2
AMETSEN BIZIA Ez gara hiltzen bizitza amaitzen zaigunean, geure ametsak bizia galtzen dutenean hiltzen gara. Betiko baztertuko dut bizia ez den guztia, lore bat izango banitz bezala zabalduko naiz mundura, huts egitearekiko beldurragatik ez naiz geratuko itxia, saiatu gabe lore-hosto bat gal dezaket, baina ez banaiz saiatzen galduta dut guztia. Betiko baztertuko dut bizia den guztia, txori bat izango banitz bezala hegan egingo dut libre, nik idatziko dut nire bizitzako abestia, jendearen hitzak ekaitz bortitzak izan ahal dira, baina ametsek hegoak eusten dizkidate eta euriak ez dit ezabatuko irria. Betirako baztertuko dut bizia ez den guztia, hilko naizenean ez pentsatzeko,

Ametsen bizia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ametsen bizia

AMETSEN BIZIA

Ez gara hiltzen bizitza amaitzen zaigunean, geure ametsak bizia galtzen dutenean hiltzen gara.

Betiko baztertuko dut bizia ez den guztia,

lore bat izango banitz bezala zabalduko naiz mundura,

huts egitearekiko beldurragatik ez naiz geratuko itxia,

saiatu gabe lore-hosto bat gal dezaket,

baina ez banaiz saiatzen galduta dut guztia.

Betiko baztertuko dut bizia den guztia,

txori bat izango banitz bezala hegan egingo dut libre,

nik idatziko dut nire bizitzako abestia,

jendearen hitzak ekaitz bortitzak izan ahal dira,

baina ametsek hegoak eusten dizkidate eta euriak ez dit ezabatuko irria.

Betirako baztertuko dut bizia ez den guztia,

hilko naizenean ez pentsatzeko,

ez naizela bizi.

( EZ IZAN BELDURRIK, SEGI AURRERA ETA EZ ZAITEZ INOIZ ERRENDITU)