Download pdf - irakurketa

Transcript

KONTSUMISIOARI INTSUMISIOA!

Aurten ere, gabonak hurbil dauden honetan, egungo gizarteak barneratuta duenbizi eredua aztertzeko jardunaldi batzuk martxan jarri ditugu Berriozarko Taupadagaztetxetik.

Adibide batzuk jartzearren, zaharkitua dagoenarekiko mespretxua, beti gauzaberriak erosteko beharra, bigarren eskuko gauzekiko gutxiespena, mugikorrak urteroaldatzeko ohitura, apurtzen zaizkigun gauzak konpontzeko ezintasuna eta berriakerosteko nahia aipa ditzakegu.Gabonetan, gainera, joera hori izugarri areagotzen da, inoiz erosiko ez genituzkeenlurrinak erosten ditugunean, umeei aste bateko zoriontasun faltsua sorrarazten dietenjostailuak oparitzen dizkiegunean, soilik urtean behin erabiltzen dugun plastikozko pinubat erosten dugunean edo gabon zaharrean urte osoa armairuan egotera kondetuaegonen den mozorro bat erosten dugunean.

Kontsumoan oinarrituriko gizarte batean bizi gara, aisia kontsumorik gabeulertzen ez duen gizarte batean, kontsumoa eta zoriontasuna lotzen dituen gizartebatean. Gainera, askotan ez dakigu joera hau berezkoa edo artifiziala den, hau da, ezdakigu ohitura horiek jatorri mugatua duten edo beti egon diren pertsonon izaeraniltzaturik.

Bada, hori guztia aztertzeko hainbat eztabaida, tailer edo hitzaldi eginen dituguazaroan zehar. Baina ez da azterketa hori izango jardunaldi hauen helburu bakarra.Egungo eredua aztertu ez ezik, hari alternatibak bilatzen saiatuko gara jardunaldienazken txanpan. Horretarako jadanik existitzen diren alternatibak ezagutuko ditugu.Ondoren, Berriozarren zein alternatiba behar den ikusi eta horietatik hainbat martxanjarriko ditugu abenduaren 7tik 23ra egingo ditugun jardunaldietan.

Azkenik, gabonetako neurriz kanpoko kontsumo ohiturei aurre egiteko etajostailu, liburu eta abarren trukaketa bultzatzeko azoka bat jarriko dugu martxan.

Hortaz, egungo kontsumo ohituren inguruan kezka duen edonor animatzen dugujardunaldietan parte hartzera eta gurekin batera jendarte arduratsuago bat eraikitzekobidean alternatibak sortu eta garatzera.

KONTSUMISMOARI SUA, ALTERNATIBAK GURE PAUSUA!