Transcript
Page 1: JOAN ETA ETORRIKO BIDAIA : KOLON: AMETS BATEN BILA

JOAN ETA ETORRIKO BIDAIA :

KOLON: AMETS BATEN BILA

1. ATAZA: DIAPOSITIBEN AURKEZPENA EGIN ETA KLASEAN AZALDU

1. JARDUERA: Irakasleak emandako galdetegian oinarrituta, ikasleek Internet-eko iturri desberdinetan informazioa bilatuko dute. Fitxetan idatzizko eta grafikozko informazioa bilduko dituzte.

2. JARDUERA: YouTube-n bideo bat bilatuko dute, diapositiben aurkezpenean txertatxeko

3. JARDUERA: Hausnarketarako unea: “Nire ikaskuntza-egunerokoan” idatziko dut

4. JARDUERA: Ikasleek, bildu den informazioaren trataera bat eginez, diapositiben aurkezpena egingo dute Orientabideak lana egiteko eta zer ebalutuko den txantiloia ikasleek ezagutuko dituzte

5. JARDUERA: Ikasleek ahozko aurkezpena egingo dute. Lehen orientabideak emango dira eta ensaioak egingo dira klasean

2. ATAZA: EGUNEROKO BAT EDO ARTE-LAN BAT EGIN

1. JARDUERA: Ikasleek egunerokoa edo arte- lana egingo dute indigena edo kolonizatzaile baten ikuspuntutik. Orientabideak lan egiten hasteko eta zer ebaluatuko den txantiloia izango dituzte

2. JARDUERA: Bidean geldiunea. “Nire ikaskuntza-egunerokoan” idatziko dut

3. JARDUERA: Egindako lana bestei ahoz aurkeztu. Orientabideak emango dira

3. ATAZA: CRISTOBAL COLÓN XXI. MENDEAN. IRITZI-ARTIKULUA IDATZI

1. JARDUERA: Ikasleek, gai honetaz, berriak, artikuluak eta bideoak Internetean ikusiko dituzte

2. JARDUERA: Iritzi artikulua idatziko dute. Orientabideak eta zer ebaluatuko den txantiloia izango dituzte

3. JARDUERA: Hausnarketarako gunea. “Nire ikaskuntza-egunerokoan” idatziko dut

4. JARDUERA: Behin betiko artikulua idatziko dute

5. JARDUERA: Ikasleak bere ikaskideei iritzizko artikulua irakurriko dizkie

Recommended