9

Click here to load reader

Babelia liburutegia berritzegunerako

  • Upload
    liiide

  • View
    122

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Babelia liburutegia berritzegunerako

BABELIA liburutegia-mediatekaSARRERA:

5 urte da Orokietako liburutegia sortu zela, 4.a ikasleentzat irekita dagoela eta nik neuk lehena bertan, aurreko liburuzaina iaz jubillatu zen eta.

Izan ere, 2007-08 ikasturtean, HHko eraikuntza berria egiterakoan, LHkoan gune alternatiboak sortzeko aukera izan genuen, liburutegia tarteko.

DESKRIBAPENA:Espazio zabala eta argia da, 120 m eta lau leiho zabal

Ifarraldeko orma guztia hartuz. Leku atsegina, beraz, 1. solairuan egon arren, igogailua badu eta zerbitzuak ere bai ezker-eskubi.

1.ikasturtean altzari, ordenagailu, telebista eta pantailaz hornitu zen, udal eta administrazioaren laguntzaz. Halaber, eskolan sakabanatuta zegoen fondoa biltzen hasi, katalogatu, informatizatu eta apaletegitako organizazioari ekin zitzaion.

Zaharkituta zegoen materialea (mapak, atlas zaharrak, entziklopediak, dagoenekoz erakargarriak ez ziren fikzio liburuak…) garbitu eta ikasle, irakasle, gurasoentzat mailegu zerbitzua prestatzen hasi zen.

LIBURUTEGIKO EKINTZAK:Aurten ezarritako helburuen arabera planteatu ditugun

ekintzak azalduko ditugu:

1. Irakurtzeko zaletasuna eta informazioa bilatzearen ikasketa sustatuko dituzten ekintzak hauek izango dira:

Kurtso hasieran ikasle guztien txartelak daudela egiaztatu, errepikatzaileenak eta berrienak eginaz. Dimentsio hauetako ikastetxe batentzat oso garrantzitsua da ondo antolatzea. Horretarako kajatan sartzen dira maila bakoitzeko txartelak, koloretan banatuta eta lau zatitan, gela bakoitza gomets desberdinez bereiztuta. Mostradorean edukitzen ditugu eta honek erabiltzaileen funtzionamendua errazten du. Arazoak izan genituen kolore batzuk, barra kodeak irakurtzeko eragozpenak ekartzen zizkigulako.

Page 2: Babelia liburutegia berritzegunerako

Garrantzitsua ere liburuzain ohiaren laguntza eta hasieran egindako Garatuko ikastaroak. Nafarroako Gobernuak argitaratutako materialea eta zenbait web orri, ezinbestekoak izan baitira martxan jarri ahal izateko.

Ordutegia eta arautegia berritu eta eskola guztian jakin arazi. Aurten liburutegirako jornada erdiko murrizketa ezarri zaigu (beste jornada erdia irakas-orduetarako egokitu behar izan da) eta horregatik ACEX (eskolaz kanpoko ekintza) izatetik, Eskola liburutegia izatera bihurtu da. Ondorioz, ordutegia zein bertako ekintzak berrantolatu egin behar izan dira.

Liburu sorten (28 ren bat ale gelako) prestaketa. Ikasturtean zehar gela bakoitzean 10-15 minutuko banakako irakurketa ixila egin ahal izateko. (Guztira 700 liburu daude banatuta geletan zehar).Hiruhilabetero edo, liburu bilduma hauek mailako 4 gelen artean trukatzen dira. Fondo handia behar da 700 bat liburu mugitzen eduki ahal izateko liburutegiko mailegutzatik kanpo.

Honez gain, zenbait geletan tutoreak , liburu zehatz baten irakurketa ozena egiten du astean zenbait kapitulu irakurriz.

1. zikloko 8 gelen arteko mailegutza eta ipuin kontaketa programatua egin hamabostero. Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatu eta mailegua egin. Horrela, bermatu eta finkatu egiten dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.Behin liburu guztien mailegua egin ondoren, ipuin- kontaketari ekiten diogu, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikusentzunezko materialeak, panpinak, hitz-jokoak,…). Kurtso bukaeran, kontatutako ipuin guztien azalen erakusketa jarrito dugu, koadroak bailiran eta gustukoena izan dutenaren bozketa egingo dugu, gogoratuz urtean zehar ezagutu dituzten ipuinak.

Page 3: Babelia liburutegia berritzegunerako

3.mailako ikasleekin asteroko irakurketa dialogikoa egiten dugu. Urtean 4-6 liburu aukeratzen ditugu eta epe berdinean gela bakoitzeko ikasle guztiek liburu bera doaz irakurtzen etxean kapituloka , gustatu zaien edo atentzioa deitzen dien parrafo bati buruzko komentarioa idatziz eta hurrengo saioan denon arteko elkar jartzea eginez. Kontuan izan behar da irakurketa kritikoa egiten ikasteko, geuk ere gure komentarioak egiten parte hartzea inportantea dela, beraiek ere irakuritakoaren interpretazioa egin ahal izateko.

Errekreo garaietan, irakasleekin elkarlanean aritu orientabidea eman, gai edo liburu batzuei buruz: - 6. Maila: Julio Verneren obrak bildu, Unibertsoaren gaia lantzeko aitzakiaz, Roald Dahlen liburuak aurkeztu eta olerkien liburu bilduma eraman gaia lantzeko. - 5. Maila: ikasle berezi batzuren arazoak direla eta : Down sindromea,beldurrak,…liburu batzuren irakurketa saio bereziak egin. - 4. Maila: animalia eta euskal mitologiari buruzko liburu bilaketa. - 2.maila: munduko etxeak eta erleei buruzko informazioa. - Proiektu puntualak eragin (agenda 21ekoak, liburu egunekoak,…)

2. Liburutegiaren erabilera eta funtzionamenduari dagozkion oinarrizko arauak gauzatu:

Ikasleei irakurketa orientabidea eman eta behar duten informazioa kudeatzen lagundu.

Erabiltzaileen formazio saio batzuk egin ditugu, tutoreekin batera liburutegia hobeto ezagutzeko. Power Pointez eginiko aurkezpena eta bilaketa jolasen bidez, liburutegiko kokapen orokorra ezagutu eta liburuen bilaketa zehatzak egin.(Oraingoz 4. mailakoekin egin dugu, liburutegitik gutxien azaltzen zirelako eta saio hauen ondoren, motibazio handiagoa nabari izan da eta

Page 4: Babelia liburutegia berritzegunerako

askoz ikasle gehiago etortzen dela nabari izan dugu.) Agian 5. Mailakoekin ere antzeko saio batzuk egiteko ordua gauzatu beharko dugu.

Iragarki taula berri bat jarri dugu liburutegian, dauden berriak eta planoa argi azaltzeko (Lehiaketak, itzultzeko falta diren liburuak,…)

Nobedadeen apalategia egunean eduki, sarri aldatuz eta atril batean nabarmenduz bereiztu nahi ditugun liburuak.

Apalategi lokala ere eguneratu eta ateratzen joan egun seinalatuetan resaltatu nahi ditugun liburuak (Ibilaldi, festa, ekintzak, idazle baten urteurrena edo sarien aipamenak…)

8 urtetik gorako album buka umeen gunetik atera eta ikusgarriago den leku batera eraman.

Eskolako sarrerako pasiloan ilusio edo expektativa berriak sortaraziko dizkien gaiekin probokatu. (Salbatore Mitxelena, Lizardi sariak, nobedadeak, liburu mota aipagarriak ezaguatarazteko. Bertan ere, estatistikak egin eta ikasleei dagozkien grafikoak azaldu azalpenekin.(Gehien mailegatutako liburuak, irakurleen argazkiak, erabiltzaileenak et a saritxoren batzuk eman.)

Laguntzaile ekipoa eratu: konstantziaz etortzen direnei zereginak ezarriz (Seilatze, etiketa eta barra-kodeen pegaketa, gometsak, forraketa ,kartel diseinuak informatikan egin, itzulitako liburuak bere lekutan kokatu,…

3. Liburutegi fondoa kudeatzea:

Zenbat liburu mailegatu diren hiruhilabete bakoitzean kontuan eraman.

Zenbat ale berri artxibatu diren ikasturtean zehar.

Ondo artxibatuta ez daudenak zuzentzen joan eta garbitzen soberan daudenak.

Osatu beharko genituzkenen zerrenda egin.

Page 5: Babelia liburutegia berritzegunerako

4. Zarauzko herri liburutegiarekin eta Donostiako Haur liburutegiarekin harremanari eutsi:

Kurtsoan zehar Sanz enean burutzen diren ekintzen berri ezagutzera ematen joan.Gainera:

Beldurraren asteko erakusketara eta ipuin kontaketara joan gara. Bertan,ipuin kontalariaren saioaren ondoren, beldur giroan atondutako sukalde batean bilaketa jolasak egin genituen usain, entzumen,ikusmen eta ikaratzeko gaiak erabiliz, 3. mailakoekin.

Genero berdintasun sailetik, Udalaren laguntzaz, Maite Franco kontalaria izan dugu 1. mailakoentzat.

Bi liburutegitan eman dizkiguten aldizkari eta zenbait liburu, katalogatu ditugu: Muy Interesante Junior, Okapy, Caracola eta horrelakoekin rebistero berria montatu dugu. Horiekin batera, sartu ditugu herrian zabaltzen diren Hitza, Sasoian eta harpide berri egin garen Irria ere bertan sartu dugu.

5. Espazioari ahal den etekin handiena atera:

Liburutegirako propio erabiltzen ez den saioetan, beste edozein ekintzetarako erabiltzeko aukera eman:

- Guraso zein irakasleen edozein bilera motatarako: . Adimen Emozionaleko ikastaroak. . Hitzaldiak (Interneten erabilera, Irakurtzeko planen proiektuen azalpenak, Sexualitateri buruzkoa,…) - Tertuliak dialogikoak - 1. mailan: ahozkotasuna lantzeko jokoak egiteko - Egueditako erabilera eguraldi txarra denean.

6. Bizikidetzako beharrezko diren oinarrizko baloreak indartzea: Kurtsoan zehar eguneroko ekintzetan

Page 6: Babelia liburutegia berritzegunerako

hartzen ditugu kontuan errespetua, tolerantzia, eta solidaritatea, kontatu behar ditugun ipuinetanetako gaietan eta baita liburutegiko giroan eta bertako arauak betearazterakoan.

7. Eskolako Ikas Komunitateak proiektua aurrera eramaten laguntza eman:

- Antolatutako ekintzetan parte hartuz- Tertulietan laguntza emanaz.

AURRERANTZEAN:

Arratsaldeko ordu erdiko saioa, oso jendetsua izaten da. Mugimendu handia dago eta mailegu kopurua hazi egin da.Ume askok hartu dute bertan egoteko ohitura, baina ez bertan lana egiteko edo informazioa bilatzeko bakarrik. Ordenagailuetan arlo ludikoen aukera emateak erakartzeko pizgarri ona izan da eta lekurik gelditzen ez bazaie gune horretarako beste liburu bitxiak gainbegiratzen edo ipuin muntagarriak pertsonaiez osatzen… geratzen dira. Irakasle eta guraso erabiltzaileen kopurua ere ugaritzen ari da. Beraz, ahal den neurrian, saio honekin jarraitu beharko dugu.

Katalogazio eta material antolaketak denbora asko eramaten du eta asmo ugari izan arren, zaila izango dugu guztiak gauzatzea:

- Eskolako fondoa bateratu, guztiok jakin dezagun zer dugun , ordenagailu batean OPAC instalatuz denon eskura izan dezagun. Galdutako liburuen zerrendari baja eman eta zaharkitutakoaren expurgoa egin. Liburutegia osatzeko erosketa irizpideak finkatu, bertako fondoa ondo aztertu ondoren konpensatuz (liburu mota, hizkuntza,…).Eskolan, maila desberdinetan egiten diren txostenak artxibatuta eduki.

- Ikus-entzunezko materialea daukagu katalogatzeko, osatzeko eta erabilgarri jartzeko. Mediateka txokoko aurikularrak ere berriztatu.

- Bloga eguneratu.

Page 7: Babelia liburutegia berritzegunerako

- Liburutegiko ekintzei buruzko informazioa zabaldu eta oporretarako irakur gidak prestatu.

- Liburutegiaren osaketan, pertxak beharko ditugu, sarrera berokiz eta motxilaz gainezka egoten da eta ez du itxura onik ematen.