8
Web 2.0-arekin elkarlanean Ainize Santisteban Martín

2.0 baliabideak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2.0 baliabideak

Web 2.0-arekin elkarlanean

Ainize Santisteban Martín

Page 2: 2.0 baliabideak

AURKIBIDEA

WhatsappPbworksGoogle DriveGmailTwitterBand

Page 3: 2.0 baliabideak

WHATSAPP

Telefono mugikorretan, ordenagailuetan ... instalatu daitekeen bat-bateko mezularitzako aplikazio bat da. Honetan idatzizko mezuak gain, audioak, irudiak, bideoak, dokumentuak ... bidali daitezke. Esan beharra dago soilik zure telefono zenbakia duten pertsonak hitz egin ahal dizutela, eta internet-konexioa ez izatekotan ezin dela erabili. Whatsapp bakarkako edota taldekoak elkarrizketak ahalbidetzen du; hori dela eta, lan talderako baliogarria izan zaigu, hots, talde-txata bat sortu dugulako, eta horrela lan-talde osoaren artean elkarrizketak izateko aukera geneukan. Gainera, mugikorrean daukagunez edozein unean erantzun dezakegu. Baliabide hau erabiltzea taldeko lana erraztu digu, hau da lanak hobeto bideratzea ahalbidetu digu; gainera, zalantzak argitzeko baliogarria izan da bai taldekoak bai bakarkakoak. Ondorio gisa, baliabidea hau erabiltzea erraza izan da egunero erabiltzen dugun zerbait delako eta beraz praktikaren alderdia menperatuta geneukan.

Page 4: 2.0 baliabideak

PBworksTaldean lan egiteko dagoen baliabide bat da, bertan, gainontzekoek egin dutena ikus eta aldatu dezakezu, betiere aldaketak egiteko baimena baduzu. Wiki honetan, bai karpetak bai dokumentuak sor daitezke. Edukiak lantzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, baita diseinua aldatzeko ere. Irakasleak baliabide hau erabiltzea ezabatu zigun; egia da hasiera batean guztiz galduta nenbinela, izan ere, inoiz erabili ez nuelako, baina denboraren poderioz, praktika dela eta, baliabide erraza dela iruditzen zait. Hala ere, baliabide hau ez zait asko gustatu, hots, ordaintzen ez baduzu ezin dira bi pertsona orrialde berean egon; beste era batera esanda, bakoitzak orri ezberdin batean lan egin behar du, wikiak ez duelako baimentzen bi pertsona orri berean, momentu berean aldaketak egitea. Dena den, komenigarria da baliabide ezberdinak ezagutzea dauden aukerak jakiteko beste momentu batean, agian, baliogarriak izango direlako. Bere inguruan gehiago jakingo bagenu agian erabilgarriagoa irudituko zitzaigun, baina ingelesez egote ere ez du laguntzen.

Page 5: 2.0 baliabideak

Google Drive

Fitxategiak gordetzeko eta partekatzeko sortutako zerbitzua da. Drivera, ordenagailutik, tabletetik edota smartphone batetik sartu daiteke. Google-ek eskaintzen duen zerbitzu hau PBworks-en antzekoa da, baina nire ustez erabilgarriagoa; izan ere, dokumentu berean zenbait pertsona egon daitezke aldaketak egiten. Baliabide honetatik gustatzen zaidan beste gauza bat, aldaketak egiten dituzunean bakarrik gordetzen direla. Horrez gain, Drive erabiltzen hasi nintzenean ez zitzaidan gustatzen, izan ere, ni Word batean lan egitera ohituta nengoelako eta baliabide berri bat erabiltzea nolabaiteko beldurra sortarazten zidan. Hala ere, abantailak ikusterakoan aurrerapauso handia zela iruditu zitzaidan.

Page 6: 2.0 baliabideak

GmailGoogleren doako posta elektronikoko zerbitzua da. Honetan beste e-mail batzuetan bezala testua, dokumentuak, argazkiak ... bidaltzeko aukera dago, bai pertsona bakar bati bi pertsona-talde bati. Ez hori bakarrik, informazio elkartrukatzen da, izan ere, bi norazkoko baliabidea da; beste era batera esanda, mezuak bidaltzea eta jasotzea ahalbidetzen duen sare-zerbitzua da. Guk klasean erabili dugu gure artean hitz egiteko, hots, Gmail barruan taldeko txat bat sortzeko aukera dago; honakoa gelako beste kide batzuei ez molestatzeko egin dugu, hots, guztiok batera hitz egiten bagenuen gaizki ulertuak egon ahal zirelako.

Page 7: 2.0 baliabideak

TwitterWeb 2.0 baliabide bat da, sare sozial bat, eta honetan, aurrekoetan bezala, idatzizko testua, argazkiak ... twiteatu daiteke; hala ere, kasu honetan twitak 140 karaktere soilik izan daiteke; beraz, mezuak laburrak dira. Gainera, beste pertsona batzuk "jarraitu" daiteke, hau egitekotan pertsona horrek idazten dituen twit guztiak zure horman agertuko dira; eta nahi izanez gero, Retwitear botoia sakatu eta zure profilean agertuko dira. Horrez gain, nik pertsona bat "jarraitzen" badut eta bera niri, zuzeneko mezuak bidali ditzakegu; hau da, biok soilik ikus ditzakegun mezuak. Honakoa ez dugu hainbeste erabili, izan ere, hitz egiteko beste baliabide batzuk erosoagoak iruditzen zitzaizkigun. Modan jarri zenean Twiterren kontu bat sortzea erabaki nuen baina egia esanda ez nuenez erabiltzen, ezabatzea erabaki nuen. Hala ere, klaserako lanak egiteko kontu berri bat sortu izan behar dut; honetan hezkuntzari buruz edota IKt-en inguruan hitz egiten zuten pertsonak "jarraitu" ditut, eta oraingo honetan baliogarria izan zait informazioa aurkitzeko.

Page 8: 2.0 baliabideak

BANDSare sozial bat da, eta bertan erabiltzaileak taldeak sortu daitezke. Honek esan nahi du talde dezberdinetako parteidea izan daitekeela eta kide bakoitzarekin komunika daitezkeela independenteki. Beste era batera esanda, nik nahi ditudan taldeetan egon naiteke (gonbidatua banaiz) eta haiekin partekatzen dudana haiek soilik ikus dezakete. Baliabide hau niretzat ezezaguna zen, eta benetan tresna ona iruditu zait, talde ezberdinekin kontaktuan egoteko. Klasean ia ez dugu erabili baina honakoa gurasoekin edota irakasleekin erabiltzeko egokia iruditzen zait, guztiok erantzun dezaketelako eta gainera, argazkiak, bideoak ... partekatu daitezke.