Laranja baten istorioa
Gehien gustatzen zaidan fruta laranja da
Neguan zein udan jaten ditut.
C bitamina dute eta bere zaporea oso gustukoa dut.
Neguan
Garai honetan C bitamina hartzean gripeen aurka babesten zara.
Udan
Beroarekin asko freskatzen zaitu laranja bat hartzeak. Laranja naturalen zukua oso ona omen da gosarian.
Txarra
Alde txarra udan laranjak garestiago egoten direla da.
Zergatik izango dira garestiagoak udan???
......
BADA...
Neguko fruta direlako!
Eta…nondik datoz udan jaten ditugun laranjak?
BA... LEKUREN BATETIK NON HEMEN UDA DENEAN HAN NEGUA IZANGO DEN.
udan jaten dugun laranja asko hego hemisferiotik datoz
Adibidez, bere jatorria …
HEGOAFRIKA !!!
Ba, herrialde hori oso urrun egongo da…
Hegoafrika dago ...
8.500 kilometrotara!!!
Kalkula dezagun...
Hegazkin batek 180 g CO2 inguru igortzen ditu ibilitako kilometroko eta pertsonako.
Hau da...
Hegoafrikatik hona hegazkinez bidaiatzen duen pertsona batek sortuko du ...
1.530 kg CO2
Baina ...Ez ari ginen laranjaz?
Pertsona batek pisatzen badu...
75 kilogramo batezbestez ...
Eta laranjekin parekatzen badugu...
Zenbat pisatzen du laranja batek?
“San Juan del Puertoko
lagun batek ea kilo eta
erdikoko laranja bat bildu du”
BAINA, LARANJA BATek, ARRUNTA, ERTAINA ...
Ba, 200 gramo inguru
Hau da….
Kilo bakoitzeko, bost laranja egongo ziren
75 kilogramoko pertsona batekin parekatzen badugu 375 laranja sartuko litzaiguke!!!
Kalkula dezagun!!!...beno, neuk egingo dut...
Laranja bakoitzeko...
Hegoafrikatik heltzen zaiguna, eguratsera igortzen dira
4,08 kilogramo CO2
Zuhaitz bakoitzak ...
Urtean xurgatzen du eguratsetik 7 kilogramo CO2 inguru
Gutxi gorabehera ...
Hegoafrikatik hona bi laranjaren garraioak igortzen duen CO2a xurgatzeko zuhaitz bat
behar dugu
Hitz egin dezagun prezioaz
Laranja kilo batena ...
2 euro-koa izan daiteke
Kalkulatzera berriz !!!...beno, neuk egingo dut...
DEMAGUN...
Fruta-saltzaileak azken prezioaren %30a eramaten duela: 1,4 euro geratzen zaizkigu
Geratzen denaren %20arekin artekaria geratzen da: 1,12 euro geratzen zaizkigu
Geratzen denaren %16a muga-zergek balio dute: 0,94 euro geratzen zaizkigu
Geratzen denetik garraioak 0’8 euro kiloko balio du: 0,14 euro geratzen zaizkigu
Geratzen denaren %20a hango artekariak eramaten du.
Beraz ...
Nekazariari
0,11 euro geratzen zaizkio
beraz...
Neuk jaten dudan laranja zoragarri hori, oso oso urrun bizi den eta bere truke oso oso diru gutxi jasotzen duen pertsona batek landu du eta horretaz gain CO2 asko sortu da
eta, ez laranjak soilik!
Brasilgo sagarrak
Peruko piperrak
Txinako zainzuriak
Txileko gereziak
Peruko mandarinak
...........................................
Hobeto pentsatuta agian jaten ditut sasoiko laranjak eta frutak
besterik ez...
eta...Zer gehiago egin
dezakegu?
(Egilea: Enrique Franco, Zurbaran BHIko Ingurumen Batzordearen kidea)
¿?