Transcript
Page 1: Txirula abestia ikasteko metodoa

TXIRULA ABESTI BAT IKASTEKO METODOA

Hobe da abestia zatiz ikastea (4 konpas aldi bakoitzean, adibidez)

1. PAUSUA- Orri batean marraztuko dugu lehenengo 4 konpasen erritmoa (irudiak eta

konpasa soilik, pentagramarik gabe)- Pultsazioak marraztuko ditugu- Ahotsarekin erritmoa lantzeko, hurrengo silabak idatziko ditugu irudiaren

arabera:

BELTZA: TA / ZURIA: TU – U / 2 KORTXEA: TI TI / (ETABAR.)

- Oinarekin pultsazioa jarraituz silabak esango ditugu erritmoa lantzeko.

2. PAUSUA- Orri beran erritmoa kopiatuko dugu berriro.- Pultsazioak marraztuko ditugu- Orain noten izenak idatziko ditugu aurreko silaben ordez (irudi

bakoitzaren notaren izena idatziko dugu)- Pultsazioa oinarekin jarraituz noten izenak abestuko ditugu notak eta

erritmoa lantzeko.

3. PAUSUA- Aurrekoa landuta izanda txirula hartuko dugu.- Txirula kokotsan jarriz (putz egin gabe) eta pultsazioa oinarekin jarraituz,

noten erritmoa eta txirularen posizioak aldi berean markatuko ditugu.

PULTSOA (Oinarekin) + ERRITMOA ETA NOTAK (ahotsarekin) + POSIZIOAK (Txirularekin putz egin gabe – kokotsan jarrita)

4. PAUSUA

- Aurrekoa landuta izanda, abestia jo dezakegu txirularekin.- Ez dugu ahaztuko pultsazioa oinarekin eraman behar dugula.

*PAUSU BAKOITZAK ERREPIKATU BEHAR DA HELBURUA LORTU ARTE*LEHENENGO 4 KONPASAK AMAITU ONDOREN, HURRENGO LAUAK HARTUKO

DITUGU ETA METODOA OSOA BERRIRO APLIKATUKO DUGU (Horrela jarraitu konpas guztiekin abestia osoa ikasi arte)

Recommended