Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko etxez etxeko laguntza arautzen duen
ordenantzaren behin betiko onarpena.
Udalbatza osoak, bi mila eta hemeretziko maiatzaren hogeita hamaikan egin zuen osoko
bilkuran, behin betiko onartu zuen Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko etxez etxeko
laguntza arautzen duen ordenantza.
VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALEAN ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA
ZERBITZUA ARAUTZEKO ERREGELAMENDUA.
AURKIBIDEA
LEHEN TITULUA
Zioen azalpena
1. artikulua. Xedea
2. artikulua. Aplikazio-eremua
3. artikulua. Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren definizioa
4. artikulua. Zerbitzuaren helburuak
5. artikulua. Printzipio nagusiak
6. artikulua. Zerbitzuak eta laguntzak aldi berean erabiltzea
BIGARREN TITULUA
I. KAPITULUA – ZERBITZUKO ETA ZERBITZUZ KANPOKO JARDUERAK ETA
HAIEN EZAUGARRIAK
7. artikulua. Zerbitzuko eta zerbitzuz kanpoko jarduerak.
8. artikulua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ezaugarriak.
II. KAPITULUA- ERABILTZAILEAK
9. artikulua. Erabiltzaileak zeharztea: sartzeko baldintza orokorrak
10. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak
11. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak
III. KAPITULUA. ZERBITZUAN SARTZEKO PROZEDURA
12. artikulua. Zerbitzuan sartzeko eskaera
13. artikulua. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak
14. artikulua. Izapidetzea
15. artikulua. Ebazpena
16. artikulua. Zerbitzuan onartzea
17. artikulua. Larrialdi-egoerak
III. KAPITULUA. ZERBITZUA EGOKITZEA ETA ZERBITZUAREN SEGIMENDUA
18. artikulua. SegImendua eta ebaluazioa
19. artikulua. Egokitze-aldia
V. KAPITULUA. ZERBITZUA ETETEA ETA IRAUNGITZEA
20. artikulua. Zerbitzua etetea
21. artikulua. Zerbitzua iraungitzea
VI. KAPITULUA. ZERBITZUAREN ARAUBIDE EKONOMIKOA
22. artikulua. Zerbitzuaren prezioa
23. artikulua. Zerbitzuaren erabiltzailearen ekarpena
XEDAPENA GEHIGARRIA
ALDI BATERAKO XEDAPENA AZKEN XEDAPENAK
I. ERANSKINA- ESKAERA
II. ERANSKINA – KUOTAREN ZORDUNKETA-BAIMENA
III. ERANSKINA – ZINPEKO AITORPENA
IV. ERANSKINA – GIZARTE-TXOSTENA
V. ERANSKINA – ESKAERAREKIN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
VI. ERANSKINA – ORDU KOPURUARI UKO EGITEA (MENDEKOTASUN MAILA)
VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALEKO ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA
ZERBITZUA ARAUTZEKO ERREGELAMENDUA
ZIOEN AZALPENA
Bizi-itxaropena handitzeak nahiz gure gizartearen adin-piramidea aldatzeak berekin ekarri duten
adineko pertsonen hazkunde demografikoa —hazkunde garbia eta erlatiboa—, familia-harremanak
babes-agente gisa izan duten aldaketa edota gizarte-zerbitzuen garapena,besteak beste, eragin handia
duten faktoreak ditugu bizitza bete bat bermatzeko —baita besteren premia-maila handia denean edo
gizarte-babesa falta denean ere— behar diren zerbitzuak zehazteko orduan.
Pertsonek behin eta berriro adierazi dute ahalik eta denbora gehien egon nahi dutela beren etxean,
beren bizialdi guztian izan duten erreferentziazko gizarte-sare hori galdu gabe, eta, horrek,jakina,
lehentasuna du pertsona horiei beren mendekotasunak aurrera egin ahala eman behar zaizkien
zerbitzuak aintzakotzat hartu eta zehazteko garaian. Horrezaz gainera, ordea, badira beste alderdi asko
ere (etxe ingurua, sarbideak, komunitatean diren laguntza zerbitzuak eta abar) nahitaez kontuan izan
behar direnak, mendekotasuna edo ezintasunen bat duen pertsonak bere bizimodua egiteko dituen
aukerak mugatu edo baldintzatzen dituztenak.
Horrela, eguneroko bizimodua samurrago egiteko babeseko eta laguntzako beste zerbitzu edo
elementuak gauzatzea kontuan izan gabe, nahitaezkoa da zerbitzu oso bat izatea, mendekotasuna edo
ezintasunen bat duenari bere etxean eta komunitatean arreta eskaintzeko zerbitzu nagusi bat, premia
mota askotara egokitzeko eta zerbitzua orduka edo zatika ere emateko modukoa eta, era berean,
larrialdiei erantzutea bere gain hartzeko eta zerbitzu-beharren aldaketei arin erantzuteko gauza izango
dena. Alde horretatik, bada, etxez etxeko laguntza oinarrizko zerbitzua da sistema horretan.
Hala, zerbitzua jaso behar dutenek dituzten premien arabera guztiek aukera berberak izatea bermatu
behar du herri-administrazioak, eta baita zerbitzua jasotzen dutenek zer ekarpen egin behar duten
zehaztu ere, pertsona horiek dituzten diru-sarreren arabera.Era berean, zerbitzuaren eta zerbitzua
izateko eskubideen esparru argi bat eskaini behar die herritarrei ere. Horretarako, Autonomia
pertsonala eta mendekotasun-egoerako pertsonentzako arreta sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006
Legean eta bere garapen-araudian zehaztutako indarrean den arausarean oinarritzen da dokumentu
hau.
Erregelamenduaren ondorengo garapenetan ezarriko dira, mendekotasun mailaren arabera, zerbitzuan
eman beharreko gehienezko eta gutxieneko arreta-intentsitateak.
Gizarte Zeritzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, berretsi egiten du Etxez Etxeko Laguntza
Zerbitzua lehen arretako Gizarte Zerbitzuen eman beharreko zerbitzua dela eta Udalen eskumena dela
haien kudeaketa. Halaber, bermatu egiten du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta
Zerbitzuen Katalogoko prestazioak eta zerbitzuak jasotzea, eskubide unibertsal eta subjetibo gisa, bide
administratiboan zein jurisdikzionalean erreklamatu dezaketelarik 2016/12/25 egunetik aurrera
baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak, data horretan sistema unibertsalizatuko baita.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015
dekretuak prestazio eta zerbitzu desberdinetan sartzeko baldintzak, irizpideak eta prozedurak arautzen
ditu eta euskal herri-administrazioek haiekiko dituzten betebeharrak ezartzen ditu, hori guztia 33.2 a)
1.2. artikuluan jasotzen delarik.
Ordenantza hauxe da hori guztia jaso nahi duen dokumentua, onuradun izan nahi duten pertsonei
elementu definitzaile argi eta baliagarri batzuk eskaintzeko, eta dituzten eskubideak eta betebeharrak
ulertzen laguntzeko.
Nolanahi ere, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudi honekin ez da agortuko Administrazio
honetatik Laguntza Pertsonaleko beste zerbitzu batzuk jartzeko biderik, baldin eta beste zerbitzu
horiek pertsonak eta haien premiak doitzeko bide berritzaileak badira, — nahiz metodologiaren
alderditik, nahiz finantzabidearen alderditik, eta nahiz zerbitzua jasotzen duen pertsonak hornidura
modulatzeko orduan parte aktiboa hartzearen alderditik—, eta beti ere dagokion organo eskudunaren
oniritzia badute.
LEHEN TITULUA
1. artikulua. Xedea
Erregelamendu honen helburua da Valle de Trápaga – Trapagarango Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua
ematea arautzea.
2. artikulua. Aplikazio-eremua
Ordenantza honetan arautzen den zerbitzua Valle de Trápaga – Trapagaranen emango da, udalak
gizarte-zerbitzuetan dituen eskumenen eta mendeko pertsonei zerbitzua emateko Bizkaiko Foru
Aldundiarekin izenpetutako akordioen baitan.
3. artikulua. Etxez Etxeko Laguntza-zerbitzuaren definizioa
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua gizarte-zerbitzua da: integrala,balioaniztuna eta erkidegokoa,
eguneroko bizitzako jarduerak burutzeko beren kasa baliatzeko zailtasunak dituzten familia edo
pertsonentzat; euren bizi-kalitatea hobetzeko helburua du prebentzioko, laguntzako edota
errehabilitazioko banako programa baten bidez, eta nagusiki Etxez Etxeko Laguntza emateko eta
norbera zaintzeko funtzioa du, ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko.
Arreta pertsonala edo mendekotasun arriskuan daudenek baino ez dute etxeko arretarik jaso.
4. artikulua. Etxeko zerbitzuen helburuak
Hona hemen zerbitzuen helburuak:
a) Autonomia pertsonala zaindu edo hobetzea, gaitasunak galtzeari aurrea hartzea edota
autonomia galtzea konpentsatzea. Horretarako, elikadurarekin, jantziekin, garbiketarekin edo etxearen
txukuntasunarekin zerikusia duten eguneroko ohiko jarduerak, zaintza pertsonalerako beharrezkoak,
edo etxeko ingurunea bizitzeko baldintza egokietan mantentzeko laguntza emango da.
b) Erabiltzaileen ahalmenen garapena sustatzea
c) Posible den neurrian, pertsona bere etxean geratzea ahalbidetzea, ahal den beste, bizi kalitatea
onargarria izanik.
d) Erabiltzaileen eta zaintzaileen segurtasun-sentimendua indartzea.
e) Laguntza ematea zaintzaileei, erabiltzaileen laguntzarako sare sozio-familiarra eratzen dutenez
gero eta partzialki liberatzea bere arreta-lanetatik, baldintza egokiak izan ditzaten euren garapen
pertsonal eta sozialerako.
f) Erabiltzaileak beren komunitatean integra daitezen bultzatzea eta bakartze egoerak saihestea.
g) Beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska lezaketen beharrizan egoerak antzematea-
h) Beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska dezakeen beharrizanen bat sortzen denean,
beharrizan horiek antzemateko elementutzat jardutea.
5. artikulua. Printzipio nagusiak
Zerbitzuak emateko, honako printzipio nagusi hauei jarraituko zaie:
—Normalizazio eta gizarteratze printzipioa: zerbitzua erabiltzaileen etxe, familia, gizarte eta kultur
eremuan emango da, ahal den neurrian jadanik dauden baliabide normalizatuak erabilita.
— Autonomia sustatzearen printzipioa: ahalik eta gehien sustatu beharko da erabiltzaileak dituen
gaitasunak gordetzea.
— Partaidetza printzipioa: pertsonak arreta planean parte hartzea sustatu beharko da.
— Profesionaltasun printzipioa:
1. Etxeko Laguntza Zerbitzua ematen duten pertsonek jarrera profesionala, begirunezkoa eta hurbila
izan behar dute eta behar den gaitasuna eta ezagutza eduki behar dute arreta jasotzen duen pertsonaren
beharrizainei erantzuteko, Eginkizunen fitxan dauden atazak burutzeko eta beharrizan eta disfuntzio
berriak antzemateko, erabiltzailearen beharrizan eta nahietara doitu dadin zerbitzua eta harekin
bilatzen diren helburuetara ere bai.
2. Zerbitzua ematen duen erakundeko Gizarte Langile koordinatzaileek zein arreta zuzenean ematen
duten langileek dagozkien gaitasun profesionalak eduki beharko dituzte.
— Arretako langileen jarraitutasun eta erregulartasun printzipioa: Antolaketa-formulek zerbitzua
jarraitasunez ematera lagunduko dute, gutxituz langileen errotazioak edo langile kopuru handiak parte
hartzea zerbitzuan sartuta dauden eginkizun desberdinen burutzapenean. Helburua da arreta jasotzen
duen pertsonaren intimitatea gordetzea eta arian-arian erreferentzia lotune bat jartzea, jarraipen eta
aldaketak antzemateko eginkizunak erraztuko dituena.
— Indibidualizazio printzipioa: zerbitzu honen onuradun guztiei euren egoeraren balorazioa eta
diagnostikoa egin eta gero, euren beharrizanei egokitutako arreta plana izan ahalko dute.
— Osagarritasun printzipioa: zerbitzu hau beste laguntza tekniko,ekonomiko edo teknologiko
batzuekin batera antolatu ahal izango da.
—Prebentzio-printzipioa: zerbitzuak kontuan izan behar du prebentzioa, erabiltzaileak okerrera egin ez
dezan, eta atzeratzeko eta ekiditeko hura egoitza batean sartu beharra.
— Koordinazio-printzipìoa: Horren bidez bideak ezarri behar dira norbanakoaren planifikazioaren
barruan, etxeko laguntza zerbitzuak eta beste zerbitzu batzuk egiten dituzten eskuhartzeen arteko
koherentzia eta osagarritasuna bermatzeko.
6. artikulua. Zerbitzuak eta laguntzak aldi berean erabiltzea
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bateragarria izango da mendetasuna prebenitzeko zerbitzuekin,
autonomia sustatu eta zaintzaileei laguntzekoekin, teleasistentzia zerbitzuarekin, eguneko edo gaueko
zentroarekin, aldibaterako edo arnasaldiko egoitzako arreta zerbitzuarekin edo azken zerbitzu
horietako bakoitzari lotutako prestazio ekonomikoarekin, erregelamendu honetan ezarritako
terminoetan.
Eguneko zentro, Eguneko Arreta Zentro edo Zentro Okupazionalen zerbitzuarekin bateragarri egiten
denean, gutxitze bat aplikatuko zaie maiztasunei. Gehienezko maiztasuna, kasu horietan, eguneko 1,5
ordukoa izango da, astelehetik ostiralera etxe edo erabiltzaile bakoitzeko, betiere zentrora joatea
errazten duten arreta pertsonaleko jarduerak burutzeko, baita garraio espezializatuaren geltokira joaten
laguntzeko edo han hartzeko.
Familia inguruko zaintzarako prestazio ekonomikoarekin edo laguntza pertsonalerako prestazio
ekonomikoarekin bateragarri egiten denean, hauek izango dira etxez etxeko laguntzaren gehienezko
maiztasunak:
— I. Gradua: 3 ordu/astean.
— II. Gradua: 5 ordu/astean.
— III. Gradua: 10 ordu/astean.
Etxeko laguntza zerbitzua bateragarria egoitzako egonaldi iraunkorreko arreta zerbitzuarekin eta azken
zerbitzu horri lotutako prestazioarekin, etxebizitza komunitarioetan edo beste bizitegi alternatibo
batzuetako egonaldiekin eta Autonomia Pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden
pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legearen asistentzia pertsonaleko prestazio
ekonomikoarekin.
BIGARREN TITULUA. ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA
I. KAPITULUA - ZERBITZUKO ETA ZERBITZUZ KANPOKO JARDUERAK ETA HAIEN
EZAUGARRIAK
7. artikulua. Zerbitzuko eta zerbitzuz kanpoko jarduerak
Zerbitzu honetan sartzen diren prestazioak laguntzeko edota orientatzeko edota etxeko laguntzaileak
zuzenean egitekoak izan daitezke, kasu bakoitzaren beharrizanen arabera.
• Arreta pertsonala:
— Jaikitzeko, oheratzeko eta agontzeko laguntza.
— Garbiketa eta higiene pertsonala.Non sartzen baita, behar izanez gero, gorputzaren hidratazio
egokia, jantzi pertsonalen aldaketa, pixoialen aldaketa…
— Janzteko, eranzteko eta arropa hautatzeko laguntza.
— Jateko laguntza
— Elikadura egokiaren jarraipena.
— Medikuak ahoz hartzeko agindutako medikazioa hartzearen kontrola eta jarraipena.
— Mediku-kontsultetara laguntzea.
— Mediku-errezeten kudeaketa.
— Mugikortasuna sustatzea eta estimulatzea etxearen barruan. Laguntza teknikoak jartzea/kentzea.
— Etxeko laguntzailearen aldetik espezializazioa behar ez duten zaintza higieniko-sanitarioak
(sendaketa txikiak, hatzazalak ebakitzea edota limatzea, etabar).
— Aurreko ataletan jasota ez dauden arreta pertsonaleko beste prestazio batzuk, berariaz sartu
daitezkeenak eta helbidean burutu zerbitzuaren helburua lortzeko.
• Etxeko arreta:
Erabiltzailearen elikadurari dagokionean:
— Janaria prestatu.
— Elikagaiak egunero erosi.
— Elikagarik dagoen begiratu eta haien egoera kontrolatu.
Erabiltzaileen arropari dagokionean:
.
— Arropa garbitu eta eskegi.
— Arropa lisatu.
— Arropa ordenatu.
— Arropa gainbegiratu
— Arropa erosi, familiarik ez badauka
Etxebizitzaren mantenimenduari dagokionean:
— Hautsa kendu.
— Behegaineak garbitu.
— Ohea egin eta maindireak aldatu.
— Bainugela garbitu.
— Armairuak garbitu kanpotik eta barrutik (sukalde, bainugela eta erabiltzailearen logelakoak baino
ez).
— Sukaldea garbitu.
— Ohiko erabilerako etxetresna elektrikoak garbitu (mikrouhin-labea, labea, hozgailua, etabar ).
— Etxeko kristalak garbitzea.
Zerbitzuaren titularra zerbitzuaren erabiltzaile ez diren beste pertsona batzurekin bizi bada, etxearen
mantenimendutzat hartuko da erabiltzailaren logela, egongela eta bainugelaren garbiketa.
Erabiltzaileak elikatze-zerbitzua barne badu, sukaldeko garbiketa ere egin beharko da.
Etxebizitzaren garbiketa orokorra, salbuespen gisa, eta Gizarte Zerbitzuek baloratu ondoren.
Berariaz sartu daitezke aurreko puntuan jasota ez dauden arreta pertsonaleko beste prestazio
batzuk, etxean burutzen direnak, zerbitzuaren helburua lortze aldera.
• Jarduera osagarriak:
— Familiaren antolaketan laguntzea: etxeko lanetan, garbiketan, antolaketan eta ekonomian
trebatzea.
— Menuak eta erosketa-zerrendak prestatzen laguntzea.
— Zerbitzu normalizatua ezarri baino lehen, etxeko garbiketa orokorrak.
— Aldian-aldiko garbiketa orokorrak.
— Gizarte eta hezkuntza alorreko laguntza
— Etxetik kanpo laguntzea (zenbait kudeaketa burutzeko, dagokion zentrora joateko, edo
erabiltzailearen parte-hartzea sustatzeko zenbait jardueretan).
— Paseoak.
— Beste zerbitzu batzuk, beti ere berariaz baimendu badituzte Gizarte Langileek.
Zerbitzu honetatik kanpo geratzen dira beste prestazio hauek:
— Konpainia eta paseorako zerbitzuak, eskatzen den zerbitzu bakarra denean.
— Etxe berean bizi diren beste senide edo lagun batzuei zuzeneko arreta ematea zerbitzuaren
onuradun ez direnean.
— Etxeko laguntzarako zenbait jarduketa, haiek egiteak etxe berean bizi diren pertsona ez
onuradunei bakarrik eta zuzenean baino ez dienean mesede egiten.
— Osasun alorreko jarduketak, baldin eta haien burutzeko prestakuntza berezia behar bada.
— Konponketa profesionalak egitea etxean (margotzea, papera jartzea ...).
— Udaleko Gizarte Langileak egindako txostenean aurreikusita ez dauden ataza guztiak.
— Zerbitzua ematea ospitaletan, egoitzetan,…
— Zerbitzua ematea Valle de Trápaga – Trapagarango udalerritik kanpo.
— Garbiketa orokorretik kanpo geratzen da:
Tamaina handiko altzariak mugitzea (armairuak).
Ikuzgailuan egin ezin diren alfonbrak garbitzea eta lehortzea.
Gillotina-leihoen kristalen kanpoko aldearen garbiketa.
Lurzorutik sabaira doatzen ate-leihoen goiko alde finkoaren garbiketa.
Argizaria ematea zurezko behegaineei.
Axuleiuen junturak zuritzea.
8. artikulua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ezaugarriak
Etxeko laguntza-zerbitzua onuradunen etxe partikularretan, propioetan edo onuradunen
familiakoenetan emango da, Valle de Trápaga – Trapagaran udalerriaren barruan.
Onuraduna familiako kideen etxeetan txandakatuta bizi bada, zerbitzua etxe batean baino gehiagotan
eman ahal izango da, baldin eta etxea Valle de Trápaga – Trapagaranen badago.
1) Arretarako egunak
Oro har, zerbitzua urte osoan emango da astelehenetik ostiralera bitartean.
Izaera mugatuarekin, asteburuetan eta jaiegunetan eskaini ahal izango zaie zerbitzua, hala baloratzen
badu Gizarte Laneko teknikariak, mendekotasun handiko pertsonatzat hartzen direnei (III. Gradua),
laguntza hori eman diezaieketen senide edota pertsonarik ez dutenean, baina zaintza pertsonaleko
eginkizunetarako baino ez.
Jai eguntzat hartuko dira Eusko Jaurlaritzak ofizialki hala izendatzen dituenak.
2) Zerbitzuaren maiztasuna
Oro har, Pertsona onuradun bakoitzaren premien ebaluazioa eginda ezarriko da zerbitzuaren
maiztasuna, Autonomia Pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari
buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legearen arabera, eta ondoren ezartzen diren maiztasunetan
oinarrituta:
Onuradunen beharrizanen banakako ebaluazioaren arabera ezarriko da zerbitzuaren maiztasunak,
zerbitzua emateko denbora-muga hauetan oinarrituta:
Gorago aipatu den abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera menpeko pertsonatzat hartzen direnei
gehienez eman diezazkiekeen hileko orduak, etxez etxeko laguntza zerbitzua beste prestazio edota
zerbitzu batzuekin bateratzen ez dutenean, erregelamendu honen 6. artikuluan aurreikusitako kasuetan,
hauxe izango da:
• Mendekotasun Handiko III., 90-100 puntuak, mailako gisa baloratutako pertsonentzat: hileko 58-70
ordu.
• Mendekotasun Handiko III., 75-89 puntuak, mailan baloratutako pertsonentzat: hileko 46-57 ordu.
• Mendekotasun Larriko II., 65-74 puntuak, mailan baloratutako pertsonentzat: hileko 34-45 ordu.
• Mendekotasun Larriko II., 50-64 puntuak, mailan baloratutako pertsonentzat: hileko 21-33 ordu.
• Neurrizko Mendekotasuneko I. Graduan, 25-49 puntuak, baloratutako pertsonentzat: hileko 20 ordu.
— Mendekotasun maila bakoitzari dagokion hileko orduen kalkulua egitean, beti hautatuko da ordu-
tarteko balorerik txikiena, gainerako orduak marjina gisa utziz, hileko egun-kopuruaren pentsutan.
— Abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera menpekodunak ez diren pertsonei, gehienez
hileko 20 ordu emango zaizkie.
Menpekodun gisa baloratutako bi pertsona edo gehiago bizi badira etxe berean eta euren artean
ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna badago, eta arreta pertsonala behar badute, etxe bakoitzeko
asteko gehienezko orduak erregelamendu honek mendekotasun mailarik handiena duen kidearentzat
ezarritakoak izango dira gehienezko orduak, eta horiei gehituko zaizkie mendekotasun aitortu gehien
duen bigarren pertsonari dagozkion arreta-orduen erdiak.
Sekula ere ez da izango hileko 99 ordu baino gehiagokoa (asteko 22,5 ordu).
Mendekotasuna duen pertsona autonomo gisa baloratuta dagoen baina autonomia mugak dituen eta
arreta pertsonala behar duen batekin bizi den kasuetan, zerbitzuaren maiztasuna igo ahal izango da,
astean, 2,5 ordutara.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuak aldi baterako arreta emango diete gaixondo-egoerei, arreta
pertsonaleko eginkuzun hutsak eginez, gehienez, astean 7,5 orduz.
Zerbitzu hori gehienez bi hilabetez emango da, haren hasiera- eta amaiera-data Alkatetza-dekretuaren
bidez finkatuko delarik.
Erregelamendu honek arautzen duena baino maiztasun txikiagoko zerbitzua duten pertsonek, orduak
doitzeko eska dezakete.
3) Arreta ordutegiak
Zerbitzuaren ordutegia malgua eta egunekoa da, 7etatik 22etara artekoa. Zerbitzuaren orduak haren
eginkizunen araberakoak izango dira, eta erabilgarri dauden ordetegien mende egongo dira.
Ordutegia esleitzeko lehentasun berezia izango dute, ataza hauek dituzten zerbitzuak:
- Eguneroko garbitasun eta higiene pertsonala.
- Adineko pertsonak Eguneko Zentrora joateko eta ezgaituak bizitegi ez diren beste zentro batzuetara
joateko prestatzea.
- Janariak prestatzea eta gainbegiratzea
- Adin txikikoak zaintzea
II. KAPITULUA- ERABILTZAILEAK
9. artikulua. Erabiltzaileak zehaztea: sartzeko baldintza orokorrak
A) Erabiltzaileak zehaztea: Oro har, zerbitzu honen erabiltzaileen profila euren ohiko etxean bizitzen
jarraitzeko Ordenantza honen 7. artikuluaren 1. paragrafoan barne hartutako eguneroko oinarrizko
jarduerak egiteko, euren autonomia-galeraren arabera, aldi baterako edo etengabeko laguntza-zerbitzu
bat behar duten pertsona edota familia-unitateekin bat etorriko da.
Erregelamendu honen ondorioetarako bizikidetza-unitatetzat hartuko da zerbitzuaren titularra den
pertsonak bere ezkontide eta egitezko bikotekide edo antzekoarekin gehi honakoekin eratzen duena:
—18 (barne) urtera arteko seme-alabak,
— langabezian edo ikasten ari diren 26 (barne) urtera arteko seme-alabak, edo
— edozein adineko seme-alabak %33 edo gehiagoko ezgaitasun aitortua badute, etxe berean bizi
badira eta ekonomikoki familia-unitatearen mende badaude.
Mendetasun ekonomikoa dagoela ulertuko da seme/alabaren hileko sarrerak indarreko Sarrerak
Bermatzeko Errentan ezarritakoa baino txikiagoak badira, urteko aldaketa aplikatuta.
Zerbitzuaren titular bat izendatuko da, bizikidetza unitatean arreta egiten zaien erabiltzaile guztiak
ordezkatzeko. Titular hori aldatu egin daiteke bere erabiltzaile batengatik.
Titulartasuna aldatzen bada, Gizarte Langileek berriro baloratu beharko dituzte beharrizanak, egoera
sozio-familiarra eta egoera ekonomikoa.
Bizikidetza unitatearen barruan zerbitzua jasotzen duten pertsona guztiek bete behako dituzte sartzeko
baldintza orokorrak.
B) Sartzeko baldintza orokorrak.
1. Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasuna aitortu izana eta Etxez Etxeko Zerbitzua Banakako Arreta
Planean jasota egotea. Foru Ebazpenaren zain daudenen kasuan, posible izango da, modu
iragankorrean, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua izapidetzen hastea, erakunde hartan eskaera aurkeztu
deneko egiaztagiriarekin.
2. Eskaera aurkezten den egunean, zerbitzua eskatzen den helbidean erroldatuta egotea eta udalerri
horretan erroldatuta geratzea zerbitzua jasotzen den aldian. Familia txandaketa egoeran daudenen
kasuan, baldintza hau eskatuko zaio zaintzaile nagusia denari.
Autonomo gisa baloratuta daudenen kasuan, zerbitzua erabili ahal izateko, EAEn urtebeteko errolda
egiaztatu beharko dute, eta horietatik, eskaera aurkeztu baino lehenagoko sei hilabeteetan, Valle de
Trápaga – Trapagaranen erroldatuta egon beharko dute.
3. Autonomo gisa baloratuta daudenek edo mendekotasun arriskuan daudenek 100 puntu edo gehiago
atera beharko dute honetarako ezarritako udal baremoan (I. Eranskina)
4. Adingabeak dituzten familia unitateentzako arreta kasuetan, edo arrisku egoeren edo gatazka
sozialen aurrean, ez da Mendekotasuna baloratu behar izango, nahikoa izango da Gizarte Langilearen
aldeko txostenarekin.
Gainera, zerbitzua erabili ahal izateko, eskatzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Helbide horretan bizitzea, berea zein zaintzaile nagusia den senide batena izan.
b) Beharrezkoa bada, egoera egokian etxean geratzeko laguntza nahikoa izatea.
c) Etxearen egoerak ez dezala eragotzi edo larriki oztopa erabiltzailea bertan geratzea, eta ez dezala
arriskurik ekarri berarentzat edo zerbitzua ematen dutenentzat.
d) Laguntza behar izatea eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak
burutzeko.
e) Osasun egoerak ez dezala eskatu, behin eta berriro, erakunde sanitarioetan asistentzia eman behar
izatea.
f) Jokabidearen trastornorik edo etxeko laguntzaileentzat arriskurik ekar lezaketen jokabiderik ez
izatea.
g) Egoki den tratamenduari uko ez egitea, eritasun infektokutsakorrik izatekotan.
10. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak
Batetik, apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuko (Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen
erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen arau-
bidea onartzen duena) II. kapituluko lehenengo atalean eta Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5ean
12/2008 Legearen 9. artikuluan onartutako eskubideak dituzte etxeko zerbitzuaren erabiltzaileek.
Bestetik, ondorengo eskubide hauek dituzte:
— Funtzio-orri bat izatea, zerbitzuaren maiztasuna eta burutuko diren jarduerak jakin ahal izateko.
— Zerbitzuaren baldintzak aldatu baino lehen jakiteko eskubidea, eta haren justifikazioa jasotzea,
zerbitzuaren kalitatea galdu gabe.
— Bere familia edota sare sozialeko erreferentziako pertsona bat izendatzea bere borontadez
ordezka dezan zerbitzuarekin lotutako kudeaketa guztietan (gorabeherak, aldaketak…)
— Etxez etxeko zerbitzua ematen duen langilea eta zerbitzuaren maiztasuna aldatzeko eta
berrantolatzeko eskatzea, behar bezala arrazoituta. Gizarte langileek erabakiko dutelarik komenigarria
den ala ez.
— Zerbitzu- ordutegi aproposa izatea egin beharreko atazak ongi burutuko direla bermatzeko.
11. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak
1.Batetik, apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuko (Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen
erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen arau-
bidea onartzen duena) II. kapituluko lehenengo atalean eta Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5ean
12/2008 Legearen 9. artikuluan onartutako betebeharrak dituzte etxeko zerbitzuaren erabiltzaileek.
Bestetik, ondorengo betebehar hauek dituzte:
— Zerbitzua ematen duten langileei lana erraztea, horiekin lankidetzan aritzea eta langileak
zuzentasunez eta errespetuz tratatzea.
— Norberaren egoera sozio-ekonomikoa baloratzeko agiri guztiak aurkeztea, udalak ezartzen zuen
aldiro, erabiltzaileak ordiandu beharreko prezio publikoa eguneratze aldera.
— Udaleko Gizarte langileei etxean sartzen uztea, erabiltzailearen egoeraren balorazio hori
egiteko orduan zein jarraipena egiteko bisitetan.
— Ez eskatzea aurretiaz itundu ez den beste zerbitzurik ezta familia-unitateko kide gisa aurretiaz
erabiltzailetzat hartu ez diren pertsonentzako arretarik.
— Zerbitzuaren prestazioak aldatu nahi baditu erabiltzaileak eskaera egin beharko die Gizarte
Langileei, idatziz islatuta egongo direlarik zerbitzuan sartzen diren eginkizun berriak.
— Esleitutako etxeko lanak eta lan pertsonalak egiteko beharrezko tresna eta materialak eskaintzea
etxez etxeko zerbitzua emango duten langileei.
— 24 orduko aurretiaz, edo bestela, lehenbailehen jakinaraztea Gizarte Langileei bat-batean
gertatu diren inguruabar pertsonalak, zerbitzua emateko moduren bati eragiten badie.
— Erabiltzailearen gizarte eta ekonomia egoeran edo egoera sozio-familiarrean egon diren
aldaketa nabarmenen gizarte langileei, zerbitzuaren emateko moduari, haren antolaketari edo prezio
publikoaren kalkuluari eragiten badie.
— Erabiltzaileak onartu egin beharko du zerbitzua ematean aldatu egin daitezkeela bai zerbitzua
emateko ordutegiak eta bai zerbitzua ematen duten etxez etxeko langileak.
— Etxez etxeko langileek eginbeharrak burutzean irregulartasunen bat burutu dutela ikusten badute,
gizarte langileari jakinaraztea idatziz edo ahoz, ezinezkoa bada idatziz egitea, etxeko laguntzailea
aldatzeko nahia edo zerbitzuaren antolaketarekin zerikusia duen edozein aldaketa egiteko gogoa.
— Gizarte langileei jakinaraztea zerbitzugintzan eragina izan dezaketen gaixotasun kutsakorren
berri ematea ere, etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek beharrezko babes neurriak har ditzaten.
— Idatziz onartzea zerbitzua emateagatiko prezioa, alta ematen den unean bertan.
— Esleitu zaion prezioa ordaintzea, eman den zerbitzu bakoitzerako ezarritako epean eta, era berean,
esleitu diren baina eskatzaileari egotz lekizkiokeen arrazoiengatik egin ez diren zerbitzuak ere
ordaintzea.
( 24 orduko aurretiaz ez bada abisatzen).
Honako betebeharren bat betetzen ez bada, zerbitzua eten edo amaituko da, araudi honetan araututako
prozeduraren arabera.
Betebeharr horietakoren bat ez betetzeak zerbitzua bertan behera geratzea edo iraungitzea ekar lezake,
Erregelamendu honetan araututako prozeduraren arabera.
III. KAPITULUA. ZERBITZUAN SARTZEKO PROZEDURA
12. artikulua. Zerbitzuan sartzeko eskaera
Etxeko Laguntza-Zerbitzuan sartzeko, interesdunak aurrez Ordenantza honen II. Eranskinean
araututako inprimaki normalizatua bete beharko du.
Bizikidetza-unitate berean zerbitzua jaso nahi duten zenbait pertsona badaude, bakoitzak bere eskaera
aurkeztu beharko du.
Aipatu eskaera, gainerako agiriekin batea Gizarte Langileari aurkeztu beharko zaizkio.
Interesdunak atzera egin dezake bere eskaeran, prozesuaren edozein unetan, horretarako idazki bat
eginez.
13. artikulua. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaerak eskatzaileari buruzko ondorengo dokumentazioarekin batera joango dira, eta hala badagokio,
familia-unitateko gainerako kideei buruzkoarekin ere:
• Eskatzailearen NANaren edo baliokidea den edozein identifikazio-agiriren fotokopia.
• Familia-unitatean 18 urtetik beherakoren bat badago, familia-liburua.
• Mendekotasunaren Balorazioaren Aitorpenaren Foru Agindua.
• Minusbaliotasunaren balorazioaren ziurtagiria.
• Mendekotasun-balorazioaren mediku-txostena edo eskatzailearen beste osasun-txosten
eguneratu bat.
• Gaixotasun infekto-kutsakorrik baldin badu, pairatzen duen gaixotasuna adierazten duen
mediku-ziurtagiria.
Egoera ekonomikoaren datuak:
• Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren fotokopia, edo, halakorik
ezean, eskatzailea deklarazioa egitera behartuta ez dagoela egiaztatzen duen Ogasunaren ziurtagiria.
• Hirugarrenentzako datuen eredua betea, eskatzaileak sinatua eta banku-erakundeak zigilatua.
Agiri horretan banku-erakundea eta ezarritako prezioaren hileko ekarpena ordaintzeko kontu
korrontearen zenbakia agertuko dira. Eskatzaileak ezin duenean agiri hori sinatu, banku-erakundeko
libretaren lehen orriaren fotokopia aurkeztuko da.
• Prestazio ekonomiko eta beste diru-sarrera batzuengatik jasotako kantitateen ziurtagiriak
(pisu, garaje, lokalen eta abarren alokairua).
• Azken nominaren edo nominen (aldaketak baldin badaude) fotokopia.
• Gastu kengarrien (alokairua, hipoteka-kreditua, eguneko zentroa) ziurtagiria.
• Ohiko higiezina ez besteko bat daukanean baino ez, kontribuzioaren ordainagiriaren fotokopia.
• Langabeziaren ziurtagiria ( subsidio adieraziko duena), pentsioduna ez bada eta 18 urtetik
gorakoa bada.
Eskatzaileak ez badu nahi bere egoera ekonomikoa baloratu diezaioten edo ez badu sinesgarritasunez
justifikatzen, behartuta egongo da zerbitzuaren kostu osoa ordaintzera, eta derrigorrez formalizatuko
du hori agiri batean.
— Udaleko Gizarte Langileen iritziz interesgarria izan litekeen beste edozein agiri.
Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa ez balitz osoa eta zuzena, eskatzaileari eskatuko zaio
10 egun baliodunetan behar diren agiriak aurkezteko edo antzemandako akatsak zuzentzeko,
ohartaraziz, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Datuak faltsutzeak edo
ezkutatzeak zerbitzuaren eskatzaile izaera galtzea ekarriko du, alde batera utzi gabe sortu litezkeen
erantzukizunak.
14. artikulua. Izapidetzea
A) Premien ebaluazioa
▪ Eskatzailearen etxebizitzari (hala badagokio, etxebizitza ibiltaria) dagozkion Udaleko Gizarte
Zerbitzuetako Gizarte Laneko teknikariek egingo dituzte eskaeraren izapidetzea,balorazioa eta
ebazpen-proposamena.
▪ Langile teknikoek aztertuko dute aurkeztutako dokumentazioa,eta elkarrizketak, etxeetarako bisitak
eta balorazioa egiteko beharrezkoak diren kudeaketak egingo dituzte.
▪ Erregelamendu honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera egingo da beharrizanen
ebaluazioa, eta etxeko laguntza zerbitzuan sartzeko eskatzaileak, gutxienez, 100 puntu lortu beharko
ditu baremo hori aplikatzean, horietatik gutxienez 30 puntu atera beharko dituzte A) Autonomia
pertsonala eta B) Etxeko arreta ataletan.
B) Gizarte-txostenaren proposamena
Udaleko gizarte-laneko teknikariek gai hauek zehaztuko dituen nahitaezko gizarte-txostena egingo
dute:
- Eskatzaileak zerbitzuan sartzeko baldintzak eta eskaera aurkezteko baldintzak betetzen dituen.
- Hala badagokio, Erregelamendu honen 9.B) artikuluan aurreikusitako kasuan, baldintzetatik
salbuetsi dezaten arrazoitutako proposamena.
- Esku-hartzearen onuradunak zein diren, zer zerbitzu mota jasoko duten, zerbitzua astean
zenbat orduz eta egunez jasoko duten, eta proposatutako lanen eta zerbitzuaren iraupena zein izango
den.
- Hala badagokio, zerbitzu osagarriak jasotzeko arrazoitutako proposamena.
- Eskatzaileak zerbitzuagatik ordaindu beharreko prezioa.
- Hala badagokio, zerbitzua ukatzeko arrazoitutako proposamena.
15. artikulua. Ebazpena.
Eskaera aztertu eta baloratu ondoren, arrazoitutako ebazpena emango duen Mankomunitate organo
eskudunari igorriko zaio, eta horrek onartuko edo ezeztatuko du eskatutako zerbitzuan sartzeko
eskaera.
Eskaera udal-erregistroan sartzen denetik hasita, gehienez ere hiru hilabeteko epean eman beharko da
ebazpena. Aurreko zatian jasotako epea igaro eta gero ebazpenik eman ez bada —beti ere ebazpena
emateko betebeharrari kalterik egin gabe—, eskaera ezeztatu dela jo ahal izango da, interesatuak
aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezan.
Eskaera onartzen den ebazpenetan alderdi hauek ere adierazi behar dira:
- Prestazioaren emakida, hauek adierazita: mota, maiztasuna eta zerbitzuaren kostua. Era berean,
onuradunari dagokion ekarpen ekonomikoa, eta aurrekontu erabilgarririk ez egoteagatik zerbitzua
berehala ematea ezinezkoa denean, eskaera itxarote-zerrendan sartzea, indarrean den araudian
aurreikusitako kasuetan izan ezik.
- Zerbitzuaren eskatzaile-zerrenda erabiliko da tresna gisa zerbitzua esleitzeko lehentasunaren
hurrenkerara ezartzeko, I. eranskinean zerbitzuan sartzeko ezarritako lehentasun baremoa aplikatuta
lortu den puntuazioaren arabera.
- Itxaron-zerrenda egongo da etxeko laguntza zerbitzuan aurrekontu dotazio nahikorik ez dagoeneak
eskaera guztiei erantzuteko.
- Zerbitzuan zuzenean onartuak izan ez diren interesdunak, behar bezala egiaztatuta eskatu dezakete,
bere espedientea berraztertzeko haien inguruabarren aldaketak aldatu egin dezakenean egindako
balorazioa.
Ezezko ebazpenean haren arrazoiak agertu beharko dira eta egoera hauetakoren bat gertatzen denean
emango da:
- Ordenantza honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzea.
- Eskaeran adierazitako premiak eskatzaileak berak, edota familiako kideren batek, edota beste
baliabide pertsonal batek bete ahal izatea.
- Laguntzaren ezaugarriak direla kausa, edo eskatzailearen bizitokia dela kausa, laguntza hori beste
administrazio publiko baten eskumena izatea.
- Zerbitzuak erabiltzailearentzat nahiz zerbitzua ematen duen langileentzat arrisku fisiko edota
psikikoak sor ditzakeela baloratzea.
- Behar bezala arrazoitutako beste arrazoi batzuk.
Ebazpena legeak eskatzen duen epean jakinaraziko da, dagozkion baldintzak beteta. Ebazpenaren
aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke organo eskudunari. Bestela, ebazpenaren aurka
zuzenean egin daiteke, legez ezarritako epeetan eta baldintzetan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
aurkeztuta.
16. artikulua. Zerbitzuan onartzea
Zerbitzuan onartzea zerrendako hurrenkeraren arabera egingo da eta horretarako kontuan hartuko da
eskaera eginda lortu den puntuazio osoa, !. eranskineko atalen arabera, beti ere arautegi honetako 14
A) artikuluan zerbitzuan sartzeko ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen badu.
Puntuazio bera duten eskaeren kasuan, eskaeren sarrera-hurrenkera izango da kontuan.
17. artikulua. Larrialdi-egoerak
Salbuespen gisa, eta premia abandonuagatik, babesgabetasunagatik edota tratu txarrengatik
muturrekoa eta larria denean, udaleko gizarte-zerbitzuek laguntza berehala ematen hastea proposatuko
dute, eskaera behar bezala osatuta eta izapidetuta ez egon arren.
Udaleko gizarte-zerbitzuek zerbitzua larria dela adieraziko diote zerbitzua ematen duen erakundeari
eta horrek zerbitzua betetzen hasi beharko du.
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua ezingo da larrialdi-prozedura bidez bi hilabetetik gorako aldi batean
eman, eta espedientea guztiz bideratu beharko da epe horretan.
Zerbitzua ematen hasten denetik 15 egun naturaleko epean arrazoitutako kausengatik dokumentazioa
aurkezten ez bada, zerbitzuan baja emango da
IV. KAPITULUA. ZERBITZUA EGOKITZEA ETA ZERBITZUAREN SEGIMENDUA
18. artikulua. Segimendua eta ebaluazioa.
Gizarte-laneko teknikariek segimendu jarraitua egingo dute, zerbitzua onuradunen premiei egokitzen
zaien ikusteko. Hala, bidezko aldaketak proposatuko dituzte eta, onuradunekin batera, proposatutako
helburuak lortu diren ebaluatuko dute.
19. artikulua. Egokitze-aldia
Zerbitzuan sartu eta lehen hiru hilabeteetan, pertsonak zerbitzuaren funtzionamendura eta
ezaugarrietara egokitzeko aldian daudela joko da. Onuradunaren erreferentziazko Gizarte Laneko
teknikariak edota zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresetako profesionalek une oro hitz egingo dute
sortzen diren arazoei buruz, eta egokitzapen ona lortzeko beharrezko irtenbideak bilatuko dira.
Onuradunarekin batera irtenbideren bat aurkitzen saiatuta ere, zaila bada erabiltzailea zein langilea
zerbitzura egokitzea, edo zerbitzuak pertsonaren premiak ez dituela asetzen jotzen bada, udaleko
gizarte-zerbitzuek egoera baloratu eta proposamena egingo dute. Aldez aurretik, txosten teknikoa
egingo dute gizarte-zerbitzuetakoek edota, hala badagokio, zerbitzua kudeatzen duen enpresako
profesionalek.
Egindako proposamena erabiltzaileari jakinarazi behar zaio,eta horrek 15 eguneko epea izango du
alegazioak egiteko.
Alegazioak aztertu eta gero, Mankomunitateko gizarte-zerbitzuetako teknikariek behin betiko
proposamena aurkeztuko diote organo eskudunari, eta horrek ebatziko du, ebazpen arrazoitua emanda.
Pertsona zerbitzutik irtenaraztea erabakiz gero, beste aukera bat proposatuko da, horrelakorik badago.
V. KAPITULUA. ZERBITZUA ETETEA ETA IRAUNGITZEA
20. artikulua. Zerbitzua etetea.
Etxeko laguntza-zerbitzua aldi baterako etengo da arrazoi hauengatik:
— Hiru hilabetetik beherako epe batean ospitalean egotea. Aldi hori egoera berezietan luzatu ahal
izango da.
— Pertsona titularra urtean hiru hilabetetik behera bere ohiko etxetik kanpo egotea. Aldi hori
egoera berezietan luzatu ahal izango da.
— Erabiltzaileak 11. artikuluan jasotako betebeharren bat betetzen ez badu, baina betebeharrak ez
betetzea zerbitzua eteteko arrazoi ez denean.
Zerbitzuaren onuradunak edo horren ahaideek Gizarte Zerbitzuei jakinarazi beharko diete zerbitzua
aldi baterako etengo dela, aurreko paragrafoanjasotako arrazoietako batengatik.
21. artikulua. Zerbitzua iraungitzea.
Etxeko laguntza-zerbitzua arrazoi hauengatik iraungiko da:
1. Titularra bere etxetik kanpo egotea hiru hilabetez baino gehiago, bere helbidera bueltatu gabe
(salbuespen gisa baloraturiko kasuetan izan ezik).
2. Onuradunak edo bere borondatezko edota legezko ordezkariak uko egitea.
3. Erabiltzailea hiltzea.
4. Onuraduna beste udalerri batera joatea
5. Zerbitzua ematea sortu zuen premia desagertzea.
6. Zerbitzua emateko kontuan hartu diren datuak ezkutatzea edo datu faltsuak ematea.
7. Zerbitzuan sartu ahal izateko eskatutako baldintzaren bat galtzea.
8. 15 egun naturaleko epean gizarte- eta ekonomia-egoera aldatu izanaren berri ez ematea.
9. Erregelamendu honetan zehaztutako onuradunaren betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.
10. Zerbitzua ematen duten langileei eraso fisikoa edo psikologikoa eragitea.
11. Zerbitzuko hiru errezibo arrazoirik gabe ordaintzen atzeratzea.
12. Familia-unitatea osatzen dutenen artean gizarte-laneko teknikariarekin edo zerbitzua ematen duen
langilearekin lankidetzarik ez egotea. Horretarako, Gizarte Laneko zerbitzu teknikoek aurrez
balorazioa egin behar dute.
13. Zerbitzua ematea ezinezkoa egiten duten beste arrazoi larri batzuengatik.
Organo eskudunaren ebazpen bidez, eta udaleko gizarte-zerbitzuek hala eskatuta, zerbitzuko baja
emateak zehaztuko dira, interesdunari entzun eta gero. Ebazpen hori pertsona onuradunari jakinaraziko
zaio, eta hala badagokio, zerbitzua ematen duenari.
Zerbitzua iraungi eta gero, onuradunak berriz ere zerbitzuan sartu nahi duela adierazten badu, beste
eskaera bat egin beharko du, eta eskaera hori Ordenantza honetan zehaztutakoaren arabera izapidetuko
da.
Zerbitzua iraungi eta gero onuradunak zerbitzuren bat ordaindu gabe baldin badu, horiek ordain ditzan
eskatuko zaio zerbitzua berriz eman baino lehen.
VI. KAPITULUA. ZERBITZUAREN ARAUBIDE EKONOMIKOA
22. Etxez etxeko laguntza zerbitzua
Prezioak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren emakidaren ebazpenean zehaztuko dira, Etxez Etxeko
Laguntza Zerbitzua arautzen duen udal zerga-ordenantzan ezartzen diren eskakizunei eta baldintzei
jarraiki. Hala dagokionean, urtero, organo eskudunak prezioak eguneratuko ditu.
Ez zerbitzua ematen duen langileek, ez enpresa esleipendunakez dute aurreko paragrafoan adierazitako
diruaz gainerako ezer ere onartuko, ez emaririk, ez ordainketa gehigarririk, ez bestelakorik.
23. artikulua. Zerbitzuaren erabiltzailearen ekarpena.
Orokorrean, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileek parte hartuko duten jasotzen duten
zerbitzuaren finantzaketan,Familia Unitatearen baliabide ekonomikoen arabera. Ekarpen horren muga
zerbitzuaren kostu erreala izango da, honako formula honen arabera:
{(FUren urteko diru-sarrerak /12)
– ( Indarreko hilabeteko DBE, FUko kide kopuruaren arabera)} x 15= R
100
(FUri hilean ematen zaizkion
R x 1 + zerbitzuko orduak guztira) = hileko ekarpena
100
FU: Familia –unitatea
DBE: Dirusarrerak Bermatzeko Errenta
Familia unitatearen ekarpen ekonomikoa ezin izango da Udalari zerbitzua ematen dion enpresak
fakturatutako ordubeteren kostua baino baxuagoa.
Diru-sarrerak kalkulatzeko eta Familia Unitateko kide kopurua zehazteko, Familia Unitatetzat zera
ulertuko da: erabiltzailea, bere ezkontidea (edo ezkontzaren baliokidea den bestelako harreman
iraunkorreko formularen bat), emantzipatuta ez dauden 18 urtetik beherako ondorengoak, eta familia
unitatearekiko mendekotasun ekonomikoa duten eta desgaitasuna duten 18 urtetik gorako
ondorengoak.
Diru-sarreratzat zera ulertuko da:
— Lan etekinak, pentsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak barne, erregimena edozein izanik
ere.
— Enpresa jarduera edo jarduera profesionalen etekinak.
— Kapital higigarri eta higiezinaren etekinak.
— Ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka inbertsoengatik lortutako kuotak.
— Urtean indarrean dagoen Lanbide arteko Gutxieneko Soldata laukoitzen duen kapital higigarri eta
higiezina (katastro-balioa).
— Familia unitatearen beste edozein diru-sarrera.
Ohiko etxebizitza (onuraduna erroldatuta dagoena) kanpo geratzen da ondore guztietarako.
Ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezinak baloratzeari buruz, horien katastro-balioa hartuko da
kontuan.
Osasun arrazoiengatik edo arreta eta zaintza hobetzeko arrazoiengatik, onuradunak senide baten etxera
joan behar badu, eta betiere, hori behar bezala egiaztatzen baldin bada, ohiko etxebizitza zenaren
katastro-balioa ez da zenbatuko (handik lortutako etekinak bai ordea, hala balegokio).
Halaber, onuradunak etxebizitza merkeagoa alokatu behar baldin badu, behar hori behar bezala
egiaztatuta, hileroko diru sarrerak zenbatzeko, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko etekinen (baldin
balego) eta etxebizitza berriaren alokairuagatik ordaintzen duenaren arteko diferentzia hartuko da.
Kasu horretan, ez da alokairuagatiko kenkaririk aplikatuko eta ez da ohiko etxebizitza zenaren
katastro-balioa zenbatuko.
Diru-sarrerak kalkulatzeko, honako kenkari hauek hartuko dira kontuan:
a) %65 edo hortik gorako ezgaitasun ziurtagiria duten dibertsitate funtzionaldun pertsonak edo II. eta
III. Graduko Mendekotasun Handia dutenak: 1440,00 euro urtean pertsona bakoitzeko.
Kontzeptu honengatiko gehienezko kenkaria 2.880 eurokoa izango da urtean.
b) Ohiko etxebizitza erosteagatiko kreditu amortizazioak eta alokairuaren gastu edo interesak,
gehienez, 1440,00 euro urtean.
Familia Unitate berean, gehienezko kenkaria, urtean, 2.880 eurokoa izango da.
c) Eguneko Zentroaren gastuak.
Eskatzaileak ez badu bere eta bere familia unitatearen egoera ekonomikoari buruzko dokumentaziorik
aurkezten, ezinbestekoa dena ordaindu behar duen kuota kalkulatzeko, zerbitzuaren kostu osoa
ordaindu beharko du.
Ordaintzeaz salbuetsi ahal izango da gizarte langile arduradunaren txosten arrazoitua badago, non
azaltzen den salbuespen egoera hori (arazo psikosozial larriak, arrisku egoeran edo gabezia
sozioekonomiko larriak dituzten adingabeak), eta udal organo eskudunak sinatuta.
Familia unitatearen gaitasun ekonomikoa baloratzeko azken bi urteotako ondare aldaketak aztertuko
dira.
Datuetan gezurra esan edo daturik ezkutatzen bada, eskabidea artxibatu edo zerbitzua amaituko da,
jadanik zerbitzua ematen hasi bada.Gainera, horrek ez dio inolako kalterik eragingo gertakari
horietatik erator litezkeen erantzukizunei.
Errentan edo familia unitateko pertsona kopuruan aldaketarik egotekotan edo banakako ekarpena
ezartzean eraginik izan dezakeen beste edozein inguruabar aldatzekotan, zerbitzuaren onuradunek 15
eguneko epea izango dute udalari jakinarazteko, aldaketa egon denetik aurrera zenbatzen hasita.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Aldizka, Etxez Etxeko Laguntzaren onuradun guztien egoera sozioekonomikoa berrikusiko da,
baldintzak betetzen direla eta balizko ondare eta diru-sarreretako aldaketak egiaztatzeko.
ALDI BATERAKO XEDAPENA
Araudi hau etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko eskabide guztiei erabat aplikatuko zaie, baldin eta
indarrean sartzeko unean ebatzi gabe badaude.
Araudi hau eman aurretik Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren onuradun zirenen kasuan, espedientea
berrikusi egingo da, araudi honetan ezarritakoarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENAK
1. Araudi honek berariaz arautzen ez duen guztirako, aplikagarria izango da Gizarte Zerbitzuen
Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa arautzen duen urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren
edukia.
2. Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak,abenduaren 13koak, dioena
betez, diru-laguntza hauen eskaeretako eta laguntzok tramitatzeko erantsi behar den dokumentazioko
datuak Gizarte Ongizateko eta BFAko fitxategietan gordeko dira, honako helburu hauetarako: Gizarte
Zerbitzuek zerbitzu ematen dituzten pertsonen datuak erregistratzea; erabiltzaileentzat beharrezkoak
izan daitezkeen eskaera, tramite eta kudeaketak; eta eskatzaileei laguntza ematea. Eskatutako datuak
ezinbestekoak dira xede horretarako, eta beraz, ez badira ematenez da zerbitzua emango.
Valle de Trápaga – Trapagarango Udala da fitxategien arduraduna, eta beraz, datuak lortu, zuzendu,
ezabatu eta horien aurka egiteko eskubideak bermatuko ditu, horretarako, idatzizko eskaera egin
beharko delarik. Halaber, datuen konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, baita
fitxategiaren helbururako erabiltzeko konpromisoa ere.Dena den, datuok Euskal Autonomia
Erkidegoko eta Lurralde Historikoko beste Erakunde Publiko batzuei eta beste Herri Administrazio
batzuei utzi ahal izango zaizkie,
batu ziren helburuari erantzuteko edo fitxategiaren arduradunak dituen legezko obligazioak betetzeko.
Eskatzaileek, beren ardurapean, aitortu beharko dute eskaerako datuak egiazkoak direla eta baimena
eman Udalak kontsultak egin ditzan titulartasun publikoko fitxategietan (AEAT, INSS,
INEM,Katastroa, Udala, INE, Atzerritarren Bulegoa, Espetxeetako Gizarte Zerbitzuak), emandako
datuak egiaztatze aldera, eta hori Datuen Babeserako Legeak dioenarekin ados, eta datuok fitxategi
horietan sar daitezen, aurretik azaldutako baldintzekin ados. Halaber,Udalari edozein aldaketa
jakinarazteko obligazioa onartzen dute eskatzaileek.
3. Araudi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta hamabost egun igaro ondoren jarriko
da indarrean.
4. Udalaren webgunean argitaratuko da.
I ERANSKINA
ZERBITZUAN SARTZEKO LEHENTASUNEZKO BAREMOA
Ondoren zehazten den baremoak eskatzaileen zerrendaren hurrenkera-irizpideak ezartzen ditu eta
zerbitzura sartzeko lehentasuna, gizarte-diagnostiko aren arabera.
Eskatutako zerbitzuak pertsona bati baino gehiagori eragingo badio, sartzeko baremoaren
ondorioetarako, arreta-beharrizanik handiena duen eskatzailearen egoera baino ez da baloratuko.
Erregelamendu honen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, zerbitzuan sartzeko gutxienez baremo
honetan finkatutako 100 puntu behar dira, horietatik gutxienez 30 puntu A) Autonomia pertsonala eta
B) Etxeko arreta ataletan zehaztutakoetatik lortu behar direlarik.
B A R E M O
PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA
A. AUTONOMIA PERTSONALA / AUTONOMÍA PERSONAL
SI / BAI
0 puntos
Con dificultad (serias dificultades)/Zailtasunez (zailtasun larriak)
15 puntos
NO/EZ
30 puntos
SOLICITANTE/
ESKATZAILEA
CONVIVIENTE/
BIZIKIDEA
A.1. Levantarse solo/a de la cama o de un sillón
Ohetik edo besaulkitik laguntzarik gabe altxatzen da
0 0
A.2. Realizar su aseo normal y vestirse1
Laguntzarik gabe bere burua garbitu eta janzten du
0 0
A.3. Andar solo/a en casa o desplazarse convenientemente
en silla de ruedas
Etxean laguntzarik gabe edo ondo moldatzen da
gurpilaulkian
0 0
A.4. Salir solo/a de su vivienda al exterior inmediato1
Etxetik hurbil laguntzarik gabe ateratzen da
0 0
A.5. Salir solo/a por el barrio o pueblo
Auzoan edo herrian laguntzarik gabe ateratzen da
0 0
Sale a la calle, sin atravesarla / Kalera ateratzen da baina ez du kalea gurutzatzen
A. TOTAL/GUZTIRA
B. ATENCIÓN DOMÉSTICA / ETXEKO LAGUNTZA
Rellenar este apartado en el caso de que no haya nadie que se pueda encargar de hacer dichas
tareas
Bete lauki hau ezin baditu inork etxeko lan hauek egin
SI / BAI
0 puntos
Con dificultad (serias dificultades)/Zailtasunez (zailtasun larriak)
15 puntos
NO/EZ
30 puntos
B.1. Realiza las compras/Erosketak egiten ditu 0
B.2. Prepara las comidas/Janaria prestatzen du 0
B.3. Atiende la casa y cuida la ropa/Etxea jagon eta arropaz arduratzen da 0
B. TOTAL/GUZTIRA
C. CONVIVENCIA / BIZIKIDETZA
C.1. Persona sola/ Bakarrik bizi da 30
C.2. Familia (0) En casa/Etxean
(10) Hurbil/Cerca
(20) Alejada, inexistente, indiferente
DSinUrrun, ez dauka, interesik ez dauka
C.3. Vecinos/as / Auzokideak (0) Disponibles/Laguntzeko prest
(10) Poco disponibles/Gutxi laguntzeko prest
(20) Inexistentes, indiferentes/Ez dauka, harremanik ez
C. TOTAL/GUZTIRA
D. ENTORNO / INGURUA
D.1. Habitat (0) Rural agrupado o ciudad/Herri-gunea edo hiria
(5) Rural disperso/Herri-gunetik kanpo
D.2. Acceso vivienda / Etxebizitzako
sarbidea
(0) Planta baja, ascensor/Beheko pisua, igogailua
(5) Primer piso o sótano/Lehen pisua edo sotoa
(10) Plantas superiores / Goikol pisuak
D.3. Comercios / Dendak (0) Cerca/Hurbil
(5) Lejos, difícil acceso / Urrun, heltzeko zailtasunak
(10) Muy alejados o muy difícil acceso
Oso urrun edo heltzeko zailtasun handiak
D. TOTAL/GUZTIRA
E. VIVIENDA / ETXEBIZITZA
E.1. Instalaciones básicas (luz, agua caliente,
sistema calefacción) SI / BAI (0) NO / EZ (5)
E.2. Equipamiento básico (lavadora, nevera,
teléfono, ducha, cocina) SI / BAI (0) NO / EZ (5)
E. TOTAL/GUZTIRA
F. AUTOCUIDADO / AUTOZAINTZA
SOLICITANTE
ESKATZAILEA
CONVIVIENTE
BIZIKIDEA
Existencia de trastornos importantes de la memoria que
hagan difíciles o imposibles las tareas de la vida cotidiana
Eguneroko lanak zailagoak edo ezinezkoak egiten dituzten
oroimen.arazo handiak
Bai/Sí (30)
Ez/No (0)
Bai/Sí (30)
Ez/No (0)
F. TOTAL/GUZTIRA
ANEXO II
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUARENTZAKO ESKAERA
SOLICITUD SERVICIO DE AYUDA A DOMICILIO
DATU PERTSONALAK / DATOS PERSONALES
LEHEN ABIZENA / PRIMER
APELLIDO
BIGARREN ABIZENA/SEGUNDO
APELLIDO IZENA / NOMBRE
JAIOTZE DATA
FCHA.
NACIMIENTO
EGOERA
ZIBILA
ESTADO
TELEFONOA
TELÉFONO
GIZARTE SEGURANTZAKO
ZK. Nº
SEGURIDAD SOCIAL
NAN / DNI
HELBIDEA / DOMICILIO
BIZIKIDETZA EGOERA / SITUACIÓN CONVIVENCIA
ESKATZAILEAREKIN BIZI DIREN PERTSONAK / PERSONAS QUE CONVIVEN
CON LA PERSONA SOLICITANTE
ABIZENAK ETA IZENAK
APELLIDOS Y NOMBRE
NAN
DNI
AHAIDETASUNA
PARENTESCO
ADINA
EDAD
MINUSBALIOA
MINUSVALÍA
ERREFERENTZIA-PERTSONA
PERSONA DE REFERENCIA
HARREMAN MOTA
TIPO DE RELACIÓN
TELEFONOA
TELEFONO
ESKATZEN DITUEN ZERBITZU MODALITATEAK / MODALIDAD DE LOS
SERVICIOS QUE SOLICITA
Etxearen garbiketa / Limpieza de la casa Jaikitzeko laguntza / Ayuda para
levantarse
Higiene pertsonala /Higiene personal Beste batzuk (zehaztu) / Otros
(especificar)
Beste batzuk / Otros:
Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko
abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak
eta hura garatzen duen araudiak ezarritakoa
betetzeko, jakinarazten dizugu zure datuak
honako fitxategi hauetan sartuko direla:
Valle de Trápaga-Trapagarango
Udalaren ardurapeko fitxategietan, osoki
kudea dezan administrazio honen gizarte-
zerbitzuen prestazioa.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko
eta aurka egiteko eskubidea baliatu ahal
izango duzu. Horretarako, idazki bat igorri
behar duzu Udal honetara, zure NANaren edo
haren pareko beste identifikazio-agiriren baten
kopia erantsita.
Era berean, jakinarazten dizugu zure datuak
erakunde jakin batzuei jakinarazi ahal izango
zaizkiela; hain zuzen ere, ematen dituen
zerbitzuen kudeaketan laguntzeko.
BAIMENA EMATEN DIOT Valle de
Trápaga-Trapagarango Udalari beharrezko
datuak eska ditzan, baina bakarrik Etxez
Etxezko laguntzaren zerbitzu eta prestazioak
jasotzeari buruzko araudian ezartzen diren
baldintzak eta eginbeharrak betetzen ote diren
Con objeto de dar cumplimiento a lo
establecido por la Ley Orgánica 15/1999 de
13 de diciembre, de protección de datos de
carácter personal, y su normativa de
desarrollo, le informamos que sus datos
serán incorporados:
a los ficheros responsabilidad del
Ayuntamiento de Valle de Trápaga-
Trapagaran, para gestionar de manera integral
la prestación de servicios sociales de esta
Administración.
Ud. podrá ejercer sus derechos de acceso,
rectificación, cancelación y oposición
dirigiendo una comunicación por escrito a
este Ayuntamiento, en la que se incluya
una copia de su DNI u otro documento
identificativo equivalente.
Asimismo, le informamos que sus datos
podrán ser comunicados a las Entidades y
Administraciones Públicas conveniadas por
el Ayuntamiento para colaborar en la
gestión de los servicios prestados por el
mismo.
AUTORIZO al Ayuntamiento de Valle de
Trápaga-Trapagaran a solicitar los datos
egiazta dezan. ( AEAT, INSS, INEM / Lanbide, Ogasun
eta Finantzen Foru Dekretua eta beste zerga-agentzia
batzuk, bizi den udaleko Errolda-bulegoa eta Erregistro
zibila, INE, etab.)
BAIMENA EMATEN DIOT Valle de
Trápaga-Trapagarango Udalari berarekin
hitzarmena duten Erakunde eta
Administrazio Publikoei behar diren datuak
laga diezazkien gizarte-zerbitzuen arloan
beren eskumenekoak diren zerbitzuak eta
prestazioak kudeatzeko eta hobeto emateko eskuratu
ditzakeen arreta zerbitzuak.
Nire erantzukizunpean adierazten dut:
Eskabide honetan jarritako datuak egiazkoak
direla.
Neure gain hartzen dut Valle de Trápaga-
Trapagarango Udalari jakinarazi beharra nire diru
edo ondarean, bizikidetasun egoeran eta
bizilekuan aurrerantzean gerta daitezkeen
aldaketak, eta, bereziki, ospitale edo asistentzia-
zentroetan sartu izana.
Hartu ditzakedan prestakuntza eta zerbitzuen
jarraipen eta kontrolarako erreztasunak emateko
konpromesua onartzen dut.
necesarios solo a los efectos de comprobar
el cumplimiento de los requisitos y
obligaciones exigidos por la normativa
para el acceso a los servicios y
prestaciones del Servicio de Ayuda a
Domicilio, a las diferentes Administraciones
titulares de los ficheros de datos que sean
necesarios (AEAT, INSS, INEM / Lanbide,
Departamento Foral de Hacienda y Finanzas
y otras agencias tributarias, Oficina de
Padrón Municipal de residencia y al Registro
Civil, INE, etc ...):
Con la firma de la presente solicitud:
Declaro que son ciertos los datos consignados
en la presente solicitud.
Asumo la obligación de comunicar al
Ayuntamiento de Valle de Trápaga-
Trapagaran cualquier variación que pudiera
producirse en mi situación económica-
patrimonial, de convivencia, de domicilio y,
en especial, en ingreso en centros
hospitalarios o asistenciales.
Asumo el compromiso de facilitar el
seguimiento y control de las prestaciones y
servicios que en su caso se me pudieran
conceder n, 20 (e)ko En , a de de 20 Eskatzailearen sinadura
Firma de la persona solicitante
Legezko edo borondatezko ordezkariaren, edo izatezko
zaintzailearen sinadura
Firma de la persona representante legal, voluntaria o
guardadora de hecho
Sinatu ezin badu, horren zergatia / Causa por la que no puede firmar
Eskabidea Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Sarrera Erregistroan jaso eta, gehinez jota, 3
hilabeteko epea izango da ebazpena eman eta jakinarazteko; epe hori igarota, ebazpenik ez
izateak ezezkoa eman dela esan nahiko du.
El plazo máximo para resolver y notificar será de 3 meses a contar desde la recepción de la
solicitud en el Registro de Entrada del Ayuntamiento de Valle de Trápaga-Trapagaran. Una
vez transcurrido dicho plazo se entiende desestimada dicha solicitud.
ANEXO III
SERVICIO DE AYUDA A DOMICILIO
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA
Yo, D / Dña. ……………………………………………………………………… autorizo el
cargo de la cuota que debo abonar mensualmente por la prestación del Servicio de Ayuda a
Domicilio, en la Entidad y C/C que se detalla a continuación.
Nik, ……………………………………………………………………………..
jaunak/andreak, baimena ematen dut Etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeagatik hilero
ordaindu behar dudan kuota ondoren aipatzen den erakundean eta kontu-korrontean
zorduntzeko.
Caja/Banco - Kutxa/Bankua ……………………………………………………
Sucursal/Sukurtsala ……………………………………………………………..
Municipio/Herria ……………………………… CP/PK ……………………….
Provincia/Probintzia …………………………………………….………………
En Valle de Trápaga, a .….. de …………………………… de 20……
Trapagaranen, 20….. ko ……………………………ren ……… (e)an
Firma del usuario del SAD / Zerbitzuaren erabiltzailearen sinadura
ANEXO IV
DECLARACIÓN JURADA / ZINPEKO AITORPENA
D / Dña. …………………………………………………………………… con DNI nº
………………. y con domicilio en ……………………………….., como usuario del Servicio
de Ayuda a Domicilio.
……………………………………………………………….. Jaunak/Andreak, NAN zk.
……………..... duenak, eta helbidea …………………….……………, etxez etxeko laguntza
zerbitzuaren erabiltzaile gisa.
Declara que / Aitortzen du
Son ciertos los datos personales y económicos facilitados al Excmo. Ayuntamiento de Valle
de Trápaga, para la concesión de un Servicio de Ayuda a Domicilio.
Que no percibe otros ingresos por ningún concepto, ni dispone de ningún otro bien mueble o
inmueble que los declarados.
Que no viven en el domicilio de referencia personas que no figuran en el certificado de
empadronamiento presentado.
Que son veraces los distintos informes que justifican la concesión del servicio.
Egiazkoak direla, Etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko, Trapagarango Udalari emandako
datu pertsonalak eta ekonomikoak.
Ez duela jasotzen sarrera gehiagorik beste edozein kontzeptugatik eta aitortuak izan ezik ez
daukala beste ondasun higigarri edo higiezinik.
Aurkeztutako errolda-agirian agertzen ez diren pertsonak ez direla bizi aipatu helbidean.
Egiazkoak direla zerbitzua ematea justifikatzen duten txosten desberdinak.
En Valle de Trápaga, a .….. de …………………………… de 20……
Trapagaranen, 20….. ko ……………………………ren ……… (e)an
Firma del usuario del SAD / Zerbitzuaren erabiltzailearen sinadura
ANEXO V
INFORME SOCIAL (SERVICIO DE AYUDA A DOMICILIO)
TXOSTENA (ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA)
INTENSIDAD / INTENTSITATEA FRECUENCIA / MAIZTASUNA
Horas-día /
Orduak eguneko
Horas-mes /
Orduak hilean
Días de intervención/ Eskuhartze egunak
APORTACIÓN / APORTAZIOA
Ingresos anuales (pensión, nómina, …)
Urteko diru sarrerak (pentsioa, nominak, …)
Rendimientos patrimoniales (mobiliario e inmobiliario)
Ondareetatik jasotako errentak (higigarriak eta higiezinak)
Rendimientos de actividades empresariales o profesionales
Lan-etekinak
Otros ingresos
Beste diru-sarrerak
Patrimonio
Ondareak
Mobiliario / Higigarriak
Inmobiliario / Higiezinak
Deducciones
Kenkariak
Gastos alquiler vivienda habitual
Ohiko etxebizitzaren alokairu-gastuak
Intereses y amortizaciones de créditos vivienda habitual
Ohiko etxebizitza erosteko hitzartutako kredituaren
korrituak eta amortizazioak
Gasto centro de día / Eguneko zentroaeren gastua
Base neta / Oinarri garbia
Precio/Prezioa €/mes/hilea Cuota/Kuota €/mes/hilea
*Unidad convivencial ambos con gran dependencia, dependecia severa o moderada nivel
II
Bizikidetza unitatean biak, mendetasun handia, larria edo mugatua II mailan dutenak
*Personas con gran dependencia, dependencia severa o moderada nivel II siendo su
capacidad económica igual o inferior a IPREM / Mendetasun handia, larria, edo II.
Mailako mendetasun mugatua duten pertsonak beren ahalmen ekonomikoa (IPREM) bera edo
txikiagoa bada, ez dute ordaindu beharko zerbitzuaren kostua
OBJETIVOS Y FUNCIONES / HELBURUAK ETA BETEBEHARRAK
Se adjunta el informe de funciones / Betebeharren txostena doa honekin
batera
Firmado /Sinadura
TRABAJADOR/A SOCIAL / GIZARTE LANGILEA
ANEXO VI
DOCUMENTOS QUE DEBE PRESENTAR CON SU SOLICITUD
ESKAERAREKIN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Fotocopia del DNI de la persona solicitante o cualquier documento de
identificación equivalente
NANaren edo baliokidea den edozein identifikazio agiriaren fotokopia
Libro de familia cuando existan menores de 18 años en la unidad familiar
Familia-liburua, familia-unitatean 18 urtetik beherakoren bat badago
Certificado de discapacidad
Ezindua izatearen egiaztagiriak
Valoración emitida por la Unidad de Valoración de la Depedencia, en su caso
Mendekotasunaren balorazio unitateak egindako balioespena
Fotocopia de la tarjeta sanitaria
Mediku txartelaren fotokopia
Informe médico según modelo oficial
Medikuaren osasun txostena, eredu normalizatuaren arabera
Certificado de empadronameinto del solicitante y de los miembros de la
unidad familiar (en el Ayuntamiento)
Bakarkako errolda ziurtagiria / Familia-unitateko kideen errolda-ziurtagiria
(udalean)
Documento para la domiciliación bancaria del abono del precio público por
el servicio
Zerbitzuaren prezio publikoaren ordainketa bankuan helbideratzeko agiria
Justificantes de gastos deducibles (alquiler, crédito hipotecario, entre otros)
Gastu kengarrien frogagiriak (besteak beste, alokairua eta hipoteka-kreditua)
Certificados bancarios relativos al estado de cuentas, títulos bancarios e
intereses según modelo oficial
Kontuen egoerari, banku-titulei eta etekinei buruzko bankuen egiaztagiriak
Fotocopia de la última nómina o nóminas (en caso de que sean variables)
Azken nominaren edo nominen (aldaketak baldin badaude) fotokopia
Fotocopia del recibo de la última pensión o certificación del INSS de pensión
actualizada. O certificado de no estar percibiendo ninguna pensión
Azken pentsioaren ordainagiriaren fotokopia edo INSSek emandako pentsio
gaurkotuaren egiaztagiria. Edo pentsiorik jaso ezean egiaztagiria.
Certificado de bienes inmuebles expedido por Hacienda Foral o útlimo
recibo del impuesto sobre bienes inmuebles de naturaleza urbana y/o rústica.
Hacienda
Ondasun higiezinei buruzko egiaztagiria, jabetza erregistroak emandakoa, hiri
zein landa ondasun higiezinen gaineko zergaren azken ordainagiria
Declaración de la Renta o, en su caso, certificado de no haber tenido
obligación de declarar en Hacienda Foral
Errenta aitorpena edo Foru Ogasunean aitorpena egiteko beharrik ez izatearen
egiaztagiria
Beste batzuk
Otros
ANEXO VII
RENUNCIA AL NÚMERO DE HORAS DEL SERVICIO DE AYUDA A
DOMICILIO CORRESPONDIENTE AL GRADO DE DEPENDENCIA
MENDEKOTASUN MAILAREN ARABERA JASO BEHARREKO ETXEZ-
ETZEKO LAGUNTZA ORDUEI EZETZA EMATEKO BAIMENA
DATOS PERSONALES / DATU PERTSONALAK
APELLIDO 1/1.
ABIZENA
APELLIDO 2/2.
ABIZENA
NOMBRE/IZENA
GRADO DE
DEPENDENCIA/MENDEKOTASUN MAILA
DNI/NAN TELEFONO
DOMICILIO / HELBIDEA
CALLE/KALEA Nº/ZB PISO/SOLAIRUA MUNICIPIO/HERRIA CP/PK
REPRESENTANTE DE LA PERSONA DEPENDIENTE / ORDEZKARITZA
DUEN PERTSONA
APELLIDOS Y NOMBRE/ABIZENAK
ETA IZENA
RELACIÓN/
HARREMANA
DNI/NAN
Renuncio al número de horas del servicio de ayuda a domicilio que según la
Ley 39/2006, de 14 de diciembre, me corresponde por mi situación de persona
dependiente
39/2006 abenduaren 14ko Legea aintzat hartuta, mendekotasun mailaren arabera
jaso beharreko etxez-etxeko laguntza orku kopuruari ezetza ematen diot
En ____________________________, a ____ de ___________________ de _________
_________________________-n, ____(e)ko __________________-ren ________(e)an
Firmado /Sinadura
TRABAJADOR/A SOCIAL / GIZARTE LANGILEA
NOTA: UNA VEZ CUMPLIMENTADA ESTA RENUNCIA, DEBERAN ENTREGARLA EN LAS
OFICINAS DE ESTE AYUNTAMIENTO
OHARRA: EZETZEA EMATEKO AGIRIA BETE ONDOREN UDAL HONETAKO
BULEGOETAN AURKEZTU
Valle de Trápaga-Trapagaranen, 2018ko uztailaren lauan.
ALKATEA
Izptua.: Xabier Cuéllar Cuadra