Koordinazioa:Parke Naturalen Zerbitzua
Marrazkiak:
Jonathan Rubines Daniel Rubines
Lehen argitalpenaTirada: 2.000 ale
Argitalpenaren copyright ©: Arabako Foru Aldundia.
Argazkien copyright ©: Joseba del Villar eta Joxerra Aihartza
D.L.: VI-55/14
Ezin da argitalpen honen zati bakar bat ere inola
eta ezein bideren bidez kopiatu edo
transmititu, aurretik copyright-aren jabeen
eta argitaratzaileen idatzizko baimena
izan gabe.Komiki hau LIFE+ PRO-Izki proiektuaren Komunikazio eta Hedapen ekintzen zati da.Komikia Izkiko hariztiaren barruan gertatzen diren prozesu ekologikoen elkarrekintzaren inguruan datza. Naturan dena lotuta dagoela azaltzen saiatzen da, espezie batzuk beste askorengan duten menpekotasuna eta oro har, espezie guztiek bere inguruarekiko duten menpekotasuna.Informazio gehiago: www.izkilife.com
Antzina herritar talde batek, inguruko herrietako ordezkariek,
zaintzen zuten Izki, Euskal Herriko hego-ekialdean
dagoen harizti handia. Zaindari horiek bildu egiten ziren
egur aprobetxamendua, ehiza, ikatzaren ekoizpena, bazka
aldiak, eta abar erregulatzeko.
Mendeetan, lurrak kudeatzeko modu horri esker, abeltzainen erkidegoa izenekoa, zaintza egoera bikainean mantendu
ziren gaur egun parke natural den Izkiko fauna, flora eta habitatak. Industria iristean
jendea joan egin zen herrietatik, eta abeltzainen erkidegoak
betiko desagertu ziren.
Zeintzuk zaintzen dute orain Izki?
Urarte izeneko herri ezkutu batean abeltzainen erkidegoek beren
ezaguerak gordetzen zituzten...
Ematen du mendeak direla ez dutela ireki.
Zer gertatuko da barruan zer dagoen begiratzen badugu?
...kutxa misteriotsu
batean, haien elizaren hormen
artean.
Badira hiru bisitari jakin nahi dutenak
zer ezkutatzen duen.
Ezin sinetsizko botere bat askatzen da, eta bisitariak bilakatu egiten ditu, zer eta...
Ezin sinetsizko botere bat askatzen da, eta bisitariak bilakatu egiten ditu, zer eta...
Zaindariak parke naturalean zehar dabiltza hango basoak, harkaitzak eta
ibaiak ezagutu eta esploratzen.
Berehala basozain batekin egiten dute topo.
Kaixo!
Baso honek altxor handiak gordetzen ditu.
Okil ertaina
garrapo
muxar grisa
Dauden guztietatik okil ertaina da bereziena. Zuhaitz handiak behar ditu elikatzeko, baina harizti honen zatirik handiena
gaztea da oraindik.
Baduzue laguntzerik?
Nik egin dezaket ba
zerbait!
Begira, Izkin badira beste
gizaki ikaragarri batzuk. Baso igel
jauzkari hau, esaterako.
Putzuak behar ditu baso barruan
arrautzak erruteko.
Zaindarien botereak baso gaztearen zati bat eraldatzen du...
... bizitzaz betetako baso heldu batean.
Zaindariek inguruko abeltzainei galdetzen die ea non egin daitekeen putzu gehiago denen
onurarako.
Bada garaia zerbait egiteko!
Eta zenbait leku egoki aukeratzen dituzte.
Putzu berriak erabilgarriak dira Izkiko bizilagun askorentzat, alegia, etxe abereentzat
zein basatientzat.
Hautatutako eremuak...
... azkar, urez betetzen dira.
Gure zaindariak berehala konturatu dira haiek egindako
ekintza bakoitzak eragina zeukala espezie eta habitat askorengan, guztia baitago ezin hobeto loturik Izkiko
baso ekosistema konplexuan.
Begira nor ari den putzuak erabiltzen!
Saguzar bat!
Ingurune heze mehatxatuenak babesteari ekin zioten.
Floraren hazkundea sustatuz.
Adituen laguntzari
esker, kutxa-aterpeak
jartzen dituzte basoko
saguzarrentzat.
Eta naturako aberastasun hori guztia Izkiko jendearen eta parke naturalera joaten zirenen
artean zabaltzen dute.
Naturguneko fauna, flora eta habitatak zaintzeko jardunak egiten dituzte Izkiko zaindari berriek;
hala ere, badira oraindik gauza asko egin eta
ezagutzeko.
Izkin itxarongo dizugu!
Europar Batasunaren bitarteko bat da ingurumenarekin eta naturaren zaintzarekin zerikusia duten neurri eta proiektuak finantzatzeko.Izkik LIFE proiektu bat lortu zuen 2011n, LIFE + PRO-Izki izenekoa, hango hariztia eta hari eragiten dioten espezie eta habitatak zaintzeko.
ZER DA LIFE PROGRAMA BAT?
Natura 2000 Europako sare ekologiko bat da,
biodibertsitatearen zaintza areena.
Haren helburua da Europako espezie eta habitat motak iraunaraztea, modu horretan biodibertsitatearen galera
geldiarazten lagunduz. Europar Batasunean ingurumena babesteko
tresna nagusia da.
Natura 2000 Sarean dago Izki, eta KBE (Kontserbazio Beseziko Eremua) eta HBBE
(Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua) gisa katalogatuta dago.
ZER DA NATURA 2000 SAREA?
EUSKADI
KBE + HBBE
NATURA 2000 EREMUAK
“Habitat hidrozohikaztuak” dira Izkiko habitatik urrakorrenak. Toki txiki
zingiratsuak dira, non flora eta faunaren aniztasun
handia baitago. Gune txiki horietan Izkiko espezierik mehatxatuenetariko bat bizi da, hain zuzen ere, Rhynchospora fusca
landarea.
Ihi itxurako landare bat da, urez betatako zonak behar dituena
etengabe. Landare honen dozena erdi populazio baino ez daude Iberiar penintsulan, eta Izkikoa da handiena eta naturgune
babestu baten barruan dagoen bakarra. LIFE + PRO-Izki proiektuaren barruan hainbat jardun egiten ari dira haren populazioaren birsorkuntzarako eta hura
finkatzeko.
RHYNCHOSPORA FUSCA
Rhynchospora fusca
JOSEBA DEL VILLAR COPYRIGHT
Izkiko hariztian bizi den okil mota bat da. Parke naturaleko populazioa gako da espezie
hau Iberiar Penintsulan onik zaintzeko, guztira dagoen populazioaren % 25 baita, eta bitartekari jarduten da Kantabriar mendikateko eta Pirinioetako populazioen artean.
Batez ere zuhaitz handien azaleko arrakalen eta adarren artean harrapatzen dituen
intsektuak jaten ditu.Urtero, estalaldiaren ondoren, habia berria zulatzen dute, horretarako erdi ihartuta dauden zuhaitzak aukeratu
ohi dituztelarik.
Haritz basoei loturiko saguzar ertaina da. Zuhaitzen zuloetan, ia okilek baino
sortu ez dituztenetan, bizi diren hainbat hamarka aleko koloniak osatzen
dituzte emeek.
Gauez harrapatzen dituen intsektuak eta artropodoak jaten ditu; beraz,
beren zuloetatik hurbil dauden ur guneekin erlazionatu ohi da. Ur gune
horiek oinarrizkoak ere badira edoskitze aldian, hain zuzen ere, emeek
ur ekarpen handia behar dutenean.
IZKIKO LANDARE FAUNA
OKIL ERTAINA (Dendrocopos medius)
JOSEBA DEL VILLAR COPYRIGHT
Ohiko anfibioa da Izkin, non orbela duten basoko areak erabiltzen baititu urte osoan eta hezeguneak ugalketa garaian. Iberiar penintsulan Nafarroan, Araban eta merindadeetan (Burgos) banatzen da.
Hezegune egonkorrak eta nahikoa handiak behar dituzte ugaltzeko, landareak behar dituzte-eta beren errunaldietarako. Algak eta detrituak jaten dituzte zapaburuek, eta helduek, berriz, intsektuak, araknidoak, barraskilo txikiak, eta abar. Uretan produktu kutsatzaileak egoteaz gain,
hariztiak botatzea arazo larria da, populazioak isolatu egiten direlako.
BECHSTEIN SAGUZARRA (Myotis bechsteini
i)
BASO IGEL JAUZKARIA (Rana dalmatina)
JOSEBA DEL VILLAR COPYRIGHT
JOXERRA AIHARTZA COPYRIGHT