IKT: HEZKUNTZA-PRAKTIKA (gogoeta)
Informazio eta Komunikazio Teknologiak praktikan jartzea funtsezkoa dugu
gure gizartean, etorkizuneko eta oraingo irakasleentzat hain zuzen ere. Irakasleen
eskolan gauden bitartean, teknologiak nola erabili behar ditugun Haur Hezkuntzan
(gure kasuan) inportantea da. Ez dago esan beharrik gero eta aldaketa gehiago daudela
gure eskoletan eta eraberritu nahi dutela. Teknologiak, batzuen ustez, ez dira oso
aproposak erabiltzeko baina nik ez nuke hori esango; oso aproposak dira era egokian
eta ikasteko erabiltzen baditugu, jakina. Halaber, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua
errazten dute. Gainera, Haur Hezkuntzan aspektu berriak barneratzea oso egokia da,
lasterrago ikasten baitute gure umetxoek.
Haur Hezkuntzan, zenbait aspektu kontuan izan beharko genituzke, hala nola,
hezkuntzaren ikuspuntutik 0-6 urte bitarteko umeen ezaugarriak, metodo edota
printzipio didaktikoak... Honekin guztiarekin, errazagoa izango da ikaskuntza burutzea.
Bestalde, seminarioak sortu egin ziren eskolako web-orriak egiteko. Hamar
seminarioetan banatu ziren eta aspektu garrantzitsuak direla uste dut. Esate baterako,
ikasleei azaltzen die ea zer egingo den web-orrian eta zer-nolako helburuak izango
dituen, denok parte hartuko duten, zer erlaitzak izango dituen, curriculuma kontuan
hartuko duten, interaktibo eta didaktiko materiala, klasearen ordutegia...
Orobat, familiaren esku-hartzea funtsezkoa izango da: orri honetan eskolaren
informazioa, bilerak, irakaslearekin nola jarri daitezkeen kontaktuan... kausituko dute.
Guraso eta eskolaren arteko harremana ezinbestekotzat hartu behar dugu. Azkenik,
denoi erakutsi eta gero, “kritika konstruktiboa” deritzona egingo dute.
Ikasle hauek benetako egoera batera eramaten dutenez, gehiago ikasiko dute.
Are gehiago, teorian ikasten dutena, zuzenean praktikan jartzen dute. Nire aburuz,
gehiago ikasten da praktikak egiten teoria ikasten baino. Interneten zehar, hainbat
jarduera bilatzen dituzte eta, horrekin guztiarekin, ezaguera handiagoa neureganatzen
dute. Argi dago ume guztiek ez dutela erritmo berdina, orduan, web-orria etxean ere
egin dezakete eta nahi duten denbora eskaintzen diote (normalean, hau ikasteko
zailtasunak dituztenentzat izaten da). Honez gain, autonomia sustatzen dute aipatzen
dutelako zein erabaki hartuko duten hezkuntza zentroaren arloan.
Nire ustez, taldeka eginez gero, gehiago ikasiko dute adimenak partekatu
dituztelako eta, eskuarki, beste irakasgaiekin erlaziona dezakete. Instrumentu hau
erabilgarria nahiz funtsezkoa da eskoletan erabiltzeko eta Haur Hezkuntzan, ostera, are
gehiago. Gainera, motibatuta egongo dira haiek bere kabuz egiten dutelako, baina
irakasle baten ardurapean, noski.
Maitane Prieto González
Haur Hezkuntza 2.maila, GA2