3
SARRERA GAIA: ARTEAREN TEORIA, FUNTZIOA ETA MERKATUA zer da ARTE A? Teoria, Funtzioa eta Merkatua ARTEA IDEIEN TRANSFORMAZIOA A ATAL HONETAN: Artea-obra mugagaitza da. Errenasaintza garaian gaur baino errazago definitzen zen. Orduan arkitektura, eskultura eta pintura lanek osatzen zuten artea batezere. Gizartea garatzen joan zen bezala, arte-produkzioa ere zabaldu egin da. Honela sortu zaizkigu zinema, bideoa edo informatikaren bidez egindako artelanak. Dena dela, gizakiak garai eta kultura guztietan sortu du artea. Oso zaila da aurkitzea arte-obrarik gabeko kultura bat. Beraz arteak oinarrizko funtzio bat betetzen du gizartean. Lehenbiziko hurbilketa bezala esan dezakegu artea materia edo ideien transformazio bat dela objektu, espazio eta portaera eder edo sakonagoak sortzeko. Definizio honetan egungo arte kontzeptuala ere kontutan hartu dugu, horrehatik aipatzen dugu ideien transformazioa ere. Gizakia animaliarengandik bereizten duena kalitate-sena, kalitatearen bilaketa da hain zuzen. Animaliak desira hutsei jarraikiz jokatzen du, gizakia berriz bere barneko eta inguruko arrazoiak ezagutzeko beharra sentitzen du, ondoren errealitate hauek kalitatearen bidez aurreratu ahal izateko. Artea kalitatearen adierazbide zuzenetakoa da: espazio egokiak, sentikortasuna, komunikazioa, edertasuna sortzen ditu. “Eder” hitza ezin daiteke ulertu artean era tradizional batetan. Ederra ez apaindurazko zentzuan baizik eta errealitatearen edo egiaren sakontze bezala. Esate baterako, Goyaren “Pintura beltzak”: hauen edertasuna gizakiaren ahuldade, beldul eta bizioak salatzean datza. Artea Aktibitate bizia da: dinamikoa eta misteriotsua. Erraz konturatzen gara teknika batzu menperatzearen gainetik dagoela. Migel Angel edo Velazquezen inguruan bazeuden eskolak beraiek 1. ARTEAREN TEORIA ETA FUNTZIOA Sarrera gaia: 1. Artearen teoria eta funtzioa 2. Arte-funtzioaren bilakaera

01 zer da artea teoria, funtzioa eta merkatua_sarrera gaia_LAURO IKASTOLA

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 01 zer da artea teoria, funtzioa eta merkatua_sarrera gaia_LAURO IKASTOLA

SARRERA GAIA: ARTEAREN TEORIA, FUNTZIOA ETA MERKATUA

ARTEA?

Teoria, Funtzioa eta Merkatua

ARTEA IDEIEN TRANSFORMAZIOA A ATAL HONETAN:

Artea-obra mugagaitza da. Errenasaintza garaian gaur baino errazago definitzen zen. Orduan arkitektura, eskultura eta pintura lanek osatzen zuten artea batezere. Gizartea garatzen joan zen bezala, arte-produkzioa ere zabaldu egin da. Honela sortu zaizkigu zinema, bideoa edo informatikaren bidez egindako artelanak.

Dena dela, gizakiak garai eta kultura guztietan sortu du artea. Oso zaila da aurkitzea arte-obrarik gabeko kultura bat. Beraz arteak oinarrizko funtzio bat betetzen du gizartean.

Lehenbiziko hurbilketa bezala esan dezakegu artea materia edo ideien transformazio bat dela objektu, espazio eta portaera eder edo sakonagoak sortzeko. Definizio honetan egungo arte kontzeptuala ere kontutan hartu dugu, horrehatik aipatzen dugu ideien transformazioa ere.

Gizakia animaliarengandik bereizten duena kalitate-sena, kalitatearen bilaketa da hain zuzen. Animaliak desira hutsei jarraikiz jokatzen du, gizakia berriz bere barneko eta inguruko arrazoiak ezagutzeko beharra sentitzen du, ondoren errealitate hauek kalitatearen bidez aurreratu ahal izateko. Artea kalitatearen adierazbide zuzenetakoa

da: espazio egokiak, sentikortasuna, komunikazioa, edertasuna sortzen ditu.

“Eder” hitza ezin daiteke ulertu artean era tradizional batetan. Ederra ez apaindurazko zentzuan baizik eta errealitatearen edo egiaren sakontze bezala. Esate baterako, Goyaren “Pintura beltzak”: hauen edertasuna gizakiaren ahuldade, beldul eta bizioak salatzean datza.

Artea Aktibitate bizia da: dinamikoa eta misteriotsua. Erraz konturatzen gara teknika batzu menperatzearen gainetik dagoela. Migel Angel edo Velazquezen inguruan bazeuden eskolak beraiek adinako teknika lortu zutenak. Gaur egun, bigarren mailako artista hauen obra eta aipatutakoena bereiztea nahiko zaila da, baina historiaren barnean baloratzen ditugunean kontutan izan behar dugu bere garaiko gizarteari ez ziotela eman bultzada edo aurrerapen berdina. Miguel Angel edo Velazquez bide berriak irekitzen saiatu ziren bitartean, besteek beren hildotik joatea besterik ez zuten egin.

Esan dugu artea gizakiaren baliabide bat dela errealitatea ezagutzeko eta aurreratzeko. Funtzio hau arte-adierazbide bakoitzak bere mintzairaren bitartez betetzen du medio zehatz batzu erabiliz: lerroak, formak, koloreak, bolumenak,

1. ARTEAREN TEORIA ETA FUNTZIOA

Plastika Mintegia

Sarrera gaia: 1. Artearen teoria eta funtzioa.

2. Arte-funtzioaren bilakaera

Page 2: 01 zer da artea teoria, funtzioa eta merkatua_sarrera gaia_LAURO IKASTOLA

| 2

espazioak, fotogramak, … Hauek edukaitzaileak dira.

Edukina berriz errealitatea da; gizartea batetan murgildurik bizi da artista eta sortzen duen obrak bere nortasunaren eta bere inguruaren errealitatea islatzen digu beti, artelan hauek figuratiboak nahiz abstraktoak edo kontzeptualak izan.

Esate beterako, karratu huts eta kolore primarioak soilik erabiltzen dituen “Neoplastizismoa” abstraktoak bere garaiko gizartearen errealitate bat adierazten digu: Lehen gerrate nagusiaren ondoren sortutako krisiarena. Mugimendu honetako artistek ikusten nazionalismo itsua eta norberakeriak kalte handia dakartela. Beraz arte-mintzaira objektibo eta unibetsal bat sortu behra da: Forma garbi eta inpertsolanak aukeratzen dituzte. Honela formalismo horren

sustraietan dagoen errealitate sakona azaltzen zaigu.

Bestalde edukitzaileak eta edukina oso elkarloturik doaz. Elkarrekiko eragina zuzena denez, bien arteko banaketa artifiziala da. Goyarengan adibidez ikus dezakegu era garbian tratamendu ezberdin bat ematen diela gorteko enkargu ofizialei eta bere fantasiarako sortutako artelanei. Hauen pintzeladak oso askeak dira eta formek desitxuraketa gogora bat jasatzen dute. Lan ofizialek berriz teknika askoz birfinguagoa azaltzen digute.

XX. menderarte idatzi diren arte-historiek oso gutxi sakondu dute artean. Datuak biltzen dituzte batipat eta sarritan pasadizo bitxiak ere. Esate baterako Michel Angeloren “Sixtoren kapera” ko artelanak aztertzean eskeintzen den jakintza era

honetakoa da: zenbat denbora eman zuen obra hau egiten, materialetan gastatutako kopurua, ze irudiak azaltzen diren eta zenbat aldiz edo nola jantzita, nork egin zuen kontratua

eta abar …

Era honetan historiak ez du interpretatzen obraren kontextua ezta artistaren behar edo nahiak ere. Bestalde egungo historiak baditu joera biziotsu batzu; bere kontzepzioa zentralista eta mekaniko egia da gehienetan:

Europar

artea beste kulturetako arteen gainetik jartzen da.

Kultura ezberdinetan sortzen diren artelanak ez dira erlazionatzen (Afrika, Ekialdia,…)

Arte nagusien (arkitektura, eskultura eta pintura) ondoan dauden arte erabilgarriak (altzarien diseinua, keramika, tapiza, …) baztertu eta ahaztu egiten dira.

Artelana ale bakarra izatearekin parekatzen da. Beraz, egungi masa baliabideak (kartela, komikia, telebista, …) arte purutzt ez dira hartzen.

Arte historiak artelanaren sorrera, bere kontextu sozial eta ekonomikoa, beste obratatik jasotako eraginak eta ondoren sortuko dituenak aztertu behar ditu metodologia baten bidez nahiz eta jakin objetibitate osoa ezin daitekeela lortu.

Honela sarritan gertatu da artista edo estilo bati buruzko balorazioa aldatu egin dela. Esate baterako Neoklasizismoko garaian (XVIII. Mendearen bigarren erdialdea eta XIX.aren hasiera) estetika klasikoa bakarrik miresten denez, Errenasantza bukaeran sortutako Manierismoa eta Barrokoa gaitzesten dira. XX. Mendeak ostera klasizismaren aurka joan eta Manierismoa eta barrokoa birbaloratu ditu.

Bere metodologia eratzeko eta osatzeko artearen historis beste ezagutzaz laguntza da:

Ikonografia: irudiak aztertzen ditut; esate baterako amabirjinaren tratemendua estilo ezberdinetan zehar, …

Soziologia: artealanaren ingurunea ikertzen du; nortzu diren artisten bezeroak, …

ARTEAREN HISTORIA ETA METODOLOGIAJarraipena

Saturno bere sema jaten,Pintura beltzak, 18 ¿? Frantzisko Goya.

Sixtoren kapera, Miguel Angel, 14??

Page 3: 01 zer da artea teoria, funtzioa eta merkatua_sarrera gaia_LAURO IKASTOLA

| 3

Psikologia: artista edo ikuslearen motibazioak aurkitzen saiatzen da, …

Estadistika: aztertuz adibidez zenbat aldiz azaltzen den gai bat etab,…