9

Click here to load reader

25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskadiko ebaluazio diagnostikoari buruzko 25 galdera.

Citation preview

Page 1: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

• Irakasleentzako informazioa

Ebaluazio diagnostikoa zer den etabeste 25 oinarrizko galdera

2008

Page 2: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 1. orr.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren LegeOrganikoak (LOE) bere 21., 29. eta 144.artikuluetan ebaluazio diagnostikoa defini-tzen dituzten arauak, ezaugarriak eta eska-kizunak ezartzen ditu, ikastetxeen eta hez-kuntza administrazioen erantzukizunekin etabetebeharrekin batera. Ildo horretatik ho-nela dio: “hezkuntza administrazioen betebe-harra da ebaluazio diagnostikoak beren men-pean dauden ikastetxeetan garatzea etakontrolatzea eta, baita ere, ikastetxeek eba-luazio horiek egoki gauzatu ahal izateko be-har dituzten ereduak eta laguntza eskain-tzea”.

Urriaren 16ko 175/2007 Dekretuak (EHAA,07-XI-13) Euskal Autonomia Erkidegoko Oi-narrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzendu eta 36. artikuluan (V. Kapitulua: Ikasle-ria, ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titula-zioa) era horretako ebaluazioak zehaztenditu, eta gure Erkidegoko zentsuko ebalua-zio diagnostikoa diseinatzeko eta garatzekokontuan hartu behar diren zenbait eskakizungehitzen ditu.

Dokumentu honen xedea ebaluazio horrenezaugarriak jakinaraztea da eta prozesu ho-rren inguruko funtsezko zenbait galderarierraz eta argi erantzun nahi die.

Dokumentua lau ataletan banaturik dago.Ataletako bakoitzean hurrengo gai haueiburuzko galderei erantzuten zaie:

· Ebaluazio diagnostikoaren helburuak etaezaugarriak EAEn.

· Errendimendu-probak eta galdera-sortak.

· Aplikazio prozesua ikastetxean.

· Emaitzen aurkezpena.

Dokumentu honetan oinarrizko informazioaeskaintzen da. Gainerako informazio osa-garria Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSaileko Laguntza-zerbitzuen bidez helara-ziko zaie ikastetxeei.

SARRERA

Page 3: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 2. orr.

Zer da ebaluazio diagnostikoa?

Ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu di-tuzten neurtzen du. Ebaluazioa proba eta testuinguruko galdera-sorta ezberdinek osatzen dute. Proba eta galdera-sortak berdinak dira ikasle guztientzat eta irizpide estandari-zatuekin ezarriko dira diru publikoaz finantzatutako ikastetxe guztietan.

Ebaluazioak nahiko informazio objektiboa eskainiko dio ikastetxe bakoitzari bere egoerari buruz. Informazio hori irakasleei, ikasleen familiei eta oro har hezkuntza sistema osoa-ri helaraziko zaie. Informazio horrek, ikastetxe barneko datuekin osaturik, hobekuntza-prozesuak abian jartzeko aukera eskainiko du.

EBALUAZIOAREN HELBURUAK ETAEZAUGARRIAK

1. Zergatik planteatzen da ebaluaziodiagnostikoa?

Ebaluazio mota hori hezkuntzaren kalitateahobetzeko formula eraginkor bezala erabil-tzen ari delako gure europar inguruneko he-rrialde askotan. Derrigorrezko hezkuntzarentestuinguruan ikasleen konpetentzia-mailaketa ikastetxeen egoera, eta oro har hez-kuntza sistema osoarena, ezagutu beharragero eta premiazkoagoa da. Eta egoera horiezagutzeko modu bakarra aurretiaz balioz-tatutako prozedura homologatu eta garde-nak eta irizpide komunak erabiltzen dituztenebaluazio prozesuak dira.

2. Zergatik egiten da LehenHezkuntzako 4. mailan eta DBHko2. mailan?

Ebaluazio horren izaera diagnostikoa etaprestakuntzazkoa kontuan izanik, komeniga-rria delako derrigorrezko bi etapen erdiko al-dean kokatzea, bi ikasturte bukatu aurretik.Horrela, ebaluazioaren emaitzak eta infor-mazioak arazoak hautemateko erabili ahalizango dira eta, horren ondorioz, curriculu-mak eta ikastetxe bakoitzeko ikas eta irakatsprozesuak egokitzeko eta beharrezkoa de-nean ikasleei laguntza neurriak eskaintzeko.

3. Zein da ebaluazio diagnostikoarenhelburua?

Ebaluazio diagnostikoak helburu bikoitzadu: alde batetik, eskolak bizitzarako zeinmailataraino prestatzen duen baloratzea eta

ikasleak hiritar bezala duten eginkizuna be-tetzeko zein puntutaraino dauden presta-turik ezagutzea; bestetik, ikastetxeei berenirakaslana hobetzen laguntzea eta adminis-trazioari hezkuntza-politika bideratzeko in-formazio baliagarria eskaintzea. Ebaluaziodiagnostikoak ikastetxeentzako izaera pres-takuntzazkoa eta orientatzailea du etaizaera informatiboa familientzako eta hez-kuntza komunitatearentzako.

4. Zeintzuk dira Euskal AutonomiaErkidegoko ebaluaziodiagnostikoaren ereduarenezaugarriak?

Gure erkidegoan egingo den ebaluazio diagnos-tikoak hurrengo ezaugarri hauek izango ditu:

· Ebaluazioaren atal bat ikastetxez kan-pokoa izango da, Hezkuntza, Unibertsi-

tate eta Ikerketa Sailaren ardurapean izangodena. Ikastetxez kanpoko langileek eza-rriko dute atal hori. Ikastetxeek, atal horrezgain, borondatezko beste diagnostiko eba-luazio prozesu batzuk garatu ahal izangodituzte, ikastetxearen barnekoak, kanpokoatalaren osagarri gisa edo bere hezkuntza-proiektuaren oinarrizko alderdiak garatzeko.

· Ebaluazioaren emaitzak ikaslearen mai-laraino helduko dira; hortaz, ikastetxeeieta familiei banan-banako informazioaemango zaie. Horrek ikasle bakoitzaren ara-zoak hautemateko aukera eskainiko du etabaita banan-banako konponbideak bidera-tzen lagunduko ere.

· Ebaluazioak ikastetxeei luzetarako kon-parazioak egiteko aukera eskainiko die,emaitzen bilakaera denboran zehar aztertuahal izango baitute, eta ez ikasturte bakoi-tzean bakarrik.

Page 4: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 3. orr.

IKASLE GUZTIEN EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN EGITURA

IKASTETXEZ KANPOKO ATALA (DERRIGORREZKOA) IKASTETXE BARNEKO ATALA (BORONDATEZKOA)

ITEM ITXIAK

HEZKUNTZA SAILAK DEFINITUTAKOA- Maila bakoitzean ebaluatzen diren konpetentziak- Derrigorrezko aplikazioa kanpoko baliabideekin

TXOSTENAK • Ikasle bakoitzarena• Ikastetxekoa• Erkidegokoa

IKASTETXEKO TXOSTENA:- Kanpoko ebaluazioaren emaitzak- Barneko ebaluazioaren emaitzakFamilientzako eta hezkuntza komunitatearentzako informazioa

IKASTETXEAK DEFINITUTAKOA(Borondatezko aplikazioa eta garapena, barneko baliabideekin)

APLIKAZIO KONTROLATUA ETA ESTANDARIZATUA

ITEM IREKIAK a) Ikastetxeak berak bere proiektuaren arabera sortutako eta moldatu-tako baliabideak eta probak

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskainitako ebaluazio ere-duak eta proposamenak (probak, irizpideak, antolamendurako pro-posamenak, ereduak...)

5. Badu ebaluazioak zerikusi zuzenikikastetxe bakoitzean irakastendiren edukiekin?

Curriculumean garatzen diren konpetentzie-tan, eta beraz edukietan, oinarrituta badagoere, ebaluazioa ez dago ikastetxe bakoitzeanlantzen diren edukien garapen-maila zehatzariloturik. Ikasleek eskuratu dituzten ezagupenensakontasuna baloratu beharrean, ikasleek eza-gupen horiek egoera ezberdinetan egoki hau-tatzeko eta erabiltzeko duten gaitasuna eba-luatu nahi da.

Ebaluazio hau, jakina, ez da bukaerakoa etaez du inolaz ere ordezkatzen irakasleek egi-ten duten curriculum-ebaluazioa. Aitzitik,curriculumari lotuago dagoen ohiko ebalua-zioaren osagarria da, ikasleei buruzko kan-poko informazioa eskaintzen baitu. Gero,informazio hau ikastetxeak interpretatu be-harko du bere testuingurua kontuan hartu-rik eta berak erabakiko du informazio horinola erabili.

6. Zenbat aldi ditu ebaluaziodiagnostikoak?

Ebaluazio diagnostikoak prozesu konplexubat abian jartzea eskatzen du, pertsona ko-puru handiak fase ezberdinetan eta helburueta erantzukizun ezberdinekin parte hartzeabaitakar. Hurrengo grafikoan ikusten denez,hiru aldi daude:

Page 5: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 4. orr.

LEHENENGO HIRUHILEKO

HURRENGO MAILAREN LEHENENGO HIRUHILEKO

InformazioaSentsibilizazioaPrestakuntza

Ikastetxekohobekuntzaplana eman

Ikastetxekohobekuntzaplana egin

PRESTAKUNTZAIKASTETXEAN• Ebaluazioaren

koord. taldea• Sentsibilizazioa• Aholkularitza

Probarakoprestakuntza

A) SENTSIBILIZAZIOALDIA

C) HOBEKUNTZAALDIA

BIGARREN ETA HIRUGARREN HIRUHILEKO

Probenaplikazioa

Emaitzeiburuzkotxostenakikastetxeetarabidali

Emaitzakaztertu.Ikastetxekotxostena

Zuzenketa

Datuak aztertu etakorrelazioak landu

Txostenak idatzi

B) APLIKAZIO,ANALISI ETA

TXOSTEN ALDIA10

1

9

6

5

432

0

8 7

a) Prestatze eta sentsibilizazioko aldia(ikasturteko lehen eta bigarren hiruhila-betekoetan): helburua hezkuntza komu-nitateari informazioa ematea eta ebalua-zioa prestatzea da.

b) Aplikazio aldia (ikasturteko bigarreneta hirugarren hiruhilabetekoetan):proba ikastetxeetan ezartzen da, emai-tzak aztertzen dira eta txostenak has-ten dira.

c) Hobekuntza aldia (hurrengo ikasturtekolehen hiruhilabetekoan): datuak jaso on-doren hobekuntza prozesua hasten daikastetxeetan.

7. Nork hartu behar du parteebaluazioan?

Euskadin diru publikoarekin finantzatutakoikastetxe guztietan LHko 4. mailan etaDBHko 2. mailan eskolaturik dauden ikasleguztiek hartu behar dute parte. Ebaluazioa-ren prozesu orokorrean finkatzen diren bal-dintza eta denbora berdinetan egin beharkodituzte probak ikasle guztiek. Horretarako,ikastetxe bakoitzak bere ikasleen zerren-dak eta ezaugarriak sartu beharko ditu eba-luaziorako sortutako zerbitzarian, HezkuntzaSailburuordetzak hartuko duen Erabakianfinkatzen diren irizpideen eta prozedurarenarabera.

Page 6: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 5. orr.

8. Hezkuntza premia berezikoikasleek ere egin behar dituzteprobak?

Curriculumaren egokitzapen indibiduala(CEI), edozein izanda ere, duten ikasleek erehartu behar dute parte ebaluazio prozesuan;hala ere, prozesu orokorraren baldintzakezarriko balitzaizkie, ikasle horien egoeraketa ezaugarriek probetako beren errendi-menduan eragina izan dezakete. Beraz, biegoera mota aurreikusi ditugu:

- Curriculumean sartzeko edozein mota-tako CEIa duten ikasleak (ikusmen, en-tzumen, mugimen edo antzeko urritasu-nak): ahal den neurrian, parte hartukodute ebaluazioan, probak eta galdera-sortak egin ahal izateko behar dituztenegokitzapenak prestatu ondoren.

- CEI esanguratsu orokorra duten ikasleak:ikasle horientzat irizpide orokorren ara-bera ebaluazioa egitea ezinezkoa izangodenez, ikastetxeak erabaki beharko duikasle horiek zein baldintzatan egingoduten ebaluazioa.

9. Zein oinarrizko konpetentziaebaluatuko da maila bakoitzean?

175/2007 Dekretuak finkatzen dituen 8 oi-narrizko konpetentziak ebaluatu ahal iza-teko, ebaluazio aurrerakorreko eredu ziklikobat aukeratu da. Eredu horrek bi atal ditu,

bata finkoa eta bestea aldakorra. Atalfinkoan oinarrizko bi konpetentziarik instru-mentalenak sartuko dira eta ikasturte guztie-tan ebaluatuko dira; atal aldakorrean gaine-rako konpetentzia guztiak sartuko dira etaikasturte bakoitzean haietako bat ebalua-tuko da ziklikoki.

Konpetentzia bakoitza egitura horren ara-bera ebaluatzeko aurreikusten den egutegiahurrengo taulan azaltzen da.

Hortaz, 2008-09 ikasturtean ebaluazio diag-nostikoak hurrengo konpetentzia hauetan ja-rriko du arreta: Hizkuntza-komunikaziorakokonpetentzia euskaraz eta gazteleraz, Mate-matikarako konpetentzia eta Zientzia-, tekno-logia- eta osasun-kulturarako konpetentzia.

10. Ikasturteko zein garaitan egingodira probak?

Proben aplikazioa ikasturte bakoitzeko mar-txoan eta maiatzean artean egingo da, ikas-tetxeetan egiten diren ohiko ebaluazio aka-demikoekin edo amaierakoekin oztoporik ezsortzeko. Data zehatzak Hezkuntza Sailbu-ruordetzaren erabaki baten bidez finkatukodira urtero.

11. Nola antolatuko da ebaluaziodiagnostikoa ikastetxean?

Ebaluazio diagnostikoaren koordina-zio batzordea eratuko da ikastetxeetan

ikasturte bakoitzaren hasieran. Batzordeaikastetxeko zuzendariak, ikasketa buruaketa ebaluatuko den irakasmaila bakoitzekotutore batek gutxienez osatuko dute.

Koordinazio batzorde horren eginkizunakhonako hauek dira:

· Ebaluazio prozesua ikastetxean planifika-tzea eta koordinatzea irizpide eta arau oro-korren arabera.

· Hezkuntza komunitateko kide guztiei eba-luazio diagnostikoaren zioari, helburuei etaezaugarriei buruzko informazioa emateaeta horretaz sentsibilizatzea.

· Proben eta galdera-sorten aplikazioa egin-go duten kanpoko pertsonei laguntzea etahaiekin elkarlanean aritzea.

· Ikastetxeko zuzendariari ikastetxeko emai-tzen txostenak aurkezten eta Hobekun-tzarako plana egiten laguntzea.

ATAL FINKOA

ATAL ALDAKORRA

IKASTURTEA OINARRIZKO KONPETENTZIA

• Hizkuntza-komunikaziorakokonpetentziaeuskaraz.

• Hizkuntza-komunikaziorakokonpetentziagaztelaniaz.

• Matematikarakokonpetentzia

2008-09

2009-10

2010-11

2011-12

2012-13

2013-14

2014-15

2015-16

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia.

Gizarterako eta hiritartasunerako konpetentzia.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzekokonpetentzia.

Ikasten ikasteko konpetentzia.

Giza eta arte-kulturarako konpetentzia.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia.

Gizarterako eta hiritartasunerako konpetentzia.

Page 7: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 6. orr.

ERRENDIMENDU-PROBAK ETAGALDERA-SORTAK

12. Nolakoak izango diraerrendimendu-probak?

Oro har, ikasleek koaderno bat izango dutekonpetentzia bakoitzerako eta galdereiaparteko erantzun-orri batean erantzun be-har izango diete. Koadernoek item kopuruzehatz bat izango dute eta itemak era ez-berdinetakoak izango dira. Emaitzen ar-teko konparazioak egin ahal izango direlabermatzeko item gehienak komunak izangodira. Probak paperean eta arkatzez egingodira, beste euskarri batez egiteko aukerarikez dagoen bitartean.

13. Nolako galderak sartuko diraprobetan?

Formari dagokionez, galderak itxiak (aukeraanitzekoak) eta erdi-itxiak izango dira. Ikas-leek aukera ezberdinen artean hautatu be-har izango dute. Erantzun laburreko itemirekiak ere izango dira proba guztietan (gra-fikoak egin, hutsuneak bete, eragiketa ma-tematiko bat egin...). Bestaldetik, Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia probetan, baieuskaraz bai gaztelaniaz, ikasleek luzera ez-berdinetako hainbat idazlan egin beharizango dituzte.

Edukiari dagokionez, item gehienak egune-roko bizitzako arazo garrantzitsuen inguru-koak izango dira, egungo gertaerei edo ikas-leen inguruneari eta interesei lotuak etaikasleen adinerako egokiak. Arazo horiekegoera errealen isla izango dira eta ikasleekarazoak konpontzeko beren ezagupenak etatrebetasunak erabili behar izango dituzte.

14. Zein hizkuntzatan erantzun behardute ikasleek errendimendu-probetan?

Probetako hizkuntzaren efektuari buruzkoahasierako oinarrizko informazioan azaldukozaie ikastetxeei. Informazio horretan oinarri-turik, ikastetxeak erabakiko du zein hiz-kuntza erabili, hurrengo alderdi hauek kon-tuan izanik:

· Ikastetxeak bere erabakia idatziz adierazibeharko du ikasturte bakoitzean.

· Hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaprobetan izan ezik, ikastetxeak hizkuntzabat aukeratu ahal izango du aplikazio oso-rako edo hizkuntza aldatu ebaluatzen denkonpetentziaren arabera.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sai-lak probaren hizkuntzari dagozkion egoeraezberdinetako datu orokorrak emango diz-kie ikastetxeei, beraien arteko konpara-zioak egin ahal izateko eta hobekuntza-rako ondorioak ateratzeko.

15. Zergatik erabiltzen da proba beraikasle guztiak ebaluatzeko?

Ekitate printzipioagatik. Ikasle guztiek garatubehar dituzte curriculumean zehazten direnoinarrizko konpetentziak. Probak estandari-zatuak dira, hots, berdinak ikasle guztien-tzat, ikasleek lortutako maila ezaugarri per-tsonalak edo sozio-familiarenak kontutanhartu gabe ezagutzeko beharra baita. Mai-lakatutako proba ezberdinak egitea ekitate-aren printzipioaren aurka joango litzatekeeta bereizkeria izango litzateke, ikasle ba-tzuengandik nolabait emaitza apalagoak es-peroko balira bezala. Ikasle guztientzakokalitatea eta berdintasuna lortu nahi diraeta horregatik erabiltzen da proba bera.

16. Nolako galdera-sortak erabilikodira eta nolako informazioabilduko dute?

Bi motatako galdera-sortak izango dira: bataikasleentzakoa, ikasturte guztietan erabilikodena, eta besteak hezkuntza arlo ezberdi-nentzakoak (zuzendaritza, irakasleak, fami-liak). Arlo horietako berariazko informazioabiltzea beharrezkoa izango denean baka-rrik erabiliko dira galdera-sorta horiek. Infor-mazio hori oso lagungarria izango da emai-tzak azaltzeko eta testuinguruan kokatzekoeta, alde batetik ikasleari eta familiari eta,bestetik, ikastetxeari dagozkien aldagaieilotua dago.

APLIKAZIO PROZESUAIKASTETXEAN

17. Nork egingo du proben aplikazioa?

Proben eta galdera sorten aplikazioa ikaste-txeetan horretarako bereziki izendatutakoikastetxez kanpoko pertsonek egingo dute.Lehiaketa publiko baten bidez kontratatzendiren pertsona horiek dagokien ikastetxeekinharremanetan jarriko dira aplikazio prozesuosoa prestatzeko, irizpide eta baliabide komu-nak eta estandarizatuak jarraituz. Ebaluazioprozesu guztiaren kalitate kontrola Hezkun-tzako Ikuskaritza Teknikoak egingo du.

18. Zenbat egun iraungo duaplikazioak ikastalde bakoitzean?

Aplikazioa bi egun jarraitutan egingo dagoizez, eta egun bakoitzean hiru orduiraungo du gutxi gorabehera. Egun bakoi-tzean, ikasleek bi errendimendu-probarierantzun beharko diete eta bien bitarteangutxienez 20 minutuko atsedenaldia izangodute. Aplikazioaren bi egunetako bateangaldera-sorta bati ere erantzun beharkodiote. Euskarazko eta gaztelerazko Hiz-kuntza-komunikaziorako konpetentzia pro-bak goiz ezberdinetan egingo dira. Probekiraupen ezberdina izango dute bi etapetan,hurrengo taulan azaltzen den bezala.

Page 8: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 7. orr.

19. Ikastetxe bateko ikastalde guztiekegun beretan egin behar dituzteprobak?

Etapa bereko ikastalde guztiek egun beretanegin beharko dituzte probak, egitura etaprozedura berberekin, ikasle guztiek probakbaldintza berdinetan egiten dituztela ber-matzeko. Ikastetxe batek derrigorrezko bietapak baldin baditu, bi etapetako aplika-zioak egun ezberdinetan egin ahal izangodira.

20. Nola zuzenduko dira probetakogalderak?

Aukera anitzeko galdera itxien erantzu-nak automatikoki zuzenduko dira, infor-matika programa baten bidez. Era ezber-dinetako galdera irekien erantzunak (ikus13. galdera) ikastetxez kanpoko pertsonek

zuzenduko dituzte. Pertsona horiek horre-tarako bereziki kontratatuko dira lehia-keta publiko baten bidez eta berariazkoprestakuntza izango dute. Zuzenketa itsuaegingo dute, hots, anonimoa, informatikaprograma baten bidez eta beren lanariburuzko isilpekotasuna gorde beharkodute.

21. Zein izango da ikastetxeareneginkizuna aplikazioa egiten denbitartean?

Ikastetxeko zuzendaritza taldeak, ebaluaziodiagnostikoaren koordinazio Batzordearenbidez, proben antolamendua erraztu etagarapenean lagundu beharko du. Horrekinbatera, ebaluatzen diren ikastalde guztienproba guztietan ikastetxeko irakasle bategotea bermatu beharko du, ikasleen por-

taera zaintzeko, atseden denboraz ardura-tzeko eta sor litezkeen arazoak konpon-tzeko.

EMAITZEN AURKEZPENA

22. Noiz eta nola jasoko dituzteikastetxeek beren emaitzak?

Ikastetxeek ebaluazioaren hurrengo ikastur-teko lehen hiruhilabetekoan jasoko dituzte.Ikastetxe bakoitzak berari dagokion informa-zioa pasahitza baten bidez jaitsiko du diag-nostiko ebaluaziorako berariaz sortuko denzerbitzaritik. Behin betiko datuak jaso ondo-ren, zonaldeko ikuskaritzak, Berritzegunekoerreferentziako aholkulariarekin batera, eba-

luazioaren koordinazio batzordeari bilerabatera dei egingo dio datuei buruzko hasie-rako azalpena emateko. Hortik aurrera, ikas-tetxearen hobekuntza prozesuen aldiari ha-siera emango zaio.

23. Zein motatako txostenak egingodira ebaluazioaren ondorioz?

Hiru mota ezberdinetako txostenak egingodira:

· Ikaslearen txostena: ikasle bakoitzakebaluatutako konpetentzia bakoitzeanlortu duen errendimendua adieraziko dueta, baita ere, taldearen emaitzekiko kon-parazioa eta interesgarriak izan daitez-keen beste zenbait datu eta aldagai. Infor-mazio hau ikastetxeak helaraziko diefamiliei.

· Ikastetxeko txostena: datu orokorraketa taldekakoak zehaztuko ditu eta tes-tuinguruko aldagai ezberdinekin duten ko-rrelazioa (adibidez, indize sozio-ekonomi-koa eta kulturala edo etxeko hizkuntza).Halaber, ezaugarri berdintsuko ikastetxee-tako emaitzekiko konparazioa ere eskai-niko da.

· Erkidegoko txosten orokorra: EuskalAutonomia Erkidegoan konpetentzia ez-berdinetan izandako datu orokorrak adiera-ziko ditu, zenbait aldagaiekiko korrelazioa-rekin batera.

KONPETENTZIAK LHko 4. maila DBHko 2. maila

Hizkuntza-komunikazioa

Euskara 60 minutu 75 minutu

Gaztelania 60 minutu 75 minutu

Matematikarako konpetentzia 45 minutu 55 minutu

Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako konpetentzia 45 minutu 55 minutu

Page 9: 25 Galdera Ebaluazio Diagnostikoaz

Ebaluazio diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2008 • Ebaluazio diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera 8. orr.

24. Nolako emaitzak hartuko dirakontuan ikastaldeko etaikastetxeko batezbestekoakkalkulatzeko?

Ikastetxe eta ikastalde bakoitzeko emaitzenbatezbestekoak egiteko proban parte hartuduten ikasle guztien emaitzak hartuko dirakontuan, hurrengo kasu hauetan izan ezik:

- Norberaren curriculum egokitzapen esangu-ratsua duten ikasleak, ebaluazio prozesu oro-korrean parte hartu ezin dutenak.

- Probak egiten diren momentuan euskal hez-kuntza sisteman eskolaturik urtebete bainogutxiago daramaten ikasleak, proba ezber-dinen hizkuntza ezagutzen ez badute.

25. Nola bermatuko da emaitzenisilpekotasuna?

Ebaluazioan ikastetxeei eta ikasleei buruzkoinformazio garrantzitsua erabiltzen denez,ezinbestekoa da datuen isilpekotasuna etababesa bermatzen dituen sistema bat finka-tzea. Gainera, legeak espresuki debekatzenduen ikastetxeen sailkapen sailkapenik ez daegingo. Horretarako bi sistema erabiliko dira:

a) Ebaluazioan erabiliko den informazioguztia kodetuta egongo da, izenak iden-tifikatzea ezinezkoa izan dadin.

b) Informaziorako sarbide mugatua eza-rriko da, erabiltzailearen kodeak erabiliz.

Hezkuntza Sailburuordetzak eta ISEI-IVEIk bakarrik izango dute datu guztie-tarako sarbidea. Gainerako erabiltzai-leek informazio partzialera bakarrikizango dute sarbidea, betiere kodetuta.Ikastetxeko zuzendaria arduratuko daberezko datuen zaintzaz.