UGALKETA
SEXU - EZAUGARRIAK• Gizonen eta emakumeen arteko
desberdintasun fisikoak dira.
• Bi motatakoak izan daitezke:– Lehen mailako sexu-ezaugarriak: ugaltze organoak dira.
– Bigarren mailako sexu-ezaugarriak emakumeak eta gizonak bereizten dituzte.
Adibidez:• Gizonek ahots baxuago dute, gihar
handiagoak, bizarra eta ile asko gorputz osoan zehar.• Emakumeek titiak dituzte, ahots altua,
aldaka zabalak eta ile gutxi dute.
GURE GORPUTZA ALDATZEN DA• Adin jakin batetik aurrera gure gorputza
aldatzen hasten da eta gure sexu organoak hasten dira garatzen.
• BAINA NOIZ GERTATZEN DIRA ALDAKETA HORIEK?Pubertaroan
• Ugaltze – aparatua garatu egiten da. Hipofisiak sortutako hormonak sexu-organoetara iristen dira, organoak garatzen dira eta sexu-hormonak sortzen dituzte.
• Nesken eta mutilen gorputzak ez dira adin berean aldatzen.
• Neskak hamaika urtetik aurrera eta mutilak, berriz, hamahiru urtetik aurrera.
BIDEOA: SEXU-EZAUGARRIAK
UGALTZE - APARATUAK
EMAKUMEEN UGALTZE-APARATUA• Hauek dira sexu-organoak:– Obulutegiak: obuluak
sortzen dira.– Falopioren tronpak:
obulutegiak eta umetokia lotzen dituzte.
– Umetokia: organo huts malgu bat da eta haurra bertan garatzen da.
– Bagina: umetokia eta kanpoaldea lotzen dituen kanala da.
– Alua: kanpoko zatia da.
GIZONEN UGALTZE - APARTUA• Hauek dira sexu-organoak:
– Barrabilak: espermatozoideak sortzen dira.
– Hodi deferenteak: gernubideraino eramaten dituzte espermatozoideak.
– Gernubidea: espermatozoideak eta gernua kanporatzen ditu.
– Guruinak: semen-besikulak eta prostata dira.
– Eskrotoa: ehun poltsa da eta barrabilak babesten ditu.
– Zakila.
Hodi deferentea
Gernubidea
Zakila
Eskrotoa
Semen-besikula
Prostata
Barrabilak
Bideoa: ugaltze-organoak
SEXU - ZELULAK
SEXU-ZELULA EMEAK• Emakumeen sexu-zelulak obuluak dira.
Gameto eme ere esaten zaie. • Esfera formako zelula handi samarrak dira.• Pubertaroan, heltzen hasten dira. 28
egunean behin, obulutegi bateko obulu bat heltzen da.
• Obulua obulutegitik irten, Falopioren tronpa zeharkatu, umetokira iritsi eta kanpoaldera ateratzen da, odoljario txiki batekin batera. Menstruazio edo hileko esaten zaio.
• Emakumeei 50 urterekin, ez zaizkie obuluak heltzen eta ez dute menstruaziorik izaten. Menopausia deritzo.
SEXU – ZELULA ARRAK• Gizonen sexu-zelulak espermatozoideak
dira. Gameto ar ere esaten zaie. Askoz txikiagoak dira eta itsas mugikor bat dute mugitzeko toki batetik bestera.
• Etengabe sortzen dira barrabiletan pubertarotik aurrera.
• Espermatozoideak barrabiletatik irten, hodi deferenteetan eta gernubidean zehar ibili eta kanpoaldera ateratzen dira.
• Espermatozoideak substantzia batekin nahasten dira. Substantzia hori semen besikuletan eta prostatan sortzen da eta semena deitzen da.
OBULUA
ESPERMATOZOIDEA
ERNALKETA
Obulu bat eta espermatozoide bat elkartzeari ernalketa esaten
zaio.
• Falopioren tronpan gerta daiteke; hau da, obuluak espermatozoidea aurkitzen badu.
BAINA NOLA GERTATZEN DA?
• Gizonaren semena emakumearen baginara iritsi behar du. Baginatik espermatozoideak joaten dira Falopioren tronparaino.
• Obulua eta espermatozoidea elkartzean, zelula bat sortzen da: zigoto; gizakiaren lehen zelula.
• Gero, zigotoa banatu eta bi zelulak sortzen dira; gero, lau … hainbat zelulaz osatutako bola bat sortu arte. Hori da enbrioia.
• Enbrioia Falopioren tronpak zeharkatu eta umetokira iristen da eta paretan itsasten da. Hazten jarraitzen du.
ANIMAZIOA
BIDEOA
HAURDUNALDIA
Ernalketa gertatzen denetik haurtxoa jaio arteko tartea haurdunaldia da. Bederatzi hilabete irauten du.
• Enbrioia likidoz betetako poltsa batean egoten da. Likido hori likido amniotiko deitzen da eta enbrioia babesten du.
• Enbrioiak plazentaren bidez mantenugaiak eta oxigenoa hartzen ditu amarengandik eta zilbor-hestearen bidez lotuta dago.
• Hirugarren hilabetean, enbrioiaren organo guztiak osatuta daude. Enbrioia fetu deitzen da momentu horretan.
• Bederatzi hilabete dituenean guztiz osatuta dago.• Haurdunaldian, amaren gorputza ez du obulurik
sortzen eta ez du hilekorik.• Sabela hazi egiten zaio eta titiak handitzen
zaizkio.
ERDITZEA
Haurtxoa amaren baginatik kanpora ateratzea erditzea
da.
• Likido amniotikoa duen poltsa apurtzen da. Likido hori baginatik ateratzen da. Urak botatzea deitzen da.
• Lehen fasea da dilatazio-fasea. Luzeena da. Umetokiaren irteera pixkanaka - pixkanaka irekitzen da.
• Hurrengo fasea da egozte-fasea. Haurtxoa baginatik kanporatzen da. Amak indar handiz bultzatzen du haurtxoari laguntzeko.
• Jaio ondoren, zilbor-hestea mozten da eta haurtxoari orbain bat geratzen zaio: zilborra.
• Amaitzeko, plazenta botatzen da. Fase hau plazenta kanporatzea da.
• Lehendabiziko hilabetetan, haurtxoek esnea soilik edaten dute. Edoskitzaro esaten zaio. Haurtxoak bularra hartu bitartean, esnea amaren titietan sortzen da.
ANIMAZIOA