7/23/2019 O2 IRAK 01
http://slidepdf.com/reader/full/o2-irak-01 1/1
NB2 Irakurmena
Irakurri ondoko horoskopoa. Behean 8 esaldi dituzu, horoskopoaren mezuak laburtzen dituztenak.
Batu esaldi bakoitza bere zeinuarekin, Aries adibidean bezala. Hiru zeinuk ez daukate esaldirik.
Asteburu ondoko nekea nabari da
zure aurpegian. Egin ezazu lo
bestela astea luze egingo zaizu.
Oso ozen hitz egiten duzu telebista
eta musika ozen jartzen dituzulako.
Zaindu belarriak. Besteenak ere.
Zurekin hitz egin nahi duela esan
dizu baina ez duzu oso serio
hartu. Ziur tontakeriak direla.
Oraingoan ere gozo-gozo etorri
zaizu. Badakizu horrek zer esan
nahi duen: zerbait lortu nahi duela.
Eztarriko mina izango duzu eta
baliteke sukarra ere izatea. Ez izan
hipokondriakoa. Birus txiki bat da.
Triste ikusi duzu gaur ere eta ez
diozu ezer esan behar? Inoren
beharra du eta eskertuko dizu.
Ez egin kasurik jendeak esaten
duenari. Jarrai ezazu orain arte eta
ez zara damutuko.
Aurrean ez daudenean kritikatzea
oso erraza izaten da. Etortzen dire-
nean aurpegi ona jartzen diezu.
Gaur postontzian zerbait espero
duzu. Gutunaren bila joango zara
baina hutsik egongo da berriro.
Neguko arropa gorde eta udakoa
ateratzen hasi zara. Halere eurita-
koa eskura izatea komeni zaizu.
Goizetan nekatuegi zaude. Ez al da
ordua zapatilak jantzi eta kirola
berriz egiten hasteko? Mugitu zaitez.
Atzo ez zizun begirik gainetik kendu.
Zer nahi ote zuen? Benetan
zuregan interesatuta ote dago?
Esaldiak
0. Atseden hartu behar duzu.
1. Ez zaitez gehiegi kezkatu osasunarekin. Ez da ezer.
2. Faltsua izaten zara haiekin.
3. Gutxi fidatu eguraldiarekin.
4. Hitz egiozu eta zure laguntza eskaini.
5. Horrela jarraitzen baduzu, gor geratuko zara.
6. Nork idatzi behar dizu zuk ez badiozu inori idazten?
7. Uste duzu zurekin maiteminduta dagoela?
8.
Zerbait egin behar duzu sasioan egoteko.
Recommended