Upload
guest4f4292
View
6.212
Download
4
Embed Size (px)
Citation preview
AMERIKETARA JOAN NINTZEN
LH4.MAILA
INUITAK
• Ipar-poloan bizi dira, iglu izeneko etxeetan, lurralde hotz-hotzean. Iglu horiek gela bakarrekoak dira.
• Arrantza eta ehizatik bizi dira. Itsas-txakurrak arpoiekin ehizatzen dituzte. Itsas-txakurren larruz arropak egiten dituzte. Txakurrek tiratzen dituzten leratan herriz herri mugitzen dira. Sudurrarekin muxu ematen dute.
• Eta inuitak ipar Poloan, Alaska eta Groenlandian bizi dira.
• Indiarrak lehen biztanleak izan ziren Amerikan, gizaki zuriak iritsi baino askoz lehenago.
• Lautada handietan 30 tribu bizi ziren: dakotak, cheyenneak, komantxeak, apatxeak, siouxak, komantxeak, nabajoak, zuniak, hopiak, mandanak, pawdneak…
• Tribu artean borroka sarri egiten zuten.
• Lautada handietako indiarrak nomadak ziren. Ez ziren leku finkoetan bizi, beti mugitzen ziren ehizaren arabera. Beste batzuek berriz, leku finkoetan bizi ziren.
AZTEKAK
• Aztekak nekazari onak ziren, eta lurra ureztatzeko sistema aurreratua asmatu zuten.
• Artisauak zirenez, oso eskultura politak egiten zituzten, eta urrea landu zuten.
• Eraikin handiak eraiki zituzten beren jainkoak gurtzeko. • Antzinako idazkera bat erabiltzen zuten, hau da, idazkera
Hieroglifikoa. • Borrokalari sutsuak ziren. Hernan Cortes eta bere armada
española izan zen azteken suntsitzailea.
MAIAK
• Nekazari bikainak ziren. Artoa biltzen zuten eta uzta ona jasotzen zituzten. • Artisauek urrezko eta zilarrezko apaingarriak egiten zituzten.• Eguzkia eta ilargia beraien jainkoak ziren eta gurtzeko eskailera handizko
piramideak eraiki zituzten.• Aritmetika, idazkera hieroglifikoa eta 365 eguneko eguzki egutegia asmatu
zuten. • Soldaduak zituzten eta borroka batzuetan parte hartu zuten.• Maien desagerpenari buruz informazio gutxi dago.
INKAK
• Nekazariak eta artisauak ziren. Urrezko artelanak egiten zituzten.
• Machu-Picchu Peruko Andeetan kokatutako Inkak egindako hiri bat zen, Cuzcotik 130 km.tara eta 2045 mko altitudean .1912an aurkitu zuten.
• Inkak ez zuten idazketarik landu, eta marrazkien bidez transmititzen zuten jakinduria.
• Atahulpak inken azken erregeak, soldadu asko zituen. 1530. urte inguruan, Francisko Pizarrok bere soldadu espainolekin hiria suntsitu zuen .
KOLONEN ERAGINA AMERIKAN
• 1492ko abuztuaren 3an, Kristobal Kolon Ozeano Atlantikoan itsasoratu zen, herrialde aberatsetara joateko bidea aurkitu nahian, luxuzko gaiak (bitxiak, zeta, espezieak…) ekartzen baitzituen handik.
• Kolonek Indiara joateko asmoa zeukan.
• Urte hartako urriaren 12an iritsi zen Amerikara (Karibeko uharte batera). Hain bide luzea izanda Kubako uharte batera iritsi eta India zela pentsatu zuen.
• Hango lurretara iritsi ondoren, konkistatzen hasi zen. Berak urrea eta aberastasunak nahi zituen eta horregatik dena konkistatu eta kolonizatu zuen.
• Americo Vespuciok Kolonen bidaia eta pausoak aztertu zituen eta Indiara joan ez zela jakin zuen. Amerikako mapa egin zuen eta horregatik haren omenez kontinente berriari Amerika deitu zitzaion.
• Patata• Artoa• Tomatea• Piperra • Tabakoa • Kakaoa
• Zaldia• Zenbait edari alkoholdun• Behia• Txerria• Ardia• Eritasunak
Amerikara eraman zutena
Amerikatik ekarri zutena