4
Hitz jokoak Hitz jokoek antzinako Grezian dute jatorria. Garai hartan igarkizunak, paradoxak eta hitz jokoak asmatzen zituzten hezkuntza sustatzeko helburuarekin; hau da, gaur egun bezala. Hitz jokoak denborapasak dira, jolasteko eta dibertitzeko egokiak izateaz gain, hezkuntzarako ere egokiak dira. Izan ere, onuragarriak dira sormena eta hizkuntza, ortografia eta erredakzioa garatzen laguntzen dutelako, hiztunak hizkuntza zabalagoa lortzen duen heinean. Horrelako jolas gehienek pentsamendua erne mantentzea eskatzen dute; horregatik uste honelakoak lantzean adimena aktibo mantentzen dela eta denboraren poderioz gaitasunak garatzen doaz. Hitz joko batzuk: Anagrama: beste hitz bateko letrak edo silabak era batera ordenatuz sortzen den hitz berria da. Literaturan figura erretoriko moduan erabili izan da. Paradoxa: kontraesana dakarren baieztapena edo baieztapen multzoa da, nahiz eta hasiera batean egiazkoak iruditu, edo logikaz eta intuizioaz kontrakoak diruditenak. Oso maiz, ordea, paradoxetako baieztapenetan ez dago benetako kontraesanik, hasierako premisa bat edo gehiago faltsua dela frogatzen delako, edota hitzjolas bat, edo bateraezina. Edonola ere, paradoxa zenbaitek ez dute eskuarki onartzen diren irtenbiderik (Curryren paradoxa, esaterako). Kontraesanaren parekoa da paradoxa hitza sarritan. Literaturan eta bestelako arteetan, paradoxek ez dakarte kontraesanik, eta egoera ironikoei atxikita erabiltzen dira. Batzuetan, harridura soilerako erabiltzen da paradoxa hitza.

Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan

Hitz  jokoak  Hitz   jokoek   antzinako  Grezian   dute   jatorria.   Garai   hartan   igarkizunak,   paradoxak   eta  hitz  jokoak  asmatzen  zituzten  hezkuntza  sustatzeko  helburuarekin;  hau  da,  gaur  egun  bezala.    Hitz   jokoak   denbora-­‐pasak   dira,   jolasteko   eta   dibertitzeko   egokiak   izateaz   gain,  hezkuntzarako   ere   egokiak   dira.   Izan   ere,   onuragarriak   dira   sormena   eta   hizkuntza,  ortografia  eta  erredakzioa  garatzen   laguntzen  dutelako,  hiztunak  hizkuntza  zabalagoa  lortzen  duen  heinean.      Horrelako   jolas   gehienek   pentsamendua   erne  mantentzea   eskatzen   dute;   horregatik  uste  honelakoak   lantzean  adimena  aktibo  mantentzen  dela  eta  denboraren  poderioz  gaitasunak  garatzen  doaz.    Hitz  joko  batzuk:  

• Anagrama:  beste  hitz  bateko  letrak  edo  silabak  era  batera  ordenatuz  sortzen  den  hitz  berria  da.  Literaturan  figura  erretoriko  moduan  erabili  izan  da.    

   

• Paradoxa:  kontraesana  dakarren  baieztapena  edo  baieztapen  multzoa  da,  nahiz  eta  hasiera  batean  egiazkoak  iruditu,  edo  logikaz  eta  intuizioaz  kontrakoak  diruditenak.  Oso  maiz,  ordea,  paradoxetako  baieztapenetan  ez  dago  benetako  kontraesanik,  hasierako  premisa  bat  edo  gehiago  faltsua  dela  frogatzen  delako,  edota  hitz-­‐jolas  bat,  edo  bateraezina.  Edonola  ere,  paradoxa  zenbaitek  ez  dute  eskuarki  onartzen  diren  irtenbiderik  (Curryren  paradoxa,  esaterako).  Kontraesanaren  parekoa  da  paradoxa  hitza  sarritan.  Literaturan  eta  bestelako  arteetan,  paradoxek  ez  dakarte  kontraesanik,  eta  egoera  ironikoei  atxikita  erabiltzen  dira.  Batzuetan,  harridura  soilerako  erabiltzen  da  paradoxa  hitza.    

 

Page 2: Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan

• Hitz-­‐gurutzatuak:  hitz  batzuk  laukitxo  batzuetan  bertikalki  edo  horizontalki  jartzean  datzan  denbora-­‐pasa  bat  da.  Hitzak  letrak  batean  gurutzatzen  dira.      

   

• Letra-­‐zopa:  itxuraz  zentzurik  ez  duen  letra  multzo  batean  hitz  zerrenda  bat  aurkitzea  helburu  duen  denbora-­‐pasa  da.  Bilatu  beharreko  hitzak  horizontalean,  bertikalean  nahiz  diagonalean  egon  daitezke,  edozein  norabidetan.    

   

• Aho  korapiloak      • …  

   Aho  korapiloak  Aliterazioa:   letra   bat   edo   batzuk   hitz   segida   batean   errepikatzen   denean,   elkarren  arteko   hurbiltasunak   hoskidetasuna   nabarmenarazten   du   eta,   ondorioz,   aliterazioa  sortzen  da.    Aliterazioa   azken  muturreraino   eramaten   bada,   soinu   hoskidetasunaren   goxoa   galdu  eta   hizketarako   eragozle   bihurtzen   da.   Antza   duten   hitzak   errepikatzeak   nahasketak  sorten  dizkio  hiztunari,  eta  hortik  jolas  moduan  proposatzen  dira  esaldi  korapilatsuak;  hau  da  aho  korapiloak.  Umeen  jolaserako  erabili  ohi  dira,  eta  hoskera  antzeko  material  gisa  erabili  ohi  dituzte  irakasleek  nahiz   logopedek.  Esaera  erdi   ludiko,  erdi  pedagogiko  hauek  fonemak  ondo  

Page 3: Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan

bereizteko   ariketa   atseginak   dira   umeentzat,   eta   hizkuntzaren   ikasketa   prozesuan  baliabide  eraginkorra  suertatzen  zaizkie,  inkontzienteki  bada  ere.  Aho  korapiloak  hizkuntza  guztietan  daude,  hizkuntza  guztietan  erabiltzen  dituzte  hitz  paronimoak  (antzeko  ahozkotasuna  duten  hitzak),  errimak  eta  errepikapenak.        Aho  korapiloen  funtzioak:  

• Azkartasuna  irakurtzerakoan  • Oinarrizko  ezagutzen  eta  tradizioaren  hezkuntzan  erabilgarritasuna  • Hiztegia  handiagotu  • Hitz  egiterakoan  erraztasuna  • Bere  izenak  horrela  esan  ez  arren,  mihia  askatzeko  balio  du  

 Aho  korapiloen  ezaugarriak:  

• Osaera  poetikoa  da  • Herri  literaturaren  eta  herri  tradizioaren  aitorpena  da  • Lirikari  dagokio  • Osaera  laburrak  dira  • Errima  eta  metrika  bati  lotuta  daude  • Erraztasun  sintaktikoa  • Zentzu  gutxi  izaten  dute,  eta  askotan  asmatutako  hitzak  erabiltzen  dira  • Umearen  memorizazioa  eta  errepikapen  eskatzen  ditu  

   Adibideak  

-­‐ Akerrak   adarrak   okerrak   ditu,   adarrak   akerrak   okerrak   ditu,   okerrak   akerrak  adarrak  ditu.    

-­‐ Mari  Bekain,  Mari  Bekain!  Ohetik  jaikita  begiak  apain!    

-­‐ Tza,  tza,  tza  pasatzen  dut  erratza.  Tze,  tze,  tze  gela  nago  garbitzen.  Tzi,  tzi,  tzi  mantala  dut  jantzi.  Tzo,  tzo,  tzo  Zikindu  nintzen  atzo.  Tzu,  tzu,  tzu  dantzan  tzun  pan  tzun!    

-­‐ Axala-­‐maxala  mantalin,  kipula-­‐tipula  kattalin,  kixkiti-­‐kaxka  kaxkatero,  tortila-­‐mortila  kozinero.  

Mistika-­‐mastika  ñam  ogia,  tortila,  pastela...jan  zarrat  eta  zurrut  parrat  eta  purrut!  

Page 4: Aho korapiloak eta hitz jokoak: Haur Hezkuntzan

-­‐ Kamamila,    mantzanila,  mendian  gabiltza    bila  eta  bila.  Hara  hemen  zerbait  biribil-­‐biribila!  Zer  ote  da?  Zer  ote  da?  Behi  baten  kaka  pila!  

     Txikiak  :  https://www.youtube.com/watch?v=jeWAnntwSRk  Liburuarena  :  https://www.youtube.com/watch?v=dUgoybnR840  Baga  biga  higa  :  https://www.youtube.com/watch?v=9JyNfyriAk0      Bibliografia    http://alaibizi.blogspot.com.es/2010/01/hitz-­‐jokoak.html  https://www.youtube.com/watch?v=jeWAnntwSRk  https://www.youtube.com/watch?v=dUgoybnR840  https://www.youtube.com/watch?v=9JyNfyriAk0  Hitzak  azti,  Iñaki  Arranz  (2006)