KAMERATOIA 2011 – GAIATXIRI TXIRI PITXIN
KAMERATOIA 2011 – KOKAPENAUribe Kosta Bizkaiko iparraldean dagoen eskualdea da. Handiagoa den Bilboaldea
eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. Tradizionalki Uribe Kostak Leioatik
iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera zeuden herriak hartzen zituen. Gaur
egun, bere gain bederatzi udalerri hartzen ditu: Barrika, Berango, Getxo, Gorliz,
Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz
Dena dela, administraziorako, Uribe kostako zenbait udalerrik Uribe Kostako
Mankomunitatea sortu zuten, hala ere, eskualdeko udalerri guztiak ez daude
mankomunitate horren barruan. Hauek dira mankomunitatea osatzen duten
udalerriak: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz.
Sopela Bizkaiko udalerria da. Euskaraz erabili ohi den jentilizioa sopeloztarra edo
sopelaztarra da. Kostaldeko herria izanik, iparraldean eta ipar-mendebaldean
Kantauri itsasoa dauka; Barinatxa, Arriatara, Atxabiribil eta Meñakotz hondartzak
itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-
mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkomendi, Sopelabaso eta
Saierri mendi baxuak daude. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta
Santa Mariñeko haitza konpartitzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko
kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.
Sopelako patroi nagusia Pedro Deuna da, herrigunean dagoen elizaren patroia baita
(ekainaren 29a) eta Larrabasterra auzoko patroia Karmengo Ama, bertan dagoen
baseliza dela eta (uztailaren 16a). Hala ere, beste bi baselizek euren patroia eta jaia
ere badaukate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra
1/4
atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30ean. Horietaz gain, patroien omenez ez
diren hainbat jai ere badaude: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen
Eguna...
Urduliz Bizkaiko udalerria da. Uribe Kostako eskualdean kokatzen den herri honek
3.139 biztanle zituen 2006ko erroldaren arabera.
Urduliz Butroe ibaiaren haranean kokatzen da, ibai horren ezkerreko aldean alegia.
Geologiari dagokionez, Bizkaiko sinklinorioan dago. Sinklinoriaren mendebalde-
ekialdeko norabidea, argi ikus daiteke Urduliz zeharkatzen duten mendixken
kokapenagatik. Udalerriko mendirik garrantzitsuenak Munarrikolanda (255 m.), eta
Peñas (198 m.) dira.
Herriaren iparraldean, Butroe ibaian zehar itsasorantz gehiago hurbiltzean, Tarigua
eta Kukatxe errekek bat egiten duten puntua dago.
Urdulizko herri mugakideak honakoak dira: Barrika eta Plentzia iparraldean,
Berango eta Erandio hegoaldean, Gatika eta Laukiz ekialdean, eta Sopela eta
Berango mendebaldean.
Urdulizko Andra Mari jaiak Irailaren 8an ospatzen dira. Jaietako kartela
erabakitzeko lehiaketa hilabete batzuk lehenago, apirilean, izan ohi da.
Uztailaren 20an erromeria antolatzen da.
Abuztuaren 16an nekazaritza azoka antolatzen da, bertako produktuen lehiaketa,
salmenta eta erakustaldiarekin.
2/4
Lemoiz Bizkaiko iparraldean eta kostaldean dagoen udalerria da, Uribe Kosta
eskualdean kokaturik dagoena. 1.000 biztanle inguru ditu eta udalerria hiru auzok
osatzen du, Urizar herriburua delarik.
1970eko hamarkadan zentral nuklearraren inguruan gertatutako guztiarekin
oihartzun handia hartu zuen herriak.
Lemoiz Bizkaiko kostaldean dago, Uribe-Kosta eskualdean. Iparraldean Bizkaiko
Golkoa dauka, mendebaldean Gorliz eta Plentzia, hegoaldean Gatika, hego-
sortaldean Jatabe eta ipar-sortaldean Bakio. Orain urte batzuk Lemoiz ekialdean
Mungiari zegokion Basorda kostalde zatia zegoen, baina orain gutxi, Lemoizen
udalerrian sartu zen. Lemoizek, berriz, Plentzia eta Gorliz artean dagoen Berreaga
(Plentzia) lur-esparrua galdu zuen. Guztira udalerria 18,9 km²-koa da Basorda
eskuratu zuenetik (lehen 13,8 ziren).
Udalerriaren ardatz nagusia (ipar-hego norabidean doana) Andraka errekak sortutako
ibarra da, herrian bertan jaio eta itsasoraino doana. Ibarraren alde bakoitzean badira
200 metrotik gorako mendilerroak. Gainontzeko lurrak menditsuak dira, garaiera
gutxikoak baina udalerria inguruko herriez bakartzen dutenak. Udalerriko punturik
garaiena Urizar mendia da, 290 metrokoa. Bestetik, kostaldea labarrez, senaiaz,
hondartza txiki eta harritsuz eta bestelakoez josita dago. Beste mendi aipagarri bat
Ermua (289 m) da, kostaldean dagoena.
Udalerria osatzen duten hiru auzo historikoak udalerriaren ardatz naturala den
errekaren goialde, erdialde eta behealdean daude, hurrenez hurren. Hegotarrena
Andraka da, izen bereko errekaren iturburuaren alboan. Urizar udalerriaren
erdialdean dago eta bertan dago udaletxea. Azkenik, Armintza kostaldean dago,
errekaren bokale eta senaia baten alboan.
Uztailaren 16an Karmengo Amaren omenezko jaiak ospatzen dira Armintzan.
Jaiekin batera Txapel Reggae jaialdia antolatu ohi da.
3/4
Urriaren 10ean Tomas Deunaren jaia patronalak ospatzen dira Armintzan. Sukalki
txapelketa izaten da.
Uribe Kostan Euskara Zerbitzua zerbitzu mankomunatua da 1997. Urtean jaio
zenetik. Hots, euskarari dagozkion alor guztiak Mankomunitateko Euskara
Zerbitzuaren eraginpean daude. Gaur egun, Euskara Zerbitzuaren bi arloak,
itzulpengintza arloa eta normalizazio arloa, 5 langilek osatzen dute: 4 teknikarik eta
itzultzaile batek.
4/4