marinaleda
Andaluziako herri iraultzaile honen borro-
kak ezagutuko ditugu ale honetan. Beste
herri eredu bat posiblea eta beharrezkoa
dela erakutsi baitu Marinaledak.
Santa Kruzen istorio eta abenturek ez
dute etenik. Hilerokoarekin jarraituz,
hona hemen bigarren atala.
Kontu Santa Kruzekin!!!
Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean
sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez
zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbi-
de elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango
duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espeziali-
zazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu
honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue.
[email protected] Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea
AEBetako presidenteak, 1855ean,
ipar mendebaldeko lur batzuk eros-
teko eskaintzari azal gorri baten
bidalitako erantzuna irakurtzeko
aukera dugu ale honetan.
1
GURE ETXIE
Urtarrila, bat atzean utzi eta beste urte
berri baten sartuak gara. Honelakoei
inolako garrantziarik eman ohi ez dio-
gun arren, nahi gabe 2010ari agur ikara-
garria eman genion gaztetxetik;
Gabonetako ekintzei hasera emateko,
joiatza alternatiboen lehen edizioa izan
genuen gabon egunean, arratsaldeko
lauretan gaztetxean bertan. Lau jaiotza
ezberdin agertu ziren, eta gutxi badirudi
ere, lehen edizioa izan eta izandako
propaganda izateko ez dela hain zenba-
ki baxua esan genezake. Hauetan
Gabonen inguruko ikuspegi ezberdinak
izan ziren irudikatuak, diruak ia guztie-
tan izan zuelarik bere presentzia, data
hauei dagozkien beste hainbat kontrae-
san ere azaleratu zirelarik. Behin guz-
tiak bilduta, herriko enparantza nagusira
gerturatu genituen jendearen ikusmira
sortuz. Ea beste hainbat iniziatiba berri-
rekin gertatu den gisan urte batzuk
barru honen parte hartzea ere areagot-
zen den, benetan ikusgarriak baitzi-
ren bildutako artelan batzuk..
Gabon daten ingurukoekin jarraituz,
herriko biribilgune batean errege
magoak kruzifikatu genituen pasat-
zen zen ororen harridurarako.
Ekintza bisual hau hainbat ideien
eboluzioa izan zen, eta azkenerako
interpretazio librerako aukera ema-
ten zuen ekintzatzat hartu genezake.
Honelakoetan gertatzen den bezala
ordea, ez zuten egun oso bat iraun
ertzainen atzaparretan erori aurretik.
Urteari agur esateko, abenduaren
30ean Erniarraitz bertso elkarteak
antolatutako bertso parrandaren
finala izan genuen gaztetxean beste
urte batez. HATXE eta MAN taldeen
arteko lehiak gaztetxea topetaraino
betetzea lortu zuen, 600 pertsona
inguruk gure etxea hutsunerik gabe
utziz. MAN taldekoak ijitoz jantzita
Bertso Prrandan Gaztetxea gainezka
eman zioten hasiera saioari eta HATXE
taldeak berriz, ohiturarekin jarraituz,
baserritarrez soinu eta albokaz lagundu-
ta. Garrantzitsuena ez izan arren, aipatu
HATXE taldeko kideak izan zirela bertso
parrandako txapela jantzi zutenak, ikus-
leek hala aukeratuta.
Behin urte berrian sartuta, gaztetxeko
kideok asanblada orokor bat egin
genuen denboraldi berriaren hasiera
baloratu eta datorkigun urteak ekarriko
dizkigun gorabeherei nola heldu zehaz-
teko. Gure antolatzeko modua talde
ezberdinetan banatua izanik, guztion
arteko harremana eta talde guztien
omogeneitatea guztiz beharrezkoa iru-
ditzen zaigu, elkarlan hau baita gure
etxea aurrera ateratzeko modu bakarra.
Barne hausnarketa honekin etorkizune-
rako indartuko gaituelako esperantzan
amaitu genuen, bere fruituak jasotzea
guztioi tokatuko zaigularik.
Urte honetako erronka berri eta parte-
hartzaileenak hil honen hasieran hasiko
diren gazte olinpiadak izango dira.
Aspalditik herriko lokalen areagotzearen
ondorioak puskatu nahiak batetik, eta
gaztetxeak beti helburutzat izan duen
kuadrilismo apurketari
pauso bat gehiago ema-
naz bestetik, gazteon arte-
ko harremana sendotzea
izango da guzti honen hel-
burua, ondo pasatzeari
lekurik kendu gabe noski.
Dagoeneko Azpeitiko 22
koadrilak izena emana
dute joko ezberdin haue-
tan lehiatzeko. Hil honen
29an jokatuko den pala
txapelketak emango dio
hasiera musa, herri kirolak edota baltsa
jaitsiera biltzen dituzten olinpiada hauei
besteak beste. Parte hartzeaz gain,
jokoak girotzera joateko gonbidapena
luzatu nahi dizuegu hemendik, astebu-
ru horietan ikaragarrizko giroa jartzeko
aukera izango baitugu hiltzear dagoen
herri honetan. Animatu!!!
Bestalde, bost urteren ostean, gazte
diagnosi berri bati hasera ematear
gara. Orain urte batzuk bultzatutako
arrazoi berberak izan dira diagnosi hau
burutzera ekarri gaituztenak, bien arte-
ko ezberdintasun eta garapena haus-
nartzeko aukera izango dugularik guz-
tia amaitzean. Diagnosi berri honetan
gazte mugimendua, komunikazioa
edota ingurumena landuko ditugu bes-
teak beste, honetarako herriko eragile
ezberdinei parte hartzeko gonbidapena
luzatu diegularik.
Ikusi ahal izango zenuten moduan
ekintza mordoa dugu prestaturik dato-
zen hilbeteotako, guztion ekarpena
beharrezkoa delarik guztiak beharrezko
arrakasta izateko. Utzi alde batera lokal
eta errutinak eta etor zaitez gaztetxera,
behar zaitugu eta!
2
Biribilgunean erregeak zintzilaktzen
311
jaiotzen erakusketa
Urtero egin ohi den gisan, pasa den irailaren 5ean Garoñako zentral nuklearraren
aurkako manifestazioa burutu zen, “Orkresta Nazionala” talde Bilbotarraren ema-
naldi batekin itxi zelarik martxa.
Dirudienez, zentrala zaintzen zuten Guardia Zibilei ez zien grazia handirik egin
hauek jotako kantuek, guztia amaitzean martxaren antolatzaileari hainbat kide auzi-
peratuko zituztela jakinarazi baitzien. Segurtasun indarrak “iraindu” izana da
Orkresta Nazionaleko 3 kide, martxan parte hartu zuen bat eta koordinadorako
bozeramaileetako bati leporatzen dietena, azken honi taldearen aurkezpena burut-
zeagatik.
Besteak beste, Vómito taldeak 1984ean editautako “las fuerzas de seguridad” eta
Leño taldeak 1980. urtean ateratako “Cucarachas” abestiak jo izana da epaiketa
honetara bidaltzearen arrazoia.
Adierazpen askatasunari beste ostikada bat izateaz gain, kideen esanetan eraso
hau koordinadora eta martxa bera presionatzeko beste modu bat besterik ez da,
urtetik urtera “segurtasun” indar eta presioa areagotzen ari baita…. behin asto eta
bere gurdiaren dokumentazioa eskatzeraino iritsi zen zentzugabekeria, hondakin
nuklearren hilerriaren aurka buruturiko parodia batean. Koordinadoraren esanetan
jasanezina da jokaera errepresibo hau oposizio sozial arrazional, justifikatu eta
baketsu baten aurrean.
Urtarrilaren 25 honetan izan da epaiketa Villarcayon (Burgos), bi guardia zibilek inor
ezin izan zuten identifikatu 200 metro baino gehiagora zeudela argudiatuz, eta hiru-
garren bat gaixorik zela eta ez agertzean, epaiak epaiketa atzeratzea erabaki zuen.
Orkresta nazionaleko kideek berriz bi abestiak eta antzeko ugari jo zituztela onartu
zuten, bai lehengo urtean eta baita aurrekoetan ere. Epaiarentzat ez da nahikoa
izan ordea.
Burugabekeriaren protestan, Orkresta Nazionaleko kideak lagun eta elkartasuna
adieraztera gerturatu ziren guztiez babestuta kontzertua eman zuten epaitegiaren
aurrean. Apirilaren 5ean izango da azkenik epaiketa eta modu berean emanaldia
emango dutenez, ahal duenari gerturatzera gonbidatzen zaituztegu.
4
Abesteagatik epaituak
Arriskutsua izan ohi da errepidean bizi-
kletan ibiltzea. Kamioi ugari ibiltzen dira,
eta abiadura nahiko azkarra baimenduta
dagoen tokietan beldurra ematen du
bizikleta hartzeak, zenbait ibilgailu ibilt-
zen diren abiadagatik. Normalean herri-
tik kanpo dauden errepideetan antzema-
ten dira arrisku horiek. Herrian ere
badaudela ez dago ukatzerik, zenbait
tokitak, ibilgailuan nahiko azkar ibiltzen
direlako.
Arazo horri irtenbidea emateko
asmotan, duela urte batzuk “lanean”
hastea erabaki zuen Azpeitiko Udalak,
eta bidegorriak egiteari ekin zion. Duela
lau urte, udal hauteskundeen aurretik
Xanjuandei auzo inguruan bost pedalka-
da emanda amaitzen zen ibilbide gorria
egiten hasi ziren. Lau urte pasa dira
ordutik, eta ibilbide gehiago ere egin
dituzte, ia gehienak, oraintsu hasi dituz-
te. Garmendipe futbol zelaiaren eta zen-
zen plazaren artean, errepide alboan
zerbait gorria ikus daiteke, ibilbide labur
horren, laurdena ere ez du hartzen bide-
gorriak.
Orain, enparan atzean ere ari
dira bidegorri bat eraikitzen. Etxe zuri
aurreko zubitik abiatu eta enparan atze-
raino iritsi da oraingoz. Inguruan geldit-
zen ziren zuhaixka edo arbusto apurrak
kendu egin dituzte bizikletan ibiltzeko
errepide estu hori egiteko. Zuhaitz bat
ere harrapatzen zuen pare parean,
baina, denon harridurarako ez dute bota.
Baten batek karteltxo bat jarri zuen,
zuhaitz hura ez botatzeko eskatzen, eta
dirudienez, kasu egin diote. Bota ordez,
beste alternatiba bat bururatu zaio nor-
baiti: Bidegorriaren erdian joango da
zuhaitza, hau da, inguratu egingo du
errepidetxoak.
Enparan atze guztia ikusten da
orain errepidetik, kendu dituzten zuhaix-
bide gorriak
Zuhaixka guztiak bota dituzte enparan Dorretxearen atzean.
5
kek estali egiten zuten lehen, baina hori
ere ez da oso komenigarria zenbaitent-
zat, eta bidegorria bikain etorri da han
inork ikusi gabe lasai egon nahi zutenak
aldentzeko.
Herriz herri ibiltzeko bide ego-
kiak lirateke bidegorriak, baina, heriaqn
hamar metroko luzera daukaten bide
gorri mixerable batzuk jarrita ez da
inolako arazorik konpontzen. Herriaren
alde batetik bestera mugitzeko, bidego-
rritik irteten eta sartzen ibili beharko
dugu zerbitzu horri esker.
Udalsarea saria
Pasa den abenduan Azpeitiko hiri zintzo
eta leialeko udalak saria jaso zuen
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako
Jaurlaritzaren eskutik. Naturarekin
errespetagarria izateagatik eta jasanga-
rritasun eredua delakoan, beste hainbat
herrirekin batera Udalsarea saria lortu
zuen. Udalsarea sarearen helburuetako
bat herrietako jasangarritasuna hobetu
eta horrekin bertako bizilagunen bizi
kalitatea hobetzean datza.
Ez dakizkigu ze arrazoi eman
diutzten sari hori emateko. Pentsatzen
jarrita ere ez da erraza imajinatzea zein
aitzakia jarri dituzten sari edo domina
hori egungo udalari emateko. Herrian
bueltaka dabiltzan usainek bakarrik era-
kusten digute bertako aireaaren egoera
nolakoa den. Berdeguneak ere gero eta
gutxiago dira, egiten ari diren obrek txi-
kitu egiten baitituzte, eta egitea nahi
dituztenak aurrera ateratzen badira
(esklaba atzeko etxebizitzak...), ia eze-
rezean geldituko baita zelkaien metro
karratu kopurua.
Bidegorriko lanen irudi bat.
6
Kaixo Zigarro, zer moduz?
Bueno hementxe, nik zer esango dizut
ba.
Nola gogoratzen duzu zure haurtza-
roa?
Txikitan nahiko garai onak bizi izan
nituen, familia guztiarekin, baserri giro-
an. Elkar babesten genuen, elkarri ani-
moak eman; zoriontsu ginen, gure
egunerokotasunean. Gero putaseme
batek bere atzaparretan heldu eta
beharturik fabrika arrotz batera era-
man ninduen, bertan tortura gogorrak
jasan nituen. Saminez ditut oroitzen
egun haiek. Era guztietako humilia-
zioak pairatu nituen. Substantzi kimiko-
ak sartu zizkidaten zainetan, tartean
adiktibo ugari. Jipoi latzen ondoren,
tabako pakete batean aurkitu nintzen,
nire burkideekin. Baina haiek bezala
neu ere, ez nintzen lehengo hura.
Gainditu al duzu egoera?
Beitu, konfiantzazkoa dirudizu, eta egia
esango dizut: pakete barruko lehen
egun haietan noraezean ibili nintzen,
neure burua aurkitu ezinik, nortasuna
galdua, etxetik urrundua. Nik burua
altxa nahi nuen, baina nire inguruko
zigarro anonimo guztiak etsita, buruma-
kur, inutilduta ikusten nituen. Neuk
bakarrik egin nuen aurrera, lekua kent-
zen zidaten gixajo guzti hoiek atzean
utzita. Banekien paketea irekitakoan ni
hautatuko nindutela lehena. Eta
hementxe gaude zu eta ni, berriketan.
Ze, ondo ez?
... bai bai, baina ez al zara gehiegi
harrotu?
Harrotu ni? Keba!! Bizitza horrelakoa
da eta horrelaxe kontatu dizut.
Konsziente al zara askori nazka ema-
ten diozula?
Bueno niri ere jende askok ematen dit
nazka eta hementxe nago. Oso erraza
da bizitzako frustrazio guztiak zigarro
errugabe bati leporatzea. Baina gero,
guregatik gaizki esaka jarduten duen
ZIGARRO BATEKIN SOLASEAN
7
jende askok gugana jotzen du.
Adibidez, berez jaiotzez ezer ez den
izaki ezdeus batek gogor itxurak egin
ditzake gu ezpainetan hartuz, eta ez
hori bakarrik, gehiago esango dizut,
denok dakigu oso zabal-
dua dagoela larrua jo
ondoren gutako bat
piztu eta zupada sakon
bat ematea. Hotzean
pentsatzen hasita... la
ostia naizela esango
nuke.
Orain oso adoretsu
zaude baina zer egin-
go duzu metxeroa pizten dudanean?
Bah, zigarro batek ez dio beldurrik
heriotzari. Hiltzeko jaioak gara. Gauza
bakoitzak du bere funtzioa, eta atsegie-
nez itxaronen dut su goriak ene bizarrak
kizkurtuko dituen unea, heriotz goxo
bezain xume batean deuseztuko naize-
larik.
Ez nuen ezagutzen zigarro baten
fazeta poetiko hori.
Lehen ere esan dizut, la ostia naiz.
Bueno, bidera dezagun elkarrizketa
zentzuzko galderetara. Ze harreman
intimo ditu zigarro batek?
Guk, zigarrook, ez dugu harreman inti-
mo askorik edukitzen gure bizitza
xumean. Gehienez ere, behin edo bitan
dugu aukera paperean bildutako habian
maitasuna egiteko. Gutako asko eta
asko birjinak hiltzen dira. Gure txortala-
gunak bi dira nagusiki, maria edo kos-
toa. Pribilejiatu gutxi batzuek dute auke-
ra biekin batera egoteko, trio bat egite-
ko. Niri unea iristen bazait ziur nago ez
dela horren erraz itzalduko porroaren
barruko garra.
Eta lege berriaren inguruan, zer iritzi
duzu? Beldurrik bai?
Ez dut ikusten nire
espeziearen bizirau-
pena arriskuan, nahiz
eta katarro bat edo
beste harrapatzea
tokatuko zaigun.
Jendeak gaitz ugari-
ren eragile izatea
egotzi izan digu, eta
nik diot: ez al du sort-
zen gaitzik lan gehiegi egiteak, eguna
Belen Esteban-i begira pasatzeak edo
Martxelenek botatzen duen keak?
Benetan suntsitu nahi izan bagintuzke,
ez ginateke hemen egongo. Herriak
maite gaitu. Eta estatuek are eta gehia-
go.
[elkarrizketatzaileak metxeroa pizten
du]
Elkarrizketa amaitzeko, bota nahi
duzuna.
Ni konsziente naiz, hiltzera noala. Baino
ez nuke nahiko nire heriotza alferrika-
koa izatea. Dei egiten diet, zigarro
paketeetan preso dauden gixaixoei,
beren lozorrotik esnatu eta ni bezala
zigarroaren duintasunaren defentsan
zerbait egin dezaten. Niri berdin zait,
bakoitzak bere mailan eta ahal duen
neurrian egin dezala borroka, denok
eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk
dena eman behar ez dezaten. Beraz,
egun zigarroei gaizki begiratzen dien
oro, argi ibili dadila. Fenix-en antzera,
gure errautsetatik birsortuko gara, men-
deku gosez. Kontuz hautsontziekin!
8
“Niri ere jende
askok ematen
dit nazka eta
hementxe nago”
9
Gaur egungo bizimo-
duak eta gizarte ereduak, ongi
ezagutzen dugun bizitzeko
modu bat dakar. Ekologia hitza
asko entzuten ari garen garai
hauetan, atzera begirada bat
botako dugu, 1855. urtera hain
zuzen. Ipar Amerikan kokatuko
gara, Estatu Batuetako presi-
dente den Franklin Pierce-ek
eskaintza bat egiten dio
"Suwamish" tribuko ‘Seattle’
indiar buruzagi handiari, Estatu
Batuetako ipar-mendebaldeko
lurraldeak erosteko asmoz,
gaur egun Washingtoneko esta-
tua osatzen duena. ‘Seattle’
indiar buruzagiak erantzundako
eskutitza ekarriko dugu gogora, jada ekologiaren historian sartu den eskutit-
za. Izan ere, gaur egun magina bat badago ekologistak direla esan eta ondo-
ren errausgailu bat edo AHT-a jartzearen aldeko hitzak botatzen dituenak.
"Washingtoneko buruzagi handiak gure lurra erosteko desiran zegoela
bidali zigun mezua. Buruzagiak adiskidetasun eta zoriontasunezko hitzak ere igo-
rri zizkigun. Asko estimatzen dugu adeitasun hau, zeren badakigu ezer gutxirako
behar duela gure elkarren arteko laguntasuna.
Guk kontutan hartu dugu haren eskaintza; horrela egiten ez badugu, jakin
baitakigu gizon zuria gure lurren ebastera etor dakigukeela bere pistolekin armatu-
rik. Washingtoneko buruzagi handiak gure hitza fidagarritzat har dezake, urtaroen
itzultzearen esperoan egoten diren ziurtasun berarekin, ene eleak izarren pareko
baitira, ezin geldi daitezke.
Nolatan baina saiatu zerua, lurreko beroa erosten edo saltzen? Gogoeta
hau ez zaigu ulerkorra gertatzen. Inork ezin badu haizearen hoztasuna edota ura-
ren distiraren jabe izan, nola eros diezagukezu hori?
Lur honetako zati oro sakratuak dira ene jendearentzat. Pinuetako adar distiratsu
guziak, hondartzetako hondar bakoitza, egun ilunetan sartzen den edozein laino,
intsektuen argitasun eta burrunbada bakoitza ene jendeen oroimen eta bizikeran
errotuak daude.
SEATTLE BURUZAGI AZALGORRIA
10
Honegatik Washingtoneko buruzagi handiak gure lurrak erosi nahi dituela
jakinaraztean, asko ari da guri eskatzen. Buruzagi zuri handiak dio lurralde bat utzi-
ko digula bertan gustura bizi ahal izateko. Bera izango da gure aita eta gu bere
seme-alabak. Horregatik zuen eskaria kontuan hartuko dugu, baina ezta hain erra-
za izanen. Lurralde hau sakratua da guretzat. Ibai eta erreketan beheraka datorre-
na ez baita ura soilik, gure arbasoen odola ere bai.
Saltzekotan, gogoan izan behar duzue, berau sakratua dela eta seme-ala-
bei irakatsi, ur hauen distira bakoitzak gure herriaren oroitzapen eta gertaera bati
buruz hitz egiten dutela. Ibaien berbaroa gure arbasoen ahotsa da. Ibaiak gure
anaiak dira, gure egarria asetzen dutenak. Ibaietako urek gure kanoak eramaten
dituzte eta gure seme-alabak elikatu. Gure lurrak saltzen baditugu, hau gogoratu
eta irakatsi behar diozue zuen seme-alabei, ibaiak gure anaiak direla eta horrela
ibaiei anai bati bezala begirune osoa eman behar zaiola.
Badakigu gizon zuriak gure arrazoiak ulertzen ez dituela. Harentzat gure
lurraren edozein zati beste edozer bezalakoa da, gauez etortzen den arrotza eta
lurretik behar duena lapurtzen duena. Lur hori ez da bere arreba, bere arerio bai-
zik, eta konkistatu duenean alde egiten du handik. Aitaren hilobia uzten du atzean,
ez dio ardurarik.
Lurra desitxuratzen du bere semearentzat, ez zaio axolarik. Aitaren hilobia
bezala, horrela du ahanzten semearen sorlekua. Haren ase ezintasunak irentsi egi-
ten du lurra, eta ez du desertu bat baizik utziko.
Nik ez ditut ulertzen, gure ohiturak desberdinak dira. Agian larrugorri basa-
ti bat naizelako izango da eta ezin dut ulertu. Ez dago bake-tokirik gizon zuriaren
hirietan. Ez dago udaberrian hostoen loratzea entzuteko lekurik, ez non intsektuen
burrunbadarik. Hala ere, basati bat naizelako ez naiz beharbada ulertzera heltzen,
zaratak belarriei iseka egiten diela dirudi. Eta nolako bizimodua, gizakiak ezin badi-
tu hegazti baten bakardadez jositako negarra edo laku baten inguruko igelen argu-
dioak gauez entzun?
Indiarrak aurpegiaren gainera jaurtikiriko haizearen zaratots atsegina du
nahiago, eguerdiko euriak edo pinu esentziak garbitutako haizea usaintzea. Haizea
oso preziatua da larrugorriarentzat, animaliek, zuhaitzek eta gizakiak aire berdina
konpartitzen baitute. Gizon zuriak, antza, ez du haizearen hatsa sentitzen, duela
egun anitz hildako gorpua bezala, hozturik dago usain egin ahal izateko.
Gure lurren saltzea onartzea erabakiko banu, gizon zuriak gogoan eduki
behar du zein baliotsua den airea. Gure arbasoei lehen eta azken arnasak eman
zizkion airea. Gure lurrak saltzen baditugu, berauek modu sakratu eta erabateko-
an mantendu beharko dira, gizon zuriak ere dastatu dezan larreetako loreek azu-
kretutako airea. Gizon zuriak herri honetako animaliak bere anai-arrebak bezala
erabili behar ditu.
Ni basatia naiz eta ez dut beste modurik ulertzen. Gizon zuriak, tren bate-
tik akabatutako, milaka bufalo ikusi ditut zelai batean usteltzen. Ni basatia naiz, eta
ez dut ulertzen nola kez jositako burdinazko zaldia garrantzitsuago izan daitekeen
bufaloa baino, guk bizirik irauteko bakarrik hiltzen genuena. Zer da gizakia anima-
liarik gabe? Piztia guztiek alde egingo balute, gizakia bakardade izpiritual baten
larritasunez hilen litzateke, izan ere animaliei gertatzen zaiena laster batean gerta-
tuko zaie gizakiei. Guztiak elkarrekiko loturan bizi dira.
Zuek zuen seme-alabei irakatsi behar diozue lurra errespetatzen. Irakatsi,
guk egiten dugun bezala lurra gure ama dela eta lurrari gertatzen zaion edozer,
seme-alabei ere gertatuko zaiela. Gizakiak txistua botatzen badu lurrera, bere
buruari ari da botatzen.
Hau da dakiguna, lurra ez da gizakiarena, gizakia da lurrean dabilena.
Hau da dakiguna: Gauza guztiak hertsiki lotuak daude, familia bat bere odolarekin
bezala.
Lurra zoragarria da eta berau arbuiatzea, sortzailea arbuiatzea da. Zuriak
ere pasako zarete, agian beste tribuak baina azkarrago, baina tentuz, kutsatu eza-
zue zeuen ohea eta gau batean zeuen zaborretan itoko zarete.
Gure lurretatik aldenduak garenean, berebiziko distira izango duzue, jain-
koaren indarraz. Arrazoi batengatik lurralde honetara ekarri eta lur hauenganako
agintean eta larrugorrien gainetik jarri zaituztenak.
Destino hau arrotza zaigu guri, bufaloak sakailatuak izan daitezenean,
basazaldiak otzan eta mantso gizon askoren esentziaz beteta eta mendi-kaskoen
bista gorrixka hitz egiteko hariez oztopatua.
Non egonen da baso mardula? Joana da.
Non egonen da arranoa? Joana da.
Bizitza bukatu da, orain bizirautea hasi da.”
11
Kukutza III Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea da. Eta, Bilbokoa izanik, horrela-
koak dira bere espazio eta antolakuntza maila ere: erraldoiak. “Bilbainada” bat
den gaztetxea baita Kukutza. Eraikina, hutsik zegoen lau pisuko fabrika handi bat
zen auzoko gazteek 1998an okupatu zuten arte. Gaur egun, dozenaka proiektu
eta ikastaro ditu bere baitan:
Barazki jantoki herrikoia: azken aldian itxita egon den arren, berriro ere barazki
jantoki herrikoia martxan jarri dute Kukutzako kideek. Ostiralero, bazkari nahiz
afariak eskaintzen dituzte, bost eta bi eurotan urrenez urren. Menuak, ostegun
arratsaldetan eskegitzen dituzte www.kukutza.blogspot.com -en.
Kukutzako Eskalada Taldea (KET): Hirugarren solairuan, eskalatzeko boulder
handi bat dute. Berau, KET-ek asanblada bidez gestionatzen du eta edonorent-
zat ateak zabalik ditu. Gainera, irteerak, eskalada txapelketak edota hitzaldiak
antolatzen dituzte.
Koblakari: 2001ean sortu zen artista eta malabaristen elkarte hau eta Kukutzako
bigarren solairuan elkartzen dira. Koblakarik Euskal Herri guztian zehar eman
ditu emanaldiak eta haur nahiz helduentzako ikastaroak antolatzen ditu.
Hartu nahi duzuna: arropa, ohinetako, maindire, liburu nahiz bestelako objetuak
trukatzeko gunea da eta auzokideen ekarpenari esker funtzionatzen du. Arropa
nahiz objetuak soberan edo botatzeko dituenak bertara ematen ditu eta beharre-
an denak, berriz, erabilpenerako hartu.
Hauetaz gain, liburutegi soziala, etxebizitza kooperatiba, entsegu eta antzerki
lokalak, autogestio ikastaroak edota taberna ere aurki daitezke Kukutzan. Onena,
bertaratu eta ezagutzea!
12
KUKUTZA III
Marinaleda, utopiak borrokatuz
Javier Arenas Andaluziako PPren
burua mitin politikoa eskeintzera joan
zen 1995eko udal hauteskundeetan
kazetari eta alderdikideek lagunduta,
Franko hil zenetik “etsaiaren lurraldea”
bihurtu zen 2.600 biztanleko herri arta-
ra. Sartzean, espero ez zuten ikuspe-
gia aurkitu zuten, wernsnern pelikula
bat balitz bezala, kaleak huts-hutsik
baitzeuden. Bat-batean, deiadar bati
erantzunez, kale kantoi batetik ehunda-
ka herritar agertu ziren, “fascistas!”,
“cabrones!” edota “hijos de puta!” oihu-
katuz. PPko kideek, laster batean ihes
egin beste aukerarik ez zuten izan.
PPkoentzat, “etsaiaren lurraldea” iza-
ten jarraitzen zuen Marinaledak, eta
gaur egun ere hala izaten jarraitzen du.
Espainiako ezkerra enpresarien esane-
tara dabilen txotxongiloa bihurtu dene-
an, utopian sinesten jarraitzeko arra-
zoiak ematen ditu Marinaledak.
Diktadura ondorengo hauteskunde guz-
tiak Colectivo Unitario de Trabajadores-
Bloque Andaluz de Izquierdas (CUT-
BAI) alderdiak irabazi ditu, gehiengo
osoz gainera. Azken udal hauteskunde-
etan, esaterako, udaleko 11 zinegotzie-
tatik 9 lortu zituzten. Hala ere, herritarren
benetako parte hartzea sustatu asmoz,
ez diote hauteskundeei garrantzi gehie-
girik ematen, erabaki garrantzitsu guz-
tiak Asanblada Orokorrean hartzen baiti-
ra Marinaledan. Asanblada Orokorretan,
bataz beste, 400-600 pertsonak parte
hartu ohi dute eta urtean 25-30 aldiz
burutzen da, nahiz eta mobilizazio
garaietan egunero biltzen den.
Asanbladan alkate eta zinegotzien kar-
guak baliogabetu daitezke. Era berean,
Marinaledan kargu instituzionalek ez
dute dirurik kobratzen, ardurak dituen
edozein pertsonak “borrokan lehena eta
irabaziak jasotzen azkena” izan behar
duela uste baitute.
Horrez gain, herri-senatua deiturikoa
dute. Auzoka, kaleka... ordezkariak
dituzte eta hilabetero asanblada egiten
dute hausnartzeko,nahiz eta kasu hone-
13
Andaluziako herri txiki bat izanagatik, urteetan zeresana
eman duen herria da Marinaleda. Kapitalismoari pitzadurak
sortu eta asanbladak oinarritzat hartuta alternatibak garat-
zea posible dela erakutsi dute.
tan ez duten erabaki ahalmenik.
Asanbladan erabakitakoa praktikara
eramateko berriz, ekintza taldea dute.
Bertan, herriko eragile guztiak biltzen
dira.
Gezurra dirudi, egia esan, goitik behera
usteldutako espainiar demokraziaren
barnean horrelako herriak egotea.
Marinaleda zer den ulertzeko, hamarka-
da batzuk atzera egin beharra dago,
1979 urtera hain zuzen ere. Franco hil
eta gutxira, errejimena maskara aldatu
nahian zebilen, eta Konstituzioa onartu
ondoren udal hauteskundeak deitu
zituen. SOC sindikatua andaluzistak
(Sindicato Obrero del Campo), koiuntu-
ra politiko berria ikusirik, CUT-BAI alder-
dia sortu zuen, Marinaledan emaitza
paregabeak lortuz.
Hala eta guztiz, klaserik gabeko gizar-
tea helburu zuten militanteek Udala lortu
arren, asko zuten egiteko. 1979an
Marinaledako langabezia tasa %70ekoa
zen, eta etxebizitza bat lortzea, berriz, ia
ezinezkoa. Ia Andaluzia guztia bezala,
Marinaledako ekonomia nekazaritzan
oinarritzen zen. Lur-jabe handiak izan
ziren, mendeetan zehar, Andaluziako
lurren jaun eta jabe eta andaluziar
gehienek, pobreziatik alde egiteko,
migrazioa beste irtenbiderik ez zuten.
“Lurra, lantzen duenarentzat!”
Beraz, lurra, lana eta etxebizitza ziren
Marinaledan konpondu beharreko arazo
nagusiak. Lehen biak, gainera, elkar
lotuta zeuden, lurren jabetza baitzen,
marinaledatarren ustez, lana lortu nahiz
sortzeko irtenbidea. “Lurra, lantzen due-
narentzat!”, zen orduko aldarrikapen
nagusia.
Lurrak lortzeko, lurren okupazioari ekin
zioten 80ko hamarkadaren hasieran.
Behin eta berriz, Infanterriko Dukearen
lurrak okupatzen zituzten, honek
Marinaledan ehundaka hektarea eduki
arren ez baitzien erabilpenik ematen.
Okupazio bakoitza, Guardia Zibilaren
karga eta desalojoarekin amaitzen zen,
marinaledatarrek handik gutxira beste
Eskubian, herritarrak lurrak okupatzen. Goian, asanbladako irudi bat eta urrengo orrian, herrita-
rrek eraikitako etxebizitzak.
14
15
okupazio bati hasiera ematen bazieten
ere. Borroka ugari idatzi zituzten
Marinaledako herritarrek hamarkada
honetako kroniketan, jasotako kolpe,
izandako epaiketa nahiz burututako oku-
pazio eta eserialdiak bezainbeste. 88an,
esaterako, hiru hilabete iraun zituen oku-
pazio bat burutu zuten.
Hala ere, urteetako okupazioek ez zio-
ten nekazarien lur-beharrei konponbide
errealik ematen, eta borroka luzea des-
gastatzen zihoan. Bestalde, ordea,
Gobernuaren pazientzia amaitzen ari
zen, eta bi irtenbide besterik ez zituen:
errepresio mekanismoak gogortzea
edota mirinaledatarren eskakizunak
betetzea.
91, urtean, Gobernuari presioa estutu
asmoz, iraganean egin izan zuten beza-
la, Sevillara joan ziren marinaledatarrak.
Bertan, Andaluziako Gobernuaren ofizi-
nak okupatu, eta ondoko errepideak
moztu zituzten. Poliziak, inoiz baino egur
gehiago banatu zuen.
Hura, ordea, garaipen ekintza bezala
ikusten dute orain. 92an Exposizio
Unibertsala antolatzekoa zen Sevilla,
eta hiriaren ahalik eta irudi zibiko eta
baketsuena saldu nahi zuten agintariek.
Marinaledako biztanleek amore emango
ez zutela ikusirik, Gobernuak 1.200 hek-
tarea desjabetu eta Marinaledako
Udalari eman zizkion.
Lurrak lortuta, langabezia nahiz emigra-
zioarekin amaitzea lortu zen. Gainera,
lanaren irabaziak langile eta herritar guz-
tien artean banatzea lortu zen.
Ondorengo urteetan, olioen, piperren,
azeitunen, alkatxofen… industriak garatu
zituzten. Gaur egun, langabezia des-
agertzea ezezik, kanpoko langileak era-
kartzea ere lortu dute.
Etxebizitza, hilero 15 euro
Etxebizitza arazoari aurre egiteko, berriz,
hiri-eremuaren inguruko lurrak desjabetu
zituzten. Etxebizitza beharra zutenei,
arkitektuak eta materiala eskaini zizkien
Udalak. Etxea eraiki nahi zutenek asan-
blada bidez hartzen zituzten erabakiak,
eta nahi izanez gero, arkitektuarekin
kontsultatuz aldaketak egin norbere
etxeari. Etxea norberak eraikiz gero
30.000 euro ordaindu behar zituen fami-
lia bakoitzak, hilean 15 euro eta interesik
gabe. Igeltsero edo elektrizisten laguntza
behar izanez gero, berriz, egunean 45
euro ordaindu behar zitzaien. 3 logela-
dun eta 100 m. karratutako patiodun
duplexak eraikitzen, batez beste urtebe-
te iraun zuten. Behin eraikita, familiak
edo jabeak etxea eraikitzen pasa dituz-
ten lan orduak etxebizitzaren azken pre-
ziotik deskontatu zizkioten. Metodo
honen bidez, 20 urtean 300 etxebizitza
eriki dira 2.600 biztanleko herri batean.
Krisi garaiotan, gainontzeko gobernuak
neurri neoliberalak hartzen ari direnean,
alternatibak posible ezezik gauzagarriak
eta gauzatu beharrekoak direla erakutsi
du Marinaledak.
16
Jendez beteriko txalupa
Malko gazien artean nabigatzen
Itsaso zabal amaigabean
Aurrera doa motel-motel
Isiltasuna hautsiz asperen bat aditzen da
emakume baten ahotsean
Noiz iritsiko agindu zioten paradisura?
Noiz amaituko frustrazioa eta sufrimentua?
Ostiko bat sumatuz sabelean
badirudi berdina diotela
bi arimak gorputz berean
Gutxi izango dira helduko direnak
Gutxiago paradisuan onartuak
Ilegalak, paperik gabeak, identitate gabeak
Ezer ez dira, paradisuaren arazo dira
Guztiok papelak gara, zenbakiak gara
Hauek gabe akabo eskubideak
Pentsatzen dut gero naiz? Ez…
Paperak ditut gero naiz
Eta orduan ohartuko da
Paradisurik ez dagoela
Eta salduko du gorputza gau ilunean
Aurrera atera nahiean jaiotako semea
Mespretxuz diote begiratuko
,gaizkiletzat dute hartuko
duintasuna bortxatuko.
17
Asko izango dira sinetsiko dutenak
Etorkiñek sustatzen dutela
Bertakoen langabezia
Ekonomi krisiaren eskutik
baitator baloreen krisia
Altxa burua, begira ingurura
Zure langabezia sortu duen horrek
Sortu baitu munduko pobrezia
Altxa eta ez onartu antzezlan honetako injustizia
Moztu txotxongilo egiten zaituen haria
Borrokatu eta suntsitu sistemaren ustelkeria
Aldaketa guztien ama baita desobedientzia
18
Gerraren lehen uhinak helduak ziren
jada Euskal Herrira 1871ko urte har-
tan. Tentsioa nabaria zen alde dene-
tan, liberalak adi zebiltzan eta karlistak oldar-
kor agertzen ziren. Lehenago edo geroago,
biolentzia lehertzen amaituko zen.
Agintari karlistek, ordea, ez zuten herriak
adina gerrarako grina. Urte horretako abuz-
tuan bildu, eta errekurtso gabezia nabarmena
zutela hauteman zuten: gerlariak soberan
ziren, baina dirua eta armak... Gauza zen,
oraingoz, karlistek ez zeukatela gerrara joate-
rik. Edo hau zen, behintzat, Karlos karlisten
erregegaiak uste zuena.
Herria ez zen iritsi berekoa. Euskal Herrian,
gehienbat, lehen gerlari taldeak antolatzen
hasiak ziren, eta lehen karlista irregularrak
segituan hasi ziren gerrako lehen tiroak ema-
ten. 1872an, Karlosi bere jarrera aldatzerik
besterik ez zitzaion geratu, herriak ordurako
emana baitzuen bere pausua. Apirilean
Amadedo de Saboya italiarra igo zuten
Espainiako tronura. Aski zen karlistentzat. Aste
bete beranduago, Karlosek altxamendu karlis-
ta agindu zuen. Eta lehen ofentsiba beldurga-
rria izan zen: hogeita hamar bat mutikok,
Rada komandantearen agindupean, muga
gurutzatu zuten Bera parean. Sekulakoa.
Eta bitartean, non dabil gure Manuel?
Iparraldean egon da salbu, baina itzultzear da,
jada ez apaiz bezala ordea, baizik eta gerlari
karlista sutsuenetariko baten moduan.
Altxamendu karlista publiko egin zen egun
berean, Zarauzko alkate liberalak sorpresazko
bisita jasoko du. Izan ere, ezustean, duela hila-
bete batzuk ihes egiten lagundu zion apaiz
karlista ero hura bere etxean agertuko da.
Santa Kruzek, eskerrak emateaz gain, “erre-
kurtsoak” ere nahi ditu, bizirauteko.
- Aizak, Manuel, baina orain gerra
piztu dela eta, hi eta ni alderdi desberdinetan
gaudelarik…
- Lasai egon hadi gizona. Ez diat inon-
go intentziorik gerra honetan parte hartzeko.
Erbestea behin bizi izan diat, eta ez gehiago!
Zarauzko alkateak, lasaituta hau entzutean,
eta inozentzia guztiz, berriro eskaini zion
laguntza Manueli. Eta honek, alproja, behar
zuen guztia hartu zuen, noski, eta hurrengo
egunean bere lagun zaharrari agur esan eta
mendira bota zen. Buruan, ideia bakarra zuen
ordurako: gerra!
Manuel, ordea, agintari karlisten antzera,
jakitun zen bere alderdiak limitazio asko zitue-
la gerra hura aurrera eramateko. Bere lehen
asteak mendian eman zituen, Euskal Herria
puntaz-punta gurutzatuz, herritarrekin hitz
eginez eta gerrarako estrategia egokia zehaztu
nahian aritu zen. Bide batez, lurralde desber-
dinetako mutiko honenen artean “hautaketa
prozesua” martxan jarri zuen.
Bitartean, karlisten gerra eroak bere baitan
ziharduen. 1.400 gizon biltzea lortu zituzten,
baina 400 bat fusil besterik ez. Hala ere, Karlos
erregegaia bera ustezko armadatxo honekin
bildu eta, birritan pentsatu gabe, Iruñea hart-
zea erabaki zuten. Ez dago Napoleon izan
beharrik jokaldi hau erokeria hutsa dela ikus-
teko, baina beno. Gauza da liberalak ez zirela
geldirik egon. 3.000 gizon bidali zituzten kar-
listen aurka, hauek bai, ongi armatuak. Eta ia
nahi gabe, bi armadek Orokietan egin zuten
talka, non logika gailendu zen eta karlistek
sekulako porrota jasan zuten.
Karlistek armadaren erdia edo galdu zuten
batailan, eta bizirik atera zirenak
SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEKBigarren atala
19
Iparralderantz erretiratu ziren. Maiatzaren
amaiera zen, eta beraz, lehen kanpaina hark
hilabete eskas besterik ez zuen iraun… Baina
karlista denak ez zeuden hain azkar amore
ematekotan. Santa Kruz bera ere, ofizialki
armada karlistako kapilau zelako, Bidasoa
gurutzatu beharrean ikusi zen. Baina, men-
dian barrena ibili zen egunetan, etxeko lanak
eginda utzi zituen.
Oiartzun aldean, zehazki, mendira jausteko
prest zeukan mutiko talde bat. Eta lehen auke-
ra ikusi bezain pronto, Santa Kruzek gizonak
mobilizatu zituen. Armak hartu ostean,
Azkoitian bildu zituen: Erretaitxiki, Altza,
Kabisla, Karkazuri, Bekoitxea, Luxia… dozena
bat lagun, guztira. Eta hauen buruzagi,
Manuel mardula.
Esan bezala, lehen ekintza prest zuen jada
Manuelek. Armak ezinbestekoak ziren gerra-
rako, eta hau izango zen lehen helburua:
Orokietan armada karlistari kendutako 50 fusil
eta hainbat munizio kaxa zaramatzan konboia,
Donostiarantz zihoana. Gure apaiz atseginak
ezagutzen omen zuen konboi hau gidatzen
zuen gizona… eta hitz goxo batzuen ostean,
badirudi Santa Kruzek guztiz konbentzitu
zuela konboiaren nondik norako guztiak ema-
teko.
Horrela, Manuelek bere gizonak mugitu eta
segada prestatu zuen, dirudienez Elorrio ingu-
ruan. Konboia agertu zen bidean, mikelete
ugarik ongi zainduta. Eta Santa Kruzen gizo-
nen parera heldu zirenean… Danba!
Mikeleteak izutu egin ziren, eta bide bazterre-
an eta handik gertu zegoen errota batean
antolatu zuten defentsa. Bitartean, Santa Kruz
eta bere mutilak gurdietako fusil eta muni-
zioak hartu eta ziztu bizian egin zuten ospa
mendian barrena.
Liberalak, ordea, prest zeuden jazarpenera-
ko, eta laster Santa Kruzen gizonak Kanpazar
gainean inguratu zituzten. Ez zen irtenbiderik,
eta Manuel bera preso erori zen. Soldaduek,
nortzuk atxilotua ez zuten ezagutzen, fusilat-
zeko prestatu ziren. Ezin esan Santa Kruzen
gerra ondoegi hasi zenik…
20
Orokietako borroka.
Emakumeok lan merkatuan sartzeko eskubidea urte luzeetako borroka
baten ondorioa da. Emakumeok pentsio propioa izateko eskubidea eskuratzea ere
ez da erraza izan. Baina gaur egun oraindik ere, emakumeon lan baldintzak oro
har prekarioak dira, baita pentsioak ere.
Orain pentsioen erreforma egin nahi dute. Honek, adin ezberdinetako emakumeon
bizi-baldintzen okertzea ekarriko duelarik. Erreformak ondorioak utziko dizkigu:
-Erretiro pentsioa eskuratu ahal izateko aldagaiak: kotizatu beharreko urteak
gehiago izango dira eta jubilatzeko adina ere igo egingo da.
-Emakumeon gehiengoa pobreziaren mugaren azpitik kokatzen da. Bataz-besteko
pentsioa 600€koa delarik.Erreformarekin pentsio hauek txikiagoak izango dira.
-Alargun pentsioa gaur egun 600€koa da. Orain, nahiz eta aldaketak garbi ez
egon, hau jaitsi edo desagertu egingo da.
-Gaur egun erretiro pentsioa eta alargun pentsioa uztargarriak diren arren, errefor-
marekin uztargarritasun hori galdu egingo da.
-Gaur egun, emakumeon gehiengoak kontratu prekarioak eta denbora partzialeko-
ak ditu. Honek, etorkizun batean pentsiorik ez jasotzeko edo gizonezkoena baino
baxuagoa izateko arriskua dakar.
-Emakume askok, batez ere migratzaileek, kontabilizatzen ez den lana egiten dute
eta ondorioz, ez dute pentsiorik jasotzeko eskubiderik.
-…
EMAKUMEOK BETI EGON GARA KRISIAN, BAINA ERREFORMA HONEN
ONDORIOZ EMAKUMEOK GURE BIZI BALDINTZAK ASKOZ OKERRAGOAK
IZATEKO ARRISKUAREN AURREAN GAUDE. KALERA ATERATZEKO ETA
GURE ESKUBIDEEN ALDE BORROKATZEKO MOMENTUA DA.
EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BERRI BATEN BEHARRA ALDARRIKATU
BEHAR DUGU!
Urtarrilaren 27an gazteok langileon eskubideen defentsan zita garrantzit-
sua izan genuen hego Euskal Herrian. Egun gure herriaren zatiketa bermatzen
duten instituzio publikoak kapitalaren diktaduraren mesedetara dauden txotxongi-
loak baino ez dira. Eta hain juxtu, kapitalak berak sortu duen krisi ekonomikoa lan-
gileon bizkarrera ari dira egozten. Argi izan behar dugu kapitalaren betiko asmoa
sistema publikoa desegitea dela, pribatizazio prozesu etengabe bat bultzatuz bi
helbururekin: eremu publikoak eskaintzen dituen zerbitzuak eremu pribatuak bere-
ganatzea negozio bilakatuz (aberastasuna gutxi batzuen esku geratuz) eta herrita-
rrei babesa kentzea merkatuarekin menpekotasuna handituz. Orain pentsioen pri-
batizazioa dute helburu eta atzetik etorriko dira osasungintzaren eta hezkuntzaren
pribatizazioa.
EMAKUMEOK KALTETUENAK ETA AHAZTUENAK!
marasma saretzen
21
Eskerrak zuei, Azpeitiko herritar eta eragile desberdinei, zuek lortu duzue
eta lortzen duzue Azpeitiko preso eta iheslari politikoek bizi duten urruntasuna
elkartasunaren bidez apurtzea. Azken asteetan egin diren adierazpen eta mobili-
zazioetan parte hartuz, dagozkien eskubideak ozen aldarrikatu dituzue, herri beza-
la aski dela esan diegu bizi duten muturreko egoera horri.
Bestalde, agintari espainiar eta PNV bezalako alderdiek beste aldera
begiratzeaz gain oztopo eta erasoz josi dute bake bidean ematea beharrezko diren
urratsak. Prozesu demokratikoak aurrera egin dezan guztion ekarpena beharrez-
koa da, baina eskubideen onarpen eta bermetik abiatuta. Herriak elkartuta lortuko
dugu mendekuan, inposaketan eta errepresioan oinarrituta diharduten agenteen
ekinbidearekin amaitzea.
Jarraitu dezagun urratsak egiten, bake bidea marraztua dago, margotu
dezagun eskubideen koloreekin.
Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrian eskubide guztiekin!
Urruntasuna hautsiz, etenik gabeko elkartasuna
Bide horretan dator, esan bezala,pentsioen erreforma eta gazteok ez
gaude hau onartzeko prest! Erreforma honek gazteok bizi dugun egoera prekarioan
(lan kontratu ebentualak, soldata eskasak, egonkortasun eza…) sakontzea beste-
rik ez dakar:
* Gazteok sinatzen ditugun kontratuen %95 baino gehiago dira ebentualak beraz
30 urte kotizatu behar badira pentsio eskubidea bere osotasunean jasotzeko, 35
urterekin lan merkatuan sartu eta inoiz kaleratu gabe lan egiten duenak jasoko du.
EZ dago hori ziurtatua duen gazterik. Kontuan izan behar da gainera gazteok ditu-
gun kontratu askok ez dutela kotizatzen.
* Jubilazio adina atzeratzeak, zuzenean gazteoi lan aukera berriak ukatzea
dakar.
* Sistema publikoa ez dela bideragarria esanez justifikatzen dute putreek erre-
forma hau. GEZURRA DA! Oreka mantentzen da eta sistema publikoak oraindik
super abita dauka (kotizatzen dena pentsiotan ordaintzen dena baino gehiago da,
baita iaz ere, espainiar estatuan 4 milioi langabetu egon arren). Gainera bideraga-
rria ez balitz ere ezin dugu eztabaida finantza ikuspegi hutsean kokatu. Eztabaida
pentsio duin bat edukitzeko eskubidea nola bermatzen den da eta hau egiten den
hautu politikoaren araberakoa da. Argi dago espainiar eta frantziar estatuetako txot-
xongiloek egin duten hautua zein den: langileriari bizkarra eman eta kapitalari oine-
tan musu eman.
22
ARROSA SAREA
Aurreko alean aipatu genuen honakoa, “Kontrako eztarrixe” irrati libreko
lagunek aipatu ziguten “arrosa sarea”. Irrati libreen topagune moduko bat dugu
honakoa, irrati libreen artean irratsaioak konpartitzea ahalbidetzen duena. Horrez
gain, entzule orok ere badu bertan saltzeatzeko aukera, bere web-orriaren bidez.
Euskal Herriko irrati libreei buruzko informazioa topa dezakegu, bertan kokagunea,
azken berriak, irratsaio desberdinak, parrilla etab. Honez gain magina irratsaio ere
entzutea posible da bertan, musika re buruzko saioak, kontzertuak zuzenean, bert-
so saioak etab luze bat. Beraz badakizue, utzi “Euskadi gaztea” entzuteari behin-
goz, besterik ere badago eta !!
www.arrosasarea.org/
WIKILEAKS
Denon ahotan ibili den hitza honakoa. Filtrazioak, hariak, zigorrak, ...
Saltsa handia izan da wikileaks asoziazioaren gainean. Batzuk nahiko eszeptiko
hartu dituzte beraiek igarritako guztia, baina ezin ahaztu mundu mailan izan duen
oihartzuna eta ondoren jasan duen eta jasaten ari den errepresioa. Wikileaks kontu
honetaz askorik ez dakigunontzat hona bideotxo bat Madrilgo “latabacalera”- tik.
Bertan bi aktibista informatikari ikus ditzakegu wikileaks-taz jardunean, beraren
nondik norakoa azaldu eta Espainiako estatu mailan agertu diren filtrazio kasu bat-
zuk aztertuz. Euskal Herrian ere topatu dugu web-orri bat wikileaks atariko albiste-
ak argitaratzen dituztena eta nolabait babesa ematen diharduena. Informatu eta
borrokatu !!
http://blogs.latabacalera.net/tabacanal/2010/12/07/yo-soy-wikileaks/
http://wikileaks.euskalherrian.info/
KINOTECA
Dokumental zale orok ezagutu beharrekoa da honakoan aipatzen dizue-
gungunea, pelikula ugariz gain, mota guztietako dokumental sozio-politikoak bai-
taude dohain jeisteko. Modu autogestionatu eta independientean gune benetan
interesgaria jarri dute martxan, material konprometidu eta kalitatezkoa, ezin baitu-
gu zinetan grabatutako edota estreinatu gabeko ezer aurkitu.
http://p2p.kinoki.org/
23
24
Tom Tykwer zuzendari alema-
niarraren pelikula xelebre hau
1998an atera zen argitara, Run
Lola Run izenburupean, Moritz
Bleibtreu eta Franka Potente
aktore printzipal bezala zituela.
Esan beharra dago ere, pelikula
honen izenburua begiratu bes-
terik ez dagoela beraren nondik
norakoaren berri izateko. Izan
ere, ia film osoan agertuko zai-
guna, Lola bera, protagonista,
korrika batean da.
Pelikula antolatua dagoen bezala, egoera berdin batetik abiatuz, eta era-
baki ezberdinak hartzearen edota segundutako atzerapen/aurrerapenen arabera
guztiz ezberdinak izango diren hiru bukaeratan amaituz, erderaz “ efecto maripo-
sa” deritzogunaren adibide dela esan daiteke.
Lola Rennt-ek Manni maite du, mafioso batentzat lan egiten duen mutila.
Egun batean hots egiten dio Mannik Lolari esanez bere nagusiari hogei minutura
100.000 marko eman behar dizkiola, baina kasualidadez metroan galdu dituela,
eskale batek lapurtu dizkiola. Honela, dirua entregatu ezean, bere bizitza arriskuan
ikusten duenez, denda bat atrakatzea pentsatzen ari da. Lolak, atrakoa ekiditu
nahiean, berak lortuko dizkiola 100.000 markoak esaten dio, nahiz eta jakin horre-
tarako 20 minutu soilik dituela. Honela hasten du Lolak bere presazko korrikaldia.
Bere bidean Lolak oztopo ugari aurkitzen ditu, eta hauen aurrean hartzen dituen
erabaki ezberdinen arabera ikusten dugu nola doan aldatzen ondorengo dena,
honela hiru istorio ezberdin sortuz, bakoitza bere amaierarekin.
Aipatzekoa da ere, pelikulan zehar errealak diren eszenez gain anima-
ziozkoak era sartzen direla, eta argazkiak ateratzearen efektuarekin ere jolasten
dute (hau ulertzeko ikusi pelikula). Hau guztiari lagunduz, eta presazko giro estre-
sagarria sortuz, musika anbiental frenetikoak janzten du filma.
run lola run - tom tykwer
25
Alabaman kokaturik dagoen eleberri honetan Scout
neska txikiak bere bizipenak kontatzen dizkigu . Atticus, aitak ez zuen inoiz bereiz-
ketarik egin semea eta alaba hezterako orduan baina honek zenbait arazo ekarri-
ko dizkio bizi diren gizartean emakumeek galtzak janztea bera ere gaizki ikusita
baitago. Neska sutsua da eta eskolan istiluak izaten ditu baina Jen ,anaia, eredut-
zat du Scoutek eta honek asko laguntzen dio.
Anai-arrebei betidanik erakartzen die
auzoko etxe batek. Bertan gizon bat bizi
omen da behin etxean sartu eta gehiago
atera ez dena. Hau ikertzea da beraien egite-
ko nagusia eskolarik ez dutenean eta sarritan
joaten dira hara bertan hainbat opari aurkituz.
Irudimenez jositako jolasek garbi erakusten
dute bi umeen inozentzia, geroago errealita-
tearekin talka egin beharko duten arren.
Atticus abokatua da eta neska txuri
bat bortxatzea egozten dioten nekazari beltz
bat babestea onartzen du. Honek herrian oso
fama txarra ematen dio eta bere familiaren
kontrako jarrera hartzen dute herritarrek.
Atticusek ordea berearekin jarraitzen du nahiz
eta jakin, proba guztiak errugabea dela froga-
tu arren, inoiz ez dutela epaiketa irabaziko.
Idazleak ondo baino hobeto daki bi istorioak bat egiten eta irakurlearen
jakin-mina mantentzen azkenengo orriraino. Arrazakeria, indarkeria, bortxaketak
eta gai gogorrak ikutzen baditu ere, ume baten ikuspuntutik kontatuta dago eta
honek egiten du berezi, eleberri paregabea da.
To kill a mockingbird - Harper Lee
26
27
NEGUKO LANAK ETA TRUKOAK
Kaixo baratzeko porruak zale guztioi. Negua hotza da eta egiteko ezer ez dagoe-
la uste dugun arren, neguan landatu eta egin beharreko lanak ugari dira, jarraian
azalduko ditugu hauetako batzuk.
Neguan landatu daitezkeen landareak:
Neguan ezer ezin dela hazi uste baduzue oker zabiltzate, neguan ez da landare
asko izaten, baina badira batzuk, adibidez, aza. Negu osoan landatu daiteke, beti
ere, lurra lehor xamarra dagoenean, baina, lurra hezea badago ere irteten du,
nahiz eta gehiago kostatu landare hau urte guztian zehar landatu daiteke.
Neguan hazten den beste barazki bat eskarola edo neguko letxuga da. Eskarola
letxugaren antzeko da, baina hostoak ximurtuta bezala ditu, ez du ohiko letxugak
bezalako hosto handirik eta zaporea gogorragoa da. Eskarola hotza dagoenean
bakarrik landatu behar da, beroa hasten bada, haziak botatzen hasten da eta
honela ez du jateko balio. Ondorioz, beroa hasi aurretik moztu behar da.
Beste neguko barazki bat, porrua da. Porrua ezin da ordea neguan landatu, izan
ere, landare txikiak ez du hotza ondo pairatzen, beraz, udazken bukaeran aurreko
porruak jaso ondoren landatu behar dira, neguan porru lodi lodiak izan nahi badi-
tugu. Behin porru hauek jasotakoan, udaberri hasiera arte ezingo da porru gehia-
go landatu.
28
Neguko lanak:
Neguan, udaberrirako lanak aurreratzen hasi gaitezke, adibidez, garrantzitsua da,
baratzean ximaurra neguan zabaltzea edo pila txikiak eginez, baratzean uztea.
Honela, lurra babesten dugu elur eta izotzetik eta gainera, ximaurra bere onenean
izango dugu udaberrian zabaldu eta lurrarekin nahasteko. Lurra mugitzeko
garrantzitsua da lurra epel egotea (eguzki pixkat egitea), izotza egiten badu eta
lurra mugitzen hasten bagara, lurrak asko sufritzen du, eta hori ez zaigu komeni.
Baserritarrek neguan zerbait landatu nahi badute, lehenengo ximaurra zabaltzen
dute landatu beharreko eremuan, lurra apur bat berotu dadin. Egun batzuk igaro
ondoren, lurra pixkat lehortu denean, orduan atxurtzen dute lurra ondoren landat-
zeko.
Truko batzuk:
Eskarola gustatzen ez bazaizue neguan letxuga ateratzeko modua negutegi bat
erabiltzea da. Negutegia ondo itxita badago lurra asko lehortzen denez, ur asko
botatzen badiogu, letxuga makal xamar baina haziko da.
Bestalde, jakin, urte baten barazki bat landatu duzuen lekuan beste barazki bat
landatzea komeni dela. Hau da, tipula landatu dugun lekuan adibidez, letxuga lan-
datuko dugu. Izan ere, barazki bakoitzak, propietate ezberdinak behar ditu hazte-
ko, tipulak behar dituen propietateak agortu baditugu ez da oso ondo haziko, baina
horrek ez du esan nahi, lur horrek beste barazki batek behar dituen propietateak
ez dituenik. Beraz, barazkiak urtero lekuz aldatuz, lur eremu ezberdinetan landat-
zea komeni da, honela lurra ekilibratuago izango dugu eta uzta hobea jasoko dugu.
29
“Kojo Manteca”
Jon Manteca Cabañes Arrasaten jaio zen 1967an. 1983an, deskarga elektriko bat
jaso zuen tentsio altuko poste batetara igotzean. Deskargak eta erorketak eragin-
dako zaurien ondorioz, hanka bat galdu eta buruan zauri larriak izan zituen.
Urteetan, Euskal Herriko festa eta punk kontzertuetako “klasiko” bat izan zen.
Oreretan bizitzen ere izan zen, okupatutako etxe batean.
1987an etxerik gabe gelditzean, ordea, Madridera joan zen bizitzera. Urtarrilaren
23an, oharkabean, ikasle manifestazio jendetsu batekin gurutzatu zen Madrilgo
Gran Via kalean. Poliziak manifestarien aurka gogor kargatu zuen, balak eta guzti
erabiliz. Manteca, istiluen erdian aurkitu zen. Kojoa izanagatik ere, muleta bat
hartu eta metroko geltokiko “Banco de españa” jartzen zuen kartel bat apurtzeari
ekin zion. EFE agentziako kamerek Jonen ekintza grabatu zuten.
Irudiek Espainiako komunikabide guztietan izan zuten ohiartzuna, benetan ezohi-
ko pertsonaia baitzen (punkia, hanka bakarrarekin eta aurpegia orbainez betea).
Denbora gutxian, ikasle borroken sinbolo bihurtu zen, nahiz eta Jon ez izan ikas-
lea.
Irudiek identifikazioa erraztu zuten, eta egun batzuk beranduago Sevillan aurkitu
eta egun batzuk kartzelan igaro zituen.
Torreviejan (Alacant) egon ohi zen ondorengo urteetan, eskean. 1996an hil zen
Alacanteko Vega Baja hospitalean., 29 urterekin. Komunikabideek HIESAz hil
zela esan bazuten ere, egiazki bihotzekoak jota hil zen.
Lau urteko bi ume hizketan:
- Atzo kondoie billau nian atayen
- Ta zer dek ba ataye?
-Hi, ba al dakik zenbat kostau zan
Guggengeimek?
-Ez, zenbat.
-Bost mille milloi hi!!!
- Bah, golak sartzeitun bitartien!
-Ama, ama, emango al nazu zirkoa?
-Ixildu ai, ikustie nahi haunak, etorri daye-
la etxea!
Azpeitiyen zergatik
ligatzen da gutxi
...
Erantzun punttue ta bialdu:
bota bertsuetxistiek
30
Zuek bidalitako bertsorik onena
Play Stationa al da
jaungoiko berria
horrela ezin deu altxa
gure aberria
orduak hor jokatzen
a ze miseria
jokatu ez duenak
bota lehen harria
Nork ezin ditu betaurreko arruntak erabili?
Tartalok
Erantzune
zzzzzzzzzzzzz
zzzzzzzzzzz...
+ K
31
32
lore sortie...
ta ximaurre
Komunikabideetan ohiartzunik izan ez izan arren arrzoi garbiegatik, Tunisiako dik-
tadoreak alde egin behar izan du herritarren altxamenduaren ondorioz. Esan Ben
Alí-ren alderdia sozialista internazionalen artean zegoela, PSOE edota Frantziako
alderdi sozialistarekin batera. Argelia, Egipto edota Jordania bezalako herrialdeak
kontajioaren beldur dira egunetan. Herriak ez du beste ordezkari poltronero lapu-
rrik nahi agintean, eta beharrezkoa egingo dute hori ez gertatzeko. Egurra!
Sinde lege berria onartu dela eta izugarrizko haserrea sortu du internet zaleen
artean. Legea onartu aurretik ere adierazpen askatasunaren inguruan eta inter-
neteko web orrien aurkako erasoak ez dira gutxi izan, Apurtu.org sareko kideen
atxiloketa dugu azken adibidea. Bertan komunikabideek ezkutatzen dituzten
hainbat irudi zabaltzen dituzte, besteak beste polizi eta estatuaren inpunitatea
azalaratuz. Hil honetako ximaurra pelikulak ezin jeisteagatik haserretu eta hone-
lakoetan ixiltzen den ororentzat doa (legearen garrantziari indarrik kendu gabe).