Upload
saioakortamadina
View
248
Download
3
Embed Size (px)
Citation preview
1
BIGARREN SEKTOREA
INDUSTRIA
Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu eta geuk kontsumitzeko
produktu bihurtzen ditu.
1. HISTORIA PIXKA BAT
A) ARTISAU-INDUSTRIA TRADIZIONALA
Gehienetan, inguruan aurkitzen ziren lehengaietatik abiatuta, eskuz egiten zituen
lanak. Tresna tradizionalak eta potentzia txikiko energia iturriak erabiltzen ziren. Lana
eskuz egiten zen maisuenak ziren tailer txikietan. Maisu horiek agindu eta babesten
zuten aprendiz bat hartzen zuten; batzuetan elikatu eta lo egiteko toki bat besterik ez
zioten ematen. Beraz, lehenengo industria-jarduerek ez zuten diru edo baliabide
inbertsio handirik behar.
Artisau espezializatuak ziren eta ondo ezagutzen zuten egiten zuten lana. Tokian tokiko
merkatuetan saltzen zituzten beren produktuak eta kontsumorako oinarrizko produktuak
baino ez zuten ekoizten: oinetakoak, arropa, etxerako tresnak eta lanabesak.
Gehienetan hiri edo hiri-gune garrantzitsuetan kokatzen ziren, produktuen garraioa,
denbora behar zuen oso lan gogorra eta garestia baitzen. Gainera, artikuluak garestiak
ziren eta edonork ezin zituen eskuratu.
Manufaktura: Eskuz egindako produktuak Egiteko kupelen antzinako artisau-tailerra
B) LEHENENGO INDUSTRIA-IRAULTZA (XVIII. MENDEA)
XVIII. mendean artisau-ekoizpenetik industria-ekoizpenera pasatu zen.
Ingalaterrako oihal-industriak bultzatuta; izan ere, BrItainia Handiak sartu zuen.
Lurrun-makina. Lantegietan makinak instalatzeari mekanizazioa esaten zaio. Garai
hartako ekoizpena bestelako makinekin errazten bazen ere – energia hidraulikoak
mugitzen zituen lanabesak (burdinolak eta bolategiak adibidez) -, berriak ikatzez
elikatzen ziren motorrek mugitzen zituzten, eta bi aldiz eraginkorragoak ziren. Lana
denbora gutxiagoan egiten zuten, beraz, artikulu gehiago lortzen ziren eta
produktibitatea handitzen zen. Esku-lan ugari lortzeko, hirietan kokatu ziren; hirietan
merkatua zuten ere.
Siderurgiak, edo burdinaren metalurgiak, oso aurrera egin zuen ere lurrun-makinaren
teknologiari esker. Industria mota horrek burdina eta ikatz ugari kontsumitzen zuen; hori
dela eta, harrikatz-hobietatik, burdina-meategietatik, kaietatik eta trenetatik hurbil
instalatu zen.
2
Garraioa oso laguntza garrantzitsua izan zen industria hazteko. Lurrunezko tren-makina
eta itsasontzia agertu ziren. Industria mota horren jarduera oso kutsakorra zen
ingururako, ikatzaren konbustioak belztu egiten baitzituen tximini luzez betetako paisaia,
langile-auzoak eta kaiak edo trenbideak.
C) SISTEMA EKONOMIKO KAPITALISTAREN SORRERA
Industria jarduerak etekin handiak ekarri zizkien lantegietako jabeei: aberastu egin ziren.
Burgesia industrial berriaren diru hori hainbat negoziotan inbertitu zen, eta kapital izena
eman zioten. Orduantxe hasi zen sistema kapitalista indarra hartzen. Jabego pribatuan
eta eskaintza-eskarien legearen araberako merkatuko presioen erregulazioan
oinarritzen zen
Genero ugari ekoizteak merkatzea ekarri zuen eta jendeak lehen erosi ezin zituen
artikuluak eskuratu zituen. Artisautza-tailerrak ixten hasi ziren eta horien ordez, lantegi
erraldoiak instalatu ziren. Lantegietan pertsona askok egiten zuten lan makinak
mugitzeko eta soldata txikiaren truke. Hori dela eta, garai horri Industria-iraultza deitu
zitzaion. Aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo handiak ekarri zituen garai hartako
industriaren ekoizpenean.
D) BIGARREN INDUSTRIA-IRAULTZA (XIX. MENDEA)
Oraingo honetan, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Japonia izan ziren
protagonistak. Aztoramen industrial berriaren ezaugarri nagusiak, makina
sofistikatuagoak eta energia iturri berriak izan ziren, petrolioa eta argindarra. Produkzioa
are gehiago handitu zen horrela. Gainera, kate-lana eta antzeko ekoizpen teknikak
jarri ziren abian, hala nola fordismoa eta taylordismoa. Teoria horiek lanean ematen
zen denbora hobeto aprobetxatzeko erabili ziren.
Teknologiako aurrerapenek pertsonen bizi kalitatearen hobekuntza ekarri zuten; eta
elikagaien ekoizpena handitzeak populazioaren hazkundea erraztu zuen. Bretainia
Handian 1780an 9 milioi izatetik 1850ean 21 milioi izatera pasatu ziren. Europako
populazioa 188 milioitik 266 milioi izatera pasatu zen 1850ean. Horrek eragina izan zuen
elikagaien eskaeran, eta Laborantza-iraultza gertatu zen ere: landa-lanetan makinak
erabili ziren.
E) 1970EKO KRISIALDIA
XX. mendearen erdialdean, lorpen zientifikoek eraginda, eta hamar urtetan zehar,
industria-produkzioa hirukoiztu egin zen eta nekazaritza-produkzioa % 50 hazi zen.
siderurgia, elektrokimika, elektrometalurgia, petrokimika arloak , eta batez ere, zerbitzu
eta kontsumo arloak azaleratu egin ziren eta indarra hartu zuten. Berehala hasi ziren
gizarteari etekinak eta onurak ematen. Autoen ugaritzea oso nabarmena izan zen.
Hasiera batean eskuraezina izan zen, baina aurrerago, eta fordismoari esker, pertsona
askorentzako eguneroko garraioa izatea lortu zen.
Industriak, mendearen lehen erdialdean, energia iturriak behar zituen lan egin ahal
izateko; garraiorako ezinbestekoak ziren petrolioa eta argindarra behar zituen batez
ere,. Industria-eraikin handiak eraiki ziren hirietan, errepidetatik eta itsaso-kai
komertzialetatik gertu; horrela sortu ziren gaur ezagutzen ditugun hiri-aglomerazioak.
Gizarteak lantegiek ekoizten zituzten produktuak kontsumitzen zituen. Gizon eta
emakumeak kapitalean oinarritutako sistema ekonomiko baten parte ziren (kapitala
negozio batetik bestera aldatzen zen eta diru kopuru handia inbertitzen zen merkatu
berrietan).
3
Ondorioz, oso urte gutxitan, energia kontsumoa erritmo berean hazi zen. Herrialdeek,
Europakoek batez ere, ekoizten ez zuten energia, bereizi gabe kontsumitzen zuten.
Petrolioa ekoizten zuten herrialdeak presio talde bihurtu ziren eta euren interesen
arabera igotzen edo jaisten zuten barrilaren prezioa. Gainera, erreserbak pixkanaka
urritzeak are balio handiagoa ematen zion erregaiari, ekonomia hondoratu arte. Oso
urte gutxitan, petrolioaren prezioa hamar aldiz garestitu zen. Erritmoa ezin zenez
mantendu, produkzioa gutxitu zen, eta horrekin batera irabaziak. Krisialdiak oso gogor
astindu zuen Europa.
Herrialdeek politika zorrotzak jarri zituzten martxan, eta euren artean hitz egiten hasi
ziren krisi gehiagorik gerta ez zedin. Bizi mailak oso nabarmen egin zuen behera eta
akordioak lortzeko beharra zegoen. Ongizate-gizartea lortzeko ideia abian zegoen.
F) INDUSTRIA MODERNOA
Gaur egungo industriak ikatzetik, argindarretik edo petroliotik ateratzen den energia
ugari behar du.
Industria-lanak lantegietan egiten dira, eta lantegi horiek jarduera egin ahal izateko eta
etekin ekonomikoak lortzeko kapitala (dirua) inbertitu duten enpresa edo enpresa-
sozietateenak dira. Produkzioa merkea da produktu mota bat merkatura ateratzea
lortzen denean.
Gehienetan behar diren lehengaietatik eta produktuen garraioa erraztuko duten
komunikabide onak dituzten gune urbanizatuetatik hurbil garatu badira ere, gaur egun,
komertzializatuko den tokitik urrun instala daitezke, aurrerapen teknologikoek
produktuen komertzializazioa urrutian ahalbidetzen dutelako.
Egun produkzio metodoa zenbait fasetan banatzen da (planifikazioa, marketinga,
diseinua eta kalitate kontrola), eta gune bereizietan egin daiteke (langileak ere fase
zehatz batean arituko dira). Fase bakoitzean lan bat egiten da; langileak, beraz, langile
espezializatuak dira eta soldata jasotzen dute lanaren truke. Lanik astunenak industria-
robotek eta instrukzio informatikoen bidez programa daitezkeen makinek egiten
dituzte. Esku-lana behar da, baina oso espezializatua izan behar du.
Gaur egun, industria arlorik garrantzitsuenak telematika, laserra eta bioteknologia dira.
Industriaren kokapen espaziala: garraioa jada ez da arazo bat, abantaila baizik; izan
ere, produktuak munduko edozein tokitara eraman daitezke, oso azkar eta merke.
Enpresa korporazio handiek (multinazionalak) esku-lan merkea, presio fiskal txikia (zerga
baxuak) eta ingurugiroaren kontrol gutxi egiten den herrialdetan instalatu nahi izaten
dituzte beren lantegiak
4
2. INDUSTRIA MOTAK
A) INDUSTRIA ASTUNA
Oinarrizko industriatzat hartzen da. Produktu erdilanduak egiten ditu beste industria
batzuek beren produktuak egin ditzaten. Industria mota horren barruan burdinaz eta
altzairuz hornitzen gaituen siderurgia, eta kloroa, azido sulfurikoa eta petroliotik
ateratzen diren antzeko sustantzia kimikoak ematen dizkigun industria petrokimikoa
ditugu.
Lehengai eta energia kopuru handia kontsumitzen dute, gune zabalak okupatzen
dituzte eta kapitalaren inbertsio handia egin behar izaten dute.
B) HORNIKUNTZARAKO INDUSTRIA
Beste industria batzuek beren jarduera egiteko beharrezko dituzten produktuak sortzen
ditu, baita garraiorako materialak ere. Hala nola, eraikuntzarako materialak, makinaria
eta industriarako tresneria, trenbidetarako eta ontzigintzarako hornikuntza, robotak,
elektratresnak etab.
C) KONTSUMORAKO INDUSTRIA
Ekoizten dituen produktuak, publikoak kontsumitzeko dira, kontsumitzailearengana
zuzenean heltzen dira
Industria astuna
Hornikuntzarako
Industria
Kontsumorako industria
5
3. MEATZARITZA
Meatzaritzak lurpeko lehengaiak eskaintzen dizkigu, mineralak gehienak. Lehengo eta
bigarren sektorearen artean dago, izan ere, lehengaiak naturatik lortzen ditu zuzenean.
Baina lehengai horiek erabili ahal izateko, industriarako eraldatzen ditu, eta prozesu
konplexu horretan bigarren sektorea aritzen da.
Ikatzaren ustiapena XIX. mendean
Meategien ustiapena bi eratakoa izan daiteke:
Lur azpikoa: garestia da, minerala oso sakonetik ateratzeko azpiegituretan diru
asko inbertitu behar duelako. Putzuak, tunelak eta galeriak induskatu behar
dira, ura drainatu behar da eta airea berritu. Gainera, oso garrantzitsua da
langileak berehala atera ahal izateko segurtasun-sistema prest izatea.
Aire zabaleko meategiak: Aire zabaleko meategietan gainazalean metatu
diren mineralak ateratzen dira. Meategi horien ustiapena lur azpikoena baino
errazagoa da eta arrisku gutxiago du.
Gaur egun, industria-jarduerek kantitate handiak behar dituzte kontsumorako gaiak
egiteko, produkzioa beraz, ez da nahikoa. Gainera, baliabide natural ez berriztagarriak
dira, agortu egiten dira. Enpresa komertzial handiak etengabe saiatzen ari dira hainbat
herrialdetan meategi berriak aurkitzen. Zenbaitetan herri autoktonoak kontra jartzen
dira, onura ekonomikoak ekarri arren, ez dutelako ingurua agortu nahi mineralak
industria-produkzioa ziurtatzeko.
Lur azpiko meategia
Aire zabaleko meategia
6
ERREPASO ARIKETAK
1.ARIKETA Egin ardatz kronologiko bat, eskainitako datuak jarriz
ARTISAU INDUSTRIA
TRADIZIONALA
INDUSTRIAREN GARAPENA HISTORIAN ZEHAR
I INDUSTRIA
IRAULTZA
1780 1830
SISTEMA
KAPITALISTAREN
SORRERA
1850 1870
II INDUSTRIA
IRAULTZA
1970
KRISIA
INDUSTRIA MODERNOA
7
2. ARIKETA Munduko industria-guneak
Industria gutxi duten herrialdeak
Industrializatuta dauden herrialdeak
Herrialde industrializatuak
Herrialde industrializatu nagusiak
Ikusi guztiak
Artisau industria tradizionala
8
3. ARIKETA. Espainiako industria motak
Industrializazio txikiko gunea
Industria-gunea gainbeheran
Zabaltzen ari den industria-gunea
Garatutako industria-gunea
Elikagaiak eta edariak
Ehungintza, larrua eta oinetakoen prestaketa
Papera eta arte grafikoak
Produktu kimikoak
9
Eraikuntzarako materialak, beira eta zeramika
Metalurgia eta produktu metalikoak
Makinaria, eta garraiorako materiala
Material elektrikoa eta optikoa
Ikusi guztiak
Europako baliabide mineralak
erabat.net
10
11
12
13
Industrialdeak IRUNEN
INDUSTRIGUNEEN GARAPENAK
ESPARRUA
AZALERA
GORDINA
m2
ERAIKITAKO
AZALERA
m2
PROMOZIOA
Bidaurre-Ureder 135.962 66.722 Pribatua
Agirretxe-
Oianzabaleta 77.133 25.835 Publiko
Industrialdea I y II 57.217 28.508 Publiko
Primauteko Errota 13.884 9.305 Pribatua
Aranibar 3.082 2.672 Pribatua
C/ Andrearriaga 13.730 7.260 Pribatua
Eskortza-
Txumarraga 114.739 60.760 Pribatua
Fosforera 14.600 13.977 Pribatua
C/Hilanderas 17.024 11.824 Pribatua
Arretxe-Ugalde 205.770 85.492 Publiko
Zubieta
(Hondarribia) 450.000 143.525 Publiko
GUZTIRA 1.103.141 455.925