1
LUDOTEKA NUPen Arrosadia Ludoteka gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eskaintzeko zerbitzu bat da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideen erantzukizun pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiteko. Zerbitzu dibertigarria da, zeinean umeak taldean baitaude eta ongi pasatzen baitute, beren autonomia, berezkotasuna, parte-hartzea, harremanak eta beren sormen gaitasuna eta trebetasun pertsonalak bultzatzen direlako, umorea, ongizatea, zoriontasuna eta alaitasuna ahaztu gabe.
JOLASA LUDOTEKAN... Jolasa izango da Ludotekako jarduera nagusia, autonomia eta norbere buruarekiko konfiantza hartzeko bidea ematen baitu, eta, horrez gainera, nortasuna eratzen laguntzen du eta helduarorako ikaskuntza da. Haurrak mundua ezagutzeko jolasten dira, inguruan dituzten pertsonak eta gauzak ezagutzeko, beren buruaz jabetzeko eta besteei hor daudela ohartarazteko, beren ingurunea behatzen ikasteko, mundua ezagutu eta menderatzeko. Jolastuz irabazten eta galtzen jakitera ohitzen gara, norberaren eta taldearen ahalegina batzera, taldea egitera, pertsona solidarioagoak izatera, desinhibitzera eta jardutera. Haurren garapena jolasarekin lotuta dago, zuzenean eta osoki; izan ere, jolasaren bidez hasten gara errealitatearekin kontaktua izaten, oso modu atseginean, eta harremanen munduan sartzen gara. Horretarako, kalitatezko baliabideak izango ditugu eskura haurrak beren adinera egokitutako jostailuekin jolas daitezen, aholku ematen eta jarduerak proposatzen arituko diren langile espezializatuek gainbegiratutako gune zabal eta seguru batean.
ASTEKO ORDUAK...
Aste bakoitzeko jarduera zehatzak desberdinak izango badira ere, dinamika antzekoa izango da. Horrek zerbitzua hobeto antolatzen eta egituratzen lagunduko du. Egunero, harrera orduan, tarte bat utziko da jolas askerako, haurrek aukera izan dezaten materialak esploratu, sormena libre utzi eta beraien artean harremanak askatasunez izateko. Bi jolas-eremu erabiliko dira, bata 5 urtetik beherakoentzat eta bestea 6 urtetik gorakoentzat.
2
Haur txikienen kasuan, JARDUERA TXOKOAK sortzea proposatzen da. Alegia, zenbait gune txiki antolatzea eta arretaz hautatutako materialez hornitzea, gune bakoitzean haurrek libreki jarduera desberdinak garatu ditzaten laguntzeko. Horretarako, gune bakoitza sortzeko behar diren baliabideak jarriko dira: jostailuak jolas sinbolikorako, koltxonetak, psikomotrizitaterako apar-gomazko piezak, haurrentzako mahai eta aulkiak grafoidazketako esperientziak izateko, puzzleak, ipuinak, eraikuntza-jostailuak, etab.
6 urtetik gorako haurrek ere beren jolas eremua izango dute, eta bertan materialak zenbait kategoriaren arabera sailkatuko dira: mahai-jokoak, sormen artistiko librerako baliabideak, liburu ipuinak eta komikiak, mozorroak eta jolas dramatikorako baliabideak, taldeko jokoak, etab.
Egunero, 09:00etatik 09:30era bitarte, denbora-tarte bat erreserbatuko da hala eskatzen duten 6 urtetik gorako haurrei eskola laguntza emateko. Ikasgela bat erabiliko da jarduera horretarako, eta bertan pertsona bat edo bi egongo dira beti, egunero joaten den haur kopuruaren arabera.
09:30ean hasiko dira talde guztiak programazio zuzenduaz gozatzen.
Egunero, goiz erdian, tarte bat utziko da hamaiketakoa jateko eta aisialdirako, eta bereziki erreparatuko zaio baterako hezkuntzako gune bat sortzeari. Ondoren, aurreikusitako programazioarekin jarraituko da, jantokiko zerbitzua hasten den ordura arte (13:00ak arte).
Haurrak jantokian ez dauden denboran eta irteteko ordua izan arte jarduerak egingo dira ludotekako lokaletan. Era berean, siesta egiteko ohitura duten haurrei bereziki horretarako prestatutako gune bat eskainiko zaie.
Ezaugarri desberdineko jarduerak egingo dira astero:
Eskulanetako lantegiak.
Sukaldaritza lantegia.
Zientzia lantegia.
Antzerki-jolasa, gorputz adierazpena, dantza eta mugimendua.
Kirol aurreko jarduerak eta kirol jarduerak.
Joko kooperatiboak.
Ginkanak eta arrasto jokoak.
Diskoteka.
Proposatutako jarduera guztiak adin talde bakoitzaren ezaugarri zehatzetara egokituko dira, eta kasu bakoitzeko garapen prozesuak sinplifikatu edo korapilatuko dira.
3
ASTEKO ORDUTEGI OROKORRA
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA OSTEGUNA
OSTIRALA
07:45 Harrera, iratzartzeko jarduerak eta jolas askea
09:00 Eskola laguntza (eskatzen duten haurrentzat)
09:30 Aurkezpenak eta
identifikazio pertsonalak
egiteko jokoak
Sukaldaritza lantegia
Lantegi zientifikoa
Eskulanetako lantegia
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30
Eskulanetako lantegia
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Kirol jokoak
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Agur festa eta joko handia:
ginkanak, arrasto jokoak...
13:00 Agurra - Jantokia
14:00 Jolas askea, siesta eta erlaxazioa
PROGRAMAZIOA...
Uda honetan jarduera zuzenduak programatzeko proposatu den gaia edo haria hau da:
“IZAKI MIRAGARRI ETA TXUNDIGARRIAK”. Haren bidez zenbait izaki liluragarri
ezagutu nahi ditugu; batzuk benetakoak izango dira, hala nola dinosauroak, intsektuak edo animalia basatiak, eta beste batzuk, berriz, magiko eta misteriotsuak, sorginak, gnomoak edo herensugeak kasurako.
Aparteko mundu batean murgilduko gara, eta hartan ez dira faltako irudimena, dibertsioa eta fantasia.
4
1. ASTEA (EKAINAREN 24tik 28ra)
SORGINAK ETA BANPIROAK
Aste honetan, sorginak, banpiroak eta bestelako izaki misteriotsu eta dardaragarriak etorriko zaizkigu bisitan. Ausartuko zara haiek ezagutzera?
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Lore-
sorta osasungarriak,
frutekin
Lantegi zientifikoa:
Kimika: slimea sortzea
Eskulanetako lantegia: Katuak eta saguzarrak,
kartoizko tutuekin
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako
lantegia: Sorginak eta munstroak
material birziklatuarekin
Antzerki-jolasa, gorputz
adierazpena, dantza eta
mugimendua
Kirol aurreko jokoak
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta joko handia:
Araoa, edabe baten prestaketa eta misteriozko
jokoak
5
2. ASTEA (UZTAILAREN 1etik 5era)
SANFERMINAK
Sanferminetarako prestaketa egingo dugu, entzierrotxoak eginez, txupinazoa aurreratuz eta oso joko dibertigarrietan parte hartuz.
Has dadila festa!
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Pintxo
lehiaketa
Lantegi zientifikoa:
Dardara onak (soinua eta
mugimendua)
Eskulanetako lantegia: Kilikiak
eta erraldoiak
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako
lantegia: Sanferminetako
txapak diseinatzea
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol jokoak: Herri kirolak
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa,
txupinazoa eta entzierrotxoa
https://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&ved=2ahUKEwjmoNnknbHhAhWm34UKHWpoDngQjRx6BAgBEAU&url=https://www.pinterest.com/pin/856458054107870174/&psig=AOvVaw3YT55L8scWs9hO9B1jkVP_&ust=1554288436019157
6
3. ASTEA (UZTAILAREN 15etik 19ra)
INTSEKTUAK
Intsektuak maiz izaki txikiak, arraroak eta bitxiak dira. Kolore eta mota askotakoak dira. Zomorroak protagonista dituen mundu zoragarri bat ezagutuko dugu.
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Hostore-
palmeratxoak
Lantegi zientifikoa: Argia eta errefrakzioa
Eskulanetako lantegia: Zomorro
sortzaileak
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Intsektuak behatzeko
paseoa
Eskulanetako lantegia:
Intsektuen mandalak
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol jokoak: Boleibola
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta diskoteka
7
4. ASTEA (UZTAILAREN 22tik 26ra)
BESTE PLANETA BATZUETAKO IZAKIAK I
Gure sormena muturreraino garatuko dugu, beste planeta batzuetan bizi diren izakiak nolakoak izan daitezkeen irudikatuz. Bi aste estralurtarren artean. Animatuko zara?
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Krepe estralurtarrak
Lantegi zientifikoa:
Atmosfera eta presioa
Eskulanetako lantegia: Maskara
estralurtarra
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako
lantegia: Beste mundu bateko
harriak
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol jokoak: Futbola
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta arrasto jokoa
8
5. ASTEA (UZTAILAREN 29tik ABUZTUAREN 2ra)
BESTE PLANETA BATZUETAKO IZAKIAK II
Beste aste batez, espazioan zehar bidaiatzen eta bere sekretuak agerian jartzen
jarraituko dugu.
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Panini estralurtarrak
Lantegi zientifikoa:
Eguzki sistema
Eskulanetako lantegia: OHEak sortzea (objektu
hegalari ezezagunak)
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako
lantegia: Beste planeta
batzuetako izakiak
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol jokoak: Saskibaloia
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta bakearen eta
berdintasunaren aldeko jokoak
https://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwiOjMHOnLHhAhVOOBoKHZBEAWcQjRx6BAgBEAU&url=https://galeria.dibujos.net/espacio/alienigena-pintado-por-ovni-8054027.html&psig=AOvVaw0FL7WZwmaVe3V7H79aDY5Y&ust=1554286794997934
9
6. ASTEA (ABUZTUAREN 5etik 9ra)
NATURAKO HEROIAK
Naturan izaki zoragarriak daude. Batzuk boteretsuak dira eta beste batzuk hutsalak dirudite. Den-denak dira apartak eta baliotsuak. Etor zaitez gurekin haiek ezagutzera.
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Quichea
Lantegi zientifikoa:
Uraren zikloa
Eskulanetako lantegia: Birzikla dezagun oihana
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako
lantegia: Inspiratzen
duten eskuak
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol jokoak: Tenisa eta
badmintona
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta
ginkana basatia
10
7. ASTEA (ABUZTUAREN 12tik 16ra)
HERENSUGEAK
Herensugeak izaki magiko eta zoragarriak dira. Hegan egin dezakete, ahotik sua botatzen dute, kolore eta tamaina orotakoak izan daitezke, eta aste honetan ludotekara etorriko zaizkigu bisitan.
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia:
Cupcakeak
Eskulanetako lantegia:
Fantasiazko herensugeak
JAIEGUNA
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako
lantegia: Herensuge klipa
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Ur jokoak
Kirol jokoak: Yoga
JAIEGUNA
Agur festa eta
herensuge mozorroa
11
8. ASTEA (ABUZTUAREN 19tik 23ra)
DINOSAUROAK Jakin nahi duzu zer kausa naturalen ondorioz desagertu ziren dinosauroak? Badakizu dinosauroekin batera bizi izan ziren espezieetako batzuek gaurdaino iraun dutela? 5 egun zoragarri pasatuko ditugu narrasti handi horiei buruz ikasten.
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia:
Magdalenak
Lantegi zientifikoa:
Kimikarekin jolasean
Eskulanetako lantegia:
Dinosauro birziklatuak
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako lantegia: Izaki
txikiak
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol jokoak: Eskubaloia
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta joko handia:
Arrautzak harrapatzen
12
9. ASTEA (ABUZTUAREN 26tik 30era)
GNOMOAK
Natura maitatzen eta zaintzen duten izaki txiki maitagarri horiek gurekin egongo dira aste osoan. Jarduera dibertigarrietan parte hartzera gonbidatuko gaituzte eta erronkak eta desafioak proposatuko dizkigute.
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Barazki
pastela
Lantegi zientifikoa:
Kapilaritatea eta koloreak nahastea
Eskulanetako
lantegia: Gnomo mozorroa
Eskulanetako lantegia:
Miniatura birziklatuak
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30
Arrasto jokoa
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol jokoak: Atletismoa
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta
ginkana
13
10. ASTEA (IRAILAREN 2tik 6ra)
OGROAK Ogroen eta ipuinen mundu zoragarrira hurbilduko gara Shreken eskutik, hots, xaloa eta on-puska den ogrorik ospetsuenaren eskutik. Shrekekin eta bere proposamen atsegingarriekin agur esango diogu udari.
EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:30 Aurkezpen
jokoak.
Denen artean bizikidetza
arauak ezarriko ditugu
Asteko gaiaren
aurkezpena
Sukaldaritza lantegia: Galletak
Lantegi zientifikoa: Materiaren dentsitatea
Eskulanetako lantegia: Gure
maskara margotuko dugu
Irteera
11:00 Hamaiketakoa
11:30 Eskulanetako
lantegia: Shreken maskara
Antzerki-jolasa,
gorputz adierazpena,
dantza eta mugimendua
Kirol aurreko
jokoak: Zingiraren mugak
Taldeko eta lankidetzako
jokoak
Agur festa eta
diskoteka