3
a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa
Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea
20830 MUTRIKU
Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak
Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara
bultzatzearren
Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta
iritzien erantzunkizunik.
Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen
guztioi
Informaziua 4
Zeuk esan 5
Puri-purixan 6
Bi hitzetan 9
Komikixa 10
Kale inkesta 11
Euskeria 12
Karenka 14
Kulturia 16
Lan giruan 18
Gizartia 20
Osasuna 22
Zorion agurrak 24
Argazki zaharrak 25
Agenda 26
Mutrikuko udala
GipuzkoakoForu Aldundia
EuskoJaurlaritza
Uste genuen betiko egongo zirela gure artean, baina duela hilabete batzuk joate-koak zirela entzun genuen. Gero, kamioiak trasteak eramatera etorri ziren. Hala-ko batean, beraiek adierazi ziguten, estanpa baten bitartez, bazihoazela. Gotzai-naren bisita ere jaso zuten beren agurraren mezatan. Bai, Komenduko mojakbadoaz, ez dira betiko izango gure artean. Zenbat errezu, zenbat kantu, zenbatotoitz isil Mutrikuren eta mutrikuarron alde!Aurrerantzean, Nazareno eguna, San Agustin eguna, San Inazio eguna edo SantaRita eguna ez dira berdin-berdinak izango gure herrian. Hala ere, seguru gaude,dauden tokian daudela ere, Mutriku eta mutrikuarrok oso presente izango gai-tuztela beren otoitzetan egun horietan eta gainerako guztietan ere bai. Hala bedi.Guk, Kalaputxiko lagunok, gure ekarpen txikia egin nahi diegu Agustindar mojeieta hilero-hilero Kalaputxi pare bat bidaliko diegu dauden tokira Mutrikuren berriizaten jarrai dezaten, hori eta gehiago ere merezi dute eta.
EditorialaEditoriala
BIDALKETA ESKATZEN DUENA KALAPUTXI JASOKO DUENA
Izen-abizenak: ........................................................ Izen-abizenak: ...................................................Helbidea: ............................................................... Helbidea: .........................................................Posta kodea:........................ Herria: ......................... Posta kodea:................... Herria:.........................Telefonoa: .............................................................. Herrialdea: .......................................................
2005 urterako tarifak: Estatura: 15 euro Europara: 30 euro Beste herrialdeetara: 50 euroDagokion diru-kopurua beheko kontu korrentean sartu zeure izenean eta txartel honekin batera utzi gure buzoian.
KUTXA k/k zenb.: 2101 0056 01 0123564866
✁
2005 urteari ateak zabaldu dizkiogu eta gure aldetik hobe-
tzen joateko ahaleginak ez dira bukatu. KALAPUTXI hilero
jasotzen ez duenik ba omen dago eta hori ez gertatzen
saiatuko gara. Hala ere etxeren batetara iritsiko ez balitz,
udaltzaingoan ale bat eskura dezake interesa duenak.
Honekin batera kanpoan bizi den norbaiti bidali nahi iza-nez gero, hona urteko harpidetza:HARPIDETZAK2005 URTERAKO TARIFAKURTE OSORAKOEstatua: 15 euro Europa: 30 euroBeste herrialdeetara: 50 euro
hinformaziua
intereseko
telefonoak
4
Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU
Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30
Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30
MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU
AUKERAK:
1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.
2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen
ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA
Ikus Kalaputxi 13. alea
OSASUNA
Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111
ADMINISTRAZIO BULEGOAK
Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49
IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA
Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80
GIZARTE ONGIZATEA
Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83
ZEBITZUAK
Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47
BESTE BATZUK
Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10
TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO
DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA
Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira
DEBA – EIBAR – DEBA
Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da
Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URTARRILA
1etik 6ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)7tik 13ra Jabier Otxagabia14tik 20ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)21etik 27ra Lon Apraiz28an Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)
MARTXOA
1etik 6ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)7tik 13ra Jabier Otxagabia14tik 20ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)21etik 27ra Lon Apraiz28tik 31ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)
Tel: OTXAGABIA: 689 58 57 59 APRAIZ: 630 05 50 97PORTILLO-ZALDUEGI: 669 26 22 01
5zeuk esan
KLI-KLA BIRZIKLA! BAINAOLIOAREKIN ZER EGINGODUT?
Eta zuk zer egiten duzu Kiotoko proto-koloaren alde?… zuk zer erosten dezubilgarriak ala produktuak?… birziklatzeazure esku dago… honelako esaldi, pro-paganda eta kanpaina asko ditugu ingu-ruan, denak onerako, hau eta gehiagoegin behar dela argi baitago. Baina de-non artean eta adarrik jo gabe!Birziklapenaren kontuan etxean sailkape-na egin eta dagokien edukiontzietan la-gatzea nire ardura da. Baina zer gerta-tzen da sailkatutakoa kamioi berdineansartu eta eramaten badute? Hau norenardura da? Zer gertatzen da etxean olioabildu arren gero hileko hirugarren astekoostegun goizetan lanean zaudelako ezinbaduzu olioa laga? Ez al dago aukerarikbeste ordutegiren batean beste nonbaitlagatzeko?…
Asko daukagu egiteko, hobetzeko… de-non ahalegina eta inplikazioa beharrez-koa da… herritarrona, agintariona…
A.A.
EAJK EUSKAL HERRIKONAZIOTASUN AGIRIARENTRAMITAZIOA GALARAZIDU
Udalbatzak EHNA tramitatzea onartuzuen 2002an, baina aspaldian Udalakez du erabaki hori bete. Joan den aste-ko astelehenean Mutriku Eginez alka-tearekin batu zen, larunbatean EHNAktramitatzeko asmoaren berri eman etamodua adosteko. Bi ziren aukerak:Udalak berak tramitatu edo MEko hau-tetsiok geure kontura. Alkateak eguaz-tenean erantzuteko hitza eman arren,ez zuen bete. Erantzunik ezean, Uda-laren esku utzi gabe, geure asmoariheldu genion. Baina, barikuan aguazi-laren deia jaso genuen Udaletxean egi-teko baimena ukatuz. Bezperan! Hiruziren aukerak: 1, tramitatu ez; 2, EAJkproposatuta bezala, Zabielen egin; 3,alkatearen aginduari entzungor, udale-txean bertan saiatu. Helburua ahaliketa EHNA gehien egitea denez, arazo-ak ekiditeko, Zabielen egitea erabaki
genuen. Zapatu goizean tramitatzekopaper bila joan eta udaletxeko ate guz-tiak barrutik itxita! Guretzat eta herriguztiarentzat, udal-langileentzat erebai! Beraz, agiria egitera etorritakoakesku hutsik etxera! Herritar horiei bar-kamena eskatu nahi diegu eta jakinara-zi hilero, 2. zapatuetan tramitatuko ditu-gula. Bestetik, EAJk udaletxeko ateakixteko erabaki antidemokratiko prepo-tentea salatzen dugu. Herritarron esku-bideak eta udalbatzaren erabakiakerrespetatzea nahitaezkoa da, gustatuala ez.
Rafa Oianguren, Markel Arizmendi,Izaskun Osinalde eta Lander Elez-
garai, Mutriku Eginezeko udal-hau-tetsiak
EUROPARI BAI/EZ? NIKNAHIAGO EUSKAL HERRIA-RI BAI/EZ?
Etzi hauteskundeetara deitu gaituzte.Zertarako diren ez dakigun hauteskun-deetara. Berriz ere gurekin gogoratudira. Eskerrik asko. Zertarako, ordea,bai edo ez esan ezagutzen ez dugungai baten inguruan? Azken boladan,saltaka eta presaka dabiltza Europarenalde onak eta Europaren alde txarraknabarmentzen gure baiezkoa edoezezkoa lortzearren. Europako konsti-tuzioa zer den ba al dakigu, bada?Honelakoetan, arkume itxura handia-goa ikusten diot neure buruari, artzainlanetan dihardutenei segika.Guk Europaz ez, baina hurbilagokobeste gai askori buruz iritzi sendoago-ak dauzkagula seguru nago, bainatamalez horien inguruan ez digute ezergaldetzen. Urrutira joan gabe, ez digu-te galdetzen, badaezpada beharbada,herri izan nahi dugun, Euskal Herri izannahi dugun. Zalantzarik ez dut, baie-tzerako zein ezetzerako, jendeak argia-go izango duela gai hori Europakoabaino.Europa batu bat lortzearren urte askoeta asko pasatu dugula esaten digute,bai, baina zenbat eta zenbat urte pasa-tu dugu, guk orain eta gure lehengoeklehenago, Euskal Herri batu bat lortze-ko? Hori, jakina, ez zaie axola europa-zale berriei.Domekan bai ala ez bozkatzera joangonaiz, herri honek Europako konstituzio-aren aurrean esan zuena egunen bate-
an erabiltzen denean ez dadin esan,Espainiako konstituzioa bozkatu zute-nean esan zuela esaten duten bezala,baietz edo ezetz esan zuela, hori bai,abstentzioari kasurik egin gabe.Hauteskundeak domekan eta astele-henean Europaz ahaztu eta Espainia-ren batasun hautsi ezinaren diskurtso-ari helduko diote berriz ere europazaleirekiek, Pirineoetatik haratagoko mugaguztiak ireki nahi dituztenek, hori bai,barruko muga guztiak ondo kalkulatu-tako Konstituzio itxi baten aitzakian itxi-ta.Astelehenean ere Europaren barrukoEuskal Herri batu bat aldarrikatzenjarraituko dugu baina... galdetuko digu-te?
ANDIKO
PLAZATIKAN ATXUKALERAINO
Herrian paraje ederrak ugari ditugu.Hurbil batzuk, urrunago besteak, para-je ederrak benetan. Batzuetara jendegehiago joaten da eta besteetaragutxiago; batzuetara gehiagotan joatengara eta besteetara gutxiagotan. Para-je ederrak guztiak.Beharbada, paraje ederrenetako batAtxukale dugu, endemas egin berri denparke berria egin ondoren. Harainojende asko joaten da eta askotan, gai-nera. Joaten dira marinel zaharrak itsa-soari begiratzera, joaten dira gaztetxo-ak elkarri kontutxoak esatera, joatendira parranderoak gaua amaitzera...Baina, zoritxarrez, txarangak eta bandaeta txistulariak ez dira heltzen Atxuka-lera.Zein ederra izango litzatekeen herriagirotzeko musika-talde horiek Atxukale-raino ailegatuko balira. Horrela, berendoinu bikainez moila aldea, Samikoilaaldea eta Irixarre aldea ere alaitukolituzkete, bertan dauden marinel zaha-rrak, gaztetxoak edo parranderoak ani-matzeaz gain.Ea, bada, hurrengo kalejiran gure herri-ko txoko ederrenetarikoa den Atxukale-rekin gogoratzen diren gure herrikomusikari bikainak.
M. Angelita Osoro
Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahiz etaezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena
den agertzen ez duen gutunik.
Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu
tuna
k
Nola laburtuko zenukete 2005 urterako aurre-kontua?
Labur esanda, zorroztasunez jokatuta gauzatu duguMutrikuko udalaren aurrekontua 2005 urterako. Ezauga-rri nagusiena izan daiteke udalaren diru sarrera arruntenkopuruak gastu arruntaren kopurua estaltzeko balio iza-tea. Hortik aurrera, egindako gastu planteamenduak osopresente izan du egin beharreko gastuari lotutako dirula-guntzak izatea.
Mutrikuren ezugarriak kontuan hartuta, diru sarreraiturriak oso urriak dira eta ondo pentsatu behar da zen-bat diru jasoko den zenbat gastatu nahi den aztertuaurretik. Erraza litzateke diru mordo bat jasoko dugulaagertzea eta gastua horren arabera aurreikustea, bainagero uste baino diru gutxiago jasoko balitz... Hori kon-tuan hartuta, zuhurtzia handiz jokatu dugu, aurrekon-tuen egonkortasunaren legea aintzat hartuta.
Zein izan da udalaren aurrekontua prestatzekojarraitutako bidea?
Gobernuko talde garen aldetik, 2005 urterako aurre-kontuaren aurrerapen bat egin genuen eta hori besteudal ordezkariei eman. Gaia Ogasun batzordera eramanaurretik, haiekin batzar bat egin genuen egindako pro-posamenaren inguruan hitz egiteko eta beren jarrera eza-gutzeko. Handik udalbatzara eraman zen, plenora, etahantxe onartu zen.
Zuentzat ohizkoak izan daitezke baina, irakurle-ari argi piska bat ematearren, gogoratuko dituguudalak dituen sarrera nagusiak zeintzuk diren?
Kapituluka hastea litzateke zuzenena, baina galtzekoarriskua kentzearren, esan behar da udalaren diru sarre-ra nagusiak betikoak direla, hau da, batetik, udalak tasaeta zerga zuzenen bidez jasotzen duena eta, bestetik,
udalaren gainetik dauden erakundeek ematen dutena,Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak. Hala ere, esanbehar da diru hori gauza ezberdinetarako datorrela;batetik, gastu arrunterako dirua dator eta, bestetik,inbertsiotarako dirua. Hortik aurrera, udalak bankueimailegua eskatzea ere badauka eta geuk ere eskatukodugu aurreikusitako inbertsioei aurre egiteko, izan ere,inbertsiotarako emandako dirulaguntzek, Izartuk adibi-dez, inbertsioak egiteko dirua aurreratzea eskatzen dute.
6 puri purixan
«EGITASMO NAGUSIENAK: EGUNETA MUSIKA ESKOLA,
MERKATU PLAZA, TXURRUKA 2005»
«Geure egitasmoetanhasi gara aurten»Urteroko eginbeharra denez, urtarrilean udal ordezkariek 2005 urterako aurrekontua prestatzen jar-dun dute. Otsailaren 3an egindako udalbatzan onartu zen 5.932.429,69 euroko aurrekontua,lehengo 987.073.246 pezetakoa, EAJren aldeko botuez; EA abstenitu egin zen eta Mutriku Egine-zeko ordezkariak aurrekontuaren aurka agertu ziren.
Aurrekontua jasotzen duen liburua esku artean hartuta, lerroak eta lerroak, zenbakiak eta zenbakigehiago ikusi ditugu, hitz arruntak eta hitz konplexuak, kopuru handi-handiak eta kopuru xumeak.Betidanik esan izan da zenbakiak hotzak direla, zenbakiek berez ez duten azalpena eskatzen dute-la. Guk horixe egin dugu, Alkate Estanis Osinalderengana eta Ogasun arduradun Josebe Astigarra-garengana jo zenbaki horiek interpretatzen lagun diezaguten.
7puri purixan
...eta gastu nagusiakzeintzuk izaten diren?
Diru sarreren inguruanesandakoa esan ahal dugu hemenere. Gastua ere bi multzo nagusitanbanatzen da: batetik, gastu arrunta deitzen dioguna,langileriak zein ordezkaritza politikoek, udalaren azpie-gitura guztiek eta elkarte ezberdinei ematen zaizkiendirulaguntzek hartzen dutena; bestetik, inbertsiotarakoerabiltzen dena. Bi multzo nagusi horiez gain, aurrezeskatutako maileguei ere aurre egin behar zaie dagoz-kien interesak eta amortizazioak ordainduta.
Azken urteetan asko hitz egin da udalaren zor-petze mailaren inguruan. Gaur egun nola dagodatu hori?
Legealdi honetako lehenengo aurrekontua egiteaegokitu zitzaigunean Foru Aldundiarekin konpromisoahartu genuen bost urteko epean udalaren egoera eko-nomiko-finantzieroa egokitzeko, Aldundiko Ogasun sai-lak adierazitako ildoetara ekartzeko. Zalantzarik ez,konpromiso horren ondorioz, udalaren zorpetze mailatxikitzea lortu nahi da.
Iazko urtea amaituta, zorpetze maila hori %16,47ndago, aurreko urteko %15,30ekiko igo egin da hortaz,udalak aurre egin behar dien maileguen amortizazioaordaintzea tokatu delako, besteak beste.
Zeintzuk izango dira aurten gure herrian egin-go diren inbertsio aipagarrienak?
Aurreko urtean lehendik zetozen proiektuei jarraipe-na ematea erabaki genuen eta diru baliabide urrienga-tik ezin izan genuen haruntzago begiratu. Aurten,ordea, geure egitasmoetan ere hasiko gara. Diru kopu-ru handia gorde da inbertsioetarako erakundeetatik,batez ere Eusko Jaurlaritzatik, dirulaguntza handiaklortu direlako. Horrela, bada, aurtengorako aurreikusi-tako egitasmo aipagarrientzat hauek aipa daitezke:Egunetan musika eskola egitea, Merkatu plaza berriaegitea, Hirigune historikoaren birgaitzeaz arduratukoden elkartearentzako lokala egokitzea, udaletxearenberrikuntzarekin amaitzea, lur azpiko kontenedoreakjartzea, zenbait baserritarako bideak konpontzea, Asti-garribian antena ipintzea...
Baina horiek nagusienakizanda ere, inbertsio txikia-goak baina garrantzitsuak
ere egingo dira. Adibidez, Arau sub-sidiarioen berrikusketarekin amaitu,
ikastolan gas naturala sartu, San Migueleko kanpando-rrean konponketak egitea, kiroldegian hobekuntzakegitea...
Inbertsio horiez gain, udalak herritarrei igogailuakjartzeko eta fatxadak zein teilatuak konpontzeko ema-ten dizkien laguntzak ere hor daude; horiek ere inber-tsiotzat hartu ahal ditugu.
Udalak erabaki al du hirugarren mundurako%0,7 gordetzea?
Askotan esaten da udalak ez duela diru hori gorde-tzen, baina urtean zehar sortzen diren ekimenak lagun-duz egiten da helburu horretarako bidea. Kontua ez dahonenbeste diru ematea proiektu edota elkarte bati.Batzordeen bitartez banatzen diren laguntzak hordaude eta gero, baita ere, edonoiz gerta litezkeen ezbe-harren aurreko laguntzak, urrutira joan gabe, adibidez,iazko tsunamiaren ondoriozkoa. Beharbada udalak ezdu emango kopuru zehatz hori, baina udalaren egoerakontuan hartuta, esan daiteke ahalegina egiten dela.
Aurten urte berezia izango da Mutrikun, hain-bat urteurren ospatu behar direla eta. Horiek ereizango zuten toki bat aurrekontuan...
Aurten Cosme Damian Txurruka hil zela 200 urtebeteko direnez, hainbat eta hainbat ekitaldi antolatukodira eta, jakina, horiek toki garrantzitsu bat hartu duteaurrekontuan. Oraindik egitaraua lantzen ari bada ere,esan daiteke Mutrikuz gaindiko dimentsioa eman nahizaiola gaiari, hala merezi duelakoan.
Bestalde, Gure Ametsa dantza taldeak ere 40. urteu-rrena izango du aurten eta hori ere ez da ahaztu aurre-kontua prestatzean. Kirol talde batzuek ere badute urteseinalatua aurtengoa eta udala hortxe egongo da, jaki-na.
Honenbestez, eman diogu errepasotxoa udalak2005 urterako onartu duen aurrekontuari, irakurlearizerbait gehiago jakiteko aukera eman diogulakoan. Ea,bada, aurtengo diruek zenbateraino ematen duten!
«DIRULAGUNTZA ASKO LORTU DA INBERTSIOTARAKO»
8 puri purixan
2005eko AURREKONTUA: HAINBAT HAUSNARKETA
Aurrekontuak direla eta, lerro hauen bitartez Mutri-kuko herriaren aurrean agertu nahi dugu horiekonartu ziren udalbatzan agertu genuen iritzia. Iritzihori bi lerrotan banatu nahi dugu, batetik, aurre-kontuak diseinatzeko erabili den dinamikari lotutaeta, bestetik, aurrekontuen edukiari buruzkoa.Hurrengo urtean udalak erabiliko duen dirua nolabanatuko den, zenbat banatuko den erabakitzeairuditzen zaigu udalak urtero hartu beharreko era-baki garrantzitsuenetako bat dela. Hori horrelaizanda, gure ustez, udal ordezkari guztien partehartzea izan dena baino garrantzitsuagoa izanbeharko litzateke. Gobernuan dagoen taldeak aurrekontuen aurrera-pena prestatuta, batzar bat egin zen udaleko taldepolitikoak elkartuta, talde bakoitzak aurrekontueninguruan esateko zituenak agertzeko. Guk urtarri-laren 26ko batzar horretan gure aldarrikapenakegin genituen. Batzar horren ostean Ogasun udalbatzordea egin zen eta han ikusi zen gure aldarri-kapenak ez zirela ezertarako ere aintzat hartu.Iruditzen zaigu aurrekontuak prestatzean, Gober-nuko taldeak iniziatiba eta erabakimena hartuarren, udalean ordezkaritza dugun beste taldeoi ereentzun behar zaigula eta, jakina, gure hitzari arretapiska bat jarri behar zaiola, azken baten gurea ereherriaren hitza da eta.Aurrekontuen edukiari dagokionez ez gara sartukopuntuz puntu azterketa egiten baina esango dugugure aldarrikapenak aintzat ez hartzeko aitzakianahi adinako dirutzarik ez izatea izan zela. Iruditzenzaigu ia sei milioi euroko aurrekontuan gure eska-riek ez luketela eragin handirik sortuko.Aurrekontua onartzearekin batera Mutrikuberririburuz hartutako erabakiarekin ados ez gaudela ereesan behar dugu, ez erabakiaren muinarekin, eztaerabakia hartzeko moduarekin ere. Gauza beraesan dezakegu beste hainbat eskaerari buruz,hauen artean iaz aipatu zen bezala Hirugarrenmunduari laguntza eman ahal izateko aurrekontua-ren %0,7ren ekarpena egitearena.Aurrera begira eta udalaren dinamikari errepara-tuta, gero eta argiago ikusten dugu gure alderdia-ren betebeharrak agintean daudenen erabakiakkudeatzera mugatzen dela; orain arteko ildoakbehintzat arrisku horretan gaudela erakustendigu. Izan ere, hainbat batzordetako buru etabeste haibatetako partaide izanik ere, dirudienezgure ekarpenak ez dira erabakigarriak, betiereazken hitza agintean daudenek baitute. Horihorrela izanda ere, iruditzen zaigu besteok, bakoi-tzak bere batzordean, esan eta egin duguna kon-tuan hartu bakarrik ez, ontzat eman ere eginbehar dela eta horren arabera ebatzi.Horretaz gain, udaletxeko beste hainbat kontu delamedio, sarritan jakiten dugu horien berri kanpotiketa hori ere ez dugu uste zuzena denik.Beraz, eta bukatzeko, iruditzen zaigu ez gaituztelakontuan hartzen, udalaren eta, aldi berean, udale-rriaren egitasmoak garatu eta etorkizuna parteka-tzeko. Aipatutako guztiarekin ez dugu esan nahi ezdirela kortesiazko formak gorde, baina ez da parte-katzerik izan.
Mutrikuko Eusko Alkartasuna
2005eko AURREKONTUEN AURREAN GOGOETA
Azken bi urteotako udal ibilbidean eta aurrekontu hauen inguruan egini-ko bileretan aski garbi geratu da bi ildo nagusi eta kontrajarriak ari dire-la nabarmentzen udala gaestionatzeko ikuspuntuan:1.- EAJ/PNVren ohikoa edo betikoa, hau da, daukagun dirua administratueta erabiliz, sarrera eta gastu arruntak parekatuz, etorkizuneko helburujakinik gabe eta betiko leloa errepikatuz: “Ez dago dirurik”. Joera histori-ko honek asko lagundu du Mutrikuk gaurko errealitate ekonomiko tristehau bizi dezan. Eskuartean dauzkagun datu ekonomikoen arauera, Mutri-ku ia herririk pobreena da Gipuzkoan eta jarrera honekin ezin etorkizunoparorik espero. Bide hau errazena da, daukaguna gastatu eta gehienetan adostu gabe gai-nera. Dudarik gabe, joera honen atzetik ikusmolde kontserbadorea dago,ausardiarik gabea, arriskatu nahi eza.Honela uler daiteke udalak zenbait gairen inguruan azken hilabeteotanhartu dituen erabakiak. Eskura geneukan “Vivero de Empresas” ez egitea,Mutrikuberri Garapen enpresa desegitea, baserritarren edo nekazarienetorkizuna bultzatzeko lur azterketa ez egitea, atzetik datozen hainbatproiektu atzeratzea, beste batzuk ez egitea…Baina hau gutxi balitz ere, gure ustetan okerrena zera da, udalean gero etalan dinamika ahulagoa dagoela, eta joera hau normala da, baldin eta ezbada helburu eta erronka estrategikorik jartzen eta beste Mutriku hobea-goan sinesten.Bestalde, honelako jokamoldeen inguruan, besteekin ez kontatzea nabar-mentzen da gehienetan, bakarrik aritzea eta fatxadazko partizipazioa bul-tzatzea. Jarduera guztietan, edozein enpresatan… partizipazioa, guztioninplikazioa bilatzen ari direnean, Mutrikuko udalean, eguneroko jokabide-ak erakusten duenez, gero eta gestio isolatuago egiten da, ezkutuagoa…Ildo honen beste karakteristika, besteen “akatsak” exajeratzea, lau haize-tara zabaltzea izaten da, gezur punttuarekin bada ere. Eta hori da egindutena udalaren egoera ekonomikoa dela eta, aurreko lau urteetan“zuloa” egon dela herriratuz. Guztiok dakigu ez dela horrelakorik gertatu,guztiok dakigu gestio dinamika haundi eta egokiaren bidez diru laguntzaasko lortu zela eta kofinantziazioa lortzeko mailegu beharra izan zela,Finean, burua estaltzeko eta gaitsun eza disimulatzeko hartzen diren joka-bide exkaxak dira.2.- Bigarren ildo nagusia besterikoa da, hau da, Mutriku dagoen lekutikatera eta urte batzuk barru beste maila egokiagoan situatu eta horretara-ko ahalegin estrategikoan oinarritutako langintza edo gestiogintza bul-tzatzea.Proiektu berriak identifikatu, adostu eta aurrera eramateko indarrak bildueta instituzioetara jo kofinantziazio bila. Bide honek baina, konstantzia,jarraipen handia eta ausardia eskatzen du. Gu bide honen aldekoak gara, gaur ereiten dena bihar fruitu bilakatukoden esperantzan. Honen helburuz jorratu zen Hausnarketa Estrategi-koa, bertan aipatzen direlarik jorratu beharreko ildoak. Hortik gauza gutxijaso da onarturiko aurrekontuetan.Dena dela, adostasun ahalegin bat eginez, zerrenda luze batetik gai, eska-era edo proiektu hauek proposatu ditugu akordioa lortu asmoz, biana ezdute bat bera ere onartu:• Txirritxako espaloia• Atxukaleko harresien konponketa eta iluminazioa• Gasa-rekin jarraitu• Baserri lurraren azterketa burutu.• Kultura eta Hezkuntzan arituko litzatekeen teknikari bat kontra-
tatu.• Kirol teknikariaren dedikazio osoa• Gaztelekuaren proiektua martxan jarri• “Vivero de empresas” edo Enpresa haztegia eraiki.• Mutrikuberri ez desegin eta indartu• Hirugarren munduari laguntza %0,7ra hurbildu.• Naziogintzan, bi Udalbiltzei laguntza bideratu.• …Laburbilduz, hau esan nahi dugu 2005eko aurrekontuei buruz:Lehenik, ez dute Mutrikuren etorkizuna kontuan hartzen; bigarrenik, herrierdiaren ordezkaritzaren proposamenak kontuan hartu gabe egin dira eta,hirugarrenik, guztion partizipaziorik gabe landu eta onartu dira.
Mutriku Eginez herri-plataforma
9bi hitzetan
KOMENDUKO MOJEI, AGUR BETIKO
Aurrez ere bagenekien arren, iritsi da Santa Katalina Komenduko mojeibetiko agurra egiteko une tristea. Tristea euren betiko etxea utzi eta aldeegin behar duten mojentzat eta tristea herritar guztiontzat ere. 500 urteegin dituzte gure herrian lan isil eta otoitz etengabean. Baina euren pre-sentziak hortxe jarraituko du gure artean Elizak zabalik dirauen bitarte-an eta, urrutira joanda ere, euren bihotzean eramango dute Mutrikukoherriaren oroimena eta maitasuna.
Castellonen dagoen San Mateo herriko Santa Ana mojen komunitateaizango da hemendik aurrera euren etxe berria.
Elkar agurtzeko meza ospatu zen otsailaren bostean eta bertan izan zen Juan Mari Uriarte Donostiako Gotzai-na. Mojek ez ezik, parrokiako abesbatzak ere abestu zuen egun berezi horretan. Meza ondoren, Mutrikukoherriaren izenean hitz batzuk esan zituen Miren Pazos zinegotziak eta gure herriaren argazki dotore bat opa-ritu zien mojei denon esker ona adierazteko.
Momentu hunkigarriak izan ziren, benetan; eta Ene Mutriku Maitea abestiarekin eman zitzaion bukaera.
MINUSBALIATUEK KOTXEAREN ZERGA ORDAINDU BEHARRIK EZ
Udaletxeko ogasun sailetik oharra bidali digute trakziomekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren, hau da,kotxearen inpuestoaren gainean. Seguruenik, bati bainogehiagori interesatuko zaio.
Ibilgailua minusbalia duen pertsonaren izenean badago,salbuetsi egiten da zerga hori eta, ondorioz, ezer ez daordaindu behar. Dagoeneko, asko dira salbuespen horrilotutako mutrikuarrak baina oraindik ere salbuespenik
eskatu ez dutenek otsailaren 28ra arteko epea dute eskaria egiteko. Adierazi digutenez, eskaria egunhorretatik aurrera egiten dutenei hurrengo urtean, 2006an, aplikatuko zaie salbuespena.
Hila bukatzen ari denez, azkar ibili interesatuta zaudetenok!
EUSKARA BATZORDEAK KALAPUTXI ETA HITZA LAGUNDUKO DITU
Otsailean udal aurrekontuak onartuta, jakin ahal izan dugunez, udalekoeuskara batzordeak, nahiz eta diru murrizketak izan dituen, lehengoanjarraituko du eguneroko prentsa eta herri mailako informazioa euskarazlantzen duten bi produktuak, HITZA eta Kalaputxi, diruz laguntzeko jarre-ran.Herritarrei euskaraz irakurtzeko eta informatzeko aukerak ematea lehenta-sunezkotzat jotzen du batzordeak eta horrexegatik egingo dio udalarengobernu batzordeari bi komunikabide horiei laguntza emateko proposame-na. Batetik, HITZAri biztanleko bi euroko dirulaguntza ematea izango daproposamena eta, bestetik, Kalaputxiri, urteko aurrekontuaren herena,herri aldizkarien egitasmoetan ohitura denez.Jakin hortaz, irakurle, esku artean duzun produktu hau iragartzaileen diruaz eta goragoko era-kundeen laguntzez gain Euskara batzordearen laguntzari esker ere egiten dela posible.
10 bi hitzetan
komikixa gotzon santander
MARTXOAK 8, URTEROKO HITZORDUA
Martxoaren 8a egun seinalatua da mundu guztiko egutegietan; izan ere, emakumearennazioarteko eguna ospatzen da. Ez da seinale ona izaten urtean egun bat bakarra izatea zer-baitez gogoratzeko, baina egun horretan behintzat normalean iristen ez diren lekuetara iris-ten da oihartzuna.
Martxoaren 8an , emakumearen eskubideak aldarrikatzen dira. XXI. mendean sartu garabaina badira zenbait gauza denborarekin aldatzen ez direnak, emakumeen aurkako bortizkeria, lanean ematen deneraso sexuala, emakumeen eta gizonen arteko eskubideen desberdintasuna... Zenbaitzuk berdintasunean bizi gare-la pentsatu arren, oraindik asko falta da benetazko berdintasunera iristeko.
Zenbat emakume ikusten ditugu eraikuntzan lanean? Zenbat enpresaburu? Zenbat emakume bizi dira kiroletik?...Emakumeak soldatarik bajuenak dituzten lanpostutan biltzen dira eta pobreziaren emakumetasuna eta bereizketagaur egungo ogia dira.
Bereizketaren agerraldirik larriena emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria da. Gogoratu, egun, gure arteanere, emakume batentzat lekurik arriskutsuena bere etxea dela. Munduko Osasun Erakundeak dioenez, hiru emaku-metatik bat bere bizitzan zehar fisikoki zein sexualki erasotua izango da.
Badugu zeri eman gatza, beraz ekin diezaigun guztiok lanari.
BEIRA BILKETA
Debabarreneko Mankomunitateak aurreko asteotan eskuorriak buzoietaratu ditu beira-ren bilketa selektiboaren inguruko sentiberatze kanpainaren barruan. Eskuorri horretanetxean soberan dugun beirarekin nola jokatu behar dugun azaltzen zaigu. Askotan,gauza jakinak izan arren, gaizki ez datoz geuk ere eguneroko gauza txikietan ingurume-naren babeserako neurriak har ditzagun.Labur bada ere, gogora dezagun lerro hauetan beira zakarretara botatzeko gomendioak:- Edukiontzi berdeak (eskuorrian verdea!) erabili beira botatzeko, zakar organikoaren-tzako edukiontzi berdeekin nahastu gabe, hori bai.- Beirazko botilak, poteak eta ontziak bota. Botika-potoak inolaz ere ez!- Botako dituzunak hutsik bota eta, ahal bada, uretan pasatuta.- Tapoirik, kortxorik eta taparik gabe bota.- Plastikozko poltsarik ez bota, mesedez.
- Edukiontzitik kanpo ez ezer utzi.Horrela jokatuta, birziklatzearen alde egingo dugu eta, besteak beste, honakoak lortuko ditugu: Ener-gia aurreztea eta aireko kutsadura murriztea, hondakin kopurua murriztea eta beira fabrikatzekolehengaiak aurreztea.Esfortzu txiki bat eginda, hortaz, begira zenbat gauza! Eta, jakina, hori guztia posible izan dadin, kon-tuz kotxea non aparkatzen dugun, beiraren bila datorren kamioiak ezin izango du bestela beira horiguztia jaso!
11kale inkestia
IAZ, 100 EMAKUME BAINO GEHIAGO HIL ZANTRATU TXARREN ONDORIOZ… ZE IRUDITZEN?
JOSE ANTONIO ARKAUZ, 50 urteZer esango det ba, penagarrixa dala. Kon-ponbide zailla ikusten diot... Emakumiakberdintasunean asko irabazi doanez, gizo-nak, gizon batzuk zerbaitx galdu deuelaikusten deue... Heziketiak asko lagundu ahaldeu gai hontan, baiña nor bakoitzan balorie-tan do gakua. Lehen kristautasunak eraku-tsitxako baloriak hor zeuden, baiña horrekere galtzen doz...
SOFIA MARTINEZ, 36 urteEz zait ondo iruditzen, zer bestela? Legeakaldatu eta gogortu egin beharko liratekeemakumeak hobeto babesteko. Tristea daemakumeak emakume izatearren babestubehar izatea, baina... Legeak zorrotz eta kar-tzela zigorrak ondo aplikatu beharko lirate-ke.
MIREN BEITIA, 52 urteNere ustez, etxen doanai ein doan bezelapagatu bihar zako. Herriko plaza atera etadanba, zer ein doan, halaxe ein berai ere. Ezdet uste honek konpideik izango doanik...Gauzia garratza do!
JON KEPA LEKUBE, 26 urteTamalgarrixa! Iruditzan zat aldatuko dala,aldatu egin bihar da! Heziketan gaixan ingu-ruan jarduten dan neurrixan, gaztiak berdin-tasunan kontzeptua gero eta argixo eukikodeue eta gizonezkuak errespetu haundixoizango dixue emakumezkuai. Ezberdina izan-da, ingurugiroaren errespetua ere ikasi eindan gauzia da, lehen ize ez etxetik gaur egun-go kontzientzia maila izatea pasatu da. Tratutxarrekin ere berdintsu pasatuko dala uste det.
JOXEBA MENDIGUREN, 72 urteEz do deretxoik hortako! Emakumiak erebaditxu bere eskubidiak pertsonia danez.Ze? Gizona gehixo da ala? Lehen ez zanholakoik gertatzen, lehen errespeto gehixozauan elkarreneako. Martxa hontan..., ezdakitx konponbideik eongo dan.
NATI AGIRREGOMEZKORTA, 37 urteOso gaizki iruditzen zat, ze iruditxuko zatba? Ez noan uste horrenbeste izango zianik.Martxa hontan billurra eman bihar deubikotia hartziak! Lehen ere izango zian hola-kuak, baiña ez zan horrenbeste entzutzen;gaur egun medixo geixo zela dauan, gauzageixokin enteratzen gea eta jendiak holakuakentzunda ematen deu holakuak etxiai billu-rra galtzen diola.
12 kulturia
GGuurree hheerrrrii
aann aasskkookk ee
ssaann zzuutteenn::
nnii eerree bbaaii
!!
Otsailaren 11n batu zen aurrenekoz Korrika
14ren aldeko Mutrikuko herri-batzordea. Helbu-
rua, Korrika gure herritik pasatzen dela eta,
egun handi hori guztion artean ahalik eta modu
egokienean antolatzea. Korrikaren leloak, NI
ERE BAI!, maila indibidualean hartutako konpro-
misoen bitartez euskalduntzeak, norbanakakoek
euskalduntzeko hartutako konpromisoak euska-
rari ekarri dion onura azpimarratu nahi du.
Mutrikuko herri-batzordeak ere lelo horren
inguruko gogoeta egin nahi du: Gure herrian
zenbatek eta zenbatek esan duten NI ERE BAI!
Beharbada, herri euskaldun-euskaldunean
bizi garenez, urrun samar geratu ahal zaizkigu
euskalduntze prozesu indibidualaren arrazoiak
eta zailtasunak. Hala ere, guztiok ezagutuko
dugu gure herrian euskaldundu diren lagunak.
Asko dira, gure inguruan ondo begiratzen badu-
gu, etxean erraztasunik izan gabe, ohituraren
pisuak erdarara eraman arren, erosotasunaren
aitzakian jausi gabe euskara ikasi dutenak, erra-
zago edo nekezago euskaraz bizitzera ailegatu
direnak. Batzuk euskaltegitik pasatuak, gehie-
nak lagunartean eta herrian ikasiak, guzti-guz-
tiek izan dute meritua, meritu handia, eta eus-
kaldunok aitortu egin behar diegu meritu hori,
zalantzarik ez.
Kalaputxik euskaldun berri horietako baten-
gana jo du eta izan duen euskalduntze proze-
suaz galdetu dio, arrazoiez eta zailtasunez. “Txi-
kitan heldu nintzen Mutrikura, sei bat urterekin.
Familia erdalduna izanda, mundu berri batekin
topatu ginen. Ni berehala hasi nintzen nire adi-
neko jendearekin ibiltzen eta, jakina, guztiek
egiten zuten euskaraz beren artean. Nirekin
erderaz egiten zuten. Gutxika-gutxika euskaraz
hasi nintzen hizketan, lehenengo hitz batzuk,
gero esaldi batzuk... Iruditzen zitzaidan talde
osoa euskalduna izanda hemen euskaraz egitea
tokatzen zela eta horrela hasi nintzen euskaraz
hizketan”. Horrelako kasuak guztiok ezagutuko
ditugu.
“Inoiz ez dut euskara ikasteko liburu bat esku
artean izan eta kontziente naiz askotan hanka
sartzen dudala, baina iruditzen zait nahiko ondo
moldatzen naizela. Zaila da gaizki hitz egiten
duzula ikusi eta hala ere aurrera jarraitu behar
duzula erabakitzea, baina koska hori gainditu
egin behar da bizi zaren herriko hizkuntza zeu-
reganatzeko. Errazena erderaz jardutea eta jen-
deak zuri ere erderaz egitea, baina horrela ez
dituzu aintzakotzat hartzen zure ingurukoen
eskubideak” esan digu askotan esan nahi zitue-
nak esateko zituen zailtasunak erderaz hitz egi-
tera bultzatutako tentaldiak gogoratuta.
Hori adibide bat besterik ez da. Zuk ere, ira-
kurle, ezagutzen duzu euskaldun berriren bat,
ezta? Pentsatu dugu inoiz zelako esfortzua egin
behar izan duten? Pentsatu dugu inoiz herriare-
kiko, euskaldunekiko zelako begirunea erakutsi
duten? Har dezagun gogoetarako unetxo bat
eta pentsatu zenbat neke hartu duten batzuek
gure hizkuntzaren alde. Euskaldunok ere hiz-
kuntzaren ezagupenean baino gehiago erabile-
ran hartu beharko genuke konpromisoa eta
esan, bai, ni ere bai!
Korrika 14 Debatik etorri eta Ondarroara
joango da Mutrikutik pasatuta. Debako
zubitik Katetxeraino, hortaz, 8 kilometro-
tan eramango dugu mutrikuarrok korrika-
ren lekukoa. Herriko talde eta elkarteak ani-
matzen ditugu kilometroak erosi eta korri-
karen lekukoa eskuz-esku denon artean era-
matera. Hori bai, lekukoa eraman nahi
duten elkarteek eta taldeek herri-batzorde-
ari adierazi beharko diote beren nahia.
Mutrikuko herri-batzordeak Korrika
14ren materiala jarriko du salgai: pinak,
kamisetak, diska, petoak... eta Ni ere bai!
pina, 12 euroren truke Euskal Herriko esta-
blezimendu askotan deskontuak eskainiko
dituena
13euskeria
BERTSOAKbere tartea izango du KALAPUTXINAurrerantzean Kalaputxiko orrietantarte bat eskainiko zaio bertsoari, Ber-tso Eskolako lagunei esker. Hil hone-tan, etorkizunean irakurriko ditugunbertsoen tarterako aurkezpena jasodugu ondoko lerroetan.
Mutrikuarrok betidanik izan dugu bertsozaletasu-na herrian, modu batera edo bestera, gehiago edogutxiago, guztiok gozatu izan dugu noizbait bertsoa-rekin. Bertsolari paregabeak ere eman ditu Mutrikuk,batetik hor daukagu Jon Azpillaga, ezin esan duguguztiz Mutrikuk emandako bertsolaria denik, bainaandrea eta bizitzako zati handi bat behintzat Mutri-kuri zor dio eta bertsolariarengan badute eragina,batez ere lehenengoak.
Bestetik, hor dauzkagu Okelar baserrian sortutakoRoman eta Modesto anaiak, behin baino gehiagotanirribarrea ezpainetara ekarri digutenak, beren santaeskeko koplekin.
Urteak ez dira alperrik igarotzen eta, eredu izatenjarraitzen dutenei eztarria lakartzen ari zaien heine-an, atzetik datozen gazteei mingaina arintzen arizaiela ez da esan beharrik. Bere garaian Bertso esko-la ere sortu zen bertsozaletasun horrek eraginda, etagaur egun ere hor ari da martxan, inoiz baino indarhandiagoarekin gainera. Horren adibide da sortu be-rri diren gaztetxoen bi talde berriak; animo beraiei!
Eta nola ez, egoki iruditu zaigu bertso eskolak tar-tetxo bat izatea Kalaputxi barruan, bertsoari lekutxobat egitea. Bertso eskolan egiten dugunaren islada-txo bat izan nahian, hilabetero gai baten inguruanbertso edo ahapaldi batzuk argitaratzeko konpromi-soa hartu nahi dugu. Ez da komeni bertso guztiakLuardoko hormetan xurgatzea, nahiz eta batzuk hor-ma artean izkutatzea hobe izan...
Hala, herrian ditugun “inprobisadore” berriakezagutzeko aukera izango duzue, Mutrikuarra ezden bat edo beste ere bai. Bertsoa ez da inoiz ariketaerraza izan eta, bertsoa idaztera animatzen denakegiten duen ahalegina eskertzekoa da, denboragehiago izan arren, hasi eta bukatu egin behar baita,eta ez hori bakarrik, ahal bada ondo hasi eta hobetobukatu.
Hil honetako bertsoetara pasatu aurretik, bertsoa-ren munduan interesa duten herritar guztiei gonbi-dapena luzatu nahi diegu Bertso eskolatik nahi dute-
nean Luardoko gure lokaletik pasatzeko. Astelehene-tan eta barixakuetan zain izango gaituzte, arratsal-deko seietatik zortziak artean. Animatu!
Gu, bertsotan sarritan gertatzen den bezala, ahalden moduan hasiko gara, mingainera lehenengo eto-rritakoarekin. Datorrenari aurre egiteko, geure bu-ruan sinestea bezalakorik ez omen dago, punturik-puntu neurriz-neurri mejoratzeko ahalmena emangodigulakoan...
Lehenengo bertsoak idaztera animatu dena, Ru-ben Arrizabalaga “Etxerre” izan da. Rubenek, “ihau-teriak” gaitzat hartuta, pare bat bertso idatzi ditu,hona hemen bertsoak:
IIHHAAUUTTEERRIIAAKK
Doinua: Bederatzi puntukoaTxikiak gineneanBazen gozamena
Haundi izan nahia zenhain nabarmena
Bonbero nahi nun izanAhal zen onena
Gazte nintzen orduaneta a ze pena
barrea aurrenanegarra hurrena
pikutara denailusio zena
Mozorrotu ezkerolortu leikena (bis)
Eguna iritsitazer jantziko gaude
lengo erropa zarraknun kristo daudegure amona zanak
han ganbaran gordeazpiko gonarekin
kantzontzilo gabetxukun ta dotore
isiltzea hobebaina hala ere
eskutan bi lorekalera irten nintzen
amonan pare (bis)
Mutrikuko Bertso Eskola
karenka14
Betidanik kirolari lotuta?Beti gustatu izan zait kirola egitea eta ikustea eta betiaritu izan naiz futbolean. Umetan zeinek ez dauka baloibat? Gaztetxoa zarenean ez dakizu nondik egingo du-zun bidea baina nik nahiko garbi izan dut kirolari lotutaegon nahi nuela. Ikasteko orduan Gasteizera joan nin-tzen IVEF egitera eta karrera bukatu ondoren hemengokiroldegian hasi nintzen eskola kirola ematen, era bere-an Ondarruko Aurrerak ere deitu ninduen eta han ereekin nion lanari.
Zein da zure lana?Nire lana prestatzailefisikoa da. Hasieranez dakizu nola bi-deratu ikasi du-zun hori, gerogutxika-gu-txika ikas-ten joa-ten za-ra. Zu-re eza-gupe-n a ke g u -nero-
ko lanean txertatu behar dituzu, horretarako asko ira-kurtzea eta kongresuetara joatea oso baliagarriak dira,handik eta hemendik joaten zara hartzen eta gauzak ta-jutzen. Ni Ondarruko Aurreran hasi nintzenean oso go-gorra izan zen baina handik eta hemendik ikusita etaikasita jakin nuen aurrera egiten. Egun Bilboko Athletictaldean aritzen naiz oinarrizko bi talderekin eta oso gus-tura. Nire lan orduak ez dira lantegi batetakoak bezala.Entrenamendukoak ordu fijoak dira baina horien aurre-koak prestatu egin behar dira. Nik ez daukat asteburu li-brerik, gabonak ere hortxe-hortxe, 3 egun libre edo... la-gunekin planak egitea ezinezkoa da, entrenamendurikedo partidarik ez dugunean beste partida batzuk ikuste-ra joan behar naiz. Horretaz gain, beti egon behar duzuikasten, egungo kirol mundua oso zabala da eta berri-kuntza ugari gertatzen dira eta adi egon behar duzu,egunean egotea beharrezkoa da. Heziketa ikastaroakere eman izan ditut eta hori ere ez da xamurra. Hitz ba-tean esanda, ordu asko eramaten duen lana da nirea,baina gogoko tokian aldaparik ez.
Gustura zaude Atletic taldean?Bai, ez daukat kexatzeko arrazoirik. Lana
gogorra bada ere, esker onekoa da. Ni-
Kirola zaletasun, futbola bizibide
Markos Amadok odolean darama kiroletarako zaletasuna. Kirol ikasketak burutu eta gero,han hemenka ibili izan da kirol prestatzaile gisa. Egun, Bilboko Athletic taldean kadeteetako
prestatzaile fisikoetako bat da. Gustura dago egiten ari den lanarekin, bere zaletasuna etalana uztartzea lortu duelako.
Kirola denentzako jarduera dela uste dut,ez dago sexuen araberako kirolik.
karenka 15
rekin dabiltzan umeak ere jator-jatorrak dira, sakrifiziohandiak egiten dituzte entrenatzeko. Ikasi eta gero en-trenamenduak, han ingurukoa bazara gaitz erdi bainabadago Mutrikuko gazte bat, Joseba Beitia, Athletic tal-dean dabilena eta horrek ikastola bukatu eta gero taxiahartu eta Lezamara joan behar du, han entrenatu etaetxean eskolako lanak egin... gauza asko dira baina gus-tukoa denez aurrera egin behar. Oso ume diziplinatuakdira, ondo antolatzen dituzte ikasketak eta entrenamen-duak. Azterketa garaian baimena daukate ez entrena-tzeko baina bestela ardura eskatzen zaie.
Zein kirol duzu gustukoen?Futbola. Futbolaz gain beste kirol batzuk ere egiten di-tut, gustatzen zait tenisean jokatzea, saskibaloia, korrikaere egiten dut, igeriketa... edozein kirol dut gustuko,baina gehien futbola.
Ez duzu uste futbolak gehiegizko indarra duela?Diru asko dago futbolean. Telebistekdirutza ikaragarriak ordaintzen di-tuzte futbol partidak emateagatiketa diru hori ondo datorkie taldeei.Era berean, zaletuek ere jokalarionenak nahi dituzte taldeetan etahorrek dirua balio du. Diru kopuruikaragarriak mugitzen dira futbola-ren inguruan. Egun, liga frantzesa,italiarra denetik daukazu telebistadigitalean eta horren guztiaren berriizan dezakezu. Dena den, futbolazgain beste kirol batzuk ere indarrahartzen ari dira eta hori oso ona da.
Aurrera begirako planik bai?Niri urtero berritzen didate lan-kon-tratua, ez dakit datorren ligan Ath-letic taldean egongo naizen, ikuste-ke dago. Talde handietan egoteanjende askok ikusten zaitu eta badakizure ibilbidea zein den baina ez dizuezer ziurtatzen. Dena den, lana egi-
teaz gain master bat egiten ere ari naiz, hobeto esanda,aurrez eginiko masterraren azken lanean ari naiz buru-belarri.
Eta masterra zeren inguruan?Ikasketak bukatu nituenean Madrilera joan nintzen kirolerrendimendu handiari buruzko masterra egitera, bi ur-te egin nituen bertan. Orain berriz eta masterra buka-tzeko azken lana aurkeztu behar dut eta berau neskentaldeen ingurukoa da gai horri buruz ez dago eta ezereginda.
Nesken talderik entrenatuko al zenuke?Zergatik ez? Mutilen artean badago oraindik nolabaite-ko mesfidantza nesken futbola dela eta, baina denbora-rekin horiek desagertzen joango dira. Athletic-en taldenagusiaz gain beste talde bat ere badago eta herrietanere, ikustea besterik ez dago Mutrikuko nesken ekipoa.Realak ere atera du bere taldea eta nik uste dut neskentaldeak ugaritzen joango direla. Eskola kirolean neskaketa mutilak elkarrekin jokatzen dute eta normaltzat jo-tzen da.
Gazteei aholkurik bai?Edozein kirol mota probatzearena, nik ez nuen zestaprobatu eta horren damua daukat, boleibola probatunuen eta izugarri gustatu zitzaidan. Aukera desberdinakeskeini behar zaizkie umeei eta gero horren arabera era-baki. Eskola kirola izan daiteke egokia horretarako.
Ez du denborarik galtzeko Bilbora itzuli behar baitu. Es-ker mila Markos eta zorte on.
Aurtengo Aste Santuetan Extremaduran izango gara
txapalketa jokatzen. Handik etorrieta Irunen izango naiz
egun batzuetan lanean, baina horida politena, gehien gustatzen
zaidana.
Elkartegintzan gertatu ohi denez, Mutri-kuko Argazki taldearen historia gora be-heratsua izan da bere bizitzan zehar.80ko hamarkada hasieran sortu zen tal-deak momentu indartsuagoak eta mo-mentu ahulagoak izan ditu. Sorrrerakoargazkizale taldeari erreleboa hartu zionbeste zaletu talde batek... Etorkizuneanere etorriko al da erreleborik! Taldeazgehiago jakitearren, gaur egun ArgazkiTaldearen jardunaz arduratzen den Am-paro Royorengana jo dugu.
Noiz sortu zen, Amparo, Mutrikuko ArgazkiTaldea?
Ni Mutrikura 85ean ailegatu nintzen eta ordura-ko sortuta zegoen. Juano Basterretxea, Juan LuisArrizabalaga, Juan Luis Alberdi eta Jontxu Beristai-nek osatu zuten taldea, Iñigo Andonegiren lagun-tza zuzena zutela. Ni gero sartu nintzen taldera.Haiek izan ziren gerora fruituak eman dituen haziaerein zutenak.
Jende berria sartuko zen gero...Izenak zerrendatzean beti dago norbait ahazte-
ko arriskua, baina gogoan dut 89 urte aldera RosaArostegi Josetxo Flores, Izaskun Iparragirre, IñigoRico, Angel Uranga eta ni neu izan ginen taldean.Ordurako, aintzindarietako batzuk erdi lagata zu-ten taldea. Nolabait, erreleboa eman zen orduan.Denborarekin, baina, bizitzaren gora beherengatik,badakizu, ezkondu... kanpora joan bizitzera... ume-ak... jendea talde-dinamika lagatzen joan da etagaur egun oso gutxitan elkartzen gara lehengo al-dean.
Zein du helburu Argazki Taldeak?Argazki taldearen helburua argazkizaleei argaz-
kigintzan aukerak ematea da, bakarka garatzekozailak izan daitezkeen baliabideak eskaintzea...Adibidez, laborategi eder bat izan du beti taldeak,beharbada norberaren etxean izango ez lukeenainork. Horretaz gain, interesgune bat partekatzekoaukera eskaintzea ere bada honelako talde batenzeregina, adibidez, ikastaroak edo erakusketak an-tolatuta.
Gainera, taldearenaz gain, norberaren helbu-ruak ere badira. Batek taldeak dituen baliabideakaprobetxatu nahiko ditu, beste batek argazkigin-tzaz gozatu lagun artean..., guztiok dakigunetikabiatu eta gauza berriak ikasi... Edonola ere, argaz-kizale guztion helburua da begiratzen ikastea, bi-soretik begiratu eta errealitatearen irudiak betikogordetzea.
kulturia16
M u t r i k ua r g a z k i tt a l d e a
udaberrian izango da argazki-rallya
kulturia 17
Taldearen jarduna taldekideeibai, baina herrira ere zabaltzen da.
Bai, hori oso garbi izan da hasiera-hasieratik. Azken batean, iruditzenzaigu taldeak, herriko talde den neu-rrian, herriari ekarpena ehgin behardiola, ez dela barrura begira geratubehar, konpartitu egin behar dituelaherritar guztiekin aurrera atera nahidituen asmoak. Helburu hori betetzealdera antolatzen dira ikastaroak, ar-gazki rallyak eta erakusketak. Horie-tan guztietan nahi duten herritar guz-tiek har dezakete parte baina, tama-lez, erantzuna ez da beti oso ona iza-ten.
Ikastaroei dagokienez, laborategi-koak antolatu izan dira, zuribeltzekoerrelebatua, cibakrhome errelebatuaedota birajea eta colorvir teknikaklantzekoak adibidez. Argazkiak orde-nadorean lantzeko photoshopen ikas-taroa ere antolatu du taldeak.
Argazki rallyak lehen urtero anto-latzen ziren baina orain bi urtetikbehin antolatzen dira. Aurten ereudaberri aldera antolatzeko asmoadago. Beharbada, ekintza honek duharrera onena herritarren aldetik, ba-tez ere egun horretan ateratako ar-gazkien emanaldiak.
Azkenik, argazki erakusketak urte-an behin gutxienez eta, ahal bada, bi-tan antolatzen ditugu. Behin, 1991 al-dera egin zen taldekideon erakusketabat, baina normalean kanpoko argaz-kilarienak ekartzen ditugu, ikuspegieta lan berriak, ezberdinak erakustea-rren. Erakusketa hauek ideia berriakhartzeko eta argazkizaleen aberasta-sunerako antolatzen dira.
Gogoan dut Mutrikuko argazkizaharren liburua argitaratu aurretikegin genuen erakusketa arrakasta-tsua izan zela. Jendeari hurbilekogauzak gustatzen zaizkio, gauza eza-gunak, baina kanpokoak eta berriakikustea eta ezagutzea ere ez dago so-beran.
Aurten taldekideen erakusketaegitekoak zarete...
Esan dudanez, normalean kanpo-
ko lanak ekartzen dira, baina herriko-ek ere maila dutela eta egindako la-nak erakutsi egin behar direla erabakigenuen. Ondorioz, taldearen histo-rian zehar taldetik pasatu diren argaz-kizaleen argazkiak bilduta antolatukoda erakusketa, otsailaren 27an astebe-terako irekiko dena.
Pentsa liteke atzera begirako era-kusketa dela, baina ez da ohizko atze-ra begirako erakusketa izango. Izanere, nahiz eta erakutsiko diren lanaklehengo taldekideenak izan, lanakatzokoak bai baina gaurkoak ere izan-go dira, argazkiaren inguruan denbo-ran zehar ikasitakoak isladatuko di-tuztenak. Hortaz, esan dezakegu gauregungo erakusketa izango dela.
Erakusketara berataratzen denakerretratuak eta paisajeak ikusiko ditunagusiki, zuribeltzeak batzuk eta ko-loretan besteak... Baina hortaz hitzegin baino erakusketa ikustera joateagomendatu nahiago dut.
Aurrera begira, zela ikusten du-zu taldearen martxa?
Martxa onik ez dut ikusten, talde-ak talde-dinamika galduta baitu, etataldearen martxa pertsona baten gai-nean geratzen denean ideiak agortze-ko eta errepikatzeko arriskua dago.Jende parte-hartzailea behar da, jen-de berria ideia berriekin eta gogo be-rrituarekin. Hemendik, nola ez, deibat egin nahi diet argazkiaren zaleta-suna garatu nahiko luketen guztiei,jakin dezaten zaletasun hori konparti-tzeko gertu gaudela.
Jende berririk etorri ezean ere, tal-deak jarraituko du baina. Taldeak as-paldiko proiektuak eginkizun ditueta, horiek aurrera ateratzea zailaizango bada ere, hor daude horiekere, herriko harmarrien argazki bildu-ma edo herriko baserrien argazki bil-duma adibidez. Gainera, lehen esandudan bezala, herritarrei begirakoekintzak antolatzen ere jarraituko duMutrikuko Argazki Taldeak, adibidezudaberriko rallya edo laster izangoden argazki erakusketa.
argazkizaleon helburua begiratzen ikastea da
LAN-ISTRIPUAKLAN-ISTRIPUAKLAN-ISTRIPUAKlan giruan
industria arloan beste arloetan baino hobeto gaude
Urtarrileko egunkarietan tantaka-tantaka eta lehen orrietan azaldu izan zaiguHego Euskal Herrian lan istripuetan hildakoen albisteak, eta bederatziraheldu dira. Otsailak ere hiru hildakorekin eman du hasiera. Honetaz hitzegiteko, Jon Iñaki Galparsoro eta Leonardo Belaustegi, ELA eta LABeko
ordezkariekin bildu gara.
Hego Euskal Herriko datuak:
2004 urtean 2003 urtean
77 136 Istripu hilgarriak
590 770 Istripu larriak
Albiste hauek irakurtzean zer da burutik pasatzen zaizuen lehengauza?Jon – Lehendabizi zirrara batek eragiten dit gorputza. Ogi puska batbere famialiarentzat irabaztera doan aitaren irudia etortzen zait buru-ra eta haren familian sortzen den drama hilotz etxeratzean. Zenbat ilu-sio, zenbat proiektu, zenbat maitasun une batean zapuztuak..., eta on-doren haserrea, zeren istripu horIek guztiak ziur nago galerazterik izanzitekeela.Leo – Jonekin nago une larri eta gainera galerazgarriak direla esatenduenean eta hori uste dut irakurle guztien burutik pasatzen dela, bai-na nik orokorrean azaleratzen ez den bigarren zatia agertu nahi nuke,hau da, alargun eta seme alabek pairatu behar izaten duten ondoren-go tratua eta adibide bat kontatuz hobeto ulertuko dela esango nuke.Manuel Fernández Pasaiako arrantzalea 2002ko azaroaren 13an erorizen uretara oso itsaso zakarrarekin lanean ari zirela eta egun batzue-tara Frantziako hondartza batean azaldu zen hilik. Inork ez zuen ikusinola erori zen uretara, ezta uretan laguntza eske. Bada, erorketa ho-rren ildotik datozkio Maria Victoria Carballo alargunari bere duintasu-naren aurkako etengabeko kolpeak. Segurtasun neurririk gabe zegoenarrantzalea ontziaren mugimenduak eraginda erori zen ala zoruan in-dar hidraulikoz mugitzen diren kableren bat zapaldu eta hura tenka-tzean katapultatua izan zen, aseguru etxeetatik jasoko duen diru ko-purua erdira jeisten da bigarren kasuan eta hor dabil oraindik tribuna-letan bere senarrari era hartara ala hontara gertatu zitzaion erabakiezinik. Zorigaitzaren ondoren zure saminak diru bilakatzen direnean,egoera tamalgarri eta babesgabeko batean, horrek bai barrenak kiz-kurtuta uzten nautela.
18
Iazko urteko datuek ematen zuten lan istripuakmenderatzen hasiak ginela. Aurtengo hasiera iku-sita zer diozue datuei buruz?J – Ez dakit gehiegi datuei buruz. Pentsatzen dut hilda-koei buruz oker askorik ezin daitekeela egon oso nabar-menak direlako, besteak gutxienez konparagarriak izan-go direlakoan nago, nahiz eta errealitatetik agianurrundu.L – Nik neuk ez dut daturik manejatzen baina gure sin-dikatuak dio 2004 urtean Espainiako Gobernuak lan is-tripuak erregistratzeko Delta izeneko sistema jarri zuelamartxan eta horren bidez autonomia erkidegokoak albobatean utzi zituela neurri batean eta lan istripuen ko-puruak, ordura arte goranzko joera edo mantentzekoazuena, behera egin duela nabarmen. Dena den, hor di-tuzun datuak Osalan eta Nafarroako Gobernutik jasoakdira eta nahi nuke behintzat fidagarriak izatea. Beti ereenpresak dira datuak bidaltzen dituztenak eta errealita-tetik aldendu daitezke.
Lan arriskuen prebentziorako legea betetzen alda?J – Lan arriskuen prebentziorako legea zabala da etazenbait arlotan betetzen da. Gure enpresan adibidezerosten diren makina berriak merkatu europearrakagindutako “CE” eta “Konformidadeko adieraztasune-kin” etortzen dira eta makina zaharrak egokituak izandira. Arrisku ebaluaketa eginda dago, segurtasun for-mazioa ere eman izan da langileria guztiari, segurtasunkomiteak funtzionatzen du, prebentzio zerbitzu batkontratatuta dugu segurtasun eta osasun arloak zain-tzeko... baina oraindik pausorik gelditzen zaigu urtero-ko prebentzio plana produkzio eta kalitatekoen mailarairisteko. Orokorrean pentsatzen dut industria arloanbeste arloetan baino hobeto gaudela.L- Arrantza arloko egoera ezberdina da. Arrisku ebalua-ketekin ari gara gogor egiten, baina oraindik hauek txa-lupa kaian dagoenean egiten dira eta, noski, situaziohorrek ez du zer ikusirik olatu artean lanean aritzeare-
kin eta lana etetea kapi-tainaren iritzipean soilikgeratzen da. Arrisku na-baria ikustean langileaklana eteteko eskubideaizan arren, ez da erabil-tzen eskubide hori, on-dorioak denok dakigula-ko zeintzuk diren. Askodago egiteko arrantzaarloan eta borondatefalta nabaria da.
Zenbait istripu ba-tzuetan enpresa bu-ruak direla-eta etabesteetan langileakdirela-eta gertatzendira. Nola ikusten du-zue prebentzioarenkultura?J – Esango nuke nahikoaurreratu dela. Inoiz iku-si izan dut, nahiz etaeguneko jardunean ezdiren gertatzen, esfor-tzu eta arrisku handikolanak egiten egoera kax-karrean eta, egia esan, neu ere gerora konturatu izannaiz haren arriskuaz. Badaude, hala ere, arlo batzukoraindik gure kulturan urrun daudenak, ergonomikoaketa psikosozialak. Hauek hor daude eta, zenbat bizka-rreko minek eta emaztearekiko haserrek dute lotura la-narekin? Hor uzten dut galdera.L – Pozten naiz Jonek kontatzen duenarekin. Nik esan-go nuke arrantza sektorean diruaren kultura garbia de-la eta prebentzioarena ez dela ia ikusten. Ardura nagu-sia enpresariari eta administrazioari ere zinzilikatukonieke baina langileekin berekin ere arazo larria dugu,bajuran gehienbat, zeren arriskuko lan asko “gizon-lan-tzat” hartzen da eta barregarritzat hartu inoiz inork se-gurtasun konturik aipatzen badu. Gazteak kokilduta ge-ratzen dira nagusien parre eta mesprezuekin.
Zerbait gehiago nahi duzue esan Kalaputxitik?J – Ba gehituko nuke istripu gehienak zerbitzu eta erai-kuntzan gertatzen direla, beharbada denok ikusten di-tugula arriskuko jokaerak eta esan behar da denonerrespontsabilitatean sar dezakegula gerta daitekeen is-tripua, salaketa faltagatik.L – Nik gomendatuko nuke prebentzio ekipoak erabil-tzeko itsasoan, neurriak izateaz gain. Istripua guri begi-ra dagoela uneoro eta poztuko nintzatekeela kontxabien erditik txalupan txalekoa jantzita irtetzea gauzaarrunta balitz eta ez parregarria, zeren adieraziko lukebeste zenbait aspektu garrantzizko ere kontuan izangoliratekeela.
historixa 19lan giruan 19
arrisku nabariaren aurrean,langileak lana eteteko eskubidea du baina...
gizartia20
Kalaputxiren urtarrileko alean Udala buru-tzen ari den Arau Subsidiarioen berrikusketariburuz jardun genuen. Esaten genuenez, berri-kusketa horren ondorioz sortuko den agirihorretan datozen urteetan hirigintza mailanherrian egin ahal izango direnak jasoko dira.Arauek erakutsiko digute enpresa jardueretara-ko gordetako lurrak zeintzuk diren, etxebizi-tzatarako gordetakoak zeintzuk diren, zenbatetxe egin ahal izango diren, herritarrentzakoekipamendutarako gordetakoak... Berrikusketaprozesuak eskatzen dituen urratsetako bat jen-daurreko erakusketa zen eta, aldi hori igarota,herritarrek alegazioak aurkezteko epea. Etaizan dira alegazioak. Aurrerantzeko urratsakalegazio horiei, Hirigintza batzordean aztertuondoren, erantzuna ematea izango da eta, halaerabakiz gero, berrikusketaren agirian txerta-tzea.
Mutrikuko plangintzarako Arau Subsidiarioen berrikus-ketari alegazioak aurkezteko epea abenduaren 15eanbukatzen bazen ere, udalak luzatu egin zuen epe hori
eta azken alegazioa urtarrilaren 4an jaso zen. Guztira, 18idatzi aurkeztu dira arauei 68 alegazio eginez. Idatzi horie-tako gehienak puntualak dira, gai bakarreko ardura dutela-ko. Beste idatzi batzuk, berriz, gai askoren ardura hartzendute eta arauak modu globalean hartzen dituzte alegazio-gai. Bi idatzi garrantzitsuenak, Mutriku Eginezek eta Mutri-ku Natur Taldeak aurkeztutakoak.
Bi idatzi horiekin hasi aurretik, esan behar da aurkeztu-tako alegazioei errepaso azkarra eginda ikusten dela indus-triarako egin diren proposamenen aurrean alegazioarik ezdela aurkeztu, ez eta Mutrikuko portuaren zabalpenarenaurrean edo etxebizitza tasatutarako zein babes ofizialekoetxebizitzatarako gordetako lurren proposamenen aurreanere.
Aurkeztutako bi alegazio-multzo nabarmenenei heldu-ta, bertan agertutakoak azaltzen saiatuko gara, handi-han-dian izango ez bada ere.
MUTRIKU EGINEZEN ALEGAZIOAK
Mutriku Eginezek bost alegazio aurkeztu dizkio ArauSubsidiarioen berrikusketaren proposamenari. Horietatiklauk etxebizitzatarako beste hainbeste eremuri dagozkieeta boskarrena, berriz, lurzoru urbanizaezinari.
Santa Katalinako komenduaren inguruari dagokionez,1971 urtetik hona area horrek izan duen aprobetxamen-duari, hau da, area horretan zenbat etxebizitza egin ziteke-en eta zenbat egin diren, errepasoa eginda, udalari area ho-rren aprobetxamenduaren gaineko azterketa egiteko eska-
tzen zaio. Horrekin batera, eremu horretarako egin denetxebizitzen planteamendua aztertuta, etxebizitzak komen-duko eraikinaren alboko lurretan eraiki gabe errepidearenbeste aldean, Kanteratzean edo beste eremu batean egiteaproposatzen da. Hartara, herritar guztiek erabiltzeko mo-duko parkea egin ahalko litzateke.
Bigarren alegazioa San Nikolas-Burumendi eremurakoaurreikusitakoaren zati bati aurkeztu zaio. Izan ere, eremuhorretan eraikitzea aurreikusten diren eraikin batzuen des-kribapenean eta definizioan bestelako iritzia agertuta, ho-rien ordezko alternatiba planteatzen dute.
Hirugarren alegazioa San Miguel futbol zelaiaren ingu-rukoa da. Eraikuntza area horren antolamendua egokitzatjotzen da, egoitza-eremua ezartzeari dagokion puntuanizan ezik. Santa Katalina komenduarekin batera ezinbeste-ko eremu irekia sortuko duen hiri-parkea eta zehaztu gabe-ko jardueraren batera bideratuko den komunitate-ekipa-mendua oso garrantzitsutzat jotzen dira, baina ez da nahi-taezko ikusten toki horretan etxebizitzak egitea. Finantzia-zioa beste area urbanizagarri batzuetatik ekar liteke eta,baita ere, azpiegiturako obra handien aurrekontuaren %1kultur ekipamendua finantzatzeko bideratuta, kultur-, ki-rol-, zein aisialdi-ekipamenduetarako erakunde publikoekeskaintzen dituzten hainbat dirulaguntza eskuratutaedotaudalari dagozkion aprobetxamenduak erabilita.
Laugarren alegazioan, Entzusako bidearen eta Txurrukatenienteak etorbidearen arteko Azkiaga eremua hartzen dakontuan eta desadostasuna puntu bakarrean laburbiltzenda: hirigune historikoarekin bide-loturan.
Azkenik, lurzoru urbanizaezinari dagokio boskarren ale-gazioa. Alegazio horretan jasotzen da Arau Subsidiarioen
Arau subsidiarioei alegazioak
berrikuspenak Debabarreneko landa-garapenerako plan es-trategikoa aintzat hartu behar duela; are gehiago, udalakplan horrek Mutrikurako proposatutako azterketak eginbehar dituela. Plan hori egin artean, nekazaritzako etaabeltzaintzako ustiapen berriak baimentzeko gutxienekoazalera 5 Ha-tan mantentzea eskatzen da.
MUTRIKU NATUR TALDEAREN ALEGAZIOAK
Talde honek, guztira, 30 alegazio aurkeztu dizkioArauen berrikusketari. Batzuk arauek aurreikusten di-tuztenak hobetzera zuzenduak eta besteak arauetanjasotzen ez diren hutsuneak betetzera zuzenduak.Berrikusketan puntuen araberako sailkapen bat egin-da, hona hemena Mutriku Natur Taldeak aurkeztuta-ko alegazio nagusiak:
- Etxebizitzatarako gordetako lurraArauek aurreikusten dituzten etxebizitzatarako
asmoen aurrean alegazio orokor bat egin dute, “Mu-trikun 900 etxebizitza berriren beharra zientifikokieta modu arrazionalean justifikatzeko” eskatuz.
Bestalde, gauza zehatzetara jota, komertziorakozein industriarako lokalak etxebizitza sozial bihurtze-ko araudia sortzeko eskaria eta Entzusako bideareneta Txurruka tenienteen etorbidearen arteko espa-zioa berrantolatzeko eskaria egin dute, bigarreneanespazio berde gehiago eta garajetarako tokia aldarri-katuz.
- Azpiegitura nagusiak zein sistema orokorrakBeharbada, egitasmoak duen tamainagatik, Mu-
triku-Sasiola errepidearen aurkako jarrera da alegazionabarmenena. Taldearen ustez, Arnok duen babeserregimena zabaldu egin beharko litzateke Astigarri-bia auzoa bere baitan hartuta, horrela etorkizuneanespekulazio urbanistikoa eta industriala ekidinda.
Lehorretik itsas bazterreraino ailegatzeko bideakegungo legeari lotzeko eskaria ere egin dute, kostan zeharlihoakeen bide ba, pasealekua, proposatzeaz gain.
Bestalde, tamainan txikiagoak izanda ere, herritarren-tzat beharbada garrantzitsuagoak izan daitekeen proposa-mena ere sartu dute alegazioetan: Mutrikutik Debarainokoerrepidearen parean oinezkoentzako ibilbidea aurreikus-tea, Getariatik Zarautzera dagoenaren antzekoa.
Herrigunea peatonalizatzea izan da beste alegazio bat.- EkipamenduakAzken boladan hizpide nagusi bilakatu den futbol ze-
laiaren inguruan Natur Taldea dagoenean uztaren aldeagertzen da, baina ematen zaion erabilera zabaltzea pro-posatzen du. Kirolaren esparruan jarraituta, Urasandi-Rei-ner eremuan Mutrikuk eta Debak konpartitzeko modukopistina bat proiektatzea eskatzen dute.
Kanpo santua dagoen dagoenean lagatzea eta bertandauden zuhaitzak, haginak, babestuta dagoen espezieaizanda, ondo-ondo zaintzeko eskatzen da beste alegaziobatean.
Mauleon atzean naturarekin harreman estuan legokeenantzoki ireki bat egitea proposatu dute ekipamendu kultu-ral gisa.
Mojak doazela eta, komenduan zer egingo den ere aho-tan darabil jendeak aspaldian eta Natur Taldeak argi du be-re proposamena: Komendua zaharren egoitzarako prestatueta egungo erresidentziari ostalaritza erabilpena eman.
- Jarduera ekonomikoetarako gordetako lurraAlegazio batean jasotzen da Reiner enpresaren ingu-
ruan akuikultura enpresa batentzat lurra gorde litekeela,inguruak eskaintzen dituen aukerak baliatzearren. Beste al-de batetik, herrian hotel bat egiteko erraztasunak ematekoeskatzen da.
- Ingurumen fisikoaren babesa eta Ondare kulturalaMutriku Natur Taldearen kezka nagusiena, jakina, ingu-
rumenaren zaintza denez, arauen esparru honetan egin du,beharbada, ekarpen handiena. Hona alegazio nagusienekdakartena:
Egun indarra hartzen ari den turismo jardueraren aurre-an, Natur Taldeak jasangarritasunaren bidetik jokatu behardela irizten dio eta horren adibide Lanzarote jartzen du;gainera, Lanzaroterekin anaikidetza sustatzea proposatzendu. Olatz eta Astigarribia auzoetan ibilbide tematikoa an-tolatzea ere proposatzen dute, bertan Euskal Herriko ani-mali- eta landare-espezie autoktonoak berrezartzeko mo-dua sustatuta.
Lurraldearen esplotazioak paisajean duen eragin zuze-nari erreparatuta, Natur Taldeak uste du bizitzeko leku ho-beak lortzeko paisajea zaintzea ezinbestekoa dela. Horre-gatik dio “arkitektura ordena, poesia, erritmoa, espazioaeta paisajea izan behar dela”.
Energiaren kontsumoa eta energia berriztatzaileen sus-tapena da Natur Taldearen beste kezka iturri bat eta horriatentzioa jartzeko eskaria egiten zaio udalari beste alegaziobatean.
Mutriku-Saturraran itsaslabarra LIC gune gisa sustatzekoeskatzen da eta, baita ere, europar Natura 2000 sarearenbaitan katalogatzeko erraztasunak eskaintzea. Horrekin ba-tera, zati batean Natura 2000 sarean dagoen Arno inguruaDeba ibairaino zabaltzea proposatzen da, hartara Astigarri-biako auzoa ere babestu egingo bailitzateke, duen onda-rezko aberastasuna gorderik.
Horiek dira, laburtuta, Natur Taldeak aurkeztutako ale-gazio nagusienak, baina beste batzuk ere egin ditu herritarguztientzako mesedegarri izango direlakoan, adibidez, he-rriko toki jakinetan eskelentzako panelak ipintzea edotaGoiti Beheratik Samikoilara artean Macaronesica landaraklandatzea paisajea edertzearren.
gizartia 21
osasuna22
Haurdunaldia oso garai bere-zia da emakumearen bizitzaneta, gaur egun, sekula bainobereziagoa dela ere esango ge-nuke. Izan ere, medikuntzarenaurrerapenei esker, gaurkoemakumeak borondatez etamaitasunez hartzen duen era-bakiaren ondorioa baita haur-dunaldia. Egoera pozgarria,benetan; baina kezka, beldureta laguntza beharrekoa erebai, jakina! Horretarakoxe iza-ten dituzte asteroko bilerakemaginarekin: euren haurdu-naldiaz gehiago ikasi eta erdi-tze momenturako prestatzeko.Bertan izan ginen eguneanLourdes, Josune, Mari Nati,Jaione eta Eloisa ari ziren Ma-ribi Errasti emaginaren azal-penak adi-adi entzun eta arike-tak egiten.
Maribi, zeintzuk dira haurdundauden emakumeen kezkak?Anestesia Epiduralaren kontuare-kin, adibidez, oso kezkatuta ibil-tzen dira. Minari beldurra dioteeta.
Zer deritzozu zeuk?Mendaron jartzen ari diren epi-durala ez zaigu beste mundukoairuditzen: emakumeak ezin duezer sentitu eta, batzuetan, ezinizaten du lagundu. Etzanda egonbeharra dauka, ezin duelako zu-tik egon eta ibili. Grabitatearenlaguntzarik eta ibiltzeak daka-rren mesederik gabe gelditzenda.Badago beste epidural bat, Ba-surton eta ipintzen dutena etahorrekin emakumea gai izaten
da zutik ibiltzeko eta, hori, osointeresgarria da. Iritsiko da Men-darora ere. Ondo emandako epi-duralak mina eragozten dio ema-kumeari, baina egon besterikezin dute egin; ezin dute lagun-du.
Ez eskatzekorik esaten diezu?Ez, ez; nik ez daukat horretansartzerik. Eskatzeko eskubideosoa dute eta ondo jar diezaie-ten ere bai, jakina; baina hori ezda beti gertatzen…
Denei jartzen diete epidura-la?Ez, eskatu beharra daukate eta,gainera, dokumentu bat sinaraz-ten diete gerta daitezkeen arazo-en berri irakurri ondoren. Ba-
HHaauurrdduunn!!!!!!
osasuna 23
tzuetan, ipini ezina ere izaten da:bizkarreko arazoren bat edo gai-xotasunen batengatik.
Zuk zeuk baduzu esperientzia-rik?Ez, ez; nik ez daukat umerik etadagoeneko berandutxo da. Asta-keria galantak iruditzen zaizkitbai 67 urterekin umea izan duenemakumearen kasua eta baitakazetari ezagun horrena ere, bi-kiak izan dituenarena. Gauzak,bere garaian!
Epiduralak ematen al du ara-zorik erditzean?Beno, amak ez du ezer sentitzeneta erditze “dirijitua” izaten da.Amak ez du bultza egiteko gogo-rik sumatzen; gorputzak ez dionoiz bultza egin esaten eta askoeta asko ondo jaiotzen badiraere, sarritan umeari irteten la-gundu egin behar zaio zenbaitinstrumenturekin.
E rd i t z e a re nondoren, zer?Etxera itzultzendirenean bisitanjoaten gara. Ba-tzuetan, nahizeta aurrez azal-dutako gauzakizan, zalantzaketa izaten dituz-te titia ematekoorduan eta bai-ta puntuen in-guruko arazoakere.
Arnasa hartzen ere irakastendiezu; azaldu horren abantai-lak.Arnasa ondo hartzen ikasteaezinbestekoa da. Batzuetan, ja-kin arren, urduri jartzen dira etaerditzen laguntzen dien emagi-nak gogorarazi behar izaten die.Baina oso garrantzitsua da arna-sa kontrolatzea.
Zein da gehiagotan erabiltzenduzuen hitza: mina ala kon-trakzioa?Hemen hitz guztiak erabiltzen di-tugu eta inolako erreparorik ga-be, gainera. Nik ez dut umerik er-ditu eta oso interesgarria da eu-ren esperientziak besteei zabal-tzea. Nik hitz egiten lagatzendiet, baina kontatu nahi dutena-ren arabera. Esperientzia txarraizan badu norbaitek eta horixeesan eta esan baldin badabil,moztu egin behar izaten diotbesteak ez beldurtzeko. Baina es-perientzia ona izan duenari etajarrera positiboa duenari gusturalagatzen diot azalpenak ematen.Izan ere, beldurtu, nahikoa bel-durtzen dira kalean eta auzoko-en kontuak entzunda!Hemen beti esaten diegu minagauza subjektiboa dela eta ba-
koitzak bere modura bizi izangoduela…
Erditu ondoren ere jarraitzenduzue ikastaroetan?Eskaerarik balego, egingo genu-ke. Nik Ermuan ere lan egiten duteta han eskaintzen da, baina ezda talderik sortzen. Egia esan,oso zaila da; badakizu, titia ema-teko orduak direla eta bata etabestea…
Erditze ondorengo depresio-rik izaten dute?Oso normala da erditze ondoren-go tristura eta negargura, bainahoriek ez dira depresioak izaten.Nik orain arte depresio bakarraezagutu dut; tratamendu beha-rreko depresioa esan nahi dut.Baina, bai, horretaz ere hitz egi-ten dugu, jakin dezaten malkoakerraz ateratzen direla erditze on-dorengo egunetan eta gertatuohi dela.
Eta honenbestez, hantxe utzi ditu-gu euren ariketak egiten eta egunhandirako gorputz eta buru pres-tatzen. Baina, alde egin aurretik,jaioko direnen izenak jakin nahiizan ditugu; lau mutil eta neskabakarra izango dira: Lander, Asier,Ekaitz, Ixone eta Adei. Izan zaitez-tela ongi ekarriak!!!
zorion agurrak
ITZIAROtsailaren20an urteakbeteko ditxuamonak etaZorionakberari! Lur-des, Enekoeta Leirenpartez matxohandi bat.
JOSEBAZorionakmotel! Iazkoeta aurtengotragoarenzain egongogara! Urtiakaurrera eta zugero eta gaz-teago!
SORKUNDEZorionak gureAmari, amo-nari! Segi betibezala urteaskotan.Zorionaketxeko danonpartez, batezere Aiert etaEñauten par-tez.
MIKELOtsailaren3an 8 urtebete dituengure etxekomutil jatorrariZorionak etamuxu haundibat familiako-en partez.
ENDIKAOtsailaren10ean urteakbete dituengure mutilariZorionak etamuxu askoetxeko denonpartez.
EKAINZelako mutilhaundixa, 3urte! Matxohaundi bataita, ama etaAinhoarenpartez.
ANDONIOtsailaren13an 3 urtebete duzunez,zorionakhemendikere! Zorionaketxeko mutilhandiari etxe-koen partezeta berezikigurasoen par-tez!
BEGOÑAGaurkoan,otsailaren18an 81 urte.Hori meri-txua! Holaxesegi urteaskuan!Zorionakseme-alabak,ilobak etaetxeko guz-tien partez.
AIERTZortzi muxuhandi gureetxeko izarra-ri! Hau baijatorra! Etxekodanon partezzorionak,batez ereAitona-amona, gura-suok etaEñauten par-tez.
ARANTXAUrte berri batbete dezu etaZorionakandra, amaeta amagiña-rreba! Urteaskoan jarrai-tu irrifar alaihorrekin!
JOSEBAZorionak gureetxeko umiai!Juiziua noizhartukodezun zaingoz! Etxe-kuon partezzorionak!!!Eta ez ahaztupastelak!!!
HOSTAIZKA ETA UNAIUrtarrilaren 22an eta 23an izanzen egun handia. Zorionak etazuritoa zor!
LURDES ETA KOSMEBaten eguna joan da eta bestea-rena badator. Laster tartean egin-go degu ospakizuna. Zorionakbixoi!
argazki zaharrakargazki zaharrak
ANDRAK ETA UMIAKGoitik hasita: Sofia Garcia, NatiUrreizti, Angelita Urreizti, JuanitaUrreizti eta Arantzazu Lizardi.Behean: Mª Carmen Reyes, RamonitaElesgarai, Jose Antonio Elesgarai,Manolita Elesgarai, Jose Juan Lizardieta Jose Agustin Lizardi.
ARANTZA ITUARTEk lagatako argaz-kixa
«ESCUELA DE HOGAR» kurtsobukaera, 1965. MOZORROETAN
1. SARIAEzkerretik zutik: Narcisa Urreizti,Maite Urreizti, Mª Karmen Ulazia,Mª Luisa Berriozabalgoitia, Rosari-
to Rementeria, Arantza Eizagirreeta Mª Loli Urreizti.
Umeak: Mª Sol Ulazia, AgurtzaneArrasate, J.A. Illarramendi, Arrieta,Mª Angeles «Kalala», M. Olazabal,
Mª Sol Arrieta, Joseba Odriozola,Lurdes Illarramendi, Genotxu
Odriozola, Karmele Andonegi etaArantza Belaustegi.
2626 agenda
oottssaaiillaa mmaarrttxxooaa
Kalaputxi, 37. zenb.
KALAPUTXI egiten parte
hartu nahi baduzu,
deitu 635748393telefonora.
Gustura hartuko zaitugu!
OTSAILAK 20, domeka
Umeentzako mendi-irteera: TxitxiburduntziEskola Kirolak antolatuta
OTSAILAK 22, martitzena
IPUINAREN ORDUA OIHULARI KLOWN TALDEAren eskutikZabiel kultur etxeko aretoan, arratsaldeko 5etan.
OTSAILAK 25, barixakua
Zinea helduentzat: MAR ADENTROZabiel kultur etxean, gaueko 22:30etan
MARTXOAK 4, barixakua
Zinea helduentzat: Stanley Kubrick zikloaFilmea: LA NARANJA MECÁNICAZabiel kultur etxean, gaueko 22:30etan
MARTXOAK 5, zapatua
ANTZERKIA: Nora hoa, neska!Zabiel kultur etxean, arratsaldeko 8etan
MARTXOAK 6, domeka
Umeentzako mendi-irteera: MotroioEskola Kirolak antolatuta
Helduentzako mendi-irteera: Cruz de Métrico (Miranda deEbro)Burumendi Mendi Elkarteak antolatuta
MARTXOAK 8tik 18ra
EMAKUMEA ELIZAN karikatura erakusketaEgilea: Pablo Daniel SanaguanoZabiel kultur etxean, arratsaldeko 6etatik 8ak arteParrokiak antolatuta
MARTXOAK 11, barixakua
Zinea helduentzat: Stanley Kubrick zikloaFilmea: LA CHAQUETA METÁLICAZabiel kultur etxean, gaueko 22:30etan
MARTXOAK 13, domeka
Umeentzako mendi-irteera: Ibilaldi neurtuaEskola Kirolak antolatuta
MARTXOAK 18, barixakua
KORRIKA MUTRIKUNDebako zubitik KatetxerainoArratsaldeko 16:30ak aldera
Zinea helduentzat: LABURMETRAIAKKIMUAK ZIRKUITOAZabiel kultur etxean, gaueko 22:30etan
MARTXOAK 19, zapatua
Musika-kontzertua: GONZALO TEJADA “SPECIAL TRIO”Santa Catalina komenduan, arratsaldeko 8etan
OTSAILAREN 26tik MARTXOAREN 6ra
Mutrikuko Argazki Taldearen ARGAZKI ERAKUSKETAZabiel kultur etxean
Astegunetan, arratsaldeko 19:00-21:00 ordutegianZapatu-domeketan, eguerdiko 12:00-14:00 ordutegian