LANDARE ERREINUKO EZAUGARRIAK
- Zelulaniztuak dira (zelula ugariz osatuta daude).- Zelula eukariotoak dituzte (zelulek nukleoa dute).- Nutrizio autotrofoa dute (landareak sortzen dute bere materia
organikoa fotosintesiaren bidez).- Ezin dute lekuz aldatu (lurzoruan finko bizi dira).
LANDAREEN SAILKAPENA
- Lorerik gabeko landareak: Ez lorerik ez hazirik duten landareak sartzen dira. Bi lorerik gabeko landare mota daude:
- Goroldioak eta hepatikoak: Garraio-hodirik gabeko landare
txikiak dira. - Iratzeak: Goroldioak baino handiagoak dira eta hodiak dituzte
- Landare loredunak: Loreak eta haziak dituzten landare konplexuagoak dira. Bi landare loredun mota daude:
- Gimnospermoak: Hazia ez dago fruitu baten barruan sartuta. - Angiospermoak: Hazia fruitu baten barruan sartuta dago.
Gimnospermoak (landare loredun bat da)
Iratzea (lorerik gabeko landare bat da)
LANDAREEN ATAL NAGUSIENAK
- Hostoak: Berdeak dira eta lamina itxura izaten dute. Hostoetan fotosintesia egiten da, gasak xurgatzen dira eta gehiegizko ura kanporatzen da.
- Zutoina: Landareak airean duen atala da. Zutoinak landareari tente eusten du, gainerako egituren euskarri izaten du, substantziak garraiatzen ditu eta ura eta elikagai-gordekinak biltzen ditu.
- Sustraia: Eskuarki lurpean egoten den landare atala da. Sustraiak ura eta gatz mineralak xurgatzen ditu eta gordekin gisa substantziak metatzen ditu.
LANDAREEN NUTRIZIOAREN PROZEZUA - Xurgatzea: Landareek ura eta gatz mineralak hartzen
dituzte eta nahasten dituzte. Nahasteari izerdi landugabea esaten zaio.
- Garraiatzea: Izerdi landugabea sustraietatik hostoetaraino igotzen da landareak zurtoinean dituen garraio-hodietatik.
- Gehiegizko ura lurruntzea: Landareak sobera duen ura kanporatzen du, izerditze hori esker izerdi landugabea hostoetaraino igotzen da.
- Fotosintesia: Izerdi landugabea izerdi landua bihurtzen du. Fotosintesia egiteko ura, karbono dioxidoa eta eguzkiaren argia erabili behar da.
- Arnasketa: Prozesu hau zeluletako mitokondrioetan gertatzen da. Arnasketan substantzia organikoak degradatzen direnean energia askatzen dute. Prozeduran oxigenoa eta ura erabili behar dira eta karbono dioxidoa botatzen da.