4
ABESTIAK - Bertsoa: Ohitura zaharrak / ikasi ditzagun / euskara abesten / gau eta egun / gure hizkuntza / defenda dagigun / anima zaitez / anima zaitez lagun! Hasteko, esan behar dugu haur txikien inguruan inoiz ez dela jolasik eta bertsorik falta izan euskaldunen artean, tradizioak eragin handia izan baitu. Gainera, umeen eguneroko parte bihurtu dira hainbat jarduera betetzerako orduan. Adibidez: lehen pausoak ematean, txaloak jotzen ikastean, haurra bizkarrean hartzean, lo egin arazteko, min hartutakoan sendatzeko, zotz egiterakoan, bazkaltzera joatean1. Zergatik dira garrantzitsuak abestiak HHn? Abestiek hainbat ezaugarri hartzen dituzte bere gain: motrizitatea, adimena, oroimena, zenbaki-kontaketa, mintzamena, ahoskatzea, giza baloreak, denbora- espazioa, kausa-ondorioa.. Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, letra hori gogoratu gelan abesteko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestiak dantza edo mugimenduren bat baldin badauka , haiek mugimendu horiek ere ikasiko dituzte. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke. Horretaz gain, hizkuntza ere lantzen da. Abestiaren letra ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta horrekin batera haien esanahia. Horrela, umeen hiztegia handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahoskera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da. 2. Abestien helburuak O hitzekin jolasteko O Kultura lantzeko O Euskara ikasteko, hobetzeko, aberasteko. O Disfrutatzeko

Abestiak: Haur Hezkuntza

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Abestiak: Haur Hezkuntza

ABESTIAK - Bertsoa:

Ohitura zaharrak / ikasi ditzagun / euskara abesten / gau eta egun / gure hizkuntza / defenda dagigun / anima zaitez / anima zaitez lagun!

Hasteko, esan behar dugu haur txikien inguruan inoiz ez dela jolasik eta bertsorik falta izan euskaldunen artean, tradizioak eragin handia izan baitu. Gainera, umeen eguneroko parte bihurtu dira hainbat jarduera betetzerako orduan. Adibidez: lehen pausoak ematean, txaloak jotzen ikastean, haurra bizkarrean hartzean, lo egin arazteko, min hartutakoan sendatzeko, zotz egiterakoan, bazkaltzera joatean…

1. Zergatik dira garrantzitsuak abestiak HHn?

Abestiek hainbat ezaugarri hartzen dituzte bere gain: motrizitatea, adimena, oroimena, zenbaki-kontaketa, mintzamena, ahoskatzea, giza baloreak, denbora-espazioa, kausa-ondorioa..

Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria

izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero,

letra hori gogoratu gelan abesteko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez.

Gainera, abestiak dantza edo mugimenduren bat baldin badauka , haiek

mugimendu horiek ere ikasiko dituzte. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea

lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.

Horretaz gain, hizkuntza ere lantzen da. Abestiaren letra ikasten dutenean, hitz

berriak ikasteko aukera izaten dute eta horrekin batera haien esanahia. Horrela,

umeen hiztegia handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar

dutenez, haien ahoskera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu

egiten da.

2. Abestien helburuak

O hitzekin jolasteko

O Kultura lantzeko

O Euskara ikasteko, hobetzeko, aberasteko.

O Disfrutatzeko

Page 2: Abestiak: Haur Hezkuntza

O Kontakizunen berri izateko eta emateko.

O Emozioak bizitzeko, ateratzeko; abestiek sortarazten dituzten

sentimenduak lantzeko.

O Musikaz gozatzeko.

O Ikasten dena partekatzeko

3. Elkarrizketa

Aurreko bi galderak landuaz.

4. Zenbait irakasleri egindako galdera: zuk zure eskolan zer erabilera ematen diezu abestiei?

AGURTZANE IRAKASLEA, DERIOKO ESKOLA

“Programaketa egiterakoan, gaiarekin loturik abestiak aukeratzen ditugu. Abesti finko batzuk dauzkagu adin bakoitzerako. Adibidez, bi urteko gelan “pintto pintto” edo “egunon ama, egunon aita”. Bi urteko geletan, hasieran guk bakarrik (irakasleok) abesten dugu, gero denbora pasa ahala, haurrak ere parte hartzen hasten dira, eta kurtsoa amaitzen dagoenerako ia haur guztiek abesten dute gurekin batera.

Musika irakaslea ere HH3, HH4 eta HH5 urteko geletan sartzen da eta berarekin ere abesti ugari lantzen dituzte. Psikomotrizitate saioan ere abestiak lantzen ditugu jolasak egiteko: “uztaila gora behera”, “sagu txiki, sagu maite”…

Azkenik, abestiak korroan lantzen ditugu, eta orokorrean gehienbat lehenengo saioan eta etxera joateko orduan abesten ditugu horretarako aproposak diren abestiak.”

JON MAISUA, BEGOÑAZPIKO IKASTOLA

“Guk musikako ikasgai daukagu eta bertan da musika eta abestiak gehien lantzen diren espazioa. Baina horretaz aparte egunero gelan abestiak lantzen ditugu.

Abestiak lagungarriak dira, hauen bitartez umetxoekin erritmoa, entonazioa eta hizkuntza lantzeko oso baliagarriak direlako.

Abestiak koreografia txikien bitartez laguntzen ditugu, umeek abestien esanahia hobeto ulertzeko.

Goizeko korroan beti abesten ditugu abesti ezberdinak eta normalean lantzen dugun gaiaz motibatzeko dira. Horrela, gaiarekin zerikusia duten kontzeptu ezberdinak sakontzeko balio digu.

Page 3: Abestiak: Haur Hezkuntza

Euskal kultura lantzeko “Agate Deuna, Olentzero” bezalako abestiak abesten ditugu eta beste batzuetan, guk asmatutakoak kantatzen ditugu, umeak motibatu egiten direlako”

5. Abesti motak

6. Abestia abestu

“Ikusi ikusi han

teilatu gainean

kriston aberea

triziklo batean

tronpa du aurrean

isatsa atzean

ja ja ja ja

elefantea da!

ABE

STI M

OTA

K

LEHEN ZIKLOA EKINTZAK

SEHASKAKOAK LO EGIN

EZ SEHASKAKOAK

PSIKOMOTRIZITATEA

JAN

BIGARREN ZIKLOA HIZKUNTZA

TRADIZIONALAK

MOERNOAK

Page 4: Abestiak: Haur Hezkuntza

7. Ikasteko abestiak

LOTAN NAGO SORGINA PIRULINA

Lotan nago, begiak itxita Sorgina pirulina erratza gainean,

Lotan nago, begiak itxita ipurdia zikina kapela buruan.

Ring eta ring, ezin lorik egin! Sorgina sorgina ipurdia zikina,

Ring eta ring, ezin lorik egin tentela zara zu?

Esnatu naiz, pijama jantzita Ezetz harrapatu!

Esnatu naiz, pijama jantzita

Ring eta ring, ezin lorik egin!

Ring eta ring, ezin lorik egin!

Zarata asko, banoa korrika

Zarata asko, banoa korrika

Ring eta ring, ezin lorik egin!

Ring eta ring, ezin lorik egin!

XU XU XUABE MAITE ZAITUT

oso ondo maite zaitut, egiten duzulako maite-maite zaitut; mugitu besoak pila, pilla, pila patata tortilla olatuak bezala maite zaitut.maite-maite zaitut, xuabe, xuabe ilargiraino buelta maite zaitut. xu-xu-xuabe jei (izena) hasi dantzatzen IKUSI IKUSI HAN

Ikusi ikusi han Teilatu gainean kriston aberea Triziklo batean Tronpa du aurrean Isatsa atzean Ja ja ja ja Elefantea da!

POXPOLIÑEK: Irune Aldekoa, Maite Alonso,

Garazi Astorkiza, Izarra Astorkia, Ariane Azpitarte, Ane Baroja