1
informazioa
2012ko ekaina
Aldaketaren aurkako erasoak
Azken aste hauetan Sopelako PNVk bere esku dituen baliabide guztiak aktibatu ditu BILDUren Udal
Gobernua higatzeko. Eraso hauen aurrean gure jarrera azaldu nahi dugu eta ahalik eta jende
gehiagorengana heltzeko konpromisoa eskatu nahi dizuegu. Denok ikusi dugunez, sistemaren hedabideek
izugarrizko bultzada eman diote Udal barruan ELAk egin duen salaketa maltzurrari.
Udaltzaingoaren aferaren inguruan BILDUk azalpen argiak eta sendoak eman ditu. Buletin honetan
zurekin konpartitu nahi ditugu eta esan dugun bezala, ahalik eta jende gehiengana helarazteko eskatzen
dizuegu.
Honekin batera BATERAGUNE auzia dela eta BILDUren Udal Gobernuak erakutsi duen portaeraren
inguruan PNV, PP eta PSE-EE alderdiek batera ekin diote gure aurka lortu nahi duten higadura elikatzeko
helburuarekin.
Laster etxe guztietara urteko balantzea bidaliko dugu eta bertan datorren ekainaren 22an, Udaletxeko
Plazan eta arratsaldeko 19:30etan BATZARRA egiteko deia egingo dugu. Bitartean buletin hau ahalik eta
gehien zabaldu eta 22an Plazan egoteko eguna gorde ezazu. Aldaketa gauzatzeko denok beharrezkoak
izango gara. Bidean topako ditugun oztopoak ez dira txikiak izango.
2
Zer gertatu da Udaltzaingoan? BILDUren Udal Gobernu Taldeak, urte osoan zehar hainbat aukera aztertu ondoren, Operazio Ofizial
Ondoko bat izendatu du Sopelako Udaltzaingo Buruan. Erabaki honen bidez, zerbitzua hobetzea
bilatzen dugu egungo udaltzainen taldearen eskarmentua eta kanpoko baten ikuspegia batuz.
BILDUk aurreko legealdiko Gobernu Taldeak harturiko erabakia abian jarri du: Sopelako Udaltzaingo
Buruan bi arduradun izatea, Operazio Ofizial Ondoko bat, eta beste Administrari Ofizial Ondoko bat.
Ardura bi hauek, esan bezala, PNVren Gobernu Taldeak sortu zituen eta PNVk egindako Lan Postuen
Zerrendan bazeuden jadanik. Hain zuzen ere PNVk ere bazuen hautagai, Bilboko udaltzain bat.
BILDUk behin behineko erabakia hartu du. Azken helburua da barne promozioaren bidez egungo
udaltzainetariko bat Operazio Ofizial Ondokoa izan dadin. Horretarako egungo agente artean barne
promozio jadanik gauzatu da, eta lauk erdietsi dute Agente Lehena ardura. Agente Lehena izatetik
Ofizial Ondoko izatera, gutxienez, hiru urteko eskarmentua behar da. Beraz, behin behinekotasunez,
baldintza hauek betetzen dituen Sopelako udaltzainen taldean ez zegoen pertsona bat izendatu da
ardura honetarako.
Egitasmo honen gainean beti egon dira udaltzainen sindikal ordezkariak. Hain zuzen ere, ordezkari
sindikalak parte hartu zuen barne promozioan eta pertsona bat proposatu zion Gobernu Taldeari
ardura honetarako, Leiokao I.L. Agente lehena Hain zuzen ere. Gobernu Taldeak beste izen bat
proposatu zuen I.T., Getxoko Agente lehena eta PNVk proposatutakoa ez zuen aintzat hartu. Biekin
batzartu ondoren eta kurrikulunak aztertu ondoren, Getxoko Agente Lehena aukeratu zen.
Sindikal ordezkariek proposaturiko pertsona hautatua izan ez denean, egungo udaltzainek beste izen
bat mahairatu zuten ardura honetarako. Baina hirugarren pertsona honek ez zuen oinarrizko
baldintza betetzen, ez zen Agente Lehena; beraz ezin zen izendatu Operazio Ofizial Ondoko.
Proposamen hau onartzea legaltasun guztietatik at zegoen.
Hasieran esan dugun bezala, Lan
Postuen Zerrendan badago beste
ardura bat: Administrazio Ofizial
Ondoko bat. Ardura honetan orain
arte zegoen pertsona mantentzen da
bere lanean. Aurreko guztia aipatu eta gero,
Udaleko ELA sindikatuaren
arduradunek egindako salaketa
publikoa proportziorik gabekoa
deritzogu. Adierazpen hauek egiteko
orduan bestelako interesak egon
direla susmatzen dugu Agian,
batzuentzat, helburu nagusiena
BILDUren Gobernua edozein moduan
higatzea izan daiteke eta bide batez,
hainbat zerbitzuetan egin beharreko
aldaketak geldiaraztea.
3
PNV, PSE-EE eta PP elkarrekin “Bateragune”
auzia dela eta BILDUren Udal Gobernuak
egindako adierazpenaren aurka
Pasa den astean bertoko PNVren buruzagiek PP eta PSE-EE alderdiekin bat egin zuten BILDUren
Gobernua kritikatzeko... BATERAGUNE AUZIAREN EBAZPEN JADIZIALAK ARNALDO OTEGIri ETA
BERE GAINONTZAKO KIDEI JARRITAKO ESPETXE ZIGORRA SALATZEAGATIK!!
Honen aurrean hau da gure mezua:
1.- BILDUk ez du inoiz Udal osoaren izenean hitz egin. Kontrakoa esatea gezurretan ibiltzea da eta
PNVkoek badakite. BILDUkoek soilik UDAL GOBERNU TALDEAREN izenean hitz egin zuten
auziperatuen askatasuna eskatzeko.
2.- Sopelako PNVk PP eta PSE alderdiekin mahaia eta komunikatua partekatu zuten, ekintzen bidez
alderdi hauek Arnaldo Otegi eta gainontzeko preso politikoak espetxean mantentzeko hartu duten
erabaki politikoari sostengua emanez. Une honetan, guztien aldetik normalizazioa eta benetako bakea
lortzeko urrats egokiak inoiz baino beharrezkoagoak direnean jelkideek blokeozaleekin lerrokatzen dira.
3.- Ez da lehenengo aldiz Sopelako PNVk bizkarra ematen
diola aro politiko berriari. Sopelako gazte bat espetxean
sartzeko atera zuten ebazpen judiziala salatzeko
aurkeztu zen mozioari ezetza eman zioten. Beste herri
askotan, PNVk erasotuak izan diren auzokideen alde
agertu dira, baina bertokoek BILDU higatzeko
helburuarekin edozein gauza egiteko prest daudela
erakutsi dute.
PNVren buruzagiei jarrera hau birplanteatzeko deia
egiten diegu eta eskubide zibil eta politikoak bortxaz
urratzen direnei legitimitatea ez emateko eta
konponbideen alde lan egiteko deia egiten diegu.
4
Falta barik, 22an Plazara!!