Download pdf - Herria 3062

Transcript
Page 1: Herria 3062

2010eko Ekainaren 24-ekoa - 24 Juin 2010 - 1,15 E - N° 3062- ISSN 0767-7643

Erran beti egia egin beti ongia

(J.J. Rousseau)

HERRIA : 290 000 presuna Iparraldean eta langabezia bestetan baino apalago, nolaz ateratzen ditugu hain emaitza karanak ?

P.O. : Gure analiza da Iparraldeak baduela aktibita-te asko, ez da bat nausitzen beste guzien artean. Gure ustez egoera horrek krisiaren mina jabaltzen du hemen gaindi ; sektore bat krisian delarik bestek oreka atxiki-tzen dute, gure etxeak beti xutik dirau, barnean han edo hemen inarrausaldi bat edo beste izanik ere. Beste anitz lekutan sektore bat da nagusi beste guzien gainetik, hemen ez da hala, aniztasun horrek oreka berezi bat ekartzen dauku. Hala hala badelarik mundu mailan garapen azkar bat sektore batean, sektore horren hemengo adarra goiti doa baina ez du ekonomia osotasunean tiratzen goiti, parte bat baizik.

Merkatal ganbarak plazaratzen duen dokumentuak (Le Pays Basque en chiffres) iparral-dearen argazki orokorra eskaintzen digu ; argazki pa-regabea kalitatez, ezen ahala emaiten baitu Baiona/Ange-lu/Miarritze bezala Xiberoari xeheki be-giratzeko. Funtsean merkatal ganbara erakunde bakarra da iparraldea bere oso-tasunean hartzen duena ekonomiaren begitik ; itsas hegiko surfaren ekonomiak hiru mila lanpostu hazten dituela bezala, ikasten dugu bi mila laborari hurbil sormar-kako hazkurrigintzatik bizi direla gutartean. Garbi agertzen da Xi-beroan zenbat jende, zenbat enpresa eta zenbat lanpostu ba den. Hots, ikusten dugu Europa eta mun-dua inarrausten duen krisiari nola ihardo-kitzen dugun guk, he-men berean. Analiza xehearen parada sor-tzen duen dokumentu hori aitzinean. HE-RRIA Merkatal Ganba-rako Peio Olhagaray garapen ekonomiko-aren arduradunarekin arizan da solasean.

Lapurdi Baxenabarre eta Xiberoa krisiaren barnean

H : Zein dira gure ahuleziak ekonomia sailean ?

P.O : Badira asko. En-presen idekidura eskasia mundurat ; gaur egun ezin da pentsatu gure enpresak lekuko kontsumidorentzat ari direla, hemengo enpresak Frantzian ongi sartuak dira, baina aparantziarik ere ez Europan. Gure enpresa gehi-enak ttipiak dira; eta Europa guzira ez hedatzea guretzat ahulezia handi bat da, sail hortan ari gira, programak xutik emanak ditugu baina eskas handi bat bada oraino.

Bigarren hutsa indus-triaren onarpen eskasa Ipa-rraldean, guretako gauza guziz kezkagarria : ezin da pentsatu ekonomia xutik joaiten ahal litekeela zerbitzu sailaren inguruan bakarrik ; iduri du Iparralde honetan soziologikoki industriaren onarpena ez dela hor, ez ikusiarena egiten baginio bederen, baina ez da hori, hemengo gehiengoak ez du industriarik nahi. Eta ho-rrek ondorio larriak ekar di-tzake gure ustez : industriarik gabe, emeki emeki iparral-dea pobrezian sartuko da, batzu lanik gabe, beste batzu prekaritatean, eta beste parte bat arras aberastuak, on-tasun pertsonal indartsuetan bermatzen direlakoz.

H : Ez dea ere kanpotik a nitz jende jiten delakotz hona bizitzera, adineko jen-dea bereziki ?

P.O. : Kategoria horta-koak badira , bainan berrogei urte inguruko kanpotarrak hemen bizi ainitzez gehiago dira. Hain zuzen beste lu-rralde batzuetan jakin izan dute holako fenomeno bat ekoizpen ekonomiari ego-kitzen, utzi gabe dena zerbi-tzuen sailean. Hunat datorren kanpoko jendearen argazkia hauxe da : berrogeita bost urteko aita eta ama haur gaz-teekin eta maila frango gora-ko lan batekin.

H : Aurtengo urtearen bi-garren partea eta heldu dena nola definituko zeni-tuzke ?

P.O : Errealitatearen dorpea ez da gorde behar ; aurtengo urtea zaila da, Eu-ropa guziak sofritzen du, iaz baino askoz gehiago, uste dugu hemengo enpresek be-har dutela ainitz kasu egin, heldu diren hilabeteak txa-rrak izanen dira ; Amerikaren garapena urtean lau tanto-koa da, Asiarena bost puntu pasa, Europarena menturaz tanto xoilekoa aterako da aur-ten, gu Europan izanez gure-tako urte zailak dira dudarik gabe. Alde hortarik berri onik ez baina ekonomian ba dira egun guziz berri on eta berri txarrak, hortan behar gira mugitu.

Peio Olhagaray

Page 2: Herria 3062

Gure Hitza

Eta gero...Ez, otoi egin nigarrik, nik segurik ez baitut eginen frantses futbolarientzat, holakorik merezi ez dutelakotz. Partida batean hameka jokalari dira talde bakoitzean, bainan frantses taldean hameka balinbadira ez dute sekulan bat egin, batasuna lortu.Gehienek dirua irabazten dute nasaiki, batek 10 miliun euro urtean, 800.000 euro baino gehiago hilabetean, kasik 30.000 euro egunean. Eta gero, bakoitzak berea, nor den erakutsi beharrez, bere “ego” delakoa hanpaturik futbol zelaian daude lagunik ez balute bezala.

Eta gero... badakizue zer dion d itxoak.

Mundu zabalean

Lepetatak!Lepetatak! Hauxe da izena hori berriz!

Bainan zer dira lepetatak! Joanden as-tean hemen berean aipatu diren vuvuze-la delako heien iduriko tuta luze batzu! Gauza bera denen buru! Hego-Afrikan batzuk vuvuzela deitzen, hango beste mintzaira batean lepetata! Futbolarien mundu-kopa dela-eta asetzen gituzte tresna horien burrunba handiarekin, iduri ehunka edo milaka uli beltzak gure beharri sahetsean ibilki!

Bainan huna zergatik berriz ari giren soinu-tresna karrankari horietaz. Entzun dugunaren arabera, jende ainitzek aski nardagarri badauzkate ere, badira polliki berotuak holako tutak gure eskualdetan gaindi entzun-arazteko, arrabots handia egin nahi delarik bereziki, hala nola karri-kan muntatu manifestaldi batzuetan edo berdin, Mundu-Kopan bezala, kirolze-laietan… Hots, Afrikaren zolako ohidura hemengotu dadien nolazpait! Tolosa aldeko etxe bat apailatua da gisa hortako tratu zerbaiti, tuta horietarik milaka eta milaka ekar-arazi beharrez. “Manifak” usu muntatzen dituzten askori gustatuko zaizkiotela orobat, eta kirolzale batzueri ere berdin… Eta etxe horrek hola ikusten du bixtan dena sos askoren irabazteko mentura on bat! Nunbaitik ere diru ixto-rioak beti sartzen baitira holakoetan!

Dena den, ez gira arras hortan oraino bainan ni segurik gogoetatua nago, nun-bait ikusi edo entzun dena beste nun nahi agertzen ahal baita biziki denbora guti barne hein bat “erreklama “ gisa hartarat egiten bazaio telebixtari esker, lepetataren kasuan gertatzen den beza-la, edo internet sarearen bitartez. Batek haria tira eta beste batek segi, nork daki, lepetatak ehunka ez ote diren izanen Baionako bestetan, eta beharbada zon-bait Makeakoetan ere!

Gaurko egunean, holakatua da mun-dua. Tresna bat egun arte Afrikaren haindiko puntan baizik etzena ezagutua, burrustan hedatzen ahal da Europa za-harreko xoko guzietarat. Ez dugu orai-nokoan erraiten lepetata edo vuvuzela horiekin hori hola gertatuko dela bai-tezpada, diogu bakarrik gertatzen AHAL dela. Eta gauza bera beste zernahirekin. Hori da gogoetagarri. Nolako errextasu-nak ez dira ba nun nahiko solas, irudi, usaia eta gauzak beste norat nahi lixto hel-arazteko! Eskualde hortarik, mundua dena bat bezala jarria da edo jartzen ari. Kasu, ez dugu erraiten, ez erranen ere, hori kaltegarri dela. Berenaz hori izaiten ahal da onerako nola txarrerako. Aldake-ta guziak bezala funtsean. Bainan otoi ez giten sobera laster bero urrunetik jin di-takeenaren hola eta hola guretzerat. Le-petatak konparazione, eta ene gostuko segurik, uzten ahal dira diren tokian!

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

ainitz tresneria eta gauza mota Gazan sartzera, armamendukiak ez diren ber.• Polonian bozak zituzten igandean pre-sident berri batentzat. Galtzalea, lehen bozaldi hortan, Kazynski izan da, lehengo presidentaren anai biritxi edo birazkakoa, hura ixtripuz hil baitzen. Irabazlea, igan-dean, Kornoroioski liberala izan da baina lau edo bost ponduz bakarrik aitzinduz Kazynski, europatiarragoa delarik lehen itzuliko irabazle hori.

• Afrikan desertua gero ta hedatuago eta idorrago jartzen ari da Sahel aldean diren herri hanbatetan eta horrek beti ta gehia-go kezkatzen du eremualde bat osoa. Griña horren gatik dute elgarretaratze bat egin Tchaden buruzagi alde batek beren xedeen elgartzeko. Hauetarik garbiena litake, besteak beste, berde gune bat sus-tatzea, hamabost kilometra zabalekoa eta 7000 kilometra luze lukeena, arbolak han landatuz eta eraintzak eginez. Dakarretik eta Djiboutiraino doana, hor gaindiko jen-detzaren bizirako, bi aldeetara. Herrietan hunkiena Niger baita idorteaz, eta herri huntan jendetzaren erdia, hots 7 miliun jende gosetean bizi, hor berean badute arduradun politikoek zer egin hoinbertze miliun jende janari eskasian daudenekin. Aurten ere euri faltan uzta txar txarrak di-tuzte, eta hiru ilabete xuhurtzia badituzte helduko den uzta biltzeraino irauteko. Bix-tan da FAO Nazio Batuen janari laguntza hor dutela gero ta emaileago, baina ez segur aski.• Birmanian jeneralen diktaduraz bere aztaparpean dauka herrin osoa joanden 1962 urteaz geroz. Han daukate ere, Ran-guneko anderea deitzen dena, hainbertze estimu eta jauspenekin. Andere hau, Aung San Suu Kyi, Bakearen Nobel sariduna da 1991 urteaz geroztik, preso bezala 15 urte huntan, berak 65 urte dituelarik. Alta itzal haundia dauka herrian bere presondegitik ere, hartaz baitute beti beren amets eder-rik egiten herritar xumeek, eta gazteek ere. Lau abokat baditu, indar ttipikoak bixtan dena errepresio herri hartan, baina hauk daukate bederen bizirik beren ande-rearen oroitzapena eta oroitzapena baino gehiago ere Birmanian.• Vietnamen, tokiko gobernu gogorrak kondatzen ditu, Hanoi kapitalean, 30.000 katoliko direla doi-doia. Bizkitartean elizak zanpala beteak dituzte, gostaia gosta. 84 miliun biztanle orotara Vietnamen, horie-tan %8 katoliko, hauk gaizki ikusiak eta laidostatuak podereaz, bizkitartean zer-nahi konbertitze badute paganoetarik ala budistetarik ere berdin. Eta bokazioneak gainerat: apeztasunera bezala serora ko-mentuetara ere galdeak eta galdeak.• Alemaniak soldadogoa kendu gogo du. Hori dau jakinarazi Berlin kapitalean Karl Theodor Guttenberg defentsaren minis-troak hango kaseta batean. Hori eginen da hamar urte barne, ministroak erran duenaz, ez baita gehiago soldadoen for-makuntza behardenik egiten armadan. Aspaldi aipatua zen jada xede hori baina jakin denaz ez da hauturik bestalde ere krisia ekonomiko hunekin.• Europa guzia jotzen eta joko duela oraino krisiak, hori da esperta talde batek

atera dituen konduen bilduma. Eta horren ondorioak, beharko dela gero ta luzeago arizan lanean erretreta baino lehen eta beraz pagatu. Horiek dira diru-finantzia ministroek ekainaren 7 eta 8 etan bildurik egin dituzten erakusketak. Ez da beraz mementoa, erran dutenaz, egun hobeen ametsteko. Agertu zaie ere, denek gina-kiena, orai haur gutiago sortzeak fami-lietan, gutitzen eta gutituko duela beren lanaz xaharrak biziarazten dutenen non-brea, eta, gainerat, bizi hau luzatuz be-zala, xahar eta erretretatuak gehiago iza-nen direla. Kondu horiek ikustean bixtan da gobernamenduek indar hartzen dutela erretretaren adina beti luzatzeko, bederen osagarritan direneri, nahiz sindikatak hor diren langileen dretxoen alde.• Kolonbian, president-bozetan Juan Manuel Santos nagusitu da hein bat aise, bigarren itzulian bozen %69 bereturik. Al-varo Uribe-ren segida hartzen du, gogo

berarekin. Uribe bera etzen gehiago hau-tagai izaiten ahal, bere denbora beterik Kolonbiako lege-nagusia berme. Presi-dent berrriak nahi du gogor segitu FARC sasi-gudarien kontra. Oraino frango gaz-tea da (59 urte) eta aspaldixkoan minixtro zen, bai Uribe-ren aldean, bai eta aitzina-goko bi presidentekin.• Belgikan aldakuntza gutiziak agertu ziren bozetan, Flandrian N-VAk irabaz-tearekin (%28,02), gero bigarren CDN giristino demokratak (%17,6) eta hirugar-ren flandriar SQA sozialistak (%15), aldiz ekologistak eta Dedeker apalago, berritze bideak ikus ditazke bainan ez herri lotu baten berexkuntza nahi bat halere, lehen irabazle horiek berek aitortu dutenez, me-mentoko.• Israelek hasi du bere aztaparra laxatzen Gazako palestinadarreri egiten zeien em-bargo edo herri horren ainitz gauzez ga-betze ta gosetze hartan, itsasuntzi andana batek beren protesta egin zioten ondoan, eta mundu guziaren protestak ondotik. Hots, Netanayahuk utziko ditu ondikotz

Juan Manuel Santos lendakari berria

2

Page 3: Herria 3062

bertSularitza

Iparralderat txapela Maiana Irigoien-ekin

Nexka gazteak bertsutan nagusi, hori da aurtengo Euskal Herriko eskolarteko xapelketatik ateratzen den oharra. Bi finalak iragan dira juanden larunbatean Agurain-eko Harresi aretoan. Aurten Nafarroatik Araba aldera pasatu dira final horiek. Dena den 14 urtez pekoetan goiz parteko saioan izendatu guziak (bi, lurralde bakotxetik) hor ziren beren tokia zaintzeko. Egindako lan ezberdinen ondotik 14 etarik 6 hoberenak hautatu ditu epai mahaiak bigarren fase bat jokatzeko. Horietan zen Aitor Servier Azkaindar gaztea, ez baitzuen segur tokia ebatsia. Bertze lan batzuen ondotik hunek ez du txapela lortu bainan oso gaztea izanez atrebituko naiz erraiterat bide onean dela trofeo hori eskuratzeko ondoko urtetan. Mail hortan xapeldun atera da Maialen Akizu (gipuzkoarra) Urretxu herrikoa, xapeldun orde Aitor Bizkarra Abadiño-koa. Saio ederra oro har bixi bixia eremana izan dena Naroa Sasieta gidari.Aratsaldeko saioak ez zuen gutiago balio nahiz pentsatzen ginuen gehiago entzule izanen zela. Iparralde huntarik 4 ordezkari ziren (aurten Xuberoak ez baitzuen), orotara hamabi. Ofizioko lan batzuren ondotik goizeko molde berean sei hoberenak hautatu ditu epai mahaiak kartzelako lan bat egiteko, horietan sailkatzen zirela 3 gutarteko (Txomin Elosegi, Maiana Irigoien eta Mattin Lucu). Bizkitartean saio hastapenean ikusi ditugu, eta nolaz ez, doi bat kezkatuak egun hotan ari baidira batxilergoko etsaminak pasatzen, denek dakigu horrek ere gaur egun zer garrantzia duen. Kartzelako gaia hau zuten: ‘’Goizeko ordu biak dira, parrandan

Han eta HeMen

Phot

o : P

hilip

e La

uren

t

Hauskorra !!!!

Kasu

Kontseilu Orokorrak inbertitzen duurtero 15 milioi euroura beiratzeko

Gure departamenduan, gutarik bakotxak kalitateko ura kontsumitzen du. Ur horren ukaiteko, behar da baliabide hori zaindu, tratatu eta sendotu. Gure 4500 km ur-errekek, gure 300 ur-biltze guneek, gure 13000 km hodiek eta gure saneamendu sareak urtero diru-ezartze handiak eskatzen dituzte.64 departamenduan, Kontseilu Orokorra altxor hauskorretaz arduratzen da.

Antzerkiaren aste arrakastatsua UrruñanEuskal Haziak elkarteak, erakas-kuntza katolikoko sail elebiduneko burasoak, erakasleak eta eskoletako zuzendari guziak biltzen ditu. Oraingo egunean 2000 haur baino gehiago banatzen dira sail hortan, 29 eskola, 9 kolegio eta 3 lizeoren artean.

Urte guziz antzerkiaren aste bat antolatzen du Urruñan, Itsas Mendi gelan. Aurtengoa bederatzigarrena izan da, ekainaren 7tik 11ra iragan dena. 600 haur baino gehiago ibili dira Urruñan, antzerki aste arrakastatsu baten partaide

bezala. Frantxoa Cousteau-k kudeaturik, Ziburu, Donibane Garazi, Haltsu, Ortzaize, Senpere, Mugerre, Beskoitze, Aldude, Zuraide, Itsasu, Azkaine, Arbona, Urruña eta Saratik etorri 7 urtetatik 12 urterainoko haurrek antzeztu dituzte 20 antzerki eta horietan sorkuntza frango. Arrakasta handia ikusita ez da dudarik heldu den urtean 10 garren urtebetetzea ospatuko dela Urruñan berean, Itsas Mendiko taulen gainean, denen zorionarentzat.

zaude lagunekin. Sakelako telefonoari begiratu eta ohartu zira burrasoek zazpi aldiz deitu dizutela’’. Gai hortan ere fede handirekin arizan dira gazteak eta entzulea pozik zagon xapeldunaren izena eman delarik. Xapeldun beraz Baiona-ko Maiana Irigoien nexka gaztea (aurten hemengo denek mail hortan jokatzeko azken urtea zuten), xapeldunorde postua tokatzen zitzaiola jazko xapeldunari, Amaia Iturriotz Urretxuarrrari. Epaimahaia ere hunela

osatua zen: Ekaitz Elorriaga (Araba), Gorka Intxaurbe (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Eneko Bidegain (Lapurdi), Nerea Bruño (Nafarroa) eta hitz hauien egilea (Benafarroa-Xuberoaren izenean). Juanjo Respaldiza Bizkaiko lankideak egin du bukatzeko bertze kide batzuekin sarien banaketa eta xapelen jaunztea. Goresmenak Maiana bai eta zure lagun guzier. Agian bide beretik segituko duzuelako esperantzan.

B.S.

Maiana Irigoien xapelduna

Bi antzerkilari gazte, talenduz beteak...

3

Page 4: Herria 3062

HeGoaldeanEAk eta Ezker Abertzaleak Euskal Estatua sortzeko akordioa sinatu dute

Eusko Alkartasunak eta Ez-ker Abertzaleak Bilboko Eus-kalduna jauregian izenpetu duten hitzarmenean, argi diote bi alderdiek elkar lana bidera-tuko dutela euskal herriaren in-dependentzia lortzearen alde,

bide politiko, baketsu eta de-mokratikoak baliatuz eta giza eskubideak errespetatuz. Hori dio Lortu Arte izeneko bi alder-diek adostu hitzarmenak. Doku-mentoak bere gain hartzen ditu Mitchell izeneko deklarazioaren printzipioak, euskal gatazkaren aterabide bezala, elkarrizketa eta negoziaketaren aldekoak.

Nazioarteko ordezkarien eta politika alorreko adituen ustez, akordio eta erabaki ausarta, argi uzten duena ezker abertzaleak baztertua duela ETAren indar-keria. Nahiz eta , askok uste eta espero zuten bezala, akordioak ez duen behin ere ETAri buruzko erreferentziarik edo kondenarik egiten.

Nafarroari buruz, akordioak ez du erreferentzia argirik egiten. Nafarroa Bai koalizioan parte hartzen du EAk, Aralar, PNV, Batzarre eta independientekin batera. Ezker abertzaleak bere bidetik jarraitzen du. Akordioak dio bakoitzaren berezitasuna eta bidea errespetatuko direla.

Hauteskundei begira, bi al-derdiek diote formula berriak bilatu beharko direla burujabe-tasunaren aldeko indarren bil-tzeko.

Egiguren sozialistaren ikusmoldeak

Goraxago aipatu EA eta Ez-ker Abertzalearen arteko akor-dioa izenpetu bezperan, Jesus Egiguren sozialistak txosten batean ausardia eskatzen die gobernu, alderdi politikoei eta bereziki sozialistei, gatazkari aterabidea aurkitzeko bidean.

Egigurenen ustez, Ezker Abertzaleak erabaki irmoa har-tua du, ETA ganik urrundu eta indarkeria baztertuz, bide poli-tikoen aldekoa. Beraz, hautes-kundeen ondorioz, erakunde publikoetan Batasunako ordez-

karien onartzearen alde ager-tzen da, beharrez sozialistak gu-tiengoan izaitea onartuz. Neurri humanitarioak ere eskatzen ditu presoen alde lehendakariari au-sardia eskatuz. Zeren bere us-tez, memento historikoa bizi du hegoaldeak eta orain behar dira urratsak finkatu, bakea lortzeko behin betikotz.

Alderdi sozialista eta Lehendakaria Egigurenekin ez dira ados

Egigurenen proposamene-kin ez direla ados jakinarazi dute Rubalkaba español barne minis-troak eta Patxi Lopez Lehenda-kariak. Barne ministroak berretsi du aldi bat gehiago legez kanpo dagoen Batasunak hauteskun-deetan berriz ere egon nahi badu, aukera bakarra duela : ETAri armak behin betiko uzteko sinestarazi, indarkeria alde bate-ra utzi eta ETArekin harremanak moztea .

Lehendakariak deklaratu du, bera dela bakearen aldeko estrategia, definitu, finkatu eta bideratuko duena: hots bake-gintza politikaren arduraduna.

Munilla apezpikua eta Arantzazuko fraile nagusiaren arteko hika mika

Jose Ignacio Munillak Do-nostiako apezpiku berriak, bere kargua hartu eta sei hilabetera Joxe Arregi Arantzazuko fran-tziskotarraren kontra neurriak hartu nahi dituela dio fraileak. Joxe Arregi izan zen Munillak bere ordenagailuan euskal ape-zen zerrenda beltza bazuela erran zuena. Mendeku neurri bezala, Ameriketako misioe-tara igorri nahi dutela salatu du Arantzazuko frantixkanoak. Apezpikutegiak aldiz dio akusa-zioak gezurrak direla. Ameriketara pobreen laguntze-ra bidali nahi duela dio Arregik isilarazi nahi dutelako. Bainan ez duela horrelakorik onartuko. Arregik salatu du Munillak bere arduradunei eskatu ziela neu-rriak har zitzaten bere kontra, “ denak kutsatzen gaituen ur zikina “ izanez “. Baina Arre-gik dio ez dagoela erbestera-tzea onartzeko prest.

Lopez Lehendakariak he-rritarrei galdatu die ETB ikus dezaten

Patxi Lopez Eusko Jaur-laritzako lehendakariak ET-Bren aldeko galdea egin die euskaldunei legebiltzarrean egin deklarazioan. Euskal Te-lebista kateak behatzea gal-datu die, merezi dutelako. EITB izan zela autogobernua-ren ardiespen handienetakoa dio lehendakariak herriaren batzeko. ETBk herritarrentzat zerbitzu publikoa izaiten segitu behar duela euskara susta-tzeko, balore demokratikoak zabaltzeko eta gizartearen ani-ztasuna ordezkatzeko. ETB1 euskarazko kateak maia-tzean %2ko ikusle kuota izan zuen, sekulan izan duen apa-lena... 2005ean %5eko kuota zaukan. ETB2 gaztelaniazkoak %9,5eko audientzia izan du aurtengo maiatzean, duela ur-tebete baino %5,2 gutiagoa.

Auzitegi Nazionalak berretsi du Rafa Diez aske uztea

Espainiako Auzitegi Nazio-nalak Rafa Diez libro uzteko erabakia baieztatu du. Joan den apirilaren 26an baldintza-peko askatasuna onartua izan zitzaion, bere ama eri izanez, laguntza emaitea gatik ; 30.000 euroko bermea ordaindu be-har izan zuen, eta bi asteta-rik behin, epaitegira sinatzera joan behar du, eta bere ama zaintzeari buruzko berriak eman ere txosten baten bidez. Espainiako Poliziak 2009ko u-rriaren 13an arrastatu zuen, Do-nostian, LABen egoitzan, Bata-sunako mahain nazionala berriz osatzearen akusazioarekin.

Urdaibain Guggenheim museorik ez

Euskal gobernuko Kultura sailburuak jakinarazi du eskual-dean beste Guggenheim museo baten egiteak neurriz kanpoko gastuak izan luzkeela. Diputa-zioaren proiektua baztertua da beraz zeren gobernuak ez baitu dirurik ezarriko proiektuan.

Aldiz 132 milioi euroko la-guntzak emanen dituztela, 2015 urtea arte, Urdaibaiko lurral-deari jakinarazi dute gobernuko ordezkariek. Besteak beste, Gernikako Astra fabrika zahar-berritzeari, kultura sormena eta bake-ekimenak sustatzeko erai-kina izan dadin. Halaber, Arte eta Ingurumen Bienala sortzea ere proposatu dute. Bestalde, os-talaritzarekin eta turismoarekin zerikusia duen lanbide heziketa zentroa eta diseinu ekologikoari buruzko goi-mailako institutua eraikitzeko asmoa dute.

Untzigintzatik berri onak Bi urtez lanik gabe egon on-

doan, Bizkaiko untzigintzaren-tzat berri onak. Lau untzi berri-ren fabrikatzeko galdea izan edo eskuratzekoa dute. Zamakona fabrikak, Groenlandiako pe-troleo plataforma batentzat, un-tzi berezia fabrikatuko du delako plataforma eraman eta lagun-duko duena. La Naval enpresak, eihera eolikoak lagunduko di-tuen untzia fabrikatzeko eskaria eskuratu behar luke.

Mondragon Koopera-tibaren auto elektrikoa

Auto elektrikoen ekoiztea erabaki du Mondragon koope-ratibak. Proiektuaren bidera-tzeari 17 milioi euro dedikatuko ditu, 35 ikerlarik lan eginen dute eta baliteke City Car izeneko proiektua interesgarria aterat-zen bada kooperatifak ekoiz-pena egitea 2015 eta 2018 urte inguruetan. Ez da lehen aldia auto elektrikoari buruzko la-nak eta ikerketak egiten dituela kooperatifak. Duela 3 urte Zeus izeneko proiektuak porrot egin zuen bainan iduriz orain auto elektrikoaren aldeko garaiak etorri dira.

Araba euskaraz Agurainen ospatu den Ara-

bako ikastolen bestaren 30 ga-rren edizioak arrakasta ederra izan du aroa ere alde izanez. Aurten, antolatzailea Lautada Ikastola izan da eta lortu duten dirua ikastola horren eraikina or-daintzeko baliatuko da.

Uda idorra ?Euskalmet Euskal Meteoro-

logia Agentziako adituen ara-bera aurtengo uda idor eta lano-tsua izan behar ginuke, egunak beroak izanen dira, lano askore-kin bainan euri guti. Irailean ere euri guti bainan aro ederra.

Abiadura haundiko trenaren kontrako mobilizazioa

Milaka lagunek manifestatu dute Bilbon, abiadura haundiko trenaren kontra, hortarako egi-ten ari diren lanek diru publikoa xahutzen dutela salatzeko. Abia-dura handiko trena finantzatzeko ordez, dirua gizarte zerbitzuetan erabiltzearen alde agertu dira.

Euskadiko CCOO ekainaren 29 rako grebaren alde

Euskadiko CCOOk ere ekai-naren 29rako deitu den greba orokorrean parte hartuko du Za-pateroren gobernuaren lan erre-formaren salatzeko. Araban, Biz-kaian eta Gipuzkoan, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sin-dikatek egin deiari juntatzea era-baki du. UGT aldiz mobilizaziotik kanpo geldituko da.

Ainitz aipaldi ukaiten duen hitzarmena

4

Page 5: Herria 3062

Lan eskaintzaEuskararen Erakunde Publikoak bi hizkuntza kargudun bilatzen ditu.

Eginkizunak :Misio kargudunak zuzendariak finkatu ekintzak eramanen ditu, EEPren Jokabide Esparruan definitu helburuak segituz, eta er-dietsi beharreko emaitzak gogoan atxikiz. Haren esku emanak izanen diren baliabideak (logistika mailan eta buxeta mailan) eta lanaren obratzeko egutegia kudeatu beharko ditu.ekintzen helburuak zuzendariarekin definitu, proposatu eta ne-goziatuko ditu ;ekintzen obratzeko behar dituen baliabideak zuzendariarekin de-finitu, proposatu eta negoziatuko ditu ;ekintza bakoitzarentzat, aktibitate eta lan desberdinak eramanen ditu, Zuzendariaren ardurapean ;ekintzaren obratzean ager daitezken ezbeharrak aurreikusi eta neurtuko ditu. Beharrezkoa baldin bada zuzendaria abisatuko du ;ekintza horien burutzeko eman diren baliabideak kudeatuko ditu ;burutu ekintzen ebaluatzeko irizpideak definitu, proposatu eta negoziatuko ditu. Irizpide horien jarraipena segurtatuko du.Lan kontratua:Zuzenbide publikoko estatutua, denbora osoko kontratua.Hilabete saria esperientziaren arabera eztabaidatzekoa.Prozedura eta egutegia:Hautagaitzarako txostenak 2010eko uztailaren 13rako helarazi behar dira berantenez, honen barne CV zehatz bat eta motiba-pen gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (euskara/frantsesa).Hautaketa eta hautua: 2010eko uztailanKontratuaren hastapena: 2010eko urrianXehetasun gehiagorentzat harremanetan sar zaitezke Eus-kararen Erakunde Publikoarekin, 2 platanoen etorbidea,

64 100 Baiona. Tel: 05 59 31 18 34; Helbide elektronikoa: [email protected]

eGun eta biHar

Ikusi beharErretreta zonbat urtetan hartzen ahalko den eta nork nola paga-tuz, hortaz aspaldixkoan badira buru-hauste handiak, aldi bat baino gehiago hemen berean ere aipatuak. Joanden egunean, gobernuak agertu ditu hein bat xeheki bere xedeak. Erretretaren hartzeko adina emeki emeki gi-belatuko da 60 urtetarik 62-eta-rat, erretreta osoa ukaiteko be-harko da ere urte gehixago sartu lanean, bestalde erretreta-ku-txen laguntzeko mozkin handie-nak dituzteneri galdetuko zaiote zerga berri baten pagatzea… Bulta huntan aipu zen holako zerbait eta denen buru ez da hor baitezpada deus berriagorik. Langile sindikatak hasarre haa-tik, indar handiena jende xeheari zaiola galdetuko…Gisa guziz, ez da oraino deus alde bat trenkatua ditakeenik. Gobernuak bere xede horiek orraztatu beharrak ditu uztail erditsutan. Gero, irailean edo urrian, deputatu eta zenaturrek aztertuko dituzte gobernuarren proposamenak… Ikusi behar azkenean gauzak nola itzulika-tuko diren… Itxura guzien ara-bera, ixtorio horrekin soka luzea izanen da oraino…

Izigarria!Bai, zinez izigaria izan da Var es-kualdean tipustapez gertatu den hori! Denetan ere aski aro hitsa izan da bainan Draguignan-eko aldean ikaragarriko euritea, urak burrustan ateratzeko heineraino! Zonbait oren barne, usaian bi hi-labetez bezenbat euri! Ondorioz, hogoitabost hil, hamar bat lagun desagertuak eta nihun ez ageri, herri batzu itsuski fundituak, jende frango beren etxetarik beste no-rapait joan behar, elektrikarik ez, edateko urik ez, bide batzu ze-rratuak, lur peza batzu lehertuak, makur handiak ainitz gisetarat…

Denak ezin ukan…Gobernuan, sei minixtro badira minixtro-paga altxatzen dutenak bestek bezala eta zuzen den be-zala, bainan bestalde, frango lu-zaz deputatu egonak direlakotz, eta nola adinerat helduak diren, deputatu ohien erretreta ere hun-kitzen dutenak denbora berean… “Krisia” hor dela-eta, gobernubu-ruak galdetu diote minixtro direno ez dezaten har deputatu erretreta hori. Biga dira kasik berehala baietz ihardetsi dutenak. Uztaila-ren lehenetik goiti ez dute gehiago hunkiko deputatu ohien erretreta. Horiek dira bi emazte, Michèle Al-liot-Marie eta Roselyne Bachelot. Biharamunean, kasu berean diren beste lau minixtroek ere ( lauak gi-

zonak) jakin-arazi dute gobernuan izanen direno ez dutela deputatu erretretarik altxatuko…

BigeardBeti gizon azkarra izana zen bai-nan azken denbora hotan bazi-tuen arrangurak osagarriarren aldetik, 94 urtetan pausatu da Marcel Bigeard jenerala, fama

handiko aitzindaria, soldado xume sartua armadan eta grado gorene-rat hupatua. Deputatu izana, mi-nixtro ere zonbait hilabetez, duela 35 urte, bainan gobernuan etzen laketzen, lan gisa hori etzaukan gostukoa… Gizon ernea, mihia etzuena sakelan, artetan ateraldi gaitzak egiten zituela! Aise mintzo bainan ez haatik nola nahika! Indo-xinan eta Aljerian ibilia, mana-tzale bortitza zela zioten frangok, untsa ezagutu duten ainitzek diotelarik axala zuela idorra, barnez biziki

bihotz oneko gizona zela… Den-bora batez, arras fama txarra ere ukana zuen, baizik eta Aljerian tor-turatzaile izana zela, berak haatik hori beti ukatua… Zernahi gisaz, hauxe da denek, edo kasik denek, deplauki diotena, bere bertute eta bere itzalekin, holako aitzindari guti izan dela frantses armadan. Azken urte hortan zuen arrangura handia, Frantzia motteldua eta gu-ritua dela, eta hola ez dela deus onik izaiten ahal!

Alderdi berriEkain huntan eginen zuela errana zuen eta hala egin du: bere aldeko lau mila lagun bildurik Parisen, Do-minique de Villepin gobernuburu ohiak muntatu du alderdi berri bat. Xo, ez omen da alderdi bat bainan “mugimendu” bat, elkarte bat, ba-tasun bat, edo holako zerbait. Al-derdi baten itxura guzia dauka, eta alderdi baten usaina, bainan ez omen da alderdi deitu behar. Alta, kasik denek hala deitzen dute! 2012-ko president-bozak gogoan moldatua izana da eta bixtan da ez dela Sarkozy-ren laguntzerat ariko, jakinaren gainean De Ville-pin jaunak ez duela Sarkozy ba-tere berea! Arrangura handiena elkartasunarena du haatik, horra zergatik “République solidaire” emana dioten izena. Ez baita ba-tere izen itsusia! J-B D

Bigeard jenerala

Baiona inguru eraginkorraren atlasa plazaratua

Egiazko tresna bat kudeantza publikoaren laguntzeko, hala nola definitu duen Jean Pierre Voisin hautetsi angeluarrak 140 orrialdeko dokumentua, Lapurdi/Baxenabarre eta hego Landesak biltzen di-tuen gunearen atlasa, INSEE eta Aturri/Pirineo hirigintza agentziak lantu dutena. Bi elementuk erakusten dute gune horren berezita-suna : batetik hemengo jende gaztea kanpora doala ikastera eta lanera, hemeretzi eta 35 urte artean ; aldiz eta denbora berean, ai-nitz familia hunat bizitzera jiten direla, kuadro lanak betetzera beren haur ttipiekin. Dokumentu hori mila aletan inprimatua izan da, hau-tetsiei eta leku publikotan banatua izanen da. Aurki daiteke ere hiri agentzia ala Insee erakundeen ueb gunetan.

Wimax-en kontrako mugimendua

2010eko urtarrilean sortu zen “Intercollectif 64” taldea, internet sa-rea hedatzeko erabilia den wimax sistema kaltekorra salatzeko. De-partamenduan 126 antena edo haga dira eraikiak edo eraikiko. Aste huntan guzian iragaiten ari da wimax horien kontrako mugimendua, Hazparnen, Donaixtin eta Atharratzen bertzeak bertze, paperak jendeeri zabalduz, hautetsiak juntatuz... Eta ortzirale huntan, ekai-nak 25, jendea saldoan gomitatua da Pauerat, Kontseilu Nagusia-ren aitzinean protestatzera (13:00), han berean piknikatuz, jatekoa bakotxak eremanetik.

Haurren eguna Donibane Garazin Seaskak antolaturik

Ekainaren 27an, igandez, Seaskak antolatzen du Haurren eguna Donibane Garazin, Jai Alaian: 11:00etan Xiba topaketa, 12:00etan dantza emanaldia Garaztarrak taldearekin, 13:00etan mutxikoak, 14:00etan “Otto” antzerkia Elirale konpainiak jokaturik, 15:00etan “Har eman” ikusgarria Hebentik taldearekin, 16:00etan “Putxerriko satorrak” antzerkia, Azkaingo ikastolako burraso multxo batek joka-tua, 17:30etan berriz ere “Otto” antzerkia. Izanen da bestalde ani-mazio frango, puzgarriak, marrazkiak, makillatzea, auto zirkuitoa, joko kooperatiboak, tailerrak...

5

Page 6: Herria 3062

KoStaldeanHendaian, gora Zarpai-Banda !Aste huntan, lau egunez se-gidan, ortzegunetik igande-rat, Hendaian, Gaztelu-Zahar plazan eta inguru hartan, Zar-pai-Banda elkarteak handizki ospatzen ditu bere 40 urteak. Giro gaitza izanen dela, ez da dudarik! Zarpai-tar horiek be-rak ere izigarri alegerak dira eta moldatua duten egitaraua gisa hartakoa da! Saltegi asko badi-ra espresuki apainduak urtebe-tetze horri buruz eta ezagun da hiri guziak parte hartu nahi due-la ospakizun herrikoi horietan! Bost gune berezi badira munta-tuak, horietarik bat sagarnotegi gisa, bestek oroitarazten dute Andaluzia, Far-West delakoa, Irlandako ostatuak eta Parise aldean, Marne ibaiaren bazte-rretan, lehen segurik famatuak ziren dantza-toki pollitak! Bes-tak hasiko dira ortzegunean, aratseko 7-etan. Dantzaldi eta kontzertu izanen da nasaiki, mota askotarik bixtan dena,

“Splendid”, “Soldat Louis” eta “Niña del Fuego” bezalako talde famatu batzu gomitatuak izanik! Igandean, goizeko 10-ak eta erdietan, meza nagusia Jondoni Bixintxo elizan, zen-duak diren Zarpai-Banda elkar-teko kide eta adixkide guziak gogoan. Ondotik, 40 urtekari ohorezko xapel berezi batzuen eskaintzea eta lagunarteko bazkaria Alexander Big Band taldeak airostuko duena.Aupa Zarpai-Banda eta segi ai-tzina!

Zorionak eta agian luzaz!Hendaian, hautetsi eta kargudun asko bildurik Battitt Sallaberry auzapezaren inguruan, konpli-menduak eginak izan zaizkiote bai eta opari batzu eskainiak er-retretarat joan diren lau laguni, batto, Jeanne Mercier, luzaz arizana herriko etxean eta herriko eskola batean, beste hiruak so-zial-maileko laguntzez arduratzen den herri-zerbitzuan, Sylviane Bethous-Schneider, Eliane

Billard eta Christiane Miche-lena

Euri eta euri!Kostaldean ere aski aro txarra izan da zonbait egunez! Bazter guziak urez hantuak, 48 oren barne egin baitu usaian hila-bete batez egiten duen bezen-bat euri! Toki frangotan, urak ateratzeko heinean egon dira, lekuka ateratu ere, hala nola Bidarten, Bazilur auzoaldean, Uhabiak gaindika eginik, ondo hetako etxe eta lantegietan ura sartuz burrustan eta makur ai-nitz eginez. Jende frango be-ren etxean zirenak edo beren lantegian, lagundu behar izan dira leihorrerat heltzen. Herriko etxeko zerbitzuek lan ederra egin dute eta auzoek elkarta-sun gaitza erakutsi. Kirolak ki-roldegian ere ura sartua zen, bazen metro bat gora segurik! Bidapark atseden-parkean, eremu gehiena urak estalia-eta, abere batzu ahal bezala salbatu dituzte. Donibane Lo-hizunen ere su-hiltzaileek ukan

Jondonane bestak dituzte aste huntan Do-nibane Lohizunen eta gaitzeko egitarau nasaia badute pikoan ezarria. Bost egun besta orotarat bainan kasik sei ezen Jon-donane bezperan jadanik, lehengo usaia xaharra berme, eta Begiraleak elkarteari esker, bazuten Jondonaneko sua, Garat karrikan piztua giro alegera batean.Ortzegun aratsaldean (18.00), txistulari eta gaitero ibiliko dira karriketan, Begiraleak sustatzaile, eta aratsean (21.30), Dukonte-neko antzoki idekian kontzertu bat izanen da, lehen partean Etumba taldea, bigarre-nean Nomadak TX. Ortziralean (18.30), herriko etxe aitzinean haurrak kantari, danborrada eta Kaskarot-Banda bestalde. Ondotik, auzapezak ide-kiko ditu bestak. Aratsean, elizan, herriko kantu eta musika taldeak, aitzineko urtetan bezala, kontzertu bat jendeak ainitz esti-matzen duena aldi bakoitx. Azkenik, beste bi kontzertu Little Big Man eta Las Landa’s taldeekin.Larunbatean, izanen da mugimendu goi-zetik arats. Lehenik, Odyssea sailaren kon-duko lasterraldiak. Hondartzan, lehiaketa berezi batzu, txistulari eta gaiteroak karri-ketan barna. Eguerdi aitzinttoan, arroltze

moleta prestatzaileen xapelketa, Balearen karrikan. Keinka berean, Begiraleak kanta-ri. Aratsaldean, besta Akotzeko gaztetxean,

Donibane-Ziburuko gaztetxe horrek bere 19 urteak ospatuz, talde asko gomitaturik karia hortarat… Itsas-bazterrean batteleku

zoin-lehenka eta arrain saltzaleen lasterke-ta. Hiri barnean, indar-jokoak haurrentzat, euskal kantuak Kanta Donibane elkarteare-kin, euskal jauziak eta berriz ere txistulari ibilaldiak. Aratsean, betiko ohidura berme, Jondonane suak, batto elizako atean, bes-tea herriko etxe aitzinean. Ondotik, dantzal-dia.Igandean, egundainokotan airostasun handia goizetik arats: goizean (10.00), meza nagusia herriko patroin saindua oho-ratuz. Ondotik, aurresku, mutxikoak eta Larrain-dantza. Herritarren bazkaria, baz-terren oraino gehiago harrotzeko Panpi La-duche partzuer bere lagunekin. Aratsaldean, jokoak haurrentzat, fandango-larien lehiaketa, pilota partida Ravel ezker-paretan, kantu eta musika. Aratsean dan-tzaldia eta suzko zezenak.Astelehenean, haurren eguna herriko etxearen eskutik, eta luzeko partida. Ara-tsalde apalean (19.30), Arrantzaleak taldea kantuz herriko etxe aitzinean. Aratsean, az-ken kontzertua Battela ostatuko aitzinean.Denak gomitatuak dira gorri eta beltxez jaunzterat, bai eta omore onez parte har- tzerat Jondonaneko besta alai horietan!

Herriko bestak Donibane Lohizunen

Herriak eskertu ditu erretreta hartu berria duten lau lagunak…

dute han eta hemen nun josta, soto batzu bereziki urak har-turik. Arrangura batzu ere he- rriko igerika-lekuan. Urruñan eta Hendaian ere su-hiltzaleak erne ibili dira dei asko ukanik laguntza galdez…

Oletako kaperanUrruñan, helduden astear-tean, ekainak 29, aratseko 7-ak eta erdietan, entzuten ahalko da Tximi-Txama kantari taldea bai eta lehenik herriko ikasto-lan muntatu koro ttipian diren haurrak. Burraso eta adixkide bil dadila jende!

Urruñan, lore-parkea berriz idekiaUrruñan, badu lau urte eta erdi zerratua zela aski toki ede-rrean muntatu lore-parkea, hastean Santa Flor deitua eta gero Florenia. Lan gaitza egin dute horko zuhaitz, landare eta bazterrak berriz plantan ezartzeko, 18 hektarako ere-mu hori dena artoski garbituz eta apainduz. Sail bat akulatu dena Lanean Euskal Herri ize-neko enpresa gisa hartarat hi-tzarturik Urruñako herriarekin. Orai, jendea berriz ibiltzen da hor gaindi, bada nun zer ikus. Ez dira hortan gelditzekoak haatik. Horko eraikinak ere xaharberritu beharrak dituzte, helduden urtean hor idekitzeko jatetxe bat eta gela batzu bil-toki bezala, ingurumenari bu-ruzko bilkura batzuentzat eta hola…

6

Page 7: Herria 3062

KoStaldean

Amotzetik Zugarramurdiko Mendibilera

Olerkiak pitz ditzakeen ibilaldi bat proposatzen du Hatsa elkarteak larunbat honetan Zugarramurdiko Mendibil kaskora oinez ; « maite ditugun olerkariak » hara zein den ibilaldiaren lema, Juan Manuel Galarraga margolaria eta Mikel Ibarguren idazlearekin. Hitzordua goizeko bederatzietan emana da Amotz Larraldean, itzultzerakoan hor berean proposatua da bazkaria arratsaldeko oren batean. On-dotik, arratsaldeko lauetan ekitaldi poetikoa bi artistekin ; Juan ma-nuel Galarragak Larraldean paratuak dituen 48 margotauletarik bakoitzari Mikel Ibargurenek olerki bat idatzi dio. Ekitaldi poetikoa obra horien inguruan iraganen da. Igande arratsean bururatuko den erakusketaren kari, transmisioaren margo obraren ondoan ikusten ditugu argazkian : Hatsa elkarteko Agustin Zamora, Eliane eta Juan Manuel Galarraga.

Euskaldunen atzerriratzea(Miarritzeko mediatekan, uztailan)

Miarritzeko mediatekak, Euskal kultur erakundearekin partxuer-goan, antolatzen du Kepa Etchandy argazkilariaren erakusketa, bi gai hauetaz: “Euskaldunak Argentinan” eta “Amerikanoen ondorio-tasuna”, hau Irisarriko Ondare Heziketa Zentroarekin egina. Uztai-laren 1etik 31 arte zabalik den erakusketa. Kari hortara, lau hitzordu berezi eskainiak dira. Uztailaren 1ean, osteguna (18:00) erakusketaren estreinaldia: topaketa iruditan Kepa Etchandyrekin. Uztailaren 10ean, larunbata (16:00) “Euskal Argentina” elkartearen aurkezpena. Uztaila-ren 20an, asteartea (21:00), Royal zinegelan “Euskal Herria hortik hara” filma. Uztailaren 22an, osteguna (18:00), mediatekan “Sor lekua u-tziz geroz” bideoa, Mikel Erramouspek moldatua Wyoming eskualdean bere aitarekin artzain ibilbidea berriz kurrituz, Pierrot Erramousperen lekukotasunetik landa, Argitxu Camus Etxekoparren mintzaldia: “Eus-kaldunak Estatu Batuetan eta haien nortasuna”.Azken oharra: “Amerikanoen ondoriotasuna” erakusketa zabalik izanen da, Miarritzetik landa, Irisarriko ondare zentroan agorrilaren 2tik 30a arte.

« Lurrama 2009 – marrazki lehiaketa »

Sari emaitea

Euskal Herriko eskola guzieri zuzendua zen marrazki lehiaketa bat antolatu du jaz Lurramak, beste urteetan bezala funtsean. 2009an Senpereko eskola publikoko lehen mailako ikasleek dute lehen sa-ria eraman : inguruko etxalde baten bisita eta tokiko hazkuntzetako lan tradizionaletan parte hartzea. Lurrama saloina trukaketa lekua da, laborantza mundua eta kontsumitzaileak elgar kurutzarazteko parada. Etxalde bisita ekainaren 22an egin dute, astearte goizeko 9 :30-etan, Senpereko Beñat Ezcurraren etxean, Senpereko esko-lako lehen mailako 4. eta 5. urteko 25 ikasleek. Ardi hazkuntzari lo-tuak diren hainbat lanen ezagutzeko parada ukan dute (ardi deizte, ardi-ile mozte, gasnatze…). LURRAMAren 2010eko edizioaren ai-patzeko parada izan da ere, saloina Baionan iraganen baita Omia-sainduko asteburuan.

Jende garraio publikoaren udako eskaintza berria

Hasten dira gauzak mugitzen, eta, autobusa hartu behar dela dioten pergario hutsek ekintzetarako bidea hartzen dutela dirudi. SMTC aglomerazioko garraio publikoen sindikatuak ezagutarazi ditu uda-kari indarrean emaiten dituen berritasunak. Prezioak lehenik : STAB autobusa hartzeko harpidetza erdia merkeago emaiten du uztail-agorrileko, 30 eurotan, orain hilabete bat bakarraren harpidetza 33,30 eurotan delarik.

Autobusak gauazChronobus autobusa, Baionako herriko etxetik Miarritzekora zuzenean doana, eta Paseo deitua, Angelutik Miarritze barnera doana itsas he-giz hegi, biak gau osoan ibiliko dira : lehena orenean behin gauerditik haste, bestea oren erdi guziz. Gauak gauari Baionako herriko etxe ai-tzinean autobusetik jausten direnek “itzulera bermatua” deitu zerbitzua baliatzen ahalko dute : autobus ttipi batek eramanen ditu herriko etxe-tik, Santespieta auzora, berdin Bokale, Tarnose edo Hiriburuko par-kaleku batetaraino, non ere beren autoa utzia izanen baitute. Zer-bitzu berezitu hau tikete xinple baten truk eskuratuko dute.

Urririkako joan-jinakIaz ireki zituzten joan-jin autobus zerbitzu bat Angelun, Herriko etxe-tik ondartzetaraino dabilena, eta beste bat Miarritze barnea inguratzen duena, biak ere urririk. Aurtengo udan beste bi gehituko dituzte, bat Angeluko supermerkatuetatik hondartzetara ibiliko dena, beste bat Miarritzeko aireportu ondoan irekia den Iratiko aparkalekutik hiri bar-neraino ibiliko dena. Lau autobusak urririk eta laurden guziz pasatuko dira, goizeko hamarretatik arratseko zortziak artean. Helburua argia da : auto partikularrak ondartza gunetatik urrun atxikaraztea.

Baionako bestakGoragoko berrikuntzak oro ez dira beteko gauez Baionako besten astean. Besten asteartetik eta ondoko astearte goizeraino, STAB auto-busean joan hutsaren egitea bi euro eta erdi gostako da, joan-etorria lau euro.

Departamenduko laborantzaren erakusketa asteburu honetan

Departamenduko laborantza hurbil hurbiletik ikusten ahalko dute hiritarrek heldu den asteburuan, Baionan ; hain zuzen ere duela ha-mabost bat urte bezala Baionako feria/erakusketaren kari iragaiten zen laborantzaren egunaren leku berean, Paulmy etorbidean. La-runbatean iraganen da behi gorrien lehiaketa, biharamunean aldiz behi esnadunena, bai eta laneko zaldi eta behorrena ; bi egunetan mendietako laborantza izanen da presentatua, lekuko ekoizleen merkatua eta lekuko mozkinen otorduekin ; eskoletako lau ehun haurreri etxalde bat presentatuko zaie. Donibane Lohizungo arran-tzaleek leku berezia hartuko dute, eta Baionak bisitaldi dastatzaileak antolatuko ditu bi egun horietan. Ingurumenaren partetik baso be-rriak eta komunetako zerbitzu idorrak proposatuak izanen dira ; bi egunetan sartzea urririk izanen da.

SAFAM-Lftech= 761 000 euroNi bezala matematiketan fidatzen ez diren irakurleek konprenitzeko gisan komentatuko dut ekuazio hori. Negoziaketak lau urte luze iraun du ; SAFAM altzairutegia 2005-ean hetsia da 165 urtez kurritu ondoan. Urtea berantago likidatzaileak 2,3 milioi eurotan ezarri du salgai, lantegi hetsia eta inguruko 31 000 metro karratuko eremua. Erostunak beharko zion dirutza erraldoi horri gehitu gune guziko kutsaduraren kentzeko faktura, pentsa beraz zer fortuna izanen zen ateratzeko ! Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoak ukaldia kausitu du, ezen azkenean, prezio hiru aldiz apalagoan erosiko baitu lan-tegi hetsia bere eremuarekin, hots 761 000 eurotan.Eta LFtech ? Enpresa hori kokatua da SAFAMeko bastiza parte ba-tean, hogeita zenbait langilerekin altzairuzko ekoizpen lanean ari da ; egoera zaila bizitzen du krisiarekin eta zuzenketa judizial pean ezarria du auzitegiak. BAM hiri elkargoak beharko du beraz enpre-sa horri aterabide bat atzeman, hasi aitzin gune guziko kutsadura kentzeko lanak ; mementoko kargudun politikoek diote gune hori industrientzat atxikiko dutela.

7

Page 8: Herria 3062

Herriz Herri

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE

Tel. 05 59 41 99 02

luzaideHeriotze – Berri txarra izan dugu Luzaiden. Ekainaren 12an hil zaigu 36 urtez Luzaiden egon den Juan Jesus Boneta Lopetegi, Lizarrakoa. Barbera edo medikuaren lagun pikura emailea zen eta 61 urtetan utzi gaitu. Zonbait denbora huntan ez-untsa egona zen et a azkenean gaitza nagusitu zaio. Bi seme-ala-ben aita zen eta izan zaitekeen gizonik goxuena eta gixakoena zen, etxekoa bezala ginaukan Lu-zaiden. Orai parte hartzen dugu familiaren doluminean.

A.A.irisarriHeriotzeSegitu dugu bere azken egoi-tzarat Jean-Baptiste Gastellu Garziainekoa, lauetan hogoi eta bosgarren urtean itzali dena. Hiru semeren aita, zonbeit urte hotan bere espos laguna galdua. Goza dezala orai betiko zoriona. Gure dolumin beroenak familiako gu-zieri.

A. I.Makea-lekorneEzkontzaAldi huntan Makeako bi urtxo abilen baia entzuna izan da he-rriko etxean. Huna beraz, uztarri azkar bati lotuak direla Bidegarai Jérome Mendibista eta Uhalde Madalen Etxegaraia. Jérome, enpresa batean kudeatzaile eta Madalen laborategian. Zorionean iragan dezatela biziaren segida, eta gutiz ez utz gu guzien gores-men herrikoiak, eta gora gaurko bikote xarmantaren etxeko guziak!

AiretikBai, bai, bizi girela eta doi bat az-kar. Xitoetan, arinetan eta ttarroe-tan gureak irabazle aldi huntan ere. Beraz gora Iban Jauregi - Bastien Iribarren; Eñaut Etxeberria - Peio Hiriart; Roux Florian - Olivier Duhart. Eta lehen mailean bixtan da!Airetik: Jon Karrikarte – Gerard Etxebarne (30) eta Baigorri: Goi-goetxea – Arambel (22)

P. I.

SaraErrioxan gaindiErrearoaren 7tik 9arte 22 Sa-ratar eta 8 Senpertar izatu dira Errioxan. Arnoaren bidea egin dute, arno onak jastatu dituzte eta bertze gauza eder batzu ikusi. Hiru egun goxo pasatu dituzte laguntasunean. Uste baino jende gutixago ziren, De-nise Añorga antolatzailea pixka bat atxemana zen, bainan gero eta zailago da jendea biltzea. Badu 4 urte Denise gaixoak an-

tola-tzen dituela holako ateral-diak. Pentsatzen dut helduden urtean bertze holako ateraldi bat antolatuko duzula. Ateraldi hortan ziren guziek milesker haundi bat erraiten dautzute, segi hola hola.

EskubaloiaErrearoaren 12an larunbatare-kin gure Urtxintxen eguna zen. Arratsaldearekin polikiroltegian, eskubaloian aritu dira haurrak, gazteak eta helduak elgarren ar-tean. Ondotik bazen zintzur bus-titzea eta taloak. Denek omore onean bukatu dute, bainan ohar-pen bat, jokolarien burasoak gutti ziren, alta 11 urte azpikoek xapela Sararat ekarri dute.

OhoreaGanden ortziralean, errearoaren 18an, bi ama familiako ohora-tuak izan dira. Jesusa Saha-rreta espos Aguerre Azpilkuetan sortua duela 86 urte eta Sara Garatean bizi dena. Izan ditu 5 haur, maluruski batto zendua, 12 semeatxi baditu eta 20 se-meatxi ttiki. Maria Dominika Berekotxea espos Mendionde Saran sortua duela 83 urte eta Iturbidean bizi dena. Izan ditu 4 haur, batto zendua horrek ere, 6 semeatxi baditu eta 3

semeatxi ttiki. Jaun auzapez Janbattit Laborde-k eman dio-zkate bron-tzezko medaila eta ohoreak bi ama horier eta par-tikulazki Jesusari zeren baditu 20 semeatxi ttiki, ondoko urte-tan populazionea emendatuko baitute. Annie Londaitz eta Mo-nique Soudrek eman diozkate lore batzu kontseiluaren partez bi ama horiei. Ondotik izan da zintzur bustitzea Herriko Etxeak ofreiturik eta dena omore onean bukatu da.

Haurren bestaGanden larunbatean eskola publikoko haurren besta zen.Denbora txarra zen, orduan

polikiroltegian egin dute beren eguna. Arratsaldean haurrek egin dituzte beren erakusketak, ondotik aperitifa eta afari ona izan da. Milesker eskolako bu-ruzagien partez hor ziren guzieri eta laguntza ekarri duten jende guzieri.

AbisuSaran eskolan ibilki diren hau-rrek, karta egiteko autobusaren hartzeko, behar dute etorri He-rriko Etxerat, haurraren argazki batekin paperak betetzeko.

Saratik kanpo eskolan ibiltzen direnentzat, egiten ahal dituzue internetekin direktuki kontseilu orrokorra lotuta. Horra lotura www.cg64.fr, bertzenaz etorri Herriko Etxerat dozieren bila.

Oroitu dozier horiek egin behar direla errearoaren 30eko beran-tenez.

Gazteak, 16 urte egiten ba-duzue hilabetean, behar duzue etorri faltarik gabe familiako libretarekin herriko etxerat. Batzuek ahantzi balinbaduzue etorri lehen bai lehen. Kasu, ez balinbaduzue izena ematen, ge-rorat makurra ekartzen ahal du.

PilotaKadetak. Beola Bixente-Men-dionde Peio irabazle 30-08 Itsa-suarren kontra. Gaztetxoak Pre-vost Axel-Agesta Joan irabazle 30-24 Zaharrer Segi-ren kontra. Artekoak Riobo Imanol-Sarie Bastien irabazle 30-19 Senpe-reren kontra. Xitoak. Iribarren Unai-Lecuona Aritz galtzaile 30-22 Lau Herri-ren kontra. Arri-billaga Eneko-Fagoaga Eneko galtzaile 30-28 Oztibartarrak-en kontra. Bi xito taldeek galdu dute eta hortan bukatzen dute beren sasoina. Bertze taldeak final laurdenetan dira.

Ganex

Bi ama familiakoen argazkia, ezkerretik eskuinera JESUSA eta MARIA DOMINIKA auzapeza eta kontseiluko batzuekin

bankaPilotaAldi huntan neskak nausi ditugu pilotan. Alabainan bigarren xa-pela (Frantziakoa) irabazi du segidan Maitena Gascuek bere lagunarekin balina pilota hu-tsarekin. Goresmenak Maitenari eta Anais bere lagunari, eta mu-tikoek ere har dezatela etsenplu lehen bai lehen.Herriko bestak ere ditugu aste ondar huntan. Egitaraua: ortzi-ralean 25an, arratseko 8.30etan Zikiro besta Panpi Portugalek alaiturik eta ondotik dantzaldia Adartza taldearekin; ibiakoi-tzean 26an, arratseko 11etan dantzaldia Sorgintxu taldeare-

kin; igandean 27an, goizeko 10.30etan meza nagusia klika-rekin, ondotik zintzur kilikatze animatua Arambel ostatuan; arratsaldeko 4.00etan, herriko eskolako haurren emanaldia, Astezkenekoak eta “Saltse-roak”, Pantzo Hirigarayen an-tzerki bat herriko gazteek ema-nik; arratseko 7.00etan, talo ta xingar eta dantzaldia S-B-RAK taldearekin, gauerdi artio; as-telehenean 28an, etxe kurrida egun guzian, adinetakoen a-rratsaldeko askaria; asteartean 29an, eguerditan herritarren bazkaria ezkerparetan Jose An-gel-ek alaiturik. Denek itzuliño bat egin dezatela.

F. J.

8

Page 9: Herria 3062

Herriz Herri

aiherraHerriko Pestak, 4 egunez, or-tziraletik astelehena arte ! !Hazparnekoetarik landa, horra orain Aiherrako pesten aldi, or-tziralean hasten zauzkigunak. Indar berezi bat egin dute gaz-teek, egitarau aberats baten es-kaintzeko : kantu, musika, zirko, pilota, birla, dantzaldi, kontzertu, afari, mus, haurren ikusgarri, hots denetarik izanen da.Herriko pestetako animazione guziak, Aiherrako plazan iraga-nen dira, ostatuen gain delarik aingira apairuen proposatzea herriko pesta denbora guzian. Beste salbuespen bat, aste-lehen goizeko birla zoingehia-goka Attatea ostatuan dela iraganen aurten. Beste bere-zitasuna, igande arratsaldeko Euskal Kantarien Biltzarra artista kantari ezagun askorekin, eta astelehen arratseko AIHERRA KANTUZ kantaldia, Aiherrako 7 talde parte hartzailerekin. Horiek denak herriko plazako oihalezko aterbe azpian dira iraganen !!!Horra beraz xeheki pesten egi-taraua.

Ekainaren 25a, ostirala :8etan, MUS-COCKTAIL gaua, De-nen etxean, sari ainitz irabazteko.Ekainaren 26a, larunbata :8etan zikiroa KANTUZ taldeak alaiturik. Ondotik, dantzaldia Mi-kel HATS-ekin.

Ekainaren 27a, igandea : 11etan, meza nagusia Xiprik ku-deaturik. Ondotik zintzur busti-tzea plazan Heriko Etxeak eskai-nirik. 5etan, EUSKAL KANTARIEN BILTZARRA : Etxamendi eta La-rralde, Pil Pil taldea, Pantxoa ta Peio, Kantiruki, Manex Pagola, E-rramun Martikorena, Xendarineko ahizpak. SARTZEA KITORIK ! Arratsalde guzian, TRIK’ERO tal-dea bazterren alaitzeko eta haur jokoak.

Ekainaren 28a, astelehena :10etan birlak Attatean. 6etan, pi-lota partida herriko plazan, Arratseko 9tan, AIHERRA KAN-TUZ Aiherrako 7 talderekin. Eta ondotik KILIKOLO ZIRKO-ren az-ken ikusgarria “Bi”.Eta bukatzeko, dantzaldia Kiki Bordatxo-rekin.Bestalde, ez ahantz aingira na-saiki jaten ahalko dela herriko os-tatuetan. Ikusten duzuen bezala ez dugu enoatzekorik izanen, egi-tarau bete bete bat prestatu bai-taukute gure gazteek. Ongi etorri deneri ! !

EzkontzaJoan den larunbatean, Otegi-ko Carine Oyharçabal herritarrak biziko laguntzat hartu du Gilles Wissler Le Plessis Trévisekoa (94). Carine farmazianoa eta Gilles ahoartatzailea izanez, biek Parise aldean lan egiten dute, eta han bizi dira.Senarraren aldetik, familiako eta adixkide andana batek egin dute hemengo pidaia. Betirako baia Aiherrako herriko etxe eta elizan eman ondoan, argazkiak herriko plazan egin ondoan, aperitifa eta afaria Saran iragan dira giro ho-berenean.Gure goresmenak espos gazteeri, eta goraintziak hauien burrasoeri.

izturitzeHerriko etxetikEgun hauetan eskuratu dugu he-rriko urtekaria 2009ko diru gora beherak xeheki dauzkana bai eta elkarte eta ikastetxeen berri eta beste argitasun ainitz hala nola zikin eta ondarkinen bilketaz, berexketa hortaz baitugu denek ikasteko. Auzapezaren hitza ere hor dugu aipatzen daukuna az-ken jende kondaketaren arabera 450 biztanle gintazkeela (%12 gehiago), dio ere aldaketa horren ahal bezain ontsa segitzeko eta menperatzeko herriko etxeak hiru sailetan lan egiten duela :- P.L.U. Lur antolaketa berria lekuan ezartzen (etxe guneen fin-katzeko)- Saneamendu sarekolektiboaren hedatzea Garakoitz auzorat- Larrainxola etxe gunearen erai-kitzen uda huntan (6 etxeleku).Bururatzeko erraiten dauku boz-kario haundiz jakin dutela berriki gela elebidunaren idekitzea es-kola publikoan, berek galdatua zutena burrasoen sustenguare-kin. Jakiten dugu ere San Josepe eskolako arduradunen ganik ikasturte huntan numerikoa sartu bada ikastetxea heldu den sar-tzetik harat elebiduna bilakatuko dela. Gisa hortan, andana bat ikastolan ere izanez, herriko haur gehienek ikasten ahalko dute euskaraz.

Azpimarratzekoa ere urtekari hau kasik osoki bi hizkuntzetan ager-tzen zaukula.

HeriotzeBi herritarrek utzi gaituzte joan den astean. Lehenik Ulali Casemajor Age-rreko amatxi egun laburrik barne joan zauku, zenbait egun bakar lehenago ospitaleratua izanik, arras pixkor zelarik oraino 88 ur-tetan. Astezkenean, elizaren bete ahaide eta adixkidek egin diote azken agur beroa. Bere denbora gehiena laborantxan eta etxeko lanetan arizan da. Amatxi maita-tua, elizari ere biziki atxikia zen, girixtino eginbideez gain, katixima erakasle ere izan baitzen zenbait urtez. Gaztelu hirugarren adine-koen elkartearen sortzailetarik zen eta luzaz arduradunetarik. Presuna jendekina eta idekiaren oroitzapena uzten dauku.Bigarren heriotzea familia berean gertatu da, Ulaliren koinata, Ge-laiteko Luixa Laborde, laster 89 urte beteko zituena. Jitez goxoa zen emazte ixil hunek bere bizia besteen zerbitzuko ereman du lanean etxetik biziki jalgi gabe. Berriki xahar etxerat bildua zen osagarriz ahuldurik. Hunen ehorzketa jendetsuak larunba-tean iragan dira. Bi hil hauen etxeko eta ahaideek gure doluminak onhar ditzatela!

MugerrePortuko auzoa urpean Joanden urtean gertatua jada-nik, berriz etorri zaigu uholde izigarria Portuko auzoan. Goizetik ari zela euria jauts aha-la, herriko iparreko mazelatik jautsi ura metatu da burdinbide sahetsean, hodiak sobera hertsi izanki uralde horren pasaraste-ko.Azkenean, jaz bezala, burdin-bide pezoina bi lekutan trenkatu-rik, ura hedatu da bertze aldera

eta apalago ziren etxeetan sartu. Ezta lehen biziko aldian bezain gora igan bainan aski funditzeko etxebehereak. Konpontzeko la-nak etziren bururatuak eta, hara, berriz haste. Etsitzekoa! Bistan da burdinbidea airean izanez, Baionatik Italiarano doan bidea hetsia izan dela.Zonbeit obra antolatuak dira gertakari horren saihesteko bainan ez bururatuak; hala ere haiei esker uholdea mugatua izan da; noiz ezagutuko dute bakea horko jendeek?

B.L.

bidarraiEzkontze – Joanden larunba-tean, Sastreaeneko Patxi Sa-llaberryk bizilaguntzat hartu du Maylis Hirigoyen. Goresmenak eta agiantza zoriontsuenak bikote gazte huni.

Komunione – Bataioko agin-tzak berritu dituzte parropiako 23 gaztek joanden igandean Or-tzaizen. 9 ziren Irisarri-Suhusku-netik, 8 Ortzaizetik, 1 Arrosatik eta 5 Bidarritik : Elorri Amestoy, Eneko Anchordoqui, Denis Ca-billon, Pierre Cedarry eta Paxkal Elissetche.

Hirukasko – Larunbat huntan iraganen da Hirukasko lasterkal-di-ibilaldi famatua, Itsasutik abia-turik, Bidarrirat heltzeko. Izanen

da beraz mugimendu gure plaza bixkarrean. Lehenak eguerditik laster helduko dira. Sariak arat-salde apalean emanen dira, 7ak irian. Ondotik afaria izanen da trinketean, Or-tzaizeko ikastolak prestaturik (18 euro). Egun gu-zian aldiz taloak, herriko elkar-teek prestaturik eta animazione desberdinak.

azkarateHerriko bestak – Ekainaren 25etik 27ra iraunen dute herriko bestek. Ostiralean herritarren gaualdia. Larunbatean afari eta dantzaldi Holako taldearekin. Igandean 10:30 meza, ondotik aperitifa, 17:00 pintxo lehiaketa, mutxikoak, eta talo ta xingar Ez-tiki taldeak alaiturik.

9

Page 10: Herria 3062

Herriz Herri

SenpereHeriotzeEgun hautan hiru herritar segi-tuak izan dire beren azken egoi-tzarat.Bat, Michel Phebus De Grailly Serrestarra. Zonbait denboraz barkatzen ez duen gaitzarekin borrokan arizanik, sendatu itxu-ra egin zion. Gaitza berriz lotu zaio eta laster bere saretarat bildu du. 33 urtetan pausatu da utziz bere emaztea eta semea arras ttipia.Bigarrena, Michel Lamiscarre. Aspaldian osagarri ahul batekin bizi zen. Eta ongi artatzen zuen Maite emaztea kolpez zendurik, Michelek ez du onik izan geroz-tik. Pausatu da 69 urtetan.Hirugarrena, Germaine Teche-nerry Biperrenbordako alaba. Erraiten ahal dugu famila hori azkarki joa dela. Bi ilabete barne hirugarren heriotzea zuten. Ger-maine Donibanen bere familia-rekin biziturik azken denbora hautan eritasunak joa izanez Amotzeko kaskoetan bizi den Alphonse semeak hartua zuen. Pausatu da 84 urte betetzeko

egunean.Hiru heriotze horiek hurbildik hunkitu dituzten guzieri eskain-tzen ditugu gure doluminak.

Ikastolaren bestaIlabete hunen 12 an larunbat goizean egina izan da gure he-rriko Zaldubi Ikastolaren besta. Buraso eta adixkide ainitzen aintzinean haur ttipienetarik eta handienetaraino erakutsi dauzkute emankizun arras po-llitak. Berek marrazkiekin egina zuten oihal handi eder bat ager-tu daukute. Kantu pollitak ere eman dauzkute aipatuz denbo-raz gure herrian abertzaletasu-nari buruz beren kantu eta ber-tsuekin lan baliosa egina izan duten Zaldubi kalonjea, Dufau anaiak, Barbier erretora eta Ma-txin bertsularia.Bururatzeko Ikastolako haurren burasoek han ziren guzieri es-kaini dute zintzur bustitze bat arras joria.Goresmenak hartze dituzte Ikas-tolako andereño eta erakasle guziek besta pollit horren mol-datzeko haur horiekin izan bide duten pazientziarentzat.

Herriko bestakAsteburu huntan ditugu herriko bestak.Ortzirale aratsean pilota plazan oihalezko gerizan zikiro jatea ongi alaitua.Larunbatean – 10 etan oinez ibilaldia Senpereko inguruetan. 12 etan besta komiteari gakoen emaitea. 13 etan seinazka futbol lehiaketa. 17 etan pilotan esku huska, plekari hoberenekin Gantxikiko lehiaketaren finaler-diak. 19 etan musika lehiaketa. 20 etan afaria Berrotaran osta-tuan eta gero kontzertua eta gau pasa.Igandean – 10 etan 10 kilome-trako lasterketa. 10.30 etan Jon-doni Petri patroin sainduaren ohoretan meza nagusia EMAK HOR eko musikari eta korala-rekin. 12 etan zintzur bustitzea eliza gibeleko Zalika sorroan. 14 etan herritarren bazkaria « Sen-peren Kantuz » taldeak alaiturik. 16 etan pilota plazan bertsula-riak. Ondotik kantaldia eta mu-txikoak. 22.30 etan dantzaldia.Astelehena – goizean gazteen ibilaldia karrikako etxetan. 16 etan pilota esku huska herriko

haur eta gaztetxoen lehiaketa-ren finalak. Ondotik amaturrekin beti esku huska. 21 etan kon-tzertua. 23 etan dantzaldia.Asteartea – 9 etan feria gisako erakustaldia. 14 etan eskoletako haurren lasterketa. 18 etan pilota esku huska, Gantxikiko lehiake-taren finala. 19 etan mutxikoak. 20 etan afaria Arocena ostatuan. 22 etan kontzertua.-

HeletaSanta Marian afari-musikaldiEkainaren 24an, ortzegun hun-tan berean beraz, arratsaldeko 6etan japones moduko janal-dia beharra da Santa Marian. Eta ondotik (20.30) musikaldia, “Goxoan” taldeak eskainirik. Talde hortan ditugu Philippe de Ezkurra akordeoilaria, Arnaud Agergarai bibolinan, Xabier Sa-laberri klarinetan, Cecile Danie-lou altoan, Gerard Portellano tuban eta Francis Goudard gi-tarran. “Bartok be(i)la” ikusgar-ria eskainiko dute.

HazparneHazparneko pestakOrtziralean hasi zauzkigu herriko pestak asteazken huntan bukat-zekoak, agian hasi diren bezain ongi. Pesten hastapenarent-zat etorriak ziren Xala eta Ro-main Sicard kirolari omentsuak. Hauek bota dituzte giltzak gaz-teriari, herriko etxearen balkoie-tik. Pesten idekitzerat gomit zi-ren ere bertze kirolari ordezkari batzu: Emile Dirratchet eta Jean Noël Minjou bai eta kultur ordez-kari bat, Elixabet Haycaguerre EHZ-ko lendakaria. Nahiz aroa ez alde izan jende ainitz bazen plaza karkanan, pestetako lehen egun huntan. Jualdunak eta Zi-ganteak, Jondonaneko suaren ingururuan ibili dira eta bi soinu-lari taldeek alaitu dituzte karrikak gau guzian. Ortziraleko pesta herrikoia da, nola ere igande-koa, bere dantzari eta Danbo-rradako soinulariekin. Hemen ere jendea bildu da nasaiki eta bertan gelditu karrikan berean bazkaltzeko. Aratsaldeko pilota partidek eta ondotik izan diren dantzaldi eta kantaldiek arra-kasta ederra bildu dute gainerat. Bi egun horietan jendea familian etortzen da ohizko pesta giro hunen bizitzerat. Larunbateko gaua bertze pesta molde bat da, gazteria etorri da berantean bainan sekulan baino nonbre haundiagoan. Han zirenek erran daukute giro onean iragan dela gau hori, makur haundirik gabe. Astelehenean iduzkia atera da lanoartetik eta egun eder bat

ukan dute Zelaian, birlari eta bazkaltiarrek. Aratsaldean ere ainitz jende bildu da bi pilota partidetarat. Lerro hauek idaz-tean, oraino bi egun pesta gel-ditzen ziren, bi gertakarri haun-direkin, hala nola, astearteko “Iduzki Lore” antzerkia eta as-tezkeneko pilota desafioa: Xala –Maitia, Gonzalez- Berasategui-ren aurka.

UhaldeaUhaldearen ondorioz ainitz makur izan da herriko auzo batzuetan. Asko tokitan urak atera dira eta etxetan sartu. Jaun auzapezak abisatu ditu makurrak jasan dituzten herrita-rrak, nola, galdatzen ahal duten ixtripu natural bezala ezagutua izaitea. Hortarako, jaun auzape-zari idatzi behar da gutun batean galdetuz kasu hortan ezagutua izaitea, desmasien zerrenda bat eginez. Berdin ere argazki batzu juntatuz idatziaren berme. Bertzalde lehen bai lehen behar da bakotxak bere axurantzari

makur horien berri eman.

Udalbiltzako auziperatuen aldeJuanden larunbat goizean jende andana bat bildu da Ha-zparneko edliza sahetsean, Udalbiltzako auziperatuen alde. Hegoaldean, Udalbiltza hautetsi

elkartea debekatu zuen Garzon epaileak duela 7 urte. Geroztik 22 hautetsi auziperatuak dira eta heietan barne, Xarlo Etcheza-harreta Hazpandarra. Hunek 7 ilabete presondegi egin zituen, Soto del Real presondegian, 2003ko irailetik ondoko apirila arte. Xarlo, bere lagunekin, hel-duden uztailaren 15 ean auzitan izanen da Madrilen. Auzi hunen bigarren partea uda undarrean iraganen da. 22 hautetsiek 10 eta 15 urte presondegi irriskat-zen dute. Xarlok zionaz, auzi huntan ez da berenazkako kar-garik nehun agertzen, eta age-rietan ez da ere lerro bat zerbait gaixtakeri egin dutela idatzirik. Juanden larunbateko manifes-taldi hortan gogoan zauzkaten ere Ramon, Peio, Mattin eta eus-kaldun preso guziak eta hauen askatzea eskatzen zuten.

Hazparneko pestak ideki dituzten kirolari eta kultur ordezkariak.

Udabiltzako auziperatuen aldeko

manifestaldia

10

Page 11: Herria 3062

Herriz Herri

armendaritzeHaur margolariakEskolatik lekora egunero haur-zaindegi bat bada herrian ara-tsaldeko 5etarik 7ak arte. Or-tzirale guziz tenore horietan lan berezi batzuetara lehiarazten ditu Favorel andereak eta be-reziki tindatze lanetara paper

gainean. 14 haurrek, 6 urtetarik 11etara artekoek segitzen dute “Picasso” moldean egin margo-laritza.Helduden ortzirale 25ean, ara-tsaldez, eginen dute urteko obren erakusketa eskolako ge-lan. Gomitatuz ahal bezainbat jende, bai behatzeko, bai sus-tengatzeko.

Haurrak beren obren erakusten(Argazkia J. P. C.)

BataioSakramendu hori errezebitu dute Apolline Trembleau, Naia Teillechea eta Iris Descamps haurrek. Bizi zaitezte osasu-nean, zorionak familiari.

KermezaHelduden igandean dugu egun hori. 10.30etan, meza haurrek moldaturik. 12etan musikariekin Santa Maria eskolan aperitifa. 12.30etan otrutza hor berean. 16.00etan Xurio plazan esko-lako haurren besta. 18.00etan mutxiko eta zozketa. 19.00etan taloak musikariekin.

DantzaOrtzegunean, 21.30etan Xurion euskal dantzak, Airoski taldeare-kin.

PilotaOrtziralean esku huska partida herriko plazan.

Haiti laguntzekoLarrun Kanta abesbatzak, maia-tzaren 15 ean egin zuen kont-

zertuaren irabazia Haiti-ko ka-ltetuentzat eskaintzea erabaki zuen. Hortako ekainaren 11n, 2500 E eman ditu «Appel dé-tresse» elkarteari.Frantzian gaindi,elkarte horrek 17 adar baditu. Helburua ez du hainbat egoera larritan direnen sokorritzea, baizik eta behar-tsueri iraupenean jarraikitzea, proiektuak babestuz ,eta erregu-larki igorriz elikagaiak, arropak eta bertze…

4000 euroko emaitzaDuela urte batzu, elkarte horrek, haurtzaindegi baten eraikun-tza finantzatzen lagundu zuen Port-au-Prince hiri inguruan. Joan den urtarrileko lurrikarak errotik suntsitu izan ditu etxe horiek. Orduan « Appel Détresse » el-karteak berreraikitzeko diru-laguntza bat igortzea erabaki zuen, eta « Larrun Kanta » ko-ruak bere aldetik pentsatu zuen obra on hortan parte hartzea kontzertu bat antolatuz Haiti-ko kaltetuen alde.

Bertzalde bildu izan dituen e-maitzekin, hemengo «Appel-Détresse» adarrak, orotarat, 4000 E igorri ahal izan ditu Haiti-rat. (Frantzia mailan elkarte be-rak bildu duenaren % hamarra nunbaitan).

ML

Larrun kanta-ko T. Andrey, « Appel-Détresse »-ko M.

Laduche-ri txekea emaiten

itsasuSortze Ekainaren 10ean sortu da Baionan Yirim NDOYE, Yakhya NDOYE eta NathalieLAUGIER-en haurra. Familia hau Plazan bizi da.Goresmenak ait’ameri eta on-gietorri sortu berriari.

EzkontzaJoanden larunbatean, ekaina-ren 18an, ezkondu dira Bernard LARREGAIN eta Argitxu COYOS, Battitt eta Odile Coyos-en alaba, Irigoinia etxegunean (edo lotiza-menduan) bizi dena.

Zorionak bikote berriari eta be-raien familieri !

Laborantza plastikoen bilketa «Collecte départementale des plastiques agricoles» bilketa egi-nen da Itsasun gaur zortzi, ekai-naren 28an, aratsaldez, bietarik seiak arte. Nun ? Errobi ofiziale eremuan aurkitzen den CUMA LAPURDI TIKI-ren hangar edo estalpean.

ErakusketaOrroitu ere hilabete osoan zaba-lik dagola Ateka gunean LOYA-THO hazpandar aita-semeen erakusketa.

baigorriZaharrer-Segiko biltzar nagusiaPilota batasunak, larunbat hun-tan Plaza Xokon arratsaldeko 18.00tan eginen du bere biltzar nagusia. Gomita hau zabaldua da pilotari, buraso, herrietako ar-duradun, kaseta, irrati, hots, gisa batez edo bertzez pilotari lagunt-za ekartzen duteneri. 2009ko urteko gora beherak ikusi on-doan, bakotxak ekartzen ahalko du bere ikusmoldea. Solasaldi horren ondotik, heldu diren ur-teentzat dauden beharrorduak aipatuak izanen dira. Lehen hur-rupaldia egin eta, aitzina segitze-ko izanen da jateko eta edateko, giro hoberenean bururatzeko.

2 CV autoak ohoretanBosgarren urtea « Pocoloco 2 CV club » elkarteak hitzordua duela Baigorrin. Aste buru hun-tan, ortzirale huntarik igande arats arte, bilduko dira beraz 2 CV eta modelo huni hurbil dau-den autoen jabe eta zale dire-

nak, egun pare bat elgarrekin goxoki iragaiteko helburuarekin. Akitania osotik etorri beharrak diren 70 autoek herriko etxearen gibeleko aparkalekuan izanen dute biltokia. Hauxe dute bi egun horietako egitaraua, otor-duak beti elgarrekin eginez. La-runbatean, goizean, Arradoy-ko mendi gainera joaitea eta arrat-saldean Donazaharreko gune arkeologikoaren bisita. Igande goizean Baigorriko karriketan ibilaldia eta arratsaldean Arnegi-ra ateraldia. Ondotik, beren xo-koetara barreiatuko dira. Hemen gaindi baldin bada oraino elgar-retaratze huntaz interasatua de-nik, deit beza : 06.17.73.77.91.

PilotaPlaza laxoan, Euskal Herriko txapelgoak aitzina doatzi. Joko Garbian, junior mailean, finaler-diak ziren joanden asteburuan : Riouspeyrous, Lucu eta Cadot nagusitu dira Aviron-eko hiruko-teari 40 – 30. Finala, Donapaleun jokatuko dute uztailaren 14ean.

Herriko pestakUztailaren 3an hasiko zauzkigu zikiro batekin; ondotik Entzun taldeak dantzaraziko eta airos-tuko ditu bazterrak. Biharamu-nean mezaren ondotik eskainia izanen den aperitifaren denbo-ran “Oztibartarrak” pilota esko-lako gazte batzu ikusiko ditugu pilotan. Arratsaldean 6:30etan

partida eder baten ikusteko moldea badukegu zointan Sal-dubehere – Othalepo ariko bai-tira Camino – Olçomendy-ren kontra. Ondotik afaria legatz koskera janari, arrats guzian “Ai-roski” banda hor izanen da gu-zien alaitzeko. Asteartean 5an, 19 orenetan talo eta xingar triki-tilariak lagun. Ongi etorri deneri!

Jutsi

azkaine

11

Page 12: Herria 3062

abiSuaK

France Bleu Pays Basque (Urdin Eus-kal Herri) irra-tiak animatzaile euskaradun bat bilatzen du 2010eko sartzetik harat lan egite-ko. Irrati esperientzia galdegina zaio. Entsegu garai baten ondotik, Urdin Euskal Herriko programazio taldearen partaide bilakatuko da euskarazko eta frantsesezko em-ankizunak animatzeko.

Argitasun guzientzat eta ize-nak emaiteko, junta Jean-Lou Phi-lippe, Urdin Euskal Herri irratiko zuzendaria, tel. 05.59.46.64.64 edo [email protected]

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

lan eSKaintza SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats

Bâtiment 22 - Le Forum 15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNETél. : 05 59 31 21 21/ Fax. : 05 59 31 21 29

«MENUISERIE ALU ET PVC DE LA COTE BASQUE»

«MAPVCCB»SOCIéTé à RESPONSABILITé LIMITéE

AU CAPITAL DE 8.000 EUROSSIèGE SOCIAL : 7 RUE DALBARADE

64200 BIARRITZRCS BAYONNE 510 879 703

Aux termes d’une assemblée générale ordinaire du 15 juin 2010, il a été décidé de nommer en qualité de gérant avec ef-fet rétroactif à compter du 03 juin 2010, pour une durée de 6 mois, soit jusqu’au 30 novembre 2010, Monsieur Jean-Michel DESAGES, demeurant à UJUE (Espagne), Au Bourg, en remplacement de Monsieur Eric CASTIES, décédé.

Le dépôt légal sera effectué auprès du Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

Pour Avis. La Gérance.

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats au Barreau de Bayonne15 rue Raoul Perpère - 64100 BAYONNE

Tél. : 05.59.31.21.21/ Fax. : 05.59.31.21.29

AXIOME SOLUTIONSociété à responsabilité limitée au capital

de 15.000 eurosSiège social : 2 rue du Moulin

64100 BAYONNERCS BAYONNE 521 189 985

NOMINATION D’UN COGERANT

Aux termes d’une décision de l’assemblée générale extraordinaire du 15 Juin 2010, et à compter de cette date, il a été décidé de nommer Monsieur Frédéric CAMJUZAN, demeurant à SAINT PÉE SUR NIVELLE (64310) - 44 Artzamendi Karrika, en qualité de cogérant, pour une durée illimitée.

Pour Avis.

Ikas euskal pedagogia zerbitzuaLota jauregia64480 Uztaritze

Ikas euskal pedagogia zerbitzuak do-kumentalista laguntzaile bat bilatzen du, epe mugatuko lan-kontratupean

Epe mugatuko lan kontratuan oinarri-turik (gutienez lau hilabete, gehienez hemezortzi) Ikas euskal pedagogia zerbitzuak dokumentalista laguntzaile lanpostua eskaintzen du bere Uztarit-zeko egoitzan aritzeko.

Eginbeharrak :- Dokumentazioguneko katalogo nu-merikoaren berrizkustea, notiziak osa-tuz, zuzenduz ;- Katalogatu gabeko aldizkarien tratat-zea ;- Etxe aldaira izanen dela eta, doku-mentaziogune berriaren antolaketan parte hartzea.

Jakintasunak / Gaitasunak :- Euskararen praktika eta euskal kultu-raren ezagutza ;- Bibliotekonomia munduaren ezagut-za ;- Liburutegietako softwareen ezagutza.

Lan lekua : Lota jauregia, Uztaritze

Motibazio gutuna eta CVa ekainaren 30eko helaraz elkartearen egoitzara.Xehetasun gehiagorentzat : [email protected]

L&A LEDESMA & ASOCIADOS desde 1959

ABOGADOS / JURISTES D’AFFAIRES / STUDIO LEGALE

AVIS DE CONSTITUTION DE SOCIÉTÉ

CONSTITUTION

Forme : SAS (Société par actions simplifiée)Dénomination :GROUPE PRORAYONNAGES SAS

unipersonnelleSiège social: Résidence Cérès – Bât. I – RC

– 5, rue Pierre - Moussempés; 64200 BIARRITZCapital : 20.000 EObjet : en France, la commercialisation,

vente et distribution d’étagères et autres dispositifs de rangement.

Et, d’une façon plus générale, toutes opérations commerciales, industrielles, mobilières ou financières se rapportant directement ou indirectement ou pouvant être utiles à cet objet ou susceptibles d’en faciliter la réalisation.

La société peut prendre toutes partici-pations et tous intérêts dans toutes sociétés et entreprises dont l’activité serait de nature à faciliter la réalisation de son objet social.

Elle peut agir directement ou indi-rectement, soit seule, soit en association, participation, groupement ou société, avec toutes autres personnes ou sociétés et réaliser sous quelque forme que ce soit les opérations entrant dans son objet.

Durée : 35 ANSNom et adresse du gérant/président:

Monsieur FERRER LAPORTE David, domi-cilié à E-50420 Cadrete (province de Sara-gosse – Espagne); 4, rue Muel

Immatriculation au R.C.S. de : BayonnePour Avis.

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé établi en date du 4 mai 2010 à TARBES (65000), il a été constitué une société pré-sentant les caractéristiques suivantes:

Forme: Société civile immobilièreDénomination: S.C.I. 39 ALLEE DES

SOUPIRSSiège social: 40, allée du Moura à

ANGLET (64600)Objet: l’acquisition, la gestion et l’ad-

ministration de tout immeuble et de tout terrain

Durée: 99 années à compter de son Immatriculation au Registre du commerce et des sociétés

Capital social: 1 000 eurosApports en numéraire: 1 000 eurosGérance: Madame Mathilde DE

SAINT MARTIN LACAZE demeurant à la Place du commerce, résidence du Centre à SOUSTONS (40140) et Monsieur Eric DUPOUY demeurant au 40, allée du Mou-ra à ANGLET (64600)

Immatriculation: au registre du com-merce et des sociétés de BAYONNE

Pour avis,le représentant légal

PHILIPPE GOGUET–DOMINIQUE PERRET

BERNARD ERTAURAN – JéRôME PAOLINOTAIRES ASSOCIES

Succ.rs de Me G. RIEUF, Me A. ARMENGAU, Me A. PERRET, Me J. MENDIHARAT

10, Rue de la Ferme Dai BaïtaB.P. 459

64504 SAINT-JEAN-DE-LUZ CEDEXTél.: 05.59.26.06.50 Fax 05.59.26.94.78

INSERTION – CHANGEMENT DE RE-GIME MATRIMONIAL

Suivant acte reçu par Maître Bernard ER-TAURAN, Notaire Associé de la Société Civile Professionnelle “Philippe GOGUET, Dominique PERRET, Bernard ERTAURAN et Jérome PAOLI, Notaires Associés”, ti-tulaire d’un Office Notarial à SAINT-JEAN-DE-LUZ, 10, rue de la Ferme Dai Baïta, le 11 juin 2010, a été reçu le changement de régime matrimonial portant adoption de la communauté universelle par:Monsieur Serge ALDANONDO, Retraité, et Madame Miren ALBERDI, Retraitée, son épouse, demeurant ensemble à HENDAYE (64700), 12 Rue Salvador Al-lende.Mariés à la Mairie de HENDAYE le 19 oc-tobre 1971.Les oppositions des créanciers à ce changement, s’il y a lieu, seront reçues dans les trois mois de la présente inser-tion, en l’Office Notarial où domicile a été élu à cet effet.

Pour insertionLe Notaire.

FRANçOISE LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit commercial et Droit des sociétés –

21, rue Chauvin Dragon – 64 500 SAINT-JEAN-DE-LUZ

CONSTITUTION

Suivant acte sous seing privé en date du 9 juin 2010 il a été institué une Société à Responsabilité Limitée présentant les caractéristiques suivantes:

DENOMINATION: EGUZKIACAPITAL: 85 000 euros composé

d’apports en numéraire à concurrence de 25 000 euros et d’apport en nature à concurrence de 60 000 euros. Ledit ap-port consistant en divers matériel et ou-tillage, de boulangerie pâtisserie.

SIEGE SOCIAL: 5 avenue d’Es-pagne, Maison Gabarrenia 64 700 HEN-DAYE

DUREE – IMMATRICULATION: 99 années à compter de l’immatriculation au RCS de BAYONNE (P. A.).

OBJET: la création, l’acquisition, la propriété, la détention, la gestion, l’ad-ministration directe ou indirecte de tous fonds de boulangerie, pâtisserie, salon de thé, vente à emporter ou à consom-mer sur place, ou tous fonds ayant une activité connexe ou complémentaire; la commercialisation au détail, en gros ou demi-gros de produits de boulange-rie et pâtisserie; la vente de matériel et consommables pour la boulangerie, pâ-tisserie, équipements pour la fabrication de produits alimentaires, et tout ce qui peut se rapporter directement ou indirec-tement à l’objet ci-avant énoncé.

GERANT: Monsieur José LOPEZ ARGUELLES, demeurant à HENDAYE (P. A.), 6 rue Marcel Paul, nommé à ces fonctions pour une durée non limitée à compter du 9 juin 2010.

Le Gérant.

CHRISTOPHE CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercialBayonne (64100)

R. MERLE PEINTURE33, rue Noroit – (64600) ANGLET

440 503 852 RCS BAYONNE

Par acte du 07/06/2010, l’associé unique de la société R. MERLE PEINTURE, a dé-

cidé:

Qu’il n’y avait pas lieu à dissolution de la Société, statuant en application de l’article

L. 223-42 du Code de Commerce,D’augmenter le capital d’une somme de 23 300 E pour le porter de 22 700 E à 46

000 E, De réduire la capital d’une somme de 36 000 E pour le porter de 46 000 E à 10 000

E.

Les statuts ont été modifiés en consé-

quence.RCS de Bayonne.

Pour avis. La gérance

12

Page 13: Herria 3062

Soka tira irrati jokoa, duela 15 bat urte Irulegiko irratian sortu zen eta oraino ainitz orhoitzen dira emankizu-nak bildu zuen arrakasta ikaragarriaz.Helburua da, herriko besten promo-zioa egitea eta jokoaren bidez anima-zio bat sortzea herriko plazetan.Jokoa berriz heldu da, freskaturik eta gainera iparralde osoko herrieri za-baltzen da !

Irratian nola pasatuko da

Herriko bestak diren 2 herri lehian emaiten dira.Zuzenean izanen da ostegun arratse-tan 8.30tarik 10.00 arte 10 bat joko izanen dira orotarat.Irratiko studiotik ariko da jokoaren eramaile nagusia. Herri bakotxean, Euskal Irratietako animatzaileak izanen dira beren tresneria guziekin, besta komiteek finkatu tokian.

Zer prestatu behar da herrietan :

Gela bat bere telefono ADSL liñare-kin.Emanaldiaren hastapenean besta taldeak bere herri eta elkartearen aurkezpena beharko du prestatu.Galdera pare bat bere herriaz anto-latu, parreko taldeari egiteko.Egin ahala jende bildu giroa sortzeko eta jokolariak sustengatzeko.Erantzunak atxemaiteko laguntza gu-ziak libro dira, internet, liburu, telefo-noa eta beste.

Nola parte hartu :

Ekainaren 30ko zuen herriaren izena emanez Euskal Irratietako M.Agnès Gorostiague-i : 06.07.94.58.55.

Jokoan :

Euskal Irratien trofeoa eta sari eder frango.Eta zuen herria eta besta komitearen fama gaitza Euskal Herri guzian !

telebixta leihotik

aSteburuKo HitzorduaK

Bahituak: Noiztenka badira berri onak, hala nola Kolon-biatik, aspaldiko partez, askatua izan delarik, F.A.R.C. de-lakoen eskuetan egonik hamar bat urte, Kolonbiar jene-ral bat. Mendieta du deitura eta ez dezake uka nungoak ziren arbasoak. Alegeratzeko parada daukagu ahantzi gabe munduan gaindi nonbait dauden bahituak eta nola bizi diren.Yeelen: Arte gateak, ekainaren 17an eskaini du Souley-mane Cissé Maliarraren filma. Afrikan gaude, Mali-ko baz-terretan, eta badu hamar bat urte idortea nagusitzen ari dela. Bambara deitzen den leinuan ez dira batere ados, zatituak zahar eta gazteen artean.Zahar batek nahi luke bereganatu jakituria belaunaldiz belaunaldi galdua. Haren semeak, aldiz, etxetik ihes egi-ten du bere amaren baimenarekin eta badoa basamor-tura amak emanikako lepoko batekin, horrek eskainiko diola beharrezko geriza.Badoa, beraz, eta bide nabar kausitzen ditu bertze leinu batzu, haiekilan egoiten, bere jakinduria erakusten, e-rrege baten aholkulari bilakatzen. Bidaia luzea basamor-tuan gero eta gehiago bilatuz beharrezkoa duen zuhur-tzia biziaren eremaiteko. Oraiko Afrika, Afrika zaharra.Ekainaren 18a: Zertan zen Frantzia duela orain 70 urte zaharrek badakite, gazteek behar lukete jakin. Galtzen ari zen zenbait hilabete lehenago hasi zuen gerla Hitler-en kontra. Frantses gobernua Bordelen dago osoki zati-tua, batzuk su-etena bilatuz Pétain marexala buru, bertze batzuk gerla segitu nahiz de Gaulle jenerala Londresera airatu zelarik ekainaren 17an eta mintzaldi bat, dei bat he-laraziz frantses guziei.70 urteren buruan Sarkozy presidenta Londres-en bisita-tu ditu B.B.C. irratiko gelak, de Gaulle-n egoitza eta berriz etxeratu da “Mont Valerien”-eko hil harrietan lorestatzeko urtero egiten den bezala. Egun betea beraz. Duela 70 urte zatitua balinbazen Frantzia, berdin zatitua da orain desberdintasuna erregeturik, batzu gero eta aberatsago, bertze batzu, aldiz gero eta behartsuago. Zorionez badugu prentsa askatua gehiekikeriak salatzen dituenak, Boutin anderearen irabazbideak, ministro-orde batek puroak erretzen guk pagaturik eta bertze ministro batzu beren erretreta eta ministro soldata metatzen dituz-tenak. Nola ez futbolarien paga!Kirolak: Kiroletan futbolaz nahiago dut ez mintzatu. Hor konpon, Mari Anton! haien artean jokolari, entrenatzaile et Federakuntza. Errugbian Frantses taldea jokatu da Platan Argentinako bigarren taldearen kontra eta aise irabazi du (37 eta 14), bortz entsegu bien kontra. Bertzerik izanen da datorren astean Argentinar lehen taldearen kontra.

J. H.

euSKal irratiaK 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Ekainaren 25 : Ostiralea07.00 : Goiz berri16.00 : Kantaire. ESNE BELTZA tal-dea zuzenean 19.00 : Aitzur eta jorra 20.00 : Presoen oihartzunaEkainaren 26 : Larunbata11.00 : Soka Tira Banka /Aiherra 12.00 : Berriak 13.00 : Aitzur eta jorra Ekainaren 27 : Igandea 09.10 : Gure bazterrak Armendaritze 410.30 : Meza Gamue Zohaztitik13.00 : Gure arbasoak Guillaume Moutroustegi Donazahartarra arrain-tzaz

14.00 : Hegoaldeko ostatua15.30 : Errubia, finala Donapaleu /Tartas17.30 : Armendaritzeko Elhina lehia-ketaren finala Ibarrola- Kurrutxarri / Bielle -OçafrainEkainaren 28 : Astelehena 19.00 : Zer dioxu, Senpereko Mixel Mendiboure

ortziralean

-Mugerren, Haitzondoa gelan (18.00), antzerkiaren besta.-Altzain, (20.00), “L’elixir des frères Groom” antzerkia, Tokia taldeak eskainirik.-Miarritzen, geltoki xaharrean (20.45), Agnalys dantza eskola-ren ikusgarria.

larunbatean

-Maulen, portuges besta.-Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.-Itsasutik Bidarrairat, Hirukasko ibilaldiak.-Getarian, herriko plazan (09.00-13.00), zaharki-merkatua-Senperen, “Maite ditugun oler-kariak” sailaren kondu, Amotze-

tik abiatuz (09.00), oinezko ibila-dldia Zugarramurdiko Mendibil kaskorat. Amotze Larraldean (16.00), olerki irakurketak, Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibar-guren.-Hazparnen, Mendeala gelan, Irriñoak haurtzaindegiak bere 10 urteak ospatzen.-Kanbon, behereko plazan (16.00), Jeikadi-ren euskal dan-tzak.-Baionako katedralean (19.15), kantu eta musika kontzertua, Ar-gileak kantari.-Urdiñarben, (19.00), Xiberoko Gau Eskolen kontzertua, tripen eta familha Artus DJ.-Bidarten, Kirolak pilotalekuan (21.00), “Euskaldunak artzain Ipar-Ameriketan”.-Donazaharren, herriko kultura gelan (21.00), “Perkusio naha-

siak”, Hezurjalearen Udaldia deitu sailaren kondu.

igandean

-Azkainen, kermeza.-Hendaian, Zokoburu plazan, zaharki-merkatua. Gaztelu-Zahar pilota plazan ( 11.30), mutxikoak.-Donibane Garazin, jai-alai ezkerparetan, haurren eguna, auasagaialu asko eta askorekin. Herriko elizan (16.00), Elhea ko-roa.-Miarritzen, geltoki xaharrean (20.00), Alliance Forme dantza eskolaren ikusgarria.

asteburuan

-Donibane Lohizunen, Jon-donane bestak. Herriko bestak ere Senperen, Aiherran, Hiri-

burun, Azkaraten, Bankan eta Uhartirin.-Miarritzen, Itsas-Topaketak eta zaldi heziketa lehiaketa nagu-siak. Bestalde, larunbatean eta igandean, kermeza Jondoni Mar-tine parkean.-Hendaian, Zarpai-Bandak bere 40 urteak ospatzen.-Baionan, Luna Negra kabare-tean, ortziralean eta larunbatean (21.00), “Des papillons dans l’abat-jour” ikusgarria, Louise Bourriffé artixtarekin. Larunba-tean eta igandean, departamen-duko laborantzaren erakusketa.-Kanbon, Arnagan, ostiralean eta larunbatean, Edmond Ros-tand-en “Chantecler” obraz ko-lokioa.

Soka TiraEuskal Irratietako udako joko haundia !

Besta komiteen arteko zoingehiagoka.

13

Page 14: Herria 3062

Han eta HeMen

San Andreseko euskal krixtauak apezpiku berria izendatu orduko, ohartu ginen apezpikuak kontser-badore aldeko jarrera zuela. Bai-na ez genuen aitzin-uste horrekin gelditu nahi. Hoberena zela hare-kin harremanetan jartzea, 2009ko martxoan gutunez galdegin genion hitzordu bat. Abiatu berriak ziren zurrumurru batzuk ziotenak Baio-nako euskarazko meza bakarra elebidun bihurtuko zela edo berdin kenduko zela ere. Gizartean gertat-zen den bezala edo berdin gehia-go ere, ongi dakigu Euskara gibel-ka doala Elizan. Historia garaikide hurbilean oroit gaitezen Baionako Vincent apezpikuak 60 hamarka-dan bere burua Euskaldun agertu zuten apezgaiak kanporatu zituela apaizgaitegitik. Beharbada den-bora hartan gauzak beste gisan itzuli balira, ez ginatekeen gaurko egoera larri honetan izanen. Dena den, ez ditugu gertakari larri haien ondorioak zehaztu, ez euskal apezgoak ez apezpikuek, ez eta euskal populu kristauak ere. Ez dute ukan aski kemen eta ausar-dia behar ziren erabakiak tenorez hartzeko eta behar ziren erakun-deak sortzeko Berri Ona euskaraz zabaltzeko bidean. Batikanoko bi-garren kontzilioak fedea hizkuntza guzietan onartzearekin gauzak ho-betu direnean ere, kristau euskal populuaren tokia sinbolikoa izan da Molères apezpikuarekin. Ahu-lezia horiek orain pagatzen ditugu. Baina, errealitatea ez baita sekula ukatu behar, ustekabean behar-tuak izan gara gure duintasunaren eta gure giristinotasunaren izenean aritzera. 2009 udako ikustaldia Gure martxoko gutunak ez baitzuen ihardespenik ukan, uz-tailan, Dominik Hirigaray Baio-nako erretorearen bitartez, berriz galdegin genion hitzordu bat eta azkenean onartu zuen uztailaren 15erako ; handik lau egunetara jin zen meza ematera San Andres elizara, meza euskaraz eman zuen salbu predikua. Meza bukaeran, ozenki gure arrangurak erran on-doan, segidan ihardetsi zuen gure euskarazko meza bakarra berma-

tua zela eta haurren katixima ere. Aitzineko Gotzainak izendatu zuelarik San Andreseko erretore 1998an, eginbide hauxe eman zion Ttotte Ardohain apaizari : aglomerazio guziko euskal kris-tauak lotu ; euskal meza igandero, haur eta nerabeen dotrina euskaraz, eta arreta kultur eta giza arazoei. Ordea, San Andreseko erre-tore euskalduna duela 5 urte Donibane Lohitzunera izendatu zuen apezpikuak eta haren ordez igorri zuena ez zen eus-kalduna, ondorioz gure meza hilzorian zen eta laiko batzuk mugitu ginen meza atxikitze-ko ; kantorea berpizturik eta katedraleko euskal kalonjei es-ker orain arte zutik atxiki dugu meza hori. 2009-ko uztaila-ren 15-ean 5 ordezkarik gure kezkak agertu genizkion la-saiki eta baikorki Marc AILLET

apezpikuari. Entzun gintuela uste genuen ateratzean bilkuratik. Jakin behar da ere, sekulako presioak errezebitzen dituela frantximant giristinoen aldetik, betiko salakete-kin, dena nahasiz : euskara, politi-ka, abertzaletasuna, fedea, beti ere ohar honekin bururatuz : « euskal kristau horiek beti eta gutiago dira, minoria gero eta txikiagoa osatzen dute ».Erretore berriaBaina joan den irailean, François De MESMAY apaizak Andredena Maria parropiako erretore kargua hartu orduko, deliberatu zuen euskarazko mezaren tenorea aitzinatzea gure iritzia galdegin gabe. Aitzakia zen Katedrala ez zela gehiago sartzen parropiaren barnean, eta ondorioz parropiaren meza ofiziala (frantsesez) ordu arti-noko euskal mezaren orduan ema-ten zuela ; beraz euskarazko meza goizeko bederatzietara pasatzen zuela. Guk eskaturik hiru bilkura iraun zuen negoziaketaren ondotik lortu genuen meza hori 9.30etan izan zedin. Ez dugu ordea ordu al-daketa hori onartu, eta hiru hilero berarekin egiten dugun bilkuran aldi oroz oroitarazten diogu gure eza FDM apaizari. Gure oinarrizko galdea beti hauxe baita : aitzineko ohiturara itzultzea, hots, euska-razko meza izan dadin berriz 10. 30etan.San Andres « Euskaldunen Eli-za » ? Apezpiku berriari martxoan idatzi genion gutunean eskatu genion San Andres euskaldunen eliza eza-gut zezan. Haatik “euskaldunen eliza hitz horien analiza ez dugu batere berdin egiten gotzainak eta guk ; gorago aipatu baitugu zein eginbide eman zion aitzineko apez-pikuak Ttotte Ardohain apaizari ho-nek erretore kargua hartzerakoan, gure eskakizuna hortik doa zuzen zuzena ; hots, San Andreseko eliza izan dadin Baiona/Angelu/Miarritze hirigune osoko euskal kristauen biltokia, bertan eskura ditzaten kristau gisa hartze dituzten zer-bitzuak oro : meza eta sakramen-duak, haur eta nerabeek katixima, gehituek formakuntza jarraikia, hori dena euskaraz. Euskarazko pasto-

Euskal pastoraltza Baionako Andredena Maria parropian

2010 urte hastapenean Marc AILLET apezpikuak plazara-tu zuen mezu bat Baionako elizbarrutiko azken gertaka-riez bere ikusmoldeak jaki-narazteko, bidenabar Baio-na-San Andreseko elizako

euskal mezalariak nolazbeit salatuz. Euskal meza hori besoez eta botzez bizirik

atxikitzen dugun fededunek HERRIAk eskaintzen digun parada baliatzen dugu kon-datzeko nola ari garen eta

zer pentsatzen dugun orain-go aktualitate puntuez.

raltza lan horren ongi kudeatzeko, gotzain berriari galdegin dioguna da apaiz euskaldun bat izenda zezan. Eta aipatu bilkura horretan gotzainak gure arazoak ulertu zi-tuela ba zirudien, ondotik ekarri dituen erantzunak bi izan dira : 1) ez digu euskal apaizik eman ; 2) guk egin “euskaldunen eliza” eskakizunari zentzu negatibo eta baztertzailea ekarri dio pu-blikoki. Eta gure eskakizuna sar-tzen da bete betean Baionako elizak sortu behar lukeen euskal pastoraltzako zerbitzuaren bete-beharretan. Euskal pastoraltzaren sortzeko proposamen zehatzak helaraziak dizkiote euskal kris-tauek apezpiku berriari, pilota be-raren teilatuan dago. Begi bistakoa da kristautasuna azkarki apaldua dela iparraldeaz gain zazpi euskal lurraldetan ; muga administrati-boak lasai gainditzen dituen izpi-ritu santuak ez lituzkea pozik har-tuko zazpi lurraldetako kristauek elkarrekin gogoetatuko lituzketen kezkak eta proposamenak ? Eus-kal pastoralgintza zazpi lurralde-tan balio lukeena sortu behar dela konbentzituak gaude. Eta zertako ez, egun batez Euskal sinodo bat antolatu ? Pentsatzen dugu, beste hautu batzuk eginik, zerbait egin daitekeela. Hainbeste denbora galdu dugu ! Hainbeste giristinok utzi dute eliza azken berrogei ur-tetan ! Joanes-Paulo II-k iragarri zuen 2000 urtean « ideki bitez Elizako ateak!». Zoritxarrez Eus-kaldunentzat beti hetsirik daude ! Baina, aldi honetan, eztabaidak irekiak dira ! Eta uste dugu Marc AILLET apezpikua arazoaren larri-tasunaz jabetua dela, eta berdin ez gaituela baztertuko.BereterrakEztabaida honek ez gaitu zuze-nean San Andresen hunki zeren emazte eta gizon helduek anima-tzen dugu euskal meza eta apaizek gure egiteko manera aspaldi one-tsia dute. Gure erretore berriak du hain zuzen sua piztu neskatxa batzuei beretergoa debekatuz, ez San Andresen baizik eta parro-piako beste auzo batean. Gotzain berriak ez zuen sail horretan borroka pizteko gogorik, bazter guzietan ematen dituen mezetan neskatxak beti onartzen ohi ditu bereter ; baina apaiz horrek ireki debekua ez du kendu nahi izan, eta BERRIA egunkarian hauxe

erran zuen : « Jesusek gizonak hautatu zituen bere hitza zabal-tzeko ».

Nahi ala ez, kontra erran nagusi bat badago Elizaren jokabidean ; alde batetik erraiten du gizonak

eta emazteak maila berean direla duintasunean, eta bestetik gizonei

ematen zaizkien gotzain/apaiz/diakono zerbitzuak emazteei uka-

tzen dizkie. Jesusek ez bazuen emazterik hautatu bere hamabien

artean, ba ote da zerbait Berri Onean emaztea gutiesten due-

nik ? Alderantziz da ! Nor egon da Jesusen ondoan bera gurutzitatua izaterakoan ? Nor ziren Pazko goi-

zean lehenak Jesusen hilobian ? Beste dizipuluek ez ote zuten ihes egin Joanik salbu ? Nor izendatu zuen Paulok Europan sortu zue-larik lehen elkartetxearen buru ? Emazteak ! Baina joera zaharrak, guk egun deitzen dugun matxis-moak indartsu jarrai beti Elizan ! Ez al dira betidanik izan emazte miresgarriak Jesusen lekukoak

izan direnak : Bingen-eko Hilde-garde edo Sieneko Kattalin adi-

bidez, salatu baitzituzten gainera Elizako gehikeriak beldurrik gabe.

Pedofilia aferakPedofilia aferak larriak dira berez, eta askoz gehiago oraino eliza katolikoaren kasuan, honek arras gogorki zigortzen ohi baititu pedo-filia baino egitate askoz arinagoak, maiz jendarte zibileko bizian nor-maleratuak diren praktikak, eta pe-dofilia kasu larri horiek urteak eta urteak nahitara ixilean utzi baititu. Bistakoa da Elizak behar dituela huts haiek asumitu, eta Elizaren izenean Aita Saindua lehen le-rroan da, eta iduritzen zaigu bera baino lehenagoko hutsen garbike-tan bide egiten hasia dela. Gure beldurra hauxe da : eliz-gizonen pedofilia aferen zigorra sektore zi-bilaren esku ematearen alde dela aldarrikatu ondoan, Elizak ez ote dituen barne zigorrak emendatuko beste sail guzietan ere. Ez dira nahasi behar fedea eta erlijioa. Eli-zatik kanpo ere badira fededunak, bai eta beste erlijioetan ere. Baina uste dugu zerbait funtsezkoa eta misteriotsua jokoan dela Elizan. Eliza sortuz gero izigarrikeriak egin izan dira. Baita ere gauza aparte-koak, miresgarriak. Ohartzen ahal gara gizakiari lotua zaiola gaizkia eta ona. Denboraren ibaian dago Eliza bere alde tzar eta onarekin. Bilakaera amaigabera deitua de-lako gu, nahi-eta-ez, bilakaera ho-rretan sartuak gara.Eliza munduarentzat egitura era-gile ona izanen da, guk giristinoak zinezko Jesusen lekukoak baldin bagara. Errexena liteke Eliza uz-tea ; zailena, barnean egotea. Uste dugu, oro har, bere gabezia guziekin, Elizak eman diola Euskal Herriari anitz gauza. Erraten den bezala zer izanen zen Euskal He-rria euskararik gabe, edo pilotarik gabe ? Guk gehitzen dugu Elizarik gabe ? Gure arbasoak animistak zi-ren eta emeki-emeki bilakatu ziren giristino. Orain, arriskua ezerez bila-katzea da. Oraino, beti burdin aroan gara, ez maitasunaren aroan !

San Andreseko euskal krixtau multxo bat

14

Page 15: Herria 3062

KirolaK

pilota Irujo – Xala: 22-13Elhinako finalean

Zaharrer Segi!

ez haundien hetarik izanik ere.Hastean ez da uste zen alderat joan partida batere. Xuriek, erran nahi baita galtzale hauk, aiseago hasi dira: A. Inchauspe gaztea, bixtan dena, adina alde baitu, izi-garriko lana erabili du, pilota gu-zien gainean zela, eta ezker-sare hartan, nundik ez. Defentsa gaitza beti, eta sekulan ez akitua. Harekin, plazer ukan dugu Bonetbeltx ere hor ikustea jotzale hobe batzuekin, ikusteko noradino joan daiken go-rago, eta badezake, baitu molde eta joko, bai eta besorik aski ere. Bi horiek dira 20etako berdintze hartaraino joan eta gero ere atxiki, 37tan eta 38tan berdin. Halere, irabazleri ohore, hauk baitute hor egin hamar tantoren lerroa, berak hobeki ariz ondar hartan, besteak nekarazi ondoan. Boteak: 10 In-chauspek eta 13 Aguirrek.Helduden astelehenean, hau nor-nausi baitzen, Alfaro eta Lamurekin izanen dituzte konduak egungo irabazleek.

Plazalaxoko xapelgoak• SeniorEtchebarne - J. Carricart ......... 30Goicoetchea -Arambel ............ 22

Laduche - Berasategui ............ 30Jaureguiberry - St Esteben ..... 26

Latchere - Ithurralde ................ 30Arrue - Urruty ........................... 11

• JuniorArgain - Etchegoin ................... 30Lascor - Negueloua ................... 5

Mainhaguiet - çubiat ............... 30Irubetagoiena - Sabarots ........ 14

Otheguy - Guilçou ................... 30Etchegaray - Arçanuthurry ...... 11

Teletchea - Lafitte .................... 30Bernard - Azcona ..................... 24

Hegoaldean Irujoren xapelarekinOgeta-GasteitzenJ. Martinez de Irujo ................. 22Yves Salaberri-Xala ................. 13Gazteitzen, zorteak sakea ema-nik, Xala 4-0taraino joan da bere-hala bainan denbora gutikotz. Irujo haundi bat zuen hor, oihuak eta zarata ere hunen alde, berrogeita zazpi minuta iraun du partidak, han maiz buruzburukan gertatzen den bezala. Laugarren txapela du Irujok irabazten duena, beraz besteek ere jasan dute lekuindarraren zortea pilotari horren aitzinean. Biba Xala halere, hortaratu baita.Gonzalez - Zubieta .................. 22Berasaluze VIII - Begino.......... 21

Leiza - Argote .......................... 18Berasaluze IX - Galarza VI ...... 14

Han berean jokatu diren beste par-tidak haukGordexolanNagore - Zabala ....................... 22Amantegi - Altuna .................... 10Nagore beti hor, birazkan ere, bere bote xirtxilarekin.

Iruñeko LabritenOlaizola I - Otxandorena ......... 22Saralegi - Apraiz ...................... 16

Bengoetxea VI ......................... 22Arretxe II .................................... 8Arretxe gaztearentzat eskola bat, hori.

Urrutikoetxea - Zearre ............. 18Lemuno - Ibai Zabala............... 13

UrrestillanOlazabal - Zezilio ..................... 22Idoate - L. Galarza ................... 21

Gonzalez - Laskurain .............. 22Aritz Lasa - Barriola ................. 17

Bego

errugbia

ArmendaritzenBielle - Oçafrain ....................... 40Lambert - Etcheto .................... 26Zerbait senditurik ote? Aitzineko bietan bezala ez da bete Elhina trinketa. Alta egin ahala egin dute bi pareek, lehenik 5-0 galtzaleek eta laster 8tan berdin Zaharrer Segi Baigorrikoa erakutsi dugu tituluan, eta ez zuten nehori uztekoa heldu-den igandeko finala Bielle eta Oça-frainek, lehen hori Etcheverry ezin-duaren lekuan ari, Ibarrola-Kuru-tcharryren kontra jokatzeko finala. Beraz, laster agertu dute beren bu-rua irabazleek 15-12, 20-13, 31-13. Ari zen Etcheto lagun gaztearen akulatzen, pilota zanpatuz beti be-zala, bainan huts batzu ere artetan. Besteak zituzten osoki plomuan, Oçafrain bixtan dena jokoaren jabe baina Biellez ontsa lagundua ere, 11 bote ere sartzen zituela arrosa-tarrak, eta 4 bakarrik Lambertek. Partida ez da beste mundukoa izan, erraiten den bezala, zaluxko baitzoazin tantoak salbu katza-katu batzu. Eta baziren sari batzu enpresek emanak publiko fidelaren xantzadun batzuendako.

Soyhartz - Palomes ................. 40Lavielle - Lambert .................... 25Lambert hau ez Laurent baina Xi-mun, gazteena, lehen partidan, biharko pilotaren mentura ona, Pa-lomes bezala. Hor Palomesek joan dio manera ederrean Soyharts erne batekin baina gustatu da de-naden jendea, fitexko joan den par-tida hortan ere, landestar hori ere ez baita ttanttoa batere. Bainan 15 tantoren deskarta.

BaionattipianAlfaro - Bessonart ................... 50Ezcurra I - Lazcano.................. 40Berri on bat izan da, Lazcano berriz hasi baita, sendaturik, hau galdu badu ere. Behar baita denbora, berriz plomuratzeko.

GarateneanAguirre - Harismendy .............. 50Inchauspe - Bonetbeltx ........... 42Laneko sasoin ederra jinik azke-nean, laborari batzuek hutsegin dute beren asteleheneko partida bainan izan da halere jendea oren bat eterdi baino gehiago iraun duen partida hortan. Izan da kintze luzerik, eta eskuzarta frango, jokoa

union basqueemazteen xapelgoa pilota gomazSenpereko Gantxiki trinketean

Finalen emaitzakXoriakBomboudiac Maylis - Bomboudiac Laura (Itsasu) ............................40St Julien Camille - Gariador Candice (Donapaleu) ...........................23

ArinakLarralde Amaïa - Aguirre Audrey (Hendaia) .....................................40Etchegaray Joana - Balaire Maeva (Sara 1) ......................................28

GaztetxoakUgarte Audrey - Iratzu Marielle (Hendaia) .........................................40Blanco Oiana - Hausseguy Mayalen (Sara) .......................................34

Kadet-juniorUrruty Mirentxu - Larrondo Céline (Denek-bat) .................................40Orgogozo Céline - Elçaurhandieta Joana (Hendaia 2) .....................37

Senior - BHeguy Vanessa - Dirassar Violaine (Uhaldean 4) ..............................40Dartayette Martine - Saldubere Miren (Nautique 1) ..........................33

Senior - ADepez Florence - Sallaberry Françoise (Uhaldean 2) .......................40Dacharry Magalie - Dirassar Jessica (Uhaldean 1) ...........................36

Zokoako triatloiaUr-Kirolak elkartea muntatzaile, Zokoako portutik abiatuz egin da joanden larunbat aratsean triatloi bat deitu dutena Kortsarioena, 254 lagunek parte hartu dute, aski aro hitsarekin, euri eta haize! Nehor ez da biziki egon itsas bazterreko toki miresgarrieri beha! 1500 metro igerika, 40 kilome-tro bizikleta baten puntan eta 10 kilometro lasterka, hori zuten egiteko! Igerikaldia bururatzean bigarren, Nicolas Pizzol, Aroxelatik etorria, deneri aitzindu da azkenean! Victorien Laffargue bordelesa bigarren oraino ga-zte hutsa den donibandar bat (18 urte), Andony Mas, hamabosgarren...

Irujo loriatua, Xala txaloka

Donapaleu xapeldun?Errugbian, ohorezkoa deitzen duten sailean, biziki sasoin ederra eremaki du Donapaleuk. Xapeldun aterako direa amikuztar horiek? Joanden igandean finalerdia irabazi dute Uztaritze-Jatsu taldearen kontra. Igande huntan, fi-nala beraz, Ortesen jokatuko dutena, Tartas herriko lan-destarren kontra...

15

Page 16: Herria 3062

inbido

euSKal diaSPoraBakersfield Kaliforniatik Maiatzak 30

Herrialde batzu badira gure eskualdetan ez direnak kasik sekulan aipatzen, nun ez dituen lur-ikara handi batek funditzen edo nun ez dituzten gaitzeko nahasmenduak jasaiten… Ho-rietarik da Asia barneko Kirgi-zistan delakoa, Xinaren baz-terrean. Kirgizistan izen horrek erran nahi du kirgi-tzen lurra dela. Eta kirgitzak dira hain xuxen hango jende gehienak, % 65 nunbait han. Kirgitz ho-riek, berenaz turkoen mota bertsukoak, denboran Mongo-lian egonak, hor kokatuak gure Erdi-Aroan eta erlisionez mu-sulmano bilakatuak. Eremuz, beste ainitzen aldean, ez da hain ttipia Kirgizistan. Frantziaren heren baten heina, doi bat gehixago. Bainan dena mendia da, mendi batzu frango gorak, kasko gorenak 7000 metro baino gehiagokoak. Biz-tanleak, orotarat bost milun eta erdi edo holako zerbait, ez gehiago. Kirgitzak alde batetik beraz, bestetik uzbek delakoe-tarik, jendetzearen % 15, gehie-nik hegoaldean eta hain xuxen Uzbekistan herrialdearekilako mugan, bestalde errusoak, % 10, bereziki iparraldean, Bi-chbek hirinagusian, eta %10

beste mota askotarik, ukrainar eta aleman parrasta bat hoien artean…Erlisionez, kirgitz ez direnetan bada ainitz girixtino, kasik de-nak ortodoxo deitzen direneta-rik.

Zalaparta gaitzak!Eskualde hori dena Errusiak menperatu zuen 19. mendean. Izan ziren jazarkunde batzu bainan errusoek aski bortizki erakutsi zuten beren larderia eta jendea azpitik atxiki. Sovie-tarren denboran, lurralde horri doi bat autonomia eman zioten halere 1924-ean eta gehixago handik hamar bat urteren bu-ruan. Sovietar mundua lehertu bezala zelarik 1991-an, Kirgi-zistan hori bere gain jarri zen lotura zerbait begiratuz halere Errusiarekin. Zernahi gisaz, orai

ere errusoen eragina frango handia omen dago han gaindi.

Beren artean dituzte ukanak ikaragarriko kalapitak. Duela bost urte lehenik, jendea oldar-tu baitzen, orduko presidentak gero eta nagusikeria gehiago bazuela. Baztertua izan zen, gataska handi batzuen ondo-tik. Egun latzak, 75 hil eta bost ehun bat kolpatu. President jarri zen orduan Kourmanbek Bakiev, egiazko demokrazia bati bidea idekiko ziola. Bainan bere aitzinekoaren huts be-retarat lerratua zela, bestalde zernahi aldakuntza hitzemaiten eta deusik ez egiten, berriz izan dira joanden apirilean gaitzeko zalapartak. Azkenean, Bakiev iheska joana da, bere kargua utzirik, eta 60 urteko emazte batek ditu orai giderrak bere

esku, bozak berriz muntatu arte. Emazte hori deitzen da Roza Otounbaieva.

Azken aste hotan, beste auzi bat da arrunt sumindu. Hegoal-dean, uzbek delakoak dira ja-zarri, kirgitzek gero eta gehia-go azpitik atxikitzen dituztela. Zonbait egun barne, ehun hi-lez goiti batzuen gostuko aise gehiago ere eta bi mila kolpatu. Ehun mila jende iheska joanak, denak utzirik, Uzbekistan her-rialderat. Beste hiru ehun mila segurik beren etxetarik urrun-duak, ez jakin soberakinik norat joan, miseria gorrian egoki…

Errusia ari da bazterrak hein bat lasaitzeari, berak bere ar-madaren muntadura premiatsu batzu baitauzka Kirgizistan iparraldean. Ameriketako Es-tatu Batuak ere erne, hek ere ba han nunbait gune bat beren kondu, Afganistan alderat doa-tzin soldado frango handik ira-gaiten… Hots, nehork ez nahi nahasmendu handiegirik izan dadien… Bainan sukarra ez ha-lere biziki eztitzen…

Muslaria

Kirgizistan, dena mendia den herrialdea…

Hara berriz ere gure Euskal Piknika ospatu dugula bere ederrenean. Urte oroz bezala maiatzeko azken aste un-darrean Kaliforniako zeru urdiñaren azpian egun eder batek lagundurik besta bat xoragarria muntatua izan da.Beti bezala jende asko urrunetik eto-rriak ziren eta larunbat arratsaldean ja-danik jende alde xarmanta bildua zen gure euskal etxera. Lau pilotarik loria-turik atxiki gaituzte, Eulate eta Goñi III Nafarroatik, Etcheverry eta Bilbao Iparraldetik etorriak ziren, xarmanteko partida egin dute, txalo ederrak ere entzun dira. Partidaren ondotik, jen-dea goxo goxoan egon da plaza ingu-ruetan, artetan zintzur bustitze zonbait eginez. Igande goizean xarmanteko jende aldea bil-du da euskaraz kantatu meza eder batean parte hartzera. Euskal etxeko parkean zu-haitz haundi batzuren azpian emana izan da meza, Kaliforniako iruzki argia maite izana gatik itzala ere maite baitugu ixtant bat gus-tian egoiteko!Bildoski bazkari on baten ondotik arratsal-dean gaitzeko jende aldea bildua zen gure plaza bazterretako xoko guziak jendez be-teak ziren. Egia erraiteko denetan koka ahala jende bildu zauku. Gure soinulari eta dan-tzariek ainitz arrakasta badute, holako jende aldea ez da uste gabean jiten. Hemen behar da erran besta hori hortarat ekarri dutenek ohorezko aipaldia merezitua dutela. Gauzak ez dira erdizka eginak izan, euskal kultura bi-ziki errespeturekin presentatua izan baita, de-

nek behar duen errespetua atxik dezakoten.Goizean berean mezarat hurrantzeko klika aitzinean dantzariak jauntzi berezietan heien ondotik sartzea biziki ederra zen.Arratsaldean berdin denak gaitzeko orde-nan etorri dira plazarat, hango jende guziak xutiturik ixil-ixila gelditu baitira.Orduan ikurriñak agurtu ditu klikak, lehenik Amerikano « National-Anthem » bi tronpeta-larik xaramelatu dute, jendeak xapelak ken-durik xutik zaudelarik, berehala ere « Gerni-kako Arbola » kantatua izan da, gizon an-dana baten botzek plaza inarrosten zutela. Gaitzeko txaloak entzun dira eta jendea jarri da. Plazan ikusi dira ainitz gazte sei urteta-rik haste eta handik goitikoak, bainan denak beren hoberenean ari egin behar zuten lana ahal bezain untsa egin beharrez. Ikusgarria

zen nexka eta mutiko oraino ttipiak, zer airostasunarekin ari ziren bu-rua xut-xuta beren izaiteaz ohoretan hainbertze jenderen aitzinean beren euskaldun izaiteaz zaukaten norta-suna deneri helarazi beharrez. Bai zinez holako egun batzuez ageri da jende multxo batek zintzoki ibiliz zer ondorio onak heda dezazkeen bere inguruan. Lehenago noizbait, Euskal Herrian beren herrietako plazak bete behar zituzten, denboran ainitz gaztek sor-lekuak utzi behar izan zituzten bizi beharrak hartarat bortxaturik. Men-debalde haundiko leku arrotzetan, basamortu eta mendiak hutsik ziren tokietan hasi zuten bizi berri bat,

zonbaitek amets ederrez gogoak beroturik, bertze zonbaitek barnean ixil-ixila zaukaten herri-minak gogoa ilundurik, bainan denek beren herrietako plazak bete beharrik hustu zituzten, hango bestak eta hango nexkak bakarrik utzirik.Gaur egun Amerika mendebaldean ikus daike orduan beren herriko plazak bete be-harrik utzi zituzten heien haurrak, haurren haurrak eta ondokoak, beren euskal etxeak goratzen eta inguruko plazak, haur eta gaz-te ederrez betatzen. Soinulari, dantzari, kan-tari, zernahi gazte ikusten dira, nozbaiteko aitatxi eta amatxik bihotzean ekarri zuten kultura berezi hura laxoki zabaltzen Ameri-kako herri alde zabalean.

M. E.

Djelalabad herrian Uzbektiarren etxe bat sutan Kirgitzen eraso baten ondotik

16