1

Click here to load reader

2013 ikerketa experimentala

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2013 ikerketa experimentala

Ikerketa esperimentalaIkasturte osoan zehar garatzeko

Proiektuaren deskribapena:Helburuaren azalpen zehatz eta laburra Kontutan izan Ockham-en labana: "Pluralitas non est

ponenda sine necessitate" (Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar). Printzipio horren

arabera bi teoriak ondorio berberak baldin badituzte, xumeenak zuzena izateko aukera gehiago ditu.

Beraz, argi utzi frogatu nahi duzuena eta nola egingo duzuen

Lehenengo urratsa: Esperimentuaren diseinua1. Justifikazio teorikoa: Teoriaren azalpena eman behar duzue, autoreak eta ideia

garrantzitsuenak (bildu eta egokitu). Kontuz ibili teoria bat aukeratzerakoan: sasi zientzia ez

da zientzia

2. Hipotesia: nola frogatuko duzue aurreko teoria egia den ala ez. Horretarako hipotesiaren

parteak diren aldagai askea eta menpeko aldagaia definitu beharko dituzue

3. Aldagai askea eta menpeko aldagaiaren definizio zehatzak, bestela ez genuke jakingo zeri

esaten diogun zer, hau da, nola jakingo genuke hipotesia bete den ala ez?

4. Subjektu/talde esperimentala eta kontrol Subjektua/taldea: horien arteko ezberdintasunak

frogatuko du hipotesiaren baliagarritasuna, aldagai askeak menpeko aldagaiarekin duen

erlazioa

5. Beste aldagai batzuk: Laborategian egiten diren esperimentuetan parte-hartzaileak

engainatuak izaten dira: esperimentuaren aldagaiak ezagutuko balituzkete ondorioak

fidagaitzak izan zitezkeelako. Baina laborategi kanpoko ikerketetan ezinezkoa izaten da

aldagai guztiak kontrolatzea. Ba al daude beste ezaugarri batzuk ikerketan eragin

dezaketenak? Gehiegi badira esperimentua gaizki diseinatua egongo da eta ez du ezertxo

ere ez frogatuko. Beraz, zeintzuk izan daitezke?

Bigarren urratsa: Landa lana6. Esperimentuaren egutegia finkatu behar duzue (zenbat aldiz egin behar duzue eta nola

desberdinduko dituzue subjektu esperimentala eta kontrol subjektua)

7. Esperimentuaren datuak nola hartuko dituzuen (errazena bideo grabazioa izango da, baina

badaude bestelakoak, datu enpirikoen neurketa objektiboak (aldagai fisiko edo fisiologikoak

kasu)

Hirugarren urratsa: Konklusioak8. Aurreko urratsen edizioa: ikerketa osoa modu laburrean josia. Egindako lanaren azalpena

izango da

9. Ondorio teorikoak: Ikerketaren konklusioak, hipotesia bete den ala ez, esperimentuaren

balorazio kritikoa eta teoriaren egokitasuna

10. Azkeneko hausnarketa pertsonala