu agertu eta nahi izan ditu eskertulaguntzaileak (Sponsor horiek) eta Herriko Etxeak ekartzen duten laguntzarentzat.Geroari begira, aurten 15 bat haurrek egin dituzte lehen urratsak Duhalden trinketean,C. Heguy dutelarik gidari. Ororen buru, urte on batekin bururatu du bere sasoina Iri-sartarrak pilota batasunak ! Ez dadila hortangeldi !

EskubaloiaGaraipen ederra joanden ibiakoitzeko hori,Airoski salan, Carcassonneko talde gotorra-ren kontra, 34-31 (partida erditan 20-15).Orain irisartarrak hirugarren dira beren mai-lan, Frantziako xapelgoko sailkapen oroko-rrean. Helduden igandean (16:00) baionesenkontra ariko dira Lauga salan, Frantziakokoparen konduko hirugarren itzulian.

IRISARRI

EzkontzaJoanden asteburuan, bi ezkontza izanditugu herrian. Ortzirale arratsaldean, He-rriko Etxean, elgarri baia eman duteIzpegiko errekan bizi diren VirginiePouliquen eta François Xavier Duhamelmahastizain gazteak.Larunbatean, ezkontzako sakramenduakelgarretaratu ditu Claire ErramouspeAngeluarra eta Julien Castel bretoina.Andere esposak bere erroak Baigorri etaGarazi aldean izanez, espos meza gureelizan iragan da. Goresmenak etaagiantza hoberenak bi bikote berrieri.

DoluDuela zenbait egun, Frantxua Hirigaray-enehorzketarat etorri jendeak eliza mukurrubete du ; familia guziari erakusten zuelabere atxikimendua eta agertzen zenduarizaukan estimua. Bankan sortua, bere biziaBaigorri inguru huntan ereman du, mutilbezala gehienbat, Ameriketan ere zonbaiturte iragan eta holaxe, Marie Jeanne bereemaztearekin, zazpi haurreko familia hazi.Mundu hau utzi du 87 urtetan. Guk hemen“ Frantxua Intxai ” deitzen ginuena, per-tsonaia zen elizako plaza inguru hortan.Nor ez da solastatu berarekin, zonbat ezdu agurtu, Bixente bere seme ttipiak berelekukotasunean zion bezala - makilaeskuan, boneta buruan eta irri firfiraezpainetan -. Gizon goxoa eta fede-dunaren orroitzapena uzten dauku. Nahi-gabetan den familia guziak onar ditzala

gure doluzko agurrik beroenak.“ Mihimena ”, Arrolako dantza

ikusgarria BiarritzenJoanden apirilean egin ziren Baigorrikoemanaldien ondotik, hona Arrola dantzataldeak bere “ Mihimena ” ikusgarria pre-sentatuko duela azaroaren 11n, arastiriko18.00tan Biarritzeko Gare du Midi gelan,“ Bihar herri ” deitzen den festibalakari.Txartelak Biarritzeko turismo bulegoansalgai dira : 05 59 22 44 66.

PilotaHerriarena trinketean, trofeoaren bigarrenfinalerdiak ere ikusle multxo ederra bildudu iganden arratsaldean. Partida on batenondotik, P. Ibarrola eta P. Ezkurra IInagusitu dira O. Larrechea eta A.Kurutcharry-ri 40 – 27. Hastetik, irabaz-leak aitzinean joan dira eta ikusi da tantoederrik. Hala ere, behatzaileak gehixagogoaitatzen zuen galtzaileen partetik.Aitzin partidan, lekukoen arteko gudukan,P. Arambel eta F. Othalepo azkarragoagertu dira M. Olçomendy eta M. Olhaga-ray-en aitzinean. Emaitza : 40 – 14.Helduden igandean 17.30tan jokatuko daberaz finala : H. Etcheverry – P. Oçafrain,P. Ibarrola eta P. Ezkurra II-ren kontra. Ai-tzin partida 16.30tan, Euskal Herriko txa-pelgoaren kondu, helduen lehen mailekopartida jokatuko da.

Errugbia Aramits-en jokatu dute igandean, USNafarroako errugbilariek eta galdu 26 -16.

BAIGORRI

Bataio : Bataiatua izan da aitzinekoigandean, urriaren 19an, Xabina DiriartEtxemendibeherekoa.Konfirmazionea : Urriaren 26an ukandugu konfirmazionea Ortzaizen, zeremo-nia biziki ederra, bazen hogoi eta hamarbat gazte, eta gure herritik bi, PatriciaDiriart eta Mattin Eyherabide.

Eriak eta xaharrak : Badugu gure herri-an bai eri eta xahar, heieri erepentsatzen dugu.Omiasaindu : Omiasaindu hurbiltzen arieta huna mezetako tenoreak, ortziralean31n aratseko 8 orenetan, eta hilen mezaigandean 10.30etan.

SUHUSKUNE

HeriotzeManexeneko Jean Léon Teillery zenduda 74 urtetan. Osagarri arrangura handi-ak bazauzkan azken ilabete horietan.Donibane Garazin bizi zen eta hanehortzia izan da joanden ostiralean, he-rritar ainitz elizkizunerat joanik. Guredolumin bizienak familiari.

KonfirmazioneaK o n f i r m a z i o n e azuten joanden igan-dean Ortzaizen 33gaztek : Baigorri-aldeko ArtzainOnakoak 13 zireneta OrtzaizaldekoJondoni Jakobekoak20, hauetan bi bida-rritar, MaialenBachacou eta BattittBidondo.

Adinekoen ateraldia

Herriko Etxearendeialdiari iharde-tsir ik, 65 urtezgoit iko 45 herritaribi l i dira Xiberoan

gaindi, joanden astean, Etxemendirenautobusarekin. Arras ongi iragan dutenateraldia, aroa alde zutela kasik egunosoan. Urtxo troparik ez dute ikusi haatikOzkaxeko lepotik : denak aitzineko larun-batean, San Luk egunean, pasatuakzitaizkeen ! Haatik zer bazkari onaAltzürükün !

BIDARRAI

Omiasaindu : Omiasaindu eguneko elizkizuna goizeko 11tan herriko elizan.IZTURITZE

Ezkontza : Urriaren 18an San Lukas egunean esposatu dira Lekorneko elizan MixelKurutxarry Ibarneko semea eta Florence Noblia Lekondarra. Andere esposa eri arta-tzaile da Kanbon « Marienean » eta jaun esposak segitzen du Ibarneko bere etxal-dea. Ezteiak iragan dituzte omorerik hoberenean Heletan Agerrea ostatuan. Zorioneta suerte on desiratzen dugu espos gazte horieri eta horien bi alaberi, Elaia eta In-tzari, herritar guzien izenean. M.A.

AINTZILE

Azaroaren 11 Eguna hasiko da 11 orenetan mezarekin, klikarekin, ondotik orhoit ha-rriaren aitzinean otoitz eta lore azau pausatze. Agerrean bazkaria (izenak eman0559376290 zenbakira deituz). 90. urtemuga huntan oroitzapen urtea dugu, berazguzier indar berezi bat galdatua da.Mezetako tenoreak Ortzirale aratsean, 8 orenetan Landibarren eta Behaunen. Omia-sainduz, 9 orenetan, Mehaine eta Armendaritzen. 11 orenetan Iholdin eta Heletan.Igandean 9 orenetan Heletan, 11 orenetan Armendaritzen. Herritarra

HELETA

Mari Bisos taldea

Itsasoaz eta zeruz beterik urdinaUztaritzeko talaiatik Urtsura begiraZabaldu da gazterik Euskadi guziraAberri kuttunaren mezulari fina.

Jaunarentzat ukanez maitasun berdinaApeztera bazoan ohiko tokiraBaina mistika gosez igan AhurtiraAndre Dena Mariaren otoizlari zina.

Maitasun bikoitza du kantuan halaberMusa herritarra (e)ta Salmo dibinoaLapurtera gozoan hainbat amets eder !

Parnasoan zein hurbil ortziko JainkoaFrantses pregoitik urrun olerkiei eskerMendian gora doa Xabierren gogoa.

J.L.D.

Maitasun bikuna

M.S.A.-ren bilkura osagarriazOrroitarazten dautzuegu, Mutualité Sociale Agricole eta Familles Rurales elkarteakosagarriaz muntatu biltzarra iraganen dela Donazaharren, ezkerparetako biltzarregelan, azaroaren 4ean, aratseko 8 orenetan.

Ospitale Pia-ko elizaitzinean

ALDUDEAntzerki solas Feria egun horietan baginuen hitzordu nagusi bat Aldudeko Sanokigelan. Lehengo antzerkilari ospetsu batzuek eskaini daukute Piarres Larzabalen obrabat deitzen dena “Hila espos”. Ikusiz zoin arrakasta handia bildu duen emanaldi ho-rrek eta oraino adina izana gatik, aktore trebe hauek ez dutela amore emaiten,antzerkia berriro ere jokatua izanen da igande huntan Aldudeko Sanoki gelan arra-tsaldeko bost orenetan. Beraz gomita zabaldua zauzue deneri memento on batenpasatzeko. G.S.

Page 6: Herria 2979

Euskal kataskan ote da?Abertzale frangok beren gogobihotzetarik kendua omendute aspalditik. Jainkoa kendua beren bizitza-tik? Baztertua duketen gauzabakarra hauxe beharbada:Jainkoaren ezagutzea erlijionekatolikoaren prismatik. Ezdute gai hortaz gauza ainitziksalatzen. Herria kazeta hunek ere, nahi-tara edo nahigabe, bere ihar-despena badu: zutabe huntantratatu du berrikitan euskalkataska, bainan gainekoxapela Jainkoa bizia jendeakendurik. Lehenago ere, Ipa-rraldeko kataska aipatzean,hala gertatu zen. Jakina ez garela arikoamerikanoen eta bereziki MacCain-en lehendakariorde-gaia-ren harit ik, hunek bait ioJainkoaren nahia delaMarines soldaduak Irakenatxikitzea; bainan denekbadakite gogo bihotzak prestdirelarik baizik egiten delaelkar aditzea. Prestatze hor-tan Jainkoa partaide duguagian! Hori gogoan arituanaiz hementxe, legar pixkabaten hedatzen, konponbidealehundu nahian; nahi izan duterakutsi, hiru artikulutan, nolaarrazoinamenduetarik kanpogelditzen diren ezadosta-sunaren funtsezko erroak,nola sendimendu txarren pa-rrean behar ziren sortu sendi-mendu onak, emozioen etamedia horien inportantziahaundiari aurre egiteko…Nere azken aldiko ekarpenazen olerki kanta bat, i ldoberetik zohana, bainan zutabehuntarik kanpo agertu da, tti-kiz eta titulu bitxi batekin…Norbeitek irakurtu eta ulertuote du zerbeit?

Euskal bestetan ote da?Baionako bestetan lagunmultxo batekin aritu garemusika jotzen. Trikititxa etapanderoaren soinuaz jendeadantzan eta kantari ari zelagure inguruan. Memento

batean piknikatzen ari zen la-gun andana batek gomidatugaitu heiekin jatera, edateraeta kantatzera. Handik lasterikusi nuen adineko emazte batbekillekin eta bi andereek la-gundurik ahal bezala hur-biltzen gure ondoan zen kadi-ra bati. Geroxago bi emazteek(eitetik hartzeko alabak ziren)lagundu zuten gure zirkulu-aren ondoraino. Hari bizkarrezzen lagun bati keinu egin nionbazter zedin pixka bat etahola gure borobilean sartu zenandere xaharra eta gogotikkantuz hasi. “Ttiki ttikitik” el-garrekin kantatu genuelarikbegiak nigarrez bete zitza-izkion...Gure ibilaldia segituz “Le bardu Curé” ko jendea dantzanariarazi genuen. Gogoetabatzu ere egin nituen ostatu-aren ondo ondoan dutenkaperatxoan. Hortik lekorakatedrala aitzinean, sartze na-gusian, hasi ginen musikajotzen. Jendea inguratu etadantzatzeari lotu zen. Gizonbat hurbildu zitzaidan: “ Portugais? –Non, basques.–A ! Eskualduna zira ?- Ba,ba ! Zu bezainbat!... nere mu-tur beltzarekin! ” Apeza zita-keela egin nuen nere baitan.Segitu zuen taldeari erranez:“ A 7H il y aura la messe.–Oui... et alors ? erran zionbatek. -Il faudra arrêter lamusique! –Ah ! Bon ? – Oui,sinon le petit Jésus ne serapas content…”

Katolikoen ego-arekin batote da ?Benedikto 16. ak dio hastioduela oraiko erlatibismo ego-era. Ikusmolde hortan direneksobera toki egiten omen dioteberen ego-ari eta beren gu-tizieri...Guk, katolikoek, diogularik

gure erlijionea dela hoberenaez da batere gure ego eta gu-tizien hazteko, ez, ez, da soilikhala baita. Badakigu mundu-an badirela milaka iritzi des-berdin, ehunka erl i j ione,hameka girixtino mota, bainagu, suerte on ikaragarri batiesker, sortu gare Egiaren bai-tan! Zer diozu irakurle?... Nor-berak bere buruaz trufa egi-teak on egiten omen du...Badakit girixtino frangok erlati-bisatzen dituztela gauzak, es-kerrak Jainkoari! Ez genukegure gogoa ariarazi behar or-denagailuetako programabatzu bezala, biribilka, betiaterabide beretarik oinharriberetara joz; zirkulu batetikgoiti buruz ateratzen ahal da,espirala sortuz. Berrikitanzutabe huntan, elizen husteazegin analisia bertzela aterakozen segur, zirkulutik espiraleraurratsa eginez. Axal axalekoaote zen. Alta ainitz maite duthori egin duena, apez kartsueta sarkor hori.Xo ! Hola pentsatzen badut di-take nere ego-ari toki gehiegiegiten diodalakotz !!Egia nik ere, nere katolikoegoa gozatzen dudalanoiztenka: plazer haundirekinkantatzen dut “Krixto ganikzerk urrun nok berex gu… Baikrixtok du mundua garaitua…mundukoen zaintzaile gurekinda” agian bertzeak erezaintzen dituela gogotikpasatzen zait aldiz. Izpiritua li-broago izaten dut haatik,Iratzederrek itzuli salmoakkantatzean; hunen olerkiakirakurtzean ere; beharbadaproselitismo guti aurkitzen bai-ta Biziaren olerkia-n ? Agian, irakurle, ezagutzenduzu “ Banaki ”, MixelGarikoitzi haurrean gertatuazari den poema, munduko edo-zoin haurri gertatzen ahalzaion ixtorio erran-nahizbeteaz ari dena…

Mandio

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Ez ditzagun ahantz, han nonbait bizi baitira, zokoraturik oihanhaundietan estekaturik behar bada, zaintzale bat daukatela ondoan.Pentsa dezagun zer bizi mota deramaten, beren familietarik urrunduak,gaixo hobengabeak. Ez ditzagun ahantz.

***Krisia : Asma zitekeen diru-krisiaren ondotik bertze krisia sortzeko zela,ekonomia krisia. Ez da dudarik denbora latzak bizi beharko ditugula, dato-rren urte osoa izanen dela langabezia goiti joanez, lana ttipituz etaerosteko ahala mendratuz. Gure presidenta ari da tirahala denak bilduz.Parisen, gero New-York-era joan Barroso jaunarekin Bush-en ikustera etaondotik Pekinera txinatarrekin mintzatzeko, krisia hedatu baita mundu guz-ian.Anartean Eliseoko aurrekontua % 11-z goititu da, miliun parrasta bat gehia-go xahutzeko dituela. Egia erran nonbaitik behar dira ordaindu egitendituen bidaiak bere aireko berrian. Egun batez Bruxelasen, biharamuneanQuebec-en, gero Washingtonen eta azkenik Pekinen. Hola jokatzeko beharda osagarri on bat ukan. Egia da ere gaztea dela, adinik hoberenean.

***D.S.K. : “Fond Monetaire International” (FMI) delakoaren burua DSK da,frantses sozialista, gure presidentak bultzatua kargu horretara. Ari zen insti-tuzio horren aldatzen, baztertuz jende parrasta bat eta hartuz serioski diru-krisiaren bentzutzeko behar diren neurriak. Zer gertatzen da ? Egunkaribatzuk agertu dutela ukan zituela harremanak bertze emazte batekin, horibaita bekatu mortala Estatu Batuetan. Oroit gaiten holako zerbait gertatuzela Bill Clinton presidentarekin. Berak aitortu du lerratu zela, bainan ho-rrek ez du erran nahi ez dela gai FMI delakoaren kudeatzeko. Ikusiko dugunola bururatuko den afera hori.

***Irriño bat : “Le Monde” egunkariaren irakurlea naiz aspaldi hontan, mendeerdi bat bederen. Duela zonbait egun, presidentaren esposa aipatzean,deitu dute Cecilia Bruni-Sarkozy. Hau bai pettoa, zinezko pettoa. Bihara-munean egin dute behar den “mea culpa”, “mea maxima culpa” ere. Ho-lakoak gertatzen dira. Pentsa daiteke irriño batekin hartua izana dela.

***Errugbia : Miarritze joan de Mont de Marsanera eta irabazi aise (33 eta 6).Baionak ere jo du Brive-ko taldea (14 eta 9). Akizek galdu du Perpignanen(17 eta 6). Sailkapen orokorrean, Baiona 4, Miarritze 5, Akize 13 eta Montde Marsan azkena. J.H.

Urriaren 30-a, osteguna• 19.00 : Mintza leku: Agosti Xaho-ren heriotzaren 150 urte-ak. Jean Louis Davant, Allande Socarros eta Fermin Arkotxa.Urriaren 31, ostiralea• 17.00 : Lurramatik zuzenean • 19.00 : Aitzur eta jorra• 20.00 : Presoen oihartzunaAzaroaren 1-a, larunbata Omiasaindu• 09.00 : Donibane Lohizuneko ikasleen pidaia• 10.00 : Meza Senperetik• 11.00 : Zuzenean LurramatikAzaroaren 2-a, igandea• 10.30 : Meza Ainhoatik.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Nun eta norekinote da Jainkoa?

EUSKAL IRRATIAK

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Azaroaren 1ean, 14:00 : Iratzeder – Biziaren gudal-dia (1998ko elkarrizketa)Berriz zabaldua : Azaroaren3an (23:00) ; 4an eta 6an,14:00 eta 20:15Azaroaren 2an, 20:15 : “Pauloren urratsetan bida-ri” Petto Olhagaray, 19.partea.Berriz zabaldua : Azaroa 5aneta 7an, 14:00 eta 20:15Kronikak egunero, 7:15,

14:45, 20:45 : Larunbata 1 : Euskal KulturErakundetik zer berri ?Asteartea 4 : Euskal HerrikoSainduak – Pierre Andiaza-bal.Asteazkena 5 : Kristau be-hako bat – Andde Ithurbide.Osteguna 6 : ATD 1/4Monde.Ostirala 7 : Herria astekari-aren prentsa bilduma –Ja-mattitt Dirassar.

HELDU DA BATAKLON !Nor ote dugu BataKlon ? Urtsumendian bizi den ahari erne bat,bihozduna eta maitagarria. Ur-tsuko Kuxku jainkotegian bizi da.Ez du haatik nehork sekula ikusiegoitza hori, ikusezina baita. Hanbizi da Aztitza Maisu magogaztearekin, hunen aprendiza de-larik BataKlon. Urtsu mendiarenpean badago herrix-ka bat, HerriBehere. Eta huntanustegabeko zernahigauza gertatzen !BataKlonek ger-tatzen den guziarenberri badaki, berelupa erraldoiarenbidez. Eta Herri Be-herean problemaedo arazo berezi batbadelarik, BataKlonberehala herri hor-tara jausten da, kon-ponbide bat aurkitu nahian...Ixtorio sail pollit batekin helduzaiku Sylvet Caro hazpandarra.Bere inguruko haur ttipieri maitedu berak asmatutako ixtorioakkondatzea. Haurren baitan ixtoriohorien arrakastaz konturaturik,nahi izan ditu publikatu. Eta haragaur lehen l iburu eder batplazaratzen duela, BataKlon etaKaramelo sorgina, Euskal kultur

erakundeak lagundurik, Irungo Al-berdania argitaletxearen bidez.Urrats ohargarria, behingoan Ipa-rraldetik Hegoaldera hedatzen bai-ta gisa hortako obra bat, gehiene-tan Hegoaldetik zaizkigularik ho-lakoak heldu. EKEko PantxoaEtchegoin-ek eta AlberdaniakoIñazio Mugika-k elkarlan hortaz

beren poza agertudaukute. SylvetCaro-k frantsesezasmatuak ditu ixtoriohoriek (frantsesezkoargitalpena segur-tatzen du Le Lutinmalin argitaletxeak)eta Kattalin Totori-ka-k ditu euskaratu-ak, Ipar eta HegoEuskal Herrian uler-tuak izaiteko gisan.“BataKlon, pertsonaimaitagarria da eta,

segur naiz, haurreri eta burasoeriere ainitz gustatuko zaien pertso-naia da” dio Kattalinek. MarkoArmspach-ek du marrazki ede-rrez liburua apaindua. BataKloneta Karamelo sorgina hunen on-dotik, bertze liburu batzu ere ager-tuko dira, bigarrena hemendik seiilabete barne, BataKlonek abentu-ra ainitz bizi ditu-eta. Salgai 14 eu-rotan, 5-7 urteko haurrentzat...

PIER PAUL BERZAITZ-EN DISKA BERRIAArnaud Oihenarten gazte poemak

Arnaud d’Oihenart (1592-1667)Zuberoak eman daukun idazle han-dienetarik da, fama handiko histo-riagile eta lege gizon, Maulen sortua,Donapaleun zendua. Obra handiabadu utzirik, hala nola poemak etaere atsotitz bilduma ederra.Ohargarri da haatik Oihenart EuskalHerrian baino gehiago ezagutua delaeuskal lurraldeaz kanpo, bere lanbatzu japonieraz ere agertuak dire-larik. Alta, bere garaian, nehor bainogehiago defenditu du euskara, elizgi-zonetaz aparte gutik baitzuten ordu-an euskaraz idazten...Pier Paul Berzaitz muskildiar kan-tariak nahi izan ditu Oihenart idazleunibertsalaren poema erromantikoakplazaratu. 16 olerki hautatu ditu,

Margarita, Argia daritzanari,Grazianari... Joel Merah artistakkurioski musikatu dituenak. Musikamoldaketa hori urte baten lana izanda, kantu bakotxaren arima hur-bilenetik biziarazteko gisan. Gitarraxoila kantu batentzat, hamahirumusikaritako fanfara bat bertzebatentzat... Hor ditugu, bertzeakbertze, David Arriola saxofoilaria,Jean Christian Irigoyen akordeoila-ria, Beñat Amorena bateria joilea,Olatz Zugazti arpa joilea... Ororenburu, emaitza eder bat duguPoemes de jeunesse diska hau,Berzaitzen laugarrena bakarlari gisa,gozatuz entzuten dena (Elkar argi-taletxea).

““FFRRAANNCCEE CCUULLTTUURREE”” IIRRRRAATTIIAANN“Langue et culture basque ; le grand retour ?” deitutako bi emankizun zabalduko ditu FranceCulture irratiak (96,1 FM) azaroaren 2an eta 9an, aratsaldeko 3etan. Lehen emankizunean,euskal hizkuntzaz ariko da Xipri Arbelbide, ondoko hauen lekukotasunak ere entzunen direlarik :Xarlex Videgain, Paxkal Indo, Jean Haritschelhar, Jean Claude Iriart, Patxi Bastarrika, ChristineBessonart, Max Brisson, Paul Bilbao. Bigarrenean, euskaldun izaiteaz da berezikiago mintzatukoPeio Serbielle, entzunen direlarik ere Ernest Arrambide, Lalou Irigaray, Janbattitt Dirassar, MikelReparaz, Peio Etcheverry-Ainchart, Nora Arbelbide, Jean Louis Davant, Ramuntxo Camblong,Pantxoa Etchegoin eta Gorka Landaburu-ren lekukotasunak.

Pier Paul Berzaitz eta Joel Merah

Page 7: Herria 2979

Gogo handizari dira ehun-ka lagun Lurrama feriarenapailuak muntatzen Baionan,eta segur kaseta hau agertuorduko denak nunbaitan pikoanizanen direla. Aurtengo Lurra-mak berrikuntza batzu ekarrikoditu. Etxe-ekoizpenen merkatu-an, arrantzaleak ere aurkitukodira arrain freskoarekin. Hauranimazio eremua jaztikdoblatuko da. Bi gaualdi arruntberezi ere izanen dira : ostiralaratseko zikiro gaua eta larun-bat aratseko pintxo eta sagarnogaua. Eta bixtan dena, igan-deko bazkari arradoa, sukaldarifamatuenek apailatua tokikomozkin sanoenekin. Egoeraberezia ezagutzen duela labo-rantzak gaur, jakina da, eta biziduen ingurugiro zail hori ez daixilean atxikia izanen. Jaz beza-

la, BaionakoCPAM kutxak

bere aldetik toki osoa hartukodu Lurrama ferian, ongi jateazaholkuak banatuz bereziki hau-rreri eta hauen burasoeri.Alabainan, elikadura sanoa ga-rrantzi handienekoa da gureosagarriarentzat. Mutualité 64eta Ligue contre le cancer ereaurkituko dira bere ondoan.Jende guzia gomit da berazLurramarat. Feria horren go-zaitak, Albert Jacquard-ek dionbezala : “Lurrama, munduangaindiko mugimendu handibaten zati ttipi bat da, bainazoin garrantzitsua”. Estreinal-dia, ostiral goizean eginen da,11etan, Euskal Herriko Labo-rantza Ganbararen Lagunakelkarteko kide guziak ere gomitdirelarik orduan eskainiko denhurrupaldirat.

7

GARAZIKO PILOTAZALEEN BESTA ZENEZ ZIKIROA BAINAN OILOA.

ETA PILOTA…

LEGEZKO ABISU

Larrechea - Ducassou ..........50Ibarrola - Bessonart ..............43Goresmen merezituak zinez laupilotarieri ! Bi berezkoeri lehenik,bezperan Baigorriko finala joka-turik (ikus hunen azpian), berrizbiharamunean Garatenerat jinbaitira, partida 50etara (ez deasoberaxko ?), Ihiztarien finalarenjokatzerat, eta zer finala ! Bainanez ditugu gutiago laudatukogibelean zituzten bi gazte hauk,holako partida gaitza eginik biotso horiekin. Hona horra horsegida, berezkoetan. Denakbadituzte, besoa, ezkereskuinak, airea eta jokoarentzatez izan dudarik, hau laster mol-datuko dutela, jadanik bi eskolaonetan abiatua duten gaiarengainerat. Zuk, irakurlea, pilotaza-lea, ez ahantz Ducassou etaBessonarten izenak, eta jinhorien txalotzerat, balio baitu.Partida hau jokatu dute Jai-Alaihartako gure oilo bestarenondotik (eskerrak GoizekoIzarrari eta kozina ta zerbitzukoguzieri).Partida ez ahanzteko, burutikburu aitzinean ziren irabazleak,hamar kintzetaraino, bainan30etan berdin, eta berriz erelapurtarrak. Sakea 14 La-rrecheak eta 10 Ibarrolak. Bibazuek !Olaizola - Çubiat ....................40Dibar - Laborde......................28Gazte hauk ere, biharko geroa,Baigorriko horien gisa. Gaudenbeha.

HELETAN ERE ERREGELUNSorhaitz - Itoiz........................40Heguy - Saint Esteben..........38Arbonakoa irabazi ondoan, bestedesafio hau ere hartu duteXimun eta Thierryk Heletan.Hea, orai, noren aldi ?

BAIONA TTIPIAN BERRIZHASTEHuna beraz, uda joanik SantAndreseko partidak berrizhastera doatzila, Andre Iturraldeeta beste arduradunekin. Ortze-gun huntan berean, urriaren30ean hasiko dira berriz, lauorenetan Baiona Xaharreko par-tidak, obra zenbait bururaturik.Nor ariko diren haatik ezin erranoraino, baina ez dezala dudausaiako ikusle kartsuak. Eta ongietorri Baionako pilotari, pilotazalexahar eta gazteeri, bizi dadin ka-rrika zahar horien artean erepilota, pario eta denekin.

BAIGORRIN, FINALARENBEHAKETANIbarrola - Ezcurra...................40Larrechea - Kurutcharry.......27Gogor jokatu dute igande 26anBaigorrin, Herriarena lehi-aketaren bigarren finalerdi hau,trinketa arras bete ez bada ere. 8eta 1 lehen marka Ibarrolarenbote bakarrarekin haatik. Etabeste bost gibelantek, Larre-

chearen bote batekin hor ere.Eta 15-8, 20-11 beti lehenaklehen, nahiz bote guti. 25-12tan,denak biltzen ditu Ibarrolak,eskuinetik ere eta 29-14etan iduridu badoala partida eta akitukodela oraino Kurutcharry. Bainanbiltzen eta taulatze oro hunekere, ta sare batzu Larrecheak,usaiaz kanpoko huts bakarbatzuekin, helduko dira 27tarat,gostarik, sei sakerekin La-rrecheak eta 4 Ibarrolak, oren bateta laurden partidak. Bidart - Othalepo ...................40Olhagaray - Etchegaray........13Gazte hautarik zenbait, hasteanarizan direnak, ez ginituen aspal-dian ikusiak, eskuko minarengatik. Ez beha kondu huni. Jakindezatela denek gazte horietanere kondatzen dugula ondokoegunetako. Gauza bat bederenbadute ona eta segurra Baigorri,Arrosa eta Bidarraiko xoko hor-tan : ez direla nunbait ibiltzen etaibiltzekotan pilotari gazte batzuenondotik bainan badutela horberean beren eskola, eskolaona. Damurik halere ez baitirahorgo erakasle suharrak beti he-rritarrez aski segituak. Ez etsi,denaden.

HEGOALDEAN LAUTERDIKOXAPELGOANAsier Olaizola.........................22Yves Xala ................................18

Diaz - Patxi Ruiz ....................22Chafee - Zearra ......................18Euskal Telebixtarekin jokatu dirahauk biak. Lehena xapelgokoaburuz buru, lauterdian. Xalak18tan berdindua zuen arras gaiz-ki hasirik orduraino. Baina hortangelditu behar gero. Balmasedanjokatu dira partida horiek Bizkaiaaldean.Juantxo...................................22Olazabal ..................................21

Chafee - Mendizabal II ..........22Saralegi - Peña.......................21

Diaz - Urrizelki........................18Agirre - Eskudero ..................11Iruñeako Labriten ziren hiru parti-da hauk. Lehen hori, lehenmailekoa buruzburu.Titin - Pascual ........................22Irujo - Laskurain ....................14

Capellan - Arruti ....................22Mikel Goñi - Beroiz................16Errenterian ikusi dira bi partidahauk, eta berriz ere Titin irabazle,izan Irujo ala beste bat kontrario.Julen Retegi ...........................22Del Rey....................................11Bigarren mailean hor gelditu dahaatik Del Rey ezkerra.Berasaluze VIII .......................22Arretxe II .................................21Hau ere tanto batez, hor ageribaita elgarren bete diren pilotarionak badirela orain.

Bego

AVIS DE CONSTITUTIONGREEN ELEC

Société à responsabilité limitée, à capi-tal variableCapital de 1 000 €€Durée : 99 ansObjet social : investissement, en parte-nariat ou seule, dans des projets deproduction d’électricité “ verte ”, élabo-rée exclusivement à partir d’énergieset/ou de sources renouvelables.Siège social : 5, allée Sapiéha 64200BiarritzGérant : Monsieur Didier Dubois, 5allée Sapihéa 64200 BiarritzLa société sera immatriculée au Regis-tre du commerce et des Sociétés deBayonne (64)Pour Green Elec Didier Dubois.

AVIS DE MODIFICATIONSGIV -6408Société à responsabilité limitée, à capi-tal variableCapital de 20 000€€

Objet social : Production d’électricité“ verte ”, à partir d’énergies ou de res-sources renouvelables. Conception etcommercialisation de produits finan-ciers adossés à des investissementsproduisant de l’électricité “ verte ”.Siège social : Les Terrasses d’Antibes– Bât P5- 357 Blvd Pierre Delmas 06600AntibesL’assemblée Générale Extraordinaire,tenue le 6 Octobre 2008 a : - accepté la démission du gérant, Mon-sieur Jean Louis Estéves et nommé àce poste Monsieur Dominique Dubois.- agréé comme nouveaux associés lessociétés Green Invest Sarl et GreenElec Sarl (en formation).- Décidé de porter le capital variable à20 000 euros et le nominal de la partsociale à 10 000 euros.- Décidé de transférer le siège social deBiarritz (64200) à Antibes (06600) auxTerrasses d’Antibes – Bat P5 - 357 BlvdPierre Delmas.- Modifié la durée du premier exercicesocial et la date de clôture des comp-tes, fixant le premier arrêté au31/12/2009.- Décidé de modifier les statuts enconséquence.- GIV – 6408 Sarl à capital variable, seraimmatriculée au Registre du Commerceet des Sociétés d’Antibes.Pour GIV – 6408 Dominique Dubois

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE,Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU etClaudine SALHA, Notaires associés à

SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques),

21, rue Chauvin DragonAvis de constitution

Suivant acte reçu par Maître PierreFAGOAGA, le 20 Octobre 2008, a étéconstituée une société civile, ayant lescaractéristiques suivantes :Forme : Société Civile ImmobilièreDénomination : NALATACCapital : 480.000,00 €€DURÉE : 99 annéesSiège social : MOUGUERRE (64490),Centre européen de Fret, ZAC III.Objet : La Société a pour but et pourobjet : - L’acquisition par voie d’achat ou d’ap-port, la propriété, la mise en valeur, latransformation, la construction, l’aména-gement, l’administration et la location detous biens et droits immobiliers, de tousbiens et droits pouvant constituer l’ac-cessoire, l’annexe ou le complément desbiens et droits immobiliers en question.L’acquisition par voie d’achat ou d’ap-port de toutes parts de société civilereprésentatives d’un patrimoine immobi-lier.Et ce, soit au moyen des ses capitauxpropres soit au moyen de capitaux d’em-prunt, ainsi que de l’octroi, à titre acces-soire et exceptionnel, de toutes garan-ties à des opérations conformes au pré-sent objet civil et susceptibles d’en favo-riser le développement.- Et, généralement toutes opérationsciviles pouvant se rattacher directementou indirectement à cet objet ou suscepti-bles d’en favoriser le développement, etne modifiant pas le caractère civil de lasociété.Apports en nature :1) La nue-propriété de 100 parts de lasociété civile immobilière ITXAS MENDI(RCS de BAYONNE 353 560 436).Valeur : 300.000 EUR2) La nue-propriété de biens et droitsimmobiliers sis sur la commune d’HEN-DAYE, résidence Perspectives Courre-ges (un parking-lot 4179, une cave-lot4408, un appartement-lot 4458).Cession des parts : Toutes les cessionsde parts, quelle que soit la qualité du oudes cessionnaires, sont soumises à l’a-grément préalable à l’unanimité desassociés.Gérant :Madame Maria Teresa GARITANO IRA-ZABAL épouse de Monsieur MiguelCATALAN URQUIOLA, demeurant àHONDARRIBIA(Province de Guipuzcoa-Espagne), Calle Aspune 15. Les fonctions de gérant sont d’unedurée illimitée.La société sera immatriculée au registredu commerce et des sociétés deBAYONNE.

Pour avis.Me FAGOAGA

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure64000 PAU

AVIS DE CONSTITUTIONAux termes d’un acte sous seing privéen date à HASPARREN du 11/10/2008, ila été constitué une Exploitation Agrico-le à Responsabilité Limitée (E.A.R.L)présentant les caractéristiques suivan-tes :- Dénomination : EARL MENDIA- Capital : 7500 €€ constitué d’apportsen numéraire- Siège : Mendia – Quartier Sohano –64240 HASPARREN- Objet : exercice d’activités réputéesagricoles au sens de l’article L. 311-1du code rural- Durée : 50 années à compter de l’im-matriculation au R.C.S. de BAYONNE- Gérant : M. Frédéric AROTCARENA,demeurant à HASPARREN, MaisonGure Nahia, Quartier Sohano.- Cession de parts sociales : Un asso-cié peut librement céder tout ou partiede ses parts sociales à l’un de ses co-associés. Toute autre cession de partssociales ne peut avoir lieu qu’avec l’a-grément de tous les associés.

Pour avis et mention.

AIHERRA17. GAU BEILA

Azaroaren 10an, astelehen arratsarekinUrte guziz azaroaren 10an, Belzuntze elkarteak antolatzen duen GauBeila (aurtengoa 17 garrena), hurbildua zauku. Astelehen arratsarekiniraganen da, Denen Etxean, 9 orenetarik goiti.Aitzineko urtetan bezala, kafe antzoki gisa apaindua izanen da gela,erran nahi baita entzuleek mahain batzuen inguruan jarririk entzunendutela ikusgarria, artetik herritarrek eskaini bixkotxak jastatuz edo ber-din sagarno on bat hurrupatuz.Kantari, bertsulari, musikari, antzerkilari ta ixtorio kondalariUsaian bezala kantari eta bertsularien aldean antzerkilari eta ixtoriokondatzaileak ditugu gomitatu. Azpimarratzekoa da UGUTZ RoblesBeskoiztarra beti hor dugula 17 urteren buruan beti bezain gazte, ixto-rio zonbeitekin… eta antzerkilarietan, Beñat Bidegain lekondar ta J-Mari Irigoin Ibarlar gazteak zauzkigula sorpresa batzuekin etortzen.

Kantarien aldetik ere,izen ezagun batzu…Hots, denetarikdenentzat egin nahian,huna antolatzaileekproposatzen daukute-na, 17.Gau Beila hun-tako.Kantarietan, BORDAGARAI edoPIL PIL taldea : taldehau Alexandre, Jojo taBernadette Bordaga-rai, eta Mixel Thicoi-pek dute osatzen.

Amaia Riouspeyrous, Garaziko Anhauztarra.Bertsulariak : Maialen Lujanbio eta Jon Maia, Hernani eta Zumaia-koak. Ixtorio kondan : UGUTZ RoblesHau Beskoitzetik heldu zauku betiko omore onarekin.

Antzerkian, TIPUL eta PUTIL : Beñat Bidegain ta J- Mari Irigoinlekondar ta ibarlar antzerkilari gazte ezagunak dituzte gomitatu. Arral-leria ainitz dela medio, antzerkitto zonbeit dauzkigute eskainiko. Hots,ez ginuke nigarrik egin behar…. ! !Arratseko 9tan xuxen hasiko !Antolatzaileek jakinarazten dute ateak 8ak 1/4tan zabalduko dituztela,ikusgarria 9tan xuxen hasteko gisan. Txartelak tokian berean erostendira 8 eurotan, 12 urtetarik goiti.Holako egitarauarekin, bai eta herritarrek eskaini bixkotx onekin, arratseder baten mentura izanen dela ez da dudarik. Biharamuna, azaroa-ren 11 izanez, arrazoin bat gehiago hunen ez hutsegiteko. Jin askigoiz, eta ONGI ETORRI DENERI ! ! !Gau Beilako, bixkotxen beharraOhidurari jarraikiz, Belzuntze elkartekoek dei berezi bat egiten duteherritar bixkotx egileeri, “ Gau Beila egunean, arratseko 7tan ekartzeazuen emaitza Denen Etxera galdatua zautzue. Ondorioz zueri eskerikusle guziak ongi errezebituak izanen dira. Aitzinetik milesker ! ! etaONGI ETORRI GUZIERI ! ”

Amaia RiouspeyrousAnhauztar kantaria

JON MAIA idazle, bertsulari ta kantaria

EUROPARLAGUNTZAK

EUSKAL HERRIARENTZATMaulen beharra da,azaroaren 6an (ortzeguna,19:00-21:00), mintzaldi-eztabaida interesgarri bat,gai hunekin : “Europarlaguntzak Euskal Herria-rentzat”. Hizlariak : MattinEtchepare Lekorneko axuan-ta, Xarlex Etchandy mauletarenpresaburua, LohitzuneCarola Curruchaga andereaeta Mikel Irujo Amezagaeurodiputatua. Mauleko“Hostellerie du Château”jatetxeko mintzaldi gelan,Eusko Alkartasuna antola-tzaile.

OSTIRALETIK IGANDERA LURRAMA FERIA

GEORGIAR KANTARIAK HELETANAzaroaren 4ean, kantaldi eder bat beharra da Heletan, “Itsasoa” osta-tuan, astearte aratseko 9etan : hor ariko da Mzetamze georgiar koroa,emaztez osatua ; horiekin batera, entzuten ahalko dira ere CelineMounole, Maddi Oihenart eta Kattalin Indaburu. Sartzea 6 eta 8euroren artean. Antolatzaile, Traboules elkartea, Euskal kultur elkar-tearekin partzuergoan.

LAB SINDIKATA PRUD’HOMMES HAUTESKUNDEETAN

LAB sindikatak salatzen du langabetuak Prud’hommes hauteskun-deetatik baztertuak direla. Euskal sindikatak aste bat pasatu duAssedic eta Anpe-ko bulegoen aitzinean, langabetuen ganat joanez.Eta ohartu da Iparraldeko 8000 langabetuetarik 800 baizik ez direlalan-bozkaldi hortako zerrendetan sartuak, beren-ber urratsa eginik.Alabainan, administrazioneak ez diote langabetueri bozkazale zerren-detan sartzeko paperik eskaini. Eta LAB sindikatak deialdia luzatzendu, bai langabetueri bai langileeri, bozkazale zerrendetan sar diten :hortarako joan ditaizke beren lantokiko Herriko Etxera edo eskaeraegin dezakete www.prudhommes.gouv.fr gunean, hautesle kartaeskuratzeko. Oroituz bozkaldi hori abenduaren 3an iraganen dela.Bi zerrenda abenduan : Euskal sindikatak bi zerrenda aurkeztukoditu abenduaren 3an, bata Baionan, bertzea Pauen. BaionakoPrud’hommes kontseiluko, 50 lagun (26 emazte eta 24 gizon,batazbeste 38 urte eterdikoak) bost sekziotan : laborantza, industria,aktibitate ainitza, kuadroak, komertsioa. Eta Pauekoan ere lehenaldikotz, langile xiberutarrak gogoan, 44 lagun (22 gizon eta 22emazte, batazbeste 36 urte eterdikoak), lau sekziotan : laborantza,industria, komertsioa eta aktibitate ainitza. Orotara, beraz, emaztegehiago gizon baino !

Page 8: Herria 2979

8

-Ortzegunean (11.00), DonibaneLohizuneko elizan, Orereta haur koroa, etaaratsaldean (18.00), herriko etxean,Georgiako kantuez hitzaldi eta lekukota-sun, Filipe Oihanburu partzuer, Kostaldekokantu festibalaren kondu.- Ortzegunean (20.30) Itsasun, Sanokigelan, Brasilgo laborarien eta JonItçainaren lekukotasunak hango egoeraz-Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Koliseogelan , “Le Caïman “ antzerkia-Ortzegunetik larunbaterat (21.00),Baionan, Luna Negra kabaretean, “LesPestes” kantari taldea.-Ortziralean (20.30), Miarritzen, geltokixaharrean, Afrikako dantza ikusgarria,Kongo, Hego Afrika eta Senegalekotaldeekin

-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Koliseogelan , “Idée fixe” antzerkia.-Ortziralean (21.00), Azkaingo elizan,Beñat Achiary, Jesus Aured eta GeorgiakoMzetamze koroa, Kostaldeko kantu fes-tibalaren kondu.-Asteburu guzian, Baionan, Lurrama feria,mintzaldi; erakusketa, kantu, bertsu,dantza, jastaldi, bazkari eta merkatu, gurelaborarien ekoizpenak oraino hobekiezagutaraziz.-Igande arte, Miarritzen, euskal ohidurenbesta, dantza, kantu, pilota partida, indar-joko eta beste, Euskal Jai pilotalekuan- Larunbatean (20.30) Baionako Antzokian,“Piano Summit” kontzertua-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseogelan, “Il est moins cinq “ antzerkia.

- Larunbatean (22.00) Arrangoitzen,Sutagar, Magnum, kospeiak-Igandean, Ziburun, zaharki-merka-tua eta selauru-hustea Untxinauzoaldean.-Igandean (11.15), DonibaneLohizunen, herriko etxe aitzinean,euskal-dantzak Bixintxotaldearekin.-Igandean (11.30), Urruñan,mutxikoak herriko etxe aitzinean.-Igandean (11.30), Miarritzen,mutxikoak Kasino aitzineko plazan.-Igandean (15.00), Miarritzen,Koliseo gelan, “Antigone “antzerkia.-Igandean (17.00), Urdiñarben,Iparraldeko Bertsulari Xapelketa,hirugarren eta azken kanporaketa.- Igandean (17.00), Alduden, Sanokigelan, “Hila espos” antzerkia

Gehexan Pontto

Ipar-Ameriketako Estatu Ba-tuak mundu guziko herrialdepuxantena direlakotz hangohauteskunde nagusiek muntahandia badute denentzat eta ezbakarrik hango bereko jendea-rentzat. Bestenaz ere aurten,aitzinetik jakinaren gaineanpresident berri bat hautetsikodela, oraikoa, Georges W.Bush, ez baita gehiago hauta-gai, zortzi urte egonik kargutan.Hauteskunde horiek heldudenasteartean dira, azaroak 4. I-txuren arabera, iduri du, eta ezda besterik aditzen funtsean, bihautagai direla zoin-gehiagokaplantatuak, Barack Obamaeta John McCain, azken aldianFrantzian president-bozetakobigarren igandean NicolasSarkozy eta Ségolène Royalbezala. Bainan hori ez da arrashola, hortarik frango urrun eregira...HAMAR HAUTAGAIHautagaiak ez dira bi bainanhamar. Ja aipatu bi horietazbestalde, badira sei alderdibatzuen izenean agertzen dire-nak eta beste bi arrunt berenkondu, zortzi horietanezagutuena Ralph Nader ,“berdea” dena, jadanik bestehiru aldiz hautagai izana etaloriatzen dena holako egunakjitearekin... Salbu hara, kasikberrehun urte huntan, bi alderdidira Estatu Batuetan,“demokratoak “ eta “errepu-blikanoak”, gaineratiko guzieriitzal handi-handia egiten dute-nak, beste horientzat ez baitapurruxka zerbait baizikgelditzen. Artetik erraiteko,demokrato eta errepublikanohitz horiek izen batzu dira,denboran hola hartuak, ez duteberaz gure arteko solasetanusaian ukaiten duten erran nahibera...Bestalde, helduden asteartean,jendek ez dute bozkatuko hau-tagai baten alde bainan hauta-gai baten sustengu-zerrendabatentzat, gisa hortan hau-tatzeko “boz-emaile handiak”deitzen diren ordezkari batzu,538 orotarat. Heiek dira aben-doan bilduko eta heiek duteorduan presidenta hautetsiko.

Bainan bozkatze horrenemaitza aitzinetik jakina izaitenda, “boz emaile handi”delakoetan nor noren aldekoaden ikusiz. Estatu bakoitxean,lehen ateratzen den zerren-dakoak izaiten dira denak “bozemaile handi”, partida doi-doi-etarik irabazten badute ere... OBAMA AITZINEANAzken egun hotako sondaienarabera, Obama eta hunenlagunak dira aitzinean, bozen% 52 beren alde, McCain-ek %40, beste guziek denen artean% 8...Bainan fidatu behar dea son-daia horieri? Aldi bat bainogehiago gertatu baita gisa hor-tako hauteskundeetan haizeaarrunt itzultzea kasik azkenpuntan...Askoren gostuko, bada beste-naz ere kanpaina bat, azpiz egi-ten dena, Obama-ren kontra,beltza delakotz, edo beltzaranasegurik ba, eta gaztean musul-mano izana omen, duela hogoibat urte sartua “Kristoren ElizaBatua” deitzen den girixtinomugimenduan. Zernahi gisaz,hats berri bat emaiten ahal diolaIpar-Amerikari, hori dute berealde dituenek azkarkierrepikatzen. Arras gaztea daoraino, 47 urte agorrileanbeteak. Bi haur baditu, bi alaba,emaztea abokata du. President-ordezko lagun bezala hautatuadu Joe Biden, hedadura han-diko politikari bat.John McCain arrunt besterik da.Ipar-Ameriketa guzian aspaldianezagutua den gizona. 72 urteeginak joanden udan. Vitenam-eko gerlan handizki kolpatuaizana, han nunbait preso ereegona. Zazpi haurren aita, seibere emaztearen ganik ukanak,bestea Bengladesh herrialdekoumexurtxtegi batetarik bildua etaadoptatua. Ordezkari-gai bezalaberekin du Sarah Palin, emaztebat beraz, Alaska eskualdekogobernadoresa, ainitzek azkarkilaudatzen dutena eta beste fran-gok, “errepublikano” alderdianberean ere, ez hanbat berengostukoa...Denen buru, nor nagusituko oteda ? Muslaria

Emmanuelle seroraEhungarren urtean sartua zen duela kasik urtea. Gutiz ez ditu bete ehun horiek eta,pausatu delarik, entzun da Pierre apezaren hiltzean entzun zena : dohatsuetan beharzela sartu batzuk sainduen artean bertze batzuk Pantheon delakoan merezi zuelasartzea.Zer gertatu da bi presuna horiekin ? Ezagutuak zirela, ez giristinoen artean bakarrik,bainan Frantzia guzian eta beharbada mundu guzian. Haien gudua, egiazko gudua,dohakabeen alde jokatu direla, erakutsiz maitasunari esker egin zitekeela zerbaitzorigaitzean bizi direnen alde.Joan dira, bainan utzi dute segida, hori baita egiazko mirakulua. Goza dezatelabetiereko bake eta zoriona.

Kaliforniako eta Hego Ameriketako berri

BUSH-EN ONDOTIKMCCAIN ALA OBAMA ?

BarackObama

JohnMcCain

Arrakastaz bukatu zen iragan asteanKaliforniako Bakersfield-eko CaliforniaState University-n (CSUB) antolatu‘Mugaz Gaindi’ Biltzarra, euskaldunekIpar Amerika Mendebaldean utzi arras-toaren zenbait alderdi ikertu zituena.Zorionak antolatzaileeri, eta berezikiSteven Gamboa doktore euskal-amerikarra egiten ari den lanari, Biltzarhunen antolatzen eta oro har emeki-emeki unibertsitate hortan Euskal Ikas-keta programa baten muntatzen. Berdenboran, aitzina ari da Estatu Batue-tan unibertsitateen euskal partzuergoafinkatzeko lana. ‘Basque Consortium’hortan lanean ari dira Idahoko BoiseState University (BSU); Nevadako Uni-versity of Nevada, Reno (UNR); Kali-forniako University of California, SantaBarbara (UCSB), eta California State University, Bakersfield (CSUB). Iragan astekoaren ondotik,datorren euskal Mintegi edo Biltzarra heldu den urtean izanen da, azaroaren 4, 5 eta 6an Kaliforni-ako Unibertsitatean Santa Barbaran (UCSB).

Bitartean Argentinan aste huntan eta partikulazki heldu den asteburuan Euskal Aste Nazionala aridira ospatzen. Urte guziz bezala, andana bat jende bilduko da, aurten La Plata Buenos Airesprobintziako hiriburuan, La Platako Euskal Etxea antolatzaile. Emanen dugu horren berri helduden HERRIAn, baina aipa ditzagun orai Euskal Herritik La Platan izanen direnetarik batzu, halanola kantarien artean Oskorri taldea, Anne Etchegoyen eta MMX, erran nahi baita MaialenErrotabehere, Mixu Mixelena eta Xabaltx, ondarreko hiru hauen laguntzaile beste lau musikari etakamerari bat, Argentinako bidaia grabatzen ari baitira, gero filma baten aurkezteko.

Maialen, Mixu eta Xabaltx iragan asteko astelehenean heldu ziren Buenos Airesera, eta Argenti-nako hiriburuko ‘Centro Vasco Francés-IparraldekoEuskal Etxe’ko lagunek errezibitu zituzten. Iraganortziralean hiriburuko Euskaltzaleak eta Eusketxebatasunek komitaturik ‘Mexiko 1880’-ko EuskalEgoitzan kantatu zuten eta ibiakoitzean IparraldekoEuskal Etxean berean, Ezpeletako Biperraren Pestaegin baitzen egun hartan hor. Astearte huntan BuenosAires bereko ‘Laurak Bat’ Euskal Etxean behar dutekantatu eta asteazkenean Euskal Argentina elkar-tekoekin bilduko dira, Laurak Bat euskal etxe hortanheiekin afaldu eta kantatzeko. Asteburuan La Platan,Euskal Astean arizanen dira, betiko euskal kantuak etaberen kantu berriak emanez.

La Platan, besteak beste, Anne Etchegoyen ikusi ahal izanen dute, donapaleutarrak larunbateankantatuko baitu Euskal Astean, aitzinetik Paranán, Rosarion, San Nicolás, Resistencia, SáenzPeña eta berriz Resistencian kantatu ondotik. La Plata biharamunean Buenos Aires hiriburuanbeste bi kantaldi eman eta gibelerat ari da Euskal Herrira Etchegoyen. Aste hortan ere euskalerri-ratuko dira MMXkoak. Haatik, Oskorrikoek, ortzegunean, urriak 31, La Platako Euskal Astean jokodute, Argentinan; igandean, Txileko Santiagon, Txilen ere heien Euskal Astea egiten ari baitiraaste huntan; eta hilaren 4ean Montevideon, Uruguain. Joseba Etxarri

MMX, Maialen, Mixu eta Xabaltx euskal kanta-riak Buenos Aireseko Centro Vasco Francés-

Iparraldeko Euskal Etxean (argazkia: Norma Rios)

Bakersfield-eko ‘Mugaz Gaindi’ Biltzarrean bildu erakasle eta partaideak (argazkia: NaBasque.org)