6
BARROKOKO KONPOSAGILEAK ANTONIO VIVALDI JOHANN SEBASTIAN BACH GEORG FRIEDRICH HAËNDEL

Barrokoko konposagileak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Barrokoko konposagileak

Citation preview

Page 1: Barrokoko konposagileak

BARROKOKO KONPOSAGILEAK

ANTONIO VIVALDI

JOHANN SEBASTIAN BACH

GEORG FRIEDRICH HAËNDEL

Page 2: Barrokoko konposagileak

Antonio Vivaldi (1678-1741)

Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a.

Bibolin-jotzailea izan zen eta musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa da.

Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina.

Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek.

Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. “·La Pieta” izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade,

baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez miresgarriak dira.

Haren izen ona eta fama Herbehereetaraino hedatu zen bere garaian bertan. Amsterdametik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak eskain zitzan.

LANAK

Operak idatzi zituen gehienbat, eta oso harrera ona izan zuten orduko zaleen artean.

Page 3: Barrokoko konposagileak

Johann Sebastian Bach (1685-1750) 1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a). Arobarrokoko konposagile eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari

familia onenetariko baten kidea.

Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat,Mozartetik hasita, Schoenbergera.

Bachen konposizio-lan hala sakratu nola sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu bakarlarientzakoek, Barrokoaren aroko

sorkuntza-ildo ezberdinak bildu zituzten, eta aro hori bere heldutasunera eraman. Nahiz eta Bachek forma berririk sortu ez zuen, alemaniar estiloa aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen antolamenduaren gain zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere, Frantzia eta Italiako) erritmo, forma eta abarren egokitzapenaz.

Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira Matthäuspassion, Tocata eta fuga re minorren, BWV 565, Brandeburgoko kontzertuak, Fugaren artea, Ongi tenperatutako klabezina (Das Wohltemperierte Clavier), Meza si menorrean, besteak beste.

Lehen urteak (1685-1703)

Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685ko martxoaren 21ean (Scarlattiren eta Haendelen urte berean) familia batean zeinek zazpi belaunalditan 52 musiko garrantzitsu eman baitzituen. Hark 9 urte bakarrik zituela hil zen Bachen ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius Bach (1645-1695) hil zen: hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach (1670-1722), bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala, Lüneburgen.

Mullhausen (1703-1708)

1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta

Page 4: Barrokoko konposagileak

bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720) ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean.

Weimar (1708-1717)

Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en.

Cothen (1717-1723)

1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin.

Leipzig (1723-1750)

1723an, Bach Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten. Eskola horrek lotura zeukan hiri bereko Santo Tomas eliza luteranoarekin (Thomaskirche, alemanez). Horrez gain, hiriko eliza nagusietako musika-zuzendari ere izendatu zuten. Prestigio handiko lanpostua zen, eta, Arnstadt eta Mühlhausen-en jardutean eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe izan zuen administraziorako lehenbiziko lanpostua, ordura arte bere bizitza profesionala gehienbat aristokraziarentzat jarduten eman ondoren. Azken lanpostu horri 27 urtez eutsi zion, bere heriotzera arte.

Bachen lanpostuko zereginetako bat zen Thomasschule eskolako ikasleei kantu-heziketa ematea eta Leipzigeko bi eliza nagusietarako (Santo Tomas eta San Nikolas elizak) musika konposatzea astero. Halaber, bere lanpostuak latina irakastera behartzen zuen, baina azken eginkizun horretan haren ordezkari bat aritzea baimendu zioten.

1720ko hamarkadako zati handi bat kantatak konposatzen igaro ondoren, Bachek eliza-musikako errepertorio itzela bildu zuen Leipzigeko bi eliza nagusietarako. Puntu horretara iritsi ondoren, bere musika-konposizio eta -emanaldiak liturgiatik haratago hedatzeko gogoa piztu zitzaion. 1729ko martxoan, Collegium Musicum-eko zuzendaritza hartu zuen bere gain. Emanaldiak egiteko musika-talde sekularra zen hori, 1701ean bere aspaldiko lagun Georg Philipp Telemann konposatzaileak sortua.

Page 5: Barrokoko konposagileak

Georg Friedrich Häendel (1685-1759) Halle, Sajonia, Alemania, 1685eko otsailaren 23ª- Londres, Ingalaterra,

1759ko apirilaren 14a.

Musikari barroko alemaniarra izan zen. Konposatu zituen opera, concerti

grossi eta oratorio musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren

gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko

herritar bihurtu zen eta George Frideric Handel izena hartu.

Bizitza eta obra

Silesian jatorria zuen eta 1609tik Hallen bizi izan zen familia batean sortu zen.

Wilhem Zachow izan zuen lehen musika irakaslea eta harekin teklak jotzeko

teknika eta polifoniaren idazkeraren ezagutza

sakona lortu zituen. 1702an zuzenbide ikasketak

hastearekin batera, Domkircheko, Halleko

katedral kalbinista, organo-jotzaile izendatu

zuten, 17 urte zituela. Unibertsitatean Telemann

musikagilea ezagutu zuen eta bizitza osoan

lagunak izan ziren.

Zuzenbidea alde batera utzirik, urte bat geroago,

1703an, Hamburgora joan zen eta operako

orkestran, biolin eta klabezin jotzaile izan

zen. 1705an estreinatu zituen lehen

operak; Almira obra egin zuen, eta, geroago, Nero obra. Arrakastak Giovanni

Gaston de Médicisen babesa ekarri zion eta Italiara abiatu zen hurrengo urtean;

han, Corelli eta Scarlatti aita-semeak ezagutu zituen (1706). Hiru urte baino

gehiago pasa zituen Italian. Obrak zenbait toki ezberdinetan argitaratu zituen

eta horrez gain, musika berria egiten hasi zen, Italiako musikan oinarrituz.

Italieraz ere konbinatu zituen bere esaldiak. Lan guzti horri esker, garai hartako

Italiako musikari garrantzitsuenak ezagutu zituen.

1710an Italiatik joan zen eta Hanoverko gorteko orkestrako zuzendari egin zen;

denbora laburrez, hala ere, Britainia Handira nahi baitzuen joan. Hara iristean,

Londresko gizon entzutetsuenek (Pope, Swift) oso harrera ona egin zioten. Urte

bat geroago, 1711n,Rinaldo obra egin zuen, Londresen bertan, baita arrakasta

handia lortu ere.

Orobat, bi urte geroago, Utrechteko bakea ospatzeko Te Deum-a jo zuen.

Harrezkero, gutxitan eta aldi laburrez irten zen Britainia

Handitik. 1714an Hannoverko Hauteslea Britainia Handiko errege izendatu

zuten, Jorje I.a izenez. Artean harekiko harremanak oso onak ez baziren ere,

Page 6: Barrokoko konposagileak

hura erregetzara iritsiz gero, Haendelek jakin izan zuen haren faborea berriro

bereganatzen, eta berari eskaini zion Water Music ospetsua (1716).

1719an, Royal Academy of Music delakoa sortu zen eta, haren zuzendari

izendatu zutelarik, Haendelek italiar erako hamabost opera egin zituen. Aldi

hartan, bere musika instrumental gehiena sortu zuen: hamabi sonata biolin eta

baxurako, hamahiru sonata bi biolin eta baxurako, sei concerto grosso eta

hogei kontzertu organorako.Jurgi II. a errege koroatu zutenean, Händel izan

zen horretarako musikaria, ereserki garrantzitsuak sortu ziren horrela, gero eta

arrakasta gehiago zuen Händelek.

Azken aldian, 1740tik aurrera, opera alde batera utzi eta ia soilik oratorioak

egiteari lotu zitzaion: Saul (1739); Mesias (1742), Haendelen maisu-

lana; Sanson (1742); Juda Makabearra (1746); Josue (1747); Salomon (1748).

Azkeneko urteak ikusmena ahuldurik eta bakardadean, baina beti lanean iragan

zituen. 1750ean Alemaniarako azken bidaia egin zuen. 1759. urtean hil zen,

Londresen. Ikusmena erabat galdurik hil zen eta Westminsteren ehortzi zuten.

Haendelek jasotako eragina

Maisu saxoi zorrotzek eskolatua izan arren, herrialde guztietako musikagileez

izan zuen interes handia Haendelek. Hala, italiarrek (Scarlatti, Corelli),

frantsesek (Lully, Rameau, Lalande) eta alemaniarrek (Buxtehude) eragina izan

zuten Haendelen musikan. Ildo horretatik, Britainia Handira iristean Henry

Purcellen garrantziaz ohartu zen, eta gidaritzat hartu zuen. Bere mendeko eta

iraganeko musika orori irekia, melodiarako dohain paregabearen jabe,

kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu, Haendelek artearen adierazmena

areagotzen lagundu zuen eta baita Vienako klasikoen etorrera (Haydn, Mozart,

Beethoven) prestatu ere.

Lan ospetsuak

Bere lanik ezagunenen artean "Messiah" (1741), "Water Music" (1717)

eta "Music for the Royal Fireworks" (1749) ditugu. Halaber, eragin handia eduki

zuen Haydn, Mozart etaBeethoven moduko musikagileengan.

Beste lan batzuk

� Agrippina (1709)

� Rinaldo (1711)

� Serse edo Xerxes (1738)

� Saul, Israel in Egypt eta Ode for St. Cecilia's Day (1739)

� Solomon (1748)

� Jephtha (1752)