19
DESCARTES

Descartes

  • Upload
    andeka

  • View
    4.338

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Descartesen filosofia.

Citation preview

Page 1: Descartes

DESCARTES

Page 2: Descartes

Bizitza • René Descartes 1596ko martxoaren 31n jaio zen La Haye en Tourainen, Poitiersetik gertu.

1967an, izena aldatu zioten herri honi eta Descartes deitu.• Aita Joachim Descartes legegizona izan zen eta ama, berriz, Jeanne Brochard. Renék jaiotzean

umezurtz geratu zela uste bazuen ere, Jeanne urtebete beranduago hil zen, bere anaia gazteagoa jaiotzean (hau ere hil egin zen).

• Amonak hezi zituen René eta bere bi anaiak, aita aholkularia baitzen Bretainiako Legebiltzarrean eta denbora luzea eman ohi zuen kanpoan. Emazte berri bat hartu zuenean, Joachim Descartes erabat aldenduko zen.

• Lehenengo urteetan La Flèchen ikasi zuen. Kultura klasiko sakona eman zion horrek, latina eta grekera ikasiz eta Zizeron, Horazio, Virgilio, Homero, Pindaro edo Platon irakurriz. Era berean, Aristotelesen testu filosofikoak aztertzen zituzten eta Suárez, Fonseca edo Toledo bezalako Jesusen Lagundiako kide batzuenak ere bai. Aristoteles zen garaiko erreferentzia, bai fisika eta baita biologian ere. Ikasketa planak Matematikarako sarrera bat egiten zuen eta Astronomia, Musika edo Arkitektura ere ez ziren falta. Eztabaidak garrantzi handia hartzen zuen garaiko metodologian. 

• René Descartes Suediako Kristina erreginarekin 18 urte zituenean, René gaztea Poitierseko unibertsitatera joan zen zuzenbideko ikasketak egitera. Medikuntzan ere aritu zen zerbait eta, 1616rako, batxiler eta lizentziatu da. Ikasle aparta, irakasleek asko apreziatzen zuten eta unibertsitateko laborategiak maiz bisitatzeko aukera izan zuen. 

Page 3: Descartes

• 1619an, Bredan, Isaac Beeckman ezagutu zuen; matematikan oinarritzen zen fisikako teoria garatu nahian zebilen hau eta Descartesen jakinmina piztu zuen gai horietan.

• Bidaia ugari egin zuen, baina ez zuen sekula bere formazioa baztertu. 1620an, Johann Faulhaber ezagutu zuen Ulmen. Kalkuluaren maixuak, Beeckmanek bezala, zientzia eder bat garatzeko aukeran amets egitea bultzatu zuen eta, horrelaxe Eulerren poliedroen teorema aurkitu zuen.

• Zer pentsatu asko izan zuen gai hauen inguruan, baina ez zuen ezer argitaratu. Parisen luze egon zen batean, Marin Mersenne edo Guez de Balzac bezalako intelektualekin egon zen eta Libertinoak esaten zieten giroan ere mugitu zen. Ospea hartzen joan zen eta bere etxea bilera leku izan zen ideia eta eztabaida gustuko zutenentzat.

• Badirudi gorabeherak izan zituela bere bizitzan, 1628an, duelu baten hartu baitzuen parte.• Ez dut egiak baino edertasun gehiago duen emakumerik ezagutu- esan zuen.• Hurrengo urtean, Herbeheretara joan zen, han ikasketara bete-betean dedikatzeko asmoz.

Bizitza lasaia eta umila izan zuen han, behin baino gehiagotan lekualdatuz, bere paraderoa ezkutuan mantendu nahian eta, Danimarkara edo Frantziarako bidaiak egin bazituen ere, 1649 arte hantxe biziko da.

• Holanda gustuko zuen oso, Frantzian arreta galtzeko aukera gehiago baitzegoen; merkataritzak loratzen zituen hango hiri baketsuak eta burgesek zientziak sustatzen zituzten, 1632an, Amsterdameko akademia sortu zutelarik. Bitartean, Europa Hogeita Hamar Urteko Gerra latzean zebilen eta ez zen 1648 arte baretuko. Argiaren errefrakzio eta erreflexio legeak enuntziatu zituen eta geometria analitikoa sortu zuen. 

• René Descartes 1649ko irailean, Suediako Kristina erreginak deitu zion Stockholmera. Hantxe hil zuen neumoniak 1650eko otsailaren 11n, 53 urte zituenean.

• (Wikipediatik hartuta: http://eu.wikipedia.org/wiki/Descartes)

Page 4: Descartes

Errenazimentua eta zientzia-iraultza

• Errenazimentua antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea proposatu zuen kultura-mugimendua izan zen. XIV. Mendean Italian eta XV.-XVI.mendeetan Europa osoan.

– Gizakiaren neurrira itzultzen ahalegindu ziren. Antropozentrsimoa.– Arrazionalizazio prozesua.– Mundu ikuskera berri bat.– Ez zuen kristau-erlijioa albo batera utzi.– Inprentaren sorrera.– Arrazoiaren autonomia (fedearen aurrean) aldeztu zen.

• Gizakiaren eta gizartearen eraldaketa sakona ere bultzatu zuen:

– Kapitalismoa garatu zen. Burgesia indartu egin zen.– Monarkia autoritarioaren agintea handitu.– Nazio-estatuak sortu ziren.– Erlijio-batasuna apurtu zen.– Biztanleria handitu egin zen

Page 5: Descartes

Antropozentrismoa

• Harrotasun eta independentzia sentimendua indartu zen gizartean. Gizakia bere buruaren jabe sentitzen hasi zen.

• Errenazimentuko gizakiaren ezaugarri aipagarrienetako bat indibidualismoa da.• Erabateko konfiantza ezartzen da arrazoian.• Natura ikergai bihurtzen da

• ZIENTZIA IRAULTZA

– Heliozentrismoa: Koperniko.– Unibertsoaren neurria.– Natura-legeak: Kepler, Galileo, Newton.

Page 6: Descartes

Testuinguru filosofikoa• Eszeptizismoa.• Arrazionalismoa eta enpirismoa: XVII. Mendean, elkarren arteko bi sistema filosofiko nagusitu

ziren. Arrazionalismoaren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da, eta jatorrizko ideiak haren baitan daude. Enpirismoaren arabera, aldiz, ezagutzaren iturria esperientzia da.

• Nolanahi ere, filosofia sistema hauek bat datoz honako honetan: subjektua jarduera ororen erdigune eta helburua da, eta hark erabakitzen du gertaera edo baieztapen ororen egiazkotasuna edo faltsutasuna.

• ARRAZIONALISMOAREN EZAUGARRIAK:

– Konfiantza arrazoian. Ezagutza-iturri nagusia da. Bere baitan jatorrizko ideiak daude.– Ezagutza sentikorraren gutxiespena.– Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna. – Munduaren arrazionaltasuna. Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer

ez delako ausaz gertatzen.

Page 7: Descartes

Descartesen pentsamendua• Zeren, nahasten ninduten zalantza eta hutsegiteak ugariak zirenez, iruditu baitzitzaidan

eskoletako ahaleginetatik jaso nuen onura bakarra zera zela: nire ezjakintasun gero eta handiagoaz jabetzea, alegia. (Metodoaren diskurtsoa).

• Desengainu hori Descartesen filosofia sortzeko lehen urratsa izango da.

• Metodoa

• XVI.-XVII. Mendeko pentsalari guztiak egia aurkitzeko bide berri bat urratzen ahalengintzen dira. Descartesen arabera, metodo ziur baten falta izan da gizadiak mendeetan zehar ezagutza urriak lortu izanaren arrazoia.

• Aristoteles azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko duen metodo berri bat aurkitzea da gakoa.

• Descartesek bi idazlanetan lantzen du metodoa: Adimena zuzuentzeko arauak eta Metodoaren diskurtsoa:

• Metodoa arau ziur eta errazen multzo gisa ulertzen dut, zeinaren ikusketa zehatzak faltsua egiatzat hartzea eragozten baitu, eta behar ez diren saialdietan denborarik eman gabe eta bere zientzia poliki-poliki igoz, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramaten du nahitaez espiritua.

Page 8: Descartes

• EGIAREN IRIZPIDEA

• Erdi Aroan, Elizaren eta Aristotelesen aginpidea hartzen da irizpidetzat. XVII. Mendean irizpide onartezina da.

• Indukzioa: Descartesek ez du onartzen egia ziurra lortzeko irizpide gisa. Enpiristek, ordea, bai.• Matematika eta arrazoiaren egia: Descartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea

bilatzeko, esperientziatik at dagoelako eta ez diolako bere egia esperientziari zor.• Descartesek matematika atsegin duela dio, haren objektua soila delako eta haren arrazoiketak

ziurrak eta nabariak direlako.

• METODOAREN ARAUAK

– Lehen araua: nabaritasuna. Ezer ez daiteke egiatzat har, nabaritasun osoz horrela dela dakigunean izan ezik. Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkortasuna.

– Bigarren araua: analisia (intuizioa). Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen moduan. Descartesen arabera, Intuizioa espirituaren hautemate soila eta berehalakoa da.

Page 9: Descartes

– Hirugarren araua: sintesia (dedukzioa). Nire gogoetak ordena batekin zuzentzea, objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka-apurka konplexuenetaraino iristeko, eta beraz, horrela jokatzeko aukera ematen ez digutenen artean ere ordena bat proposatzeko. Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa..

– Laugarren araua: berrikusketa. Horretan guztian oso zerrendaketa konplexuak eta oso berrikusketa orokorrak egin behar ditugu, ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte.

Page 10: Descartes

Zalantza metodikoa eta lehen ziurtasuna

• Descartesek paradigma modura erabiltzen du matematika.• Filosofia eta zientzia eraikitzeko printzipio ziurrak behar ditu. Eta, hasteko, printzipio bat, lehen

ziurtasuna.• Printzipio horiek nabariak eta zalantza gabekoak izan behar dute, eta horregatik erabiltzen du

zalantza metodikoa.

• Zalantza oso garrantzitsua da Descartesen filosofian. Funtzio asko betetzen ditu:

– Lehen funtzioa hondakinak ezabatzea da. Existitzen den-dena zalantzan ipini behar dugu, baina zalantzan gelditu gabe.

– Bigarren funtzioa: ziurtasun-iturri izatea. Zalantza metodikoa da ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa.

• Zalantzaren mailak:

– Zentzumenen iruzurra.

Page 11: Descartes

– Arrazoiketen hutsak– Esna-eta-lo-egoerak bereizteko ezintasuna– “Jainko maltzurra”ren hipotesia (Putnam, eguneratua.)

– Lehen ziurtasuna: cogitoa

– Lehen ziurtasuna Descartesen sistema filosofiko osoaren egituraren oinarria izango da. Nola atera zalantzatik?

– Descartesek bereizi egiten ditu pentsamendua eta pentsamenduaren objektua. Ez dira nahasia behar pentsamendua, ekintza psikikoa den aldetik, eta gogamena. Pentsatzen ari naizenean, duda egin dezaket pentsatzen den horren izateaz, pentsamenduaren bitartez ematen zaigulako, baina ekintza psikikoa bera ez dago bitartekotua, eta zuzenean eta arartegabe hauteman daiteke.

Page 12: Descartes

• Eta zer da ekintza psikiko hori? Pentsatzen ari naizen ni nerau, ni pentsatzailea jardunean.

“Pentsatzen dut; beraz, banaiz” (ego sum, ego existo)

Res cogitans

Page 13: Descartes

Ideia motak• Descartesen ustez, hiru eratako ideiak ditugu: jatorrizkoak, eratorriak eta irudimenezkoak.

– Jatorrizko ideiak: gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da.– Ideia eratorriak: gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak

eskuratzen dituenean, kontzeptuak eratzen ditu.– Irudimenezko ideiak: gizakiak sortutako ideiak dira.

• Enpiristen arabera, ez dago jatorrizko ideiarik. Esperientzia da ezagutzaren iturria.

Page 14: Descartes

Jainkoa Descartesen filosofian• Testu batzuetan Descartesek dio Jainkoaren existentzia baldintza dela beste gauza batzuei

buruz ziur egoteko.

• Frogak. Jainkoaren existentzia frogatzeko, hark duen gauza bakarretik abiatzen da, hots, res cogitansetik.

• Lehen froga: substantzia infinitua. Nire ideien artean, Jainkoaren ideia dago. (Kausa-efecto). Substantzia infinituaren ideia ez nuke izango, mugatua izanik, benetan substantzia infinituak nire izpirituan jarri ez balu.

• Bigarren froga: izaki perfectua. Froga hori perfektutasunaren ideian onairritzen du Descartesek. Ez da froga berri bat, aurreko froga aurkezteko beste era bat baizik.

• Hirugarren froga: argumentu ontologikoa. Izaki oso perfektuaren ideia dut. Haren existentzia haren esentziatik banaezina da. Kontraesana litzateke izaki perfektua existentziarik gabe ulertzea.

Page 15: Descartes

Res extensa edo mundu gorpuzduna

• Lehen bi substantziak aurkitu ondoren, hau da, gauza pentsatzailea eta gauza infinitua, gauza gorpuzdunen existentzia frogatu nahi du. Horretarako, bere baitan aurkitzen dituen ideietara jotzen du (ideia eratorriak).

• Gauza sentikorrei buruzko ideiak aurkitzen ditu. Zer-nolako kausak sortu ditu ideia horiek? Ideia horiek ni ez naizen substantzia batetik etorri behar dute: Res extensatik.

• Descartesentzat, Jainkoak bermatzen du nire ideia eratorriek korrespondentzia bat dutela kanpoko munduarekin.

• Kanpoko errealitateari buruz argi eta bereizitasunez hautematen duguna geometria espekulatiboaren objektu berbera da: hedadura, mugimendua eta irudia. Gauza gorpuzdunek mekanikoki funtzionatzen dute naturaren legeen arabera.

• Ondorio gisa, esan daiteke Descartesek hiru jatorrizko ideia bereizten dituela:

– Arima: substantzia pentsatzailea.– Jainkoa: substantzia infinitua.– Materia: Substantzia hedatua.

Page 16: Descartes

Giza izakia• Gizakia arimaz eta gorputzaz osaturiko izakia da. Gorputz hori, gainerako gorputzak bezala,

arimatik aske da, eta lege mekanizistak betetzen ditu. Arima ere autonomoa da, eta ezin dio materiala den ezerk zuzunean eragin.

• Bi substantziak hertsiki lotuta daude baina independenteak dira.• Descartesek puntu bat asmatzen du bi substantzien arteko lotura azaltzeko; hots, guruin pineala

izenekoa.

• GRINAK ETA ASKATASUNA

• Arimaren grinak tratatuan, Descartesek arimaren ekintzak eta grinak bereizten ditu. Ekintzak nahimenaren mende daude; grinak, aldiz, ustekabekoak dira.

• Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza.• Grinak elkarren aurkakoak dira. Tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira.• Gizakiak ez du bere burua grinaren mende utzi behar, eta esperientzia eta arrazoia izan behar

dute gidari bere ekintzetan.• Zuhurtzia grinak menderatzean datza.

Page 17: Descartes

Ezagutza sentikorra• Descartesek, arrazionalista denez, ezagutza sentikorra gutxiesten ditu arrazoi-ezagutzaren

aurrean.• Ezin ondoriozta daiteke Descartesek esperientzia arbuiatzen duenik.• Ezinezkoa da naturari buruzko edozein esparrutan posible diren esperientzia guztiak egitea.• Descartesek esperientzia balioesten du. Beharrezkoa du esperientziak natura-ezagutzan

arrazoiari eskaintzen dion aukera.

• Iturria: Aurrekoetxea, M./ Villar M.L./ Olarra, A. (2010) Descartes. Filosofia modernoa, Ibaizabal argitaletxea.

• Wikipedia euskaraz.

Page 18: Descartes

Bideoak

• http://youtu.be/Ksle8BZ51c0 Kepler.• http://youtu.be/I6eZlypKJr0 Galileo.• http://youtu.be/2gclq-VaNVY Copernico.• http://youtu.be/tLt1NoVfaUU Descartes

(R.Rossellini, 1972).• http://youtu.be/lhDP0jrBwio Educatina

(Introducción a la filosofía moderna).• http://youtu.be/QeLnbDSbfi0 Educatina

(Introducción al racionalismo.

Page 19: Descartes

• http://youtu.be/hP9uWUO3ivI Educatina (Descartes).