HIZKUNTZAREN BARIAZIOA ETA ERREGISTROAK
Gazte askok euskararen kalitate eskasa daukate eta esparru ez formaletan
gaztelereaz berba egiten dute. Hori saihesteko, erregistro hutsunea nola betetzen den
proposatu nahi dugu.
A- Hizkuntzaren bariazioa
Hizkuntz gaitasuna hizkuntza jakitea berori zuzen eta egoki erabiltzea da.
Gainera, zuzentasuna gramatikari legokioke eta egokitasuna testuinguruari. Ahozkoari
dagokionez, gramatika hizkuntzaren erabiltzaileen gogoetan dauden arau multzoek
osatzen dute. Bariazioaren arazoa: euskara batuaren izenean sarri askotan
hizkuntzaren bariazioa eta bariabilitatea ukatu izan dira. Hiru esparrutan sailka
ditzakegu aldaketa edo bariazio horiek:
Bariazio diatopikoa: geografiaren arabera.
Bariazio distratikoa: aldagai sozialen arabera.
Bariazioa diafasikoa: hizkuntza berak dituen erregistroen arabera.
Hizkuntzaren bariazioari eragiten dion faktoreak:
Barne faktoreak: zatitze dialektalarekin eta normalizazio mailarekin lotu.
Kanpo faktoreak: kanpo faltore batzuen eraginpean, hiztunak testuak
egokiro erabiltzeno hizkuntz formak erabili. Kasu honetan, triste, alai...
dagoen jakingo dugu.
B- Erregistroak
Erregistroa: hainbat faktoreen eraginez erabiltzen den hizkera. Hiztun bakoitzak
erregistro ohizko edo lehenetsi batzuk izaten ditu eskuetan. (EUSKALTERM). Bi
muturren artean gauzatutako continuum bat bezala ulertu behar dugu. Erregistroen
zenbait aldagai:
Hiztunaren ezaugarrien araberako aldaerak:
- Geolektoak: hiztunaren jattori geografikoaren arabera.
- Soziolektoak: goi (hiztun ikasiak), erdi (hiztun gehienek erraz samar
ulertzekoak) eta behe mailakoak (hiztun ikasigabe).
Gaiaren arabera:
- Gai orokorra: aparteko jakintza berezirik eskatzen ez duena.
- Gai espezifikoa: gai jakin batek eskatzen duen zehaztasun lexikoa,
esamolde bereziak, formulak...
Formaltasun-mailaren arabera: harreman sozialarekin lotuta.
Kanalaren edo bidearen arabera:
- Ahozkoa: bat-batekoa, berehalakoa...
- Idatzizkoa: landua, prestatutakoa...
- Mistoa: testuaren egitura planfikatua, kohesio lokailuek bideratuta...
Xedea: haratzaileri barre eragitea, gure ideiekin bat egitea, zerbait
erostea...
Hizkuntza mailak: (Ibon Sarasola Euskal Hiztegian)
Goikoa: “literatura hitzak” eta jasoak bildu.
Neutroa: kazetaritzan erabili.
Behekoa: lehenagoko hitz herrikoak eta lagunartekoak.
Arrunta: gizabidearen arauek gaitzesten dutena.
Hizkera motak: (Hezkuntzako Saileko IRALE zerbitzua)
Hizkera kolokiala: familia eta lagun artekoa.
Hizkera estandarra edo orokorra: hiztun guztiek ulertzeko modukoa.
Teknizismorik ez.
Hizkera espezifikoa: gai baten inguruan egiten den hitzaldia. Terminologiak.
Hizkera jasoa: hizkera formalari dagokio.
Hizkuntza formak:
Erregistro familiarrak: intimoa edo lagunartekoa.
Erregistro ez familiarra: kausala, formal jasoa edo neutroa. Eredu
idatzietatik hurbilago dago.
Familiartzat eta ez familiartzat hartzen ditugu ezaugarri batzuk zerrendatuko ditut:
Fonologia: kontrazio bortitzak, ahoskera ardurabakoa... aipa ditzakegu.
Gramatika arauek eta erregistroak eraginekoak bereizi. Intonazio eta azentu aldaketa
aberatsak.
Morfologia: aditza ez jokatu, juntagailuak menderagailuak baino gehiago
erabili, elipsia... Tratemenduen erabilera ereduaren familiartasun mailaren
adierazgarririk ezagunena (nor zara – nor zaitugu).
Lexikoa: maileguen erabilera bereizia (gela – kuartua). Ume txikiekin
erabiltzen da. Kortesia formulak, esklamazioak eta argotaren lexikoak ditugu.