berri
ak la
bur
Berriaklabur
2 EL H U YA R. 2005E KO E K A I N A
SA
RIA
K
ORAIN ARTEKOAN DENIK ETA osasun--azterketa handiena egitea proposatudu AEBetako ikertzaile batek. Proiektu honetan, Asiako milioi batlagunetik gora aztertzea espero da,50 urtetik gorako lagunak betiere.
Gaixotasunen zergatietan sakontzea dahelburua, eta, horretarako, ahal deniketa jarraipen luzeena egingo zaie,geneei, bizimoduari eta osasunaridagokienez; hau da, ingurune-faktoreek–dietak, erretzeak eta ariketa fisikoak,esaterako– gaixotasunen garapeneannola eragiten duten aztertuko dute, eta,era berean, baita eragin hori genetikarenarabera nola aldatzen den ere.
Osasun-azterketarikhandiena
Itsaslasterra klimari egokitzen zaioANTZINAKO KLIMAREN ERREGISTROEI
BEGIRATUTA, ikusi dute Iparhemisferioko klima-aldaketeiegokitzen zitzaiola Atlantikoko itsaslasterra, Hego hemisferiotik iparralderadoan ur-kantitatearen bidez.Beraz, bi hemisferioen arteanmekanismo erregulatzaile batomen dago, BartzelonakoUnibertsitate Autonomoko etaCardiff-eko Unibertsitatekoadituen arabera.
Ikerketa honi esker, klima--aldaketaren eraginez OzeanoAtlantikoaren jokamoldea nolaaldatzen den ikusten hasi dira.
Jasotako datuen arabera,Ipar hemisferioa berotzen zenean,Hego hemisferiotik iparrera egitenduen lasterrak sakoneko ur gutxiago
ekartzen zuen; eta, alderantziz,lasterraren emaria handituegiten zen Ipar hemisferioahoztutakoan.
Gaur egun ere antzerajokatzen omen du Atlantikoak,eta berotze globalari egokitzenari dela diote ikerketa egindutenek.
ART
XIBO
KOA
ME
DIK
UN
TZ
A
ART
XIBO
KOA
PETER D. LAX MATEMATIKARI
ESTATUBATUARRARI eman diote2005eko Abel saria,matematikariek jasodezaketen saririkospetsuena; batzuetan,Nobel sariaren ordezkotzathartu izan dute, ez baitagoMatematikako Nobel saririk.Laxek ekuazio diferentzialenarloan egindako lanarengatikjaso du saria.
1950eko eta 1960kohamarkadetan, ekuaziodiferentzial ez-linealenteoriaren oinarria finkatuzuen, eta horiek ebaztekometodo numeriko askogaratu zituen. Lan horrengarrantzia ez da teorikoabakarrik; problemaerrealetan azaltzen direnekuazio diferentzial asko diraez-linealak. Horregatik izandu Laxen lanak hainbesteko
ospea, teoria eta aplikazioaklotu dituelako. Hain zuzenere, horregatik jaso ditubeste hainbat sari,Amerikako MatematikaElkartearen Steele saria,besteak beste.
Peter D. Lax,aurtengo Abel sariduna
ART
XIBO
KOA
K L I M AT O L O G I A
berri
ak la
bur
Berriaklabur
3EL H U YA R. 210. Z K .
AEBETAKO FISIKARI BATZUEK
gainazaleko tentsioaren efektuazbaliatzen den lehenengonanomotorra asmatu dute,erlaxazio-osziladore bat, hainzuzen.
Indio metal likidozko bi tantananoskopiko ditu, tamainaz osodesberdinak, eta eroale elektrikobaten gainean daude. Bestelakoerlaxazio-osziladoreetan gertatuohi den moduan, bi faseko zikloajartzen da martxan. Kasu honetan,berreskuratze-fasearekin hasten
da, hau da, tanta handitik tanta txikira metal-atomoak hasten dira pasatzen,eta, fluxu horren ondorioz, tanta txikia handituz eta tanta handia txikituz doaz.Halako batean, tanta txikiak handia ukitu eta fluxua eten egiten da; orduan,presio-desberdintasunaren eraginez, erlaxazio-fasea hasten da. Hau da, tanta txikitik handira –aurreko fasearen kontrako noranzkoan–pasatzen da indioa; eta fase hori, aurrekoa ez bezala, oso azkarra da. Une batean, elkar ukitzen ez duten tanta txikia eta handia geratzen dira berriz ere, eta horrek berriz abiarazten du zikloa.
Ikertzaileek, osziladoreari ematen zaion eremu elektrikoa kontrolatuta,osziladorearen maiztasuna kontrolatzea lortu dute. Erlaxazio-fasean energiaaskatzen da, eta, hortaz, haren maiztasuna kontrolatuta, nanomotorrarenfuntzionamendua kontrolatzen dute.
G I Z A Z I E N T Z I A K
Toumairen garezurra 2002an aurkitu zutenTxaden, duela sei-zazpi mila milioi urtekoada, eta eztabaida franko izan dahominidoa zen ala ez zen. Tomografiabidez garezur haren irudia berregin dute,eta aztarna gehiago ere aurkitu dituzte;eta, datu horiekin, garezurra hominidobatena dela ziurtatu dute aurkitzaileek —Sahelanthropus tchadensis izena jarri diote—. Dena dela, aditu guztiak ez datoz bat.
Toumai, hominidorikzaharrena
F I S I K A
AEBetako ikertzaile batzuek denik etatransistorerik azkarrena sortu dute, 600 gigahertzeko maiztasunetik gora dabilena,hain zuzen. Transistoreak material erdieroaleezegindako geruzaz daude osatuta. Kasu honetan,geruzatik geruzara konposizioa pixkanakaaldatuz lortu dute horren abiadura handikotransistorea. Ikertzaileen ustez, gainera,teknologia hori bera erabilita, oraindiktransistore azkarragoak ere egin litezke,terahertzetan dabiltzanak, hain zuzen.
Transistorerik azkarrena
TXIMELETEN JOAN-ETORRIEI JARRAITZEKO radar txikibatzuk erabili dituzte Erresuma Batuko ikertzailebatzuek. Ikerketaren helburua tximeletei jarraitzeaizan da; izan ere, itxuraz noraezean egiten dituztenjirabirak bilaketan dabiltzanean egiten omendituzte —janari bila edo aterpe bila dabiltzanean,alegia—; beste batzuetan, aldiz, bide zuzenago batiheltzen omen diote lurretik gertu, harrapari batiihes egiteko, edo ingurunez aldatzeko.
Azaldu dutenez, tresnatxoa tximeletarenbizkarrean itsasteko, ileak kendu behar izandizkiote lehenengo, eta, gero, itsasgarria erabili.
Bizkarrean radarra daramala
FIS
IKA
BBSR
C
Gainazaleko tentsioaren efektuazbaliatzen den lehen nanomotorra
ART
XIBO
KOA
ZO
OL
OG
IA
Ardi-gazta gaingabetua
berri
ak la
bur
Berriaklabur
4 EL H U YA R. 2005E KO E K A I N A
Antzu ala emankor,espermatozoideen
proteina bati begiratuEspermatozoideak izan ohi duen Izumo izenekoproteina ezinbestekoa omen da ernalketa gerta
dadin. Japoniako ikertzaile-talde batek azalduduenez, proteina hori ez duen
espermatozoideak ez du arazorik izatenobuluan sartzeko, baina ez du obuluarekin bat
egiten, hau da, ez du ernaltzen.Dirudienez, proteina hori kodetzen duen
genearen mutazio batek eragiten du gizonbatzuen antzutasuna. Antzutasun hori ezin da
zuzenean tratatu oraingoz, baina in vitroernalkuntza erabil daiteke haurrak izateko; izan
ere, espermatozoidea obuluan txertatutalortzen da ernalkuntza.
B I O L O G I A
Talka kosmikoaNASAren Swift sateliteak gamma izpien
eztanda bati antzeman dio duela gutxi.Big Bang-az geroztik, unibertsoan
gertatzen diren leherketa handienak diragamma izpien eztandak, eta
zientzialariek ez dute argi zein denhorien jatorria. Oraingoa, baina,
bi neutroi-izarren talkak eragin duelauste dute. Hiru milioi argi-urtera dagoen
galaxia batean gertatu da eztanda, eta aipatzekoa da inoiz ez dutela hain
urrutiko neutroi-izarren fusiorikhauteman orain arte.
A S T R O N O M I A
DUELA MILIOIKA URTEKO BIZIDUNEN
ARRASTOAK fosil eran aurkitzenditugu ia beti. Baina, osonoizean behin, fosildu gabekoehunak ere topatzen dira.2003an, horrelako arrasto bataurkitu zuten Montanan,Estatu Batuetan: tiranosaurobaten hezurdura bat topatuzuten, fosildu gabekoa etazelula batzuk erauztekomodukoa.
Hezurraren fosiltze-prozesua hasita zegoen, baina ohi baino askozmantsoago zihoan. Zientzialariek azido ahul batez kendu ahal izan zituztenmineralizatutako zatiak, eta dinosauroaren odol-hodiak eta beste ehunbigun batzuk aurkitu zituzten. Odol-hodi haietan zelula-itxurako egiturabatzuk aurkitu zituzten, eta, beraz, egitura haietatik proteinak erauztekoitxaropena dute. Material genetikoa ere bilatuko dute, baina proteinakbaino askoz azkarrago degradatzen da, eta, beraz, zientzialariek ez duteuste lortuko dutenik animaliaren DNA berreskuratzea.
Nolanahi ere, ehun bigunak lortze hutsa oso garrantzitsua dadinosauroen ikerketan. Duela 68 milioi urteko ehunak dira, eta, gaurkoekinkonparatzeko besterik ez bada ere, aurkikuntza iraultzailea da.
MAITE CASTIELLA CANALEJO
IRUÑEKO BIOLOGOAK
ardi-gazta gaingabetualortzeko ikerketa batamaitu berri du NafarroakoUnibertsitate Publikoan.Ikertzaileak koipe etakolesterol gutxiagoko ardi-gazta lortu nahi zuen,baina gazta arruntarenantzeko ezaugarri
sentsorialekin.Koipe-kantitate ezberdinetako
ardi-esnea erabilita, hiru gazta-motaegin zituen. Hain zuzen ere,ardi-esne osoa, hau da % 8 koipeduena, murriztua, % 4 koipe duena,
eta, gaingabetua, % 2 koipe duena,erabili zituen. Hirurekin, Erronkarikogazta egiteko erabiltzen denprozesu tradizionalaren arabera egin zuen gazta.
Emaitzei dagokienez, tartekoesnearekin egindako gaztak emanditu emaitzarik onenak, koipe etakolesterol dezente gutxiago duelakoeta zaporeari eta gainerakoparametro sentsorialei begiratutagazta osoaren antz handia duelako.Hala ere, kontuan izan behar daontze-denbora laburragoa duela,ohiko lau hilabeteen ordez nahikoabaitira hiru.
Fosildu gabeko tiranosauroa
PA
LE
ON
TO
LO
GIA
EL
IKA
GA
IAK
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
OZ
EA
NO
GR
AF
IA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
Erraz egindakobegi konplexua
EULIAREN BEGIA HEXAGONOZ OSATUTAKO
egitura konplexua da, eta ez damota horretako bakarra naturan.
Egitura horiek nola sorten diren aztertudute fisikari estatubatuar batzuek.Haien ustez, begia erraz osatzen da,mineral baten kristala osatzen denbezala. Dena dela, begiaren etakristalen artean badago aldea, euliarenkasuan hazkuntza-faktore batekkontrolatzen baitu prozesua.
B I O L O G I A
A.
BAN
NIS
TER
Gatzezko hatzakLABORATEGIKO EREDUEK ERAKUSTEN
DUTE gatzezko hatzek garrantzihandia dutela ozeanoetakouraren nahasketan —eta,ondorioz, baita klima globaleanere—; bada, eredu horiek zuzendaudela erakutsi dute zuzenekobehaketek.
Ikerketa Karibetik ekialderaegin dute, eta trazatzaile gisasufre hexafluoruroa erabili duteozeanografoek.
Ozeanoko urek begiratubatera homogeneoak dirudite;baina ur epel eta gaziaetengabe ari da nahasten ur hotz gezagoarekin. Bi ur-mota horiek topo egitendutenean, ur epela hoztenhasten da, eta, ondorioz,
hondoratu egiten da (hatzenantzeko egiturak sortzen dira).Ur epela hondoratu ahalagehiago hozten da —gatza galdubaino azkarrago—, eta, aldiberean, ur hotzari lekua kentzendio eta gorantz bidaltzen du.Hala, ur hotzak goiko urepelagoarekin nahastenjarraitzen du.
SCIE
NCE
BO
TAN
IKA
CAULERPA TAXIFOLIA ALGA OSO AZKAR
HEDATZEN DA. Zati bat banatzea nahikoadu organismo berri bat sortzeko.Jatorrizkoari zauri bat besterik ez zaiogelditzen, eta berehala ixten du.Hain zuzen ere, zauria nola sendatzenduen ikertu dute zientzialariek,eta itsasgarri berezi bezain eraginkorbatez egiten duela ikusi dute.
C. taxifolia organismo zelulabakarrada, baina zelula bakar hori hainbatmetro luze izan daiteke. Zauritzendenean, zelularen barruan dagoenkonposatu bat, kaulerpenina, zatituegiten da entzima baten bidez.
Ondorioz, oxitoxina 2 izeneko molekula sortzen da. Molekula horiberehala lotzen zaie proteinei, eta, 30 segundoren buruan, goma antzekogel bat eratzen da. Ordubete pasatubaino lehen, gela gogortu eta zauriaorbainduta gelditzen da.
Ikertzaileek ez zuten inoiz ikusihalako mekanismorik organismozelulabakarretan, eta orain aztertzen aridira ea hori jakinda zerbait egindaitekeen Mediterraneoko C. taxifoliakentzeko. Izan ere, alga inbaditzailea daMediterraneoan, eta kalte larriaksortzen ditu hango ekosisteman.Zenbat eta gehiago jakin algari buruz,orduan eta aukera gehiago daudeharen aurkako bide eraginkor batasmatzeko.
Bere burua sendatzenduen alga
600
700
1000
1300
93
98
102
106
ZOEA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
7EL H U YA R. 210. Z K .
Phillip Ball-ek irabazi du aurtengo Aventis Saria, Critical Mass: How OneThing Leads to Another liburuarekin.Elkarrekintzaren zientziari buruzkoa da etafenomeno sozialak aztertzeko estatistikaeta fisika nola erabili diren azaltzen du.Aventis Saria zientzia-dibulgazioan ematen den ezagunena da, eta Ball,berriz, Nature zientzia-aldizkari ospetsukoeditore-taldeko kidea.
Aventis saria, Nature taldekokide batentzat
Kanadako ikertzaile batzuek tentsioelektrikoaren bitartez fokua doitzen zaionlente lau bat aurkeztu dute. Lentea kristallikido bati monomero bat gehitu eta laserbidez polimerizatuta egin dute. Milisegundo batzuetan, lente horren foku--distantzia 1,6 metrotik 8ra pasatzen omenda, tentsioa 1,5 voltetik 4,5era pasatuta.
Lente laua:fokatzeko tentsioa aldatu
ING
UR
UM
EN
A
AZTI ZENTRO TEKNOLOGIKOAK ARRAINAREN FRESKOTASUNA NEURTZEKO ebaluaketa--taula batzuk sortu ditu. Hain zuzen ere, Europaren hegoaldean gehienkontsumitzen diren arrain-espezieentzat eta mariskoentzat sortu ditu 40 taulahoriek. Besteak beste, erreboiloaren, atunaren, hegaluzearen, antxoaren etasapoaren freskotasuna neurtzeko taulak prestatu ditu.
Erabilitako metodoa arrain freskoaren zenbait ezaugarriren ebaluaketanoinarritzen da (azala, begiak, zakatzak, etab.). Izan ere, arrain freskoaren
ezaugarri garrantzitsuenakhainbat atalen itxura, kolorea,usaina eta testura dira. 0tik 3rabitarteko puntuazio-sistemaerabiltzen da, eta, zenbat etaguztizko puntuazio baxuagoa,orduan eta freskoagoa daarraina. Hemengo ikuskatzaileektaula horien araberabaliozkotzen dute dagoenekoarraina lonjan, arrandegietan etakontserba-enpresetan.
ART
XIBO
KOA
Arraina beti fresko-fresko
EL
IKA
GA
IAK
T E K N O L O G I A
S A R I A K
ENERGIAREN KONTSUMOA GUTXITUTA,garapen jasangarria lortzeko bideaerraztuko da. Horregatik,eraikinetako isolamendu termikoak,produktuak hotzean garraiatzekoerabiltzen direnak eta hozkailu nahizhozteko ganberetakoak hobetu nahiditu Europako Batasunak.
“Development of Super VacuumInsulating Panels and ProductIntegration Services” (Vip Product &Service) proiektua 2001ean hasi zen,eta oraintxe bukatu da. Proiektuhorretan, isolamendu termikokopanelak egokitu eta bilgarri batenbarruan jarri dituzte. Bilgarri horrekplastikozko hainbat geruza etahutseko zigilatzea ditu.
Bilgarri hori erabilita, 5-7 aldizisolamendu handiagoa lortzen da.Gainera, ez da beharrezkoa, ohikometodoan bezala, isolamendua
hobetzeko isolatzaile--geruzaren lodierahanditzea, ezta garraiatuedo biltegiratu behar denelementuaren bolumenatxikitzea ere.
Hain zuzen ere, VIP isolamendu berriaknola birziklatu behardiren ikertzen duenpartzuergoan hartu duparte GAIKERek. Alde batetik, isolamenduak egiteko erabiltzen diren materialensoberakinak nahiz akasdunproduktuak birziklatzeko pausoakfinkatu dituzte, eta, bestetik,isolamendu horiek erabili eta bizitza baliagarriaren amaierara iritsidiren produktuak nola birziklatubehar diren ikertu dute.
Isolamendu hobeak
ART
XIBO
KOA
HIS
TO
RIA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
ALEMANIAKO MAX PLANCK
ELKARTEAK nazismo-garaianzientzialarien jarrera nolakoaizan zen ikertu du. Elkartehorrentzako barne-ikerketaantzeko bat izan da, KaiserWilhelm elkartekozientzialarien jarduerak izanbaitira ikerketaren jomuga,eta, hain zuzen ere, elkartehorren oinordekoa daMax Planck elkartea.
Erregimen nazionalsozialistakzientziarekiko eta zientzialariekikozuen jarrera nahiko era sinpleandeskribatu izan da: bazirenerregimenarekin bat zetozenzientzialari batzuk —gupidarik gabeikerketa mingarri eta bortitzak eginzituztenak, zientzia baino gehiagopseudozientzia egiten zutenak—,baina zientzialari gehienekmehatxupean egiten zuten lan.Gainera, uste zen ez zitzaiolagarrantzirik ematen oinarrizkoikerketari, eta emaitza praktikoakzituzten ikerketak bakarrik bultzatzenzirela, arrazen arteko desberdintasuneizegozkionak, edo arma hilgarriagoakegiteko teknikei zegozkienak, esatebaterako.
Baina, egiaz, erregimenaren etazientzialarien arteko erlazioa askoz erekonplexuagoa izan zen. Dirudienez,naziek aintzakotzat hartzen zuten
oinarrizko ikerketa, eta ikertzaileak ezzeuden behartuta Alderdiko kideizatera. Ikertzaile askok erregimenarenhelburuekin bat zetozen lanak egitenzituzten, baina ez zeuden derrigortuta;aitzitik, beren borondatez aukeratzenzituzten lan haiek, gehiago ordaintzenzietelako, eta ikerketa egiteko mundubat zabaltzen zitzaielako, inbaditutakoherrietako baliabideak erabiltzeko,esate baterako.
Gainera, kontzentrazio-esparruetanegindako ikerketa —izugarrikeria—haietako askotan metodozientifikoa zorrotz aplikatzen zen,eta punta-puntako jakintza erabiltzenzuten. Halakoetan ikerketak ez zuenmugarik, are eta gutxiago trabamoralik.
Bada, ikerketaren emaitzak ikusita,Max Planck elkarteak onartu egin duelkarteko zientzialari batzuek etikarenarrastorik gabe egin zutela lan, etaaskok egin zutela lan
erregimenarentzat. Horretazgain, ikerketa haiek jasan etabizirik irautea lortu zutenbiktimei barkamena eskatudiete. Eta nabarmendu nahiizan dute aurrera egitekoatzera begiratu behar izatendela batzuetan, gaizkiegindakotik ere badagoelazer ikasia.
8 EL H U YA R. 2005E KO E K A I N A
Saturnok 12 ilargi gehiagoSaturnoren inguruan hamabi satelite
gehiago aurkitu dituzte, eta, horrenbestez,46 dira eraztundun planetaren ilargiak.Aurkitu berriak txikiak dira (3-7 km) eta
Saturnotik urrun samar biratzen dute.Gure eguzki-sistemako sateliteen rankinga
ez du aldatu horrek; izan ere, Jupiterrekjarraitzen du lehenengo lekuan
63 sateliterekin, Saturno da bigarren 46rekin eta, atzerago, Urano eta
Neptuno daude, 27rekin eta 13rekin,hurrenez hurren.
A S T R O N O M I A
Nazismo-garaitik erebadago zer ikasia
Giza burmuina berezi zuten geneen bila
Azken urteetan, giza burmuinaren eboluzioanberebizikoak izan ziren geneen bila dabiltzaikertzaileak. Horietako bat izan daitekeena
aurkitu berri dute: PACAP aitzindaria deitzendiote, eta eonetan (milaka milioi urtean)
ia aldatu ez zen arren, eraldatzeari ekin omenzion gizakiaren eta txinpantzearen lerro
ebolutiboak bereiztu ondoren.
G E N E T I K A
FASS
AC
FASS
AC
BON
N-E
KO U
NIB
ERTS
ITAT
EA
FATRONIK ZENTRO TEKNOLOGIKOAK
zehaztasun osoz zulatzenduen robot mugikor igokaribat egin du; bereziki,aeronautika-sektoreanerabiliko da.
Robot arina da, eta gai dabere kabuz hegazkinarenegituran lan egiteko. Izan ere,zulaketa-lanak zehaztasunezegiteko eta ondoren muntaiaerrematxatzekodiseinatu dute.Edozein materialengainean lan egindezake, etahegazkinaren egituraninongo arazorik gabemugitzen da, harenkurbaduraramoldatuz.
Robotak baditu abantailabatzuk: sistema finkoakbaino merkeagoa,txikiagoa eta malguagoa da,besteak beste.
Fatronikek patentatutakorobota beste sektorebatzuetan erabiltzekoegokitu daiteke, esaterako,ontzigintzan, eraikinakgarbitzen eta abar.
berri
ak la
bur
Berriaklabur
FATR
ON
IK
S A R I A K
TE
KN
OL
OG
IA
Hegazkinak muntatzekorobota
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO
JUAN COLMENERO Materialen Fisikakokatedradunari Espainiako Fisikako Errege-elkartearen 2003. urteko dominaeman diote, “bere jarduera zientifikoa aintzat hartzen duen saria”.
Juan Colmenero katedraduna MateriaKondentsatuaren Fisikako irakaslea da EHUko Kimika Zientzien Fakultatean. Halaber, polimero eta solido kristalinoetanaditua da, eta ikerketa-talde bat zuzentzen du fakultate horretako Fisika Unitatean.
9EL H U YA R. 210. Z K .
Z O O L O G I A
SATELITETIK EGINDAKO
JARRAIPENEN ERREKORRA ZEUKAN; 2.033 egunez jarraitu zioten Donna izeneko zikoinaribizkarrean finkatutakoigorgailu baten bitartez.Zikoina zuria zen (Ciconiaciconia), eta ugaltzeko adineanzegoen hil zenean.
Belgikan martxan jarritako"Mugarik gabeko zikoinak"kanpainaren parte zen Donna.1999an jarri zioten igorgailua,eta, harrezkero, hegaztiarennondik norakoak aztertudituzte biologoek. Horri esker dakite 2004an saiatu
zela ugaltzen, Bretainian, baina ez zuela lortu. Bestalde, haren bizitzako azkenegunen berri ere izan duteteknika horren bitartez.
2005eko otsailaren 11nabiatu zela Sevillatik, hamar
egunez egon zela Madrilinguruan, eta martxoaren 4anBretainiako Calvados-era iritsizela, aurreko urteko tokiberera, hain zuzen ere. Bainabiharamunean hilda aurkituzuten, Sena ibaiaren estuariotik
gertu. Egunez egunekojarraipena egin diote, bai,baina ez dute modurik izanDonnaren heriotza saihesteko.Goi-tentsioko kableak jo etabertan hil zen animalia,elektrizitate-deskarga batenondorioz.
Goi-tentsioko kableekarrisku handia ekartzen dutehegaztientzat, baina arazo horikonpon daiteke biologoenustez. Doñana natur parkean,adibidez, lurperatu eginzituzten kableak, eta horrekberehala urritu zuen hildakohegaztien kopurua.
Donna zikoina, elektrokutatutaEH
U
ART
XIBO
KOA
DominaJuan Colmenerori
berri
ak la
bur
Berriaklabur
FLEMINGEK 1928AN IKUSI ZUEN
ONDDO BATEK, Penicilium notatum-ek,bakterioak hiltzen zituensubstantzia bat ekoizten zuela.Substantzia hari penizilina izenaeman zion.
P. notatum onddoak, ordea,ez du penizilina asko sortzen,eta zientzialariek beste espeziebatzuk erabili izan dituzte penizilinagehiago lortzeko, adibidez,P. chrysogenum. Hain zuzen ere,gaur egun erabiltzen den espeziehorren anduiak P. notatum-ekbaino mila aldiz penizilinagehiago ekoizten du.
Orain, Leongo (Espainia)ikertzaile batzuek ikusi dute
gakoa gene baten mutazioanegon daitekeela, Science aldizkarianargitaratu duten lanaren arabera.
Ikertzaileek bi espezieenbiokimika konparatu dute,eta badirudi azido fenilazetikoa
metabolizatzeko eran dagoelaaldea. Molekula hori penizilinarenaurrekaria da, eta gene batenaraberakoa da molekula penizilinabihurtzea ala ez. Bai P. notatum-ekbai P. Chrysogenum-ek badute gene hori, baina ez dira berdinak:pare bakar batean bereizten dira,eta horren ondorioz ekoizten duP. chrysogenum-ek besteak bainoaskoz penizilina gehiago.
Ikerketa baliagarria da arepenizilina gehiago emango dutenanduiak sortzeko, eta, batez ere,agerian jartzen du geneen aldaketañimiñoek sekulako eragina izandezaketela.
M E D I K U N T Z A Beste aukera bat penizilinarentzat
UN
C CH
ARL
OTT
E U
NIB
.
P A L E O N T O L O G I A
Herbiboro izateko erdibidean
11EL H U YA R. 210. Z K .
EK
OL
OG
IA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
Utah-ko basamortuan, Estatu Batuetan, duela 130 milioi urteko dinosauro-espezie batenfosila aurkitu dute. Orain arte ez zutenezagutzen espezie hori, eta Falcaius utahensisizena jarri diote. Dirudienez, dieta mistoa zuen:haragia jaten zuen, baina hostoak ere bai. Fosil hori terizinosauroen taldeko zaharrena da.Talde horretakoak herbiboroak ziren, eta, karniboro izatetik herbiboro izatera eginzuten eboluzioaren erdibidean omen dago F. utahensis.
I N G U R U M E N A
Birmingham-go Unibertsitateko (BritainiaHandia) aditu batzuek azaldu dute parkeeolikoek hegaztiak uxatzen dituztela. Ingurune-inpaktuak neurtzean, hegazti-kopuruaez dela kontuan hartzen salatu dute. Parke batleku batean ala beste batean kokatu kalteakoso desberdinak izaten direla nabarmendu dute,eta, hori dela eta, askoz ere ikerketasakonagoak egin beharko liratekeela horiek nonkokatu erabaki aurretik.
Parke eolikoek txorimalo-efektua
Muskerrak eta zuhaixkak elkar behar ERROMATARREK BALEAR UHARTEETAN
hainbat espezie sartu zituztenetikdago gainbeheran Podarcis lilfordimuskerra. Hango biologo batzuen ustez, urritze horrekzuhaixka bat desagertzea ere eragin du.
Muskerra eta zuhaixka, biakdira Balear uharteetako espezieendemikoak. Erromatarrek ekarri arte,ez zegoen katurik ez erbinuderikhaien ekosisteman, baina sartuzirenetik behera egin du muskerraren populazioak. Gaur egun oso urria da, Cabrera uhartean besterik ez da geratzen. Era berean, Daphne rodriguezii zuhaixka eredesagertzeko zorian dago;
Balearretako biologobatzuek ikertu dutezein den bi espeziehorien arteko erlazioa.
Animalia askorengorotzetatik jasozituzten landarearenhaziak, eta landatuegin zituzten.Jasotako guztietatik,Podarcis lilfordimuskerrak jandakoakbakarrik ernamuindu ziren. Biologoen ustez, kasu hori landarebaten eta animalia baten artekomendekotasunaren adibide argia da.Beraz, muskerraren populazioan izan den aldaketak kalte egin diolandareari.
L. B
ERG
END
ORF
ILARGIAREN IPAR POLOKO GUNE BATZUK beti eguzkitan daudela ikusi dute. Ondorio horretara iristeko, argazki-segida bat erabili dute, ilargi-egun bateanateratakoak —Lurreko 28 egun—.
Lurraren poloetan antzeko zerbait gertatzen da udako egunetan, eguzkia ezda ezkutatzen; baina neguan alderantzizkoa gertatzen da: ez da eguzkirikagertzen. Lurraren errotazio-ardatza 23 bat gradu inklinatuta dagoelakogertatzen da fenomeno hori. Ilargiaren inklinazioa, aldiz, 1,5 gradukoa baino ezda; eta, ondorioz, posible da poloko gune batzuetan beti egunez izatea, Ipar poloko Peary kraterraren ertzetan, esate baterako.
Hego poloa ez dute oraindik aztertu, eta, beraz, ikusteko dago etengabeeguzkiak jotzen duen gunerik baden.
Dena dela, aurkikuntzarekinpozik agertu dira ikertzaileak,Ilargian baseak kokatzekogune egokiak izan baitaitezke—uste denez, zeropetik 50 ºC-ko tenperatura dago han, giro goxoaIlargiaren ekuatoreko -180 ºC-ekin alderatuta—.
Ilargian eta beti eguzkitan
NA
SAA
ST
RO
NO
MIA
Softwarea eta Kuba bezala,orain bioteknologia librea!
berri
ak la
bur
Berriaklabur
12 EL H U YA R. 2005E KO E K A I N A
Enceladus ilargiakatmosfera du
Saturno aztertzen ari den Cassini espazio--ontziak egin du aurkikuntza: Enceladus
ilargiak badu atmosfera. Beraz, atmosferadunilargien talde txikia gizendu du Enceladusek.
Ilargiak inguruan elektrikoki kargatutakomolekulak dituela ikusi dute, eta molekula
horiek dardara eragiten dutela Saturnoreneremu magnetikoan. Planeten eremu
magnetikoan mugitzen diren ionizatutakour-molekulen maiztasun berarekin eragiten du
dardara, hain juxtu, ilargiak Saturnoreneremu magnetikoan. Eta hori izan da
Enceladusek atmosfera duelako lehen froga.
A S T R O N O M I A
Txerria etxekotu zenekoaSuediako Upsalako Unibertsitatean txerria
noiz eta non etxekotu zen ikertu dute.Emaitza Science aldizkarian argitaratu dute,eta, horren arabera, txerriak gutxienez zazpialditan etxekotu ziren, Asiako eta Europako
leku desberdinetan, duela 10.000 urte inguru.Ondorio horietara iristeko, etxekotutakotxerrien eta basatien mitokondrioetako
DNA aztertu dute.
A B E L T Z A I N T Z A
FISIKARI-BIKOTE BATEK laser-pultsu baten abiadura ehun aldiz txikitzea lortu du,kristal fotoniko batetik argia pasarazita.
Kristal fotonikoa argia kontrolatzen duen egitura bat da. Horretarako,periodikoki ordenatutako geruza asko ditu, konstante dielektrikodesberdinetakoak. Hala, argi-izpiak, batetik bestera pasatu ahala, konstante
dielektrikoaren aldaketa aurkitzendu, eta horrek argi-uhinaren bideaoztopatzen du, nolabait esateko.
Dena den, argitu behar da biabiadura-mota bereizten direla:batetik, fase-abiadura —uhinarenabiadura— eta, bestetik, talde--abiadura —pultsu-abiadura, hau da, pultsu berean doazenuhin-luzera desberdineko izpienabiadura—. Mantsotu dutenatalde-abiadura da.
AUSTRALIAKO CAMBERRAKO
IKERTZAILEEK landareakgenetikoki eraldatzeko besteteknika bat aurkeztu dute.Normalean, landare batengenoman gene arrotzaksartzeko, Agrobacteriumbakterioa erabiltzen dutebektore moduan. Horri esker,landarearen ezaugarriakaldatzea lortzen da.Sistema, ordea, ez da merkea,Agrobacterium-en oinarritutakoteknologia patentatuta baitago.
Ikertzaileek Agrobacteriumordezkatzeko modua bilatu
dute, eta hiru bakteriorekin osoemaitza onak lortu dituzte,Sinorhizobium meliloti, Mesorhizobiumloti eta Rhizobium generoko NGR234 bakterioekin, hain zuzen.
Bakterio horiek naturan badaude,eta berez izaten dute elkarrekintzalandareekin. Adibidez, ohikoak dirababarrun- eta ilar-landareensustraietan, eta haientzatmesedegarriak dira, nitrogenoahartzen laguntzen baitiete.
Bakterio horien bidez, geneaklandarearen genoman integratzekomodua ikertzeaz gain, gene--transferentzia agerian jartzekosistema ere garatu duteikertzaileek. Guztia libre utzi dute,nahi duenak erabil dezan.Hori bai, teknologia horrekin egitendiren aurrerapenak ere publikoakizan behar dutela adierazi dute.Hartara, hemendik aurrerabioteknologian ikertzea errazagoaizango dela espero dute.
Argia ehun aldizmantsoago
FIS
IKA
BIO
TE
KN
OL
OG
IA
B. W
EIR/
CAM
BIA
Sinorhizobium melilotibakterioaren bidez genetikokieraldatutako arroz-landareak.
ART
XIBO
KOA