Upload
amaiafilo
View
275
Download
6
Embed Size (px)
Citation preview
EGITURA DRAMATIKOAREN ANALISIA
Ekintzaren
Ezarpena
Konfrontazioa Ebazpena
Konfrontazio
puntua
Ebazpen
puntua
Klimax Oinarrizko
Premisa
PARADIGMAK
Syd Field (1935-2013) gidoigintzan maisua Harvard
unibertsitatean eta “The Screenwriter’s Workbook”
eskuliburuaren autorea
Ikus-entzunezko egitura dramatikoaren sortze-lan eta
analisian metodo oso baliagarria proposatu zuen:
Edozein istorio paradigma edo narrazioaren
oinarrizko egituren bitartez eskematiza daitekeela
Paradigmak zirriborroak dira. Etxe bateko
planoen antzekoak: ez dira etxea, baina
eraikitzerakoan nola izango den ikusten laguntzen
dute.
Field-ek hiru paradigma proposatzen ditu:
• Pertsonaiaren paradigma
• Gaiaren paradigma
• Egitura dramatikoaren paradigma
PERTSONAIAK
Ekintzak toki eta denboran egiten dituztenak dira.
Pertsonaia nagusi bat eta bigarren mailakoak daude.
Pertsonaia nagusia gidoilariak sortu behar duen
egitura dramatikoaren lehen elementua da.
Istorioaren ekintzarik garrantzitsuenak egiten ditu.
Egitura dramatikoa pertsonaia nagusian eta bere
ekintzetan oinarritzen da.
BIGARREN MAILAKO PERTSONAIAK PERTSONAIA NAGUSIAREN
BEHARRETARA SORTZEN DIRA
Bigarren mailako
pertsonaiak:
• Bere ekintzak pertsonaia
nagusiaren ekintzen
norabide berean daude.
Bigarren mailako
pertsonaia antagonikoak:
• Bere ekintzak pertsonaia
nagusiaren ekintzen
norabidearen kontra daude.
• Pertsonaia nagusiarekin hertsiki erlazionaturik daude.
• Bere parte-hartzea garrantzitsua da istorioan.
Bigarren mailako pertsonaia intzidentalak
• Bere parte-hartzea laburra da istorioan.
• Pertsonaia nagusiarekin harremanetan egon
daitezke edo ez.
• Bere ekintzak pertsonaia nagusiaren ekintzen
norabide berean edo kontrakoan egon daitezke.
PERTSONAIAREN PARADIGMA
Paradigma hau egitura dramatikoan pertsonaiak
eraikitzeko edo analizatzeko tresna bat da.
Bi partez osatuta dago:
• Barruko bizitza
• Kanpoko bizitza
• Barruko bizitzak pertsonaia eratzen du. Bere
biografiaz osatua dago: istorioa hasi den unera arte
bizi izan duena.
• Kanpoko bizitzak pertsonaia erakusten du.
Istorioaren hasieratik aurrera biziko duenaz osatua
dago: bere behar nagusia eta hau asetzeko egingo
dituen ekintzak.
PERTSONAIAREN PARADIGMA
Personaia
Barruko bizitza Kanpoko bizitza
Pertsonaiaren
BIOGRAFIA
pertsonaia
eratzen du
bere BEHAR
nagusia
definitu
bere
EKINTZAK
definitu.
pertsonaia
erakusten du
PERTSONAIA SORTZEKO SEI ETAPA (LINDA SEGER)
1. Pertsonaia erabaki:
Etapa honetan istorioaren pertsonaia aukeratzen da, eta
bere nortasunaren funtsezko ezaugarrietako batzuk zehazten
dira (sexua, adina, okupazioa, klase sozioekonomikoa, izaera
ezaugarri orokorrak, etab).
2. Ikerketa:
Nortasunaren ezaugarri nagusiak zehaztuta, hauek sakon
ikertzeari ekiten zaio, gidoilariak pertsonaiaren testuinguru
biografikoa mendera dezan.
3. Pertsonaiaren izaeraren definizioa:
Ondoren pertsonaiaren izaera definitzen da, bere
nortasunarekin bat datozen tasun psikologikoak sortzeko eta
hura humanizatzeko funtsak eta paradoxak asmatzen dira
zirriborro edo estereotipo batean gera dadila saihesteko
asmoz.
4. Testuinguru biografikoaren sorrera:
Hurrengo urratsa pertsonaiari iragan bat sortzea da, haren
gainean orainaldiaren azalpen sinesgarria lortzeko. Lehen
etapan zehaztutako funtsezko ezaugarriak testuinguru
biografikoak justifikatzen ditu.
5. Pertsonaiaren izaeraren analisi sakona:
Biografia sortu ondoren, egokia da prozesu sortzailea
ebaluatzea: Biografiaren eta pertsonaiak istorioan zehar
adierazten dituen ezaugarrien arteko koherentzia analizatuko
da.
6. Beste pertsonaia batzuen sorrera eta erlazioen
ezarpena:
Azken etapan beste pertsonaia batzuk sortuko dira, eta
pertsonaia nagusiak haiekin duen erlazioa zehaztuko da.
BEHARRAK ETA EKINTZAK
• Pertsonaiaren kanpoko bizitza bere behar nagusia eta
bere ekintzen bidez adierazten da. Paradigmaren alderdi
honek pertsonaiaren nortasuna publikoaren aurrean
erakusten du.
Istorio guztietan pertsonaia nagusiak BEHAR BAT du.
Edozein pertsonaiak jokatzeko motibo bat izan behar
du.
Jokatzeko asmo bat.
Eta helburu edo xede bat.
GAIAREN PARADIGMA
• Bere helburua gidoi dramatiko bat idazteko edo
analizatzeko orduan agertzen den lehen galderari
erantzutea da: zer gertatzen da istorioan?
• Istorioaren gai nagusia zehaztea pertsonaiaren
kanpoko bizitzaren bidez lortzen dela dio Field-ek .
GAIAREN PARADIGMA
Pertsonaia
Gaiaren
Paradigma
GAIA
bere BEHAR
nagusia
definitu
bere
EKINTZAK
definitu
fisikoak emoziozkoak
ISTORIOA ESZENETAN AZALTZEN DA
Eszena:
• Ikus-entzunezko istorioa eszenen bitartez
gauzatzen da.
• Ekintza dramatikoan lekuaren (lokalizazioa) unitate
minimoa eszena da.
• Eszenen joskera ez da esklusiboa ikus-entzuneko
komunikazioan. Literaturak eta antzerkiak ere
funtsezko elementutzat jotzen dute.
Eszena-kontzeptua ulertzeko, egitura dramatikoaren
oinarrizko lau elementuak gogoratu behar dira:
• Pertsonaiak
• Ekintzak
• Lokalizazioa
• Denbora
Eszenak une batean pertsonaia batek edo gehiagok ekintzak
NON egiten dituzten definitzen du.
*Elementu hauetako edozein aldatuz gero eszena
bera aldatuko da.
JOSKERA DRAMATIKOAREN BESTE UNITATE BATZUK
Planoa:
Kamera kokapen batetik egiten den ekintza baten grabazioa da. Hizkuntza zinematografikoan, planoa esanahia duen unitate minimoa da.
Sekuentzia:
Istorio orokorraren akzioan parte hartzen duen ekintza da, hasiera, garapena eta amaiera propioak dituena. Termino orokorretan, sekuentzia zinema eta bideo hizkuntzaren espresio unitate maximoa da.
EGITURA DRAMATIKOAREN PARADIGMA
Bere funtzioa istorio osoa egituratzea da, lehenengo
eszenatik azken eszenara arte.
Paradigma hau hiru etapaz osatzen da:
• Ekintzaren ezarpena
• Konfrontazioa
• Ebazpena
EGITURA DRAMATIKOAREN PARADIGMA
Pertsonaiak
aurkezten diren
tokia eta hasierako
egoera planteatzen
duen etapa da.
Denbora errealaren
laurden bat baino
luzeagoa ez da izan
behar.
Istorioaren gatazka nagusia
garatzen duen etapa da
Istorioaren gatazka
nagusia guztiz ebazten
duen etapa da
Ekintzaren
Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena
Ekintzaren
Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena
Pertsonaia nagusiak
istorioaren gatazka
nagusia eragingo
duen motiboarekin
aurreneko
kontaktua duen
tokia
Bi ordu irauten duen film
batean lehenengo hamar
minutuetan gertatzen da
Oinarrizko
Premisa
Ekintzaren
Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena
Konfrontazio
puntua
Kasu batzuetan gidoilariak zailtasunak izan ditzake
oinarrizko premisa eta konfrontazio puntua
bereizteko. Gakoa bi alderditan errotzen da:
Filmaren hasieratik igarotako denbora (laurden bat)
Gatazkan nahasia pertsonaia nagusiak bizitzaren
norabide aldaketa bat jasango du, behar nagusia
eta egin beharrekoa definitzen dituena
Oinarrizko
Premisa
Ekintzaren
Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena
Ebazpen puntuko eszena ez da istorioaren
gatazka nagusia behin betiko ebatziko duen tokia.
Hau klimaxaren eszenan gertatuko da, ebazpen
etapan zehar.
Ebazpen puntua klimaxera eta epilogora iristeko
gakoa ematen duen eszena da. Ebazpen
puntua
Ekintzaren
Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena
Konfrontazio
puntua
Premisa básica Klimax istorioaren gatazka nagusia
behin betiko ebatziko duen eszena da Klimax
Ebazpen
puntua
EGITURA DRAMATIKOAREN PARADIGMA
Ekintzaren
Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena
Konfrontazio
puntua
Oinarrizko
Premisa Klimax
Ebazpen
puntua
Klimax
http://www.slideshare.net/benjamincov/anlisis-de-la-
estructura-dramtica?related=1
Kredituak: Analisis de la Estructura Dramática diapositiva
aurkezpenaren itzulpena
by @amaiafilo