PERSPEKTIBA
KONIKOA
SARRERA
Perspektiba konikoaren bitartez egindako irudiek objektu
(eta espazioen) itxura erreala eskaintzen digute, teknika
hau giza ikusmenaren funtzionamenduan oinarriturik baitago.
PROIEKZIO KONIKOA
Izpi proiektatzaileak
Irudia
P proiekzio planoa
V proiekzio zentroa
Proiekzio konikoa
PERSPEKTIBA KONIKOAREN ELEMENTUAK
OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Perspektiba konikoaren bitartez hiru dimentsioetako
norabideak marrazteko, altuera, zabalera eta sakonera, bi
sistema aztertuko ditugu: Perspektiba Koniko Paraleloa eta
Perspektiba Koniko Zeiharra.
AURREZ-AURREKO
PERSPEKTIBA
PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA
Sakonera neurtzeko erabiltzen diren puntu metrikoak D eta
D´ bezala adierazita ditugu beheko marrazkian.
PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA
Hauek dira Perspektiba Koniko Paraleloan erabiltzen diren
elementuak:
1. Koadroaren Planoa (KP): adierazi nahi dugun espazioa
edo figura marrazteko erabiliko dugun planoa da.
Marrazkia egingo dugun orria izango da.
2. Lur Lerroa (LL): ikuslea kokatuta dagoen planoa
adierazten du. Benetako neurriak jartzeko erabiltzen da.
3. Horizonte Lerroa (HL): ikuslearen altueratik pasatzen
den lerroa da.
4. Ikuspuntua (IkP): ikuslea dagoen tokia adierazten du.
Ikusleak nondik begiratzen duen markatzen duen puntua.
5. Ihes – puntua (IP) edo Puntu Printzipala (PP): ikusleak
begiratzen duen puntuaren proiekzioa da horizonte lerroan.
Ikuslearen aurrez aurre dago.
PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA
6. Altuera (h): LL eta HLren arteko distantzia da, eta
ikuslearen altuera adierazten du. Distantzia hau handia
bada, ikuslea puntu altu batetik begiratuko balu bezala
geratuko da irudia, eta distantzia txikia bada, ikuslea
altuera baxu batetik begiratuko balu bezala geratuko da
perspektiba marrazkia.
7. Puntu Metrikoak (M eta M´): sakonera neurtzeko
erabiltzen diren puntuak dira.
Perspektiba Koniko Paraleloan erabiltzen diren elementuak
HL
LL
h
IkP
IP – PPM M´
PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA
Perspektiba Koniko Paraleloa marrazteko, lehendabizi
marrazkia egiteko orria (KP) ongi prestatu behar dugu, eta
horretarako, beharrezko elementuak kontuan izan behar
ditugu: Lur Lerroa (LL), Horizonte Lerroa (HL), altuera (h),
Ikuspuntua (IkP), Ihes – puntua (IP) edo Puntu Printzipala
(PP) eta Puntu Metrikoak (M eta M´).
HL
LL
h
IkP
IP – PPM M´
PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA
Irudian Zeharkako Perspektiba Konikoa erabiliz marraztutako
prisma bat dugu. Aztertu irudian hiru dimentsioen
norabideak: altuera, zabalera eta sakonera.
PERSPEKTIBA KONIKO
ZEHIARRA
PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA
Zeharkako Perspektiba Konikoaren elementuak aurrez
aurrekoan agertzen diren berdinak dira, salbuespen batekin:
ihes – puntuak. Zeharkako perspektiban ihes – puntu bi
egongo dira. Hauek dira elementuak:
1. Koadroaren Planoa (KP): irudia marrazteko erabiliko
dugun planoa.
2. Lur Lerroa (LL): ikuslea kokatuta dagoen planoa
adierazten du. Benetako neurriak adierazteko erabiltzen da.
3. Horizonte Lerroa (HL): ikuslearen altueratik pasatzen
den lerroa da.
4. Altuera (h): LL eta HLren arteko distantziak ikuslearen
altuera adierazten du.
PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA
5. Ikuspuntua (IkP): ikuslea dagoen tokia adierazten du.
Ikusleak nondik begiratzen duen markatzen duen puntua.
6. Puntu Printzipala (PP): ikuspuntuaren proiekzioa
Horizonte Lerroan. Ikuslearen aurrez aurre dago.
7. Puntu Metrikoak (M eta M´): sakonera neurtzeko
erabiltzen diren puntuak dira.
8. Ihes – puntuak (edo fokoak) (F) eta (F´): F eta F´ ihes –
puntuak Puntu Printzipalaren bi aldeetara egongo dira, bat
ezkerrean eta bestea eskuinean. Hurbiletik urrunera doazen
lerroak F eta F´ puntuetan elkartuko dira. Ihes – puntu
bakoitza adierazi behar den espazio edo figuraren norabide
bietatik bat marrazteko erabiliko da, zabalera edo sakonera.
PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA
Zeharkako Perspektiba Konikoa marrazteko, lehendabizi
marrazkia egiteko orria (KP) ongi prestatu behar dugu, eta
horretarako, beharrezko elementuak kontuan izan behar
ditugu: Lur Lerroa (LL), Horizonte Lerroa (HL), altuera (h),
Ikuspuntua (IkP), Puntu Printzipala (PP), Ihes – puntuak (F
eta F´) eta Puntu Metrikoak (M eta M´).
HL
LL
h
IkP
PPM´ MF F´