17
ANTZINAROA

Antzinaroa nahia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Antzinaroa nahia

ANTZINAROA

Page 2: Antzinaroa nahia

Metalen Aroaren bukaeran, Mediterranear kostaldetik etorritako zenbait herri hasi ziren Iberiar Penintsulara iristen: Feniziarrak GreziarrakKartagotarrak.

Page 3: Antzinaroa nahia

Feniziarrak:Feniziarrak penintsula hegoaldean kokatu ziren, eta Gadir eta Malaca bezalako koloniak sortu zituzten, denborarekin Cadiz eta Malaga hiriak bilakatu direnak.Feniziarrak iristeak aportazio handiak ekarri zituen, hala nola, idazketa, eltzegilearen tornua, edota arrainak kontserbatzeko gazitzea.

Page 4: Antzinaroa nahia

Greziarrak:Greziarrak polietatik edo estatu-hirietatik zetozen. Balear Uharteetan hartu zuten asentua, eta penintsularen hegoaldean eta ekialdean ere.Greziarrek aportazio baliotsuak ekarri zituzten, landaketa berriak (adibidez olibondoa) eta txanpongintza, esaterako.

Page 5: Antzinaroa nahia

Kartagotarrak:Kartagotarrak Kartagotik zetozen, Afrika iparraldetik. Balear Uharteetan eta penintsula hego-ekialdean sortu zituzten beren koloniak. Kolonietako batek Qart-Hadast izena zuen, gero erromatarrak Cartago Nova izena emango ziotena, eta gaur egun Cartagena izena duena. Kartagotarren kolonizazioak izaera militarra izan zuen.

Page 6: Antzinaroa nahia

Erromatarrak:Erromatar inperioa mediterranear kostalde guztitik eta Europako zati handi batetik zabaldu zen, bere antolakuntza gaitasun handiari eta bere ejertzitoari esker…Konkistatutako herriek erromatar herriaren ezaugarri kulturalak bereganatzen zituzten: beren hizkuntza, txanpona eta bizimodua. Prozesu honi erromanizazioa esaten zaio.Erromatar gizarte antolakuntza oso hierarkizatuta zegoen.

Page 7: Antzinaroa nahia

-Enperadorea: Enperadorea Inperioko gidari nagusia zen, ejertzitoaren burua, legeak ezartzen zituen eta Jainkotzat zeukaten. -Senatuak: Senatuak Inperioko gai garrantzitsuez eztabaidatzen zuen eta enperadoreari gomendioak ematen zizkion. -Erromatar ejertzitoa:Erromatar ejertzitoa legioek osatzen zuten. Legio bakoitzean jeneral batek gidatutako 5.000 soldadu zeuden.

Erromako Jendearen Zerrenda:

Page 8: Antzinaroa nahia

Erromatar Gizartea: -Erromatar gizartea, patrizioek, plebeioek eta esklabuek osatzen zuten. -Patrizioak: Patrizioak hiritar askeak ziren, eta oso ugariak ez ziren arren, lur eta abere gehienak zituzten beraiek. Ejertzitoko eta Inperioko politikako kargurik garrantzitsuenak zituzten.-Plebeioak: Plebeioak ere herritar askeak ziren eta Inperioko biztanle gehienak talde honetakoak ziren. Nekazaritzan, artisautzan, merkataritzan eta jende kopuru handiak ejertzitoan jarduten zuen. Hasieran ezin zuten erromatar bizitza politikoan parte hartu, baina denborarekin kargu politikoak lortu ahal izan zituzten.

Page 9: Antzinaroa nahia

-Esklabuak: Esklabuak ez zituzten herritartzat hartzen, beste pertsona baten jabetzapekoak ziren. Meatzetan, zelaietan, patrizioen eta plebeioen etxeetan lan gogorrak egiten zituzten. Ez zeukaten eskubiderik.

Page 10: Antzinaroa nahia

Erromatarren Bizimodua:

-Erromatar hirietan etxebizitza mota desberdinak zeuden, -Enperadorea eta patriziorik garrantzitsuenak domus izeneko luxuzko jauregietan bizi ziren, edota kanpoaldeko etxebizitza handietan. -Plebeioak insulae izeneko sei eta zortzi solairu bitarteko etxebizitza apaletan bizi ziren. Eraikuntza hauen beheko aldea dendek eta tailerrek betetzen zuten. -Tenpluetan erromatarrek beren jainkoak gurtzen zituzten, jainko grekoak bezala, giza itxurakoak.

Page 11: Antzinaroa nahia

-Erromatar hirietan eraikuntza publikoak ere baziren, eta herritarrek beren aisialdiaz gozatzen zuten bertan. -Termak bainu publikoak ziren, sarritan bilera lekuak. -Antzerkia eraikuntza publiko erdizirkularra zen, eta antzerki lanak antzezten ziren bertan. -Anfiteatroa ikuskizun desberdinetarako eraikuntza publikoa zen, hala nola, gladiadoreen arteko borrokak. -Zirkua forma luzexkako eraikuntza zen, eta bertan zaldi lasterketak egiten ziren.

-Erromatarrek oso ingenieritza lan garrantzitsuak eraiki zituzten, akueduktuak esaterako. -

Page 12: Antzinaroa nahia

-Erromatarrak K.a. 218 urtean iritsi ziren Iberiar Penintsulara, baina beraiek Hispania deitu zuten. Horren konkista osoa, ez zen asko urte beranduago arte finkatu. -Iberiar Penintsularen erromatar konkista K.a. 218. urtean hasi zen, eta ia 200 urte iraun zuen, K.a. 19. urte arte. -Konkista prozesu guztiak borroka izan zuen komuneko faktore. K.a. 154. urtetik K.a 136. urte arte, Viriatok zuzendutako lusitaniarrek, erromatar tropen aurrerapenari erresistentziarik aipagarriena eskaini zioten. - Hispaniaren konkista, Penintsulako erromatarrek esaten zioten bezala, hiru epetan garatu zen. -Lehena penintsularen hegoaldea eta ekialdea okupatzea izan zen.

Page 13: Antzinaroa nahia

-Bigarrena erdiko mesetako lurraldeen inbasioa izan zen. -Hirugarrena penintsula iparraldea mendean hartzea izan zen. -Behin konkista amaitu ondoren, Erromak bere kultura eta bizimodua zabaldu zuen konkistatutako lurraldetik. Erromanizazio izenarekin ezagutzen duguna da. -

Page 14: Antzinaroa nahia

Latina: -Latina, erromatar Inperioko hizkuntza, ahozko eta idatzizko komunikazio hizkuntza nagusitzat sartu zen.

-Inperioko bizitza antolatzeko lege sail bat sartu zen. Lege sail honi erromatar zuzenbidea esaten zaio. -Landa bizimoduan aldaketak sartu ziren. Nekazaritza eta abeltzaintza lursail handiak herrien inguruetan zabaldu ziren. Batez ere zerealak, olibondoak eta mahastiak landatzen ziren. Nekazaritza teknika berriak ere sartu ziren, ongarri berrien erabilera, ureztatze teknika berriak etab. esaterako. -Erromatarrak eraikuntza teknika berriak ere sartu zituzten Penintsulan, eta zubiak, akueduktuak, galtzarak, antzokiak, anfiteatroak, zirkuak, etab. bezalako eraikuntza eta azpiegiturak ere eraiki zituzten.

Page 15: Antzinaroa nahia

-Segoviako akueduktua:

-Meridako Antzokia:

-Alcantarako Zubia:

-Barako Garaipen Arkua Tarragonan:

Page 16: Antzinaroa nahia

-Hiriak sortzea Hispaniako erromanizazioaren ezaugarri bat da. Hiri hauetako batzuk honakoak izan ziren: Cartago Nova (Cartagena), Tarraco (Tarragona), Gades (Cadiz), Kordoba (Kordoba), Emerita Augusta (Merida), Cesaraugusta (Zaragoza) eta Legio (Leon).

Page 17: Antzinaroa nahia

HAU IZAN DA NIRE KONTROLA

ESPERO DUT ZUEN GUSTOKOA

IZATEA