26
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan Gorka Aulestia Txakartegi

Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskara deskribatzeko garaian esan dezakegu Euskaldunen lehen hizkuntza dela, eta horrez gain, Europako mendebaldean oraindik ere irauten duen hizkuntza ez-indoeuropar bakarra dela. Lurralde mugatu batean erabilia da eta gizarte euskal hiztun minoritario batean (900.000 biztanle inguru).

Citation preview

Page 1: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el SabioFundazioan

Gorka Aulestia Txakartegi

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 247

Page 2: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 248

Page 3: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

249

1. Sarrera

Euskara deskribatzeko garaian esan dezakegu Euskaldunen lehenhizkuntza dela, eta horrez gain, Europako mendebaldean oraindik ereirauten duen hizkuntza ez-indoeuropar bakarra dela. Lurralde mugatubatean erabilia da eta gizarte euskal hiztun minoritario batean (900.000biztanle inguru). Amerikan ere hitz egiten dute: Kanadan, EstatuBatuetan, Venezuelan, Argentinan, Uruguain, Txilen eta abar.

Euskara hainbat euskalkitan banatuta dago, eta oraindik ere batera-tze-prozesuan dago. Euskara “batua” euskara idatziaren arauzko erregis-troa da, eta euskararen erdialdeko euskalkietan oinarritzen da. Erregistrohori irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan erabiltzen da.

Erdi Aroaz geroztik euskara indarra galtzen joan da EuskalHerriaren iparraldean nahiz hegoaldean. XVIII. mendean atzerakada han-dia izan zuen Arabako probintzian, eta XIX. mendean gauza bera gertatuzen Nafarroan, karlistaldien ondorioz. Euskararen sustraiak historiarengaueko ilunantzean barrena doaz, eta linguistikaren alorreko espezialistekez dituzte aurkitu sustrai horiek. Geografikoki hurbil dauden beste hiz-kuntzekin antzekotasunik ez aurkitzeak askotariko hipotesiak ekarri ditueuskararen existentzia azaltzeko. Hainbat linguistak hizkuntza kaukasoa-rrekin erlazionatzen dute, georgierarekin dituen antzekotasun batzuenga-tik; beste batzuek, ordea, nahiago dute Afrika iparraldeko hizkuntza ez-

Gorka Aulestia Txakartegi

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 249

Page 4: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

250

arabiarrekin erlazionatu. Gaur egun, hala ere, hipotesirik egiazkoena da“in situ” garatu zela Bizkaiko Golkoaren txoko eder honetan.

Mende asko dituen hizkuntza honek, duela mende batzuetatikEuskaldunen herriaren (“Euskal Herria”) definizioa markatzen duenak,mendebaldeko Pirineotako txoko batean bizirautea lortu du, munduanmilioika biztanlek hitz egiten dituzten bi hizkuntza indartsuren eraso lin-guistikoengatik mugatuta: gaztelania eta frantsesa. Gaur egun, biziraupe-nerako lehia hori are handiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, azkenhamarkadetan etorri diren hizkuntza berriengatik. Ikuspegi–Inmigrazi-oaren Euskal Behatokiaren “Hizkuntzak eta Inmigrazioa” deitutako txos-tenaren arabera, Euskal herriaren alde honetako euskaldunek gure herrianinoiz ezagutu den hizkuntza-aniztasunik handiena dugu, ingeles tradizio-naletik hasi eta errumaniera, bulgariera, txinera, Paraguaiko guaranieraeta Peruko kitxua, eta abar. Txostena Jerusalemgo UnibertsitateHebertarreko irakasle Avishai Margalit jaunaren hitz jakintsuekin amai-tzen da: “Gizarte zintzoa proposatu nahi dugu, non erakundeek ez dituz-ten beren kideak umiliatuko, ezta beren kideek elkar umiliatuko ere.”(Diario Vasco 2008-XII-21). Hizkuntza-egoera berri honetan zera galdetubeharra dago: zein izango da euskararen etorkizuna Euskadin?, biziraun-go al du Erromatar Inperioaren garaian latinarekin egin zuen bezala, alahil egingo da, duela bi mende baino gehiago min handiz Guillermo deHumboldt idazle prusiar ospetsuak aurreikusi zuen bezala?:

“...sentipen mingarria dakar beti herri baten gainbeherak... etaare gehiago hizkuntza bat erabat desagertzeak... Nahiz eta hizkun-tza bat, inolako literaturak findu gabea, herri zakar baten pentsa-moldearen adierazpide soila izan, bere galera ez da inola ere axola-gabea izango. (Los Vascos. Ediciones Vascas, Bilbao, 1979: 15).

Sancho el Sabio Fundazioaren lehentasunezko helburuetako bat betiizan zen euskal kulturari buruz hainbat hizkuntzatan (euskara, gaztelania,latina, frantsesa eta ingelesa) idatzitako testuak biltzea eta hedatzea, etazeregin horren barruan, euskara kontserbatzea eta sustatzea. Hori eta jen-deari zerbitzu bikaina eskaintzea alor horretako liburutegi espezializatugisa, erakunde honek lortu nahi dituen lehentasunezko helburuak dira.1964. urteaz geroztik, bere liburutegiak dokumentu-fondo interesgarriakditu, horien artean nabarmentzekoak dira monografiak eta aldizkako argi-

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 250

Page 5: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

251

1 eta 2. Bernardo Atxaga, besteakbeste Obabakoak eleberriaren egilea,Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzakbabestutako hitzaldi batean,Gasteizen. Caja Vital KutxarenFototeka eta Sancho el SabioFundazioaren Fototeka.

2

1

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 251

Page 6: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

252

talpenak, eskuizkribuak eta argazkiak, mapak eta familia-dokumentazioa.Era berean prentsako eta liburu zaharren irudi digitalak, aldizkarien aur-kibideak eta familia-artxiboak.

Gasteizen egin nuen lehen egonaldia urte gutxikoa izan zen, 1950-1956an. Hainbat gogorapen pertsonal aipatu nahiko nuke, garai hartanbizi behar izan genuen euskararen aurkako egoera haren oihartzun gisa.50.000 biztanle inguru zituen Gasteiz hura, Orioltarrek, Falangeak eta F.Franco jeneralaren militar jarraitzaileek inposatutako frankismoan mur-gilduta egon zen. Baina Gasteizko gizartearen zati garrantzitsu bat, GerraZibilean eta 1940-1950 urteetako “berunaren hamarkadan” biziraunondoren, errazionamenduaren eta “Corpus Christi”-aren prozesioetanmilitarren presentziaren gizarte hari aurre egiteko prestatzen ari zen,1951. urtean langile-munduaren greba orokor baten deialdia eginez, zei-nak Europa osoan izan zuen oihartzuna.

Militarren eta apaizen gizarte hartan, Gipuzkoatik eta Bizkaitikgentozen abadegai euskal hiztun gazteek (asko ginen garai hartan) sarri-tan komentatzen genuen hainbat kide arabarrek gure ama-hizkuntza eus-kararekiko adierazten zuten axolagabetasuna eta baita etsaitasuna ere.Jakin bagenekien II. Errepublikan parlamentario eskuindar J. CalvoSotelok esan zuela Gasteizko Seminarioa batzokia eta separatista-kabia(“batzoki y nido de separatistas”) zela; era berean, jakin bagenekien agin-tari frankistek gerra garaian atzerriratu zituztela elizbarrutiko prelatuMons. Mateo Múgica eta errektore E. Escarzaga, eta hainbat irakasle, adi-bidez J.M. Barandiaran gipuzkoarra. Baina ez genuen ulertzen garai fran-kistako hamarkada txarrenaren ondoren (1940-1950), gure Seminarioko“Ratio Studiorum” zelakoan ez edukitzea gutxienez ordubete EuskalGramatika ikasteko. Irakasle bikainekin, hala nola Leoncio Arabiotorre,Gregorio R. de Yurre, Urbano Gil, José Zunzunegui, Andrés Ibañez, JoséMª Setién, eta Biologian, Gizarte Zientzietan, Filosofian, ElizarenHistorian, Eskritura Santuan, Funtsezko Teologian, Moralean eta abarespezialistak ziren irakasleekin batera, nahi genuen gutxienez ere euska-rako irakasle bat egotea, euskal hizkuntzan eta ahozko literaturan adituazen Manuel Lekuona jauna 1918-1936 urteetan izan zen bezala. Zentrohorretan aurreko hamarkadetan bizi izan zen euskal hizkuntzaren eta kul-turaren urrezko garaiaren hutsunea igartzen genuen, batez ere aipatu

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 252

Page 7: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

253

3 eta 4. 1996ko Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskerica erakusketaren aurkezpena.Caja Vital Kutxaren Fototeka.

4

3

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 253

Page 8: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

254

dugun Oiartzungo irakaslearen eta Joxe Miel Barandiaranen hutsunea.Baina errepresiozko baldintza politiko haietan bizi ginenez, gure ametsahorixe izan zen, utopia interesgarria baina ezin gauzatuzkoa. Ikasturteanzehar ekitaldi publikoetan entzuten zen euskara guztia zera besterik ezzen, Kapela Publikoan azken egunean agur gisa abesten zen “AgurJesusen Ama” melodiaren letra.

Nostalgiarekin gogoratzen genuen gure Seminarioaren iragan histo-rikoa, non M. Lekuonak, “Kardaberaz Akademia” zelakoari esker, euska-raren interes poetikoaren hazia erein zuen, eta horren ondorioz idazleospetsuak sortu ziren, hala nola: J. M. Ariztimuño “Aitzol”, Tx.Jakakortajarena, P. Etxeberria, A. Zugasti, Martin Lekuona, I. Otamendi,Angel Sukia, A. Arrinda, F. Loidi, eta abar. Hizkuntza-lan emankor horri,J.M. Miguel Barandiaranek bere eskolei eta aldizkariei esker ematen zuenprestakuntza etnologiko eta antropologikoa gaineratzen zitzaion, honakoaldizkari hauekin: Eusko Folklore (1921), Anuario de Eusko Folklore(1921), Gymnasium (1927-1932) eta Idearium (1934-1935). Zoritxarrez,aurreikusten genuen gure Seminarioan euskal kulturari lotutako etapahura ez zela itzuliko, eta halaxe gertatu zen ondorengo hamarkadetan,diktadura frankista zorrotza zela medio.

2. Jesús Olaizola jn.

Horregatik, 1990ean bigarren aldiz Gasteizera iritsi nintzenean, 34urtez kanpoan bizi ondoren, eta Jesús Olaizola zumaiarrarengana bertara-tu nintzenean (Sancho el Sabio liburutegiko zuzendari erretiratua), airefresko eta atsegin bat nabaritu nuen nire barnean. Ez nuen pertsonalkiezagutzen, baina nongoa nintzen eta Zumaian 1920an hil zen Tx. Agirrenobelagile ondarrutarraren kale berean jaioa nintzela esan orduko, esanzidan bere aita idazle horren adiskide mina izan zela eta zenbaitetanelkartzen zirela Gipuzkoako herri eder horretako plazan J. Ortega yGasset filosofoarekin solasean aritzeko. Niri haurtzaroan ikasitako euska-raz hitz egiten saiatzen zen, behar bezala hitz egiteko arazoak zituenarren, euskaldunak ez ziren ingurunetan bizi izan baitzen urte askotan.Gizon zintzoa eta integrista zen, euskal kultura eta euskara benetan mai-tatzen zituena. Aitzindaria izan zen, euskal hizkuntzaren adiskide leiala,eta nolabait esateko, lur idorrean iturburu.

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:18 Página 254

Page 9: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

255

1908an jaio zen Gipuzkoako kostaldeko herri eder horretan, eta osogaztea zela Bilbora joan zen bizitzera. Nekazaritza-ingeniari ikasketakFriburgon (Suitza) egin zituen. Bizkaiko hiriburuan egin zituen adiskideberrien artean Vicente Botella nabarmentzen da, zeina beranduagoGasteizko Aurrezki Kutxa Munizipaleko zuzendaria izan zen. 1965. urte-an erakunde hori liburutegi pribatu eder baten jabe bihurtu zen, eta huraizan zen egungo Sancho el Sabio liburutegiaren hasiera; J. Olaizola izen-datu zuten liburutegiaren zuzendari. Dagoeneko adinean aurrera eginzuen gizon hura, aitaren borondatez landarez inguratuta zegoena, berebulegoko mahaia estaltzen zuten liburu eta katalogo artean murgildutabizi izan zen erretiroa hartu arte.

Ezagutu nuen lehen egunetik, asko harritu ninduen bezeroak zeinadeitsu hartzen zituen, eta gure liburutegia euskal kulturarekin eta berezi-ki euskararekin erlazionatutako mota guztietako liburuekin aberastekonola jarduten zuen, ekin eta ekin. “Guztia” hitza hiru aldiz zein enfasire-kin adierazten zuen nahikoa zen inork eduki zezakeen zalantza argitzeko,erakundearentzat argitalpen berri bat hautatzeko garaian. Bere planetaneuskal musikarien partiturak ere sartzen ziren, eta horren ondorioz, kon-positore bizkaitar baten hainbat obra oparitu nizkion, gaur egun berrogei-ta hamarretik gora izanik. Egunak igaro ahala gure adiskidetasuna sakon-tzen joan zen, kasurik gehienetan iragandako gertakariekin erlazionatuta-ko gaiei buruz izaten genituen solasaldi luzeei esker. Erlijioarekin, politi-karekin, kulturarekin eta beste hainbat gairekin erlazionatuta jarrera etasentsibilitate desberdinak genituen arren. Euskararekiko azaltzen zituenerrespetua eta maitasuna izan ziren gure harreman adeitsuaren funtsa.Zenbaitetan, XIX. mendean jaio ziren karlista eta foralista arabar eta nafa-rrak ekartzen zizkidan gogora: M.B. de Moraza (1817-1878), R. Becerrode Bengoa (1845-1902), F. Herrán (1852-1908), A. Campión (1854-1937), eta abar.

Egun batean esan zidan 80ko hamarkadaren hasieran oso garai txa-rra igaro zuela liburuzain gisa, diru-baliabiderik ez zegoelako, AurrezkiKutxaren finantza-arazoak zirela medio. Erantzun nion horren berribanuela, izan ere, H. Knörr-ek 1984an garai hartan Renoko (Nevada)Basque Studies Program-eko kideei gutun bat idatzi zigun gure sinadurakeskatuz Gasteizko liburutegi horren aldeko abal gisa. Gogoan dut

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 255

Page 10: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

256

Programako zuzendari W.A. Douglass-ek, Jon Bilbaok eta neronek sinatugenuela eskaera hura. Zorionez, 1991. urtean Senda ibilbideko 2. zenba-kian finkatu zen zentroaren ibilbide erratiko eta zalantzatia zuzendu ahalizan zen.

Bere bizitza luzearen amaieran, erretiratuta egon arren, egunero joa-ten zen “bere” liburutegira, hasiera batean liburu-sorta handi bat zen etagaur egun Euskal Herri osoko euskal liburutegirik onenetakoa dena JesúsOlaizola jaunaren adoreari eta Carmen Gómez andrearen eta bere profe-sional-talde nekaezinaren etengabeko ahaleginari esker, Sancho el SabioFundazioak hasieratik ezarri zituen helburuekiko leial jarraitu baitute.Espero dezagun etorkizunean erakunde honen arduradunek euskal kultu-rarekiko eta euskararekiko errespetu, kezka eta mirespen berbera adierazdezatela.

3. Carmen Gómez eta bere taldea

Datu gutxi batzuk nahikoak dira erakunde honen balioaz jabetzeko,2008ko abenduaren 31 arte sarean agertzen diren erreferentzien bitartez:liburuak, 76.764; aldizkarietako artikuluak, 152.543; liburuetako artiku-luak, 13.369; mapak eta material grafikoa, 2.784; aldizkariak, 10.604.Interneten kontsulta daitezkeen datu horiez gain, liburutegi horretan mila-ka eta milaka material daude ikertzailearen eskura: kartelak, pegatinak,panfletoak, eta abar, azken urteotan euskarazko liburuen gehikuntza etaerabilera frogatzen dutenak. Gaur egun, bibliografia- edo dokumentu-fon-doaren % 30 gutxi gorabehera euskaraz eta/edo elebietan idatzita dago.Zuzendariak adierazten duen bezala: “euskal hizkuntzari dagokionez,dena erosten da.” Beste zenbait gaietan ez bezala, non hautespen bat eginbehar den, euskaraz idatzitako guztia biltzen da. Egunen batean beharbezala ulertuko dugu gaur egun egiten ari den lan eskerga euskal kulturaeta batez ere euskara berreskuratu eta hedatzeko. 50eko hamarkadarenerdian egin zen apustuak indarrean jarraitzen du, eta urte askoan izandadila.

Euskal gizartea gero eta eleaniztunagoa da, eta gainera teknologia-ren aurrerapenei esker munduan aukera-sorta ederra zabaltzen da euskalkultura hedatzeko eta euskara berreskuratzeko. Esate baterako, 2009.urteko lehen hiru hilabeteetan, Etxepare Institutu berriak eta egoitza

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 256

Page 11: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

257

5, 6 eta 7. Sancho el SabioFundazioan gordeta daudeneuskarazko funts ugarietakobatzuk.

7

65

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 257

Page 12: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

258

berrian instalatu den Sancho el Sabio liburutegiak ateak zabalduko dituz-te, ibilbide itxaropentsu berriari ekiteko. Hedapenaren erronka berriaklortzeko, egokia izango litzateke Eusko Jaurlaritzarekin eta EuskoLegebiltzarrak 2007ko apirilean aho batez onartutako Institutu berrihonekin dauden lankidetza-harreman estuekin jarraitzea. Gaur egun 2.000lagun baino gehiago ari dira euskara ikasten Europa, Amerika etaAustraliako 24 unibertsitate eta ikastetxetan, era horretan lehen poeta eus-kaldunaren ametsa betez: “¡Heuskara, ialgi adi kanpora!

4. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Fundazio horren lorpenik esanguratsuenetako bat, inolako zalantza-rik gabe, ekainean eta abenduan irakurleengana iristen den argitalpen horida. Hitz gutxitan ongi definitzea zaila litzateke, eta beraz, azal-hegaletikhainbat lerro hartuz deskribatzen saiatuko gara:

“Sancho el Sabio” euskal kultura eta ikerketa aldizkariak XX.mendeko lehen hereneko euskal kulturaren berpiztearen adierazpe-narekin eta Euskal Herriaren azken hamarkadetako irudi berritzai-learekin bat egin nahi du. Aldi berean, berrogeita hamarreko hamar-kadaren amaieran jaio zen “Boletín de la Institución Sancho elSabio” zelakoaren hogeita bost urte emankorren jarraipena izannahi du. “Sancho el Sabio” aldizkariak euskal kulturaren interpreta-zio orijinala izan nahi du... Zenbaki bakoitzean, “Sancho el Sabio”aldizkariak artea, historia, hizkuntza, literatura, zuzenbidea, sozio-logia eta abarri buruzko ikerketak biltzen ditu, aldizkaria osatzenduten atal desberdinetan: “Euskal Ikasketak”, “Arabako Ikasketak”,“Dokumentazioa eta Bibliografia” eta “Liburuak”.

1991. urtean bigarren ibilbide bati ekin genion garai hartan aldizka-riko zuzendari zen F. Rodríguez de Coro irakaslearen gidaritzapean.Liburutegiko zuzendari Carmen Gomezek lehen zenbakitik parte hartze-ko gonbita egin zidan, eta atsegin handiz egin nuen, 41 orrialdeko artiku-lu bat bidaliz, honako izenburu honekin: “Luis Mitxelena: nazioarteanospetsua den euskalduna.” Irakasle gipuzkoar hori aukeratzea ez zen izangarrantzirik gabeko gauza bat edo kasualitatea, izan ere, nazioartean ospehandia zuen katedraduna zen, euskararen bateratzearen eta arautzearen

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 258

Page 13: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

259

8. Eguna (1937), euskara hutsean argitaratutako lehen egunkariaren ale bat.

8

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 259

Page 14: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

260

sustatzaile nagusia eta euskal nazioaren defendatzailea, baita euskararendefendatzailea ere, kolektibitate baten adierazpide den heinean:

“... uste dut Euskal Herria gaur herri-kontzientziarekin exis-titzen bada, batez ere hizkuntzaren ondorioz dela; horrek ez du esannahi euskal familia herri bihurtzen duten gainerako elementubereizgarriak ukatzen ditudanik,... baina uste dut herri izatearenkontzientziak ezin izango ziela horiei eutsi ez balu bizirik iraun berehizkuntzak. Hizkuntza herri baten historia da, eta euskara euskalherriaren historia bizia da, zeren eta Euskal Herriari buruz entitatebat bezala hitz egiten bada, nolabaiteko batasun bat bezala, mugakgutxi aldakorrak izan daitezkeen arren, hizkuntza desberdin batedukitzeari esker da.” (Martín Ugalde-Luis Michelena, Hablandocon los Vascos, Bartzelona, Ariel, 1974: 105.)

Artikulua bi zatitan banatu nuen: lehen zatian zenbait ezaugarripertsonal deskribatu nituen, gerra Zibilean jasan zituen nekeak, ezagutuzituen espetxe desberdinak (El Dueso, Larrínaga, Burgos, Alcalá deHenares, Ocaña, Yeserías eta Talavera), kondenatu gisa ezarri zizkiotenbost heriotza-zigorrak, klandestinitatearen urteak eta diktadura frankista-ren aurkako borroka euskal erresistentzian militante izanik. Artikulu horiidatzi nuen horretarako nire aitajaun Marcos Gabikaetxeberriak emanzidan informazioa neukalako; K. Mitxelenaren adiskidea izan zen eta zen-bait espetxetan elkarrekin egon ziren, baita bost heriotza-zigor konpartituere.

Bigarren zatian, bere obra guztiak aztertzen saiatu ginen, bere iker-ketetan erabiltzen zuen zorroztasun zientifikoa azpimarratuz. Pertsonabakar batek nekez bildu ditzakeen ezaugarri guztiak biltzen zituenMitxelenak: lanerako kemena, jakin-min errenazentista, gertakarien beha-keta xehatua, laborategiko zientzialari bat bailitzan, hainbat hizkuntzajakitea (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina eta gre-koa), eta prosa dotorea eta zorrotza euskaraz nahiz gaztelaniaz. Mitxelenairakasleak irakurlearengan zirrara sorrarazten du bere zorroztasun zienti-fikoa, bere pentsamoldearen argitasuna eta sakontasuna eta bere estilokontzeptualista, zehatz eta klasizista direla medio. Euskararen figurarikesanguratsuena izan zen denbora luzez, baita nekez lor daitekeen maila

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 260

Page 15: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

261

intelektuala zuen irakaslea ere, euskal filologiari “trajea eta gorbata jarriziona”.

Gainera, Euskal Unibertsitate Publikoaren sorkuntzaren zutaberikgarrantzitsuenetakoa izan zen (Gasteizko Campuseko errektoreorde izanzen), beste unibertsitate garrantzitsu baina pribatu baten gonbitari ukoeginez. Salamancako Unibertsitatea atsekabe handiz utzi zuen, bertanpozik bizi baitzen, eta bere jaioterrira itzuli zen, beti konbentzituta egonbaitzen Euskal Herriaren kalteen arrazoi nagusietako bat UnibertsitatePublikorik eza zela. Gure aldizkariarentzat ohore handia izan zen 18 urte-ko bidaia luzea hain pertsonaia bereziarekin hastea.

Sancho el Sabio aldizkarian idazle gisa eta AholkularitzaBatzordeko kide gisa parte hartu duten laguntzaile euskaldun ospetsuenartean, Martin Ugalderen irudi erakargarri, onbera eta zintzoa nabar-mentzen da. Pertsona miresgarria izan zen: bere herriarekin eta alderdia-rekin (EAJ, eta ondoren EA) konprometitua, baita etorkinekin eta kalte-tuenekin ere (bere jarrera ez zen distantziakidea, eta beti galtzaileen aldejartzen zen); pertsona apala, beti elkarrizketarako prest; bere ideia erlijio-so eta politikoei irmo eusten zien, baina eztabaida arrazoiturako prestzegoen frankismoak jazarri zuen arren; askea eta egiazkoa, bidegabeke-riari aurre egiteko grinarekin; eskuzabala gainerakoekin, eta zorrotza bereburuarekin; gerrak, erbesteratze hirukoitzak eta minak markatu zuten,baina ez zuen inor gorroto; humanista kristaua, egoeren eta, batez ere,pertsonen alderdi ona ikusten zekiena; euskalduna jaiotzaz eta venezuela-rra adopzioz; tolerantea eta demokrata, bere bihotzean bi kultura desber-din barneratu arte; borrokalari tematia zenbait erbesteratze jasan izanarren; ez zen politikoa bokazioz, baizik eta etikaz, Euskal Herriari zerbi-tzua egiteagatik; langile amorratua ideal baten atzetik: Euskadi askea etaindependentea euskal aberri gisa; hitz gutxiko eta letra askoko gizona;pertsona ausarta, arriskuari beldurrik izan gabe ausartzen zekiena; berealderdikideek askotan ez zuten aintzakotzat hartzen, eta aurkari politiko-ek jazarri zuten 83 urterekin hil zen arte; oso leiala zen bere Herriarekineta euskal kulturarekin; abertzale sutsua, euskaldun guztien batasuna etaeuskararen biziraupena lortu nahi zituena. M. Ugalde irudi enblematikoaizan zen euskal letren Parnasoan. Idazle nekaezina izan zen, egiaz, objek-

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 261

Page 16: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

262

tibotasuna eta askatasunaz maitemindua, humanismoa, adiskidetasuna,errespetua eta tolerantzia lantzen zituena.

Aldizkari berria sortu zenetik gutxienez ere artikulu bat euskarazidazteko araua ezarri genuen, eta Martin Ugalde gonbidatu genuen, zei-nak 1992. urtean 2. zenbakian hartu zuen parte 16 orrialdeko lan batekin,eta bertan M. Irujo nafarraren bizitza politikoaren une azpimarragarribatzuk azaltzen zituen, haren jaiotzaren mendeurrenean (1891-1991):“Manuel de Irujo jauna jaio zela ehun urte (1891-1991). Bere bizitza poli-tikako une nagusi batzuk.” Gertakari horien artean azpimarratzen dituGaleusca-ren sorkuntza (1923), Lizarrako Estatutua (1931), EspainiakoGerra Zibila (1936-1939), 1936. urteko Estatutua, hegazkinik ezaBilbaoko frontean (1937), “Burdinazko Gerrikoa” (1937), GizaEskubideak Gerra Zibilean (1937-1938), II. Mundu Gerra 1939-1941urteetan, Mugimendu Europarra eta Espainiako Kontseilu Federala(1950).

M. Ugalde “Lizarrako lehoia”-ren miresle izan zen txikitatik, etabere herriko batzokian, Andoainen, ezagutu zuen. Artikulu hori agertuzen urtean bertan liburu bat argitaratu zuen: Manuel de Irujo (1891-1991). (Donostia. Txertoa. 1992.) Aipatu artikulua honako hitzaurrehonekin (politikari nafarrarengandik zuen miresmena argitzen du) hasizuen: “Don Manuel izan da nire aberribidean izan ditudan argi nagusieta-ko bat”.

Sancho el Sabio Aldizkariaren egungo arduradunak (Santiago dePablo eta Gorka Aulestia), 1995ean haren kargu egin zirenak, Sancho elSabio Fundazioaren sortzaileek eta egungo zuzendaritzak ezarri zituztenjarraibideak leialtasunez bete dituzte une oro, gure arbasoen lehen hiz-kuntza errespetatuz eta bultzatuz. Horren adibide argia izan daitezkealdizkari horretan euskarazko literaturari eskaintzen zaion orrialde kopu-ru handia; euskaraz idatzitako liburuen aipamenak; 1996an euskal litera-turari dedikatuta egin zen erakusketa eta gai horri lotutako bi libururenargitalpena; Euskal Herriari buruzko 11 ikerketa-lehiaketak (unibertsita-teko ikasleei zuzenduak), zeinetan euskaraz idatzitako artikuluak agertzendiren, eta euskal hizkuntza babestu eta lantzera bideratuta proiektu ugari.

Euskal kulturari eskainitako ehunka orriren bitartez berrogeitahamar bat euskal idazle nabarmenen bizitzari eta bertso nahiz prosako

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 262

Page 17: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

263

9 eta 10. Los escritores erakusketak euskarazko literatura klasikoaren mugarri nagusiak bilduzituen. Caja Vital Kutxaren Fototeka.

10

9

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 263

Page 18: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

264

obrari buruzko informazioa eskaini genien gure irakurleei; honako idazlehauek ziren, besteak beste: A. Campión, J. de Manterola, R. M. Azkue,Tx. Agirrre, S. Arana, M. Soroa, T. Alzaga, A. Barriola, F. Arrese Beitia,“Kirikiño”, J. Etchepare, “Oxobi”, “Orixe”, “Lizardi”, “Lauaxeta”, M.Lekuona, A. Anabitarte, J. Zaitegi, A. Ibinagabeitia, T. Monzón, V.Amezaga, T. Jakakortajarena, T. Etxebarria, A. M. Labayen, J. Eizaguirre,A. Zubikarai, E. Erkiaga, “Bordari”, “Basarri”, “Umandi”, P. Lartzabal, S.Onaindia, N. Etxaniz, S. Mitxelena, M. Ugalde, K. Mitxelena, A.Urrestarazu, “Gaztelu”, B. Aurre Apraiz, S. Muniategi, J. Etxaide,“Iratzeder”, J. A. Loidi. J. San Martín, J. Mirande, J. M. Lekuona,“Txillardegi”, G. Aresti, A. Zavala, B. Gandiaga, M. Zarate, M. Lasa, J. A.Hartzabal, eta X. Lete.

Gauza bera esan dezakegu euskarazko liburuei buruz idatzitakodozenaka aipamenei buruz, honako hauek narbarmenduz: Muga Beroak,Ilargiaren Eskolan eta Ikaskuntza Euskal Literaturaz (1974-1996), JuanMari Lekuona, J. M. Lekuonarena; Elorri, B. Gandiagarena; IdazlanGuztiak, L. Akesolorena; Ziutateaz, B. Atxagarena; Domingo Agirre:Euskal Eleberriaren sorrera, Ana Mª Toledo Lezetarena; Idazlan Guztiak,Nikolas Ormaetxearena; Koldo Mitxelena Elissalt, egitasmoa eta egita-tea, Elixabete Pérez Gaztelurena; Lizardiren poetika, Lurdes Otaegirena;Xalbador pertsularia, Joxe Mari Aranalderena; Auspoaren auspoa (I, II),A. Zavalarena; Martin Ugalde. Andoaindik Hondarribira Caracasetikbarrena, Joan Mari Torrealdairena; Demokratak eta biolentoak, JoxeAzurmendirena; Zozoak beleari, Andoni Egaña eta Jon Sarasuarena;Erbestetik barne-minez, Andima Ibinagabeitiarena; Aldizkari eta egunka-rietako Euskal bertso eta olerkien bibliografia, Julen Urkizarena;Erbesteko euskal pentsamendua, Paulo Iztueta Armendarizena; Sesentaaños después. Euskal erbestearen kultura, (Ed.) X. Apaolaza et al.;Bilduma. (Ed.) Patri Urkizurena; Nire Umetako Meñaka, LuisBarayazarrarena; Ni kazeta egilea naiz, Jean Hiriart-Urrutirena, (Ed.) X.Altzibar; Orixe. Gutunak (1917-1961), Paulo eta Ibai Iztuetarena); JoséMaría Arizmendiarrieta, Fernando Molinarena; Etxepare. AldudekoMedikua, Kepa Altonaga Sustatxarena, Jean Etchepare. De l’article depresse à l’essai littéraire: Buruchkak (1910), Jon Casenaverena.

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 264

Page 19: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

265

11, 12 eta 13. Euskarazko aldizkarienadibidea Fundazioaren argitalpenseriatuen atalean.

13

1211

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 265

Page 20: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

266

Argitalpen honetako zuzendariak beti saiatu gara artikulu interesga-rriak lortzen, euskarazko literaturaren arloan ospetsuak diren idazleakgonbidatuz. Horrela, esate baterako, haur- eta gazte-literaturan gaur egun-go espezialistarik onenen artean dauden bi idazleren lanak lortu ditugu: J.K. Igerabide (Aduna, 1956) eta P. Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazlegipuzkoar ospetsuak, besteak beste “Euskadiko Haur eta GazteLiteraturaren Saria” irabazi dutenak. Haur-narratiba oso ondo landu dute,eta horregatik lortu dute sari garrantzitsu hori.

Irakurle mota guztiek idazleari arazoak sortzen badizkiote, haurreketa gazteek mundu berezi bat eratzen dute, idazleari nolabaiteko magia,haiek sentitzen duten bezala sentitzeko sen berezia. Horregatik, ez daharritzekoa euskal literaturaren arloa tradizionalki hain mugatuta egoteaduela urte gutxi arte. Haur- eta gazte-literaturaren eremuak ondo definitugabeko egitura eta ondo zehaztu gabeko mugak zituzten funtzioak era-kusten zituzten. Zorionez, egoera ilun hori pixkanaka argitzen joan daazken hamarkadetan, ikastolak ezarri direlako eta hainbat idazle ospetsuagertu direlako, hala nola: B. Atxaga (Asteasu, 1951), Mariasun Landa(Errenteria, 1949), P. Aristi (Urrestila, 1963), K. Linazasoro (Tolosa,1962), J.K. Igerabide, X. Etxaniz (Oñati, 1961), Manu López Gaseni,(Bilbao), P. Zubizarreta, eta abar.

Benetan gozagarria da Ordiziako idazle gazteak idatzitako “15 tese-la haur eta gazte literaturaren mosaiko baterako” artikulua, gure aldizka-rian 2008an argitaratua, 28. zebakia: 77-108. Ohore bat da Sancho elSabio-rentzat ospea eta izen ona ematen duten idazle euskaldunen lanaklortzea, aldi berean euskaldunei plazer handia ematen dietelako berengaien interesa eta idazten duten euskararen kalitate handia dela medio;hau da, hain zuzen ere, lan horietako bat.

Autoreak munduko haur- eta gazte-literaturari buruz hitz egiten duoro har, Euskal Herriari arreta berezia eskainiz. Hamabost ataletan, arti-kulua Literaturaren hain genero partikularraren meandroetan barrena doa.Autoreak, literaturak duela gutxi arte izan duen estimazio txikiarengatikoatsekabea azaldu ondoren, haren ezaugarririk garrantzitsuenak argi etagarbi eta modu atseginean deskribatzen ditu.

Baliteke, artikulua irakurtzen den heinean, irakurlea harrapatutageratzea piroteknia argitsu eta koloreanitz honekin, atzerriko idazleei

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 266

Page 21: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

267

buruzko aipamenez betea gainera: Platón, Esopo, Leonardo da Vinci,Descartes, La Fontaine, Voltaire, Byron, Leopardi, Flaubert, H. Ch.Andersen, A. Saint-Exupéry, I. Calvino, Pessoa, eta abar. Horiekin batera,gaztelaniazko edo euskarazko literatura idatziaren beste autore batzukezagunagoak egingo zaizkie irakurleei: Samaniego, Iradier, F. G. Lorca,Borges, G. Mistral, M. Delibes, Benedetti, J. Goytisolo; Duvoisin, L.L.Bonaparte, “Lizardi”, J. M. Lekuona, X. Lete, M. Arregui, A. Lertxundi,B. Atxaga, P. Perurena, G. Markuleta, I. Zaldua, H. Etxeberria, J. M.Iturralde, J. L. Zabala, M. Minaberri, A. Goenaga, eta abar.

Hamabosteko mosaiko eder honetatik tesela gutxi batzuk aukeratubeharko bagenitu, 2, 4, 5 eta 13 zenbakiekin geratuko ginateke, inolakozalantzarik gabe. 2 zenbakidunean P. Zubizarretak umore fina eta ironiaeztia baliatzen ditu Pessoaren poema bati buruz ondorio batzuk ateratze-ko; poemaren izenburua “Amodio gutun guztiak barregarriak dira” da, etaamaitzeko adierazten du “bakarrik dira barregarri sekula amodio gutunikidatzi ez dutenak”. 4 zenbakidunean autoreak ahozko literaturaren apolo-gia egiten du, mimikaren eta keinuaren garrantzia azpimarratuz, oinarri-tzat hartuz S. Serrano semiologo katalanaren El regalo de la comunica-ción liburutik ateratako datuak eta A. Mehrabian ikertzailea. Era bereaninteresgarria da Mayi Ariztiaren Amattoren uzta obrari buruz egiten duenaipamena. Bosgarren tesela, “Seaska kantuak”, sehaska-kantuei dedikatu-ta dago. “Bonbolontena, ene laztana” eta “Haurtxo txikia negarrez dago”euskal abesti ederrekin batera F. García Lorcaren “Palomita blanca” ereagertzen da.

Azkenik, autoreak literatura unibertsalean gehien salduenetakoliburu bat aztertzen du: A. Saint Exupéry idazle frantziarraren Le PetitPrince, euskarara P. Zubizarretak itzulia. “Printze Txikia” protagonistaautorearen “alter ego” gisa definitzen du bere afizioengatik (hegan egitea)eta bisitatzen dituen lekuengatik (basamortua, zerua eta abar), eta liburuaetengabeko gaurkotasuna duen obra unibertsaltzat jotzen du.

Bestalde, Sancho el Sabio Aldizkariaren arduradunek beti euskalhizkuntzarekiko izan duten etengabeko grinaren emaitza gisa, aipatubeharko lirateke antolatu diren hamaika literatura-lehiaketak, lehen edobigarren zikloko unibertsitateko ikasleei zuzenduta, Euskal Herriko edo-zein unibertsitatetan matrikulatuta. Garrantzitsua da gure erakundeak eus-kal idazle gazteen literatura-irrika eta arte-sormena bultzatzen eta bide-

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 267

Page 22: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

268

ratzen laguntzea. Horregatik, artikuluek bete behar dituzten baldintzenartean euskara ere agertzen da, Euskal Herriko zazpi probintzietan hitzegiten diren hiru hizkuntza ofizialetako (euskara, gaztelania, frantsesa)bat baita.

Azken hamarkadan jasotako uzta ikusita, pozik egon gaitezke lortuditugun emaitzekin, izan ere, edozein irakurlek ikusi ahal izango ditu sari-tutako zenbait artikuluren izenburu hauetan: “Nafarroako foralitatea etakonstituzio federal proiektuak (1873-1883)”, Jurgi Kintana Goiriena biz-kaitarrarena (1999, 11 zk., 69-100); “Aiarako herrien etimologiak”,Alfredo Oribe Fernándezena (2001, 15 zk., 159-184); “Emakumeek egin-dako gaurko ipuingintza: Arantxa Iturberen Ezer baino lehen”, MartaMtnez de Antoñana Carrionena (2002, 16 zk., 67-82); “Europa ideiamodura, Francisco Xabier Landabururen kazetari idazlanetan”, MaiderKoro Maraña Larrañagarena (2003, 19 zk., 187-202); “ARI euskal atziz-kiaren azterketa morfologikoa”, Mirari Saizar Zunzunegirena, (2004, 20zk., 101-124); “Hezkuntzaren historia. Imotz Harana, Nafarroa (1890-1936)”, Idoia Gartzaron Zudairerena (2005, 23 zk., 105-139.); “Hemennatza ortzirik. Joan Amenduzekoaren epitafioa (c. 1568). Edizio kritikoa.”Jabier Sainz Pezonagarena (2006, 24 zk., 57-90); “Zenbait ohar J. P.Ulibarriren lexikografía lanez”, Koldo Ulibarri Oruetarena (2007, 26 zk.,33-50).

5. Ondorioa.

Gure liburutegiaren beste lekualdaketa baten bezperan gaude.Elvira Zuluetaren jauregia kokatuta dagoen hirigunetik (1991z geroztikbertan kokatuta egon gara) hiriko kanpoaldera lekualdatuko gara, AmaKarmeldarren komentu zaharraren hilerrira. Aldaketa nabarmen, beha-rrezko eta itzulezin baten aurrean gauden guztietan bezala (kasu honetanbezalaxe), aldaketak ekar ditzakeen abantailak eta eragozpenak aztertzenditugu. Eragozpenen artean, oso garrantzitsu bat aipatuko nuke: lehengoegoitzaren kokapen bikaina galtzea, unibertsitatetik oso hurbil baitzegoen.

Azken bi hamarkada hauetan UPV/EHUko liburutegiak hobekun-tza nabarmenak izan ditu bere bibliografia-garapenari dagokionez. Denadela, oraindik ere hutsune asko daude euskal kulturaren arloan, zeinaketorkizunean konpontzen joango diren. Bitartean, Sancho el Sabiok orainarte bezala jarraituko du, ikertzaileentzat eta ikasle-munduarentzat hain

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 268

Page 23: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

269

14. Esteban Urkiaga, Lauaxeta poetaren Bide-barrijak liburuaren azala.

14

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 269

Page 24: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

270

onuragarria den subsidiariotasun-printzipioa bere gain hartzen jarraitukodu, alegia.

Alderdi positiboan, “Zulueta Jauregi” zaharrak une honetan eskainiezin zituen zenbait abantaila aipatuko nituzke. 1964az geroztik Sancho elSabion biltegiratu den dokumentu-ondareak presakako eta erabat pre-miazko lekualdaketa hau eragin du: 250.000 bibliografia-erregistro; 2milioi irudi digitalizatu baino gehiago dituen datu-basea; 12 familia-ar-txibo, guztira 25.000 erreferentziarekin, horietako batzuk XIV. mendeko-ak, eta gainera oso interesgarriak familia horien eta oro har euskal gizar-tearen azterketa etnologikoa, historikoa, ekonomikoa eta soziala egiteko;milaka aldizkari, inkunable, panfleto eta argazki zahar, katalogatu etadigitalizatu egin direnak, eta denborarekin ikertzaileen, ikasleen eta orohar jendearen eskura egongo direnak.

Lorpenen barnean ere aipatuko nuke argi naturalez betetako egituramodernoa edukiko dugula; liburutegirako gune zabala, urte askotarakoziurtatua; areto zabalak ikertzaileentzat eta irakurleentzat; girotze egokiaeta desberdindua konpartimendu desberdinentzat; “komentuko” isiltasu-na, ikertzailearentzat beharrezko barnebilkuntza sortzen duena, eta hi-tzaldi-areto erosoa. Gainera, gune “ia” industrial bat, Krearekin batera,kultura-irla bihurtzeko apustu sendoa alde hori biziberritzeko proiektubikaina suerta daiteke, Europako beste hainbat hiritan gertatu den bezala.

Lerro hauetatik gure “jaioberria” zoriondu nahi dugu eta etorkizunoparoa eta bizitza luzea, eta euskal kulturarentzat oro har eta euskararen-tzat bereziki, emankorra opa diogu. Gure arbasoen mende askotako hiz-kuntza ez da alderdi politiko jakin baten ondare esklusiboa, kultura-altxorbat baizik, gutxienez ere asmo oneko euskaldun orok errespetatu beha-rrekoa. Sancho el Sabioko arduradunek euskararekiko hainbeste urteanerakutsi duten maitasun horrek iraun beza betiko.

Resumen de este Artículo

El autor de este artículo trata de presentar la importancia de la len-gua vasca en la historia de la “Fundación Sancho el Sabio” y en la revis-ta que lleva su nombre. Tras enumerar algunas de las características deleuskera y de su empleo (la no pertenencia al grupo de lenguas indoeuro-peas, el número actual de vascoparlantes, etc.) hace un breve resumen de

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 270

Page 25: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

271

15, 16 eta 17. Azken hamarkadetan,Sancho el Sabio Fundazioarenfuntsetan sartu diren euskarazko libu-ruen kopuruak esponentzialki egin dugora.

17

1615

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 271

Page 26: Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

SANCHO EL SABIO

272

sus recuerdos personales vividos en torno a esta lengua en la capital ala-vesa, partiendo del año 1950.

Como muestra del bajo nivel de la presencia del vascuence en laVitoria de entonces, ofrece la triste realidad de su magnífico Seminario,donde no se impartía ninguna clase sobre la lengua y cultura vascas.Como contraste de mejores tiempos pasados, se citan los nombres de dosexcelentes profesores que destacaron en este centro antes de la GuerraCivil Española: José Miguel Barandiaran y M. Lekuona, promotores deuna pléyade de notables escritores vascos.

Después del largo período de 40 años de ausencia (1950-1990) enel que el autor vivió un par de décadas en Europa, África y América. En1990, recaló de nuevo en Vitoria y se topó con una realidad muy diferen-te de la que conoció en los años 50. G. Aulestia describe brevemente losorígenes de la “Biblioteca Sancho el Sabio”, y a su primer director, elzumayano D. Jesús Olaizola resaltando en él la calidad humana y, espe-cialmente, su querencia en favor de la cultura y lengua vascas.

Una segunda etapa muy importante de la historia de la “BibliotecaSancho el Sabio” aparece jalonada en el apartado “Carmen Gómez y suequipo.” La simple lectura de algunas estadísticas y cifras facilitará al lec-tor la inmensa labor que durante las dos últimas décadas se ha ido desa-rrollando en esta institución en pos de una biblioteca moderna y atrayen-te según las técnicas más sofisticadas empleadas en las mejores bibliote-cas del mundo. El hecho de que en una biblioteca tan bien organizada, lalengua y cultura vascas hayan sido tratadas con tanto mimo durante tan-tas décadas, seguirá siendo una garantía segura para los investigadoresque en el futuro acudan a ella.

Tres representantes cualificados del euskera concluyen este artícu-lo: L. Michelena, M. Ugalde y el joven escritor P. Zubizarreta. El autorresalta la categoría académica del sabio de Rentería. A continuación, laextensa descripción “fotográfica” y laudatoria sobre M. Ugalde, aparecemotivada por la vinculación a la revista, la amistad, el agradecimiento yel cariño hacia este guipuzcoano tan humano y singular. Finalmente,como semilla de esperanza y de futuro, el codirector de la revista destacael excelente artículo del escritor de Ordizia, que honra nuestra publicaciónbianual.

Sancho el Sabio25/5/09 25/5/09 16:22 Página 272