24
EUSKAL HERRIA

Euskal herria

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Euskal herria

EUSKAL HERRIA

Page 3: Euskal herria
Page 4: Euskal herria

GEOGRAFIA FISIKOA• Mendiak•  Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko mendiak• Ailuitz mendia, Bizkaian• Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-

ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, Aiako Harria granitoz osatuta daude.

• Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Errege Mahaia da. Mendilerro hura itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora dagoen lehen mendia Orhi da.

• Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.

• Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal mendiak daude: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, adibidez, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri.

Page 5: Euskal herria

MENDIAK

Page 6: Euskal herria

ESKEMA OROKORRA• EUSKAL HERRIKO MENDIAK:

AUÑAMENDI 2.504m

– MENDIKATEAK: PIRINIOAK: Mendiak edo HIRU ERREGEN MAHAIA 2.428m Gailurrak ORI 2.017m

EZKAURRE 2.050mLAKORA 1.877m

EUSKAL MENDIAK AIZKORRI 1.528mARALAR MENDIKATEAARATZ 1.443mGORBEIA 1.481mANBOTO 1.331mGASTEIZEKO MENDIAKARKAMU 1.187mSALBADA (TOLOGORRI) 1.068mURBASA MENDILERROA

ARABAKO LAUTADA– LAUTADAK: ARABAKO ERRIOXA ARABAN

EBROKO SAKONUNEANAFARROAKO ERRIBERA NAFARROAN

Page 7: Euskal herria

IBAIAK

Page 8: Euskal herria

ESKEMA OROKORRA• EUSKAL HERRIKO IBAIAK IBAIZABAL

BIZKAIAN NERBIOI

KADAGUA

ARRATIA BUTROE OKA

LEA ARTIBAI

GIPUZKOAN DEBA

ISURIALDE UROLAKANTAURIARRA ORIA

URUMEA OIARTZUN BIDASOA

LAPURDIN SARRASKARIA ATURRI

BEHE NAFARROAN ................................ERROBI

ZUBEROAN BIDUZE

UHAITZANDI

ARABAN OMEZILLO

ISURIALDE BAIAMEDITERRANEARRA ZADORRA

NAFARROAN EGAARGA ARAKLIL ULTZAMAARAGOI ERRO

IRATIZARAITZUESKA

• AINTZIRAK: ARABAN: URRUÑAGA NAFARROAN: ALLOZ

ULIBARRI ESA IRABIA.

Page 9: Euskal herria

HERRIALDEAK

Page 10: Euskal herria
Page 11: Euskal herria

EUSKADI

Page 12: Euskal herria

KLIMAK

Page 13: Euskal herria

KLIMOGRAMA BILBO

Page 14: Euskal herria

KLIMOGRAMA GASTEIZ

Page 15: Euskal herria

KLIMOGRAMA DONOSTIA

Page 16: Euskal herria

KLIMOGRAMA IRUÑA

Page 17: Euskal herria

KLIMOGRAMA MIARRITZE

Page 18: Euskal herria

LANDAREDIA

Page 19: Euskal herria

EKONOMIA 1go SEKTOREA• NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

-Nekazaritzak eta abeltzaintzak Nafarroa Behereko eta Zuberoako egitura ekonomikoan dute garrantzirik handiena.-Nekazaritzaren ezaugarriei dagokienez, isurialde atlantikoa eta mediterranearra bereizten dituen banalerrotik iparraldera jo edo hegoaldera jo, alde handia dago nekazaritzan.-Iparraldeko isurialdean, hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako iparraldean eta Ipar Euskal Herriko probintzietan, joera handiagoa dago abeltzaintzarako nekazaritzarako baino. Ustiategien tamaina ere txikiagoa da hegoaldeko isurialdean baino; eta nagusiki esne eta okelatarako behi eta ardien hazkuntzarako erabiltzen dira.-Inguru horietan larre eta bazkaleku ugari dago, bai eta bazka-laborantzarako lursailak ere, ganaduarentzako jana ziurtatzeko. Bertako ezaugarri orografikoak direla-eta, mekanizazio-maila hegoaldeko isurialdean baino txikiagoa da.-Hegoaldeko isurialdean, hau da, Araban eta Nafarroaren erdialdean eta hegoaldean, nekazaritzak garrantzi handiagoa du abeltzaintzak baino. Zereal-, baratze- eta ardo-laborantza dira nagusi hedadura handiko sailetan. Aziendari dagokionez, inguru horietan hegaztien (Araba) eta txerrien (Nafarroako Foru Erkidegoa) hazkuntza nabarmentzen dira.

• ARRANTZA-Euskal Herrian jarduera hau azpisektore hauetan banatzen da: baxurakoa, alturako arrantza freskoa, bakailao-arrantza, atunontzi izoztaileak eta arraste-ontzi izoztaileak. Euskal Autonomia Erkidegoan aipatutako azpisektoreotan ziharduen ontzi-kopuruak beherakada nabarmena izan zuen 1990 eta 2003 bitartean; soilik atunontzi izoztaileek eutsi diote ontzi-kopuruari.-Azpisektore guztiak kontuan hartuz gero, baxurako arrantzan izan da beherakadarik handiena; hala ere, 2003an ontzien %76 baxurakoa zen eta arrantzaleen %57 baxurako arrantzan ziharduen. Dena den, atunontzi izoztaileak dira produktibitate-indizerik altuena dutenak.-Alturako arrantza-porturik inportanteenak Ondarroa (Bizkaia) eta Pasaia (Gipuzkoa) dira.-Baxurako arrantzan, berriz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko portu guztietan aritzen dira. Jarduera horri dagokionez, aipagarriak dira Bermeo eta Ondarroa (Bizkaia), Getaria eta Hondarribia (Gipuzkoa), eta Donibane Lohitzune / Ziburu eta Hendaiako (Lapurdi) portuak.-XXI. mendeko lehen urte hauetan, industria honek arrain-eskasiaren eta espezie-eskasiaren arazoari egin behar dio aurre, eskasia hori eta dagoen eskaera ez baitira proportzionalak. Hori dela-eta, ontziek beste leku batzuetara jo behar izaten dute, eta horrek agintari eskudunek sinaturiko akordioen menpe egon behar izatea dakar. Ondorioz, lizentzia- eta harrapaketa-muga zorrotzak onartu behar dira, eta piszikulturara jo beharra dago merkatuaren eskaerari erantzun ahal izateko.

Page 20: Euskal herria
Page 21: Euskal herria

 

2.SEKTOREA

Euskal Herria industria herria da, baina jarduera hori ez da bertako bazter guztietara modu berean zabaldu. Bizkaia, Gipuzkoa, Arabako iparraldea ( Laudio) eta Gasteiz, Nafarroa Garaiko ipar mendebaldea ( Bera, Lesaka, Leitza) eta Iruña, eta Baiona aldea, izan dira Euskal Herriko industria eremu nagusiak. Bilboko itsasadarraren ezker aldean eraiki zen Euskal Herriko burdingintza eta altzairugintza gune nagusia, eta bertan egituratu zen Euskal Herriko industria astuna. XIX.mendeko industrialtzea baino lehen, Gipuzkoako eta Bizkaiko herrialdeek ondo ezagutzen zuten burdingintza, eta horretan jarraitu dute orainarte. Geroago sortu ziren horrelako lantegiak Laudion eta Gasteizen. Lapurdin, Baionako bokalean baizik ez da fundizio lantegirik, eta Nafarroa Garaian, Beran eta Lesakan. Makineria eta erramintak lantzen dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Gasteizen.

Arma industria guztiz garrantzitsua da Gipuzkoako Deba ibaiaren arroan ( Eibar, Soraluze), baita Hendaian ere. Papergintza nagusi da Gipuzkoan ( Oria ibaiaren arroan, Tolosa; Errenteria) eta Nafarroako Leitzan. Tresna elektrikoak eta elektronikoak daude Bilbon, Gipuzkoako Deba Garaian ( Arrasate) eta Iruñean. Eraikuntzetarako gaiak, altzariak, kimika industriak eta janari industria Euskal Herriko bazter guztietan banatzen dira. Kontserba industria kostaldean ( Ondarroa, Bermeo, Mutriku, Donibane-Lohizune) eta Nafarroa Garaiko hegoaldean, Erriberan, ematen da. Bestalde, ezpartingintza gune garrantzitsua izan dira aspaldi danik Zuberoako Maule eta Lapurdiko Hazparne, baina jarduera beherakada larria izan du. 

Page 22: Euskal herria

3.SEKTOREA Gero eta langile gehiago hartzen ditu Euskal Herriko merkataritzak eta zerbitzu alorrak. Kostaldean ( Bilbo, Donostialdea, Lapurdiko kostaldea) Gasteizen eta Iruñan daude Euskal Herriko merkataritza gune nagusiak. Turismoari dagokionez bai Ipar Euskal Herriko kostaldeak eta baita Hego Euskal Herriko kostaldeak, batez ere Gipuzkoak, bisitari asko izaten ditu urte osoan zehar. Hala ere, Guggenheim museoaren sorrerak ere abantaila asko ekarri dizkio bai Bizkaia eta Euskal Herriari orokorrean. Barnealdeko turismoari dagokionez, hau batez ere azken urteetan gorakada nabarmena izan duen landetxeek ekarri dute. Sektore hau herrialde baten ekonomi egoeraren erakusle zorrotza da. Horrela, zerbitzuen sektorea, hau da, 3.sektorea landua duten lurraldeak lurralde garatuak bezela ezagutzen ditugu eta alderantziz, 1.sektorea gehien landua dutenak berriz,  herri txiroak bezela ezagutzen ditugu.

Page 23: Euskal herria

OHITURAKJAIAK: San Ferminak, Antzarrak, Zeledon, Sta. Ageda, Sto. Tomas, Danborrada…

PERTSONAIAK: Olentzero, Gargantua, Zanpantzarrak, Miel Otxin, Marijaia, Anbotoko Mari, Galtzagorriak…

KIROLAK: sokatira, aizkolariak, txingak, pilota jokoak, harri-jasotzaileak, estropadak, segalariak, idi-probak…

ERROPAK: txapela, atorra, makila, abarketak, kaikua, alpargatak, gerriko zabala eta abar. Janari, edari, tresnak, dantzak…..

Page 24: Euskal herria

Euskal HerriaPROBINTZIAK

BIZKAIA, ARABA,ETA GIPUZKOAK Euskal Autonomi Erkidegoa osatzen dute.NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA etaLAPURDI, BEHENAFARROA eta ZUBEROAK iparraldea osatzen dute.

KOKAPENAEuskal Herria Europaren hego mendebaldean eta Iberiar Penintsularen iparraldean kokatzen da.Iparraldera Kantauri Itsasoa eta Frantzia ditu, hegoaldean Errioxa, ekialdean Aragoi eta mendebaldean Gaztela eta Leon eta Kantabria.

KLIMA

-Lau klima bereizten dira:ATLANTIKOA, GOI-MENDIETAKOA, MEDITERRANEARRA eta BITARTEKOA.ATLANTIKOA:Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroako goialdea eta Iparraldea hartzen ditu. Prezipitazio ugariak urte osoan eta tenperatura epela. Esparrurik populatuena da.GOI-MENDIETAKOA:Pirinioak eta Euskal Mendiak hartzen ditu. (klima Atlantiko Hotza) Tenperatura hotzak neguan eta freskoak udan, prezipitazio ugari eta neguan elur modura.MEDITERRANEARRA:Arabako eta Nafarroako hegoaldea hartzen ditu. Eguzki distiratsua, bero handia udan, fresko neguan eta udaldi lehorra.BITARTEKOA:Nafarroako erdialdean eta Arabako lautadan;biztanleria sakabanatuta,ez da hain jende gutxi bizi

IBAIAKAlde ATLANTIKOko ibaiak laburrak eta emari handikoak dira, alde MEDITERRANEOkoak luzeak eta emari irregularrekoak dira.Mendikateek mugatzen dute isurialdeen banalerroa; iparraldeko ibaiak BIZKAIKO GOLKOAN itsasoratzen dira, hegoaldeko ibaiak aldiz, Ebrorekin batera MEDITERRANEO ITSASORA heltzen dira.Euskal Herriko KOSTALDEA nahiko gorabeheratsua da.

MENDIAKERLIEBEA:Gorabeheratsua eta konplexua. Eremurik garaienak PIRINIOTAN daude eta hauek bukatzen diren lekuan garaiera txikiagoko mendilerro eta mendikateak daude: EUSKAL MENDIAK.Alde Atlantikoan: Mendi txikiak eta haran ugariIpar Euskal Herriko iparraldea,Iruñako Arroa,Arabako Lautada eta Ebroren Sakonunea dira eremurik baxuenak.

LANDAREDIA

Ugaria da. Eremu bakoitzeko klimari dagokiona. Orokorrean hostogalkorreko basoak dira nagusi.-Klima Atlantiko eremuetan paisaia beti berde dago, hariztiak eta pagadiak nagusi direlarik.-klima Mediterraneoko eremuetan, kostaldetik urrundu ahala, landaredia urrituz doa eta berdetasuna galtzen. Pago batzukzumarra, ezkia, eta haginekin batera.-Mendialdeko eremuetan, landaredia oso ugaria da; pagoa, haritza eta lizarra gehien bat,pinuak eta izeiak ere.Aspaldi gure mendietan gero eta pinu eta eukalipto gehiago ikusten ditugu,gizonak landatutakoak etekin arinak lortzearren

BIZTANLERIAEzberdin banatuta: biztanleriaren dentsitate handiena kostaldean dago, eta jarraian barnealdeko hiriburuetan. Landa inguruak, Behe Nafarroak eta Zuberoak oso dentsitate baxua dute.Hiriak: biztanleriaren %80 hor bizi da; kostaldean herriak eta hiriak sarri daude, barnealdean aldiz biztanleria sakabanatuta bizi da.Eboluzioa – Hazkundea 1900etik 1975era izan zen eta zahartzen joan da 1975etik aurrera.

JARDUERA EKONOMIKOA

LEHEN SEKTOREAK iraun egiten du. Araban, Nafarroan eta Iparraldean aritzen dira batez ere nekazaritzan, Atlantikoko kostaldean, aldiz, abeltzaintza garatu da; Bermeo, Hondarribi, Donibane Lohitzune eta beste zenbait kostaldeko herrietan arrantzan aritzen dira.BIGARREN SEKTOREA: aberastasunen %40 sortzen du eta populazioaren herena ari da, desberdin banatuta dago; industria garrantzitsua daHIRUGARREN SEKTOREA: biztanleria aktiboaren %55ak sektore honetan dihardu. Zerbitzuak hazten ari dira eta turismoa azpaldi ugari zabaldu da.

OHITURAKJAIAK: San Ferminak, Antzarrak, Zeledon, Sta. Ageda, Sto. Tomas, Danborrada…PERTSONAIAK: Olentzero, Gargantua, Zanpantzarrak, Miel Otxin, Marijaia, Anbotoko Mari, Galtzagorriak…KIROLAK: sokatira, aizkolariak, txingak, pilota jokoak, harri-jasotzaileak, estropadak, segalariak, idi-probak…ERROPAK: txapela, atorra, makila, abarketak, kaikua, alpargatak, gerriko zabala eta abar. Janari, edari, tresnak, dantzak…..