1

Click here to load reader

Bloga kuia-1

  • Upload
    larraul

  • View
    401

  • Download
    4

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Bloga kuia-1

Larraulen, herriko sarreran bada terreno aldapatsu bat, nahiko

harritsua, KUIAK edo KALABAZAK ereiteko egokia dena. Bertan

kalabaza haziak erein edo landaretxoak landatu eta nahi duten

herritarrentzat eskura jartzen dira. Gure eskolako txikienek

udaberrian joan ziren landaketa egitera Joxean herrilanetako

langilearekin eta Maikar bere irakaslearekin; oporrak ondoren,

irailaren bukaeran bildu dugu uzta.

Hiru motatako kuiak bildu ditugu: Arimen gauerako zuloak egin

eta prestatzen diren horietakoak, berde luzexkak direnak dendetan

eta puskaka eginda saltzen dituzten horietakoak, eta, azkenik .

Hauen banaketa, kontaketa, errezeta bilketa, prestatzea, etab.

HHkoen lana izan zen eta haien berri beste atal batean izango duzue.

Mota honetako 11 ekarri ditugu es-

kolara, eta, bakoitza 3-4 zatitan moz-

tu eta ikasle eta irakasle artean bana-

tu ditugu. Zati bakoitza pisatu eta ka-

labaza bakoitzaren pisua kalkulatu

genuen. Handienak 14.450kg pisatu

ditu.

Kuia edo kalabaza mota hau oso

ezaguna da ANIMEN GAUERAKO

edo Halloween festarako zuloak

egin eta barruan argia dutela jart-

zen direlako. Guk bi gorde ditugu

horretarako, eta, besteak baserri-

tar bati eman dizkiogu ganduari

emateko (batzuk jangarriak direla

diote, baina, inguruan ez da horre-

tarako oso erabilia).

Bidali aurretik pisu bat erabiliz,

kostata, denak pisatu, sailkatu eta

kontuak atera genituen; guztira 83

kg. Ez pentsa hain lan erraza izan

zenik!

JAKINGARRIA KUIAK EREITEA ETA LANDATZEA EZ

DA OSO ZAILA, MOTA ASKOTAKOAK DAU-

DE- JANGARRIAK GEHIENAK- ETA, ELIKA-

DURARAKO OSO PROPIETATE ONAK DI-

TUZTE.