Nafarroa Oinez
Elkarrizketa b 6-7
Argiñe Korta zuzendaria:«Lan egiteko moduaasko aldatu da»
Omenduakb 8-9
Errigora elkartea eta Daniel Lopezomenduko dituzte
Antolaketa b 2-3
Proiektu pedagogikobat aurrera eramatekoerabiliko dute dirua
Testuak:Ane Ubegun Goikoetxea
2019ko urriaren 19a
ILUSIOZ. Urtebeteren ostean, egun handirako gogo biziz daude Argia ikastolako kideak. NAFARROA OINEZ
Argiprintza bat
baino gehiago
Urte osoko lana borobilduko dutebihar Tuteran, Nafarroa Oinez jaia
ospatuz. Lau gune eta denetariko ekitaldiakizango dira egun osoan.
b14-15
2BERRIA
Larunbata, 2019ko urriaren 19aNafarroa Oinez
IRUÑA
BILBO
BILBO
Bidean, izan dituzte
argiak eta ilunak,
baina helmugara
iristea ederra izaten
da esfortzuak saria
duenean. Bihar ikusiko du argia
Nafarroa Oinez-ek, Tuteran. Ar-
gia ikastolak antolatu du aurten-
go festa, Altsasuko Iñigo Aritza
ikastolari lekukoa hartu eta urte-
betera. 3,4 kilometroko ibilbidea
atondu dute antolatzaileek, eta
lau gunetan izango dira ekital-
diak. Hamaika ekintza izango
dira, eta egun osoko egitaraua
osatu dute.
Urtebete pasatxo igaro dute
ikastolako kideek buru-belarri
lanean, eta bihar izango da egin-
dako esfortzuaren fruituak jaso-
tzeko eguna. Nekatuta, baina ilu-
sio eta gogo biziz daude Argiñe
Korta ikastolako zuzendaria eta
Maru Eriz ikastolako lehendaka-
ria. Adierazi dute egun handia
«urruti» ikusten zutela lekukoa
jaso zutenean, baina konturatu
orduko ailegatu dela. Urte osoko
lan karga handia izan den arren,
bihar bertan ere jo eta su aritu be-
harko dute; 10.000 lagun inguru
biltzea espero dute, eta ia mila bo-
luntarioren laguntza ezinbeste-
koa izango da dena prestatu beza-
la atera ahal izateko.
Ikastolaren izena erabili dute
aurtengo leloa sortzeko: Izan
Argi!. Zuzendariaren eta lehenda-
kariaren hitzetan, «bat-batean»
bururatu zitzaien leloa, eta anto-
latzaile guztiak bat etorri ziren
aukeraketarekin. «Euskara eta
ikastola dira goiburuaren arda-
tzak. Euskara delako gure hiz-
kuntza eta gure kulturaren zuta-
bea, eta ikastola delako gure hez-
kuntza eredua. Argia ikastolak
eta haren esperientzia luzeak ka-
litatezkoa eta euskalduna den
hezkuntza eredua bermatzen
dute». Gehitu dute Argian euska-
‘Izan Argi!’ lelopean ospatuko dute biharNafarroa Oinez jaia Tuteran, Argiaikastolaren alde. Proiektu pedagogiko bataurrera eramateko, aurreko inbertsioenzorra txikitzeko eta azpiegituranoinarrizko konponketak egiteko erabiliko dituzte irabaziak.
Erriberakoitsasargibilakatuko da
Argiñe Korta ikastolako zuzendaria eta Maru Eriz lehendakaria. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Gaur egun, 18 hilabete eta 16
urte arteko 190 ikasle inguru
ditu Argia Ikastolak. NAFARROA OINEZ
3BERRIALarunbata, 2019ko urriaren 19a Nafarroa Oinez
ra eta euskal kultura lantzen eta
indartzen dituztela, baita gaine-
rako hizkuntzak eta kulturak ere.
Logoarekin ere «bete-betean»
asmatu dutela uste dute lehenda-
kariak eta zuzendariak: «Jendeak
zoriondu egin gaitu, eta oso iritzi
positiboak jaso ditugu». Maite
Elias diseinatzaile grafikoak sortu
du irudia, eta leloa oinarri hartuta
ekin zion marrazkia egiteari.
Adar guztien beharraLau zatik osatzen dute logoa, eta
zati bakoitzak kolore bat du: ho-
ria, urdina, laranja eta arrosa; ko-
lore eta forma bakoitzak esanahi
bat du oinarrian. «Kolore horiak
argia adierazten du, eguzkia, gure
izena delako eta Erriberaren
ezaugarri bat delako; urdinak, ge-
zi forma duenak, etorkizuna esan
nahi du, ikastolak aurrera goaze-
lako beti, eta punta-puntan ego-
ten saiatzen garelako, erreferen-
tziazko zentro izan nahi dugula-
ko; laranjak, aldiz, aniztasuna eta
inklusibotasuna islatu nahi ditu,
gure ikastola ereduan aniztasu-
naren alde gaudelako, eta gure
proiektuan denek dutelako tokia;
azken koloreak, arrosak, harridu-
ra ikur baten itxura du, jaiaren
adierazle da, festarena, mugi-
menduarena, eta, azken finean,
Nafarroa Oinez jai bat da», azaldu
du Korta ikastolako zuzendariak.
Irudia osotasunean hartuta,
«indarraren» adierazle da Korta
eta Erizen arabera, eta, zati guz-
tiak logoa osatzeko beharrezkoak
diren modu berean, ikastola ere
ez dute ulertzen batasun hori
gabe: «Nafarroan 4.000 familia
baino gehiago gara, eta familia
bakoitzak bere ezaugarriak ditu,
baina denok bat egiten dugu: ho-
rrela egiten dugu aurrera, denok
bat eginda».
Leloa izan dute inspirazio iturri
abestia sortzeko ere: «Euskara-
ren distira; Izan argi; ekarri digu
Argiak; Izan Argi; Herriaren inda-
rraren; Izan Argi; Ahots geldiezi-
na». Javier Perez musikari eta Ar-
gia ikastolako kooperatibistak
konposatu du musika, eta Ione
Blanzako irakasle, pedagogo eta
ikastolako ikasle ohia arduratu da
doinu horri hitzak jartzeaz. Gai-
nera, lan horretan eskarmentu
handia duen Javier Perez de Oba-
nos Jabitxu-k lagundu die. Azken
hori ere Argia ikastolako koope-
ratibista da, eta gaita eta danbor
irakaslea.
Ahotsa eta irudia ere jarri diote
abestiari: Blanzako irakasleare-
nak eta Saioa Cresporenak izan
dira ahots nagusiak, eta Argia
ikastolako adin guztietako ikasle-
ek lagundu egin diete horretan.
«Berezia» da bideoklipari eman
dioten nortasuna: ikasleak nahiz
familiak ageri dira, eta, antola-
tzaileen esanetan, «familia osoa-
ren ahalegina, gogoa, emozioa eta
ilusioa biltzen ditu».
Ametsak egia bihurtzekoLaugarrenez antolatu du aurten
Argia ikastolak Nafarroa Oinez.
Azkeneko aldian lortutako iraba-
ziekin, 2013ko jaiarekin, alegia,
frontoia eta kiroldegia eraiki zi-
tuzten ikastolan. Halaber, zuzen-
dariak azaldu duenaren arabera,
gaur egun guztiz kitatu gabe dute
inbertsio horrek sortutako zorra,
eta aurtengo irabazien zati bat zor
hori kitatzeko erabiliko dute. Gai-
nera, ikastetxeko instalazioek be-
har dituzten mantentze lanak
egitera bideratuko dute diruaren
beste zati bat.
Guztiaren gainetik, «jende
guztiaren festa» izatea dute hel-
buru Argia ikastolako kideek.
Izan ere, legearen arabera eremu
ez-euskaldunean dago ikastola,
eta Erribera inguruarentzat eredu
izan nahi du Argiak, hezkuntza-
ren «erakusleiho».
Hori ez da, ordea, festa antolatu
izanaren arrazoi bakarra. «Kali-
tatea eta inklusibotasuna» ber-
matu nahi ditu ikastolak, eta Ikas-
tolen Elkarteak martxan jarritako
proiektu pedagogikoan dago
murgilduta: hIZANproiektuan.
«Etengabeko anbizioa eskatzen
du, eta uste dugu hura aukeratu
nahi duten familia guztientzat
egon behar duela eskuragarri».
Urratsak pedagogianDuela urte batzuk sortu zuen hI-
ZANproiektua Ikastolen Elkarte-
ak, Haur Hezkuntzako printzipio
pedagogikoak berraztertzeko be-
harra ikusi baitzuen. Hainbat
eragilek hartu zuten parte propo-
samen horren prozesuan: ahol-
kulariek, familiek, baita irakas-
kuntzako adituek ere. Argia 2015.
urtean abiatu zen proiektu horre-
tan, eta haren proposamen pro-
pioa sortu zuen horretarako,
ikastolara egokitutako proposa-
mena, alegia.
Marko pedagogiko berri horre-
tan, haurra bera da irakaslearen
erdigunea, eta irakasleak barne-
ratu behar du haur bakoitza des-
berdina dela, eta gaitasun eta
ezaugarri propioak dituela. Ikus-
puntu hori oinarri hartuta, ikas-
learen beharrak dira irakaslearen
abiapuntua, eta irakasle-
aren zeregina da azter-
tzea eta hausnartzea es-
kolak nola erantzun die-
zaiekeen ikasleen behar
horiei. «Haurra bera da
ikasketa prozesuaren subjektua,
ez da helduek irakatsi nahi diote-
naren hartzaile soila».
Dinamika edo prozesu hori au-
rrera eraman ahal izateko, baina,
eskolako eremuak egokitu egin
behar dira, eta inbertsioak egitea
eskatzen du horrek, giroa «esti-
mulatzailea eta irekia» izan da-
din, «haurra bere ikasketa proze-
su propio eta pertsonalean urra-
tsak eginez joan dadin».
Dena prest dute, beraz, antola-
tzaileek, eta ekintza eta jarduera
andana bat antolatu du biharko
Argia ikastolak. Eguraldia lagun
izatea baino ez zaie falta.
Argia ikastolak eredu izan nahi du Erribera inguruarentzat, hezkuntzaren «erakusleiho»
4BERRIA
Larunbata, 2019ko urriaren 19aNafarroa Oinez
Iraganera begiratu beharizaten da, batzuetan, orai-na ulertzeko. Hala da,behintzat, Argia ikastola-ren kasuan. 35 urte bete
ditu aurten, eta oztopo handieiegin behar izan die aurre urte ho-rietan guztietan. Gaur egun, Fon-tellas (Nafarroa) herrian dago,Tuteratik oso hurbil.Bost neska-mutil baino ez ziren
hasierako eskola hartan. 1984anloratu zen Argia ikastola, azaroa-
ren 5ean, Tuterako lagun taldebatek zuen egoitza txiki batean.Guraso talde baten eskutik gerta-tu zen dena. Proiektu euskalduneta kooperatibo baten aldekoapustua egin zuten, euren seme-alabek euskaraz ikas zezaten nahizuten eta. Pentsatu eta egin.Urtebete geroago, egoitza hori
utzi, eta San Martzial kaleko etxe-bizitza batean ekin zioten eskolakeman eta hartzeari. Garai haiekbizi izan zituztenen arabera, «ilu-
sioz beteriko uneak» ziren, bainabaita «zailak» ere. Horregatik,apustu indartsua egin behar izanzuten gurasoek, apustu «ausar-ta». Lau urtez egon ziren etxehartan, 1989. urtera arte; eta, pix-kanaka-pixkanaka, familia han-dituz joan zen: lau ikasle hasi zi-ren, baina 40 ikaslera iritsi ziren.1990eko hamarkadan, ilusio
berri bati heldu zioten. Gero etaikasle gehiago ziren, gero eta be-har handiagoak zituztela ikusi
zuten, proiektua puzten ari zen,eta, horregatik, ikasteko espazioatxiki geratzen ari zitzaien. 75 ikas-le inguru ziren ordurako, eta,1991n, ordura arte behitegia izan-dako eraikin batera joan ziren.Orduan gertatu zen benetako
loratzea: 1995ean, sendotu eginzen Argia ikastola. Urte hartanantolatu zuten Tuteran lehen al-diz Nafarroa Oinez jaia, eta urtehartako leloak ere argi utzi zuenikastolak lortutako indarra: Inoiz
baino gehiago. Nafarroa Oinezhartan lortutako irabaziei eskereraiki zituzten gaur egun Fonte-llasen dauden instalazioak. Ikas-tetxe itxura zuen eraiki bat zuten,ikasle ugari, eta gogoa ere ez zu-ten falta; Argia ikastola eskualde-ko ikastetxe bihurtu zen, Erribe-rako ikastola. 2000. urtean, etenik gabe haz-
ten jarraitzen zuen ikastolak, etaeraikina handitzeko lanak mar-txan jarri behar izan zituzten. Bi-garren solairuan kokatu zituztenLehen Hezkuntzako hainbat gelaeta Derrigorrezko Bigarren Hez-kuntzakoak. Ate joka zuten biga-rren Nafarroa Oinez. 2002an, le-kukoa hartu zuen berriro ere, etafesta antolatu zuen, Muga guztien
gainetik lelopean.
Izena eta izana
Ez zen erraza izan, baina, nego-ziazio luzeen ostean, legeztatuegin zuten Argia ikastola, 2006.urtean. Euskararen NafarroakoForu Legeak ez-euskaldun mo-dura izendatzen duen eremukobeste ikastolen legeztatzearekinbatera iritsi zen Argiarena. Ordu-ra arte, izan ere, ikastolak ez zuenlege aitortzarik, eta legez babes-tutako ikastetxe bat izateak ekarditzakeen kalte guztiak jasan be-har izan zituen. Azkenik, 2006ko urriaren
13an, Nafarroako Gobernuak itunerregimenean txertatu zuen ikas-tola. Ikastolaren funtzionamen-dua baimendu zuen, eta, horri es-ker, Haur Hezkuntzako bigarrenzikloa eta Lehen Hezkuntzako zi-kloa jarri zituzten martxan. De-rrigorrezko Bigarren Hezkuntza-ko zikloa ere baimendu zuen, bai-na salbuespenezko izaerarekin:heziketa fisikoa emateko, derri-gorrezko baldintza zen kiroldegibat izatea.Ezaugarri horrek baldintzatuta
iritsi ziren 2013ko Nafarroa Oinez-era, Baietz oraingoan! lelopean.Festan lortutako diruarekin, gauregun dituzten frontoia eta kirol-degia eraikitzea lortu zuten.
Argia ikastolak 35 urte bete ditu aurten. Laugarrenez antolatu dute Nafarroa Oinez,eta aurreko ekitaldietan lortutako dirua ezinbestekoa izan da gaur egun arte iristeko.
Ilusioak ematen duen indarra
Argia ikastola 1995etik dago egungo eraikinean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
EROSKIoaarrNaf
Oinez-ekinUrriak 20
Urriak 20.anerutoz TZat
o denospatukA OINEZOARRNAFA
a!AIrJ
o laguntzaileaOhik
Hemengoa ea ona daizat
oski.es.erwww
6 Nafarroa Oinez
Batetik bestera dabil azken asteo-tan Argiñe Korta (Ezkio, Gipuz-koa, 1967) Argia ikastolako zu-zendaria: dena prest dute biharkojairako. Aitortu du antolatzaileeklan neketsua egin behar izan du-tela urte eta erdi honetan, baina,aldi berean, nabarmendu dubiharko eguna ailegatzeko irri-kan dagoela.Ongi ezagutzen du Kortak Ar-
gia ikastola, baita Nafarroa Oinezere. Ia 30 urte daramatza ikasto-lan lanean: irakasle izan da orainarte, eta zuzendari kargua dugaur egun. Adierazi du «handia»izan dela urte hauetan guztietanikastolan gertatu den aldaketa.Iristear da eguna. Zer sentsazio-
rekin ailegatu zara bukaerara?
Gogo handia dut, oso gogotsunago, baina egia da lan asko eginbehar izan dugula urte eta erdihonetan. Ez da prozesu errazaizan.Nolatan hasi zinen lanean Argia
ikastolan?
Dagoeneko 28 urte daramatzatTuteran (Nafarroa) bizitzen; bizi-tza erdia baino gehiago hemeneman dut. Eskoriatzan (Gipuz-koa) irakasle ikasketak egin ni-tuen, eta, ikasketak bukatu ni-tuenean, hona etortzeko aukera
eskaini zidaten. Noski, motxilahartu, eta gustura etorri nintzenhona. Eta hemen nago orduz ge-roztik.Urte dezente igaro dira, beraz,
etorri zinen lehen egun hartatik.
Zer aldaketa nabaritu dituzu
urte hauetan?
Urte hauetan, aldaketa oso han-dia egon da. Ikastolari dagokio-nez, asko aldatu diraikasle kopurua eta fami-lia kopurua. Ikastetxeaasko handitu da, eta askoaldatu da lan egitekomodua ere. Ikastola betiizan da herrian, beste tal-de batzuekin batera, eus-kara eta euskal kulturabultzatzeko talde eragilebat. Beraz, lan egitekomodua asko aldatu da,baita jendearen harreraeta jarrera ere. Azken fi-nean, gizartea aldatzen den hei-nean, gure lana ere aldatu egitenda. Nahiko ikastola txikia zarete.
Zenbat ikasle daude gaur egun
Argian?
Gaur egun, 190 ikasle inguru dau-de ikastolan. 18 hilabeterekinetortzen dira lehen aldiz, eta 16urtera arte ikasten dute hemen.
Derrigorrezko irakaskuntza egi-ten dute bertan.Eta derrigorrezko irakaskuntza
bukatzen dutenean, zer?
Tuteran ez dago aukerarik batxi-lergoa edo lanbide heziketa eus-karaz egiteko. Iruñea da horreta-rako gertuen dagoen herria. Ho-rregatik, zenbait ikasle Iruñerajoaten dira, eta beste batzuk, al-
diz, hemen bertan gelditzen dira,bertako institutuetan, eta gazte-leraz egiten dituzte, beraz, ikas-ketak. Horietako gehienek biga-rren aukera hori aukeratzen dute,eta ez dira kanpora joaten. Ondo-ren unibertsitatera doazenekeuskaraz, gazteleraz, katalanez...ikasten dute, aukeratzen dutengraduaren arabera.
Laugarren aldiz duzue aurtengo
Nafarroa Oinez jaia Tuteran.
Nola hartu zenuten berria?
Oso pozik, gogotsu. Guk jaia an-tolatzeko ardura eskatu egin ge-nuen, esanez Nafarroa Oinez be-har genuela, eta eman egin zigu-ten. Gogotsu hartu genuenerantzuna. Badakigu ardura osohandia dela, lan asko egin behardela dena behar bezala antolatze-ko. Urte eta erdiz dena emandaaritu gara. Baina, tira, gu oso go-gotsu gaude, baita jasotzen ari ga-ren elkartasunarekin ere, zerenbeharra baitago ikastolan, etahori begi bistakoa da. Gainera, Nafarroa Oinez anto-
latzeko prozedura auzolana iza-ten da. Ikastoletan ez da estilo be-rria, badakigulako auzolana zerden, badakigulako zertan eginbehar dugun lan, eta horretan arigara; askoz sakonago, jakina, bai-na ilusio handiarekin.Argia da ikastolaren izena, eta
Izan Argi! aurtengo leloa. Zer
eduki behar da argi? Zer mezu
helarazi nahi izan duzue lelo ho-
rrekin?
Guk, Argia ikastolan, oso argidugu zein den gure irakaskuntzametodoa eta zein den gure ikasto-la eredua. Gure ikastola eredua
euskalduna eta kooperatiboa da.Oso argi dugun hori besteei era-kutsi nahi diegu. Gainerakoek ereizan dezatela argi guk eskaintzendugun eredu hori, kontuan har-tuta gure esperientzia. Izan ere, 35
«Gure ikastola ereduaeuskalduna etakooperatiboa da»Argiñe Korta b Argia ikastolako zuzendaria
Argia ikastolak laugarrenez antolatuko du Nafarroa Oinez jaia, eta horiek guztiakgertutik bizi izan ditu Kortak: irakasle lanetan aritu da 28 urtez, eta zuzendari karguandago egun. Proiektu pedagogiko baterako erabiliko dituzte irabaziak, besteak beste.
Guk, Argia ikastolan, oso argi dugu zein den gure irakaskuntza metodoa eta ikastola eredua»
«Ez dugu beste diru laguntzarik, eta, horriaurre egiteko, beharrezkoadugu Nafarroa Oinez»
‘‘
BERRIALarunbata, 2019ko urriaren 19a
7
urte beteko ditu aurten Argia
ikastolak. Urtez urte eraiki dugun
esperientzia horrekin jendea gure
proiektura erakarri nahi dugu.
Zertarako erabiliko dituzue aur-
tengo irabaziak?
Ez dugu helburu jakin bat. Nor-
malean ere, bat baino gehiago
izaten dira. Nafarroa Oinez ekital-
di indartsua da, urte indartsua da,
eta dirua gauza asko egiteko era-
bili nahi dugu. Uztartu nahi ditu-
gu arlo ekonomikoa eta Argia
ikastolaren ezagutza, euskara,
euskararen normalizazioa eta
abar. Helburuak beti izaten dira
ekonomikoak, baita pedagogiko-
ak ere.
Arlo pedagogikoari dagokio-
nez, proiektu berri bat dugu esku
artean. Nafarroako ikastola guz-
tiak esparru pedagogiko berri ba-
tean gaude murgilduak. Haur
Hezkuntzako guneak moldatu
egin nahi ditugu. Dagoeneko la-
nean ari gara proiektu horrekin,
baina gelakako proiektu bat egin
nahiko genuke. Horretarako era-
biliko genuke diruaren zati handi
bat.
Eta instalazioei dagokienez?
Gaur egun dugun zorra arindu
nahiko genuke. 2013an egindako
Nafarroa Oinez jaian lortutako di-
ruarekin, kiroldegia eta frontoia
egin genituen. Zorraren zati han-
di bat kitatu genuen, baina orain-
dik ez dugu ordaintzen bukatu.
Beste zatitxo bat horretarako era-
biliko genuke. Eta diruaren hiru-
garren eta azken zatia erabiliko
genuke ikastolan bertan mante-
nu lanak egiteko.
Izan ere, zer diru laguntza jaso-
tzen duzue kanpotik bestela?
Guk, ikastolek eta gure sarean
dauden ikastetxe guztiek bezala,
administraziotik itunak jasotzen
ditugu, baina azpiegituretarako
ez dugu diru laguntzarik jasotzen.
Esan bezala, proiektu berritzaile
bati ekiten diogunean, egitura
moldatu beharra dago, eta inber-
tsio bat egin behar izaten da ho-
rretarako; hori jada ikastolaren
esku geratzen da. Ez dugu beste
diru laguntzarik, eta, horri aurre
egiteko, beharrezkoa dugu Nafa-
rroa Oinez.
Boluntario asko beharko ditu-
zue bihar, eta zuk aipatu bezala,
nahiko familia gutxi zarete ikas-
tolan. Nola eskatu duzue lagun-
tza?
Hiru talde osatu ditugu horreta-
rako. Lehenengo taldea ikastola-
ko gurasoek osatu dute, eta egun
osoan egin beharko dute lan.
Aurten guri dagokigu orduak eta
orduak ematea lanean. Egunean
bertan dena eman beharko dute
gurasoek. Gainera, beti egin ohi
den bezala, gainerako Nafarroako
ikastolei laguntza eskatu diegu;
zehaztu diegu zenbat lagun be-
harko ditugun lan egiteko, eta
horiek osatzen dute hirugarren
multzoa. Talde horiez gain, ingu-
ruko eta ezagunen lagunei, kua-
drillei, elkarteei ere laguntza es-
katu diegu. Hiru talde horiekin
aritu gara lanak egokitzen.
Ikastolan eta gizartean aldaketa
handiak gertatu direla esan
duzu. Nola oroitzen dituzu au-
rreko Nafarroa Oinez jaiak?
Oso ondo. Jendeak oso ongi eran-
tzun dio beti Argia ikastolari. Jen-
deak gogotsu erantzuten die Ar-
gia ikastolak antolatutako jaiei.
Halere, egia da Nafarroa Oinez-en
antolaketa asko aldatu dela lehen
aldi hartatik gaur egun arte. Be-
rrituz joan gara urtetik urtera.
Nafarroa Oinez-ek, egunean ber-
tan ospatzen den jaiaz gain, beste
proiektu batzuk ditu, eta proiektu
horiek ez ziren existitzen orain
dela hamar urte.
Proiektu berriek aldaketak era-
giten dituzte; antolaketan, esate-
rako. Jardueretan ere begi bista-
koak dira aldaketa horiek. Lehen,
kontzertuak eta puzgarriak baino
ez zeuden, eta, gaur egun, dene-
tariko jarduerak aurki daitezke.
Egitarauko zer jarduera nabar-
menduko zenuke?
Nabarmenduko nuke denetarik
dagoela prestatu dugun egita-
rauan. 10:00etan hasiko dira jar-
duerak gune guztietan. Bat aipa-
tzekotan, esango nuke Erronka
proiektuak daukala oihartzunik
handiena. Gazteei eskaintzen
zaien proiektu bat da, eta horrek
goiz osoa betetzen du. Jende ugari
erakartzen du Erronkak, eta oso
arrakastatsua izaten da.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Nafarroa
Oinez
BERRIA
Larunbata, 2019ko urriaren 19a
Mu s i k a z ,
dantzaz, jai
giroz eta al-
darrikape-
nez blaitu
ohi da Na-
farroa Oinez jaialdia. Antolatzai-
leek hamaika jarduera eta egitas-
mo ondu dituzte horretarako,
baina ez dituzte ahaztu bidean la-
gun izan dituztenak. Urtero, eus-
kararen alde eta ikastolen alde
egindako lana aitortzen diete
hainbat talde edo pertsonari Na-
farroa Oinez-en, eta aurten ere
izango dute horretarako tartea.
Argia ikastolak Errigora herri egi-
tasmoa omenduko du biharko
festan, eta NIE Nafarroako Ikasto-
len Elkarteak, berriz, Daniel Lo-
pez euskaltzalea. Antolatzaileen
arabera, «euskararekiko eta ikas-
tolen proiektuekiko neurrigabe-
ko atxikimendua» izateagatik
egingo diete «merezitako» ome-
naldia Errigorari eta Daniel Lope-
zi.
Harreman estua dute Errigorak
eta Argia ikastolak. Urteak dira
elkarlanean ari direla, eta elkar-
lan horretatik sortutako lagunta-
suna ere begi bistakoa da elkarren
inguruan hitz egiten dutenean:
«Asko lagundu digute», adierazi
du Maru Eriz Argia Ikastolako le-
hendakariak. Errigorako kideak
izugarri poztu ziren ikastolak
omendu egingo dituela jakin zu-
tenean: «Aspaldidanik ditugu la-
gun Argiako kideak, eta oso pozik
Urtero bezala, bi izango dira omenduak biharko Nafarroa Oinez jaialdian: Argia ikastolak Errigoraegitasmoari egingo dio aitortza, urte hauetan guztietan eman dion laguntzagatik, eta IkastolenElkarteak Daniel Lopez euskaltzalea omenduko du, euskararekin izan duen atxikimenduagatik.
«Eredu» izandakoei, aitortza
Agerraldia egitasmoaren aurkezpen eguna, Tafallan. IDOIA ZABALETA / FOKU
8 Nafarroa OinezBERRIA
Larunbata, 2019ko urriaren 19a
Errigorarekin elkarlanean aritzen diren hainbat kide; tartean, Argiñe Korta Argiako zuzendaria. ERRIGORA
9BERRIALarunbata, 2019ko urriaren 19a Nafarroa Oinez
tarrek osatzen dute. Urtean
14.000 saski ere banatu izan di-
tuzte. Urte hauetan saldu dituz-
ten saskiei esker, ia milioi bat euro
eman ahal izan diote euskalgin-
tzari.
Saskietatik haratagoEuskalgintzari ekonomikoki
laguntzeaz gain, sozialki ere bul-
tzada bat ematea erabaki du Erri-
gorak. Orain dela hiru urte mahai
gainean jarri zuten Agerraldia
proiektua, eta joan den astean
jarri zuten martxan, urriaren
12an. «Euskalgintzatik harago,
euskarak beste zerbait behar
zuela ikusi genuen: espazioak
berreskuratu behar dituela, posi-
zionamendua, eta estrategia
baten beharra sentitu genuen»,
azaldu du Sueskunek. Egitasmo
horren helburu nagusiak hauek
izango dira: euskararen ezagutza
zabaltzea, erabilera handitzea eta
hizkuntzaren aldeko jarrera
indartzea. Hori lortzeko, eremu
ugaritan jardungo da Agerraldia:
kulturan, irakaskuntzan, aisial-
dian eta abarretan.
Tafallan eman zioten hasiera
egitasmoari, eta egun osoko egi-
taraua ondu zuten antolatzaileek
egun horretarako: kalejira, dan-
tzariak, erraldoiak, jotak eta kon-
tzertuak izan ziren. Saskiak ere
jarri zituen salgai Errigorak; hain
zuzen ere, aurki abiatuko dute
udazkeneko Euskarari puzka
kanpaina, eta elkarteak iragarri
du kanpainan lortuko duten ira-
bazien zati bat Agerraldiarentzat
ere urtero hautatzen du pertsona
edo elkarteren bat omenaldia egi-
teko. Aurten, Daniel Lopezi egin-
izango dela: «Saskiak eskatuta
egin dakioke putz Agerraldiari».
Nafarroako Ikastolen Elkarteak
go diote aitortza, «euskararen
alde egindako lan guztiagatik».
Ablitaskoa da Lopez, eta 16 urte
bete arte ez zuen sekula entzun
abesti bat euskaraz: Xabierren
izan zen hori, eta hori du euskara-
rekin lotuta duen garai hartako
oroitzapen bakarra. Baina geroa-
go, Bilbora ailegatu zenean, eus-
kara ikastea erabaki zuen. Handik
urte gutxira konturatu zen ez zue-
la apaiz izan nahi, eta, jaioterria
itzultzeko gogo handirik ez zue-
nez, Nafarroako Diputaziora joan
zen, Euskara Departamentuan la-
na eskatzera. Han jakin zuen ira-
kasle baten bila ari zirela Lizarra-
ko ikastolan, eta hara joan zen.
Zazpi urte egin zituen han lanean.
Tuteran ezkondu zen, eta, ge-
roztik, irakasten eman du bizitza
Lopezek. Azken urteotan, gaine-
ra, beste zeregin bat ere izan du:
Tuterako Olentzero da.
gaude; oso harreman ona dugu,
eta askotan aritzen gara elkarla-
nean», nabarmendu du Ibai
Sueskun Errigorako kideak. Ar-
gia ikastolak ere merezi du aitor-
tza, Sueskunen esanetan, egiten
duen lana kontuan hartuta: «Oso
eskertuak gaude Argia ikastolak
omenaldi hori egingo digulako,
baina merezi duena euskara da,
baita Argia ere, egiten duen lan
guztiagatik».
Nekazaritza, burujabetza eta
euskara hauspotzeko abiatu zu-
ten Errigora proiektua. 2012. ur-
tean, Zazpiak Bat Harreman Sare-
ak hausnarketa bat egin zuen, eta
ohartu zen Nafarroako hegoalde-
an eta erdialdean euskarak gabe-
ziak zituela, eta nekazaritza in-
dargune bihur zitekeela: «Hasta-
peneko proiektu bat jarri zen
martxan. Hasieran, proiektu ho-
rrek bazuen izana, baina ez zuen
izenik. Batetik, euskarari lagundu
nahi genion, eta, bestetik, buruja-
betzaren bidean urratsak egin,
bertako produktuei balioa eman
eta hori sustatu», azaldu du Sues-
kunek. Eta, modu horretan, izen
zehatzik gabe, Ikastolen Elkarte-
arekin batera garatu zuten
proiektua Errigorakoek. Nafarro-
ako Erriberako produktuz osatu-
tako 1.500 saski baino gehiago ba-
natu zituzten Euskal Herri osoan
—kontserbak eta oliba olioa sal-
tzen dituzte, batik bat—, eta sal-
menta horren bitartez lortutako
irabazi ekonomikoak Argia ikas-
tolari eman zizkioten, «bertako
ikastola sustatzeko». Ikastolak
urtero jaso izan du dirua
2012. urtetik gaur egun
arte, eta laguntza hori
ikastolaren beharrak be-
tetzeko erabili dute, hala
nola igogailua jartzeko
eta material informatikoa
erosteko.
Herritarren artean egi-
tasmoak harrera ona jaso
zuela ikusita, aurrera ja-
rraitzea erabaki zuten: «Arrakas-
tatsua izan zenez, buruari bueltak
ematen hasi ginen, proiektuari
forma nola eman erabakitzeko.
Euskalgintzako hiru eragilerekin
jarri ginen harremanetan: Ikasto-
len Elkartearekin, AEKrekin eta
Sortzen elkartearekin. Akordio
bat egin, eta denok oso argi ikusi
genuen Nafarroako hegoaldean
eta erdialdean euskara sustatzeko
beharra zegoela», kontatu du
Errigorako kideak. Horiek horre-
la, ekoizleekin harremanetan jar-
tzen hasi ziren, eta orduan eman
zioten Errigora izena proiektu
horri. Gaur egun, 25 ekoizle ingu-
ruk parte hartzen dute Errigora
egitasmoan, eta sare moduan
funtzionatzen du: hau da, Euskal
Herriko hainbat txokotako herri-
GASTEIZ euskaltegiaErrege-erregina Katolikoak 15 C945 288 922
ARATZ euskaltegiaAdriano VI.a 18945 154 341
ZALDIARAN euskaltegiaZaldiaran Plaza 15-16945 244 905
GASTEIZ 945 154 341 | IRUÑEA 948 222 246
ERRIOXA 945 601 087 | LESAKA 948 637 796
BARAÑAIN 948 188 325 | ATARRABIA 948 332 660
DONEZTEBE 948 451 555 | LEITZA 948 610 776
gasteiz.ikaeuskaltegiak.eus
hogeitahamaurte
euskaraerrazago
egiten
MatriculikateCursos de euskera / Euskara ikastaroak
Gaur egun, 25 ekoizle ingurukhartzen dute parte Errigoraegitasmoan, eta sare moduanfuntzionatzen du
Ablitaskoa da Lopez, eta 16 urte bete arte ez zuen sekulaentzun abesti bat euskaraz:Xabierren izan zen hori
Taldean lan egite-
aren garrantzia
agerian uzten
duen proba bat
da Erronka. Sei-
garren ekitaldia
izango da bihar Tuteran, eta urte-
tik urtera gero eta oihartzun
eta indar handiagoa du. DBHko
ikasleek parte hartzen dute,
13 eta 16 urteko gazteek. Hama-
bost ikastola daude Nafarroan,
baina hamabi lehiatuko dira,
gainerako hirurek ez baitute
DBH zikloa. Ikastola bakoitzak
bere taldea osatu behar izan du,
eta proban egin beharreko erron-
kak Nafarroa Oinez jaia antola-
tzen duen ikastolak zehaztu
behar izaten ditu. Antolatzaileen
arabera, Erronka probaren hel-
buru nagusia da aisialdirako
beste eredu bat eskaintzea, eta
ikastoletako ikasleen artean
harremanak egitea, jarduera fisi-
koa oinarri duen egitasmo baten
bidez.
Bihar eramango dute lekukoa
iazko Erronkaren irabazleek, eta
gazteek goiz osoa igaro beharko
dute probetan dena emanda.
Hamabi lagunek osatutako talde-
ak izango dira; talde bakoitzak bi
kapitain izango ditu, baita ban-
dera propioa ere. Lau proba egin
beharko dituzte denera: gune
bakoitzeko, proba bat. Ariketa
horietan, euren abilezia, indarra,
azkartasuna, herri jakinduria eta
euskaltzaletasuna erakutsi
beharko dituzte garaikurra esku-
ratu nahi badute.
Lau proba, lau abileziaIndiana Jon erronka izango da
gainditu beharreko lehena. Proba
horretan, taldeetako partaideek
baloi erraldoiak garraiatu behar-
ko dituzte zirkuituaren alde bate-
tik bestera, eta zirkuituan egongo
Erronka probaren seigarren aldia izango dute bihar Nafarroa Oinez jaialdian. Hamabi ikastolak parte hartuko dute, eta 13 eta 16 urte arteko gazteek osatuko dituzte taldeak. Lau proba prestatu dituArgia ikastolak aurtengo ekitaldirako, eta topaleku «jendetsua» izatea espero dute antolatzaileek.
Talde lanari esker, saria eskura
Erronka proban Argia ikastola ordezkatuko duten gazteak, bandera eta guzti. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
10 BERRIALarunbata, 2019ko urriaren 19aNafarroa Oinez
11BERRIALarunbata, 2019ko urriaren 19a Nafarroa Oinez
Baztango ikastolak abiatu zuen
egitasmoa, eta azken lau urteetan
egin den lehiaketa da. Ikastola ba-
koitzak bideo bat grabatu behar
izan du, taldeko partaideak zein
diren azaltzeko. Saria irabazi ahal
izateko, imajinazioa martxan ja-
rri behar izan dute, urtero sormen
eta umore handiko bideoak iza-
ten baitira.
Goiz osoa batetik bestera ibili
ostean, irabazlea zein den jakite-
ko unea iritsiko da. Irabazten
duen taldeak lekukoa hartuko
du, eta garaikurra urte osoan era-
kusgai edukitzeko aukera izango
du. Lau probetan lortutako pun-
tuak batuta erabakiko dute zein
talde izango den garailea.
Ikastolako antolatzaileak pozik
daude ondutako probarekin, eta
espero dute jende andana etor-
tzea biharko jardunaldia ikuste-
ra.
diren lau eremu zeharkatu be-
harko dituzte horrela. Erronka
horren helburua izango da hama-
bost minutuan ahalik eta zirkuitu
oso gehien egitea, hau da, baloi
horiekin distantzia handiena egi-
ten duen taldea izango da irabaz-
lea.
Baloiak alde batera utzita, Bi
kilo menestra probaren txanda
izango da. Kasu honetan, errele-
boen bidez, beharrezko osagai
guztiak dituen bi kilogramoko
menestra ontzi bat prestatu be-
harko dute. Lau proba egin be-
harko dituzte jarduera horretan,
eta parte hartzaileek txapela eta
amantala pasatu beharko dizkie-
te batak besteari. Amaieran, ha-
sieran zehaztutako pisura, hots,
bi kilogramora gehien hurbiltzen
den taldea izango da garailea.
Hori bai, proba guztian ez dute
balantzarik erabiltzeko aukerarik
izango, eta, beraz, modu intuiti-
boan asmatu beharko dute zer
osagai kopuru erabili.
Txapelak eta amantalak gorde,
pontoizainak izatera egingo dute
jauzi ikasleek hirugarren proban:
Pontoneroak. Proba horrekin
Ebroko pontoizainen lana gogora
ekarri nahi izan dute antolatzaile-
ek, eta ikasleen kooperazioa eta
talde lana frogatu. Gazteek pon-
toiak erabiliko dituzte ibaiaren
ertz batetik irla batera iristeko. Ir-
lara ailegatzean, talde aldaketa
egin beharko dute, eta, berriz ere
pontoiak erabiliz, beste ertzerai-
no heldu beharko dute. Joan-eto-
rria azkarren egiten duen taldeak
irabaziko du puntu gehien.
Eta laugarren eta azken pro-
ban, alde artistikoa erakutsi be-
harko dute. Kolorez blai deituri-
ko proban, aurtengo logoa mar-
gotu beharko dute. Baina ez
pentsa horretarako materiala es-
kuratzea erraza izango denik; au-
rrena, tiragomarekin punteria
ona dutela frogatu beharko dute
pintura potoak eskuratu ahal iza-
teko. Baita azkarrak direla ere,
potoak gainerako taldeek baino
azkarrago eskuratzeak abantaila
itzela emango baitie. Pintura lor-
tuta, logoa margotzeari ekingo
diote. Baina hori ere ez da lan ma-
kala izango, ezingo baitute eskuz
egin: kanabera luze baten lagun-
tza izango dute horretarako.
Lehia handia izango da ikasto-
len artean, orain arte entrenatze-
ko aukera izan dute eta. Proba an-
tolatzeko ardura dutenek erron-
ka bakoitzaren azalpenak bideoz
grabatu behar dituzte, eta gaine-
rako ikastolei bidali. Erronka egi-
tasmoaren webgunean ere ikus-
gai daude bideo horiek.
Lau proba fisiko horiez gain, bi-
deo lehiaketa ere egingo dute.
Antolatzaileen arabera,Erronka probarenhelburu nagusia daaisialdirako beste eredu bat eskaintzea
12BERRIA
Larunbata, 2019ko urriaren 19aNafarroa Oinez
Urte guztian eginda-
ko lana lehertu
egiten da Nafarroa
Oinez jaialdian.
Antolatzaileentzat
egun berezia eta, aldi berean,
neketsua izan ohi da, lan asko
egin behar izaten baitute, eta
haientzat oso garrantzitsua baita
dena ongi ateratzea eta jaialdian
parte hartzen duen jendeak egi-
tarauaz gozatzea. Haatik, festa
handiaz gain, urtean zehar ere
hainbat ekintza antolatzen dituz-
te: besteak beste, sormena lantze-
ko eta jaiak ingurumenean duen
eraginaren aurrean neurriak har-
tzeko. Jarduera horiek antolatzen
aritzen dira, gainera, hainbat
elkarte eta udal. Horri esker,
Nafarroa Oinez bizi-bizirik egon
da Tuteran azken hilabeteotan.
Urtero antolatzen diren ekital-
diak dira Oinez Basoa, Txikiak
Handi eta Artea Oinez.
TXIKIAK HANDI
bbb Hizkuntza gutxituen
etorkizuna argitzeko
Hizkuntza gutxituen arloa landu
eta horretan sakontzea du helbu-
ru Txikiak Handi egitasmoak, eta,
aurten, ikasleak ahalduntzeko bi-
dean sakontzen jarraitu nahi izan
du Argia ikastolak. Joan den urte-
an, Altsasuko eta Valentziako
DBHko ikasleek euren hizkun-
tzaren inguruko gogoetak egin zi-
tuzten. Oraingoan, berriz, Euskal
Herriko hainbat lurraldetako
gazteak bildu dira euskararen ira-
ganaz, orainaz eta etorkizunaz
jarduteko: Baionako Bernart
Etxepare lizeoa, Tolosako Lasko-
rain ikastola eta Argia ikastola el-
karlanean aritu dira Txikiak Han-
di egitasmoan.
Lurralde bakoitzaren errealita-
te soziolinguistikoaren ikerketa
bat egin dute; aztertu dute zer ja-
rrera duten herritarrek euskara-
ren inguruan, eta zer egoeratan
dauden munduko gainerako hiz-
kuntzak. Horrez gain, hizkuntzek
pertsonengan uzten duten arras-
toaz egin dute gogoeta, euren ko-
munitatean hizkuntzek izan du-
ten garapena ekarri dute gogora,
eta euren burua kokatu dute ere-
mu linguistiko horretan. «Zein
izan zen nire arbasoen hizkun-
tza? Zein da nirea gaur egun? Zein
gustatuko litzaidake izatea etor-
kizunean niretzat edo nire ondo-
rengoentzat?». Galdera horiei eta
beste hainbati erantzuten saiatu
dira gaztetxoak.
Joan den astean, hiru eguneko
topaketa batean bildu ziren ikas-
tetxeetako ikasleak Argia ikasto-
lan. Ikerketaren inguruko azalpe-
nak eta hausnarketak parteka-
tzeko aukera izan zuten, baita
unitate didaktiko bat lantzeko
abagunea ere. Biharko jaian, ikas-
toletako ordezkariak bilduko
dira, eta manifestu bat sinatuko
dute, adierazteko Txikiak Handi
proiektuan parte hartu dutela eta
bat egiten dutela manifestu ho-
rrekin.
OINEZ BASOA
bbb Inpaktu ekologikoa
orekatzeko asmoz
2008. urtean jarri zen martxan
Oinez Basoa egitasmoa, eta bede-
ratzigarren aldia izango da aur-
tengoa. Ingurumenaren eta eus-
kararen berreskurapena dira egi-
tasmo horren ardatza. Nafarroa
Oinez jaialdiak sortzen duen in-
paktu ekologikoa orekatzeko hel-
buruarekin, zuhaitzak landatze-
an datza ekinaldi hori. Izan ere,
baliabide naturalak kontsumitu,
hondakinak sortu eta berotegi
efektua areagotzen duten gasak
Egun handiaz gain, urte osoko hainbategitasmori jarraipena eman diete aurtenere antolatzaileek. Euskara, sormena etaingurumena dituzte ardatz Txikiak Handi,Oinez Basoa eta Artea Oinez proiektuek.
Urte osoanbizirik dagoenjaialdia
1
2
3
13BERRIA
Larunbata, 2019ko urriaren 19a Nafarroa Oinez
jaulkitzen dira horrelako jaial-
dien bitartez.
Proiektua martxan jarri zene-
tik, Nafarroa osoan zortzi baso sor-
tu dituzte, eta 47.000 zuhaitz bai-
no gehiago landatu. Hori gutxi ba-
litz bezala, biodibertsitatea susta-
tzeko elementuak ere ipini dituz-
te, hala nola habiak hegaztientzat,
saguzarrentzat eta abarrentzat.
Argia ikastolak ere gogotsu hel-
du dio Oinez Basoa egitasmoari
aurten. Ingurumena zaintzeko
premiaz sentsibilizatu nahi izan
ditu ikasleak, eta erakutsi nahi
izan die zeinen garrantzitsua den
modu aktiboan jokatzea inguru-
mena zaindu ahal izateko. «El-
kartasun aztarna bat» utzi nahi
izan dute Tutera inguruan.
Halaber, aurten ez dute baso
bat sortu: hobekuntzak egin nahi
izan dituzte oso ezaguna den in-
gurune batean. Arguedasko Uda-
larekin aritu dira elkarlanean ho-
rretarako. Nafarroako Erriberan
balio sinboliko handia duen leku
bat aukeratu dute: Yugoko men-
dilerroa. Leku oso ezaguna da he-
rritarren artean, baita kanpotik
datorren jendearentzat ere: Bar-
deako sarrera da. Leku hori ingu-
ruko paisaiaren isla da, eta Bardea
Zuriaren eta Ebro ibaiaren ikus-
pegi ikusgarriak ditu. Hango ego-
era hobetzeko eta aberasteko,
landareak eta zuhaitzak landatu
dituzte, eta zuhaitz horiek moni-
torizatu egin dituzte, unibertsita-
tearekin egin duten elkarlan bati
esker.
Hiru helburu nagusi izan ditu
egitasmoak: batetik, abelbideek
ondare immaterial gisa duten ba-
lioa azpimarratzea; bestetik, lan-
dare bioaniztasuna sustatzea er-
mitatik gertu dauden pinudietan;
eta, bukatzeko, inguruko hegaz-
tien biodibertsitatea bultzatzea.
Hegazti horien artean daude, esa-
te baterako, txolarrea eta kaska-
beltza.
Gainera, Arguedasko Udalak
ingurumenarekin duen konpro-
misoa goraipatu dute antolatzai-
leek: «Oso jarrera baikorra dute
ingurumenarekin, eta esfortzu
handia egiten dute ingurumena
zaintzeko. Arguedas etorkizun
iraunkor baterantz urratsak egi-
ten ari den herri bat da».
ARTEA OINEZ
bbb Sormenak eta arteak
badute euren lekua
«Erreferentziazko erakusketa
bat» da Artea Oinez, antolatzaile-
en hitzetan. Hainbat artista esan-
guratsuk euren lanak eskaintzen
dizkiote Nafarroa Oinez jaialdiari,
eta, modu horretan, erakusketa
ibiltari bat osatzen dute festaren
antolatzaileek. Aurten, 70 artista
garaikideren obrak bildu ditu
erakusketa horrek: Nestor Baste-
rretxea, June Crespo, Juan Gorri-
ti, Itziar Okariz eta Jose Luis Zu-
meta artistak dira horietako ba-
tzuk. Aurrekoetan bezala,
Iruñeko Kondestablearen jaure-
gian egon dira lanak ikusgai au-
rrena, eta Tuterako Almirantea-
ren Etxean ondoren.
Nafarroa Oinez-ek txoko bat
eskaini nahi die sormenari eta ar-
teari. Gainera, artista bat ere
omentzen dute urtero. Aurten,
Javier Sueskun margolariari
eman dio sari hori Argia ikasto-
lak. Antolatzaileen arabera, «oso
pertsona berezia» da Sueskun
ikastolarentzat, eta urte hauetan
guztietan ikastolarekin izan duen
harremana azpimarratu nahi
izan dute: «Gure lurraldeari lotu-
tako hezkuntza eta kultura ibilbi-
de luzea duen tuterarra; arteari
eta, oro har, kulturari egin dion
ekarpenarengatik omendu nahi
izan dugu ekitaldi honetan».
4
1 Kantari.Haur Kantari Jaialdia
egin zuten joan den martxoan,
Tuteran. NAFARROA OINEZ
2 Yugoko mendilerroa.Argia
ikastola elkarlanean aritu da
Arguedasko Udalarekin Yugoko
ingurua hobetzeko. NAFARROA OINEZ
3 Dantzan.Giro ederra izan dute
antolatutako jai eta erromerietan.
NAFARROAKO HITZA
4 Omenaldia. Javier Sueskun
Tuterako artista omendu dute
aurten Argia ikastolako kideek
Artea Oinez egitasmoaren
barruan. NAFARROA OINEZ
Nafarroa Oinez Tuteran
Mugarik Gabeko Ttunttuneroak, Tutera Kantuz, Xapiru trikiti eskola,
Loatzo musika eskolako ikasleak, Keja Punkera elektrotxaranga, gaiteroen alardea.
Talde ibiltariak
TUTERA
Sarrerak Aparkalekuak
Gunea
1 Argia
Bizkaiko gaiteroak
Ertzak
Erronka
Paloteao San Juan
Txutxin Ibañez y Los Txarros
Kiki Koko eta Moko (Tururututu Pailazo Bihurtu)
Gauargi
Egun osoan
10:00
11:00
12:00
13:00
14:00
15:00
16:30
Gunea
2 Etorkizuna
Eutsi
Pimiento radikal
Trikidantz
Erronka
Erronka sari banaketa
Modus operandi
Zopilotes Txirriaos
Oihan Vega
10:00
10:30
11:30
13:00
14:00
15:00
16:15
17:30
1
2
3
4
A-68
A-68
Haur jarduerak, tailerrak, ludoteka, autobusa, inklusibitate tailerra…
Egun osoan
Gazteentzako puzgarriak
Gunea
3 Aniztasuna
Erronka
Jotak
Potxin eta Patxin pailazoak (Zirkuko Izarrak)
Dantzaro
Trikiteens
Udekasi txaranga
Larrain dantza (Tuterako gaiteroak
eta Udekasi txarangarekin)
10:00
11:00
12:00
13:30
15:30
17:00
17:30
Egun osoan
Jokoak, haur jarduerak, Kaikutxo ipuina…
Gunea
4 Alaitasuna
Herri kirolak
Erronka
Duguna, Iruñeko dantzariak
Timbakada
Tximeleta
Afu
Urtz
10:00
11:00
12:00
12:30
14:00
15:30
17:00
Egun osoan
Puzgarriak, jokoak, haur jarduerak…
Musika eskaintza zabala ondu dute Argia ikastolako antolatzaileek biharko Nafarroa Oinezjaialdirako. Egitarauan «aniztasuna» eskaini nahi izan dute, eta lau gunetan banatu dituztejarduerak. Jasangarritasunaren dekalogoa gehitu dute eskuorrian, kutsadura murrizteko helburuz.
Gogobetetzeko eta hobetzeko
14 Nafarroa OinezBERRIA
Larunbata, 2019ko urriaren 19a
15Nafarroa Oinez
an. Azken horretan, 13:00etan
egingo dute azken proba, Kolorez
blai izenekoa. Proba hori bukatu
eta aurreko guztietan lortutako
puntuazioa batuta, 14:00etan
egingo dute sari banaketa, gune
horretan bertan.
Kontzertu ugari egongo dira
egun osoan, eta, bereziki, biga-
rren eta laugarren guneetan topa-
tuko dituzte bisitariek kontzertu
horiek: Trikidantz, Modus ope-
randi, Zopilotes Txirriaos, Txime-
leta, Afu eta Urtz izango dira kon-
tzertu horietako batzuk.
Dantzak ere izango du tartea
jaialdian. Esaterako, Duguna
Iruñeko dantza taldeak laugarren
gunean eskainiko du emanaldia,
12:00etan, eta larrain dantza
egingo dute 17:30ean hirugarren
gunean, Tuterako gaiteroekin eta
Udekasi Txarangarekin. Txaran-
gak ere izango dira, beraz, eta
haurrentzako jarduerak izango
dira gune guztietan egun osoan:
puzgarriak, jokoak, erraldoiak,
tailerrak eta abar.
Gune bakoitzean izango diren
jarduera eta emanaldiez gain, tal-
de ibiltariak ere ibiliko dira bate-
tik bestera, besteak beste, Muga-
rik Gabeko Ttunttuneroak, Tute-
ra Kantuz, Xapiru Trikitixa
Eskola, Loatzo Musika Eskolako
ikasleak, Keja Punkera elektro-
txaranga eta gaiteroak. Musika
eta doinurik ez da faltako, beraz,
egun osoan zehar.
Dena den, egun osoko egita-
raua eskura eduki ahal izateko,
gailu mugikorretarako aplikazio
bat jarri dute eskuragarri antola-
tzaileek: Ikasjai izeneko aplika-
zioa, hain zuzen. Android nahiz
iOS mugikorrekin bateragarria
da aplikazio hori.
Argia Ikastolak Ibilbide birtua-
la izeneko proiektua jarri du mar-
txan aurten, jende orori aurtengo
jaialdian «elkarlanean aritu ahal
izateko» aukera ematen dion
proiektua. Nafarroa Oinez-en
webgunean bertan dago proiek-
tuan parte hartu ahal izateko au-
kera. Nahi duenak «metroak»
eros ditzake ibilbide birtual ho-
rretan. Metroak bakarrik, fami-
liarekin, lagunekin edo bakoitzak
nahi duenarekin eros daitezke,
eta, modu horretan, ekarpena
egin Argia ikastolari.
Ingurumena zaintzekoJasangarritasunaren dekalogoa
txertatu dute jaialdiaren antola-
tzaileek esku orrian, jaialdiak sor-
tzen duen eragina ahalik eta
gehiena murrizteko xedearekin.
Besteak beste, gomendatu dute
garraio jasangarria erabiltzea,
hondakinak murriztea, lurrera
zaborrik ez botatzea eta ura eta
energia neurrian kontsumitzea.
Herriaren kanpoko aldean
aparkalekuak egokitu dituzte.
Zortzi aparkaleku baino gehiago
egongo dira, eta autobusak jarri
dituzte horietatik ibilbidera joate-
ko; ordu erdian behin emango
dute zerbitzua. Furgonetentzako
eta autokarabanentzako aparka-
lekuak ere badaude.
Dena prest dute
antolatzaileek
biharko egun
handirako, eta
Tuterara joan-
go direnek es-
kaintza zabal eta askotarikoare-
kin egingo dute topo. Kontzer-
tuak, tailerrak, emanaldiak...
denetik izango da Nafarroa Oinez
jaialdian, eta haur, gazte eta hel-
duek gozatu ahalko dute egita-
rauaz. Argia, Etorkizuna, Anizta-
suna eta Alaitasuna izango dira
lau guneak, eta 3,5 kilometroko
ibilbidea osatuko dute denera.
Gune horietan egongo diren jar-
duerez gain, batetik bestera mu-
gituko diren talde ibiltariak ere
izango dira, giroa alaitzeko. Be-
raz, aitzakiarik ez da faltako
biharko jaira hutsik ez egiteko.
Argiñe Korta Argiako zuzenda-
riak eta Maru Eriz lehendakariak
adierazi dutenaren arabera,
«aniztasuna» bermatu nahi izan
dute aurtengo jaialdian, eta, ho-
rregatik, eskaintza handia eta za-
bala izango da bihar. «Pozik»
daude ondu duten egitarauare-
kin, eta espero dute Nafarroa Oi-
nez-era joatea erabakitzen duen
jende orok egunaz gozatzea. Gai-
nera, eguraldia lagun izatea espe-
ro dute.
10:00etan hasiko da eguna gu-
ne guztietan. Urtero egin ohi du-
ten moduan, inaugurazio ofizia-
lean hainbat eragilek hartuko du-
te parte, besteak beste, instituzio-
etako ordezkariek, Ikastolen El-
karteko kideek eta bailarako
udaletako ordezkariek. Argia
ikastolako kideak ere izango dira,
eta, horiez gain, ongi etorria izan-
go da bertaratu nahi duen oro.
Musika eta askoz gehiagoBi sarrera izango ditu jaiak: lehe-
nengo gunetik, Argia gunetik eta
laugarrenetik, Alaitasuna gune-
tik. Argia gunean, Biz-
kaiko gaiteroek ekingo
diote giroa jartzeari, eta
musika ez da egun guz-
tian faltako. Izan ere, Er-
tzak taldeak hartuko die
erreleboa gaiteroei
11:00etan.
Hirugarrenean, Aniz-
tasuna gunean, alegia,
hasiko da Erronka proba,
10:00etan. Proba horretan parte
hartuko duten ikastoletako or-
dezkariek lau guneetan egin be-
harko dituzte erronkak: hiruga-
rren gune horretatik laugarren
gunera joango dira, Alaitasuna
gunera, eta 11:00etan hasiko da
hango lehia. Hori amaituta, lehe-
nengo gunera igaroko dira, Argia
gunera, eta bigarren gunean
amaituko dute, Etorkizuna gune-
Egun osoko egitaraua eskuraeduki ahal izateko, gailumugikorretarako aplikazio batjarri dute eskuragarri
Zortzi aparkalekutik goraegongo dira, eta horietatikibilbidera gerturatzekoautobusak jarri dituzte
BERRIALarunbata, 2019ko urriaren 19a
1
2
1 Zopilotes Txirriaos. Argiak
2013an antolatutako Nafarroa Oi-
nez-en ere kontzertua eman zuen
taldeak. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2 Altsasu. Jende andana bildu
zen iaz Iñigo Aritza Ikastolak anto-
latutako Nafarroa Oinez festan.
IDOIA ZABALETA / FOKU
16 BERRIALarunbata, 2019ko urriaren 19aNafarroa Oinez
Jaiotzez, ez da Nafarroakoa Gari-koitz Urbizu (Mendaro, Gipuz-koa, 1976) Argia ikastolako ira-kaslea, baina urte mordoa egin duTuteran; familia ere Erriberanosatu du. Urte osoan buru-belarriaritu da biharko Erronka proba-ren xehetasunak fintzen, eta,prozesu «gogorra» izan delaadierazi duen arren, ilusio handiadu biharko festarako.Mendaron jaio zinen. Nolatan
bizi zara Tuteran?
Ia bizitza erdia daramat hemen:20 urte. 1998an etorri nintzen Tu-terara. Irakasle ikasketak amaituondoren, irakasle moduan hasinintzen lanean. Hasieran, Azpei-tian (Gipuzkoa) izan nintzen ira-kasle, ordezkapen bat egiten, etalanpostu bat atera zen Tuteran.Orduan, hango bi irakasle honaetorri ginen, eta harrezkero he-men geratu gara, jendea beharzen eta. Alde handia nabaritu zenuen
ikastetxe batetik bestera?
Aldaketa, azken finean, beti iza-ten da nahiko handia. Hemengobizimodua desberdina zen han-goarekin alderatuta, eta desber-dina izango da hemendik aurreraetorriko den jendearentzat ere.Baina gure txokoa aurkitu ge-nuen hemen ere. Betiere, egia da,gazteagoa zarenean nahi izaten
duzula lagunekin daukazun ha-rremana mantendu, baina geroz-tik hemen sortu dugu familia, eta,beste asko bezala, oso gusturagaude.Zer nabarmenduko zenuke Ar-
gia ikastolatik?
Nabarmenduko nuke ikastolatxiki bat dela, eta, ikastola txikibat den heinean, askotan deneta-rik egin behar izaten dugula. Gaijakin batean espezializatuz geroedo espezializatu gabe ere, bestehainbat gauza egin behar izatendituzunean, zerbaiten parte zare-
la sentitzen duzu, eta ikuspegiglobalago batetik ikusten duzuhezkuntza. Horrez gain, gertutasuna.
Hemen daukagun jende askoegunero ikusten dugu kalean, etahoriekin dugun harremana ezgenuke izango ikastetxe handia-go batean lan egingo bagenu.Eskualdeko ikastetxe bat daArgia, baina gure herriko jendeaere etortzen da. Horregatik,horietariko asko lagunak dira,edo oso gertukoak. Harreman
hori estuagoa izaten da normale-an.Zer eman dizu, beraz, hemengo
bizimoduak?
Niri izana eman dit hemen bizi-tzeak. Izena amak jarri zidan, bai-na hemen lortu ditut izana eta ira-kasle izatea. Tuterara joaten gare-nean, badakite gu ikastolakoirakasleak garela, onerako nahiztxarrerako. Baina gustura sentia-razten gaituzte; kalean maitatuasentitzeko aukera hori, gertuta-sun hori... gustura hartzen da.Pertsonekin lan egiteak beti ema-ten ditu buruhauste asko, bainapoz handia ere sortzen du batzue-tan.Nolakoak dira ezagutu dituzun
ikasleak? Zer jarrera dute eus-
kararekin?
Zaila izango litzateke hitz baka-rrean laburtzea. Bertako inguru-neak eta giroak ematen dituenaukerak ezagutu behar dira, etahemengo gehiengoak ez du eus-kara jaso etxetik. Alde batetik,esango nuke konprometituak di-rela, baina euskaraz egiteko du-ten ingurune bakarrenetakoaikastola da. Horregatik, alde ho-rretatik uste dut badutela horreninguruko kontzientzia, urteekinhandituz joaten dena, eta aldako-rra dena. Gainera, nire iritziz, gertutasu-
na da ikasleen beste ezaugarri bat.Erronka izeneko taldean ari naizlanean orain, eta, ikasle ohiei dei-tu diedanean laguntza eske, as-kok euskaraz egin dute nirekin,edota euskaraz hitz egiten saiatudira, ikastola bukatu zutenetikeuskararekin harremanik izan ezduten arren. Beraz, ikasleek osoargi dute konpromiso hori, etamantendu egiten dute. Tuteran,bere kutsua du ikastolan ikasteaketa ikastolakoa izateak. Zer moduz aritu zarete Erronka
proba antolatzen?
Taldetxo bat dugu; zazpi lagungara, gutxienez, arduradunak,eta nik zeregin bat izan dut horre-tan. Oso gustura ari gara lanean;lan gogorra izan da, lan asko due-lako eta inguruneak baldintzatuegiten duelako.Gogotsu al zaudete biharko?
Azken bi aste hauek oso garran-tzitsuak izan dira. Jendearen par-te hartzea da gure erronkarikhandiena. Erriberatik eta EuskalHerriko iparraldetik etorriko daia jende guztia; beste toki askorenaldean, muga hori dugu.
«Jendearen partehartzea da gureerronkarik handiena»
Garikoitz Urbizu b Argia ikastolako irakaslea
Ikastolaren «gertutasunak» erakarrita, hogei urte inguru daramatzaUrbizuk Argian. Erronka proba antolatzearen ardura izan du aurten,beste zazpi bat kiderekin batera, eta «gogotsu» dago biharko egunerako.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
«Ikasleek oso argi dutekonpromiso hori, etamantendu egiten dute.Tuteran, ikastolanikasteak bere kutsua du»