41
[27/01/2016] BATXILERGOKO IKASLEAK EITBN » Aste honetan, 1. batxilergoko ikasle guztiak EITB ezagutzera joan ziren. Eta Bilboko EITBren egoitza zuzenean ezagutzeko aukera jaso zuten. Oinez joan dira eta, ezbairik gabe, abagune aparta izan da bisita EITB ezagutzeko beta jaso ez ezik, goiza oso ongi pasatu dute eguraldi ederra dela-bide. Lehenengo eta behin, irrati saio bat ikusi zuten: konexioak, elkarrizketak, berriak… egunero hainbat gauza kontuan hartu behar dituzte kazetariek saioari aurre egiteko. Benetan erronka! Bigarrenik, EITBren egoitzan zehar ibilbidea egin zuten. Ibilbide horren bidez, erredakzioa, kazetari-taldeak eta baliabide anitz ikusi zituzten benetako lan arlo batean. Hor, 400 kazetari baino gehiagok lan egiten dute, eta albistegietarako zuzeneko konexioak ere –bai nazio konexioak, bai nazioartekoak- egiten dituzte. Goizane Gernikari, bereziki, eskerrik asko bere adeitasunagatik eta azalpenagatik. Oso modu atsegin batean hainbat gauza ikasi zuten batxilergoko ikasleek eta, gaur ere, klasetik at. [15/02/2016] BILBOKO UDAL LABORATEGIA /1. BATXILERGOKO (ZIENTZIA) IKASLEEK » Batxilergoko (Zientzia) ikasleek Bilboko Udal laborategia ezagutzeko parada izan dute. Udal laborategia Harino Panadera eraikinean dago, Irala auzoan, eta laborategiaren helburua beste udal ikuskaritza eta partikularrek elikagaien, uren eta ingurumenaren kontrol alorrean egindako eskariei aurre egitea da. Harino Panadera lantegiak Irala auzoa eraikitzeko lanen hasiera markatu zuen. Lantegiak XX. mende osoan jardun zuen lanean, eta ez zuten itxi gizaldi honen amaierara arte. Irin lantegi zaharreko makineria bere horrexetan gordetzen da eraikinaren barruan, erakusketa berezi gisa, iragan historikoaren oroimenez. Ikasleek ibilbide interesgarria izan dute. Izan ere, mikrobiologiako eta kimikako laborategiak bisitatu dituzte, eta laborategi praktikak egin dituzte bertan. Gainera, elikagaien

Arangoya euskara - 2016

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Arangoya   euskara - 2016

[27/01/2016]   BATXILERGOKO IKASLEAK EITBN »    

Aste honetan, 1. batxilergoko ikasle guztiak EITB ezagutzera joan ziren. Eta Bilboko EITBren egoitza zuzenean ezagutzeko  aukera jaso zuten. Oinez joan dira eta, ezbairik gabe, abagune aparta izan da bisita EITB ezagutzeko beta jaso ez ezik, goiza oso ongi pasatu dute eguraldi ederra dela-bide. Lehenengo eta behin, irrati saio bat ikusi zuten: konexioak, elkarrizketak, berriak… egunero hainbat gauza kontuan hartu behar dituzte kazetariek saioari aurre egiteko. Benetan erronka! Bigarrenik, EITBren egoitzan zehar ibilbidea egin zuten. Ibilbide horren bidez, erredakzioa, kazetari-taldeak eta baliabide anitz ikusi zituzten benetako lan arlo batean. Hor, 400 kazetari baino gehiagok lan egiten dute, eta albistegietarako zuzeneko konexioak ere –bai nazio konexioak, bai nazioartekoak- egiten dituzte. Goizane Gernikari, bereziki, eskerrik asko bere adeitasunagatik eta azalpenagatik. Oso modu atsegin batean hainbat gauza ikasi zuten batxilergoko ikasleek eta, gaur ere, klasetik at. 

[15/02/2016]   BILBOKO UDAL LABORATEGIA /1. BATXILERGOKO (ZIENTZIA) IKASLEEK »    

Batxilergoko (Zientzia) ikasleek Bilboko Udal laborategia ezagutzeko parada izan dute. Udal laborategia Harino Panadera eraikinean dago, Irala auzoan, eta  laborategiaren helburua beste udal ikuskaritza eta partikularrek elikagaien, uren eta ingurumenaren kontrol alorrean egindako eskariei aurre egitea da. Harino Panadera lantegiak Irala auzoa eraikitzeko lanen hasiera markatu zuen. Lantegiak XX. mende osoan jardun zuen lanean, eta ez zuten itxi gizaldi honen amaierara arte. Irin lantegi zaharreko makineria bere horrexetan gordetzen da eraikinaren barruan, erakusketa berezi gisa, iragan historikoaren oroimenez. Ikasleek ibilbide interesgarria izan dute. Izan ere, mikrobiologiako eta kimikako laborategiak bisitatu dituzte, eta laborategi praktikak egin dituzte bertan. Gainera, elikagaien segurtasuna zer den, elikagaiek transmititutako infekzioak zeintzuk diren edo substantzia ezberdinak nola identifikatu ikasi dituzte bisita horretan. Azkenean, oso ekintza dibertigarriaren bidez ADNri buruz klasean ikusitako kontzeptuak zuzenean ezagutu dute eta, adibidez, gariaren ADN (DNA) ren erauzketa egin zuten. Eskerrik asko monitoreei bisitagatik eta zuen adeitasunagatik!

[02/03/2016]   SENDOTZA SAKRAMENTUA /2. BATXILERGOA/ HAUR HEZKUNTZA »    

Page 2: Arangoya   euskara - 2016

Otsailaren 26an, arratsaldeko zazpi eta erdietan, 2. Batxilergoko ikasle batzuek eta Haur Hezkuntza goi mailako ikasle batzuek Sendotza Sakramentua jaso zuten, San Jose Mendiko elizan (Agustindarren Parrokian, Bilbon).On Mario Iceta, Bilboko gotzaina, izan zen ospakizun horretan, gazteei olioa emateko, eta berak biziki animatu zituen gazteak, edozein lekutan, fedearen testiguak izatera. Gotzainak Meza elkarrekin eman zuen San Jose Mendiko elizaren parrokoarekin batera eta baita Arangoyako kapilauarekin ere, Jose Ramón Navarrorekin.Bilboko gotzainaren homilia eta gero, memento oso hunkigarrietan, gazteek Sendotza Sakramentua jaso zuten, senitartekoen eta lagunen aurrean. Zorionak guztiei!!! 

[02/03/2016]   ARTEAREN HISTORIA /2.BATXILERGOA »    

  Atzo, martxoaren 1ean, Artearen Historia ikasten duten ikasleak Alde Zaharrera joan ziren. Bisita hori parada ezinhobea bihurtu zen. Izan ere, Done Jakue katedrala, San Anton eliza, Erronda Kalea, Ibaizabal ibaia… etengabeko zerrenda osatu dute ikasleek. Klasean ikasi kontzeptuak eta estiloak zuzenean ikusi dituzte. Beraz, orain arte gotikoa eta Bilboko historia hobeto ezagutzen dituzte.  Bilbo oso hiri eredugarria da, batez ere, bere ondare arkitektonikoa era bikain batean babestu duelako. Gainera, azken joera artistikoek ere lekua aurkitu dute hirian. Alabaina, horien unea ez da heldu. Ezbairik gabe, hirugarren ebaluaketan zehar azken joera horiek ikasiko –eta, zuzenean ere, ikusiko- dituzte ikasleek.  

[16/03/2016]   INKLUSIO PROZESUA /HAUR HEZKUNTZA »    

 Haur Hezkuntza Heziketa Zikloko  ikasle talde bat Bilboko Berri Otxoa Ikastetxera joan da gaur goizean. Han bertan DBH 2. mailako ikasleei saio bat eskaini die. Gaia hau izan da: “Inklusio prozesua eta eskola komunitateak”.Saio honi esker bai gure ikasleek bai DBH ikasle horiek aukera aparta jaso dute. Izan ere, alde batetik, Haur Hezkuntza Heziketa Zikloko ikasleek hausnarketa sakona egin dute eta, aldi berean,  saio hori prestatu duten bitartean desgaitasuna duen pertsonenei hurbiltzeko parada jaso dute. Beste alde batetik, DBH 2. mailako ikasleak metodologia aktiboen bidez hainbat ekarpen eta iradokizun emateko prest egon dira. Erronkak, eraginak, ikuspuntuak, irtenbideak, proposamenak… aintzat hartu dituzte DBHko ikasleek.Benetan, oso saio interesgarria eta onuragarria guztiontzat!

[21/04/2016]

Page 3: Arangoya   euskara - 2016

   AECC SAIO INFORMATIBOA / 1. BATXILERGOA »    

Aurten ere, Arangoyak Minbiziaren Aurkako Elkartearekin lan egingo du,  eta gure laguntza eskaini diogu hurrengo maiatzaren 5ean antolatu diru biltzean.Gaur 1. Btaxilergoko ikasleek saio informatiboa jaso dute Arangoyan. Saio horren helburua maiatzaren ekintza prestatzea izan da. Orain, ikasleak prest daude parte hartzeko eta, era berean, Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana hobeto ezagutzen dute. 

[12/04/2016]   ATOTECH ENPRESA KIMIKA BISITA /2. BATXILERGOA »    

 Arangoya bigarren mailako Zientzia ikasleek Erandion dagoen ATOTECH enpresa bisitatu egin dute. Munduko ekoizle nagusienetariko bat da, galbanikako prozezuan eta instalazioan.Han, ikasleek kimika eguneroko ekintzetan nola dagoen ikusteko aukera izan dute eta nola elektrolitiko prozezuek, besteak beste, metaletan korrosio ekiditeko balio duten, autoaren industrian ezinbestokoa izanik eta zirkuitu imprimatuak fabrikazioan.Bestalde, sail guztietan erabilitako segurtasuna ikusi dute eta nola prozesu guztiak ingurumenarekin bateragarriak eta errespetagarriak diren. Galvanotekniari buruzko informazio ezin hobea jaso dute ikasleek. Mila esker ATOTECH-i eskainitako arretagatik. 

[10/04/2016]   GALINDOKO HONDAKIN UREN ARAZTEGIA /1. BATXILERGOA »    

Pasa den ostiralean, 1. Batxilergoko  Zientzien ikasleek, gure orientazio egitarau barruan, Galindoko Hondakin Uren Araztegia bisitatu dute. Sestaon dago, eta Ur Partzuergoak azken urteotan egin duen saneamenduko obrarik handiena da. Instalazioen labirinto horretan, ur zikinek ez dute irteerarik.1990etik (urte horretan amaitu ziren lanak Galindon), egunero 350.000 metro kubiko hondakin urarazten dira, 12.150 litro segundoko gehienezko emariarekin. Gainera, araztegi honetan, prozesu bi ematen dira: uraren arazketa eta prozesutik eratorritako lohien tratamendua.

Page 4: Arangoya   euskara - 2016

Informazio gehiago jasotzeko uraren tratamenduari buruz, klikatu hemen https://www.consorciodeaguas.com/Web/CicloAgua/ciclo_agua.aspx Ikasleek oso ondo ulertu dute nola lan egiten duen Galindoko Hondakin Uren Araztegiak, eta Eskolako Agenda 21 programaren helburu nagusiak ere hobeto ezagutzen dituzte orain. Eskerrik asko Ana Garcia-ri  bere azalpenagatik eta harreragatik! 

[18/03/2016]   BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA / 2. BATXILERGOA »    

 Aste Santua eta oporrak benetan hurbil daude. Une hauetan, 2. batxilergoko ikasleek, Arangoyatik at,  azken bisita egin dute, Bilboko Arte Ederren Museora joan dira, hain zuzen ere. Han bertan, hainbat artelan eta margolari hobeto ezagutzeko parada jaso dute, hala nola: Vicente López, Goya eta Morales Jainkotiarra.Hori bisita interesgarri eta didaktikoa!Gehiago ezagutzeko, klikatu hemen: https://www.museobilbao.com/eu/exposiciones/morales-jainkotiarra-244 

[17/03/2016]   UNIBERTSITATERAKO ORIENTAZIO SAIOA/ BATXILERGOA 1. GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK »    

 Atzo, oso egun berezia izan zen 1. Batxilergoan. Giza eta Gizarte Zientzietako ikasleek bi saio jaso zituen. Lehenengo eta behin, gure Haur Hezkuntza Heziketa Zikloko ikasle talde batek “Inklusio prozesua eta eskola komunitateak” saioa eskaini zien. Saio hori eta gero, UNAV-k (Universidad de Navarra-k) prestatu saioa jaso zuten. Izan ere, 1. Batxilergoan egon arren, 

Page 5: Arangoya   euskara - 2016

geroan zer egingo edo ikasiko duten unea heldu da. Ezbairik gabe, oso erabaki funtsezkoa izango da eta, hori dela-eta, Arangoyan,  unibertsitaterako orientazioa 1. Batxilergoan hasten da.Oso egun hezigarria eta berezia pasatu zuten ikasleek. Bene-benetan eskerrik asko hizlariei! 

[08/05/2016]   ELIZBARRUTIKO KEINUA/ LAUDATO SI »    

Pasa den ostiralean, maiatzaren 6an, ikasturte honen Elkartasunezko Elizbarrutiko Keinua ospatu genuen. Beraz, Frantzisko Aita Santuaren deia bultzatu dugu -berak aipatu duen bezala ingurumenari buruz argitaratutako Laudato Si dokumentuan. Arangoya ikasleek parte hartu dute Zeinu 2016 Gesto horretan hainbat eratan: Laudato Si irakurtzen, kontsumo jarrerak hausnartzen eta, oro har, gazteen kontsumoa murrizteko iradokizunak eskaintzen.  Informazio gehiago:  http://www.bizkeliza.org/eu/barria/detalle/el-gesto-diocesano-sigue-adelante/

[05/05/2016]   IKASGELAZ KANPOKO EKINTZAK /EA21 »    

Essex Unibertsitateko ikertzaile batzuen arabera, kirol praktikarekin batera autoestimua eta indar handiago sortzen dira. Beraz, ikasgelaz kanpoko –eta kirol- ekintzak onuragarriak dira, eta nolabait, ekintza horiek eragin  garrantzitsua daukate arlo akademikoan. Dakigunez, gurean motibazioa barneratzea lehentasuna da eta, hori dela eta, aktibitate horiek guztiak baliabide ezinhobeak bihurtzen direlakoan gaude. Arangoya ikasleek hainbat kirol ekintzetan parte hartu ohi dute. Isabel de Pozak, Heziketa Fisiko irakasleak, asmo handiko programa garatzen du urtero. Egitarau horri esker, ikasleek doitasuna, abiadura, erreflexuak, indarra eta iraupena lan egiten dituzte. Ildo berean, Heziketa Fisikoarekin lotu ekintzen eskutik Eskolako Agenda 21 helburuak bultzatzen ditugu.  

Page 6: Arangoya   euskara - 2016

[05/05/2016]   ARANGOYA ETA MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEA »    

Aurten ere, Arangoyak Minbiziaren Aurkako Elkarteari laguntza eskaini dio. Gaur, maiatzaren 5ean, kanpaina berezia antolatu du erakundeak Bilboko kaleetan zehar, eta Batxilergoko ikasleak prest egon dira laguntzeko. Diru biltzeak minbiziari buruzko ikerketa lagunduko du.Elkarte eredugarria, ezbairik gabe, eta ekintza hezigarria Batxilergoko ikasleentzat. Hainbat jenderekin hitz egiteko aukera izan dute eta jarrera ezberdinak ikusi dituzte. Poz-pozik daude ikasleak. Izan ere, beste modu batean ikasi egin dute goiz horretan.  

[27/04/2016]

   1.BATXILERGOKO GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK /GORLIZEKO BADIAREN ZEHAR ARRAUN EGITEN »    

Atzo apirilaren 27a, 1. Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzien ikasleek, ikastetxetik at, egun berezia izan zuten. Izan ere, Gorlizeko aterperaino joan ziren, Heziketa Fisiko ikasgaiaren barruan, eta zertarako? ...Kirola egiteko aire librean. Kasu honetan piraguismoa egiteko aukera izan zuten. Eguraldiagatik, zorte izugarria izan zuten eta primeran pasatu zuten goiza arraun egiten Gorlizeko badiaren zehar.Goiz benetan desberdina! Eskerrik asko, Isabel eta Susana, ekintza hau antolatzeagatik!!! 

[27/04/2016]   MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGÍA FAKULTATEA/ 1. ZIENTZIEN BATXILERGOA »    

Gure Unibertsitate Orientaziorako egitaraua dela-eta, 1. Zientzien Batxilergoko ikasleek EHUko Medikuntza eta Odontología Fakultatea bisitatu dute, Leioan hain zuzen ere.    

Page 7: Arangoya   euskara - 2016

Medikuntzari buruzko saioa jaso dute ikasleek. Aipatzekoa da, batxilergoan, ikasleen etorkizun profesionalari buruzko galderei eta zalantzei erantzunak eta azalpenak eman behar dizkiegula hainbat ekintzen bidez. Helburu hori lortzeko, Arangoyak asmo handiko Unibertsitate Orientazio egitaraua bultzatzen du. Lehentasuna da, graduak edo gradu bikoitza aurkeratzerakoan, ikasleek gero eta modu argiago funtzesko erabaki hori har dezatela. 

[09/06/2016]   ARANGOYA SELEKTIBITATEAN »    

Selektibitatea egiterakoan, azken zalantzak, azken birpasa... lasaitzeko hitzak eta motibazioa hor daude. Une horietan ere, Arangoya irakasleek eta ikasleek elkarrekin lan egiten dute emaitza bikainak lortzeko. Detaile eta ñabardura guztiak aintzat hartzen ditugu ikasle orok arrakasta lor dezan. Zorte on guztioi!!! 

[03/06/2016]   1.BATXILERGOA BIRPASATZEN »    

1. Batxilergoko ikasleek ikasturte honen azken egunak ematen dituzte edukiak eta ikasgaien ildo nagusiak birpasatzen (matematikaren arloko kontzeptu nagusiak, aditzak ingelesez, atsotitzak edo esaera zaharrak, latina...). Beraz, prest egongo dira 2. Batxilergoan arrakasta lortzeko, eta ezbairik gabe, lagunen arteko giro horretan motibazioa bihurtzen da ezaugarri nagusienetako bat. Ohiko azterketak heltzear daude eta emaitza onenak lortuko dituzuelakoan gaude! Eutsi horri!!!

[27/05/2016]   BEKA ETA ORLEN BANAKETA/ HAUR HEZKUNTZAKO GOI MAILA »    

 Pasa den maiatzaren 25ean, Haur Hezkuntzako Goi mailako ikasleek bekak eta orlak jaso zituzten.Magdalena Castellanos –ek, zuzendariak, ongi etorria eman zien ikasle senitartekoei eta ikasle 

Page 8: Arangoya   euskara - 2016

guztiei. Zorionak ere eman zizkien. Izan ere, titulua lortzerakoan daude, eta une oso berezia da bai ikasleentzat, bai familientzat, bai Arangoya Hezkuntza komunitate osoarentzat.Piluca Baselga-k, Haurkabi Haur eskola zuzendariak, hitz oso motibatzaileak eskaini zizkien bildutakoei. Hainbat erronka eta ekintza aberasgarri aurrean daukate guztiek: batzuek lan egiteko asmoa daukate; besteek, ordea, unibertsitatean ikasi nahi dute.Zorionak guztioi eta zorte on une berri honetan! 

[13/05/2016]   MAIATZA ETA ERROMESALDIAK »    

 Maiatza berezia da. Izan ere, hainbat erromesaldi antolatzen dira hilabetean zehar. Arangoyak ere erromesaldiak antolatu ditu, eta Andra Mariaganako eraspena aintzat hartu dugu gurean.Bai irakasleek bai ikasleek parte hartu dute, eta giroa ezinhobea izan da. Ikasturte bukatzeraoan gaude eta oporrak ere heltzeak daude!  “Dei egiozu zure Ama Santa Mariari, haurrek ohi duten sinesmen eta uste osoz. Berak ekarriko dio sosegua zure arimari”. (Bidea, Puntua 498) 

[11/05/2016]   BEKA ETA ORLEN BANAKETA- 2. BATXILERGOKO IKASLEAK »    

 Atzo, 2016ko maiatzaren 10ean, 2. Batxilergoko ikasleek nola bekak hala orlak jaso zituzten. Talde horren ikasleek Arangoya 16. promozioa osatzen dute.Arratsaldeko zazpietan, Magdalena Castellanos –ek, zuzendariak, ongi etorria eman zien ikasle senitartekoei eta ikasle guztiei. Oso giro atsegin batean, areto nagusian, pasadizo asko eta aholku on batzuk eskaini zituen zuzendariak. Zuzendariaren hitzak eta gero, Javier Fernández-ek, gurasoen izenean, eskerrak eman zizkien irakasleei eta Arangoyan lan egiten duten guztiei. Arangoyak oso hezkuntza eredu berezia eskaintzen duela aipatu zuen Fernández-ek,  eta azpimarratu zuen prestakuntza bikaina, 

Page 9: Arangoya   euskara - 2016

motibagarria eta pertsonalizatua izaten dela.Gainera, ikasleen izenean, ikasle batzuek hitz egin zuten. Haiek azaldu zuten Arangoyaren garrantzia haien ibilbide akademikoan, eta adierazi zuten orain lehen baino erraztasun handiago daukatela goi mailako hezkuntzan sartzeko. Ildo berean, gaitasun guztietan aurrera egin dutela esan zuten.Bekak eta orlak eman ondoren, ikasturtean zehar egindako ekintzak eta irteera ezberdinak gogoratu zituzten guztiok bideo-aurkezpen baten bidez:Bideoa ikusteko klikatu hemen: https://www.youtube.com/watch?v=959KZdjnScM&feature=youtu.be Ekitaldia bukatzeko, aperitibo txiki bat eskaini zen, eta beraz, familiek, ikasleek, eta irakasleek elkarrekin hitz egiteko abagunea izan zuten.Zorionak guztiei!

[12/07/2016]   OPOR ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU »    

2016ko ikasturtea amaitu da. Hezkuntza komunitatea osatzen duten guztioi uda bikaina opa dizuegu. Goi mailako helburuak lortu dituzue, hala nola: albaitaritza, erizaintza,  Zuzenbidea, EAZ gradua, gradu bikoitza…Zorionak guztioi lortu dituzuen emaitzengatik eta egindako lanagatik!Opor zoriontsuak guztioi!!!

[20/06/2016]   IBILBIDE KULTURALAK ARANGOYAN »    

Arangoya Hezkuntza Proiektuaren barruan, ibilbide kulturalak nahitaezkoak dira. Izan ere, ekintza horiek guztiek eragin handia dute irakas-ikas prozesuan.Irakasleen inplikazioari esker, ikasleek gure zentrotik at ere ikas dezaten hainbat unetan. Bat aipatzearren, museoak, erakunde publikoak edo enpresa pribatuak bisitatzeko aukerak izaten dituzte. Gainera, boluntariotzaren ekintza anitz eta kirol instalazio ezberdinak ezagutzeko betak ere jaso dituzte ikasleek azken urte hauetan.Gaur egungo ikuspuntu pedagogikoan, baliabide metodologiak ezinbestekoak dira, eta eguneroko ohikeriatik at irtetea aukera ezinhobea bihurtzen da. Beraz, beste une/leku batzuetara joateak (hau da, beste inguru batzuetan parte hartzeak) ikaslearen ibilbide pertsonala, akademikoa eta profesionala aberasten ditu.Bisitak antolatzerakoan Eskola Agenda 21 aintzat hartzen dugu. Ildo berean, eskola-asegurua daukagu ekintza guztietan eta  aipatzekoa da Arangoyak antolatu ibilbide kulturalek gero eta emaitzak altuagoak lortu dituzte asebete-inkestetan.

Page 10: Arangoya   euskara - 2016

[16/06/2016]   SELEKTIBITATEAN %100k GAINDITU DUTE »    

Aurten ere, ikasle guztiek selektibitatea gainditu dute ekainean. Zorionak guztiei!Arangoya zorte ona opa dizkizuegu une berri honetan.  

[15/06/2016]   GAZTEAK AITA SANTUARI GALDETZEN DIOTE »    

Aita Santuak aukera sortu du gazteek itaunak egiteko beta jaso dezaten.Zalantzak, jakiteko gogoak, galderak…eta edozein gairi buruz  galde ditzakete gazteek. Aita Santuak erantzunak argitaratuko ditu liburu baten bidez.Proiektua Scholas Occurrentes erankundearekin dago lotuta. Aita Santuak sortuta, hezkuntza eta bakearen alde lan egiten du erakunde horrek. Gaurko komunikabideei esker, Frantziskok, Aita Santuak, hainbat pertsonarekin harremanetan jarriko du. Leku desberdinetatik heltzen diren mezuekin, hizkuntza anitzetan…

Page 11: Arangoya   euskara - 2016

[14/06/2016]   “LAUDATO SI” ASTEA / EKAINAREN 12-19/ ESKOLAKO AGENDA 21 »    

Orain dela urte bat “Laudato Si” entziklika agertu zen. “Zaindu daigun guztion etxea”, Frantzisko Aita Santuak idatzita. Eragin ikaragarria izan du munduan zehar. Hori guztia ospatzeko, “Laudato Si Astea” antolatuta dago. Ekainean  (12tik 19ra) hausnarketa sakona egiteko aukera izango dugu, gero era aktibo batean entziklika honen helburuak martxan jartzeko. Informazio gehiago:  http://laudatosiweek.org/es/

[01/09/2016]   IKASTURTEAREN HASIERA »    

Hurrengo ostegunean, irailaren 8an, ikasturte berriaren aurkezpena izango da Batxilergoko ikasleentzat baita Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleentzat ere.Ikasleek informazio garrantzitsua jasoko dute: ordutegia, arauak, egutegia… eta, zalantzarik gabe, irakasleak ezagutzeko aukera izango dute. Berriro ere, uda eta gero, hemen gaituzue. Gelak berriro beteko dira.Ordutegia hau izango da:- Batxilergoa: 10etan- Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa: 11.30etan Ongi etorri guztiei!

[28/09/2016]   ESKOLA AGENDA 21/2016/2017ko ikasturtean »    

 Eskola Agenda 21 hezkuntza-komunitateak hartu duen konpromisoa eta ikastetxeko eta inguruko ingurumena eta gizartea hobetzeko ekintza-plana da. Programa honen bidez, ikastetxeek gure ingurumenaren kudeaketa aztertzen dugu, eta ezinbesteko hezkuntza-baliabide bihurtzen da azterketa hori. Urtero, Arangoya Hezkuntza Komunitate osoak urteko plana diseinatzen du, pertsona guztien iradokizun eta proposamenak aintzat hartu eta gero.Ikastetxeek eta Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak ere hartzen du parte programa honetan Ingurugelaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Lurralde Planifikazio, Ingurumen Sailaren eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 

Page 12: Arangoya   euskara - 2016

bidez.Aurtengo leloa, hau da, gure 2016/2017ko lehentasuna hau izango da: Klima aldaketaren aurka, gure osasuna zainduz.Gure osasuna zainduz klima aldaketaren aurka egingo dugu leloaren pean, ikasturte honetako helburua da eguneroko bizimoduan klima aldaketaren aurkako keinu errazak egitea. Arangoya ikastetxe-gazteek eta Hezkuntza Komunitate osoak bizimodu osasungarriko ohiturak eskuratzen saiatuko dira, hala eskola inguruan nola familian, baita uriaren eremuan ere . Horrela ikasiko dute, esate baterako, eskolara autoan joan beharrean oinez joanda, ariketa fisikoa egiten dela eta elikadura zainduz norberaren osasuna ez ezik, ingurumenaren osasuna ere zaintzen dela.Horrez gain, Arangoyan mundu mailako arazo horren aurka egiten dituen ekintzak aztertuko ditugu eta, ondoren, iradokizunak helaraziko diogu Udalari eta, hortaz,  Tokiko Agenda 21ean jasotako helburuak bete daitezen laguntza emango dugu.Ikasturtea amaitzen denean, eta hainbat ikastetxetan egindako lana oinarri hartuta, Eskolako Osoko Bilkuran proposamenak aurkeztu dira klima aldaketari modu eraginkorragoan aurre egingo dion hiri jasangarriago baten alde lanean jarri dezan Bilboko Udalak.Ikasturtean zeharko garatu ekintzak Arangoya web gunean, Twitter-en eta hurrengo helbide elektronikoan plazaratzen ditugu: http://www.bilbao.net/blogs/bilboea21/?lang=esBeste ekintza batzuen artean, aipatzekoak dira hauek: sentsibilizazioa, ekoarduradunek osatu komitea, Kudeaketa diagnostikoa, klaseentzako argibideak, irteerak, e.a. Inprimigailuaren kartutxoak eta tintak, boligrafoak eta pilak Arangoya bertan bitzen ditugu gure iraunkorraren plana barruan. Anima zaitez!

[15/09/2016]   ARANGOYA/DEUSTUKO UNIBERTSITATEA/CAMBRIDGE EXAMS »    

 ARANGOYAk oso hitzarmen onuragarria ikasleentzat lortu zuen atzo. Izan ere, oraindik aurrera, bai Batxilergoko ikasleek, bai Goi Mailako Haur Hezkuntza ikasleek, Deustuko Unibertsitatean Cambridge azterketak egiteko parada jasoko dute.First, CAE eta Proficiency mailak prestatzen ari dira ikasleak, ikasle mailaren arabera. Beraz, unibertsitatean sartzea, nolbait, errazagoa izango da, eta gradu gogokoenak gertuago ematen du. Hizkuntza gaitasunak ezinbestekoak dira gaur egungo gizartean, eta bai unibertsitatean, bai lan arloan sartzerakoan nahitaezkoak dira. 

Page 13: Arangoya   euskara - 2016

[08/09/2016]   2016-2017 IKASTURTEAREN HASIERA »    

Gaur goizean ikasturtearen aurkezpena izan dugu. Tutoreek ikasleei ongi etorria eman ostean, kurtso berriarako behar duten informazioa jaso dute ikasle guztiek. Berriro, Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko gelak bete dira. Proiektu eta helburu anitz dauzkagu guztiok eta, ezbairik gabe, etengabeko lanari esker horiek guztiak lortuko ditugu.   Bihar, irailaren 9an eskolak hasiko dira ikasle guztientzat.  Ongi etorri!

[06/09/2016]   ARANGOYA 2016KO GAZTEEN MUNDUKO JARDUNALDIAN »    

Krakovian ospatu zen Gazteen Munduko Jardunaldia, eta hor egon ginen Aita Santuarekin. Izan ere, ikasle batzuek aktiboki parte harte zuten Jardunaldi horretan. Gorroto eta marrarik gabeko mundua eraikitzera deitu ditu Aita Santuak, baita kontzumoa erabat baztertzera. Hurrengo jardunaldia Panaman antolatuko dela adierazi du Frantziskok, Aita Santuak. Gainera, Krakovian Aita Santuak aipatu zuen gazteek etorkizunaren itxaropena izan beharra daukatela eta gaineratu zuen, hori lortzeko, oroimena eta kemena behar-beharrezkoak direla.  Informazio gehiago:http://www.krakow2016.com/es/

[05/09/2016]   LEHENENGO URTEBETEA TWITTERREAN »    

Arangoyan apustu handia egiten dugu teknologia berrien alde. Haien artean, pasa den urtean profila hasi genuen Twitterrean. Beraz, gure Hezkuntza Komunitatean komunikazio zuzena –eta era azkarragoan- lortu dugu.Orain, 122 jarraitzaile dauka gure profilak, eta haiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zalantzarik gabe, haien ekarpenak eta laguntza oso onuragarriak izan dira urte honetan zehar.

Page 14: Arangoya   euskara - 2016

Hala ere, urrunago joan nahi dugu, gehiago lortu nahi dugu eta, hori dela eta, guztiei parte hartzeko gonbit egiten diegu.Eskerrik asko guztiei!https://twitter.com/Arangoyabilbao

[06/10/2016]   “ZURE JANARIA EZ DA HONDAKINA” BIDEO LEHIAKETA »    

 Gaurko gizarteko arazoetako bat hondakinen kudeaketa da, besteak beste, janari-hondakinena. Arazo honen inguruan  kontzientzia eta irtenbideak sortzeko, urtero, azaroan, Europako batzordearen ekimenez, “Hondakinak prebenitzeko Europako Astea” egiten da, zeinetan enpresek eta beste erakundek hartzen duten parte. Eskola mailan, “Zure janaria ez da hondakina” leloaren inguruko bideo lehiaketa antolatzen da.Hamabi eta hamazortzi urte bitarte badituzue eta sortzen ditugu hondakinen bolumena nola murriztu baldin badakizue, bidali zuen proposamenak. Zuen iritzia jakin nahi du HHKO erakundeak, eta, horretarako, bideo baten bitartzea bidaltzea eskatzen dute.Berdin du nola egiten duzuen: mugikorrarekin, bideokamerarekin, kamera digitalarekin... garrantzitsuena parte hartzea da, eta zuen ideiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteko zati bilakatzea Euskadin. Ekimen horrek gizartea sentsibilizatzea du helburu, sortzen ditugun elikadura-hondakin handien inguruan.Hiri Hondakinen EAEko Koordinazio Organoak (HHKO) antolatu du lehiaketa, eta proposatzen dituzuen bideoei ahalik eta oihartzun handiena emateko konpromisoa hartzen du erakundeak. Horretarako, zuen lankidetza behar dute. Lehen aukeraketa gainditutako bideo guztiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen Facebook orrian ipiniko dute, eta "Atsegin dut" gehien jasotzen duen taldearen bideoak sari berezia eskuratuko du. Horretaz gain, irabazleak egongo dira kategoria bakoitzean. Anima zaitez!

[05/10/2016]   IRAKASLEAREN NAZIOARTEKO EGUNA »    

 Hain azkar gertatzen dira aldaketak gaur egungo gizartean non zaila baita geroko aldaketak zeintzuk izango ote diren iragartzea. Horren harira, gaitasunak, talentua, baliabideak, sormena, berrikuntza… hitz berriak ezinbestekoak bihurtzen dira hezkuntza arloan. Izan ere, ikasle ororen gaitasunak landu behar ditugu irakasleek. Gaitasun akademikoak ez ezik, beste gaitasun batzuk ere kontuan hartu behar ditugu gure ikasleek autoestimua, jarrera eta ahalmenak hobetu ditzaten. Ikasle bakoitza ondo ezagutzea, entzutea, aintzat hartzea… ezinbestekoak dira.

Page 15: Arangoya   euskara - 2016

 Ez da lan erraza, baina merezi du!

[05/10/2016]   ANATOMIA / GELATIK AT »    

 Atzo, batxiler 1.maila zientzietako ikasleek oso klase desberdina jaso zuten. Izan ere, Anatomia ikasgaiarekin lotutako erakusketa daukagu Arangoya ondoan eta, beraz, atzokoa une aparta izan zen  “The Human Body” ezagutzeko. Giza gorputza hainbat organoz osatuta dago eta erakusketa horretan era didaktiko eta deigarri batean agertzen dira. Hor, 150 organo eta 12 gorputza ikusi zituzten ikasleek. Eskerrik asko, Julia, bisita hau antolatzeagatik!

[03/10/2016]   FEDE TESTIGANTZA »    

 Gaur, Maria-k, Arangoya Haur Hezkuntza goi mailako zikloko ikasle batek bere fede testigantza eskaini die ikasleei. Izan ere, María-k azaldu du hurrengo larunbatean Medina de Pomar (Burgosko probintzian) komentuan sartuko dela.Ikaskideak oso adi egon dira, eta hainbat zalantza eta galdera egin dizkiote. Mariak zintzotasun handiarekin erantzun dizkie.Oso eredugarria izan da Mariaren testigantza. Jainkoaren bila gauza asko utziko ditu baina, zoriontasuna ere lortuko du. Eskerrik asko, María, zure hitzaldiagatik!

[29/09/2016]   2. BATXILERGOKO IKASLEEN GURASOENTZAKO SAIOA »    

Page 16: Arangoya   euskara - 2016

 Atzo, 20a, Arangoyak 2. Batxilergoko gurasoentzat saio bat antolatu zuen. Familia asko etorri ziren, eta beta berezia izan zen irakasle guztiak ezagutzeko, eta  teknologia berrien arlora hurbiltzeko.Mª Eugenia Prieto-k, Arangoya zuzendariak,  gurasoei ongi-etorria egin eta gero, irakasleak eta zuzendaritza ezagutzeko aukera jaso zuten gurasoek. Gainera, Mª Eugenia Prietok Arangoya zutabe oinarrizkoak azpimarratu zituen eta gure web gune (www.arangoya.org) eta Twitter (arangoyabilbao)  baliabideak azaldu zituen. Harreman estua eta gardena da Arangoya ezaugarri nagusienetako bat eta, horrekin lotuta, zuzendariak tutore-familia elkarrizketen garrantzia adierazi zuen. Bukatzeko, 2016an Arangoyak sortutako aplikazio mugikorra aurkeztu zuen, ikastetxetik at ere euskara gero eta hedatuago izan dadin. Saio hori ondoren, familiek irakasleak ezagutzeko parada jaso zuten, eta oso giro atsegin batean, ikasturte honen garrantziari buruz hitz egin zuten. 

[19/10/2016]   Gurutze Gorria/Ate irekiak »    

 Pasa den urriaren 16a Bihotz-Biriketako Suspertzearen nazioarteko eguna ospatu zen. Hori dela eta, Gurutze Gorriak ate irekien jardunaldi batzuk antolatu zituen. Ezbairik gabe, 1. batxilergoko zientzietako ikasleek eta zikloko 2. mailako ikasleek aukera paregabea jaso zuten. Izan ere,  Bihotz-Biriketako Bizkortzea behar bezala egiteko ikasi zuten.   Inor konorterik gabe geratzen denean, laguntza eskatu eta, iristen den bitartean, burmuinera oxigenoa helarazteko pausoak erakutsi dituzte “Gurutze Gorriak” langileek.Eskerrik asko azalpen guztiagatik! Gurutze Gorriak langileek adeitasun handiz hartu gintuen eta.  Bisita horren bideo bat ikusteko, klikatu hurrengo helbidean: https://www.youtube.com/watch?v=eaHNGjPEcFk

[17/10/2016]   BIZKAIKO CÁRITAS/ HAUR HEZKUNTZA »    

Page 17: Arangoya   euskara - 2016

  Haur Hezkuntza Goi mailako zikloko ikasleek saio aberasgarria jaso zuten pasa den ostiralean. Boluntariotza da, ezbairik gabe, oso zutabe funtsezkoa gurean, eta beraz, saio horretan ikasleek balio garrantzitsuenak, zuzenean, ikasi zuten. Hauxe da Cáritas:- Cáritas Eliza da. Bere karitate eta gizarte misioa gizarte ekintzaren bidez betetzen du, justiziaren alde lan eginez. - Cáritasek bazterkeria-egoeran dauden pertsonengana zuzentzen  du bere ekintza, betiere, lehentasuna emanez ahaztuta daudenei eta gizartean ez erantzunik, ez laguntzarik aurkitzen ez dutenei. - Cáritas boluntariotza erakunde bat da, boluntario, kontratatutako langile eta kolaboratzaileen konpromisoan eta doakotasunean oinarritutakoa.Gainera, Cáritas-ek hainbat ekintza bultzatzen ditu: harrera, laneratzea, haurtzaroa, edadetuak, familia-gizarteratzea, etxerik-gabeko pertsonak, adikzioak, nazioarteko kooperazioa eta migrazioak, zerbitzu psikologikoa, zerbitzu juridikoa, arropa, eta etxebizitza, besteak beste.Argi egon zen boluntariotzaren garrantzia. Besteei laguntzea ematen, gu geu era aberasgarriago batean bizi gara.Anima zaitez Caritas-ekin lan egitea!

[13/10/2016]   ERASMUS+ JARDUNALDIAK »    

 Erasmus+ proiektu europarrei buruzko formazio ikastaroa ospatu zen Madrilen, eta Arangoya ere hor egon zen.Gure Erasmus proiektua garrantzitsua da gurean. Gero eta ikasle gehiagok parte hartzen dute programa honetan. Konkretuki, aurten Arangoya zazpi ikaslek Erasmus beka bat jasoko dute. Dakigunez, Erasmus unibertsitate gutuna oso proiektu interesgarria da, batez ere, Haur hezkuntza (goi mailako zikloa) ikasten ari direnentzat. Helburua Europako beste herrialdeetako enpresa eta erakundeekin harremanak eta elkarlana lantzea da, esperientzia eta elkartruke honekin gure ikasleak aberastu daitezen eta, are gehiago, Europako lan merkatuaren eskakizunetara egokitu eta trebetasunak eskuratu ditzaten. Erasmus Gutunari esker, beste xede batzuk ere lortzen dituzte ikasleek, hala nola: komunikatzeko eta egoera berrietara egokitzeko gaitasunak hobetzea, lanbide-konpetentziak sustatzea, etengabeko ikaskuntzaren beharra indartzea, ekintzailetza, autonomia, beste ingurune batera egokitzea, beste hizkuntza eta kulturak ikastea norberaren heziketaren parte garrantzitsu bezala, e.a. Arangoyak Erasmus Gutuna dauka eta, hortaz, Erasmus bekak goi mailako zikloko ikasleei eskaintzen dizkie. Beka horiei esker ikasleei Europar Batasuneko enpresetan lantokiko praktikak egiteko aukera eskaintzen diegu. Izan ere, Erasmus Programa Europar Batzordearen programa bat da, besteak beste, ikasleen mugikortasuna finantzatzen duena. Nazioarteko programa horrek hizkuntzen 

Page 18: Arangoya   euskara - 2016

garrantzia azpimarratzen du, baita ikasleen mugikortasuna ere. Hainbat herrialde, hau da arlo kulturala, ekonomiko eta soziala ezberdinak, ezagutzeko aukera eskaintzen ditu Erasmus-ek.Erasmus programan parte hartzeko ikasleen selekzio prozesua urrian eta azaroan izango da. Aukera paregabea, ziur gaude!

[06/10/2016]   DEUSTUKO UNIBERTSITATEA/SAIO INFORMATIBOA »    

 Gure Unibertsitate Orientaziorako egitaraua dela-eta, gaur goizean 2. batxilergoko ikasleek Deustuko Unibertsitatera hurbiltzeko aukera izan dute. Arangoyan bertan, graduei buruzko argibidea jaso dute eta Unibertsitatearen bi campus (hala Bilbokoa, nola Donostiakoa) eta hainbat fakultate ezagutu dituzte. Ikasleek galdera anitz egin dituzte, nagusiki, zalantzak argitzeko eta gaurko unibertsitate eskaintza hobeto ulertzeko (graduak, gradu bikoitzak, masterrak, titulu propioak…).    

[06/10/2016]   1. BATXILERGOKO GURASOENTZAT SAIOA »    

 Atzo, asteazkena,  Arangoyak 1. Batxilergoko gurasoentzat saio bat antolatu zuen. Une berezia izan zen, besteak beste,  Arangoyako estrategiak eta baliabide nagusiak era sakonago batean  ezagutzeko, eta irakasleekin hitz egiteko ere bai.Mª Eugenia Prieto-k, zuzendariak, guraso berriei ongietorria egin eta gero, Lucila Larragak, Batxilergoko irakasleak, azaldu zuen nola lantzen ditugun motibazioa, aurrerakuntza, berrikuntza eta esfortzua ikasturtean zehar. Larragak azpimarratu zuen klaseko giroa ezinbestekoa dela ikasteko, eta Arangoyako giroa benetan aproposa dela ikasle orok hobekuntza lor dezan.Gaurko gaitasunei buruz ere hitz egin zuen. Izan ere, gaitasunen garrantzia ez datza bakarrik arlo akademikoan, unibertsitatean eta goi mailako ikaskuntzan ere gaitasunak nahitaezkoak dira. Alabaina, gure ikasleek beharrezko gaitasunak lor ditzaten, motibazioa era pertsonalizatu batean jaso behar dutelakoan gaude.  Hori dela-medio, Arangoyan ikasleen erantzukizuna eta ikuspuntu propioa lantzen ditugu. 

Page 19: Arangoya   euskara - 2016

Atzoko saioa oso memento aproposa zen Batxilergoko xede nagusiak ezagutzeko eta gure ikastetxearen gauzak egiteko modua aintzat hartzeko. Bat aipatzearrean, sarean, arangoya twitter (arangoyabilbao) eta arangoya.org  erabiltzeko aholkua azpimarratu zuen hizlariak. 

[07/11/2016]   2016KO ZIENTZIA ASTEA »    

 Arangoya zientzietako taldeek EHU-k antolatu Zientzia astea, zuzenean, ezagutu dute Bizkaia Aretoan.Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu, eta esperimentatzeko aukera izan dute gure ikasleek. Gainera, hamaika modutan: tailer, janari-dastatze, stand eta abarretan. EHUko ikertzaile eta irakasleak arduratu dira unibertsitatean gertatzen ari dena haiei azaltzeaz. Urtero bezala, aukera paregabea.Zorionak antolatzaileei!

[06/11/2016]   ESKOLAKO AGENDA 21 EGUNA »    

  Pasa den ostegunean, azaroaren 3an, EA21 Eguna ospatu genuen gurean. Oso egun berezia izan zen. Klase guztietan, Arangoya proiektuaren helburuak aurkeztu zituzten irakasleek. Ikasturte honen ekintzak, birziklatzeko aukerak (pilak, papera eta kartoia, toner, baita idazteko baliabideak ere), eta aurtengo ekoarduradunak –boluntarioak- ... horiek guztiak irakasleen hitzaldietan izan ziren protagonistak.  Eskolako Agenda 21 jasangarritasunerako hezkuntza estrategia garrantzizkoa da, eta ikasleek udalerrietako ekintza-planetan parte hartzeko ildoetako bat bilakatu da.Eskolako Agenda 21ek hedapen handia izan dute gure artean nahiz nazioartean. Gaur egun 

Page 20: Arangoya   euskara - 2016

milioika pertsona ari dira UNESCOren aintzatespena duen hezkuntza programa hau lantzen eta, beraz, Planetaren jasangarritasunaren alde egiten. Izan ere, UNESCOren Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako konferentzian (Japonian 2014) Euskadiko Eskolako Agenda 21 azken hamarkadako munduko 25 praktika onenen artean azaltzera gonbidatua izan zen.Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan Tokiko Agenda 21 programak garatzen hastearekin batera, eskola eta udalerrien arteko sinergia sortu zen eta aukera bikaina zabaldu zen beren ingurumen-programak uztartzeko. Modu horretan, abian jarri zen Eskolako Agenda 21. Gaur egun, derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeen ia %70 (220.000 ikasle baino gehiago) parte hartzen ari dira Eskolako Agenda 21en; horietatik %20 inguruk “Eskola jasangarria” aintzatespena jaso dute.Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena eta Lurralde Politika Saila) eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da programa hau, eta, horri esker, baliabide eta laguntza ugari ditu (ekonomikoak, aholkularitza, prestakuntza...). Oso tresna eraginkorra da Heziberri 2020ko oinarrizko konpetentziak garatzeko, eta, beraz, XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko. Gainera, Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020) dokumentuan jasotzen diren helmugak (kutsadurari aurre egiteko, biodibertsitatea babesteko, klima-aldaketaren eragina mugatzeko...) lortzen laguntzeko bitarteko hobezina izan daiteke Eskolako Agenda 21.Ospakizun eguna izan zen pasa den astekoa, eta, une berezia, nola ezetz, hamaiketakoa izan zen. Goxo-goxoa! Eskerrik asko, bereziki, Maite Gil-i, gure EA21 eko arduradunari!

[03/11/2016]   UNITOUR/ UNIBERTSITATE ORIENTAZIORAKO AZOKA »    

 Unitour unibertsitate orientaziorako azoka ospatu da Bilbon eta gure 2. batxilergoko ikasleak hor egon dira. Ikasleei etorkizun profesionala diseinatzen laguntzen dien azokaren hamaikagarren edizioa izan da. Euskalduna Jauregia jendez beteta egon da eta unibertsitate publiko eta pribatuek eskaintzen dituzten graduei buruzko informazioa eman da, bai eta beste alderdi batzuei buruzkoa ere: sartzeko probak, bekak, ikasketa planak, nazioarteko akordioak, praktika poltsak e.a.

Page 21: Arangoya   euskara - 2016

[28/10/2016]   BENETAN ARDURA DUENA »    

Gaur goizean, urriaren 27an, Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloko ikasleak eta bigarren batxilergoko ikasleak Euskalduna Jauregira joan dira. Izan ere, “Benetan ardura duena” batzarrean parte hartu dute. Hor, hainbat istorio eredugarri ezagutu dute. Oso egun desberdina, ikastetxetik at, eta aberasgarria denontzat, zalantza izpirik gabe. Telefónica Fundazioak , Heliocarek, Rafael del Pino Fundazioak, Randstat Fundazioak, AXA Fundazioak, Cuatrecasas Fundazioak, Iberdrolak, Gaztelueta Fundazioak eta beste entitate batzuek ekintza hori antolatzen dute urtero . Oso memento aparta da bai irakasleentzat, baita ikasleentzat ere. Aurten hauek entzun ditugu:Lehenengo hizlaria, Lary León izan da. Besorik gabe jaio zen, baina hori ez da oztopoa izan bere ametsak betetzeko. Fundación Atresmedian egiten du lan.Bigarren saioan, Sergiok eta bere anaiak, Juanmak, azaldu dute nola egin zuten dokumental berezia “La sonrisa verdadera”. Sergio itsua da eta, gainera, autismoa pairatzen du. Hala ere, eguneroko esfortzua argi eta garbi plazaratzen dute anaiek haien dokumental gomendagarrian.Hirugarrenik, José Romano, Mexikoko “Club de Futbol América” zuzendariak drogekin arazo pertsonala azaldu du. Drogazale ohia eta alkoholiko ohia izan zen eta bere hitzak adi entzun dituzte Euskalduna Jauregian dauden gazteek.Beti bezala, LQDVI hitzaldiak eredugarriak izan dira, hainbat balio zuzenean entzun baitute gazteek. Eskerrik asko antolatzaileei!

[24/10/2016]   BOLUNTARIOTZA/ HERMANITAS DE LOS POBRES »    

Page 22: Arangoya   euskara - 2016

 Arangoyan, boluntariotzean parte hartzeko abagune asko eskaintzen diegu ikasleei. Izan ere, gure balioak gizartean bertan errotuta daude. Pertsona desberdinak laguntzea (adineko pertsonak, umeak, nerabeak...) aberasgarria da ibilbide pertsonal batean.Horretako adibide bat “Mi casa” proiektua da. Astero joaten dira Batxilergoko ikasleak adineko pertsonak laguntzera, ekintzak antolatzera, eta ostiral edo larunbat arratsaldeak era berezi batean bizitzera.Boluntariotza elkartasun antolatuan datza eta gizartearen arazoen konponbideak parte hartzen du. Boluntariotzaren, jardun-eremua herritarrek gizartearen garapenarekiko agertzen duten ardura eta inplikazioa da. Boluntariotza, azken batean, bizi garen errealitatean parte hartzeko eta bera eraldatzeko tresna da.Bai ekintza eredugarria! Zorionak! 

[24/11/2016]   BILBOKO ARTE EDER MUSEOA/2.BATXILERGOKO GIZARTE ZIENTZIAK »    

 Gaur goizean, 2.Batxilergoko ikasleek aukera berezia jaso dute. Arangoyatik hurbil daukagu Bilboko Arte Eder Museoa eta hori, zalantza izpirik gabe, abagune aparta da Arte ikasgaia ikasten duten ikasleentzat. Oso giro atsegin batean –eta eguraldi ezinhobeari esker-  Casilda Iturrizar Parkera hurbildu eta gero, Museoan pintura gotikoa zuzenean ezagutu dute. Gelan ikasitako kontzeptuak, ezaugarriak eta loturak argi eta garbi agertu dira. Gure ikastetxe kokapena abantaila da gure ikasleek Bilboko historia eta ondarea zuzenean ezagut ditzaten. Bilboko Arte Ederren Museoa… laster arte!!! Eta Martari, gure Arte Historia irakasleari bisita hain berezia antolatzeagatik …eskerrik asko bihotz-bihotzetik!Bilboko Arte Ederren Museoa… laster arte!!!

[23/11/2016]   INSTITUTU KLINIKO KIRURGIKO OFTALMOLOGIKOA/1. BATXILERGOKO ZIENTZIAK »    

 Atzo 1. Batxilergoko Zientzietako ikasleak Institutu Kliniko Kirurgiko Oftalmologiko-ra joan ziren. Zentro horren ikerketa saila Euskadin dagoen oftalmologiko klinika barruan ikerketa saila bakarra da. Ana Monge-k, klinika optometrista batek, begiei buruzko hitzaldia eskaini zien ikasleei. Hortaz, anatomia, fisiologia, eta begien sekretuak ezagutzeko aukera jaso zituzten ikasleek. Saio hori eta gero, Arrate Onaindiak (Optometrista koordinatzailea) eta Silvia Asenjok (Bezeroen arreta) ikasleek egindako itaunak erantzun zituzten. Eskerrik asko, benetan! Oso bisita interesgarria eta medikuntza arlora hulbiltzeko parada ezinhobea gure 1. batxilergoko zientzietako ikasleentzat.

Page 23: Arangoya   euskara - 2016

 

[23/11/2016]   UNIBERTSITATEKO SIFOIA / UREN PARTZUERGOA »    

 Ikasturte honetan eta EA21 egitarauari esker, lehenengo batxilergoko ikasleek Unibertsitateko sifoiara joateko aukera izan dute. Gaur Giza eta Gizarte Zientzietako ikasleak joan dira bisita honetara.Obra honen helburua Bilboko eskuinaldeko hondakin-uren emari guztiak Unibertsitate aldetik itsasadarraren ezkerraldera iragatea da.Azalpen eta bisita horri esker, ikasleek orain badakite sifoia bi putzu vertical handik osatzen dutela eta galeria batek erlatzen dituela. Galeriak 461 metroko luzera dauka, Deustuko Unibertsitatetik Arte Eder Museora. Eskerrik asko Ana Garciari, azalpenagatik eta adeitasun handiagatik. 

[18/11/2016]   ARANGOYAK EL CORREO-STARTINNOVA LEHIAKETAN PARTE HARTZEN DU »    

 Aurten, Arangoya hamar talde proiektu bat prestatzen ari dira El Correo-Startinnova lehiaketan parte hartzeko.  Startinnova egitasmoaren helburua ikasleen enpresa bat martxan jartzeko jarraitu behar diren pausuak ezagutzea da, gazteen ekintzailetza sustatuz. Hortaz, Arangoya ikasleek ideia berritzaile batzuen oinarritutako enpresa proiektuak asmatu behar izan dituzte. Proiektuak bideragarriak izan daitezen hainbat alderdi lantzen ari dira, hala nola: enpresak duen baliorik garrantzitsuena finkatu, merkatuen azterketa egin, bezeroekiko harremana erabaki, beharrezko baliabideak zeintzuk diren zehaztu, e.a.Startinnova lehiaketan, ikastetxeek eta Lanbide Heziketa zentroek parte har dezakete. Hainbat erakundek sustatzen dute Startinnova proiektu hori:  Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak, Banco Sabadell-ek, Barakaldoko Udalak, Getxoko Udalak, Tknika-k (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa), EHUk, Michelin Fundazioak eta Lurpelan-ek. Proiektuak garatu ez ezik, e-learning teknikak ere abian jartzen ari dira ikasleak. Horri guztiari 

Page 24: Arangoya   euskara - 2016

esker, zikloklo 2. mailako ikasleek eta 1. batxilergoko ikasleek ekintzailetza, sormena eta berrikuntza aintzat hartzeko beta jasoko dute. Hiru zutabe horiek, ezbairik gabe, oinarrizko gaitasunak bihurtu dira egun, eta, beraz, prestakuntza akademikoaz gain, ibilbide profesional eredugarri bat diseinatzeko laguntzen du lehiaketa horretan parte hartzeak. Susana Anacabe talde guztien tutorea da. Zorte on! Eta ... ezina ekinez egina!

[14/11/2016]   METRIKA DIGITALAK/PLAN ESTRATEGIKOAK »    

 Pasa den asteazkenean, azaroaren 9an, Beatriz Plaza-k, EHUko irakasleak eta ikertzaileak, “Metrika digitalak. eMetrics, eCulture, Connects” saioa eskaini zion gure irakasleen taldeari. “Gaurko gazteak”, aipatu zuen Plaza-k, “Google belaunaldiko gazteak dira”, eta beraz, “Internet-en, nolabait, adituak dira”.Ondare kulturalek eragin handia daukate gure munduko ekonomi arloan. Izan ere, ekonomiaren esparru faktore tradizionalak aldatu direlakoan dago Plaza. Orain, Giza eta  Zientziak hurbiltzen ari dira, grafikoak, kontzeptu batzuk... zalantza izpirik gabe ekonomi alorrean aldaketak daude eta, aurrerantzean, garapena ez da lineala izango beti. Metrika digitalen ikerketa oso interesgarria da errealitate hori guztia ulertzeko.Arangoya Plan Estrategikoan, eMetrics zutabe dira, nolabait. Hori dela eta, irakasleen taldea prestakuntza jasotzen ari da gai horretan. Helburua da ikastetxetik at egiten ditugun bisiten eta eMetrics-en lotura adierazteko, Matematika ikasgaiaren bidez nagusiki. Google Trends baliabidea erabiliko dute ikasleek proiektu hau garatzeko.Eskerrik asko, bene-benetan, Beatriz Plaza-ri bere saioagatik! Laster arte!

[05/12/2016]   BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA. »    

 Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Arangoyan ere, nazioarteko ospakizun hori aintzat hartu nahi dugu. Gure Hezkuntza Komunitate kide asko dabiltza bolondres lanetan hainbat erakundetan, euren denbora besteei musutruk eskainiz. Hori guztia eskertzeko helburuarekin, mezu hau argitaratu nahi dugu, nagusiki ikasleei esateko “Mila esker zure denbora eskaintzeagatik”. Besteak beste, astero, haietako batzuek parte hartzen dute, boluntario gisa, Hermanitas de los pobres egoitzan. Bolondres lana goraipatu nahi dugu ospakizun honetan. Ezbairik gabe, bolondresen lana eskertzekoa eta beharrezkoa delakoan gaude. Nazio Batuen Erakundeak Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna sortu zuen 1985. Aurtengo leloaren asmoa ( “Global applause”) hau da: bolondresen lana ezinbestekoa izaten delako jendearen esker ona irabazten du.  Gainera, boluntariotzaren eragina ukaezina da bai bake arloan bai garapen jasangarriaren 

Page 25: Arangoya   euskara - 2016

eremuan. Bai jarrera eredugarria!Informazio gehiago jasotzeko, klikatu hurrengo helbideetan: http://www.un.org/es/events/volunteerday/http://www.eitb.eus/eu/bideoak/osoa/4527586/bideoa-eaen-157500-boluntario-daude/   

[04/12/2016]   SAIO INFORMATIBOAK/UNIBERTSITATE ORIENTAZIO EGITARAUA »    

 Abenduaren 2an, 2. Batxilergoko zientzietako ikasleek saio aberasgarri bat jaso zuten. Titulua: “XXI. mendearen gaixotasunen aurkako borroka eta berrikuntza”. Hizlaria Elena Gascón izan da. Berak Nafarroako Unibertsitatean lan egiten du Farmazia eta Nutrizio Fakultatean.Aldi berean. Giza eta Gizarte Zientzietako ikasleek “Nazioarteko Harremanak” graduari buruzko saioa jaso zuten.  

[03/12/2016]   NAZIOARTEKO EZGAITASUNAREN EGUNA »    

 Gizarteak aitortu eta errespetatu egiten du ezgaitasunen bat duten pertsonek autonomia izateko, gizartean eta lanean integratzeko, eta gizartearen bizitzan parte hartzeko duten eskubidea. Hori guztia bermatzeko Hezkuntza arloko erakunde guztiek biziki aintzat behar dugu ingurua erabakigarria dela ezgaitasuna duen pertsonaren garapenerako, bere autonomian lagunduz.  Nazio Batuen Erakundeak Nazioarteko Ezgaitasunaren eguna sortu zuen eta une hori ezkero, abenduaren 3a egun berezia bihurtu zen munduko hainbat herrialdetan.  Arangoyan ingurune irisgarria sortu nahi dugu ikasle guztiok parte hartzeko aukera jaso dezaten. Gure hezkuntza komunitatean ikaskuntza pertsonalizatuak oso maila altua lortu du 

Page 26: Arangoya   euskara - 2016

eta, beraz, ikasle orok etengabeko hobekuntzarantz joateko aholkuak eta motibazioa jasotzen ditu.  Gurean, pertsona bakoitzaren ekarpena aintzat hartzen dugu. Hezkuntza komunitate irisgarria lortzeko, bakoitzak bere alea jartzea ezinbestekoa delakoan gaude. 

[02/12/2016]   EUSKARAREN EGUNA »    

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen dugu. Izan ere, Arangoya Hezkuntza Komunitate osoak parte hartu nahi du ospakizun horretan. Euskarari areagotzeko gero eta aukera gehiago eskaintzen diogu. Egunero, hainbat ekintza egiten dugu ikasleek euskara erabil dezaten. Euskara ikasgaian ez ezik, une askotan ere euskara erabiltzen dugu; bai hitzaldiak, bai proiektuak, bai talde lana antolatzen ditugu euskara aintzat hartzen. Eman hegoak euskarari! Euskararen txantxangorria abestia jaisteko, klikatu hurrengo helbidean: http://euskararentxantxangorria.eus/es/

[30/11/2016]   TXANGO IPARRALDERA/1. Batxilergoa »    

 Ikasturtean zeharko deskonektatzeko uneak beharrezkoak dira, noizean behin. Beraz, azaroaren 29an , lehenengo batxilergoko ikasleak Frantziara joan ziren, Baionara eta Donibane Loitzun-era. Bilbotik irten ziren txokolate Lantegira heltzeko asmoz, L´Atelier du Chocolat deitutakoa, Baionan kokatuta. Han bisita gidatua egin zuten, txokolatea nola egiten duten ikusiz. Kakao nola biltzen duten bideo bat ikusi zuten eta han egiten dituzten txokolate mota desberdinak dastatu dituzte. Geroago, Baionako zentro historikora joan ziren. Han Notre Dame Katedrala bisitatu egin dute eta Baionako kaletik buelta bat eman zuten. Baionako bisita amaitu ondoren, Donibane Loitzun-era joan ziren. Han aire librean jan zuten izan zuten eguraldi ona aprobetxatuz. Beranduago, paseatzera joan ziren eta Donibane Loitzuneko hondartzatik itxasoaren bistaz gozatu zuten. Amaitzeko, Bilbora itzuli ziren, ikasleen eta irakasleen arteko elkarbizitza egun ezinhobea izan ondoren. Zorionak antolatzaileei eta eskerrik asko gidariari!

Page 27: Arangoya   euskara - 2016

[16/12/2016]   2016KO GURASOENTZAKO JAIALDIA »    

Abenduaren 14an eta 15ean, Arangoyak Gabon Jaialdiak antolatu ditu gurasoentzat. Goi Mailako Heziketa-Zikloko ikasle batzuk -baita batxilergoko batzuk ere- aurkezleak izan dira. Aretoa jendez beteta egon da. Txalo asko entzun dira. Familiek oso ondo pasatu dute.Maila guztiek parte hartu dute jaialdian. Hortaz, ikuskizun anitz eta era askotakoak izan dira: antzerki obrak (Hiru Erregeak, Olentzero eta Papa Noel heldu dira!), gimnasia akrobatikoa (akrosport…), Gabon kantak… Gainera,  musika-talde ospetsuak antzeratu dituzte ikasle batzuek, eta une oso dibertigarriak izan dira.Benetan berezia izan da Goi mailako heziketa zikloko ikasleek egin lipdub-a. Musika eta irribarre handi asko bateratu dituzte zikloko ikasleek “Eguberri on” opatzeko.Jaialdia amaitu ondoren, familiek eta irakasleek aukera solas egiteko izan dute Eguberri-giro oso atsegin batean.EGUBERRI ON!

Page 28: Arangoya   euskara - 2016

[15/12/2016]   JAVIER ECHEVARRIA MONSINOREA. HILETA MEZA »    

Javier Echevarria Monsinorea, Opus Deiko prelatua, Erroman, 2016ko abenduaren 12an hil zen, 84 urterekin.Munduan zeharko erreakzio asko izan dira. Adibidez, Frantzisko Aita Santua-k, Elizako erakundeek, kardinalek, gotzainek, apaizek eta pertsona kontaezinek haien maitasuna, otoitz eta hurbiltasuna adierazi dituzte.“Tristurazko sentimenduak dauzkagu orain baina trankil egoten gara, oso pertsona ona Zerura joan baitzaigu eta, aurrerantzean, bere laguntza izango dugu” esan du Fernando Ocáriz Monsinoreak, Opus Deiko bikario laguntzaile eta orokorrak.Arangoyak hileta-mezan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Meza hori Santiago Katedralan, hurrengo astelehean, arratsaldeko zazpietan izango da,  On Mario Iceta-k, Bilboko gotzainak, zuzenduta.Informazio gehiago, hurrengo helbidean:  http://opusdei.es/es-es/

[14/12/2016]   GURASOENTZAKO GABONETAKO JAIALDIAREN ENTSEGUAK »    

 Gabonak heltzear daude eta, hori dela eta, Arangoya ikasle guztiak gurasoentzako festa berezia prestatzen ari dira. Irudipen hutsarekin, Gabon kantak, antzerki-lana txikiak, dekoratua, familiei ongi etorria emateko eta era berezi batean “Eguberri on” opatzeko. Gaur, asterartea 14a, 1. Batxilergoko gurasoentzat, eta bihar, asteazkena 15a, 2. Batxilergoko gurasoentzat. Ordua: 15:30.  

Page 29: Arangoya   euskara - 2016

Familia guztien zain egongo gara!

[05/12/2016]   ZIKLOETAKO DIPLOMA BANAKETA/EUSKALDUNA JAUREGIA »    

 Pasa den ostegunean, abenduaren 1ean, Dualeko programan parte harte duten ikasleentzat diploma banaketa antolatu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Dualeko programaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez. Ekintza Euskalduna Jauregian izan zen eta, beste batzuen artean, Karlos Argiñano –sukaldaria- eta Cristina Uriarte – sailburua hor bertan egon dira.12.000 euskal gaztek heziketa ziklo bat bukatu zuten pasa den urtean, eta haietako 1238 Dual Programan egon ziren. Arangoyak berrikuntzaren aldeko apustua bultzatzen du bere Hezkuntza Komunitate osoan eta, beraz, Dualeko Programa eskaintzen dugu, ikasleek erraztasun handiagoarekin lan arloan txertatzeko aukera jaso dezaten.Zorionak ikasle guztiei!

[05/12/2016]   HAURKABI IKASTETXEAN/ GOI MAILAKO ZIKLOA »    

 Pasa den astean, Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleek Haurkabi Ikastetxea bisitatu zuten. Ikastetxe hori Leioan kokatuta dago. Haurkabi, zero eta hiru urte bitarteko umeentzako ikastetxea da, Eusko Jaurlaritzak baimendua eta adin ezberdinetako premiei erantzuna emateko heziketa proiektua daukana.Bisita osoa benetan aberasgarria izan zen. Gelak eta metodología zuzenean ikusi zituzten Arangoya goi mailako ikasleek. Haurkabin eskaintzen duen heziketa proiektua globala da.   

Page 30: Arangoya   euskara - 2016

Proiektu pedagogiko oso bat eskaintzen du, umeek, maitasun giroan eta arreta pertsonalarekin, ikasi eta, aldi berean, ondo pasa dezaten. Haurkabiren helburua, heziketa goiztiarraren bitartez, ikasleen ikaskuntza ahalmen guztia garatzea da. Eskerrik asko Haurkabi pertsona guztiei! 

[21/12/2016]   LAUGARREN JAIOTZA ERAKUSKETA »    

Gure Hezkuntza- Komunitate osoak parte hartzen du ekintza horretan. Ondorioz, hainbat argazki eskaintzen dizuegu. “Niretzat, Gabonak itxaropenarekin eta samurtasunarekin lotuta daude. Elkartzea da: Jainkoa beti bere herriaren bila izan da, Jainkoak gidatzen du, zaintzen du, beti hurbil izango dela agindu du. Eguberrian Jainkoa bere herriarekin elkartzen da. Niretzat, Gabonak honela izan dira: Jainkoaren bisita behatzea”. (Frantzisko Aita Santua)

[21/12/2016]   2016KO GABON KANTA LEHIAKETA »    

 Gaur goizean, abenduaren 21ean, Arangoyak aurtengo Gabon Kanta Lehiaketa antolatu du. Giro alai eta atsegin batean, ikasle guztiok parte hartu dute.

Page 31: Arangoya   euskara - 2016

Hala Batxilergoko ikasleek, nola Goi mailako zikloko ikasleek bikain abestu dute, eta hori dela eta, benetan zaila izan da erabakia hartzea. Azkenean, Haur Hezkuntzako lehenengo mailak jaso du saria. Benetan, haien Gabon Kanta-k “Gabonak heltzear daude” txalo asko entzun du.Irakasleek ere abestu dute, baina lehiaketatik kanpo. Eguberri zoriontsua eta urte berri on opa dizkiete ikasleei.Eguberri on! Urte berri on!

[21/12/2016]   JAIOTZAREN BEDEINKAPENA »    

 Arangoyako kapilauak, José Ramón Navarrok, ikastetxeko Jaiotza bedeinkatu du, bai  ikasleen, bai irakasleen, bai zuzendarien aurrean.Bedeinkapena eta gero, guztiok Gabon-kanta bat (“Adeste Fideles”) abestu dugu.  Gabon zoriontsua guztioi!

6642 hitz