Download pdf - Herria 2989

Transcript
Page 1: Herria 2989

2009-ko Urtarrilaren 8-koa - 8 Janvier 2009 - 1,10 € - N° 2989 - ISSN 0767-7643

3000

BIZIAREN TREINAUrte berriaren treina hartua dugu. Nolakogeltokietara gidatuko ote gaitu treinhunek ? Geltoki ahal bezain zoriontsue-tara, agian ! Nahiz errana zaikun urte hauarrunt beltza izanen dela. Berezikilanaren aldetik, langabeziak marka guzi-ak hautsiko omen baiditu. Eta lehenseinale zorrotzak jadanik hor dira :eraikuntzako ofizioetan, hargintza,zurgintza eta bertze, azken hogoi urtehautan segurik hain emankor ziren ofiziohorietan, langileen lehen kanporaketakhasiak dira, gure herri ttipietako enprese-tan ere, lana polliki xuhurtzen hasiabaita... Kasu behi gizenen aroa ez otedugunez gibelean ! “Krisia” izan daazken ilabetetako hitz nagusia,ondokoetakoa ez ote da “gabezia” iza-nen ? Bainan etorkizun hobeago batibidea idekiko dion gabezia, menturaz !Alabainan, aterabideak beharko diraaurkitu, orain artekoak baino bide sanoeta zuzenago batzutan gaindi haatik...

Urte xaharra erokeria bat gehiagorekinbururatu du ETAk, urteko azken eguneanEITBk Bilbon daukan egoitza nagusiazartaraziz. Atentatu ergela bezain kontra-emankorra ! Euskal Telebista bihotzeanjoz, erakunde armatuak ez ote ditu jahain hertxituak zitzaizkion bere oinarripropioak are gehiago ahuldu ? Azkenuztarrak botatzen ari dituelako markaote ? Osoki jasangaitz bilakatua denerakundea bulta bat huntan heldua dabere ibilbideko azken geltokira. Urrunagojoaiterik ez du, bainan hain du bista lau-sotua nun ez duen oraindik ikusia hizkihandiz idatzitako TERMINUS pankarta.Nolako begilagunak behar ote zaizkio baeskaini, dabilan noragabeziatik ater-arazteko ?

Urte berri hau hasi orduko, berriz eredoluzko jantzitan jarri da euskal kultura.Urteko bigarren egunean berean, osti-ralean, bi aurpegi ezagun zaizkigugutartetik airatu. Xabierren, kaseta hunekadiskide handi zaukan Antonio Zabalajesuita euskaltzaina, 80 urte. Baionanaldiz, Patrick Mixelena Mixu urruñar kan-tari jeinutsua, 38 urte, berriki Makeanhain alai eta kementsu ikusia ginuena.Biziaren treinak zenbaitzu aski urrundaramatza, bertze batzu aldiz bide-erdiuzten...

P.J.

Ez da etxezain ona

alde bat haumaka ari

den zakurra

Landibarren eiherazainSortzez biriatuarra da Philippe Irazo-qui, Sylviane Subervielle aldiz baione-sa. Duela zazpi urte erosi zutenLandibarren eihera bat, Bizikoeiheradeitu dutena, eta orduz geroz arizandira haren berritze lanetan. Bururathelduak zirelarik, eta eihera berrituaestreinatu baino hiru egun lehenago,2008ko ekainean, uholde ikaragarribatek eihera guzia suntsitu zuen. Ezdira halere lotsa bi eiherazainak etanegu ondoan, martxoaren 15etikharat, ber-antolatze laneri lotuko dira,eihera lehen bai lehen itzulikarazteko.Beren xede handia da Landibarrenberean bertzalde lur eremu batetazjabetzea, 1000 m2-koa nunbaitan (etaurrats hortan laguntzen ditu YvesOndars auzapezak), garia berek erei-teko gisan, hortik ateratako bihiaeiheran irintzeko, eta ondoan eraikigogo duten labetegian ogi biologikoaekoizteko. Hots, lurretik ahoraino,ogia buruan buru fabrikatu molde na-turalenean, ez da hori desafio ttipia !

Akamarreko labeaAnartean, ez dira geldirik egoikilandibartar eiherazainak. Alabainan,Akamarren beren esku utzia dioteGeorges Bourdales-ek nehork gehia-go baliatzen etzuen labetegi bat,egurrezko labe zahar bainan ederbatekin, 1928koa (Beskoitzeko Nico-las Lagoueyte zen labe horren azkenerabiltzailea). Eta 2006ko maiatzazgeroz, hor ekoizten dute ogibiologikoa, Jean François Caubet oki-nak lagundurik. Hunek erroak

Xiberoan ditu bainan Alpetan arizen lanean, 33 urtetan okinbilakaturik, eta gogotik daEuskalherriratu eta eiherazainbikoteari juntatu. Mementoko,Biarnoko Castagnede herritikdute gari biologikoa ekartzen, etaogi pasta berek moldatzen kasuhandienarekin (alabainan, aroaketa ilargiak ere badute bereneragina). Eta labe zaharreanontzen.

Ogi biologikoarenmerkatuaLan horren fruitua : ogi biologikoaparta, ogi hutsak batzuk, zer-baitekin nahasiak bertzeak, in-txaur, ezti edo mahatsez ontuak.Bana beste, nunbaitan 500 kiloogi ekoizten dute astero, brioxaketa gisa hortako bixkotxeriakbertzalde. Ez dituzte haatiktokian berean saltzen bainanmerkatuetan, Baionan, Ziburun,

D o n a p a l e u n ,Donibane Garazin,Capbretonen... etaere AMAPdelakoetan bai etakostaldeko bio-saltegietan. Erranbehar da ogibiologiko ekoizleguti dela IparEuskal Herrihuntan. Bada Sen-peren, Ibarrunauzoaldean, Aka-marren bezalaegurrezko labeanmoldatua ; Angelun(Fagoa) bainanindustrialki eginanahiz biologikoaizan ; eta ereOndres herrian, horere industrialki. Ogib i o l o g i k o a r e nmerkatuak ez duoraindik ildo handiaidekia, bainan kali-tatezko ekoizpenerieta osagarriarenzaintzeari gero-etakasu gehiagoemaiten den garaihuntan, Akama-rreko ogiak egitenari du bide...

(Tchuang-Tseu )

J. François Caubet, ogiaren moldaketa lanak esplikatzenSylviane Subervielle, Izpuran egin den Eguberriko merkatuan

Landibarreko eihera sahetsean

Eguberriko merkatuan, Izpuran, ibilidirenek jastatu ahal izan

dute menturaz ogi arrado bat,arina eta sanoa. Philippe

Irazoqui eta SylvianeSubervielle eiherazainen

eta Jean François Caubetokinaren ogi biologikoa,

zinez gozoa.

AKAMARREKO

OGI BIOLOGIKOA

Philippe Irazoqui, Sylviane Subervielle eta J.François Caubet, Akamarreko labearen aitzinean

Page 2: Herria 2989

• Holandaedo Herbe-heretako Rot-terdam portuhandian auzapezberri bat hautetsidute eta lehenaldikotz musulmanobat jarri da karguhortan, Ahmed Abu-taleb, 47 urte,aspaldian hangotuaegia erran bainansortzez marokanoa.• Europar Bata-

sunak zer eginen ote du eta zer bilakatuko oraihorren kargua hartu duen txekiar presidentberriarekin ? Bere denboraldirako NicolasSarkozy eta Frantziaren eskutik hartu du Presi-dengo hori eta desafio batean bezala erakutsidu Txekiako Vaclav presidentak erranez garbikiez dela bera Batasun horren aldekoa. Erranbehar da lau alderdi bederen badituela Txekiakdesberdinak Europari buruz, batzu alde,sozialdemokrata alderdia bezala bainan berenherrian maioriarik ez, besteak atlantistak lehenministroaren ODS bezala, beste batzuek makilabi buruetarik atxikitzen Washington eta Brux-ellerekin, berdeak eta giristino demokratakbezala, eta azkenik komunistak, hauk ezEuropa eta ez USA Amerikarekin ez nahi.Bozemaileak horien guzien artean nahasiakdabiltza eta azkenean holako saltsaren artetikjokatu beharko Europaren gidaritzak. Euro-paren hautua egina du Txekiak heldudenazaroaren lehenean diruz aldatzeko.• Japoniako buruzagi den Akihiko enperadore-ak 75 urte ditu eta badu hogei urte kargu hortandela, haatik osasun enegu seriosak ukan berriditu. Beraz, mintzaldi batean, bere osasuneskasiaren neurriak hartuz, erran du ere nolabehar duten Japonian zerbait egin, orai munduguzia hartzen duen krisia ekonomikoari buruz.• Somalia herrian ez du gerla zibilak amoremaiten 1991tik huna. Huna orain bigarrenkasetaria tiroz hiltzen dutela karrikan bereanAfgoyeko hirian. Beste bat bazuten, Kismayongisa berean hila duela zenbait egun, handik ezurrun.• Kongo demokratikoan, Afrikan, bainan norkerran zertan den demokrazia hor gaindi, ehun-ka badira soldado eta besteak Eguberrizgeroztik hilak dituztenak. Hor dira, jestu hori-etan ari, herriko armada zuzenaren kontra joeta jo ari diren basasoldadoak. Hauek ere izenederra dute beren gudukan hartua : “Jaunarenerresistentzia armada” hango Errepublikarenkontra uzkaltzerat ari dena. Han ere ez du Egu-berrik bakea ekarri.• Madrilen Familiaren Mezak ehun milakajende bildu du joanden igandean hortako anto-latua zen karia batean eta haundizki paratua.

Izan dira zelebratze hortan 37apezpiku besteak beste, Madrilgo

Antonio Maria Roues Varelaartxapezpikuen inguruan kontzelebratzer-

at etorriak. Ez hori bakarrik : Benedikto XVI AitaSainduak berak parte hartu du meza hortanErromatik igorria izan duen mezu sutsu batekin.Hor dute bai Madrilgoak eta bai Erromakoakgaitzetsi abortua lehenak erranez hori delagaurko gizartearen gaitzetan larrienetako bateta Aita Sainduak : “Ez dadin otoi amodioa gal-biderat erortzerat utzi ez eta esposen maita-suna eta batasuna ahantzi.”• Kuban 50 urte egin du Fidel Castrok sortuzuen iraultzak, orduan baitzuten FulgencioBatista diktadorea kanporatu beste diktaduramota batentzat. Fidel hori eritasunak ezindurik,Raul anaiak hartu zuen haren lekua 2006an etaez dute geroztik hoberik. Orai gero-eta neurrigarratzagoak hartzen ari ditu Raul anaiarengobernuak : erretretak 65 urtetarat luza gizo-nentzat eta 60etarat emazteentzat, alokazionebehargabeak direnak aitzina ttipitu, salbuosasuna, hezkuntza eta “beharren” batzuhunkitzen dituztenetan. Denaden buruaapaltzen hasia dute doi bat bederenAmerikaren aitzinean eta bestalde kondatzendute ere, sobera salatu gabe, Obama presidentberriak zerbait laxatuko ahal duela bere gogor-tasunezko enbargo hartarik bere auzo komu-nistaren alderat. Funtsean munduak etabesteek ere ez dute beste ametsik, noiz direngauzak jabalduko bi herrien artean.• Gaza eta Iguzkialde hurbil hortaz harrituadago mundua. Bereziki abendu hunen 27anIsraelek hasi duen gudukaldi bortitza noladoan ikusiz. Gudukaldi horri eman diotenizena bera mintzoa da, “Plomu gogorrekoguduka” baitu izena. Asaldura militar izigarrihorrek alabainan egin ditu 228 hil egun baka-rrean eta 1700 kolpatu, horietan zenbaithamarreko zibil. Gainera, zerbait badira herrihortan sartuak diren beldur eta ikarak.Etsitzekoa ere badute hor gaindi, ikusiz ezduela gehiago herrak gelditzerik ez-eta odolakez ixurtzerik. Batzuk Amerikaren arartekota-sun ametsik balute, horra batetik presidentberria oraino kargutaratzekoa eta erdi apren-diz, bestetik aldiz Obamaren bigarrena denHilary Klinton andereak, Israelen adixkideizanez, pisu guti duela arabe munduan, hots,beldurtzeko da mirakulu guti ekar dezanbakearentzat 2009 urte hunek. Eta gauzakoraino makurrago Israelgo armada deplaukiGaza lurraldean sarturik igande aratsean.• Ingalaterrako dirua beti eta beherago doabere balioan. Horrek baditu bere abantailakingelesentzat, hala nola esportazionetanberen artikuluak aiseago salduz auzorat.Baina bere kalteak ere, diru flakoak ez baititujendeak aise uzten beste herrietarat joaiten,orduan oso kario ateratzen zaizkiolakotz.

AZKARTUZEntzun dukezue Nicolas Sarkozy presidentarenUrtats bezperako mezua. Garbiki mintzatu da aspaldian erraiten duenaerrepikatuz: aldaketa batzu behar direla akulatusail asko eta askotan, mundu guzia joa edo joitenari duen krisia horrekin aldaketa horiek orainobeharrezkoago direla batere dudarik gabe...Horiek hola, ez du gorde krisia horren gatik pre-seski badela eta izanen ere buruhauste gehiago,denek beharko dugula aurten gisa hartakoindarño bat egin, eta xintxoki jokatzen bagirakrisia horrekin ez girela haatik ahulduko bainanFrantzia azkartuz joan ditakeela... Europa ere ezdela flakatuz joanen denek bat egiten badugu.Hots, txarretik ona ateratzen ahal dela!Dena den, krisia hitza bederatzi aldiz erabili du etadeplauki erran mundu berri bat sortzen ari-eta ezdugula partida irabaziko alfer egonez edo lotsakoragertuz, bainan erne segituz eta lanean ariz kar-tsuki... Lana eta lana, beti lana, hori da Sarkozy-ren katixima... Eta lanik ez bada, zer egin beharda?Gisa guziz, ele ederrak horiek oro, ondoko hi-labetetan ageriko zer egiten ahalko den eta zerez... Entzun dugu ere Sarkozy-k berak erranikEuropa batuaren buru bezala egon den sei hi-labetetan lan ederra egin duela... Hori egiaizanikan ere ez ote zen egokiago izanen bestenorbaitek erraitea? Bakoitxak bere burua hola lau-datzea ez baitute denek hain untsa hartzenalabainan ...

JOKO HITSAKUrtats bezpera aratsean, jendeak nahi dujostatu... Bainan josteta batzu badira untsa hitsak,hala nola urte berriaren ohoretan (?) auto erretzenartzeko gostuma tzar hori, gero eta gehiago sar-tua dena bereziki hiri handi horietan! Urte berri-kari beraz 1147 auto erre dituzte Frantzian gaindi,

aitzineko Urtatsetan baino aise gehiago, orduan878 auto erretze kondatu baitziren... Bizkitartean, Michèle Alliot-Marie barne-minix-troa frango baikor agertu da biharamunean, orohar ez dela hanbateko zalapartarik izan hor gain-di, frangotan Urtats-kari gataska gehiago izaitendela, azpimaratuz ere polizak eta jendarmek langaitza egin dutela bazterrreri untsa kasu eginez...Horrek ez ahal du erran nahi hoinbeste auto erre-tze ez dela halere gogoetagarri?Hainbestenarekin, Nicolas Sarkozy bera ere ke-xatu da azkenean eta nahi du auto erretzenartzen diren horiek azkarki zigortuak izan diten.Hasteko, auto baten erabiltzeko ez dezaten ukanpermisik berek egin makur guziak ez dituztenoosoki ordainduak... Hortarako behar litake haatiklege berri bat moldatu eta bozkarazi... Eta jadanikbadira eztabadak horren gainetik...

ALDAKETAKUrte berriko bestak bururatu orduko, horra berazaste huntan aldaketa pizkor batzu. Hala nola ara-tseko 8-etarik goiti ez den gehiago erreklamarik,edo publizitaterik orai erraiten den bezala,frantses telebixtako gate publikoetan. Hobesegur, diote askok. Kasu, ihardesten dute besteainitzek, gate horiek nola segitzen ahalko dutemoldez aratsetako erreklama horien dirua ezbazaiote nolazpait ordaindua eta gisa hortan ezote dira azkenean gero eta gehiago gobernuarenmenpean izanen, hori ere aski kezkagarri izanbaititake...Beste kanbiamendu bat: Orai arte, bazirenFrantzian bi zerbitzu-sail langabeetaz ardu-ratzeko, ANPE delakoa jendearen laguntzeko lanbaten atxemaiten, eta ASSEDIC erakundea lanikgabe gelditu jendearen diruz laguntzeko.Hemendik goiti, bi zerbitzu horiek batetaratuakdira, nahiz batetaratze hori denetan osoki gauzatugabe joanen diren oraino zonbait hilabete...Hortarik ere, eztabada frango...

J-B D

2

EITB-ren kontrako atentatua Ehun bat kilo lehergaiez beteriko kamioneta bat zartarazi du ETAk, EITB-k Bilbon duen egoitza berriaren kontra. ETA-ren izenean telefono deiarenbidez norbaitek abisua emana zuen eta polizak lekuak hutsaraziak zituenbai EITB-ren egoitzan bai eta aldamenekoetan. Ez da zauriturik izan.Kalteak aldiz haundiak izan dira. Egoitza berri-berria zen eta mitrazkoparetak xehakatuak izan dira. Dagoeneko 27 tona mitraki atera dituztesu hiltzaileek eta beste 15 – 20 tona hondakin gehiago bilduko dituztelaestimatzen dute : beste aste beteko garbiketa lanak. Anartean Bingen Zupiria EITBko zuzendariak jakinarazi du normaltasunosoz segitzen dutela lanean EITBko langileek EITB-ko kamerek filmatuaren arabera, emazte batek utzia zuen Citroenkamioneta egoitzaren saihetsean abisua eman aitzin. Hiru pertsonek (bigizon eta emazteak osatu komandoak) Arrigorriagan goizean bereanebatsia zuten kamioneta, gidaria estekaturik arbola bati utzi-eta. EITB-ko egoitzaz gain, Bizkaiako zerga bulegoa, “El Mundo” eta “Deia”egunkariak, Antena 3 eta Onda Cero kaltetuak izan dira.

Gaitzespen gogorrak Alderdi eta erakunde kasik guzietarik gogorki salatua izan da adierazpenaskatasunaren kontrako ETA-ren atentatua. Elgarretaratzeak eginak izandira leku askotan. Ibarretxe lehendakariak hitz gogorrez salatu du ETA-kherria eraiki nahi duela hiltze eta sunsitze bidez eta bonben bidez herriaeraikitzen ari dela erraiteko kopeta gogorra behar duela erran dio ETA-ri,EITB-ren kontra egitea Euskal Herriaren kontra egitea dela. Euskalgizartea ixilarazi nahi duela ETA-k salatu du Miren Azkarate eusko jaurla-ritzako bozeramaileak. ETA-k argi uzten ari duela adierazpen askatasunaeta adierazpen intelektuala ez dituela onartzen eta aspalditik EITBerakunde armatuaren jo mugan zela. ANVren izenean Marine Pueyokdeklaratu du EITBren egoitzaren kontra egin atentatua ez dela EuskalHerrian adierazpen askatasunaren kontra egin den ekintza bakarra,gatazkaren beste froga bat dela.

EITBren proiektu berriak Atentatua jasanik ere, irrati telebista publikoak bere lanean normalta-sunez segitzen du. Proiektu berriak ere aurtengo. ETB-4 katea martxan emaitea, Donostian Miramongo egoitzaren berritzea, horraEITBk 2009rako dituen helburu nagusietako batzu. Jaz, ETB-3 kateberria, eitb.com berria Radio Euskadiren 25.garren urtemuga izan zirengertakari aipagarrienak. Euskal Telebistak %18,5eko audientzia zatiarekinbururatu du urtea : ETB-3 kadena digital berriak 138.000 laguneko audi-entzia bildu du. EITB taldeko irratiek : Radio Euskadi, Euskadi Irratiak,Gazteak, EITB Musikak eta Radio Vitoriak, 425.000 eta 431.000 entzuledituztela egunero diote audientzia neurtzaileek. Udazkenean abiatuko denETB-4 kadenan, berriak izanen dira nagusi, euskaraz eta gaztelaniazgehienik, baina frantsesez eta ingelesez ere. EITBko zuzendaritzakabenduaren 31ko atentatuaren ondotik ukan elkartasuna eta sustenguaeskertu ditu. Atentatuak ez dituela emanaldiak gelditu eta antolaketalanak bi hilabete barne bururatuko direla espero dute.

Hauteskundeak martxoaren lehenean Erabakia hartua du Ibarretxe lehendakariak : legebiltzarra deseginikhauteskundeak martxoaren lehenean eginen dira. Hauteskunde-kanpainaotsailaren 13tik 27ra eginen da. Hauteskundeetara EAJ, PSE-EE, PP, EA,EB, Aralar eta UPyD aurkeztuko dira. Ezker abertzaleak ere parte hartukoduela erran du Otegik nahiz eta auzitegiak kontra izan. Francoren dik-taduraz geroz, bederatzigarren hauteskunde autonomikoak izanen dirahegoaldean eta laugarrenak Ibarretxerentzat lehendakarigai bezala.

Presoen aldeko manifestaldia Bilbon Milaka lagunek parte hartu dute Etxerat euskal presoen aldeko kolekti-boak deitu manifestaldian, Bilbon. Presoak Espainia guzian barreatzeaeta eritasun larriak dituzten presoak aske uztea eskatu dute manifes-tariek.40 bat kolektibo sozialen, sindikalen eta politikoren sustengua izan dumanifestaldiak. Antolatzaleek salatu dute 10 preso kartzelan direla nahizeta eritasun larriak izan, eta beste 28k preso jarraitzen dutela zigorraosoki beterik ere.

Ibarretxeren kontrako epaiketa Ostegunean hasten da Bilbon lehendakariaren kontrako epaiketa,untsalaz hiru aste iraun behar lukeena. Auzi berean Lopez eta Ares PSE-EEko kideak, eta Otegi, Barrena, Etxeberria, Petrikorena eta DañobeitiaBatasunekoak ere epaituko dituzte. Batasuneko kideekin bildu izana gatikdira epaituak. EAJ-PNVk jakinarazi du auzi garaian ez duela mobi-lizazionerik deituko.

Eusko Jaurlaritzak 53,6 milioi euro euskarariAurten, Eusko Jaurlaritzak 53,6 milioi euroko laguntza emanen dueuskararen sustatzeko. Parte haundiena - 35,4 milioi euro - HABEriemana izanen da helduen euskalduntzea bultzatzeko. Euskarazko komu-nikabideek 5,7 milioi euro ardietsiko dituzte euskal hedabideek euskaragehiago baliatzeko asmoz.2008an komunikabideetako 105 proiektu lagundu ditu Eusko Jaurlaritzak :Berria egunkaria, 34 aldizkari, 9 herri-telebista, 5 irrati eta 25 medio digi-tal.

Etxebizitza berriak %5,7az merkatu dira jaz Etxebizitza berrien prezioa %5,7az merkatu zen iaz hegoaldeko hiruhiriburuetan 2007koekin alderatuta, metro karratuko prezioa 3.183eurotik 2.712 eurora pasatu da.Merkealdi handiena Gasteizen izan da (%10,5), metro karratua 2.675eurotan baita. Bilbon, merkealdia %4,3koa izan da (3.129 euro metro ka-rratuko) eta Donostian %3,5ekoa (3.918 euro).

EAJ-PNV eta EAren zentsura-mozioa AzpeitianIñaki Errazkin (ANV) Azpeitiko (Gipuzkoa) auzapezaren kontrako zentsura-mozioa bideratzeko bete beharrak egin dituzte EAJk eta EAk. Mozioaurtarrilaren 17an eztabaidatuko dute, Inaxio Uria enpresaria hil zutenetik hil-

abete eta erdi ira-gan ondoan.EAJko zortzik o n t s e i l a r i e ksinatu dutemozioa etaEusko Alkarta-sunako bi zine-gotzietako batekere egin du.

Ezker abertzaleaksalatzen du mozioa,Iñaki ErrazkinAzpeitiko alkatea aitzineko

Page 3: Herria 2989

LABORANTZA GANBARARENALDE

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen aldeko sustenguak ari dirametatzen. Azkenetarik, Olivier Besancenot eta ere Louis Le Pensec,Laborantxako ministro izana, dira gisa hortarat mintzatu.

ERREGE MAGOAK DONIBANEN

Usaia xaharrak ez dira galtzerat utzi behar! Donibane Lohizunen urteko lehen igan-dea errege magoena izaiten da etahori hola da aspaldian! Aurten ereelizkizun berezi batzu, jendetsuaketa kartsuak, izan dira karia hortarat.Igande aratsaldean beraz, eliza zolahura dena betea, galerietan ereainitz jende, Trufania suharki oho-ratu da Eguberrriko aire ederrene-tarik zonbait aitzina errepikatuz.Errege magoek egin dute beren itzu-lia elizaren sahets hartan eta geroelizaren barnean. Besta hunkigarriaizaiten da, berrogoi bat haur etagaztetxo partzuer, denen aitzinean,magoak ez galtzeko, aingeru batekzeraman izarra... Ibilaldiarenkudeatzaile, Jean-Marie Quijanoeta Jean-François Pascassio-Comte, hau bestalde berriki jarriafrantses pilota federakundearenlendakari...

3

Hiru erregeak karrikan, beltxa aitzinean, xuriaeta horia ondotik...

Jaunarenbildotsa hor dugugurekin

Zoe Bray-renbegi kliska

Bere azken itzulia bakantzak aitzineko azken asteanegin du Kontseilu Nagusiaren “ bibliobus” kamioiak herrittipietako eskoletan. Aldi honetan liburu berriak ekarribeharrean, aitzineko aldietan ekarriak oro gibelerat har-tu ditu, herri ttipietako eskoletako apalak hutsik utziz be-hin betirako. Zenbait egun lehenagodanik gutun bateandepartamenduko eskolen zerbitzuak prudenki esplikatuazuen badirela orain liburutegi eta mediatekak ainitz he-rritan, herri ttipienetatik arras hurbil, erakaslek haurrak harat eraman behar dituztelaerrextasun handienarekin irakurri eta dokumentatzera. Erakaslek aldiz ez dituzte gauzak hain sinpleki ikusten. Ohartu dira haurren medi-atekara eramateak gastu bat galdatzen duela, eta ateraldi espresak egin beharreanizanen direla, liburuak eskolan berean zituztelarik behar arau baliatzeko noiz nahi.Beren ikusmoldea fermuki eta idatziz helarazi dute kontseilu nagusiaren egoitzara baieta ere herriko etxeetara.

BIBLIOBUS kamioiaren azken itzulia

Urtats biharamun aratseko gertakariguziz latza izan da hori : Mixu Michele-na euskaldun artixta ezagutua itzali dasupituki 38 urtetan. Baionako kirolzelainagusian bazen rugbia partida handibat eta Mixuk zonbait mila lagunenaitzinean kantu bat emana zuen partidahori hasteko keinkan zelarik. Bat-batean destrenpu bat ukan du, eta artaguziak debaldetan izan dira, bere azkenhatsa eman du ospitalerat heldu-etalaster.

Urruñan sortua, Mixu bizikiezagutua zen Euskal-Herri guzian etaadixkide frango bazuen Euskal-Herritikkanpo ere. Gazte-gaztetik ohartua zenmusikari eta itzulia frango egin du Sus-traia taldearekin, dela soinulari gisa,dela kantari bezala. Bazakien bazterrenharrotzen, baitzuen hortako jeinu ikara-garria. 2007-ko udan jadanik ez-untsa

bat ukana zuen Tarn-et-Garonne es-kualdean bainan gero gaina berriz har-tua. Beti aitzinerat egin behar dela, horizuen ardura errepikatzen.

Omenaldi bat eskainiko zaioortzirale huntan, goizeko 10-etan, U-rruñako hilerrietan.

MIXU MIXELENA JOAN ZAUKU

Lano gehiagoren gatik gazte gehiagolaborantzan abiatzenKasik alde guzietara itzulirik ere lano etahodei beltzik baizik ez da ezagun labo-rantza sailean. Azkenik aipatu arazoetanagalaxia ozka bat larria goiti egin duenaiparraldean iaz, mihi urdin eritasun kasuakhan hemenka, pare bat manifestaldierakarri dituen irabazien apalketa larria,geroari buruz handi handia hurbiltzen aridiren bi arrankura : behi esnearen prezioapalketa eta belar primaren ekarpena,arrunt desegokia iparraldeko hazkuntzasistema ikusiz. Hodei beltz guziak aitzine-an izanki ere hona non ADASEA admi-nistrazioak erraiten digun 105 gazte hasidirela laborantzan joan den urtean.Sekulan ez da hainbeste izan urte bakar

batean ! Xifrek erakusten dute ere handihandia, Ipar Euskal Herria eta Biarnoarenarteko desberdintasuna, Biarnon 50 gaztelotu baitira laborantzan, hots hemengoerdia.Gazteen sinesmena laborantzan goiti doaberaz. Hauxe puntu baikorra 2009 urtehastapen honetan. Eta ez uste izanADASEAk ipurditik hartu eta gazte horiekitsumandoka laborantzan sartzerapusatzen dituenik ! Deskuraiatu nahi bali-tuzte ekonomia sail horretan sartzetik ezzuten bestela eginen, hainbeste lanjeroharpen eta prekozione aholku emaitendiote dozierak apailatzen dituztenmomentuan.

Haixtur eta ganibet xorroxlea

Kadera ihiztatzailea

XANPAÑARIK EZ

Sosari gero eta gehiago kasu egin behar dela eta ahalaz gutiago xahutu, DonibaneLohizunen hauxe erabaki du herriko etxeak: helduden larunbatean, urte berrikoagiantzak eginen diren bilkuran, ez dela hitzaldien ondotik xanpañarik zerbitzatuko,jendeari txakoli xorta bat zaiola eskainiko. Beste herri frangotan ere, hala nolaMiarritzen, gisa bertsuko gastu arintze batzu izanen dira...

TRATUA EZ AISE TRENKATZEN

Donibane Lohizunetik hau ere: Herriak erosi nahi luke Elgar kanpalekua, Erromardiauzoaldean, bi hektara eta erdiko eremua, sozial-maileko bizitegi andana bat horegiteko. Herriko kontseiluak baia emana, herriak 1.750.000 euro pagatu behar. Salbuhara, jabeak ez dira batere ados denen buru. Prezio hori apalegia daukate. Aldiz,hauxe proposaten dute: eremuaren % 30 urririk uztea herriari, sozial-maileko bizite-gi batzuentzat, gaineratikoa berek saltzekotan nahi dutenari eta nahi duten prezioan.Auzapezak eremu guzia nahi, 150 bizitegi muntatzeko toki hortan, gisa hortakogaldea badela. Auzitegi batek trenkatu behar du afera. Aurten zernahi gisaz Elgarkanpalekuak segituko du bere bide, kanpaleku gisa beraz, Pazko irian idekiz...Gerokoak geroko...

Louis le Pensec ministro ohia

Euskal Herriko Laborantza Ganbararensustenguz, eta Lurramaren ildotik segituz,Ezpeleta kantonamenduko “SukaldarienAfari” bat antolatua da urtarrilaren 24ean,Ezpeletako Napurrak gelan. Kantonamen-duko sukaldari eta gozogile, tokiko etxeproduktuek eta axuriak dute lehentasunaukanen gau berezi hortan. Afariaren pre-zioa : 30 euro (Arno/kafe/animazioa bar-ne). Aperitifa aratseko 7etatik goiti eta afa-riaren hastapena 9etan. Kasu: bakarrik

150 jarleku, beharrezkoa zauzu zure txar-tela erostea sal leku hauetan lehen bai lehen: Luhuso: Camblong ostatuaItsasu: KrakadaKanbo: Iken Optique Ezpeleta: California ostatuaZuraide: Bergara ostatuaSara: Herriko Taberna Baiona: Manu Roblez FundazioaAinize : EHLG

AFARI BAT EZPELETAN

Donibane Lo-hizunen, Urtats ir ihortan ausagailufrango izan da ttipieta handientzat. Ka-rrika-Handiko bazterhortan paratu diraBigorra aldetik etorriofiziale zonbait,lehengo ofiziobatzueri errotik e-manak, ehule, kar-datzaile eta beste.Jende frango ere bil-du heien ganat...

OFIZIO XAHARRAK

Page 4: Herria 2989

4

HAZPARNE

Urtats eta adorazionea - Sekulan baino jende gehiago aurki-tu da urtarrilaren lehenean Hazparnen Adorazioneko mezan.Parropia huni, bere lehen agurraren egiterat etorria zen MarcAillet apezpiku berriak, erraiten zuenaren arabera, aipagarrida. Urtats kari hainbeste jende elizarat etortzea, urte berriaridoazion ospakizunen artetik. Hazpandar apez zenbeit etorriakziren, ohi duten bezala, urteko lehen egun hori beren sort he-rriko parropian iragaiteko adorazioneko zeremonia hortanparte hartuz. Apezpikuak zuen meza eta hunen ondotikkalostre azpian agurtu ditu bederazka elizkizun hortankausitzen ziren guziak. Ororen arabera gure apezpikua, guzizlaketa dela iduritu zaiote, aurpegia argi eta emankorra duelaere, hitz batez, lehen hartuemanak ezin hobeak izan dira.

Suhiltzaileen agiantzak - Iragan igande goizean, Haz-parneko suhiltzaileek eskaini dituzte beren agiantzak, urteberriari buruz. Karia hortarat herriko eta auzo herrietakohautetsi batzu etorriak ziren. Manu Iglesias aitzindariak emanditu urteko zenbaki batzu, adibidez : orokorki 480 ateraldi egindituzte urtea barne, joanden urteko hein bertsuan. Hauetan,%70, jende sokortze mailean. Sute haundietan berriz % 10,

bereziki bordetan ezen mendietako suteak arras gutiago izandira aurten eta hobe beraz. %20 bertze asko ateraldi uhartebatzuen ondorioz, jende galduen ondotik, animale sortze edoleizafin kofoien suntsitzeko.Bertze gaietan, aipatua izan dira obra batzu, suhiltzaileengelan iragan direnak eta tresneriaren erreberritze batzu ere.Oihanetako suaren aurka egiteko kamion berri bat ere ukandute, nola ere artatzailearentzat auto berezi bat.Omendu dute erretretatu berria : Michel Caldiboure 23 urtezsuhiltzailetan lan egin ondoan.Aipatuak izan dira lehen maileko suhiltzaile gradurat heldudirenak : Sébastien DIRON eta Emmanuelle BIDART, kaporalmailerat hupatuak : Cédric MORALES – Cyril BELLECAVE –Mirentxu ETCHEVERRY eta Jean-Michel BERHOAGUE, hauaitzindari formakuntzan ukan duen ezagutgarriarentzat. Haz-parneko suhiltzaileen buruzagiak bukatu du bere aurkezpenaeuskaraz “Urte hastapen huntan presentatzen dizkizuetzorionak eta urte berri on deneri !”. Agiantza hauek berazzuentzat ere irakurleak gure partez.

KANBO

Herriko etxeko agiantzak - Joanden igandean iragan da usaiakoelgarretaratzea, herriko etxean, urte berria kari. Herritar andanaederra bildu da. Elkarte lehendakari, herriko langile, zerbitzu publi-koetako ordezkari edo enpresa buru, denak gonbidatuak ziren,urte hastapen guziez bezala. Kanboko Izarra eta harmoniakomusikariek ideki dute ekitaldia 11etan xuxen. Ondotik auzapezakbere mintzaldia egin du. Urte berri on bat desiratu du herritarguzieri, bere izenean eta herriko hautetsi guzien partez. Laburbildu ditu ere iragan urteko gertakari eta obra nagusiak : herrikobozak eta hautetsi berri batzuen sartzea herriko kontseiluan orainarte hor zirenekin lan egiteko, zerbitzu teknikoen zentro berria etaelkarteen materialarentzat izanen den barne bat ondoan, geltoki-aren bazterren berrantolatzea, kirol zelaiaren argitzea, herrikobideen antolatzea (560.000 €). Urte berriarentzat proeiktu ainitzbadira eta lehenik haurtzaindegiaren haunditzea, 10 leku gehia-gorekin. Egin zelarik haurtzaindegiak bazituen 20 leku. Lehenhaunditze bat egin da 35 tokira pasatzeko eta orain 45 toki izanendira. Erran behar da, 10 urtez, biztaleen kopurua pasatu dela4541tik 5814era eta familia eta haur gehiago badirela orai gureherrian. Osagarria eta termalismoaren etxea kokatuko da “Labor-de” etxean eta obrak eginen dira hortako etxe hortan. Herrikoetxean ere obrak eginen dira : igogailu bat ezarriko da eta estaiakbermoldatuak izanen dira, herriko etxeko zerbitzuen hobeki koka-tzeko. Autobus bat erosia izan da (115.000 €) okasionezkoalehengo zaharraren ordaintzeko. Karriken garbitzeko tresna baterosi behar da (100.000 €). Haurtzain aldean, treinbidearenondoan den lur eremu bat erosi du herriak, aparkaleku baten egi-teko. Igerilekua berritua izanen da. Arnaga museoan, hasi inben-tario lana segitua izanen da eta kontserbatorio bat hartua izanenda. Kanboarrek Kanboko ura ukan dezaten beraien etxeetanurrats batzu hasiak dira eta urte berri honetan ur hobeago batbanatua izanen da gure etxebizitzetara. Tokiko Hirigintza Planberria xutik ezarria izanen da urte berri honetan eta Lur Antolake-ta Plan xaharra ordainduko du. Etxebizitza sozialak eginak izanendira, bereziki gazteentzat, erosteko ala alokatzeko. Horra berazbadela zer egin hasten den urte honetan.

OhoretanHerriak ohoratu ditu ere Kanboar batzu, herriko medaila eskainiz.RETHORE Raymonde anderea, hirugarren adinetakoen elkartea-ren buru egona ainitz urtez ; FORT Daniel, Sukil’Hand eskubaloielkartearen sortzaileetarik bat eta arduradun kartsua ; HALTYXalbat, Harmoniako musikari dena duela aspalditik, herriko zerbi-tzuan izan dena ainitz urtez herriko mutil bezala, eta beti zerbitzueman eta emaiten duena parropiari, kermeza antolatze lanetaneta beste.Gazte eta kirol zerbitzuaren izenean etorria zen ere HIRIARTjauna hiru Kanboarren saristatzeko : René ZAVALETA, AnnieHERNADORENA eta Marc ROMERO. Hauek hiruek lan egindute gazteriaren alde edo beraien egun guzietako lanean, edokirol elkarteetan, edo herriko hautetsi gisa.

MAKEA - LEKORNE

Ondarea - Bai, gure ondarea aberatsa da eta balio handikoakdira gure aiten aitek egin oroitharri, leihogain eta atenausi askorengainean zizelkatu obra ederrak. Eta horietaz mintzaldi bat eginaizanen da Makea Mindegiko biltokian, larunbat huntan, 20.30etan.Kari hortara, gutartean izanen da Claude Labat, Lauburuko kidejakintsuna. Segur ez girela eneatuko eta egonen girela beroki etagoxoki. Izanen da errege-bixkotx eta gaineratiko. Sartzea urririketa omore ona nasai. Eskerrik beroenak zuri Claude eta hau-rñoen buraso bipileri ! P.I.

UZTARITZE

Sustengu gaua - Ezagutuak dira, askomoldetara aipatua jendeen artean etahedabideen partetik Ainhize Monjolosenkokatua den Euskal Herriko LaborantzaGanbarak azken denbora hotan jasaitendituen tirabirak frantses adminis-trazioaren aldetik. Baionako auzitegiratdeitua da urtarrilaren 29an. Anarteansustengu taldeak nun nahi agertu dira etahemen ere bai. Uztaritzeko kantonamen-duko EHLG-ko ordezkariek gau berezibat antolatzen dute, Errobiko Kazkarotaketa Latsa elkarteak lagundurik heldudenlarunbat huntan 10ean, aratsaldeko6etarik goiti. Erromeria moldean eginenda, janari edari behar den guzia tokianizanen da eta musika talde ezberdinekalaituko dute : Erdizka taldea, trikitilari,txaranga eta gaiteroek. Ongi etorri hobe-rena egina izanen da deneri. Erran gabedoa gaueko benefizio osoa EHLG-ri joa-nen dela.

Urte berri - Urte berria hasi zauku agianmolde hoberenean gehienentzat. Nireagiantzak nahi ditut eskaini uztariztarguzier lehenik eta kaseta hunen irakurleguzieri ere bai. Urte berri on berazdeneri. Herriko etxeak eskainiko ditubereak usaian bezala urtarrilaren 17an.Orduko berri ondotik.

AHETZE

Ahetze eta Arbonako sortzeak 2008an -Teija Carret, Lea Lassabe, Amets Amado,Lucas Dubay, Naica Desmas, DanatienDulaut, Maika Larronde, Julie Albandos,Alexis Etchechury, Lilou Munduteguy,Audrey Puillet, Arthur Vanhuffel, FaustinDuffas, Unai Bergua, Eleana Desachy,Pierre Yves Pascoat, Maia Anglade, NinaSireis, Kiana Kipping, Ninon Dunoguier,Camille Dameme, Isaak Perreira Moal,Elena Loustalot Ponlot, Julie Barre, Ben-jamin Barre.

Ahetze eta Arbonako ezkontzak 2008an- Damien Lassabe eta Elise Juguet, Lau-rent Guerton eta Stephanie Thirouard, J.Denis Foglia eta Isabelle Carre, EllandeIthurbide eta Catherine Rastouil, AmauryRoquette eta Caroline Brunet, OlivierDebernard eta Laurianne Fouillot, XavierSars eta Emilie Ainciboure, Christian Lau-riathis eta Julie Guerre Souye, LaurentAmagat eta Patricia Zabaleta.

Ahetze eta Arbonako heriotzeak 2008an- Michel Laffitte, Ximun Carrillo, JeanCapdevielle, Helene Uhart, Annie Clain,Gisele Espilondo, Pierre Ariztia, Aude Mer-sch, Martine Bucquet, Xemartin Laborde,Marie Claude Aldalurra, Jeanne Laborde,Elisa Larroquet, Paul Moyrand.

Urte on - Urte on bat desiratzen dut Herriaastekari hau irakurtzen duten guzieri etaere kazeta muntatzen lan egiten duteneri.Urte berri hunek ekar dezala loria, bakeeta zorion guzieri osagarri on batekin.

Panpili

SENPERE

Sortze - Ganden ilabeteko sortzeak : JoniTrichine Elbarrunen, Mathis Antoni BenitoIbarrunen, Lilou Amorena eta Enaitz Ba-rreneche biak Cherchebruit kartierean,Hedi Adala karrikan Arretxeko aldean.Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrierieta goresmenak horien aitameri.

Krakada - SPUC kirol elkarteak moldatudu Eguberriko krakada. Errubia,eskubaloia, pilota eta bertze berezitasune-tan beren gostuko kirola ikasten ari direnehun bat haur elgarretaratu dire. MattinSanchez lehendakari berriaz eta berenerakaslez inguratuak Eguberrikari agertzendiren goxokiez baliatu dire hor ziren guziak.

Suhiltzaileen agiantzak : hautetsiak eta aitzindariak

MIARRITZEEkonomiak herriko etxeanHerriko etxeak ekonomiak egin behar dituela izan damomentario nagusia jakin delarik hiriak milioi bat euro gutia-go aterako duela iazko ontasun higiezinen salmentetatik.Ondorioz, gastu gutiago egiten dute ostiral honetan jada urteon agiantza akta publikoaren kari. Jateko eta edatekoetanhautu gutiago, posta bidez helarazi paperezko agiantzarikkasik batere, horretarako Internet baliatuz.

Zentroko tendentzia politikoetan ekonomiarik ezMatematiketan trebe ez direnentzat kasik galtzekoa ere bali-teke, Miarritzeko zentroko militanteen artean zer pasatzenden jakin mina asetzeko. Alabaina hiru taldetan banatuakdira Miarritzeko zentroko kideak. Sei badira bilduak “Uniondémocrate” etiketaren pean ; Borotra auzapezaren gehien-goko partaideak dira. Maider Arosteguy eskuin oposiziokoasartua da “Nouveau centre” taldean, Nicolas Sarkozy presi-dentea sustengatzen duten zentristekin, bera hautatua izanda multzo horren ordezkari izaiteko iparraldean, funtseanPaueko multzokideen ideiaren kontra ; azkenik PatrickDestizon eta beste hiru eskuin oposizioko kidek “UDEC edoUnion de la droite et du Centre” multzoa osatua dute. Hirumultzoek Sarkozy sustengatzen dute estatu mailan, bainaMiarritzeko aferetan ez dira ideia bereko.

Toki Tokika elkarteak antolaturik, Kubako iraultzaren 50.urtemuga ospatuko da hiru egunez Hazparnen. Urtarrilaren8an, ostegunarekin, “Confidences cubaines” filma Xuriatean

(20:00).Urtarrilaren 9an,ostiralarekin,“Cuba, egun”dokumentala-eztabaida Xuriateaostatuarengibelean (20:00).Urtarrilaren 10ean,larunbatarekin,Xuriatean aperitifaalaitua (12:00) etabazkaria (13:00),txartelak aitzinetikhartuz, eta HaritzBarne zinegelan“Buenavista SocialClub” filma(17:00). Argazkierakusketa bat erezabalik izanen daXuriatean ostiraleta larunbatez.

Haurrentzat - Larunbat huntan, aratsaldeko 5etan, Koliseogelan, Itinerrances taldeak eskaintzen du ikusgarriño bat hau-rrentzat, “Du début à la faim” izenekoa. Dantzari batek du kon-datzen ogiaren ixtorio guzia, ogia nola egiten den eta hola.Ikusgarri koloretsua, hiru urtez goitiko haur guzien loriagarri…

EZPELETA

Ohoretan - Urte berr iko agiantzabilkuraren karietarat, herriko etxeakohoratu ditu hiru lagun, Graxi Florenceauzapezak egi ten zaizkiotelakonpl imendu beroenak. Herr iarenohorezko medaila ukan dutenak diraDaniel Eizaguirre, aspaldian futbolelkarteaz arduratzen dena, MauriceDolhare erakasle ohia, 18 urtez izanaeskola gir ixt inoaren zuzendar i etaparropian ere ainitz zerbitzu egitenduena, bai eta Henri LatxagueNapurrak elkarteari errot ik emana.Goresmenak hirueri.

KUBAKO IRAULTZAREN 50. URTEMUGA

Page 5: Herria 2989

5

AIHERRA IRISARRI

ARMENDARITZE

Heriotze - Lukugaineko Marie Jeanne Saffores, etxekandere xaharra, zendu da. 85urte zituen. Sortzez bastidarra, supituki joan zauku Kaiet-en emaztea. Hunenehorzketak Bastidako elizan iragan dira, astelehen arratsaldean. Gure doluminakKaiet senarrari, bai eta Lukugaineko familia guziari !

Abarratia batasunaren Trufania - Trufaniaz errege magoak jin ziren opariekin Jesushaur sortu berriaren ikustera. Joanden larunbatean, Trufania bezpera zen, eta azken

urte hauetan egiten dutenbezala, Abarratia elkartekopilotari, burraso eta ardu-radun bildu dira goxagailueta bixkotx on batzueninguruan, elgarri eta bata-sunari agiantza oneneskaintzeko, Aiherrakoarrabote gibeleko gelan.Orotarat, 60 lagun ziren,Donoztir i , Izturitze etaAiherratik etorriak. Kariahortarat, Mayi Uhart lehen-dakariak eskertu ditu horziren guziak, eta galdatupilotari gazte ala ardu-raduneri indar berarekinsegitzeko aurten ere, Aba-rratia pilota batasunarenalde. Jeanne Aguerreauzapez ordeak edo lehenaxuantak ere hitza hartudu, eskertuz partaide guzi-ak, eta orroitarazizpilotaren alde lan egiteagarrantzitsua zela baipilota batasunarentzat, etabai herriaren bizian ere.Aurtengo elkartearenbiltzar nagusia Aiherraniraganen da, otsailarenlehenean, 10 orenetanplaza gibeleko bilkuragelan. Giro ona badagoelkarteko partaideenartean, eta gisa bereanbururatu da elgarretaratzehau. Luzaz hala bedi ! !

Mus xapelketa, Attatean, larunbatean hasten ! - Aurtengo mus xapelketa hasteradoa larunbat huntan. Orroit izenak urtarrilaren 3ko eman behar zirela eta larunbatarratsetan, urtarrilaren 10tik goiti mus haitadak Attatea ostatuan eginen direla. Izenenemaiteko, azken terrentek deit dezatela Attateira 05 59 29 64 23ra, edo Jaki Biscay(05 59 29 43 63) edo Pette Ospital (05 59 29 64 25). Parioa libro !!

Bat joan bertzea jin - Hola doatziurteak, berena ekarriz eta eremanez.Meza bat ginuen urtea bururatzeko, pa-rropiako jendea gomitatuz gure elizarat(Jainkoa behar baita eskertu atseginezeta… laguntza galdetu atsegabez),kuraia eta osagarria zirelarik ateratzenzimendu urte berrirako.

Zuentzat - Hori zuten gure gazteek,Mehainekoak haueri juntatuz (bibazuek !), antolatua zuten afaria. Gureizen hortako toki ederra bete betea

zagolarik, jendez bai eta omorez etajateko onez. Guziek urtearen bururatzeaeta berriaren hastea egin dute elkarta-sunean… Zoin ederki !

Adin ederra - Presuna horiek ere ukandute berena. Urte guziz bezala, herriakeskaini apairua egin dute gure herrikoostatu goxoan. Bildu dira Elizaian janeta elgar goxatu solas eta irriz ziotela :“Agian beste urtean, beste hoinbesteegiteko parada izanen dixiu !” Agian ba,agian ba…

ORTZAIZE

Dolu – Antoine Larroque zendu da 70urtetan, minbiziak eremanik. Hau ginuenJean Louis Larroque gure erretorarenanaia. Astearte aratsaldean ehortziaizan da Arberatzen. Jondoni Jakobeparropiako bost herrietako parropiantguzien izenean, gure dolumin bizienakfamiliari eta bereziki gure erretorari.

DONAMARTIRI

Esku huskako lehiaketa - Donamar-tir iko Foyer Rural elkarteak eskuhuskako lehiaketa bat antolatzen du,binazka, 3 mailetan, herriko trinketean.Izenak, urtarrilaren 11 aitzin eman behardira, Goxoki ostaturat deituz,0559296471-erat.

Irisartarrak PilotaBatasunaren berri -Lehenik, pilota batasu-nak 5 ekipa engaiatuakzituen Euskal Herrikoxapelgoaren kondu trin-ketean. Artekoetan, 2ekipa et adinekoetan 3.multxoko partidetariklanda, artekoetakolehen ekipak (Guichan-dut / Tambourin) duxapelgoko finalerdiajokatu eta galdu 24-40Itsasuarren kontra.Halere segitzen duteFrantziako xapelgoan.Ttipiagoek, 2008ko urteundarra aski hornituaizan dute. “Pilotari Ttipi”lehiaketa jokatu dute, 7eta 10 urte arteko 7bikotek eta Bardozenzuten azken haitada.Denak pozik ziren beste5 batasunetako pilotarie-kin parte hartzeaz.Urte berri huntan, xitoe-tarik gazte artinoko 7ekipek abiatzen duteberen trinketeko xapel-goa. Xantza on horieri !Urte xaharraren ongibururatzeko, pilota bata-sunak ohi duen bezala,etxe itzuliak antolatu dituIrisarrin eta aurten ereherritarrek bihotz onaerakutsi dute. Eskertuakizan ditela !Azkenik, nola ez aipaEguberri eta Urtats arte-ko ateraldia AngeluloLerrategira. Autobusazanpez beterik, abiatudira 40 bat haur etagazte, hauen lagunzituztela burraso etaelkarteko kideak. Haratheldu ondoan eta bi ore-nez izan da irri, itzulipur-di eta umore on !Lerraldiaren ondotikdenak elkartu dira ara-tsaldeko askari on bateninguruan berrizetxeratu aitzin. Bibazueri, segi hola eta urteberri on bat deneri !

Eskubaloia - Eguberri-ko pausaldit ik landa,talde nagusien xapelgoaberriz abiatuko da urta-rrilaren 17an. Haatik,urtarrilaren 10 huntanberean (20:00), lehentaldeak adiskidantzakopartida bat jokatuko duAiroski gelan Oloruekotaldearen kontra. Igan-dean ere bertze partidabatzu beharrak dira,zenbaitzu kanpoan,bertzeak Airoskin. EtaIrisartarrak eskubaloibatasunaren partez,urteberri on deneri.

Haur ta burrasoen erdian, Mayi Uhart lehendakaria

Hurrupaldi ta goxoki agiantzen ondotik

Angeluko lerrategian, bazen irri, itzulipurdi eta omore on !

Lerraldiaren ondotik elkartu dira atsalaskari goxo baten inguruan

Irisartarrak pilota batasuneko haurrak

SAN MARTIN HARRIKO ELURRETAN,ASTEBURU HUNTAN, ERRAKETA-IBILALDIUrtarrilaren 10ean eta 11n,larunbat eta igandez, erraketa-ibilaldiak antolatuak dira SanMartin Harrian, Auñamendikomazela ederretan, mendigidariek kudeaturik. Larun-batean, 11.30etatik harat, ibilal-di errexa erraketaz 4 orenez (6km), 5 euro presuna bakar ; hi-tzordua 11:30etan San MartinHarriko turismo bulegoaitzinean. Aratsean, ibilaldiarras errexa 2 orenez (3 km),ondotik etxola batean afariasupazter xokoan, orotara 25euro presuna bakar, 15 euro13 urtez pekoentzat ; hitzordua18:30etan San Martin Harriko elur pistetan. Igandean, 2 orenetako ibilaldi errexak 7urtez goitikoentzat (3 km). Harat joaiteko igandean, autobusak antolatuak dira Bai-gorritik (8:00), Donibane Garazitik (8:20), Donapaleutik (9:00), Mauletik (9:30) etaAtharratzetik (10:00), toki orotan hitzordua bulego turismo aitzinean (aitzinetikdeituz). Bi egun horietako ateraldi batetaz interesatua denak deit dezake, xeheta-sun gehiagorentzat eta izena emaiteko, San Martin Harriko turismo bulegora, tel.05.59.66.20.09), berantenez ortzegun huntan berean.

Elur gune xoragarrietan,ibilaldiak erraketaz

ARROSAHeriotze - Urte ondar huntan lagundu dugu bere azken egoitzarat herriko presunaxaharrena, Pattin Etcheverry, zendu dena 95 urtetan. Bertzalde hil da Ziburun bizi zenLuisa Guilmark, sortzez Heguy, Arrosakoa. Elizkizunak hemen egin dira familiak halagaldeginik. Familier gure doluminak. Doluminak ere gure jaun erretorari Arberatzengaldu baitu bere anaia 70 urtetan.

Urepele eta Aldudeko “gazteak” Donibane Garazin!

Baxe Nafarroako Herri Antzokiak Aldude eta Urepeleko antzerki talde“ gaztea ” errezebitzen du urtarril hastapen huntan. Vauban zinegelan ikusgai iza-nen duzue Piarres Larzabalen antzerkietarik bat, “ Hila espos ”, urtarrilaren 11n,aratsaldeko 3etan.

Aldude eta Urepeleko ferien karietara aurkeztu zuten lehen aldikotzantzerki hau. Arrakasta haundia bildurik, jokoan aritzeko eta berriz hasteko gogoaemendatu zaie taula zuzendaria, Eñaut Larralden laguntzari esker.

Sartzeen saria “ Hospitalité Basco-Béarnaise ” elkarteari eskainiko dute.Elkarte hunek, eri diren pertsonak Lurdeko beilarako laguntzen ditu.

Piarres Larzabalen antzerki hunen berrikusteko parada ez zazuela hutsegin !

Page 6: Herria 2989

Urtarr i laren 2anzendu da AntonioZabala jesuita,Iruñeko San Migeleritetxean. 80 urtezituen, 81 betebe-harrak urtarrilaren23an. Tolosarrazen sortzez. 17urtetan sartu zenLoiolako jesuitetan.1959an apeztuzen. 1961ean sortuzuen Auspoa argi-taletxea, orduzgeroz 332 l iburusegurik zituela etxehorren bidezplazaratzen, tartean bertsu zaharasko, Txirrita, Pello Errota, PedroMari Otaño, Xenpelar eta Bilintxe-nak… Auspoan ere Mattin ahez-tarra eta Xalbador urepeldarrarenbertsu bi lduma asko, tartean“Odolaren mintzoa”, bai etaAlkhat, Mendiburu eta Arrosagara-i-en lanak. Auspoan oraino EmileLarre-ren “Ene artzain-etxolak”liburua…Zernahi bertsu zahar eta paperzahar biltzen arizan da bizi guzianAntonio Zabala, oraindik altxorhandia bazaukala argi taratugabea bere Xabierreko egoitzan.Aspaldi huntan Xabierren bizi zen

eta han daehortz ia izanigande aratsal-dean, mundu batharat b i ldur ik,Iparralde huntarikere. 1961eane u s k a l t z a i nurgazle izendatuaizan zen eta1964ean eus-kaltzain oso. Ongiezagutzen zuenJoxemari Iriondok(harekin azkenikmintzatua zenu r t e z a h a r r e z ,abenduaren 31n)

dio Antonio Zabala etzela batereohore eta sari gose, nehorenahotan etzuela ibili nahi. Halere sarieder batzu eskaini zaizkio biden-abar, Argizaiola saria Durangokoazokan 1996an, Gatzontzia saria1997an Labayru Ikastegiak emanik,Honoris Causa Doktore titulua1999an Deustuko Unibertsitatearenganik, “Herriko seme kuttun” Tolosabere sorterriak… Hori guzia, etagehiago ere, egin duen lana ikara-garriaren sari : “Nekez aurkituko daEuskal Herrian halako lan-bildu-marik” zion Andres Urrutia eus-kaltzainburuak, Antonio Zabalarenheriotzaren berri ukan ondoan.

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Berrikitan Aden-eko golkoan, frantses militar untzi batek arras-tatu ditu somaliar bahitzaile batzu eta Somaliako agintarien eskuetan utzi.Bahitzaileak bahituak ! Jakinen dute hola zer den bahitua izatea. Anarteanez dira guti munduan gaindi.

***Handi-mandietan : Ez dira familia berekoak deitura ez baitute berdinaidatziz bederen, zeren eta ahoz parekoak diren. Alde batetik Ingrid Bétan-court, bertzetik Liliane Betencourt. Ez dakit zenbat pizu duen lehenak diruz,bertzeak 17 miliar euro ez baita guti. Egia erran “L’Oreal” etxe famatuarenlehen agintarietarik da. Badakizue, irakurle andreak “L’Oreal” famatua“Parce que vous le valez bien”.Liliane-k, 86 urte, utzi dio François-Marie Banier-i, 61 urte, miliar bat euro.Opari ederra, dudarik gabe, nahiz falta diren 7 miliun miliarrera heltzeko.Argazkilaria, margolaria, idazlea da, omen, delako François-Marie hori,nahiz guti ezagutua den. Oparia opari denak legez eginak izan dira, bainanhalere Liliane-n alabak auzitan ereman du argazkilari, margolari, idazlea.Eskandalak gure familia haundietan. Alta, miliar bat gutiago, 16 gelditzenzaizkiolarik, ez da berehalakoan erromes bilakatuko. Handi-mandietanelkartasuna ez da kalitaterik handiena.

***Urtatseko agiantzak : Seriosa zen gure presidenta asteazken aratseanmintzatu delarik Elyseo-ko jauregitik. Bukatu du Europa Batasuneko gida-ritza eta behako bat eman 2009-ari buruz.Izerdia eta nigarrak aipatu ditu, Churchill-ek bezala, izerdia lanean aritzekoazkarki, nigarrak gaizki baitoa mundua eta guk ere beharko baititugu pa-gatu bertzeek eginikako astakeriak.Uste dut halere ez duela osoki utzia Europa Batasuneko gidaritza, zerenjoan da astelehenean eta asteartean Israel eta Palestinara, gauzen mol-datzeko, Frantzia ez baita, dirudianez, aski haundia harentzat.

***Errugbia : Zortzigarren aldikotz galdu du Miarritzek, aldi huntan Bourgoin-en kontra (15 eta 14). Akizek ere Parisen (56 eta 15). Baiona eta Castres-ek elgarren bete finitu dute partida (13 eta 13). Aldiz Mont de Marsan-ekirabazi Montauban-en kontra (16 eta 13). J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

EUSKAL IRRATIAK

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Olentzero hiltzen arizen… Badakizue, Olentzerokneguko egun beltzenetan,egun berria deitzen zuela ! Etaegun-berria, iguzki berria,etortzen zela. Geroztik badaki-gu ilun beltzenetik ateratzendela iguzki berria, ikatz beltze-tik su argia ateratzen den be-zala. Eta duela 2000 urtekogau batez, Haur bat sortu zensekulako egun berriaren espe-rantza ekarri zuena.

Olentzerok, hil zorianzela, adiskideak bere inguruanbildu zituen. “ Eneak egin du.Beste mundura banoa, ema-dazue ene makila ! Neguburu-ko gau beltzak egun-argi gu-zia kasik janen duelarik, oiha-nean, nik hautatu lekuan, el-garretaratuko zirezte. Nik ira-katsi otoitza kartsuki kantatukoduzue. Sua nik muntatu mo-duan eginen duzue. Lekua,kantua eta sua, hiru gauzahauek ongi egiten badituzue,egun berria etorriko zaizue,uda eta uzta eder baten espe-rantzarekin… Bestela ?... ”Hau erranez zendu zen.

Olentzero hil eta ondo-ko belaunaldian, berrogeitahamar urtez, hark erakatsiaegin zuten, leku berean, otoitzbera kantatu, su beraren ingu-ruan. Eta falta gabe, egun be-rria etortzen zitzaien, espe-rantza berri batekin.

Bigarren belaunaldian,

hau da ehun urte berantago,sua egiteko moldea ahantziazuten. Bainan otoitza gogoanzuten eta oihaneko lekua orai-no ezagutzen-eta, mirakuluzbezala, egun berria, esperan-tza berriarekin etortzen zi-tzaien.

Ehun ta berrogoi baturte berantago, sua egitekomanera eta oihaneko lekua,biak, jada ahantziak zituzten.Bainan oihanean nunbait bil-duz, otoitza kantatzen zuten.Egun berria etortzen zitzaien,falta gabe, esperantza berribatekin.

Bi mende berantago,nehor ez zen gehiago orroi-tzen sua egiteko maneraz, ezlekuaz, ez eta ere kantuaz.Baina haietarik bakarren batzubaziren oraino Olentzerorenixtorioa kondatzen zutenak.Olentzero baitan oraino sines-te zerbait bazaukatenak. Bil-tzen ziren, lastozko eta trapuz-ko Olentzero bat bizkarrezeramaten zuten etxez etxe,sua pipan piztua, zaku batikatz ondoan, kantatuz.Eta…orroitzapen mendre huniesker, iguzki berria etortzenzitzaien, esperantza berri ba-tekin…

Joanak joan, badaaspaldi gure arbaso haiek hi-

lak direla. Olentzero kasikahantzia izan da, kanpoko ohi-durek itoa. Guhaurek bazter-tua, besteena beti hobea zai-gulako. Gutik egin du ez baitaerabat desagertu. Berdin gutikegin ez baitu erdarak euskarajan, gauak eguna bezala !

Beharrik Euskal Herrikozoko galdu batzuetan, Olen-tzerorena ospatu dutela, si-nestea atxiki dutela, bestenazakabo ginen gu eta gutarrak.Holako ohidura mendre, erdi-ergel, ilaun horieri esker giragu eta gutarrak gurean bizi.Bakar batzuek beren baitanSINESTEN dutelako. Euskarazaharrean ere batzuek sinetsidute eta sekulako esperantzaari dute sortzen.

Lehengo ohidura hunekbesterik ez dauku erraiten.

Olentzeroren ikatzak suberriaren ESPERANTZA berebaitan daukala !

Gau beltzak iguzki be-rria sortuko daukula.

Lur beltz hotzak bar-nean daukan ezkurrari biziemanen diola.

Amak sabel ilunetik ar-gira sortzen duen haurra zerda besterik biziaren baitan SI-NESTEA baizik ?

Zer da Haurraren sor-tzea baino esperantza edereta handiagorik ?

Olentzero, haugi plaza-ra ; hi, uda emankor batenesperantza.…

Joanes Bordazahar

Olentzero

Urtarrila 11n - Etxarri-tikGoizeko 10.30etan

Urtarrilaren 8a, osteguna • 19.00: Mintza leku, urteko bilduma kaseta-lariekin.

Urtarrilaren 10a, larunbata • 14.30: Errubia: Montauban/Baiona • 18.30 : Zango baloina Baiona / Istres

Urtarrilaren 11, igandea • 09.30: Gure Bazterrak.• 10.30: Etxarriko meza • 15.30 : Errubi : Nafarroa / Tournefeuille• 17.00: Pilota, Euskal herriko ligako finalaAtzarri (Sorhaitz, Arotzarene) / Urruña(Aguirre,Jeannots)

ANTONIO ZABALAK UTZI GAITU

Urtarrilaren 10an, 14.00 : Maryse Cachenaut-ren lekukotasuna, 2008 ko Gogoe-ta astean emana (1/2).Berriz zabaldua : Urtarrilaren 12an (23.00), 13an eta15an, 14.00 eta 20.15

Urtarrilaren 11n, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 27. par-tea.Berriz zabaldua : Urtarrilaren 14an eta 16an, 14.00 eta20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 13: Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiaza-bal.Asteazkena 14 : Elkartasunezko geroa eraikitzeko : herriekintza, CMR elkartearen ekintza.Osteguna 15 : Bilbo-ko elizbarrutiaren berriak – AngelMari Unzueta.Ostirala 16 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Ja-mattitt Dirassar.

Euskal Museoaren Adiskideekplazaratu berria dute berenaldizkariko 172. zenbakia : “Bida-ia Jakinbide”. Aldizkari huntan,toki handia egina zaio Jean-Bap-tiste Althabegoity xiberotarrari.Onizegaineko semeak pidaiakegin zituen hogoita bost bat urtez,1848 - 1872 bitartean. Hego Eu-skal Herrian eta Espainian gaindilehenik, eta Hego Ameriketan on-dotik. Bidaia horiek berak kon-datzen ditu “Impressions de voy-age” kaieretan. Altxor paregabebat guretzat, orduko tokiak etabizimoldeak ezagutzeko. Idazkihoriek aurki ditzazkegu berazEuskal Museoaren aldizkari berri-an, bai eta xiberotar hortazTerexa Lekunberri, Sophie Caza-umayou, Mikel Duvert, ArianeBruneton eta Hernan Otero-kagertu iritzi-artikuluak. Eta beste-lako artikulu batzu ere euskal di-asporaz, Pablo Lacoste, ClaudeMehats, Mano Curutcharry, Kris-tian Liet eta bertze ikerle batzurenganik. Aldizkari aberatsa, 22 eu-rotan salgai. Jean-Baptiste Althabegoity

KORRONTZIdiska berria

2004ean eman zituen lehen urratsak Kor-rontzi bizkaitar taldeak, Agus Barandiarantrikiti laria eta Mikel Romero mandolinajoilearen inguruan.Beren lehenfruitua : “Korrontzi”izen bereko diska2006an, arrakastah a n d i k o a .Oraikoan, bigarrenobra bat du folktalde horrek kaler-atzen : “Getxo”DVD-Cda, GetxoFolk Jaialdian gra-batua, Mikel Ur-dangarin eta talen-du handiko bertze musikari batzuen laguntzaere ukanik. 23 musika DVD-an, 16 CD-an,Baga-Biga argitaletxeak plazaratua.

JEAN-BAPTISTE ALTHABEGOITY(1829 - 1905)

Page 7: Herria 2989

7

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et mursétanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik

MARTINIRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

BIPER SARIA, GARINDAINE, EUSKAL LIGA, GARATENEA, AINITZ IKUSLE PARTIDETAN

LEGEZKO ABISU

Bielle - Oçafrain . . . . . . . . .50Ibarrola - J.C. Dermit . . . . .42Holaxe bururatu da berazEzpeletako Biper Sariaren hori,erakutsiz hor ere, Harambi-lleten herrian, auzoko zuraidareta guziekin, badela betipilotazale. Ezpeletako herriakhor du, denek dakigun bezala,bere biperra, ezti ala biziabaina badauka beste biperrikere, feria, pottoka, ñapur eta,bixtan dena, tr inketekopilotariekin. Hemen lehena-goko trinket xaharra ez bazenberritu, badituzte trinket berriedo berritsuak, auzoetan urrunibili gabe… Uztaritzeko har-taraino, hau oraino estrei-natzekoa, Hazparneko harenaere j inen ahal da,Azkainekoaren berritzea ereobran ageri delarik. Bainagoazen harirat, Ezpele-takoarekin, eta hor arizan direnhiru baxenabartarrekin, Biellegaztea ere haundietan, irabaz-le.Waltari - Harismendy . . . . .40Titin - Ezcurra II . . . . . . . . .27Xuberotarrek ere ikusi nahiakbide zituzten hegoaldeko etabeste izen batzu. Eta ikusi duteWaltari orai erdi urruñar ikustendugun kolore ta firrinda ede-rreko pilotaria. Berehalaerakutsi du hunek nolako idai-etan etorria zen bere botezirurika harekin eta burutikburu erraiteko maneran atxikiditu menean, Titin lehenik, etaEzcurra bera ere. OndarreanTitinek zion, batere haserrerikgabe, maite zuela trinketekojokoa bainan behar zukeelapartida zenbait egin joko hortantrebatzeko. Erran behar da horzuela ere Harizmendy etahunek loriatua iduri duelahegoaldeko ezkerparetetariketxerat itzulirik. Hobe segurki,baitugu hemen denen beharra.Eta goresmenak xuberotarreriholako trinketak eginik jendehori guzia pilotarat itzularazirik,lehengo Servielle, Espel,Dargel eta besteen denboranbezala.

EUSKAL LIGAKO FINALERDIAKAguirre - Jeannots . . . . . .40Poueyts - Bessonart . . . . .19Urruñako bikoteak, landestarbeso haundikoak Aguirre ontsasustengatuz, ez du nekerikizan beste pare hunen mene-ratzeko Arrangoitzeko trin-ketean, hor ere jendea ederkibildurik aste huntako partidaguzietan bezala, ez baituteukan irabazle hauk merezizuten erreferarik. Sakeak erebere lana egin du hor, dotzenabat bederen sartuz lehenak.Sorhaitz - Haroçarene . . . .40Saldubehere anaiak . . . . .36Beste finalerdi huntan xorrotxa-go joan da auzia, hain ederkilotzen diren bi anaiekin. Haatiklotzen baita Sorhaits ere etapiru onetik baita Haroçarena,Paxkalen semea, horra berazlapurtarrak direla hauetan erefinalerako. Senperen jokatukoda auzia bi irabazle hauenartean Gantxikin igande huntanberean. Balioko du beraz igan-dean Senperera joaitea.Ibarburu - Berasategi . . . .40Haramboure - Miura . . . . .19Bigarren mailerat jautsiak diraazkaindar ezagutu horiekbainan finalerdi hau irabazidute halere Arrangoitzen.Oyhenart - Heguiabehere .40Etchebarne - Mugica . . . . .20Hau ere bigarren mailekoa, etadenek badute merezimendu.Bainan bigarren mailekoa oteda oraino holako Heguiabeherebat ?

GARATENEANEzcurra I - Kurutcharry . . .50Alfaro - Etcheto . . . . . . . . .47

Huna lau pilotari, beren lanazinez ederki egin dutenak. Ezindarka eta balentria haundizbaina denak beti pi lotarenzainean eta sekulan ezbarkatzen. Bi pareak aldizkaaitzinean, bospasei kintzez,30etan Etcheto nausi, zortzikintze segidan eginikAlfarorekin bainan egundai-nokotik besteek atera berea,eta ereman. Bainan, partidaederra izanik ere, ainitzekzioten 40tarat aski litakeelaoraiko aire latzarekin.Helduden astelehenekotxartela irabazi dute irabazlehauk : bi horiek pare berri batukanen baitute orduanaitzinean : Bielle eta Haris-mendy. Horra hor partida berribat, Donamartirikoarekin, jen-deak gozatu nahiko duena.

XAPELGO NAGUSIAJaunena - Endara . . . . . . .40Landagaray - Irume . . . . . .27

Arambel - Othalepo . . . . . .40Heguy - Miremont . . . . . . .22

Miremont - Dubarry . . . . . .40Lafitte - Labat . . . . . . . . . . .11

Cachenaut - Olaizola . . . . .40Dardy - Malgor . . . . . . . . . .11

Tellier anaiak . . . . . . . . . . .40Larguette - Cazaux . . . . . .20

Lavielle - Benesse . . . . . . .40Lucu - Amulet . . . . . . . . . .21Horra bigarren maileko lehenpartidak.

HEGOALDEAN BIRAZKAXAPELGOAK EREIrujo - Goñi III . . . . . . . . . . .22Olaizola I - Patxi Ruiz . . . .13Huna beraz Irujo eta Goñi zeinontsa abiatuak diren aurtengoxapelgoan, Iruñean, pilota-lekuaren hiru laurdenak beteakzirelarik. Beharietan hor zutenere Miguel Indurain txi-rrindularia.Agirre - Rai . . . . . . . . . . . . .22Mendizabal I - Ibai Zabada 18

Leiza - Eskudero . . . . . . . .18Koka - Argote . . . . . . . . . . .13Hor berean jokatu dituzteLabriten, beste bi partida haukere.Gonzalez - Barriola . . . . . .22Berasaluze VIII - Zearra . .13Xapelgoan hau ere, Gonza-lezek arras partida segurraeginez.Berasaluze IX - Urberuaga 22Galarza V - Beroiz . . . . . . .21

Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . .18Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . .11Bi partida hauk ere Eibarren,Gonzalezen hori bezala.Larrea - Matute . . . . . . . . .22Rico - Nicolas . . . . . . . . . .20Haron jokatu da hau Egube-rrikari, Open partidako finaler-dia.Bengoetxea - Beloki . . . . .22Xala - Laskurain . . . . . . . . .18Astelehen huntan ez du Gon-zalezen suertea ukan Xalak,Tolosako Beotibarren. Goazenaitzina.32 partida izanen dirajokatzeko xapelgo hortan, bipartida eginez bi enprese-takoek elgarren kontra. Finaler-diak gero bi enpresetakolehenen artean. Bikotean dira :Gonzalez-Barriola, Xala-Lasku-rain, Titin-Pascual, Irujo-GoñiIII, Olaizola I-Ruiz, Olaizola II-Mendizabal, Bengoetxea-Belo-ki eta Berasaluze-Begino.

Bego

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit commercial etDroit des sociétés

21 rue Chauvin Dragon64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ

CONSTITUTIONSuivant acte sous seing privé en datedu 30 décembre 2008, il a été instituéune Entreprise Unipersonnelle àResponsabilité Limitée présentant lescaractéristiques suivantes :DÉNOMINATION : LALUQUE LE CAVALIERCAPITAL : 1 000 euros, composé exclu-sivement d’apports en numéraireSIEGE SOCIAL : 320 Chemin desFalaises 64210 GUETHARYDURÉE : 99 années à compter de l’immatriculation au RCS de BAYONNE(P.A.)OBJET : l’élaboration, la mise en placed’un projet à LALUQUE (Landes), leCavalier, en vue de créer et d’exploiterun site d’énergie renouvelable, notam-ment photovoltaïque ; la promotion,l’exploitation de ce site.Dans ce cadre : la réalisation d’étudestechniques de faisabilité, l’achat, lavente de tout matériel photovoltaïque(solaire, thermique), l’achat, la prise àbail de tous terrains et l’édification detoutes constructions ou installationsd’infrastructures spécifiques permet-tant de générer des énergies renouve-lables ; la vente des terrains qui pourraient avoir été acquis, après édifi-cations des infrastructures éventuelle-ment ; la passation de tous contrats envue de la commercialisation des éner-gies créées ; la maintenance techniquedes installations ; et tout ce qui peut serapporter directement ou indirectementà l’objet ci-avant énoncé.GERANT : Monsieur Frank MENSCHEL,demeurant 44 Chemin El Cano à GUE-THARY (P.A.), nommé pour une duréenon limitée à compter du 30 décembre2008.

Le Gérant

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit commercial etDroit des sociétés

21 rue Chauvin Dragon64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ

CONSTITUTIONSuivant acte sous seing privé en datedu 30 décembre 2008, il a été instituéune Entreprise Unipersonnelle àResponsabilité Limitée présentant lescaractéristiques suivantes :DÉNOMINATION : LALUQUE MONTGRAND CAPITAL : 1 000 euros, composé exclu-sivement d’apports en numéraireSIEGE SOCIAL : 320 Chemin desFalaises 64210 GUETHARYDURÉE : 99 années à compter de l’im-matriculation au RCS de BAYONNE(P.A.)OBJET : l’élaboration, la mise en placed’un projet à LALUQUE (Landes),Montgrand, en vue de créer et d’exploi-ter un site d’énergie renouvelable,notamment photovoltaïque ; la promo-tion, l’exploitation de ce site.Dans ce cadre : la réalisation d’étudestechniques de faisabilité, l’achat, lavente de tout matériel photovoltaïque(solaire, thermique), l’achat, la prise àbail de tous terrains et l’édification detoutes constructions ou installationsd’infrastructures spécifiques permet-tant de générer des énergies renouve-lables ; la vente des terrains qui pour-raient avoir été acquis, après édifica-tions des infrastructures éventuelle-ment ; la passation de tous contrats envue de la commercialisation des éner-gies créées ; la maintenance techniquedes installations ; et tout ce qui peut serapporter directement ou indirectementà l’objet ci-avant énoncé.GERANT : Monsieur Frank MENSCHEL,demeurant 44 Chemin El Cano à GUE-THARY (P.A.), nommé pour une duréenon limitée à compter du 30 décembre2008.

Le Gérant

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔMEGOUFFRANT

NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

Aux termes d’un acte reçu par MeJérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 29 septem-bre 2008, enregistré au S.I.E. deBAYONNE, le 14 novembre 2008, bor-dereau 2008/1365, cas n°1,Mademoiselle Catherine ORONOS,demeurant à SAINT ETIENNE DE BAI-GORRY (Pyrénées-Atlantiques) maisonMarkoénia, Bailleur.Et Monsieur Christophe PASCASSIO,époux de Madame Karine PANICUCCI,demeurant à SAINT ETIENNE DE BAÏ-GORRY (64430) route de Bellechi,Locataire gérant,Ont résilié amiablement, à compter du29 septembre 2008, le contrat locationgérance reçu par Me Jérôme GOUF-FRANT le 9 février 2008, relatif aufonds de commerce de BAR RESTAU-RANT, connu sous le nom de « ChezORONOS », pour lequel LE BAILLEURest immatriculé au Registre du Com-merce et des Sociétés de BAYONNE,sous le N° 411 677 826.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

500 hil baino gehiago eta milaka zauritu badaude Gaza-ko lurraldean,Israeldarren bonbardaketen medioz. Egoera latz hori salatzeko, elkar-tasun mugimendu bat muntatu da Baiona aldean, “Gazarekin elkarta-suna” elkarte berriaren inguruan. Joanden larunbatean jadanik 200lagun nunbaitan ibili ziren Baionako karriketan, palestinarrekin elkarta-suna erakutsi nahiz. Urtarrilaren 10eko ere manifestaldi berri bateradeitzen du “Gazarekin elkartasuna” elkarteak, bilduz larunbat goizeko11etan Baionako Herriko Etxe aitzinean.

LEHERGAILU BAT JATSUNLapurdiko Jatsu herrian, lehergailu bat pausatua izan da Baio-nako familia batek bigarren bizitegi bezala daukan etxe batenaitzinean. Auzoko norbait da ohartu lehergailuari, etxekoak faltabaitziren. Hortakoak direnek indargabetu dute zartagailu hori, ezda beraz deus makurrik izan. Kaxketadunek akulatzen dute iker-keta bat, jakin nahiz nork dukeen lehergailua toki hortan ezarri.

EUSKAL HERRIKO LABORANTZA

GANBARAK 4 URTEEz ahantz : urtarrilaren 17anlarunbatarekin Ainhizan,Euskal Herriko LaborantzaGanbararen laugarren urte-betetzea. Goizeko 10etan biltzarnagusia. 13:00etan, bazkari he-rrikoia (zure izena eman 12abaino lehen 05 59 37 18 82 zen-bakian). Arratsalde osoan bestaeta giroa !

ODOL EMAITE

IZPURANUrtarrilaren 8an, ortzegunez(7:30 - 11:30) eta urtarrilaren9an, ostiralez (15:30 - 19:30),bihotz oneko odol emaile guzi-ak Izpurarat deituak dira,Faustin Bentaberri gelarat.Joan nortasun ageri batekin,ez haatik barurik. Odolemaitea, baitezpadako urratsa,odol behar handia baita orotan.

EUSKO ALKARTASUNAREN MEZUA

PNB-ren Donibane Lohizuneko egoitzaren sartzeari su, ETB etabeste hedabide batzuen egoitzaren kontra hain atentatu itsusia,EA iparraldek gaitzesten ditu dudarik gabe holako gertakarizentzugabeak : Ekintza hoiek manatzen dituztenek bereziki (baieta ere obratzale sinplek) nahasten baitute egundainokotan politi-ka lan eraikigarria suntsiketa sistematikoarekin.Zer zentzu dute holako ekintzek Euskal Herriaren egoera bera etahonen alde ari diren aktore politikoen lana, are gehiago, gaizkitzendutelarik, jada hainbeste neke dutelarik aterabide demokratikoenantolatzen !

EUSKO IKASKUNTZAKEuskal Herriari buruzko ikerketa lanak egiteko, diru laguntzakeskaintzen ditu Biarritzeko herriaren laguntzarekin. Kandidaturak ezagutarazi behar dira urtarrilaren 10a bainolehenago honako helbidean :

Eusko IkaskuntzaJauregiberri kaia 51

64100 BaionaTel 05 59 59 82 90 - Fax 05 59 46 18 44

e-mail :[email protected]

Bulegoa idekia da astelehenetik ostirale arte goizetan 8’30tik12ak arte Arratsaldetan 3tik 6ak arte

GAZA-KO PALESTINARREKIN ELKARTASUNEZ MANIFESTALDIA

BAIONAN, LARUNBATEAN

Gazako lurraldean, jendeak ederrak pekatzen ditu aspaldian eta sekulan bainogehiago azken egun hotan, Israelgo armadak gerla gorria eginez Hamas delakoari

bainan hil eta zauritu ainitz eginez bestalde ere, denak ikaratuak, haurretarik haste !

Page 8: Herria 2989

8

-Ortzegunean eta ortziralean (21.00),Baionan, Luna Negra kabaretean,Jean-Pierre Bertrand-en musikaldia.- Ortzegunetik larunbatera,Hazparnen, Xuriatean eta Haritz Bar-nen, “Cuba 50” zinemaldi eta argazkierakusketa-Ortziralean (19.30), Baionan, Atalantezinegelan, “Les brebis font de larésistance” gaualdi berezia, EuskalHerriko Laborantza Ganbararensustenguz-Ortziralean (20.00), Izuran, talo jateBattitt eta Kuntzuluk animaturik he-rriko salan eta Zezenaren taldearenkontzertua Haize Berri kulturetxean,Euskal Herriko laborantza Ganbararensustenguz-Ortziralean (20.30), Miarritzen, geltokixaharrean, “Good Canary” antzerkia.-Ortziralean (21.00), Larzabalen, La-rrezabal gelan, “ Peau d’âne”antzerkia.-Ortziralean (21.00), Pausuko Xaiaostatuan, kantu-afaria Euskal-Herrikolaborantza ganbararen sustenguz.-Larunbatean (09.30), Uztaritzen,Lapurdi gelan, Euskal-Konfede-razioaren biltzar nagusia.-Larunbatean (17.00), Miarritzen,Koliseo gelan “Du début à la faim”ikusgarria haurrentzat-Larunbatean (18.00), Uztaritzen,

Latsa gelan, dantza, mutxiko, triki etagaitero, Euskal Herriko laborantza Gan-bararen sustenguz-Larunbatean (19.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, kontzer-tua Ipar-Ameriketako

Metropolitan famatu-tik xuxenean.- Larunbatean (20.30)Makea Mindegian,Claude Labat-en hitzaldia harri biribile-taz eta etxetako harri zizelkatuetaz-Larunbatean (22.00), Miarritzen, Atabal musikategian,Cocoon musikaldia Mark Daumail etaMorgane Imbeaud kantariekin.- Igandean (15.00), Donibane Garazin,Vauban gelan, Piarres Larzabal-en“Hila espos’ antzerkia, Aldude aldekoantzerkilariek emanik -Igandean (17.00), Miarritzen, Kasinokoantzokian, Kostaldeko orkestra nagu-siaren kontzertua, Puccini musikagileaomenduz.- Igandean, Barkoxen, Xiberokomaskarada

Olentzero Quebec eta Mexikoraino heldu da

1147Ohidura berri bat sortu da duela zenbait urte Urtatseko gau zoriontsuan.Alabainan, gauerditan urtetik bertzera pasatzen gira eta telebixtatik hasizmusuak eta besarkadak.Ohidura berria da beribil erretzea. Gau xoil batez Frantzian 1147 beribil erredira, ez baita guti, jaz baino aise gehiago, % 30 bat gehiago. Hauxe da balen-tria ! Estrasburg-en hasi zen ohidura, orain hedatua Frantzia guzian.Sorgin urtea dela 2009. Duela 400 urte de Lancre-k erretzen zituen gizon etaemazteak, orain beribilekin aski.

Gehexan Pontto

Mundua ttipia da ez idurika. Etattipitzen ari. Ez hertxitzen edohertzen, eremu gutiago hartuz,bainan gertatzen dena da gero etaerrextasun gehiago badela oraiedozoin tokitan beste nunahikoberriak berehala ukaiteko.Eguberri ondoko igandean urteberriko mezu bat hartu dut berazInternet sarearen bitartez kasikAsiaren haindiko puntatik, Euskal-Herrian gaindi ere polliki ibilia denberriketari batek igorria. Gizonhori harat joana erreportaia batenegiterat Karen izeneko populuanun kokatzen den eta nola bizi.Han ari beraz lekukotasunak bileta bil, parte hartua ere abendoaren27-an hango Urtatsetan, egun hor-tan baitira Karen delako horiekurte berri batean sartu, berenegutegi bereziko 2748. urtean...

AZPITIK ATXIKIAK

Karen populu hori ez da biziki ezagutuagure eskualdetan. Eta ez da aski aipatzen. Alta, aspaldian deika ari zauku, arrunt azpi-tik atxikia delakotz. Badu orai mende erdiaarrunt egoera txarra jasaiten duela eta nehorez biziki mugitzen haren alde. Karen horiek ahal bezala bizi dira, oraiardurago Myanmar deitzen den Birmanianeta haren lehen auzoa den Thailandan,hango lurralde menditsu batean.Biziki aspaldi du horrat etorriak direla,berek diotenaz 2748 urte eta hor kokatuziren pondutik dituzte urteak kondatzengisa hartako egutegia berme. Ibai baten bi aldetan daude bainan 1948-annazioarteko hitzarmen batean finkatua izanzen Birmania eta Thailandaren arteko mugaibai hortan izanen zela preseski, nehor axo-latu gabe Karen horietaz. Geroztik daKaren horien lurraldea bi pusketan. Berakzonbat diren neke da xuxen erraitea, bultahuntan ez baita funtsezko jende kon-datzerik izan. Dena den, sei miliun badi-tazke Birmania aldean eta miliun erdi batThailandan. Beren gisa utziak badiraThailandan, ederrak pekatzen dituzteBirmanian. Inglesak hortik joan zirelarik,Birmania bere gain utziz, 1948-an, Karenhoriek ardietsi zuten hein bat autonomia.Bainan duela berrogoi bat urte armadakoaitzindari batzu jarri ziren Birmaniarenburu eta geroztik armadak ditu beti giderrakbere esku, sekulan baino bortizkiago 1988-tik hunat, ikaragarriko larderiarekinmendekatuz Karen horieri, jende gaixohorien eskubide guziak ukatuz, kopeta doi-doia altxatu nahi duten guziak edo hil-araz-iz edo beren etxetarik kasatuz...

ETA HALERE IHARDOKITZEN!

Bizkitartean Karen populuak ez du amoremaiten eta bere heinean ihardokitzen du,egun batez Birmanian ere gauzak oneratitzul ditazkeelako menturan... Gero eta

gehiago, bere aldarrikapenak entzun-arazten ere ditu mundu guzian.Karen horiek jende langileak dira, xuhurkibizitzen ikasia dute. Badute beren mintzairaberezia eta badute beren kultura.Erlisionez, batzu budistak bainan ainitz girixtinoak, protestant eta katoliko, 19.mendean misionest asko han gaindi ibilirik.

Beste frango badaude lehengo sinestebatzueri atxikiak eta sineste horien eragi-nak irauten ere du nolazpait budista eta gi-rixtino direnen artean.Mendialdean bereziki, arras pobreak dira.

Irrisa janez bizi, irrisa horri hango biperkiberezi bat ausarkian emanez. Artetan,arrain poxi bat eta ihizi batzu.Bi sasoin dituzte urtean, bat eurite etabestea idorte. Euri ainitz dutelarik, lekuaskotan ez da gehiago biderik, bide guziakerreka eta ibaixka bilakatzen baitira.Den hoberenetik ere toki penatuetan bizieta bestalde Birmaniako soldadoen larderiajasan behar, Karen populua keinka txarreanda, on da gure ezagunaren gisako berrike-tari batzu han ibil diten, jende horiek bizinahi dutela deneri erakutsiz.

Muslaria

Jirafa emazte bat, behin urte guziz eta gero 3 urtetarik pausatzen dute ereztun bat, herensugebaten itxura har dezaten, emazte hunek 100 urte

dituzke ereztunen arabera.

Baserriko etxolak

ZOIN ERRETAULAEDERRA!

Joanden astean errana duguEzpeletako berrietan herrihortako elizan obra askoakulatu dela eta besteakbeste erretaula dena berritudutela. Bai eta estreinaldiaegin zela Marc Ailletapezpiku berria denenaitzinean. Egun hartakomeza nagusian hartu argaz-ki hunek erakusten du zoinederra den orai gisa hortanberritu erretaula…

HAN NUNBAIT, KAREN POPULUA...

Urte berria hasia da baina ari dira orainoheltzen HERRIAra Ameriketakoeuskaldunek abendoan egin Eguberribesta eta urte ondar elgarrateratzeenoihartzunak. Gaurkoan beste bi herrialdeaipatuko ditugu, Quebec eta Mexiko hainzuzen.

Montrealen hotzak eta elurrakinguratuta ospatu zuten Egube-rria, aitzinetik, abenduaren 7an.Abendoko igande hortan irratiguziek elur zurrunbilo abisuaeman bazuten ere, Montrealekoeuskaldunak kopuru handianelgarretaratu dira bazkari bate-rako, aipatzen daukute hiritikMonique Behaxeteguy etaAdélaide Daraspek. Elurraespero zen, baina behar daerran, arratsalde bukaerarakobakarrik zela iragarria. Hitzorduahiriko “Petit Resto” delako jate-txean zen. Adélaide DaraspeSherbrooke herritik etorri da,egun batzu lehenago zenduaden Mikel Laboari omenaldiñobaten egiteko. Izan ere, guziekarreta handiz segitu duten Laboaren “BiKate” olerkia eman du. Giro bereziasortu du eta euskara ez zekienak ereharrapatu ditu bere erranaldiak.

Quebec-eko “Euskaldunak” elkartea-rentzat berezikiidokia zen jate-txea. Gazte zeinzaharrek giro alaiasortu dute, kantu,joko eta mutxi-koekin. Olentzeroere etorri da, Mon-trealeraino bidaiaegin du, euskal-dun gazteeneioparitxo batenemateko. Elurraleihotik agertudenean, bildu-takoek jatetxetikjoateko garaia iri-tsi dela ulertu dute.Lagun guztiei agurberoak erran eta bakotxa bere etxeaitzineko elurra kentzera joan da...bihotza bero bero! Zorionak, Eguberri etaurte berri on!!! igortzen daukute Quebec-eko Montrealetik Monique Behaxeteguy,Adélaide Daraspe eta “Euskaldunak”elkarteko euskaldun guziek.

Milaka kilometro hegoalderago, Mexikonez zen elurrik. 100 urtetarik goiti duen

Euskal Etxeko euskaldunek urte guzizbezala ospatu dute Eguberria. Lehenik,abendoan zehar, “posadas” deitu ohiduramexikarra segitu dute, eta geroagoOlentzero errezibitu dute [Juanjo Arrietabaztandarrak egiten du urte guziz etaederki Olentzerorena]. Haur andana

bildu Euskal Etxeko pilotalekuan ikazkineuskalduna ikusteko, bakotxa beha beretxanda noiz heldu, zuzenean Olentze-rorekin mintzatu, oparia hartu etaargazkia elgarrekin egin ahal izateko.Aitama edo aitatxi-amatxik lagunduta,

ondotik askari ede-rra izan dute, txis-torra eta arnoa hel-duentzat eta txoko-lata eta txurroakhaurrentzat.

Haurrek eta familiekizigarri ontsapasatu dute magia,ilusioa eta alaita-suna nagusi direnegun hori, Mexiko-ko Euskal EtxetikM a r i c a r m e nArrecheak errandaukunez. Mila

esker berari, etaOlentzerori, eta ba-

tera edo bestera lan huntan laguntzaileizan diren guzieri, Mexiko DFn, Mon-trealen eta ororen buru mundu guzikoeuskal etxeetan lagun hurkoari —etabereziki haurrei— irriñoa eta alaitasundizdira begi-ninietan sortzeko kapableizan diren guzieri. Urte Berri On haiei etabaita zuri ere, irakurle.

Joseba Etxarri

Quebec-eko “Euskaldunak” elkartearen Eguberri bestaMontrealen

Mexikoko Euskal Etxeko Olentzero haur talde batekin. (Arg. EuskalKultura.com)

Angela Gheorgiu, New-York-eko Metropolitanoperarekin Miarritzen ariko

dena larunbatean